Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

773 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (116)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 bilakatu.
sense-1
1. (-lh- BN ap. A ; VocBN , Dv, H).
(Aux. trans. e intrans.).Convertir(se), transformar(se); llegar a ser. "Devenir, se transformer, devenu, transformé" VocBN . "2. devenir [...]. 3. changer d'état, de nature" H. v. bilatu (2), bihurtu.
tradizioa
Tr. Documentado en textos septentrionales (no suletinos); aunque en el s. XVII sólo se encuentra en Materre, Etcheberri de Ziburu, Haramburu y Harizmendi, su uso aumenta desde mediados del s. XVIII; en el s. XX tbn. aparece en algunos autores meridionales. En DFrec hay 137 ejs. de bilakatu , todos menos 6 meridionales, y uno de billakatu . El complemento predicativo que le acompaña aparece generalmente en caso absoluto indeterminado, aunque tbn. se encuentran ejs. con determinante -a, -ak (en Materre, Mihura, JesBih, MarIl 110, Zubiri, Mirande, Zaitegi y Xalbador) y con bat, batzu (en Larreguy, Mihura, Duhalde, MarIl 3, Laphitz, Lapeire, CatJauf, Etchamendi, J. Etchepare, Lafitte, Etxaide y Larzabal), especialmente cuando el sintagma no está compuesto únicamente de un sust. También hemos encontrado ejs. de -ra, -rat bilakatu, (en Chourio, Baratciart y Hiribarren) y alguno aislado en caso inesivo (en Zubiri). En Lf Gram 275s, en un capítulo dedicado a los adjetivos, se establece la siguiente distinción: "L'attribut se met au nominatif défini et au nombre du mot qu'il qualifie quand il est introduit par les verbes izan, être; egon, rester; bilhakatu, egin, devenir; iduri, paraître [...]. Anaiak onak bilhakatu ziren, les frères devinrent bons [...]. Les attributs introduits par les verbes izendatu, nommer; eduki, tenir; bizi, vivre; bilhakarazi, rendre, peuvent se mettre au nominatif indéfini [...]. Saindu bilhakarazi nahi gaitu, il veut nous rendre saints"; no la hemos visto sin embargo confirmada por los textos, en lo que respecta a bilakatu .

Guztiz desegina, eta gizonaren figurarik edo iduririk eztuena bezala bilhakatua. Mat 213. Mianbroak bazterrean dauden okhelaturik, / Suge eta xixarien bazka billhakaturik. EZ Man I 46. Mendiak eror zaitezte othoi gure gañera, / Arima eta gorputzaren ezteus billhakatzera. Ib. 82. Ogiaren sustanzia haren gorputzten da, eta arnoa odol preziatu bilhakatzen. Harb 202s. Gaixtoak bilhaka bitez / Teilla gaineko belhar. Hm 168. Estatu hartan erakutsten darotazu zer naizen, eta zer billhakatu naizen. Ch III 8, 1 (SP nora etorri naizen, Mst zer phüntütara jin nizan). Helas! ene Jainkoa, zertara billhakatuak gare. Ib. 44,2. Baldiñ eguna gau billakatzen bada. He Gudu 65. Harri hauk ogi bilhaka daitezela. He Mt 4, 3 (Dv, SalabBN ogi bilhaka; ogi egin, Ip ogit ditian, Ur egin diteztela ogiak, Echn ogi bigurtu, Hual buelta tiala ogitan, Ol, Leon ogitzeko, Or, Ker ogi biurtu, IBk, IBe ogi bihur). Zer izanen da hetaz? Zer bilhakaturen dire [...]? Lg I 293. Bere bizia allegeraki eman dutenak bilhakatu dire, mundu huntarik lekhora, ur bizizko ithurri dohatsu batzu. Ib. 229. Eta ur hura guzia berehala bilhakatu zen arno. Lg II 133. Leialtasun eskasez oraño billaka daite erreprobazionezko objet bat. Mih 8. Grazietan partalier billakatzeko. Ib. 42. Konsenti dezan billaka daitezen heien biktimak. Ib. 108. Etsaiei barkhatzen badiote gaizkiago tratatuak laitezkela, gaixtoago bilhaka laitezkela. Brtc 212. Ezdeusetarat bilhaka nindekela, zure Jainkozko distiadura, gloria eta majestatean agertzen bazine. Ib. 69.
( s. XIX.) Nik nere graziaz edertu ta phiztu nian arima hori, guzia monstro bilhakatu duk hire bekhatuez. Dh 148. Gorphutz hil bat bilhakatzen da. Ib. 131. Bere kontra makhurtua den erresuma, desertu bilhakatuko da. 'Desolabitur' . TB Mt 12, 25. Baldin zorigaitzean hiltzen banintz estatu huntan betbetan! O Jainkoa! zer bilhaka nintake! EgunO 135. Eta egizu Salbatzaile dibinoarenaren osoki araberakoak bilhaka daitezen. JesBih 441. Batheio sainduaz zure Elizaren haur bilhakatu. Ib. 455. Harria bezen gogor bilhakatu baitziren. MarIl 76. Ez ditzaguntzat alfer bilhaka Salbatzailearen xede onak. Jaur 179. Populu maite bilhakatuko zirela. Ib. 362. Bertzeak bere iduriko billhaka detzaketen. Gy 70. Bere emaitza bera zaio / Billhakatzen suplizio. Ib. 290. Bazakien plegatzen zura guphelara, / Bilhakatzen zumea beso otharrerat. Hb Esk 226. Hitz eztiek ez dezakete bilhaka Koran Yainkozko. Hb Egia 84. Nere lehengo gurak, oinhaze eta erresumin bilhakatu dira. Dv LEd 170. Hezearentzat badute zorro bat, eta han ezti bilhakatzen da. Dv Dial 12 (It y Ur biurtzen, Ip egiten). Barnean begiratzen dute hatsa edo berotasuna, eta berak ere onkhailu bilhakatzen dira. Dv Lab 150. Emazu gainera salda ausarki, irrisa ez dadin . boulli bilhaka. ECocin 3. Aphez galdez daude, girixtino egiazko nahiz bilhakatu. Laph 201. Eta Jazinto, bertze gizon bat bilhakatua, berthute guzien pratikan bizitzen da. Ib. 209. Hura ere bilhakatu zen san Maoreren ikasle. Jnn SBi 110. Eta orduan buraso hekien onthasunen eta beren buruen jabe bilhakatu ziren. Ib. 98. Zuhaur zinen, Jainko Semea, / Gure ordain bilhakatu. Zby RIEV 1908, 207. Presundegi bilhakatuak izan ziren elizak eta komentuak. Elsb Fram 102. Mundu hau duketenean framazonek osoki tzartu, zikhindu, itsus eta afrus bilhakatu. Ib. 183. Gizonaren egitekoa bizi huntan, zer behar den bilhakatu bertzean. Lap 23 (V 14). Bere Aita Eternala [...] orai juie garratz bat bilhakatua. Ib. 245 (V 110). Lehenik ogia eta arnoa bilhakatzen direlakotz Jesusen gorphutz eta odol. Arb Igand 94s. Zer uste lukete hoberik, baserritarrak hiritar bilaka balite, mendiak ordoki, oro bardin, legun-leguna? HU Aurp 200. Hain dire gor eta itsu bilakatuak. Ib. 140.

( s. XX.) Zeren Bathaioan haren haur bilhakatu baikare. CatJauf 99. Jacoben familia emendaturik Ejiptoan bilhakatu zen populu handi bat. Ib. 25. Artzain guti, artzainik bat ere ez, bere baitharik artzain on bilhakatu denik. JE Bur 192. Bilhaka bedi ilhaun, khe, azantz, argi, usain, indar. Ib. 42. Gorputza piru bilakatua, begi handi batzuekin, herioa jada aztaparrez lotua. StPierre 22. Baño bere baitaratuz, asarrea par-irri billakatu zun. Or Mi 9. Lur guziak ogi-alor eta mahasti bilakatuak. Zub 83. Artalde baten yabea bilakatua emeki, emeki. Ib. 65. Geroago ilezko yauntzi beroetan bilhakatzeko. Ib. 98. Elgarrekila bihotz bat / bakean bilakatu! Etcham 111. Dela Xubero, / dela Garazi, / Amikuze bera, / Lapurtar bilakatu, / en'ustez sobera. Ib. 125. Geroztik, Amerikano bilhakaturik, han bizi omen da. Barb Leg 138. Bare-karakoil batzu bilakatu dira gure karrosañoak. JE Ber 92. Han mendi ñabarrak itzal dire bilakatu. Iratz 58. Urak odol bilhakatu ziren. Zerb IxtS 35. Arte hortan Samuel juie bilhakatua baitzen. Ib. 51. Frututsu . Furtuts bilhakatu da, eta azken hau Murtuts. Lf Murtuts 3. Eta denborarik galdu gabe Karlos gaizoa bertze bat bilhakatu zen: nehun egundaino ikusi ez den Jondoni Murtuts harrigarri bat, oro ezti eta luma. Ib. 25. Ura gizon on bat billakatu zula esan baleza. Etxde JJ 249. Ameriketako bidea hartu zuen eta egundaino herrian nihork ez du jakiten ahal izan zer bilakatu den. Zerb Azk 112. Aharia urre bilakatua zen. Ib. 40. Huna! ttunttunaren dantza-hotsetan / ezereza uhin bilhakatu da. Mde Po 61. Nausiok beren txandan jopu bilakatu ziren. Mde Pr 250. Iratxoa bilakatu naiz. Ib. 306. Haurra geroan zer bilakatuko zen irudimenera zekarkiolako. Mde HaurB 37. Neska mutil guziak gizaseme billakatzen zirala bururatu zait. Txill Let 87. Eten gabe ari zen txirria, eten gabe billakatzen ziran zugaitzen iduriak. Ib. 60. Begiak lakar, idor oi diranean, samiña sumin bilakatu oi da, atsekabea asarre, oiñazea gorroto. Erkiag Arran 154. Filosofo behar luke bilakatu lehen-bai-lehen. Lf in Zait Plat XVI. Eta egin-eginean, ogei ta amar iauntxoen buru bilakatu zan. Zait Plat 9. Orri esker, inongo idazlerik andiena bilakatu zan. Ib. 109. Alako eran, non, batzuen ustez, arima alperriko tresna billakatu da. Vill Jaink 67. Mutiko billakatu zaigu. Ib. 26. Ene alaba krima egile baten emazte bilhaka dadien. Larz Senper 46. Trixte bat bilhakatua. Larz Senper 126. Eta Frantses saindu handi bada bilakatu, ez dela saindu sortu. Ardoy SFran 120. Iduri adimendua bera bihotz bilakatua zuela. Ib. 22. Bilakatu beharrak gaitu gu amentsak / arimarik gabeko izaite deus ezak. Xa Odol 225. Turko gaizoak irringarri bilakatu ziren. Lf in Casve SGrazi 10. Ez dira erdal testuak euskal testu bilakatzen . k bat gora-behera. MIH 398.

v. tbn. Monho 112. Elzb Po 211. LuzKant 52. Ox 22. Ibiñ Virgil 80. EZBB I 114. Lasa Poem 108.
sense-2
2. " Billakatu, averiguar, buscar, diligenciar, inquirir, investigar, procurar" BeraLzM. v. bilatu.
Orduan aitak, tarteko zigor bat billakatuz, aukeratzeko eman zion. Etxde AlosT 30. Emeki-emeki, bere mixerien pozkida billakatuz, elizara bero-bearrez urbiltzen asi zan. Etxde JJ 221. Jendeak galdegai oni erantzupen egitsua billakatzen zion. Ib. 135.
sense-3
3. Encontrar.
Engrazi ordea len bezain setatsu ta biotz-gogorra billakatu zun. Etxde JJ 248. Aitonaren belaunetara atxiki kontu eskean billakatu genitun poxpolin zoragarri aiek ziaro gordindu zaizkigu. Ib. 214.
azpisarrera-1
BILAKATZEKO (-lh- Dv, A). "Qui est à devenir" Dv. "Bilhakatzeko, lo que está para cambiar" A.
bilakatu
<< 1 bikain 0 / 0 bilkuia >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper