Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
burutapen.
sense-1
(PMuj).
Pensamiento, idea.
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales del s. XX. En DFrec hay 12 ejs.

Gogo-argi ta burudun izan arren, ez dire azi aspaldiko idazle yatorrakin, ez dire itzen yabe, ezta burutapenen yabe ere. Or LEItz 34. Ezpaitziren aukera aukerako yakintsu baten edo bigaren peitu izaten [...] burutapenik gordeenak eta aurkeririk nimiñoenak ere oartarazteko. (Quijote IX). Or RIEV 1929, 6 (Ldi ib. 207 gogapen, Anab RIEV 1928, 608 oldozkun, AIr ib. 599 gogoeta). Erramiñez ta errautsez beterik, yeikitzen da saltoan beizaia, ta badoa. Burutapen gaiztok derama zabaldian barna. Or Mi 60. Oi-ezko argitasunarekin milliskatzen zituan burutapen ariñenak. Anab Usauri 84. Upelean irakiten dun ardao eginberriaren antzera zebiltzkion Balendini burutapen oek. TAg Uzt 109. Burutapen egokia izan dut gaur. Txill Let 57. Gabeko lenengo lo-orduak itzarrik emon zituan, orrelako asmo ta burutapenak gora ta beera [...] erabiliaz. Erkiag Arran 61. Burutapenen noraezeko bidea dan izkera. Zait Plat 120. Baiña opari orrek, geienen burutapenez, bere ordaiña eskatzen eban. Erkiag BatB 88. Oda au bear bezela aditzeko, asieratik pitagoritarren burutapen-aztarnetan errotzen dala jakin bear. Gazt MusIx 69. Burutapen eta gogo loirik ez dezu naita eukiko. MAtx Gazt 40. Laga itzazu burutapen oiek. NEtx LBB 74. Illunabarrak beltzagotu zituan neskatxaren burutapenak. Ib. 52. Zur ta lur gelditu nintzan; bereala bururatu bait zitzaidan Don Kijoteren kondaira zekartela paper-sorta aiek. Burutapen au nualarik, asiera lenbailen irakurrazi nion. Berron Kijote 111. Besterik ezinda / kantatu beharko / neroren penari, / nire burutapenen / berri emateko. Azurm HitzB 37. Zergatik darabiltzazue burutapen txarrak zuen bihotzetan? IBk Mt 9, 4 (He, TB, HeH, IBe gogoeta, SalabBN phensamendu, Ip gogokunde, Ur gogorazio, Ol asmakeri, Ker bururapen, Arriand oldozkixun). Igarri zizkien Jesusek beren burutapenak. IBe Lc 11, 17 ("burutapen, gogoeta" en el voc. del final). Damu ezak, bada, heure gaiztakeria, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian. IBe Act 8, 22. Ara zer burutapen izan zuan: berriro pusillarekin joan gabe, koartelean agintari oietako bati otoi egin [...] gerorakoan artillerian gera nendin. AZink 109. Burutapen garai guztiak bezala, bakuna da, xinplea, zoroak ere igerriko liokeena. MIH 203. Beste inor agertu ez denez gero argi mutil, neroni gogora zaidan burutapen bat azalduko dut, adierazpen bete-betea ez delakoan, ordea. MEIG I 253.
azpiadiera-1.1
Ocurrencia, salida.
Iru egun areetan etxatan kolorea etorri. Nagosia ostera, barreka nire burutapena gomuta-aldioro. Or Tormes 89. Jendea ixilduazi zun, jai ura alaitzeko ekarritako bertsolariak beren burutapenez eta alkarri zirika maikideak jolastu zitzaten. Etxde AlosT 78. Orduko gizonaren burutapenak! BBarand 19. Burutapen okerrak / nitun edukiak. Zendoia 26. Ara zelan, irurogei urte geruago, gizon aren burutapenak agiri ontan. Gerrika 40.
burutapen
<< burrunda 0 / 0 buruzpide >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper