Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

773 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (116)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ahulkeria.
sense-1
(G ap. A ; Dv).
Debilidad, flaqueza (tanto física como moral). "(Fig.) imbecillitas, faiblesse. Acte d'une personne inconsistante" Dv. " Aulkeri (G), mezquindad. Ahulkeri, imbecilidad" A. v. ahuleria. En DFrec hay 4 ejs. de ahulkeria.
Baña nekeak eta goseak txit aulduta zeuden, berriro ekiteko: [...] irureunak ipiñi zituen etsaiaren ondoren, ezer artu gabe, aulkeri guzian. Lard 131. Bertze batzuek ahulkeriaz, alferrez, beren mihiaren jabe ezin egonez, nun nahi, noiz nahi, nola nahi, erdaratik emaiten dakote, nahas-mahas. JE Bur 177. Au yazo-bitartean, aulkeri bat etorri yatan burura: itsu gizagaxoa surrik baga ez itzi izatea, alako ereti ona izanda. "A la memoria me vino una cobardía y flojedad" . Or Tormes 31. Piarrex, gizon izikorra zen, bainan ahulkeria hori ez agerrarazteko, irri egiten zuen berak ere. Zub 37. Elkartu gabe ibillitzea / beti da euskaldunena [...]. Indartsua len izanagatik / aulkeriya ta galmena. Bertsol 313. Geren aulkeriaren lotsa izango genuke bederik. Anab Don 119. Txarrerako almen ori be ba dau gizonak; baña ori azkatasuna baño obeto onen aulkeri ta gexoa da. Eguzk GizAuz 102. Bañan aulkerik alde batera utzi ta lanerako garaia besterik ez dek oraingoa. JAIraz Bizia 81. Eta jaulki zion bere maitasunaren historia guztia, deus isildu gabe... bere duda, eta gezur, eta ahulkerietatik batxo ere ezkutatzeke. Mde HaurB 107. Eta aulkeri onek asaldatzen naunean, nere burua zuri-naia datorkit. "Et cum ista miseria mea perturbor" . Or Aitork 294. Antze batek ere ezpaitu aulkeririk, ezta makurrik ere, eta eztagokio antzeari bere ona besterik arkitzea. Zait Plat 134. Polizikoak, berriz, oraindik obeto ezagutzen zituzten gizonaren aulkeriak. Ugalde Iltz 48. Euskaldunok, geure aulkeriz, urtetik urtera euskeria era guztietan makalduaz eta lordinduaz goiaz. SM Zirik 30.
azpiadiera-1.1
Insensatez.
Kanta badala bazekiñagu beintzat, Apokalipsin irakurririk. Gizakiena ta Aingeruena. Eta --Iainkoak barka aulkeriren bat esaten badut-- dantza ere bai, nik uste. Or QA 207. Gogo Gurena ez da bitxikerien eta aulkerien lagun; zentzu onaren lagun da. Ib. 172.
ahulkeria
<< aho 0 / 0 ahuntz >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper