Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bitarteko.
sense-1
1. (V, G, AN, L, BN; SP (sin trad.), Ht VocGr (-thar-), Lar, Lar in Aq 1409, Añ, Dv, H, VocB , A Apend ), bitaarteko, biterteko. Ref.: A; Inza RIEV 1928, 152.
Intercesor; intermediario, mediador; (santo) patrón. "Médiateur" Ht VocGr 383. "Intercesor" , "rogador" y "tercero, que media" Lar y Añ. "Patrón, abogado, arartekoa, artekoa, bitartekoa " Lar. "Internuncio, mandatari bitartekoa " Ib. "Abogada, mediadora [...]. La Virgen es nuestra abogada, Birjiña da gure bitartekoa " Ib. "Abogada, medianera" . "Intermédiaire, entremetteur" H s.v. tartea. "Intermediario y dirimidor de contiendas (AN-larr)" Inza RIEV 1928, 152. En AxN se explica ararteko (599) por bitarteko. Cf. BITARTEKO. v. ararteko, bitarte (I, 4), bitartekozale, erdibitarteko.
tradizioa
Tr. General en la tradición meridional. Al Norte lo emplean los labortanos clásicos hasta comienzos del s. XVIII. Posteriormente vuelve a documentarse al Norte a partir de mediados del s. XIX, aunque J. Etchepare, por ejemplo, se ve en la necesidad de explicarlo. En DFrec hay 47 ejs., meridionales.

Ararteko har dezala Birjina Ama Saindua, / Bai San Migel bitarteko guztiei agindua. EZ Man I 50. O dohatsu lurrekoen / Bitarteko leialak. EZ Eliç 15. Gitxitan bitartekoak aditzea. (Azpeitia, 1622). ConTAV 5.2.9, 125. Bitarteko on batek hainitz daidi. Harb 465. Enplegatzen baitira bitartekoak eta arartekoak, ongunden egiteko. Ax 323 (V 214). Karta desonestuak bidaletan dituzala [...], edo paperagaz bidaldu daben bitartekorik, deungaro akonsejadu dagian. "Terceras" . Cap 105. --Esazu, egingo deustegu oraziño angeruai eat beste santuai? --Bai Iauna, geure bitartekoai eta erregutalai legez. "Medianeros" . Ib. 39. Bitartekotzat zeu artu. BBizk 36. Geuri laguntzeko, eta semearekiko geure bitarteko ona izateko. Lar SermAzc 57. Ea bada, bitarteko gurea, gugana itzatzu zure begi urrikarrizko oriek. CatBurg 6. (tbn. bitarteko en Cb CatV 7 y Añ CatAN 5) Jainkoaren aurrean nere bitarteko onak izan ditezela erregutzen diet. Cb Eg III 222. Bera da [...] arekin gure bitartekoa. Ub 136. Dago gure bitarteko izateko ta guri mesedeak egiteko prest. CrIc 45.
( s. XIX.) Izan dedin [Ama Birjiña] gure Bitartekoa orain, ta eriotzako orduan. EL1 236. Maisu jakintsu bat, abogadu bitarteko bat. LoraS 79. Gure Señora eta bitarteko edo abogada andia dan bezela. Gco I 469. Bitartéko dúgu ta abogatu aitarén alzinéko beróri. LE Ong 120v. Juez onen aurrean ez due ezer balioko, ez ondasunak, ez jakiundeak, ez bitartekoak. AA III 460. Bekaturako bisk, eta lazoak prestatzen dituen mutill, neskatx eta beste bitartekoak. Ib. 473. Imini daigun bitaartekotzat Zerubetako Erregina. fB Ic I app. 6. Juezen urrengo dira letraubak, eskribaubak, prokuradoriak, ta baita ez gitxitan bitartekuak bere. fB Ic II 167. Jangoikuaren glorijaan dagozan arima zorionekuak, zeintzuk diran bitaarteko andijak. JJMg BasEsc 68. Bera izango da bitarteko edo abogadu, berak berba egingo dau gugaitik. Astar II 286. Patroiak esan nai dau bitartekua. Ib. 53. Jaungoikoarekiko bitartekotzat artu izan zutela [Zaldibiakoak] San Saturnino. Izt C 210. Jaungoikuaren Ama ta neure bitarteko altsua. Ur MarIl 120. Españarrak beren bitarteko edo patroitzat anziña-anziñatik dute. Lard 502. Loiolako A. S. Ignazio Kantauritarren Bitartekoa. Aran SIgn 212. Portugaleko errege ongille ta biotz-andiko On Juan irugarrenarekiko bitartekorik obeena izatea. Ib. 69. Guziz gustatzen zaio / eske dijuana, / bera da bitarteko / iñun dan onena. Xe 160. Adierazi zion Zeruko Erregiñari, Bera berezitzen zuala erriko Bitartekotzat. Zab EE 1884b, 230. Mundua salba zezaketen sakrifizioa eta bitartekoa osoki sainduak eta garbiak behar zirelakotz. Lap 155 (V 69). Ethorriko zitzaiola Bitarteko botheretsu bat, bakeak eginaraziko ziozkana bere Jainko Jaunarekin. Jnn SBi 1. Mauronto, Clotsenda, Eusebia ta Adalsenda [...] zeruan daukaguz oraiñ gure bitartekotzat. Ag AL 170. --Zer esan gura dau bitartekoa izateak? --Eleizgizona izan dala iminia, zeruaren eta lurraren artean bitarteko izateko, eta sinistedun guztiakgaitik eta premiña guztiakgaitik eskatuteko. Itz Azald 169.

( s. XX.) Geren bitertekuak diren bezala [sainduak eta aingeruak]. CatUlz 26. Arpegiz arpegi ikusi bear du Malentxo ta bere aotik jakin zer asmo darabillen: ez, geiago ez bitartekorik. Ag G 306. Diputaziñuan daukoen arazoen bat zelan dagon jakitiarren notin edo persona asko bertaratzen dira bitarteko bat ekarririk. "Intermediarios". ForuAB 81. Nere ta apezpiku jaunaren bitartekotzat eztu Jaunak agintzen elizgizona eztanik. A Ardi 93. Itzuli itzazu gure bitarteko on orrek [...] zure begi errukitsu oiek. KIkG 34. Abertentziyan ipiñi dute / Irungo erretoria, / bitarteko bat bialdurikan / izugarri dotoria. Tx B I 34. Zeu [Miren Neskutza] euzkeldunen bitartekua. Enb 111. Zuek alkar aditzeari ekin dezaiozuten, bitarteko baten bearra dezute lenengotik. TAg Uzt 302. Auntzen bitartekoa San Martin da. "Patrono" (V-ger). A EY III 321. Semea urrenik [otoizten du], Aitarekin bitarteko bakarra. Or QA 151. Gizonen eta Iainkoaren bitartekoa zerbait Iainko-antzeko bear zun. Or Aitork 299. Gizaki horiei "medium" esan zieten, hots, bitarteko, bizidunen eta hildakoen bitarteko antza. Mde Pr 316. Beraz, bitarteko bat billatu bearra zegon eta Piarresek onez entzuteko bitarteko bakarra Mayi iritzi zuten. Etxde JJ 120. Posture oneitarako, baiña, lagun bat eban bitarteko. Bilbao IpuiB 99. Apol izan zen Pitagora-zaleen bitarteko ta zaindari. Zait Plat 59. Kaleetan eta baserrietan ara ta ona ebiltzan arduradunak, bitartekoak, auteskunde-eragilleak. Erkiag BatB 103. Jainko onari galdatzen diot, / bitarteko den Birjinaz, / zeru gainetik urrikal dadin / batzuk bertzer egin minaz. Mattin 64. Bitarteko oiek jarri zaizkizu erdian. Ataño TxanKan 267.

v. tbn. CatLlo 96. CatB 39. CatBus 57. Legaz 23. KIkV 52. ArgiDL 73.
azpiadiera-1.1

(Uso pred.).
" Herentzia kontuengatik asarretu zienian abadiak ein biar izan zeban bittarteko " Elexp Berg. .
Gertha dakigun bitarteko zure miserikordiaren aitziñean. Arg DevB 228. Aingeru ta Santuak lagun zadazute: laster bitarteko irten zaitezte. Cb Eg II 115. Jaunaren piedadea ta pekatuen barkazioa, anaia bitarteko zuela, billatu nai zuen. Cb Just 128. Santu berak Jainkoarekiko bitarteko artzera. Ub 115. Bere Ama maitea bitarteko ifinirik. LoraS 80. Moises Santua, bera askotan ofenditu eta injuriatu zuen Israeldarrakgatik bitarteko jarten, eta Jaungoikoari erregutzen. Gco II 56. Birjiña guztiz Santa bitarteko degula bizi gaitezen kontuz. AA III 576. Pekatarijei parkatuteko bitaarteko jarri zanari. JJMg BasEsc 57. Onetarako gure bitarteko eginik erregututen deutsa Jaunari. Astar II 285. Agripa Erregea bitarteko sartu zitzaien, Erromarrakin Juduen arteko pakeak egin naiez. Lard 539. Aingeruak! Sainduak! Laguntzara! Laster bitarteko ilkhi zaitezte, bertzenaz debruak nausitzen zeraizkit. Dv LEd 207. Lurrean, janharia, jauntzia eta bertze behar diren gauzak eman daizkidatzu: aingeruak mandatari eta lagun, sainduak bitarteko. Ib. 55. Bitarteko sartzen ez bazare. Ib. 236. Para dezagun bada / bera [San Jose] bitarteko. Xe 161. Pekatarien bitarteko Ama / berariz sorturikoa. Azc PB 43. Maria, geure angeru zaintzallea eta geure onerazpeneko santuak bitarteko iminten deutsaguzala. Itz Azald 138. Barbara, jarri zaitez / gutaz bitarteko. Auspoa 97, 109. Umeak gurasoen bitarteko, errubageak iñoiz gaiztakerian jausi diranen alde. Ag Kr 15. Nire egipidea da auzi orretan bitarteko jarrittea, zure ta bere onerako. Echta Jos 154. Aita San Prantzisko ta / A. San Iñazio, / Santo Domingorekin / Ama Karmeloko, / Jarten ez bazarie / Gure bitarteko, / Erlejiñuak agur / Egin dau betiko. Enb 64. Neroni bitarteko jarriko naiz, bi gazteak zorionekoak izan ditezen. Alz Ram 30. Bitarteko behar duzue hartu . garagista bat, eta hunen hitzetik zuen eztabada hautsi. JE Ber 48. Yainkoak egin zuen Israeldarrekin ongunde, elkartasun edo adiskidetasuna, Moise bitarteko zala. Ir YKBiz 445. Libe emaztetzako ain atsegin bazaik, zuen bitarteko egin dezadan, ire baimena bear dit. TAg Uzt 288. Eta anaia anaiaren kontra gerlan hasi. Erromanoak bitarteko hartu zituzten orduan. Zerb IxtS 78. Zurekin dagon Euskalerriak / bitarteko zu nai zaitu. SMitx Aranz 42. Apaiza bitarteko artu ta Izar bere etxerako eskatu zien gurasoei. NEtx Antz 156. Bitarteko aritzen bazera, bearbada zure kaltean izanen da, begitan artuko baizaitu ene alde zabiltzala ikusiz. Etxde JJ 246. Bera baituzu Zure eskuiñeko gizona, Zeruetako autatu duzun Giza-semea, Zure ta gure bitarteko. Or Aitork 306. Posture oneitarako, baiña, lagun bat eban bitarteko. Bilbao IpuiB 99. Soldautza-paperak, zapokeriz emendiauko deutsaz norbaitek; brigada bat artu bitarteko, ta beronegaz itundu da. Erkiag BatB 161. Beti lagundu didatela neri Ama Birjiñak edo santuak, bitarteko egiten Jainkoarekin. BAyerbe 170. Kristo Aitagaz bezela dogu / guziontzat bitarteko. Ayesta 78.
v. tbn. fB Ic II 298. PE 113. Ud 107. ArgiDL 48. And AUzta 154. Olea 75. FEtxeb 83.
azpiadiera-1.2
Árbitro de una competición.
Hogoi egun hartan hitzhartua zuten partida [...]. Diru poxi batzu ere ba bitartekoer (arbitre) atxikitzeko eman. JE Bur 23.
azpiadiera-1.3
Intermediario, que actúa como instrumento de otro.
Demoniuaren bitarteko edo ministruak dira. Astar II 4. Lenengo mesede onen iturri, edo sustraija Jaungoikua da, eta gizona ezta bere bitarteko bat baño. Ib. 13. Beraren ezpañetatik guretara, beste bittartekorik gabe igaroa da. Inza Azalp 129. Ez dizkidazu diru oiek ukatuko, zerorren alabarentzat ta illobarentzat dira ta. --Bai, bañan i bitarteko agola ta ori ez diat nai.ABar Goi 36. Eztugu zertan pentsatu Jainkoa ibilli zela bere eskuz, artez eta bitarteko gabe gizona moldatzen. Vill Jaink 60. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik, beste bitartekorik gabe. MIH 235. Hizkuntza dugu, zeharbidez bederen, zentzuaren mundutik hotsen mundura joan eta itzuli bitarteko dabilen mandataria. MEIG VIII 107. [Astarloa eta Mogel] gure bitarteko izan zirelako kanpotarrekin. MEIG VI 48.
azpiadiera-1.3.1
Intermediario comercial. "Intermediario. Ez baserrittarrak eta ez dendarixak aberasten die frutiakin, bittartekuak bakarrik " Elexp Berg. .
Dauzka estankuak / prezio fijuak, / selluakiñ juak, / gu gera tontuak; / . por eso abusan tanto / bitartekuak. MendaroTx 84. Zer balio dau baserritarren / gauzak ondo saldutiak, / bitartekuak kentzen badauskuz / zekorren iru partiak? BEnb NereA 243.
azpiadiera-1.4
Interventor.
Uri Ogasun Saillen esku izan diran eskubideak, Udaletako Bitartekoengana igaro ditezela. "Interventores" . EAEg21-1-1937, 603. Perea'tar Ander Bitarteko nagusi [...] izendatuaz. "Interventor general" . Ib. 11-10-1936, 19. Laterriko Bitarteko bategaz. "Un interventor del Estado" . Ib. 30-10-1936, 172.
sense-2
2. Garantía, cualidad, etc. a la que acogerse.
Zeure iainkozko zuhurzia eta argi dohatsua bitarteko emanik errekeritzen zaitut andre noblea, arren neure hariotzeko orenean zeure othoitzez fabora nazazun. Harb 88. Niri ere neure aldia ethor dakidan orduan egin diazadazu gisa bereko garazia, bitarteko derautzut zeure heriotzea eta pitztea. Ib. 246. Zure adei-legia artzen dot bittarteko, ta eskabide zuzena ixanik, badakit baietz esango daustazuna. Otx 35.
azpiadiera-2.1
Medio. "¿Qué remedio o medio?, ze bide o bitarteko? " . Cf. infra DELA BITARTEKO.
Bitartekorik onena da dei egitia Maria Birjina garbitasunaren amari. CrIc 78. Jaiegunak ondo gordetzea da bitarteko egokia irauteko bizitza onean. Mg CC 192. Billatu ta ipinten ez ditubeenak bitarteko biar bestekuak urteteko pekatubaren ekandu, edo usadijo gaistoti. Mg CO 250. Emon deustaz arima ta gorputzeko almen, zenzun, grazia ta bitarteko andi ugariak. EL1 69. Askoren buruan aisago ta errazago Ordena gidatzeko bitarteko biar ziranak artzia. Bv AsL 159. Ona zergatik, zelo santuz beterik eta karidade egiazkuarekin, somatu zuten bitarteko on ura. Ib. 205. Ezpaita biotz beroaldiak otxantzeko, aldia bezaingo bitartekorik. TAg Uzt 246. Ezpainarekin edo-ta, ezpata bitarteko. Arti MaldanB 203. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia: ez du deus barrenen eta zernahi izan dezake. MIH 213. Liburu bat aipatuko dut, azaldu nahi dudana grafikoki adierazteko ez baitut bitarteko erosoagorik. Ib. 222. Eramanaren podorioz eta maltzurkeria bitarteko, beti zapaldua neunkatelarik. MEIG IX 92.
sense-3
3. "Entremeses (menú de la comida ofrecida a Campión por la Directiva de Euskal-Esnalea, en el restorán Mirentxu de Lasarte, 27-10-1929)" DRA . Cf. LzG: "Bitarteco, lindero, surco que separa dos fincas de distinto dueño (Contrasta)".
azpisarrera-1
DELA BITARTEKO, DIRELA BITARTEKO (...) (Por) medio (de). v. DELA BITARTE.
Jesusen eriotza ta merezimentuak bitarteko direla. CatAN 72. Sakramentu au ongi artzen duanari barkatzen diozkatzu bekatuak, Jesusen eriotza ta merezimentuak bitarteko dirala. AA I 454. Jesusen Biotz eztitsua bitarteko dala. Itz Azald 6. Bere ogenaren galerabide izugarria ere aditzera emanen diot eta ene itzak bitarteko dirala oneratuko dela itxaro dut. Etxde JJ 163. Ipiñeko Yauregiko Zaldunek irabazi eudien ixen andi ta aginpidea bitarteko zireala [...] berriz be Zeanuriko elexateti banandu egin zen. Akes Ipiñ 7. --Nork ill ote zuan? [...]. --Jainkoak; sukar usandun batzuk zirala bitarteko. Berron Kijote 211. Eskutitz bat zala bitarteko, sakabanatu aldia oni jarraituz be izan genduen ondoren. Gerrika 126.
azpisarrerakoSense-1.1
(Por)causa (de).
Aldia bitarteko zala, noiz edo bein itzali zitazkian Malentxoren beroaldiak. TAg Uzt 247. Baitegian sartuko zutela eriotz ura bitarteko zela. Etxde JJ 120. Barruko aitu-eziñak zirala bitarteko. Onaind in Gazt MusIx 146. [Ezkontzia] gerra zala bitarteko atzeratu genduena. Gerrika 121. Garai artan gertuan nenbillen, nere ziñegotzi-lana zala bitarteko. Insausti 205. Erregelak, mailebuak direla bitarteko, sortu edo galdu ohi dira [...] inguruko hizkuntzen eraginez. MEIG VII 176.
bitarteko
<< biribilkatu 0 / 0 1 bixika >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper