Azpisarrerak (sarrerak) (119)
dantza.
Tr. La forma jantza se encuentra en algunos autores bajo-navarros, y en textos vizcaínos desde finales del s. XIX; aparece en éstos esporádicamente frente a la más usual dantza, salvo en Echeita y F. Etxebarria, que utilizan exclusivamente j- .
(gral.; Ht VocGr, Lar, Hb, Gèze, Dv, H; -nz- Lcc, Volt 70, Mic, SP <-ns->, Lar, VP 19r, Arch VocGr, VocBN ), jantza (V-och-m, L; H (ia-)), lantza (R-vid) Ref.: A (dantza, iantza, lantza); Lrq; Etxba Eib; Iz Als; Elexp Berg .
Danza; baile, fiesta en la que se baila. "Danza [...]. Sacar una danza, dantza bat ateratzea [...]. Buena va la danza, ederra zeak dantza, bai suertez ere " Lar. " Irurean lantza, laurean lantza, gatiuak jan du gore orantza, izan balitz opil bero, ezion janen gore orantza, danza en tres, danza en cuatro [...]" A. " Domeka arrasaldetan izaten da plazan dantzia " Etxba Eib. Tr. De uso general, documentado ya en Dechepare. En DFrec hay 249 ejs. de dantza y uno de yantza .
Heuskara, / ialgi adi danzara. E 255. Etxeari hurbildu zaionean, enzun zitzan melodiá eta danzák. Lc 15, 25 (He kanta eta danza). Oi arrezkero nik ez dot zerren / estudiadu danzea. Lazarraga A24, 1195v. Anreoi erakusteko danzori. PasqTo 8. Nola soñu, ala danza. RIs 62. Danzatu nahi eztena, eztohala danzala. Saug 109. Erran behar da gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza. Ax 413 (V 268). Eta alaako danzarik egin daben. Cap 107. Herioa hurbildu da, mira zazu nola trufatzen den zutaz, eta nola deitzen zaituen bere danzara. SP Phil 374. Ezteietan egiten diren herots, sonü, danza, alageranzia eta sobera ian edatiak. Bp I 112. Kanta deshonestoak esanaz eta dantza torpeak eginaz. OA 160. Gure Mundragoen pagatzen dogu dirua danzeagati. Acto 82. Gazte batek atera nai ezpadu beste eroen danz perillezkora. Mb IArg I 163. Nai omendúte festejatu danzaéki ere. LE Bail 220. Satan, kontent zira / gure dantzako airiaz? AstLas 14. Eta ezteietan orai / Bertan libertitü, / Danza bat ere orai / Eman behar dükegü. Xarlem 212.
(s. XIX) O neskatilla alango danzetara lagunduten dozubenak! Mg CO 134. Ardura bage edo lotsa bage egiten diran danza eta alkar ukitze peligrozkoetatik. Gco II 40. Festa ta dantza lotsagarrietan ibiltzea. AA III 631. Ama garbijak ez deijueela erakutsi dantzarik. JJMg BasEsc 135. Dantza mota au da Bizkaitarren berenkia. Izt D 106. Nekazariak maite / degu zortzikoa, / dantza beste lekutan / ez dan modukoa. Echag 173. Taharnak ützi eta dantza kitatü, / Gaiaz eta egünaz bekhan paseiatü. Etch 398. Nolako soinu halako iantza / Goizian hala atsian. Bordel 85. Guztia zan arentzat / festa eta dantza. It Fab 62. Dantza eta jostaketa asko egin zituzten. Lard 79. Dantzako sala degu / egoki parako. Bil 30. Dantza has. "L'attaquer" . Hb GH 1929, 87. Danzak eta taharnak. CatS 46. Begira neskatxa orren / dantzarako planta. Xe 184. Danboliñ orren soñuak dantza / txarrak eragiñ dizkigu. Noe 31. Makilla dantza eta bertsozko jolasak. AB AmaE 285. Yotzen zituztela superki muxiko, faldango eta bertze dantza suerte hainitz. Elzb PAd 55. Herriko plazaren erdian, dantza frantsesik baizen ez. Zby RIEV 1908, 84. Plazara joan orde, doha dantzara eta ostatura. Arb Igand 44. Ta eskon-barrien pozgarrirako / kantu ta dantza-soinuak. Azc PB 119. Lekeitioko Arranegitar neskatilla bati dantzarako mandatu eginarren. A BGuzur 115. Erdalerriko nasteko dantzak. Ag Serm 406.

(s. XX) Atsegiñak, zantzoak eta jantzak. Echta Jos 119s. Dantza hanitz eman dute, bethi berdin arin eta ixil, eta zoin bere tokitik zeiharkatu gabe. JE Bur 142. Bihar ageriko Jainkoaren aintzinean, zure dantzak ala nere othoitzak baliatuko diren hobekienik! Barb Sup 53. Dantzariek beren dantzak eman ondoan, guziak badoatzi ethorri bezala. Ox 44. Ogeitamar Bolant / Baziren jantzako. LuzKant 99. Arrotz-dantza loietan / Zikindu bagarik. Enb 59 (36 jantza). Garai onian bukatzen dira / gure billerako dantzak. Tx B I 266. Dantzako aireak. JE Ber 94. Zaragi-dantzea. Otx 86. Iru puntuko dantza tajuz daramate. Or Eus 67. Dantza alai orretako buru, arako Pillar Tinteria. Erkiag Arran 34 (36 jantza). Euskera baztertuta Euskalerria dantzekin salbauta dagolakuan. SM Zirik 41. Artzaingoan ez badut erreusitzen, jinen niz menditik gibelerat, eta lotuko gira biak dantzako ofizioari. Larz Iru 52. Denak gure herriko kantu eta dantza. Xa Odol 231. Emengo parrandak eta dantzak aztuko zaizkidala. TxGarm BordaB 129. Gazteak dantza barik / zazpi asteetan, / barriro biztu arte / Jesus Pazkoetan. Ayesta 64. Euskaldun dantzen ikastea, mutxiko, fandango, arin-arin eta, hots, herriko dantza sanoen horiek. Larre ArtzainE 280. Sofia Lorenen dantza bat. MEIG I 191.
(Fig.).
Bigarren horrek eman zuen buruan, yokarazteko lehenari ikusi etzuen dantza bat. Hb Egia 131. Billarreko makil-dantza. Xe 233. Baña zeñek sartu nau ni dantza abetan? Iraola 95. Gabetan zaitzen diye [astronomuak] / izarrari dantza. Arrantz 130. Ez al duk atxitu / apaltzeko lain, / ta, ai, ura goralarri / ta barne dantza! Ldi UO 32. Zertako ur ondoan naiz ardura jarri, / Xoraturik behatuz tirainen dantzeri? Iratz 56. Sua darioten izar-dantzen zuzendari, ta gau abestien begirale aizen aur ori! Zait Sof 193. Ura zan isatzen dantza bizia! Anab Poli 133. Trenaren dantzeagaz. Bilbao IpuiB 14. Gau luzea. Ura dantza ikaragarria [ontzian] . Ezin lorik egin. Anab Aprika 12. Eguna aizetsu jaiki zan eta baso-aldean ba-zan orbel-dantza. NEtx LBB 59. Zeruan eta olerkariaren gogoan ez da gelditzen giroen eta orduen dantza arina. MEIG II 143. Lapurdiko marinelei, itsaso hondargabearen axalean dantza irristakorrean dabiltzanei. MEIG IV 120. Orduan kaskabarrak eten zuen bere dantza. MEIG IX 104.
DANTZA-AIRE.
Aire de danza, música de danza.
Bertan dauzkagu musikuak, / bai eta gure errikuak, / dantz-aire ariñak jotzeko / gogo aundikuak. Yanzi 65.
DANTZA-ANTXITI.
"Celui qui conduit la danse" H.
DANTZA-ARAZO.
Sesión de baile.
Eldu zirean Almikako jantzarazo egunak. Echta Jos 195. Jantzarazoko gizaldra guztia urreratu zan burrukariak ikustera. Ib. 45 (v. tbn. 214).
DANTZA ARI IZAN.
Bailar. Cf. ejs. de dantzan ari izan en DANTZAN.
Danza ta kanta aiziren. LE Bail 220. Napoléonen anderea Fernandorekin dantza ari den denboran. Zerb Azk 36.
DANTZA-ARTAZI.
Pirueta de baile.
Txirula, danboliña, triska ta zaldabaia jotendabez, dantza artazi ederrak be Jesus Umearen seaska aurrean eiorik. Onaind STeresa 79.
DANTZA ASKATU.
Baile suelto.
Dantzara irtetzearekin erantzun du; dantza askatura ordea. JBDei 1919, 278. Ura zan nere leenengo dantza-saioa; dantza askatuan, alegia. Zendoia 43.
DANTZA ASKE.
Baile suelto.
Asteko ta amaitzeko pasodoblea joten zan, eta azken aurrekoa "jotea" izaten zan, erdiz-erdi dantza aske ta baltseokoa. Etxabu Kontu 29. Baltseoan egiten eben guztiak ez eben dantza askean egingo. Ib. 40.
DANTZA-ATZESKU.
"Celui qui clôt la danse" H.
DANTZA-AURRE (dantzaurre V, G ap. A). "El primer baile o primera suerte del aurresku" A.
Aurreskuak ederto egin eban dantzaurrea. A BGuzur 115. Osaba Iñazio Mari dantzaurrea egiten. Ag G 195. Dantza-aurrea bukatu zutenan. Or QA 191.
DANTZA-AURRELARI. El que encabeza el baile.
Bak agertzen denean, eta Crauko ardantzetan tolarekoan dantza-aurrelari yartzen denean. Or Mi 29.
DANTZA-AURREN.
a) (H; dantzaurren V, G-to ap. A). "(G), celui qui conduit la danse" H. "El que baila el zortziko del aurresku" A.
b) El primer baile del aurresku .
Joan bear zaio danboliña dantza aurrena daramanari, txapela eskuan duela, bere ongi etorria egitera. Izt D 67. Dantza aurrena darabillenak eskuakin txalo txalo egitean. Ib. 68.
DANTZA-AURRESKU. "Celui qui conduit la danse" H.
DANTZA-BURU. "(BN-lab), el delantero del baile" A.
Orra zergatik Ninpak, Euridike dantzaburu zala oianean dantzatzen zirenak, erio errukarriz zure erleak il zituten. Ibiñ Virgil 118.
DANTZA-BUZTAN. "(BN-lab), el trasero del baile" A.
DANTZA-DANTZARI. v. dantzari.
DANTZA-DEI. Llamada a la danza.
Alaitasun, jolasgura, barregozo, dantzadeia, orixe izaten da leen itxaropen, egoarriz ta nekez irabazitako saria. Erkiag Arran 118.
DANTZA EGIN (V-gip, G-nav; Lcc (-nz-)). Ref.: Iz ArOñ (dantza in biogu), Als (dantza in). Danzar, bailar. "Dantza in ber dezubei bíyok" Iz Als. "Dantza iten zán" Ib. v. dantzatu; DANTZAN EGIN. Tr. Todos los testimonios antiguos pertenecen a la tradición vizcaína.
Gazteak, egizu danza eta saltu. EgiaK 90. Neska zarrok danza egin da mutilok dirua pagadu. Acto 84. Mundubaren zer esana gaitik dantzarik egiten ezpadabee oiñakaz, egiten dabee biotzakaz. JJMg BasEsc 272. Eztogu egingo dantzarik gero / barruak lagundu barik. Azc PB 93. Eztauke-ba Mundakan tanbolin soñoa jai-egun guztietan, nai daben beste jantza egiteko, mendiak-gora Demikura joan barik? Echta Jos 41. Baña neugaz eztau dantzarik egingo. Altuna 32. Publiko dantza egiten dala / goizeko ordu batian. Tx B I 264. Txirola yo dizuegu, ta ez duzue dantza egin. Ir YKBiz 154. Dantza egiten zuten / itxura ederrian. Uzt Sas 315. Herodiasen alabak dantza egin zuen guztien aurrean. IBk Mt 14, 6 (He, TB, Dv, Ur, Leon dantzatu, Ol, Ker, IBe dantzan egin ). Nai zuanak dantza egin eta besteak begira egon. BBarand 88. Arratsalde guztia jan-edanian juan zan, grabaziño bidez da abar soiñua, eta dantza egiñez. Gerrika 285. Korputz-egunean Jaunaren aurrean dantza egiten duten ezpatadantzariak. MEIG I 79.
[Futbol-ekipo] orreik dirade kapaz / danak mugitzeko, / beraien kapritxoan / dantza egiteko. Ayesta 116.
Ugarteko piñondoak ez eben dantzarik egiten. Erkiag Arran 68.
DANTZA-EGITE. Acción de bailar.
Arriturik begira egozan gustijak / Itxi ebezan aren dantza egitiak. Enb 207.
DANTZA ERAGIN. Hacer bailar. v. dantzarazi.
Nok lekijan aren kantea / dantza-eragitteko ixurdiai <-ian>. Laux AB 32. Bigunkiro daragio dantza artasoroak ere bere motots txigortuari. TAg Uzt 278.
DANTZA-ETXE. Local de baile.
Mutila behartuko zuen bere automobil haundi ederrean paseiura eraman zezan, dantzaetxe edo zinema batera. Mde Pr 168.
DANTZA-JAUZI. "Saut basque, espèce de danse" Hb. "Dantza-jauziak, sauts basques" Foix s.v. danse. "Iantza Iauziak es el nombre de los bailes de Valcarlos" Satr VocP s.v. iauzi.
Dantza yauzietan hari da lurreko herrautsen gainean. Hb Egia 60. Pilota, dantza-jauzi, makila, mus, irrintzina. JE Bur 174 (v. tbn. 114). Sukaldean nehor ez izanez hain xuxen, dantzan hasi zen, hantxet, tira-ahala, dantza-jauzietan. Barb Sup 64. Xirula jo dautzuegu eta ez duzue dantza-jauzirik eman. Leon Mt 11, 17 (He, TB, Dv, Ur, SalabBN, Echn, Samper y Or dantzatu). Yantza-yauzia hasi zelarik, bera ere sartu zen lerroan. Zub 86. Bolant-yantza, kontra-dantza, yantza-yauzi eta yantza-luzea. Ib. 116. Euskaldunen sail ñimiñoa an agertuko din "dantza iauziekin": Baztan, Luzaide, Naparroa Behere, Xubero, erri bakoitza bere irra-iauziekin. Or QA 208. Eta airea hasten daut rai te rai te rai, dantza jauzien airea. Etchebarne 66. Hor eman dituztelarik, eta lehenik berek ikasi, hainbeste dantza-jauzi euskaldun eta fandango eta arin-arin. Larre ArtzainE 191.
DANTZA-KORDA.
a) (H (kh-)). "Danse en une ligne où l'on se tient l'un l'autre un mouchoir à la main, sorte de danse basque" H. v. SOKA-DANTZA.
Erran dezagun ere dantza-korda etzela Azkainen dantzatzen bakarrik, ez-eta beti Azkainen bezala. Zerb Azk 32. Hala nola gazteak eskuz-esku eztei-eguneko dantza-korda airosean! SoEg Herr 28-1-1960, 1.
b) "Cuerda de baile (corro), farándula" A Apend. "Soka dantza o dantza korda, cuerda de danza (Valcarlos)" VocNav. Cf. ib: "Danzacorda, nombre que dan al cordón que emplean para llevar colgada la guitarra (Roncal)".
Gure dantza-khordako gaztek hazienda xuri hek zituzten iduri. Elsb LehE 108. Gure dantza-korda errabiatua aldean iragaitearekin, xakurra sainga eta sainga emaiten da. Barb Leg 137.
DANTZA-KORRO. Corro de danzantes.
Danza korrua leku askotaik / ondo akonpañadua. Lazarraga B22, 1198v.
DANTZA-LAGUN. Compañero, pareja en el baile.
Dala emoten deutseelako pekatu bidia neskatilla danza lagunari, dala ikusten dagozanai. Mg CO 134. Larraiñeko dantza-lagunak elkarri eragiñikako kanta samur aek. Mok 8. Berak ba dakiela zein dun dantza-lagun. Or Eus 373. Ejer ziren lore gorri eta zuriak, dantza-lagunen zain dauden neskatilen antzez. Mde Pr 141. Dantza-lagunaren pekatu-laguntzalle balin bazera. MAtx Gazt 71.
DANTZA LIBRE. Baile suelto.
Gustagarria benetan dantza librea. BBarand 84.
DANTZA LOTU. Baile agarrado.
Arritzekoa da [...] orain errixkaetan dantza lotua dala-ta asi diranekin. Anab Usauri 48. Tanbolin-txistu alai gozoan / lenago ziran jolasten, / gaur eguneko dantza loturik / ez eben ontzat artutzen. BEnb NereA 229. Zu zerorri ere etzera beti-beti oso lasai gelditzen dantza lotuan ibilli ondoren. MAtx Gazt 65. Dantza lotu edo baltsekoa ere jotzen ditek. TxGarm BordaB 62. Garai aietan eman zuten dantza lotuan egiteko baimena. Zendoia 43. Piezaren bat edo beste jo izango zuten, dantza lotuan esanda entenditzen da. Albeniz 24.
DANTZA LUZE (AN-larr-5vill ap. VocNav; jantza luze BN-baig ap. CEEN). "Danza típica de Betelu que es bailada por Carnaval y en la que toman parte los hombres (casados y solteros) bailando solamente el primero y el último de la cadena que se forma. // Danza típica de Santesteban" VocNav. "Son veintitrés las danzas de muchachos existentes solamente en Valcarlos y Baja Navarra, y sus nombres que, en su mayor parte, hacen referencia a personas, son: Bolant iantza, Iantza luze, Iautzi hegia [...]" CEEN 1971, 192.
Bolant-yantza, kontra-dantza, yantza-yauzi eta yantza-luzea. Zub 116.
DANTZA MOTX. Tipo de danza tradicional.
Eta irrintzinaka, dantza-motxetan hasten da Joanes, ganbararen inguruan. Barb Sup 104.
DANTZAN (G-azp-nav, AN-gip-5vill, B, BN, S ap. Gte Erd 73; Lcc (-nz-), Urt II 306, Lar, Dv; jantzan V-arr ap. Gte Erd 73). Bailando. "Andar en dança, danzan ibili" Lcc. "Danzar, andar bulléndose, dantzan ibilli" Lar. "Dantzan haritzea, danser" Dv. "Ondo jantzan ioan (V-arr) [...] dantzan ibiltzen da (G-azp, AN-gip-5vill, B), dantzan dabille (G-nav, AN-5vill), dantzan ari da (AN-5vill, BN, S) [...] harekilan ari izan zen dantzan (BN-ciz)" Gte Erd 73. Tr. De uso general en todos los dialectos.
Bethiere iend'artean, iokoan, dantzan, eta atsegin hartzen dabillala. Ax 500 (V 323). Baleak danzan dakaz / saltoka zugatik. FProsp 71s. Ibilli danzan edo berze konpainiatan perilekin. Hm 196. Ederki hari da danzan, ioko guzietan fetxo da. SP Phil 284. Hariko dituk bere modan / Dantzan arroka mendiak. 134. Ian edanetan, güziz tehernetan, iokü edo danzan. Bp I 91. Eta nola dantzan haritzeak, gorputzeko sensuak bezala, bihotzeko sentimenduak ere higitzen baititu eta idekitzen. He Phil 375. Luzatzen zioten bein batari ta bein besteari eskua, berekin danzan erabilli naiez. Mb IArg 376. Danzan ta ordikerian. Cb Eg II 186. Haren alaba bakharra, allegrantzia guzietan eta gathanbore soinuz zohakona, dantzan. Lg I 220. Deboxkerian, jokuan, danzan, ostatietan egün hura pasatzen dütenak. CatLan 89. Jokoan, dantzan, ostatuan edo bertze zenbait dosteta funs-gabetan gainerako denbora enplegatzen dutenek. Brtc 59. Gozomen handia ümen zian ükhen ikhustez han dantzan. Egiat 190.
(s. XIX) Egunik geiena jokoan, dantzan, ordi-lekuetan emon dozunez. EL1 130. Festan, dantzan ta zorakerietan ibiltzeko emakumeakin. AA III 606. Asten dira dantzan gabaz neskatilla ta mutil. JJMg BasEsc 109. Etzaitez ibili danzan emakumiakaz bada bestelan ilgo zara. Astar II 153. Soñu eta kantakin / umore onean, / aitzurtzen eta dantzan / denbora berean. Echag 257. Nausia asten zaio festa asko egiten / txutika ipiñi ta dantzan erakusten. It Fab 257. Batak txilibitua jo, besteak bolingozoa, au dantzan, hura saltoka. Izt C 229. Kantuz uda ziñaraman? / Emazu bada orai dantzan. Gy 4. Kutxa santaren aurrean dantzan Dabid ibiltze hura etzuen ontzat artu. Lard 188. Txoriya bañan ere / ariñago dantzan. Bil 70. Nere andria dantzan zebillen, / begira zeudenen farra! Xe 263. Negar egin bear ta asko gabiltz dantzan. AB AmaE 222. Indar asko zuen, / bai, erari orrek, / zergatikan jendia / dantzan ipiñi zuen. JanEd I 95. Dantzan lehertua zelakotz. Elzb PAd 56. Hobe litake besta-igandetan lur iraultzen aritzea ezenez eta dantzan. Arb Igand 143. Andria oian eta / Gibel-andi dantzan. Urruz Urz 23. Saltoka eta dantzan. Alz STFer 139. Berbaz, ibilten nai dantzan. Azc PB 151.

(s. XX) Zaharrak gaztetzen dia, / Oro dantzan ari dia. Xikito 11. Au esanaz batera asi zan jantzan. Echta Jos 89. Hok gelditu gabe jauzteka eta dantzan ari baitira. JE Bur 141. Deadar lekaio parregarriak egiñaz ta dantzan ezin asperturik. Ag G 42. Ankak ariñak eta / burua ariñago, / Dantzan obeto daki / Artajorran baño. (Canc. pop. in Ag G 45 ). Canc. pop. ib. 45. Geldirik ez dago une batian, beti dantzan dabillela diruri! Alz Txib 85. Gaur ikusiko nor helduko den hobeki, zu othoitzean arizanik, ala ni dantzan jostaturik! Barb Sup 53. Xapeldun arrotz eihartu jaunxkil batekin / zaukun hasi're dantzan. Ox 183. Neska-mutil gazteak, sail banatan, dantzan asteko pozez. Mok 12. Ezkonbarrijok dantzan ebiltzan. Altuna 78. Olio-biltzailleak zugatzeko igalien pean sorgin-dantzan ari dire. Or Mi 82. "Biba Manuel!" esanaz dantzan / larogei urteko atsua. Tx B II 179. Kutxaren ganean dantzan / Ekin eta ekin. Enb 183. Gazteria dantzan ari zelarik. Zub 85 (116 yantzan). Donostiarrak nagusi gera, dantzan, abestietan, estropadetan ta Saski-Naski-n. Lab EEguna 83. Atzo erromeriyan ainbeste bider yantzan atara indunan mutilla, nor don? Kk Ab II 155 (I 74 dantzan). Pertza albuan, dantzan, Muruko sorgiña. Laux BBa 6 (8 yantzan). Neska ta mutil, atso ta agure / dantzan ikusten tuguna. Or Eus 168. Arin arin errabian / Dantzan, begiak arrai, / Aitu zira gau guzian. Iratz 19. Bere herritarrak urhezko aratxearen aitzinean jauzika eta dantzan atxeman zituen. Zerb IxtS 39. Orra izadi osoa dantzan. Or QA 194. Ba zabiltzan / ahizpa gazte bi dantzan. Mde Po 37. Au dantzan, ura illetan. Emen jaio, an il. Txill Let 64. Hogoi bat azeri dantzan abiatu ziren Orkatzeko oilategirat buruz. JEtchep 33. Bai dantzan, bai birinbolaka, umeteri zikiña. Erkiag BatB 118. An ibiltzen ziran neska ta mutil dantzan. Salav 41. Gure denporan neskak jantzan da mutillek tabernan kantetan. (In Alzola Atalak 93 ). Lau Aingeru azaltzen dira dantzan. NEtx LBB 315. Ta an zeguan gazte jendia / dantzan aguro orduan. Uzt Sas 107. Zineman eta dantzan uda ta negua. Xa Odol 118. Jelkhi jentiak Urdatzen dantzan. Casve SGrazi 128. Arritzekoa Berastegin dantzan ez jakitea. JAzpiroz 162. Guztiak jokuan eta dantzan itxita. Gerrika 215. Hasiko zaizkizu txistulariak soinua jotzen, eta besteak dantzan. MIH 310. Cantinflas galtza-jarioak trebe baino trebeago dihardu morrontzan, toreatzen nahiz dantzan. MEIG I 182.
(Fig.).
Dantzan abiatutzen zait / bai biotz gaixoa. JanEd I 115. Baratxuri bat dantzan ur bero pixka baten gañian. Sor AuOst 92. Zer othe dut begietan? / Non da bortha? / Airatu da! / Mahaina dantzan dabila. Elzb Po 205. Dantzan asi iat orain eskatza, / eztogu bear beterik. Azc PB 94. Zenbaiten mingañian / premiyua dantzan. AzpPr 54. Ikara aundi bat ematia, bijiliko babarrun guziyak eta patata bat edo beste dantzan jartzeraño. Iraola 34. Komedi-tokia da / gure okollua; / beiak adarrak dantzan / ta ik akullua. Enb 161. Dantzan mertxikak / latsaen axez. Laux AB 39. Kai argijak margoz beterik / ta ontzijak dantzan uretan. Ib. 61. Orro bildurgarriz ez-usteko dantzan asi adi, lurra! Or Poem 527. Bihotza dantzan zedukan, biharamon goizean jaiki zenean. Mde HaurB 24. Ontziak bota ta bota an zijoan dantzan diruak balio zituan olioa. Anab Poli 61. Inpernu guzia dantzan asi ba-litz bezela, trumoi ikaragarri bat jo zuan Anboto-aldetik. NEtx Antz 14. Ipar-aize meeak dantzan ziarduan enparantzako zuaitz goraetan. Erkiag Arran 168s. Nere baitan nabil. Gogo-enparantzan, / ezpai-ardailla det dantzan. NEtx LBB 244. Azkura batek dantzan / jartzen dit [biotza] barruan. Ib. 335. Berriro asiko dira / gaur bertsuak dantzan. Basarri ( in Uzt Noiz 30 ). Nere ezpainetan daramadan basa-krabelina / hitz zuloetan dantzan darabilan ur berdea. Lasa Poem 100. Goiko mendian lengo ikurrin zarra dabil dantzan. Ataño TxanKan 33. Patata, aza-trukutz, sebo bildriz batzuk uretan dantzan da txusko bana. Gerrika 102.
v. tbn. Osk Kurl 24.
DANTZA NAHASTU, DANTZA NAHASTATU. Baile promiscuo.
Eureen erriko dantza naastaubak eta pekatuzkuak guztiz kendutia. fB Olg 153. Ezin iñundik itxi lei etxian bigira ta okasinoe dantza naastaukorik. JJMg BasEsc 114. Dantza nastuetan. Ur MarIl 74. Abanera, xotis ta beste arrotz dantza nastuetan. Ag G 96. Dantza nastu ta zinietan izaten al zera? ArgiDL 28.
DANTZAN EGIN (V, G-azp, AN-gip). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 73. Bailar. "Aratostiak dira dantzan eitteko" Etxba Eib. "Dantzan ongi egiten du (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 73. v. dantzatu. Tr. Documentado en autores meridionales desde principios del s. XIX.
Ez eutskuzan Jaungoikuak oinak emon dantzan egiteko, ezbada modestijaz pausu egiteko. fB Olg 79. Inok bere ezin legijala Jaungoikua serbidu, ta diabrubagaz dantzaan egin. Ib. 79. Dantzan egin daijela, diño San Ambrosiok, emakume adulteriaren alabaak. JJMg BasEsc 135. Dantzan asko eginda / zeuden ankan torpe. JanEd I 96. Berak soiñua io ta berak dantzan egiten eban. A BGuzur 110 (116 yantzan). Esan dau eze biar dantzan egin bearko dozuela. Ag Kr 64. Jantzan egin bear dogu soñu au amaittuarte. Echta Jos 196. Ta gaurko gazte oen illobak ere zure danboliñean egingo dute dantzan. Mok 10. Lugiñak pozen pozaz / Dantzan egin legi. Enb 168. Mirentxuk eskatu dau dantzan eiten daun andrakilla bat dotore jantzita. Kk Ab II 37. Erodiasen alaba sartu zan, dantzan egin zun, eta Erodesi ta mai-lagunei atsegin izan zitzaien. Or Mc 6, 22. Emakume guztiak giza-soiñu bardiñen otsera dantzan egin eta biotz-ziriketa antzekoen menpe ibili bear ete dabe? Erkiag Arran 62. Azkazubiko atsoagaz edo egin yoan dantzan ala? Bilbao IpuiB 55. Hamar urte honetan eztut dantzan egin. Arti MaldanB 216. Neska bati galdetu zion eia berarekin dantzan egin nahi othe zuan. Osk Kurl 218. Jauna, pekatu al da dantzan egitea? MAtx Gazt 49. Auntzak eta antxumeak, dantzan egin zuten aren gaiñean. NEtx LBB 189. Soñurik baldin bazan / dantzan egin lasa. Uzt Sas 197. Erodiasen alabeak dantzan egin eban guztien aurrean. Ker Mt 14, 6 (IBe, Ol dantzan egin; IBk dantza egin, He, TB, Dv, Ur, Leon dantzatu). Bi domekero dantzan egingo dabeela. Etxabu Kontu 44. Zeiñen baliosoa dan dantzan egitea. BBarand 85. Dantzan egiteko be, gitarra, flauta, pianu ta panderu. Gerrika 291. Euskaldun ona izateko, eskas ageri zait nere burua zenbait aldetatik: sagardoa ez dut gogoko, dantzan --askatuan behintzat-- ez dut egiten eta pelotan arras traketsa naiz. MEIG II 92.
v. tbn. MendaroTx 195. Anab Aprika 33. Jantzan egin: FEtxeb 72.
DANTZAN ERAGIN. Hacer bailar. v. dantzarazi.
Israeltarrai [urragorrizko idiskua] mendijan Jaungoikotzat adorau eragin eutseenak; ta Jaungoiko egijazkua ukatuta, dantzan eragin eutseenak. fB Olg 138. Nai ta nai ez, jantzan eragin eutsan. Echta Jos 89. Txilibitu-soñuetan / arturik zartie, / a ixangok nagi barik... / dantzan eraitie! Enb 165. Dantzan eragiteko txilibitu bat lortu ber ebala emon eutsan buruak. Bilbao IpuiB 153. Diruak txakurrei be dantzan eragitten ei dotse. (V-gip). EZBB I 80.
DANTZA-PIKO. "(Un tour de) danse, dantza phiko bat" Foix.
Eman ditzagun orai zenbait dantza-piko! Ox 38. Horiek herriak utzi zorian edo zeharo utzirik duen dantza piko bat salbatzea nahi dute. Mde Pr 43.
DANTZA-SAIO. Sesión de baile. v. dantzaldi.
Dantza-saio ikusgarria egin zuen. TAg Uzt 204. Txintxo dijoa etxera dantza-saioa bukatu ondoren. MAtx Gazt 72. Gazte jendearen dantza-saioak eta irrintziak. NEtx LBB 19. An pesta izaten dek, eta dantza-saio batzuk egin eta erri aldera. TxGarm BordaB 62. Ura zan nere leenengo dantza-saioa; dantza askatuan, alegia. Zendoia 43.
v. tbn. BBarand 97. Insausti 24.
DANTZA-SARI. "(Sal, R), pago a comparsa de bailarines" A.
DANTZA-SARTZAILE.
Triskan edo danza-sartzalle ibiltzea izan dala jolas itsusietarako bidea. AA II 333.
DANTZA-SOINU. Música bailable. "An ez da besterik, dantza-soñua baño" Etxba Eib. "Dantza-soiñua entzun ezkero, ezin geldik egon" Elexp Berg.
DANTZA-SOKA.
a) (Hb). Danza en la que los bailarines forman una cadena. v. SOKA-DANTZA.
Paristik landa zuen minekin ikusi / Dantza soka zutela Azkainen ihesi. Hb Esk 100. Hiltzen naizen egunean, / Aizkideen bilkura / Dantza-sokan etor bedi / Ni lo nagon lekura. Elzb Po 213 (ed. 1991 soka-dantzan; en PAd 14 soka-dantzan ethor bedi ). Dantza-soka ateratzeko / aiña aur izan zuten. " La danza solemne" . Or Eus 54.
b) (BN ap. A Apend). Fila de danzantes.
Amar nerabe azkarrak eta Etxeberriko ta Arburolako biurezandikoak (indianoak), alkarri eskuak emanta, dantzasoka eratu zuten. A Ardi 69s. Eta zuek, mutilok, dantza-sokara bear dezute. Ib. 69. Dantza-sokaren erdian aker ipurbeltza. SMitx Aranz 215.
DANTZA-TALDE. Grupo de danzas folclóricas.
Dantza-talde batzuen aurkitzeko Donapaleu, Hazparne edo herriz kanporat joan behar baginuen guk. Larre ArtzainE 280.
DANTZA-ZALE (dantzale Bera). Aficionado al baile. Dantzale es un neol. creado por Arana Goiri en 1897, de dantz(a) 'baile' y -zale: "Deunak: Paskal dantzalia" AG 1502.
Hetan luzeki daude danzazaleak <dansasaleac> ohera gabe. SP Phil 370. Arkitzen du penitente ura dala bulla zalea, danzazalea, sarri dijoala onelako lekuetara. Mg CC 144. Ta ez dauka inok zetan buruba kansau, dantza zaliai piestaan... ondo ibilteko esaten. fB Olg 193s. Edade guztietako persona dantzazaliak. Ib. 126. Danok dakigu gure erriya arin, pizkor, zoli ta menditar bezela beti dantzazalia izan dala. LzM EEs 1912, 93. Urtero etorri oi ziran ezagunak, dantza-zale guztitakoak eta kupel-gorri barkilleroa . Anab Usauri 23. Irri ta dantza-zale eguan / atzak marpilla baxen zuri. Laux AB 47. Umore oneko dantza zalea / beti izan nintzan munduan. (In SM Zirik 95 ). Mutil geienak dantza-zale biurtu zaizkigu. MAtx Gazt 72.
DANTZA-ZELAI.
Explanada donde se baila.
Dantza-zelaian sartu, ta geldirik, aurreskuaren aurrian egon zan. Lh Yol 31.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper