bukaera.
Tr. Propio de la tradición guipuzcoana, fuera de la cual sólo lo encontramos en Xalbador. Se documenta por primera vez en CatBurg, generalizándose su empleo desde comienzos del s. XIX. No hemos encontrado ejs. en Cardaberaz ni en Ubillos, y es escaso en Mendiburu (que sí emplea a menudo bukan(t)za); tampoco parece haber sido corriente entre bersolaris hasta fechas muy recientes. En DFrec hay 78 ejs., uno de ellos septentrional.
1.
(G, AN, Sal; Lar, Añ (G, AN), Hb, vEys, Dv (G)). Ref.: A; Gte Erd 14.
Fin, final, término. "Acabamiento, fin", "conclusión, fin", "fenecimiento" Lar. "Término" Añ. "Plus usité que buka" vEys. "Liburun bukaeran (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 14 (junto a ürhentzian, bururatzean de otras zonas). v. bukatze, amaiera, akabantza, azken
(2),
fin.
Jaun bat finik-gabero ona, aal guziaren jabea, jakintsua, justua ta gauza guzien asiera ta bukaera.
CatBurg 15 (en el orig. de Mb fiña; Lar añade atzendea edo
).
Mundu onen bukaeran ta akaballan.
Ib. 19 (en el orig. de Mb munduaren azkenean
).
Egiteko onen bukaera edo akaballa ona.
Mb JBDev 242.
Eriotzari berari ere begiratzen dio bere neke guzien bukaerari eta bere zorionaren asierari bezela.
Gco II 90.
Emengo nekeak, alabaña, diran andienak ere, laster bukatuko dira; baña gerokoak ez due izango bukaerarik.
AA I 595.
Ori da gizon edalearen bukaera.
AA III 375.
Andia da, ta andia mugarik eta bukaerarik gabe.
Ib. 324.
20garren kapituluaren bukaeran.
Izt C 61.
Erriaren bukaeran biak [errekak] sartzen dira Iturritzako ibaitxora.
Ib. 108.
Eta adierazo zien zer etorkizun andi zorigaiztoko eta bukaera negargarriaren begira zeuden.
Lard 11.
Ogeigarren burua. Bukaera. Basauntzaren gañean hitz bi.
Arr GB 145.
Beren asmoai bukaera ederra egotsitzeko.
Aran SIgn 74.
Bukaeran eta atzenengo arnasetan dagoala.
Ib. 105.
Asiera du mendi onek Pasaiako Arandoko aitzean eta bukaera Igerko munuan.
Zab Gabon 85.
Billera eder onetan egun batez Ugolino Jaunak egin zien itz-aldi bat prailiai. Eta bukaeran goratu zituan itz guztiz onragarriakin.
Bv AsL 196.
Bukaera.
Alz STFer 144 (al final de la obra).
(s. XX)
Gero [astakeri] guziyen bukaeran, ala esan ziran belarrira.
Iraola 128.
Asierarik gabe asiera guztien iturri; azkenik etzeukala, azken guztien bukaera ta goen.
Ag G 205.
Malenek etzizkon bukaerako itz auek entzun.
Ib. 268.
Etzaitut geiago ikusiko, orra gure amoriyuan bukaera!
Ill Pill 25.
Munduaren bukaeran.
KIkG 22 (
KIkG 33 azkenaldian
).
Eta erakutsiko da Ebanjelio au lur guzia barrena, erri guzien lekukotzat; eta orduan etorriko da bukaera.
(Mt 24, 14).
Inza Azalp 82 (Lç, Samper fina, TB, SalabBN, Echn ak(h)abantza, EvL akhabatzea, Ip ürhentzia, Hual akabantxa, Ur, Or, IBk, IBe azkena, Ol, Arriand amaia
).
Bukaera ederra baño ederragoa Aitagurearena.
Ib. 151.
Asiera, izaera ta bukaera, dana, beragandik [Jaungoikoagandik] bai datorkigu.
ABar Goi 25.
Afal-ondoan, berriz, artajorra-dantza... / jorraren bukaera ospatzekotz, antza.
Or Eus 288.
Doñua: liburu-bukaeran, 2garrena.
SMitx Aranz 33.
Bukaerarik gabeko zelai artan.
JAIraz Bizia 42.
Karta-bukaerak.
"
Despedidas epistolares"
.
NEtx Nola 12.
XV. gizaldi-bukaeran.
Lek SClar 117.
Azkeneko bi bertsoak --koplaren bukaerakoak-- birresan, bi aldiz esan oi dirala.
Ib. 126.
Tartea negurtu oi dugu edozein asieratik edozein bukaerara.
Or Aitork 332.
Bukaera txarreko edestia.
Anab Poli 138.
Maldan behera (Miren eta Joaneren historiaren bukaera).
Arti MaldanB 189.
Mundua il-agiñean dago, bere eritasunak sendatzerik eztu, azken bukaera laister bear dugu ikusi.
Vill Jaink 182.
Berealaxe lo artu dezazun, zure gorputzak jota egon bear du egunaren bukaerako.
MAtx Gazt 84.
Jota navarrak kantatzen zituan asko. Bein asi ezkero, bukaerarik etzuan.
Salav 107.
Erasoaren bukaerako / seinale baldin bazira.
Xa EzinB 77.
Mantxako adoretsuak eta euskaldun kementsuak izandako burruka ikaragarriaren burutzea ta bukaera.
Berron Kijote 107.
Oso bukaera penagarria izaten zutela azken orduan.
BBarand 27.
Ostoak lorearen bukaeran azaltzen dira.
Ostolaiz 145.
Ez dute tz/z eta antzekorik bereizten silaba bukaeran.
MIH 99.
[Erdaratikako hitzen] bukaera -o ala -u den.
Ib. 109.
Munduaren bukaera.
MEIG I 193.
v. tbn. NEtx LBB 168. Ibiñ Virgil 107.
2.
Acabado, remate.
Aldare nagusiaren aurreko Apaiztokia dago Elizaren bardiñetik bederatzi oñean goratua; zeñaren anditasun itzaltsuak eta bukaera egokiak edertzen dabeen Elizan txit asko.
Izt C 57.
AZKEN BUKAERAN.
En último término.
Zerekin ordaintzen da [...] idi beiak, zarturik edo bestelako ez bearren baten bidez, ezin egiñera etorten direanean, berai azken bukaeran billatzen zaioten desberdintza andia?
Izt C 185.
BUKAERA EMAN.
Dar término, acabar.
Eliza berria da egiten asia milla zazpireun, ber[r]ogei ta irugarren urtean, eta bukaera eman izan zioten milla zazpi eun irurogei ta laugarrenean.
Izt C 51.
Sukuntzak ontan eman zion bukaera.
Or Eus 367.
Lan geiegi badegu, / eman bukaera.
Lizaso (
in
Uzt Noiz 89
).
Bere bizitze urrikalgarriaren ezin-besteari bukaera emateko.
Berron Kijote 150.
Bertso oiekin, festari bukaera eman zioten.
Alkain 29.
Bukaera're eman deiodan / igaro baida eguna.
Insausti 242.
(Con adj., etc.).
Gai oni dagokan bukaera emateko.
AA III 437.
Bere ikasikizunai bukaera ona emateko.
Aran SIgn 64.
Lanari bukaera ona ematia.
Bv AsL 135.
Egun artan asi zuten leloari nola bukaera on bat emango zioten.
Ag G 38.
Obeko degu garaiz / ixiltzen bagera, / eta eman dezadan / onen bukaera.
Uzt Sas 312.
Alik eta ari-eginkizunari azken-bukaera eman arte.
Berron Kijote 225.
Bukaera ona eman diote / aurtengo Ligari.
Insausti 202.
BUKAERA GABEKO.
Infinito.
Zein gaizki erantzupidetu dioran nik zure amodiozko naitasun bukaera bagekoari.
Jauregui 242.
BUKAERAKOAN.
Al final.
Bazkari-legia egin genuen, jauna, ta [...] bukaerakoan, alako gauza beltz bat jarri ziguten, jauna, aurreko aldian, katillu batzuetan.
Sor Bar 90.