Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

773 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (116)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 piko.
sense-1
1. (L, B, BN, S, R; SP, Urt V 19s, Aq p. 63, Dv, H; ph- Gèze 326, H). Ref.: A; Lrq (phiko).
Corte. "Entaille" SP (que cita el ej. de Oihenart). "Aizkoraz piko bat eman dio" Ib. "Cicatricare facere, kolpea, pikoa sendarazitzea, [...] zauriari, kolpeari, pikoari zakharra egitea, pikoa zakhartzea" Urt V 19s. "Sobre cornudo, apaleado, zauriaren gainean pikoa (AN). Pikoa es herida con los filos de alguna arma" Aq p. 63. "Coupure faite avec un instrument tranchant" Dv. "Entaille faite avec un instrument tranchant: nabala, aizkora pikoa" H. "Cortadura, herida de instrumento cortante. Bizar nabala-piko bat, una herida de navaja de afeitar" A. "Asun beltza zer dan? [...] azkora-pikoen sontotako on da (R-vid)" Ib. (s.v. asunbeltz). "Entaille, piqûre" Lrq.
Zaurin gainen pikoa. "Un coup de taille sur la vieille plaie". O Pr 425 (tbn. en GH 1930, 201 pikho, y Vill Egan 1956 (3-4), 100 pikoa). Urrikal bekizu Iauna, / urrikal ondikoa: / zeren eskarnio handiz, / mina dugun pikoa. Hm 133. Amari emaiten zaiola lanzeta piko bat odol atheratzeko. SP Phil 475 (He 481 lanzeta piko). Idiari aztaparra lanzeta zorrotz batez pikha diozozue aphur bat barnazko eta gero erre diozozue piko hetan, arinki, gantzu urin hurtuz, senda arteraino. Mong 591. Hasi behar düzü bihotztoiki, eta zañiala drano aixkora phikua eman, amurekatik idoki eta desegin dezazün [enjogidüra gaixtoa]. Mst III 53, 3 (SP aizkora errora eman, Ch errotik pikatu). Piko, zauri eta kaskakoentzat ez da ura baino sendagarri hoberik. Dv Dial 77 (Ip phiko; It ebaki, Ur epai). Pikoa pikoaren gainera bezala izatu zituen ukhaldi horiek lazki kolpatu ziotela bihotza. Jnn SBi 78. Ederki badakitela jaun horiek zauriaren gaineko pikoaren ematen. Zerb GH 1922, 32. Soineko zolan haixturren pikoa. Ox 183. Huni egin gero piko ñimiño bat, eta pikoaren ezpainak jos larruari: xilo hortarik, gero, kautxuzko sonda batekin sar hazkurria. JE Med 73. Piko eta sistakoak otoitz batez sendatzen zituen! Zerb Azk 90. Girixtinoa, mezarat joaiten eta, zendako beti berant elizan sartzen zira? Zendako aizkora piko hori beti mezari? Egunaria 25-6-1961 (ap. DRA). Larruan piko bat eginez eta odola ateratuz. Larre ArtzainE 58. Hori alfer-lana litzateke, eta zauriaren gainean pikoa. MEIG VIII 43.
Nafarruak galtzen du / iru lau legua; / bistan eremaiteko / ori zer pikua! Bordel 152.
sense-2
2. "(L), rasgo, señal, síntoma" A (que cita a Hb).
Konbersazionea pisatzen da, kritikaren eta gaixtakeriaren zenbait piko han balsatzen ezdenean. Mih 65. Eskaldunen pikoa ikusten da hartan, / egiten du hirria lainhoki bidetan. Hb Esk 112. Yesus Yainkotzat hartu dutenak enganatu badire, Yainkoak enganatu ditu: Jesusek erakutsi ditu Yainkoaren piko guziak. Hb Egia 51. Nihor ez da agertu haren [Yesusen] arraiziekin. Piko berezia zuen. Ib. 53.
sense-3
3. (AN, L, BN ap. A ; Dv, H; ph- VocBN, H) Palabra, frase hiriente. "Propos piquant" VocBN. "Mot piquant à mauvaise intention, allusion piquante, qui blesse et offense: phiko erraile, gutien adiskide" H. "Pulla, indirecta" A.
Beira alferkeriatik, beira medisentziatik, batari piko, bertzeari asiki, mundu guziari hauzi egitetik. Dh 75. Aiphatua izan da kantaz Bordaxury, / bazakien ematen gatza pikoeri. Hb Esk 110. Yaun bat dena solas, dena piko. Hb Egia 29. Piarresek, ezpainak zimurtuz, ezarri zuen piko hori sakelan. Elzb PAd 27. Ixilik zagon Oxalde, lagunen pikoak onez onean hartzen zituela. Ox 204. Hobendunari ezin jazarri dena, norbeiti halere pikoa sartu gabe ez baitagoke. Larz GH 1936, 400. Zer . <zar> dautzu, Margaritak, bere usaiako piko hetarik jali! Larz Iru 134. Eskualduna astekariak piko zonbait egin ziozkan bai eskuaraz eta bai frantsesez. Lf ELit 227. Haren piko eta erasiak onesten edo gaitzesten zituzten. Ib. 48. Batere funtsik gabe, arras minkorki, oldartu zaizkio [kontseilu jeneralean] Jean-Michel Galant abertzaleari, dena piko eta ele ahul! Herr 29-3-2001, 8.
azpiadiera-3.1
"Mot plaisant, inoffensif: nehork uste eztuela atheratzen ditu phiko hain atsegingarriak, non guziak iostatzen baitira " H.
sense-4
4. "Mesure dans le chant ou le vers. Pikoak ontsa atzemaiten ditu, il trouve bien le rythme" Lh (que cita a Lafitte).
Piko hauk dituela nolazpeit moldatzen, / [...] nahiz herriari / geroan kausirazi orai zer den berri. Hb Esk 104. Mintzo da liburuez, eginak pikotan, / kantatzen zituztenak bere aldapetan. Ib. 12. Utzi du Koran, sei mila pikotan egin liburu bat. Hb Egia 78. Hitzak xuxen arrimatuz / piko, soinu berdinez, / dohazila lerrozkatuz, / airez, hegal arinez. Zby RIEV 1908, 758. Pikoak ontsa eman balitu oraino, erranguratzekorik etzitaken. JE Bur 146. Zortzi edo amabi pikoetako neurtitzak. Lf Egan 1955 (5-6), 9. Neurtizketarako pikoak zenbatu bear lirake, ez silabak. "Los ictus" . Gazt MusIx 248. Zeruan izarrek bezela, badute lege eta piko kantariek. SoEg Herr 27-2-1964, 1. Aireak berak ponduak emaiten ditu. [...] Arruntena eskuaraz 13 pikoetakoa. [...] Lehenik 7 piko, geldi-aldi bat eta gero 6 piko. Lf ELit 90s (se ref. a las sílabas). Nola neurriz edo pikoz berdindu behar diren pertsuak. Ib. 92. Pikoak esatea nahiz oinak esatea berdintsu baita. Gehi dezagun piko edo oin horiek neurtzeko erregela xehe xamarrak ipintzen dituela Gazteluk. MEIG III 107.
sense-5
5. "(L, S), trenzado en el baile" A.
Aitaso hasten da kantuz muxikoen airean, / Piko guziak izartuz bi zangoez lurrean. Dib 7 (Azkue cita la vers. suletina de Andurain UskIb 81: phiko guziak izartüz / bi zankhoez lürrian). Muxikoetan hasi nintzenean, begi guziak nere aldera itzuli zituan! Bakhotxak hatsa ere doi-doia hartzen zian, beldurrez den mendren harrabotsa eginez, huts egin-araz zezan nik egiten nituen piko edo haizturretarik bat! Elzb PAd 71. Ez zen gizon gazte bakhar bat han Eskualdun dantza hortan piko baten ere ematen zakienik. Zby RIEV 1908, 85. Piko bat etzuten galtzen: oinen, soinaren, gogoaren beraren ibilera bizia mentzen zioten eta zaintzen neurtuz, musika-soinuak. JE Ber 94 (v. tbn. JE Bur 80). Xerreruak aitzinian dantza phiko eta frisat harrigarrikueki. J.B. Mazéris GH 1933, 300. Dantza jauzi, zaharrenak erakusle eta phikuen joile. GH 1935, 15.
sense-6
6. (BN-lab ap. A ; Dv, H, Lf Gram 154), piku (BN-ciz ap. A Apend ), fiko (Darric ap. DRA .).
(Pl.).
" Pikoak (subst. plur.), hémorroides" Dv. "Almorranas. Se usa en plural" A. "Certains noms se mettent toujours au pluriel, même avec un sens singulier: [...] pikoak, hémorroides" Lf Gram 154.
Bainan medikuntzan bertzerik da, ezen, hemen fikuak deitzen dira, frantsesek "hémorroides" izendatzen dituzten zauri ubeltsuak. Larz GH 1934, 406.
sense-7
7. "Coup de bec d'oiseau" Dv.
[Murru xoriak] pikoa eman dion lekutik, nigar bat badario gereziari. GH 1931, 458.
sense-8
8. "Coutre de charrue" H. v. GOLDE-PIKOETAN, 2 pikoi.
sense-9
9. (AN-gip, L, B, S, R; Foix ap. Lh.). Ref.: A; Gte Erd 13.
"Golpe en el trabajo. Pikorik ere eztu egin lanean, no ha trabajado nada" A. " Pikorik, rien" Lh. " Ez duzue pikorik iten (B), ez du pikerik [sic] jotzen (AN-5vill), [...] alperrago da, pikorik ere ez du iten (AN-gip)" Gte Erd 13.
Gizona leher gaizto egiten lanean, eta emakumea, bere bizi-laguna, exeri eta egon, anddere baten gisa. Ez dizu pikorik joko; aski du zelatan egotea, senarrari sesioa nondik sortuko. MEIG I 108.
sense-10
10. "(BN-baig), menstrua, reglas. Se usa en plural" A.
sense-11
11. "(L), matadero" A. v. 1 pika (4).
Phikoalatko kabaliak, aberekentia berheziki, eztira ehaiteko heiñialatzen egünetik biharameniala. Eskual 27-11-1908, 4. Pikoan arrapatu naute auek milletan. Txill Let 44 (de interpr. no segura).
sense-12
12. Jende izipera batzu ikaratu zaizkit, ene lanak ez duelakotz oharrik edo piko artasunik ez eta Erromako baimenik. Othoizlari n. º 37-35 [sic] (ap. DRA, que traduce "amonestación, reparo").
sense-13
13. Pizca.
Erraiten ahal dautzutana hau eta hura, eta piko bat ez gehiago. Herr 1-4-1965, 1.
azpisarrera-1
DANTZA-PIKO. "(Un tour de) danse, dantza phiko bat" Foix.
Eman ditzagun orai zenbait dantza-piko! Ox 38. Horiek herriak utzi zorian edo zeharo utzirik duen dantza piko bat salbatzea nahi dute. Mde Pr 43.
azpisarrera-2
GOLDE-PIKOETAN. Arando. "Golde pikoetan haritzea" SP (sin trad.).
Golde nabarretan edo golde-pikoetan [...] gibelat beha dagoela hari denak. Ax 468 (V 303).
azpisarrera-3
PIKOAN (Poner...) a punto.
Aferak pikoan ezarri administraritza aldetik. Larre ArtzainE 185. Pikoan ezarri dugu ekintzen egitaraua gauzatzen dena Euskal Herriko hitzarmen bereziarekin. Herr 15-2-2001, 1.
azpisarrera-4
PIKO EMAN. a) "Aizkoraz piko eman dio" SP (sin trad., en la segunda redacción; en la primera piko bat eman dio). "(B), hacer mella" A. b) "(L, AN), herir" A.
Kontzientziari piko eman. Dv Imit 18 (ap. A). c) "(B, ...), meter pullas" A.
azpisarrera-5
PIKO GAIXTO. "(S; Foix), peine profonde" Lh.
azpisarrera-6
PIKOKO (Dv A, H (+ ph-)). "Bête destinée à la boucherie. [...] Phikoko on da" H. "Se dice del ganado que es propio para carnicería" A.
Bretoinek yende xehe ixil hazten dute, / khentzen zaiotelarik xahala pikoko, / eta gazitzen ere esnea gasnako. Hb Esk 230. Badut hor, hementik hurbil, behi gizen bat phikoko on dena. Darthayet Manuel (ed. 1876), 374. Bere moltsa galdu du diru puska bat barnean, pharte pikoko aratxe baten saria. Herr 21-7-1960, 2.
azpisarrera-7
PIKOTIK (H y A (que citan SGrat). (Tras bere, etc.). De su (mi, etc.) trabajo.
Gratek ere bere aita eta ama, mentsa eman eta ützi zütian bere phikoti bizi litian. SGrat 5s.
azpisarrera-8
PIKOZ.
Hartu xedeen azkarraren arabera ohi gira aitzinatzen bertutean: aitzinatu nahi dena, pikoz ari behar da. "Multa diligentia" Leon Imit I 19, 2 (SP erreki eta agudoki hari, Ol buru belarri ibilli).
azpisarrera-9
PIKOZ PIKO. Poco a poco.
Amatxi pruntak bazuen, pikoz piko, zerbaixka alderaturik, ez eliza-dorrea bezain handiko diru meta bat ez, bainan hogoi eta berrogoi soseko zonbait. Leon GAlm 1950, 12.
piko
<< DANTZA-PIKO 0 / 0 DANTZA-SAIO >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper