OEH - Bilaketa

782 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (119)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
nasai.
tradizioa
Tr. Propio sobre todo de las tradiciones septentrional y vizcaína. En DFrec hay 13 ejs., 5 de ellos septentrionales.
etimologikoa
Etim. Para su relación con lasai, v. FHV 324s.
sense-1
I. (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (L, BN, S ap. A ; H).
Abundante, copioso; pródigo, fértil. " Hitza nasaiago du ezen-ez egintza, il est plus prodigue de paroles que d'œuvres" Dv. Tr. Documentado en textos septentrionales (el único ej. suletino es de Archu).
Han kausitzen ditu nigar nasaiak, zeinez garbitzen baitu gau guziez bere arima. Ch 114 (ap. DRA , que no cita la ed.; en la de 1720 (I 20, 6) nigarrezko xirripak ). Fruiturik nasaienak eta baliosenak. MarIl 103. Nihoiz nihon idolarik / mahaiñ hain nasaik izatu zuenik. Gy 313. Behi hoiek, nahi bada hazten diren bazkagia gizen eta nasaienetan, eztira behin ere gizentzen. Arch Gram 143. Oi, urrikalmendu guzietako ithurri nasaia. Dv LEd 84 (Cb Eg II 41 ugaria ). O, Ama maitea! Ihar bekit eskuina mintzatzen baratzetik zure ungi nasaiez! Hb Egia 100. Jaunak benedizione nasaiak ixuri ditu ene nausiaren gainera. Dv Gen 24, 35 (Urt hagitz bedinkatu, Ur bendizioz bete, Ol oparo onetsi, Ker eurrez bedeinkatu, Bibl handizki benedikatu, BiblE oparo bedeinkatu du ). Boz zaitezte eta jauz zaitezte, zeren nasaia baitago zuen saria zeruetan. "Copiosa" . Dv Mt 5, 12 (He, TB, SalabBN, Samper, BiblE handia ). Hirur muthiko eta hirur neskatoko, / haurrik aski badute aisa bizitzeko. / Balinba bertzerik ez zaie sorthuko, / ez da fidatzeko; / arraza nasaietik baitire, horra zertako. Oxald "Bidarraitarra" (ap. DRA ). Zer den Meza saindua eta zonbat den Jainkoarentzat ospagarri eta atsegingarri eta berdin guretzat probetxos, aberats eta nasai. Arb Igand 93. Emazteki nigar nasai, ahal bezain ixil eta gorde. JE Bur 136. Jan nasaia, bainan ditaken higuingarriena. Ib. 115. Bazkari nasai artatik landan. Lh Yol 26. Otsailaz norek erranen zuen landatu nuen abarra / jalgiko zela, nasai, aberats... arros'ondo bat azkarra! Ox 174. Zer mirakuluzko oputzak, zer mozkin nasaiak ez lezazkete bil! Zub 94. Sugeiaz bertzalde heze gehixago eman lezoke zelaiari, eta hunek belhar nasaiagoa abereentzat. JE Ber 16. Bere adar nasai eta zabaletarik hiru gaitzuru intzaur ixurtzen dituena. JEtchep 47. [Zaitegiren] jakitate zabal-sakona, haren eskuara jori, nasai, ederra. Lf ( in Zait Plat XIII ). Xalbadorren loreak dira: bertso eder batekin gogoeta indartsu errateko molde nasai eta betea. Larre ( in Xa Odol 18 ). Marruma handiena egiten duen behiak ez du esne nasaiena emaiten. EZBB II 57. Txalo nasaiak bildu ditu Ardanzak, Ibarretxek ere ba. Herr 1-10-1998, 8.
v. tbn. Jaur 369. Jnn SBi 114. Prop 1880a, 2. Zby RIEV 1908, 291.
azpiadiera-1.1.1
(Usos predicativos y adverbiales). En abundancia, abundantemente. " Aurthen nasai izanen da ogia, cette année il y aura abondamment du froment" Dv. " Iana nasai dut, j'ai le manger abondamment" H.
[Izurria] erresuma illhuna, egun bakhar batez, / pobla dezakena nasai abitantez. Gy 157. Laborari onak egiten du bethi ongarria nasai, hartarako bideak hartzen ditu. Dv Lab 139. Gisua nasai den tokian. Dv Dial 50 (It, Ur ugari, Ip hanitx ). Ez zuhur eta murritz, bainan eder eta nasai. Lander RIEV 1910, 600. Ongarria're hedazak nasai. Ox 140. Yanariak badabiltza mahian nasai eta ausarki. Zub 98. Eskualdunaren arraza, nasai, / hedatzen zauku han [Ameriketan] ere. Etcham 236. Zuganik badu argia nasai, laguntza usu. Iratz 104. Haren idazkiek gaia nasai baderabilate, ehun xeheteriaz orhatua. Lf ( in Zait Plat XV ). Jendea nasai izaiten zen. Larre ArtzainE 263.
azpiadiera-1.1.2
Generoso. "Qui fait les choses sans économie, largement. Esku nasaia, main généreuse. Sehi nasaia, servante qui use des choses, les emploie avec abondance" H. v. ESKU-NASAI.
Grazien ondoan dathor jujamendua eta hartan Jainkoa zorrotz izanen da, bizi gareno bere graziak ematean nasai denaren eredura. Dh 217. Zure golardoetan nasaia zaren bezain ikharagarria zarena zure jujamenduetan. Ib. 160. Ez dauzkigu abisuak, gonbidu eztiak, mehatxuak, ez eta laguntza nasaienak guphidetsi. Lap 417 (V 190).
azpiadiera-1.2
2. (V, S; Lar, , VocBN , Gèze, Dv, H, Zam Voc), nasa (Lh) Ref.: A; Lrq; Iz ArOñ; Elexp Berg .
Ancho, holgado, amplio. "Holgado, ancho" Lar, . " Baratze nasaia dugu, nous avons un jardin spacieux" Dv. " Oiñ eregi daben bidia da nasaixa " Etxba Eib. Tr. Documentado en textos vizcaínos y septentrionales (además de en el salacenco Samper).
Zabala ta nasaija dala infernurako bidia. JJMg BasEsc 142. Belarra nasai eta sabela handi. Ip Dial 93 (It, Ur, Dv zabala ). Atari zabala eta bide nasaia. Samper Mt 7, 13. Auzoko etxe bateti / ekarri eben maia / estua bateti ta / besteti nasaia. Azc PB 49. Iru lo-gela nasaiak. Echta Jos 9. Leiho nasai batekin. JE Bur 186. Bere txapel lumatsu nasaia eskuan. Lh Yol 33. Eskual-herriko mendi nasaiak! Ox 29. Elizaño bat eta enparanza eta plaza nasai bat erdian. Zub 81. Kapera biribil-biribila da, askitto nasaia. JE Ber 68. Ederra da itsasoa zeruz bete ta laño, / dirdiran lo dauzilarik ur-eremu nasaiak. Iratz 111. Barne nasai batean, mahain luze bat. Lf Murtuts 48. Arrituta nengoan / arritasun-ondartza / nasaitik urtenda. Gand Elorri 114. Urruntxago ageri ziren mendi nasai batzuen aterbean bezala! Ardoy SFran 183. Eliza gotor bitrailadun nasaia. Larre ArtzainE 157.
v. tbn. Zby RIEV 1908, 606. Barb Sup V.
azpiadiera-1.2.1
(Ropa) floja, suelta, ancha. " Estalgi nasaia, couverture ample" Dv. " Aldagarri nasaia, habit ample. Oihal nasaia, étoffe qui a largement la mesure voulue" H. " Alkondara nasaixak gustatzen jako " Elexp Berg. v. lasai (3).
Kaltzerdi urdin bizardunak eta berarizko txartes nasai bat. A BeinB 51. Asteleheneko Mari-Katalin, / soineko nasai, buruan mantalin. Ox 183. Arako txerpolari ta praka nasai barregarriak. Kk Ab II 32. Txanka-me, praka-nasai. Enb 162. Beste jantzi nasaiago bat egin biar ixan eutsan. Otx 125. Galtza nasaiak aal direnean, galtza estuak besterik ezean. EZBB I 121.
azpiadiera-1.2.2
(V-gip; Lar, (V), H) Ref.: Iz UrrAnz; Iz ArOñ; Elexp Berg .
(Usos pred. y adv.). "Holgadamente" Lar, . "Flojamente" . " Lakhet zaizkit oinetako nasai dohazkitanak, j'aime (me sont agréables) les chaussures qui me vont amplement. Nasai lothua, attaché lâche, peu serré" H. " Násai daukat, nasáixa, lo tengo flojo" Iz ArOñ. " Oso nasai dauzkat prakak " Elexp Berg.
Ara emen, ta esan, / zegaitik kordela / onen nasai daukan? Zav Fab, RIEV 1909, 36. Aziendek behar dute tokia nasai, ez dezaten elkharri minik egin. Dv Lab 217s. Bazterrak gero-ta ordokiago: pazkaleku gizen, xara, etxeak ere noiztenka berex, nasai eta garbi. StPierre 25.
azpiadiera-1.2.2.1
" Nasai dator ziri au, este pasador viene flojo" Etxba Eib.
azpiadiera-1.2.3
" Nasai, nasáixa, holgado, (criba) con agujeros grandes" Iz ArOñ.
azpiadiera-1.2.3.1
"Escarpidor, orrazi nasaia " . " Lenengo errestillu nasaixan orrasketan zian ari-geixak " Iz LinOñ 178.
azpiadiera-1.3
3. (Vc ap. A ; H).
Despreocupado (moralmente); libertino. "Lascivo" A. Tr. Documentado en texos vizcaínos, y en Guerrico y S. Mitxelena.
Etzaite inos ezkondu neskatilla nasai, baldan ta mutilzalegaz, aberatsa bada bere. Mg PAb 107. Onelako kristau epelak eta nasaiak. Gco I 390 (v. tbn. II 17). Beste biar modu jente gazte ta nasai asko batu oi diranetan. JJMg BasEsc 118s. Koldarrentzat [...] eta nasaijentzat eta sorgiñentzat. "Fornicatoribus" . Ur Apoc (V) 21, 8 (He, Dv lohi, TB, BiblE lizun, Ip likhits, Ol zantar ). Zer izango da [...] gizon nasai orregaz? Ag Serm 98. Onegaz artu eben mutil nasai areek irakatsi guztiz eder bat. Itz Azald 119.
azpiadiera-1.3.1
(Aplicado a acciones, etc.). " Bizitze nasaia eramatea, mener une vie relâchée, libre" H.
Esan daroez barre eraitearren lagunai onelako berba nasaiyak. Zuzaeta 140. Nok gorroto artu ez ibillera ta olgantza nasaiai! Mg CO 136. Dantza nasaija daguan lekuban dago diabruba. fB Olg 78s. Maina gaistuetan azija edo oitura nasaijetakua. fB Ic III 350. Onelako biar modubetan igaroten dira berba ta egitada nasai asko. JJMg BasEsc 109. Berba nasaijak baño entzuten ez dala. Ib. 129. Berba labanak edo nasaiak esan. EL2 135. Arako egitada ezañakaz, arako berba nasaijakaz. Ur MarIl 53. Bizitza nasai ta lokarribagakuari [jarraitu] . Ag Serm 98. Irakurte nasai eta ezainak. Itz Azald 103.
azpiadiera-1.3.2
(Usos pred. y adv.). "D'une manière relâchée, librement" H.
azpiadiera-1.4
4. (V-gip) Ref.: Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg .
Tranquilo, despreocupado. " Ez dot ikusi gizon nasaixagorik a baño, no he visto persona más tranquila que aquélla" Etxba Eib. v. lasai. Tr. Documentado en textos vizcaínos y en Duhalde.
Konfesatu gabe bekatu astun oek, bizi dira konzienzia nasaiarekin. Mg CC 106. Bake handi, nasai bat gozatzen dute. Dh 191. Tutuluren emaztea andra nasaia zan, eroan aundikoa. Erkiag BatB 92 (v. tbn. 147). Asko barru nasaikoak izan oi gara; eta [...] edozer gauza alperrik ondatzeko kezkarik ez dogu izaten. Etxabu Kontu 203. Bizi nasaira egiña ez dana. Onaind STeresa 87.
azpiadiera-1.4.1
Surra biribilla, ta eskumako negar-guriñak gorantz begira [...], betarte gozo nasaia egiñik. " Apacible entrecejo" . Onaind STeresa 12.
azpiadiera-1.4.2
(Usos predicativos y adverbiales). (Estar, etc.) tranquilo, desahogado. " Násai daó, tranquilo" Iz ArOñ. " Nasai agertzen zan eukazen aberastasunakin " Etxba Eib. " Ementxe, nasai, iñorako prixa barik " Elexp Berg.
Bizi dira nasai ta ardura baga. Mg CO 99. Orain nasai eta gustora bizi. Gco I 473. Erdi lo, erdi ordi, erdi ezaugueraz, erdi nasai legez bazagoz. MisE 149. Mezatik urten arte nasai ez egoan. AB AmaE 218. Etzan niretzat naikoa kalea, / nasai ibilli nendin bear zan plazea. Ib. 228. Geroago eregi eban etxe eder bat nasaiago bizitteko usteaz. Echta Jos 333 (v. tbn. 77). Ura dok [...] edaik nasai. Or Tormes 69. Nigaitik bego nasai berori. Ib. 71. Arnasa nasai artzeko zeure / tokira ezin urbildu. Enb 46. Zalaparta guztijak nasai ikusteko eskutauta egon zan zokondotik urtenik. Otx 28. Bidezko bearrizan geiago daukazana bestea baizen ondo ta nasai ezingo litzake bizi. Eguzk GizAuz 118 (v. tbn. 44). Ez da erreza nasai bizi dan / aberats bat an sartzea. SMitx Aranz 72. Egon ari nasai. SM Zirik 71 (v. tbn. 80). Nasai geratuko da / izketan eurakin. BEnb NereA 203. Neuk be neugandik nasai / bizi gura neuke. Gand Elorri 175. Ez dago kale gorrian, eta tira! Lo egingo dau nasai. Erkiag BatB 123. Ertsi begi nasai, kanpoko atea, barrutik langa sendoa ezarriaz. Ib. 144. Ez dau Nikanor-ek gosaria nasai artzeko asti larregirik izan. Ib. 187. Ta, enparantzan musikea joten ziarduela, ni ondartzan nasai lagunakaz fubolean ibilli nintzan. Etxabu Kontu 23. Nasai lo dagienak kanpai txiki baten ots errimeak itxartu ditu uste bagarik. Onaind STeresa 69. Kontzientzia nasai daukat. Gerrika 85.
azpiadiera-1.4.2.1
(Con reduplicación intensiva).
Nasai-nasai dot neure gogua. Kk Ab I 105. Nasai-nasai dedate [= edaten dute] / bero lixunkoia. Laux BBa 50. Etzun adi or nasai-nasai, ilda baego lez. Bilbao IpuiB 36. Baeben poz zindo bat or kolko-barruan, eta nasai-nasai, ardura barik, urteten eutsen kanpora. Vill ( in Bilbao IpuiB 8 ).
v. tbn. Altuna 21.
azpiadiera-1.5
5. "Perezoso" . "Flojo, descuidado, nasaia, zabarra " Izt.
Estu bat edo ernegau bat nasai bategaz edo ardura gitxiko bategaz ezkondutia. fB Ic III 334.
azpiadiera-1.6
6. (Ref. a la voz).
Haritchabaletek üzten zütian xaramelak eta ezarten zian bere botz nasai arrabitaren sonia bezain ezti. Const 40. Bere botz nasai eta eztia erabiliz. Ib. 28. Mintzoa nasaia ta gozoa zeukaten sofistek. Zait Plat 151.
azpiadiera-1.7
7. "(Sal), cosa o persona que promete crecer mucho" A.
sense-2
II. (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (R-is; Aq 8 (R), H (R)) Ref.: A; Iz R 401 .
"Camisa de mujer" Aq, A.
azpiadiera-2.2
2. " Nasaiak (pl.) dialecte biscayen, actions, discours, mœurs lâches et libres. Nasaiak esatia, egitia, tenir des discours, faire des actions libres et déshonnêtes" H.
azpiadiera-2.3
3. "Abundancia" A.
azpisarrera-1
NASAI ASKO.
Tranquilamente, holgadamente.
Nasai asko bixi da. Otx 75. Bestiak nasai asko esan ei zetsan. SM Zirik 46. Egunkari bat mai ganean zabaldu ta irakurten diardu, nasai asko. Erkiag BatB 162.
azpisarrera-2
NASAIEAN.
En abundancia.
Ogia nasaiean, arnoa neurrian. EZBB II 75.
azpisarrera-3
NASAI EGIN.
"Aflojar" Lar.
azpisarrera-4
NASAI-LERA.
"Libertinaje" Lar.
Nasai-lerea etoi bat dala, / pozik ez dala griñetan, / gure Elburua goian dagola / kurtze latz baten langetan. "El desenfreno" . Gand Elorri 142.
azpisarrera-5
NASAIRIK.
Abundantemente.
Anai odola herrari, / eskainiz nasairik. Iratz 24. Amatto baten altzoan goxatu zaizten guziak, / uhainak bezen nasairik, etor oro gain huntara. Ib. 101.
azpisarrera-6
NASAIXEAGO .
(Forma con suf. -xe, de valor aprox.).
Antzarak bezala hazten eta gizentzen dira ahateak; bainan ura hurbil behar dute eta jatekoa arauka nasaixago. Dv Lab 292.
nasai
<< nahi izan 0 / 0 nasaikeria >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper