Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berpizte.
sense-1
birpizte (-ph- Hb, A), berbizte, birbizte.
Resurrección. " Birphizte (L?), resurrección" A. v. berpizkunde.
tradizioa
Tr. Documentado en Duvoisin y en autores meridionales del s. XX. En DFrec hay 17 ejs. de berpizte y uno de birbizte .

Saduzearrak, birphizterik ez dela derratenak, ethorri ziren gero Jesusengana. Dv Mc 12, 18 (Ol berpizterik, IBk berbizterik; resurrekzionerik, He hillen bizterik). Nola gertatuko da illen berpizte ori? Inza Azalp 110. Siñisten dut, dio, aragiaren birpiztea edo bigarren piztualdia. Ib. 109. Iru giro izanok, nik dei ta atozte: / nork-zeren saria ekardazute: / batak itxaro, besteak berbizte; / irugarrenak bizitza-indar bete. Ldi BB 130. Egun artan Yesuk Pasio nekeza / eramanaz sufri bai-zun Eriotza; / ta igande-goizean Berpiztea goza. SMitx Aranz 141. Jesusen Berpiztea. Or MB 418. Iainkoa Bera mintzatu zaigun eziñ obeki Paulen bidez gure berpiztea gai dala. Or QA 199. Elorri zaarra loretan dago, / arkaitzetako / berpizte. Gand Elorri 33. Nigaz, belu ta noizbait, oroitu / daiten artean Berpizte. Ib. 169.
azpiadiera-1.1
Renacimiento (artístico, cultural, socio-político, etc.).
Gipuzkoan etzegoen literatura Bizkaian bezain ila; baino Bizkaiko bizte edo birbizteak ango bizitze-txingiari bularrez aizegin dio. Or EEs 1927, 149. Lenik, eskola guzietan bear ez besteko azibidez betiko galtzen nekusan yaiterri-gogoa Provenzan piztea; gero berpizte ori izkuntzaren eta istoriaren bidez aurreratzea. Or Mi III. Il-zorijan zan Euzko-Abenda, / Jel-maitasunez berpiztuten da; / Berpizte onen alatzak, / Dar-dar... jarri dauz arrotzak. Enb 64. Bestalde, zer mendez-mendeko aurrerapide etengabeko ori baiño aundiagorik? Or-emen erorika ta behaztopatuz, eta gero berriz burua altxatu eta berpizte miraritsuak egiñaz. Vill Jaink 183. Esan bezela atzo artua / degu zuen liburua, / berpizte-albixt zoragarri bat / dakarkigun aingerua. Olea 274.
azpiadiera-1.1.1
Geroztik ere Karlomagno baten garaian, Napoleon eta olakoen egunetan ez al dugu ikusi sentimendu orren berpizte ospatsua? Vill Jaink 129.
azpiadiera-1.2
Reconstrucción (del pasado).
Aldi joanen nolabaiteko berbizte horrek neurri meharragoak ditu, beharbada, natur zientzien eremua mugatzen dutenak baino. MEIG VIII 62.
azpisarrera-1
BERPIZTE-GARAI. Época del Renacimiento.
Apainkai oek dakartenez, lan-egikera ori berpizte (renacimiento) garaia baño lenagokua da. J. B. Ayerbe EEs 1912, 37.
berpizte
<< AZKARRA-GARAI 0 / 0 BURDIN GARAI >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper