Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bederatziurren.
sense-1
(V, G-to, AN-larr; Lar, , Dv, H (V, G)), bederatziurrun (V, L-ain, BN-baig; SP, (V), Hb, Dv, H, Zam Voc), behatziurren (BN-baig), beatziurrin (G-goi), beatziurrun (Darric ap. DRA .), bederatzerren (Gèze, H (S)), bederatzurren, bederatzurrun (H), bedratziurren (V-gip), beratziurren (V-gip). Ref.: A (bederatziurren, bederatziurrun); AEF 1923, 110; Etxba Eib (bedratziurren); Satr CEEN 1969, 194; Elexp Berg (beratziurren); Garm LexEV 412.
Novena, novenario; los nueve días siguientes al que se indica o el noveno día a partir de éste. "Novena que se hace a algún Santo" Lar. "Neuvaine" Gèze. "Bederatziurrun, altération de bederatzi-hurren, 'nevaine'" Dv. "Neuvaine, honneurs funèbres au 9ème jour. Le terme propre est le G et V bederatzi urren, le prochain neuvième jour" H. "Las mujeres acuden a la iglesia durante nueve días consecutivos después del entierro (beatzi-urriñe), llevan cera a la sepultura y sacan responsos" (G-goi) AEF 1923, 110. "Novenario que sigue a la defunción de un familiar. Bedratzi-urrena igaro baño len, agertu bat eiñ biarko detsagu alargunari" Etxba Eib. "Pertsona bat hil ondorengo bederatzi egunetan egiten den elizkizuna. Beste motibo batzuengatik ere egin ohi da. Joane Olañeta zanan beratziurrenian da ama" Elexp Berg.
tradizioa
Tr. Bederatziurren es empleado por la mayoría de los autores meridionales y Etcheberri de Ziburu, pero la tradición septentrional no suletina posterior emplea bederatziurrun (escrito bederatz-urrun en Birjin ). En DFrec hay 4 ejs., meridionales, de bederatziurren .

Bederatzi urrenean. EZ Man II 98 (tít.). Iainko ona zu othoizten / Zaitugu arimentzat, / Bederatzi urrena egun / egiten denarentzat. EZ Eliç 81. Bederatz-urrun hau egin diteke elkarri ditxezkon bederatz jai-igandez. Mb IArg II 267. S. Franzisko Xabier-en bederatz-urrunean hari ziran aldi artan Santuaren besoa duen ango gure Elizan. Ib. 303. Arren iguzu, Jauna, [...] Bederatziurren onetan eskatzen degun faborea, gure salbaziorako baldin bada. Cb Just 134. San Luis Gonzagaren bederatziurrena. Ib. 132. Jondone Josepi zegiotela bederatz-urrun bat. Birjin 392. Baraubakaz, limosnakaz, bederatzi-urrenakaz, erreguakaz. EL1 76. Elizaren anziñako usanza dala illai onrak egitea, ta onetarako dira illeta, herena, zazpigarrena, bederatzurrena, ogei ta amargarrena, eta urtebetegarrena. AA I 508. Atoz Birjiña beraren onran, atoz kontuz bederatzi urren onetara. AA III 267. Gurutze santu Lezokoaren bederatziurreneko gozoa. Echag 216 (tít.). Hunen bihotz sainduaren ohoretan eginen den bederatzi urruna. JesBih 444. Bi bederatziurren dabilza: Garaikoetxeko amonarena eta Gregorio Azpikolakoaren emaztearena. CartAnd 388. Bere serora lagüneki egiten dü bederatzerren bat Ama Birjinari. Ip UscLag 101. Berak argitaratua da ere Euskeraz leku askotan Santuari egin oi zaion bederatzi-urrena. Aran SIgn II. Beatziurren batian / egiñ dute lana, / konfesiyuan ere / asko oiengana. Ud 132. Inguru onetan egongo ziran / asko anima eritu, / bederatziurren osuan diye / mediku onak segitu. Ib. 145. Graziazko Bederatziurruna San Frantses Zabierekoaren edo Jatsukoaren ohoretan. Jnn tít. (ap. DRA). San Migel Goiangeru Excelsiskoaren bederatzi urrena. SMiguel tít. Han edo hemen, nonbeit zen; eta beti kasik lanean; [...] Hemen bederatzi-urrun bat, han lehen komunione bat. HU Aurp 148.
( s. XX.) Egingo eukion Doneari bederatziurren beroa Mañasik, onen gurariko mirari barri baten ordez. Ag Kr 206. Santa Ritaren bederatziurrena. Ag G 186. Egiozu bederatziurren bat San Antoniori. Urruz Zer 32. Zenbat egun daramazkizu bederatziurrenean? Ib. 36. Bederatzi urruna oraindik ospetsuago. JBDei 1919, 247. Egun ori al dan ederkina ospatzeko bederatzi urrenak; bost urrenak, iru urrenak egiñ da, elizkizun aundiyaz jaitzen da. Ib. 280. Euren eleizetan itzaldi, otoi, eskari, bederatziurren, abesti edo kantuak be beti pantzeraz egin dira. Eguzk LEItz 125. Urkiolako bederatzi-urrena. Vizcarr Urkiola tít. Misio on bat izandu degu / beratziurren batian. In BAyerbe 36. Txapelgorri ta Margaritak beratziurren bat asi zunaten Sakramentinoetan. Or QA 88. Ameriketan hil da Jean Baptiste Barrenetxe, Auxkineko semea, 29 urthetan. Behatziurrun bat egina izan da gure herrian haren ohoretan. Herr 24-7-1958, 3. Bederatziurren arek, etzuen arrazkero azkenik izan. Gaur bukatu ta biar berriro asi. NEtx LBB 142. Mirakulu horren ondotik da ezarria orai denek ezagutzen duten "Graziaren Bederatziurruna", martxoaren 4-etik 12-raino. Ardoy SFran 275. Bederatzi egunez jendea biltzen da horrat [...] bereziki martxoaren hamabian, bai etare haurrak ostegunean eta eriak bederatziurruneko lehen igandean. Ib. 275s. Etxean, ildakoa bertan egoala, agurtza bederatziurrena asten zan. Etxabu Kontu 75. Garai aietan gaitz bildurgarria baizan [gripe] ori. Bederatziurrena igaro arte, atzera-aurrera noiz egingo jendearen larria! Ataño TxanKan 173. Bere jai ori pasa ta ondoren, bederatziurrena egiten zitzaion. BAyerbe 113. Bizirik etxeratzen banitzen, bederatziurrena Urkiolan, baña Durangotik gora oin utsian juateko biok. Gerrika 117.
azpiadiera-1.1
Geroz, zezano ainik-eta; urhent-beta / Hil-bederatzurruna, / Iainkoari eskerren emaiten / Iragaiten / Zituen gau' et' eguna.'La période de neuf mois'. O Po 58 (H traduce 'le neuvième mois').
azpiadiera-1.2
Barikuko trumoiek, bederatzi-urrune (V-ger). "Trueno del viernes, novena. Que si comienza a tronar un día de viernes, continúa durante nueve días". AEF 1921, 48. Orrela, gaitzaren beratziurrenean, berrogeita seigarren urtean [...], anima iainkozko ta zintzo ua gorputzetik atera zan. "Die nono aegritudinis suae". Or Aitork 235.
azpiadiera-1.3
"Bederatziurrenian probaako eman bear nazu beia". "Ez dizut emango. Nik dirua eskuban dala emango dizut beia, len ere eskarmentatua nago ni bederatziurrenian emanta". Sor Bar 105.
azpisarrera-1
BEDERATZIURRENGO. "Novendial, bederatziurrengoa" Lar. Cf. bederatziurreneko.
bederatziurren
<< bazterrarazi 0 / 0 1 begi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper