OEH - Bilaketa

782 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (119)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beso.
sense-1
1. (gral.; IC 441r y 446r, Mic, SP, Deen I 103, UrduñBerb 398, Urt III 398, VP 11r, Lar, Añ, Lecl, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Hb, Dv, H, VocB , Foix) Ref.: VocPir 248; Bon-Ond 140; A; Lrq; EI 84; Iz ArOñ , R 284, 302, 303, To, Ulz; Holmer ApuntV; Etxba Eib; EAEL 12; Elexp Berg; ZestErret .
Brazo. En AxN se explica istalgaraturik (487) por besoei-eragiñik. Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos, se documenta ya en Dechepare (en las expr. besoan y besoak zabaldu ). En DFrec hay 89 ejs.
[Burua] bere besoaen gañean. Lazarraga A, 1141v. Esku zardenaz baekidan / neure besoti oratu. Ib. B12, 1179v. Arzen du manipuloa ezkerreko besoan. Ber Trat 11r. Besoak zedutzatela / airean altxatuak, / amek ekhartzen zituzten / aitziñera eskuak. EZ Noel 74. Zangoa, besoa edo gorputzeko bertze parte bat. Ax 422 (V 273). Beso sendo baten fletxak / Eztira hanbat bortitz. Hm 126. Beso minduna bulharrean, zango eria ohatzean. O Pr 97. [Angeru] hekin zangoak, besoak eta burua ageriak dira. SP Phil 10. Bere begiak, bere besoak eta bere arkebusa makhurtu gabe. Tt Onsa 66. Misterioski sofriturik / harengatik herioa, / bihotza ziok irabasten, / billusten armez besoa. 39. [Simeonek] Jesüs Jinkoaren haurra bere besoen artiala hartü zian. Bp II 105. Sendalleak esaten badizu idiki behar dirala zure esku-oin-besoetako zañak eta atera behar dizula dezun odolaren erdia. Mb IArg I 174. Atera zuten, bada, Santu beraren gorderik zekarten besoa. Mb IArg II 303. Beso bata batera, bestea bestera, ta burua bere aldera erorten zat. Cb Eg II 101. Besoak gerrian ifiñi ta desaire guziaz esaten asi zitzaion. Cb EBO 41. Besoak ta zankhoak ikharatzen. Egiat 249. Begiak, besoak, eta bihotza hedatzen ez baditutzu lagun, borthitz eta sustenga zaitzaken Jainkoaren ganat. Brtc 183. Gero mintzatu zitzaion Sauli hunela: Jainkoak libratu zaitu, egun, ene eskutarat; ordean begiratu naiz besoa altxatzetik Jaunaren gantzutuaren gainerat. Lg I 289. Bere semearen gain kolpea ezarteko, besoa jaso zuanean. Ub 18. Emén besobát bere ezpataréki erdi ikustendá. LE BOEanm 82.
( s. XIX) Arauz indar handi badük / Eskuneko besuan. Xarlem 687. Ai, ai! ill nas; atera dot besua, ebagi jat buruba. Mg PAb 76. Esku estutute malizijazkuak ta beso imurtxijak. Mg CO 137. Dirausku bai Jesusek, atera daigula begia, ta bota kanpora; beste ainbeste diño besoa gaitik. LoraS 25. Baña Jaungoikoak berak beso bi txit indarsuak eman dizkit. Gco I 421. Zenbait emakume arrotzek sorbaldaren erdia ta besoak agirian darabilztela. AA CCErac 228. Batek irakusten dau oin ebagija, bestiak beso sikatuba. Astar II 277. Ikusten gaituztela / begi onarekiñ, / Euskal-erriyan artu / beso zabalakiñ. Echag 69 (cf. infra BESOAK ZABALDU). Ene Jainkoaren beso gurutzeari itzatuetarat erortzen naiz. JesBih 454. Eldu zion Maragatoari besotik. Izt C 504 (cf. infra BESOTIK). Drain meharrak pia bat luze dira, eta besoa bezain lodi. Dv Lab 113. Besoa ihartu zitzaioen. Hb Egia 73. Beso eskuia estutu nuen / zure gerriyaren jiran. Bil 52. Eta guraso biak beren alabaren lepora besoak bota, eta ala egon ziran luzaroan negarrez. Arr GB 133. Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khanberan; / Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian. ChantP 190. (Or Eus 119: bi beso artean) Ama txit santak beso batetik bestera Aurtxoa aldatu zuen. Arr May 178. Ah! ausarta ahal banindadi sainduari mintzatzerat! ene beso hila segur phitz lezake. Laph 157. An kañoeko baleak beso eskumakoa / Eroan arren, ezkerrekoaz balietan. AB AmaE 186. Burdin orrazez harraska / Larrua diote khentzen; / Zango besoak tiraka / Diozkate atheratzen. Zby RIEV 1908, 418. Eta lotzen ziozkatelarik lau soka lau zango-besoetarik, haritu zitzaizkon tiraka tira-ahala-tira, jauzarazi arteraino zango-besoak beren krosketarik. Jnn SBi 150. Migel Martiñ azaltzen da, bi besuak patrikeran sartuta; eltzen dio Ganbarak beso batetik eta berekiñ nai du eraman tabernara. Alz STFer 138. Idüritü zeion norbaitek besotik hartzen ziala. Ip Hil 150. Hitz-emaiten dautzut, behar duta besoa altxatu zin egiteko? HU Zez 56.

( s. XX) Bizi ederra düzü zük jaun erretora. / Miserablen jokiak beste khontü dizü / Haien beso eskiak lanetako tüzü. Xikito 4. Kokatzen zen errotaren barnean, eta han besoez bermatzen zelarik eta zangoez iduri aitzinatzen, tokiaren gainean zagolarik bizkitartean, bere azpian ibilarazten zuen errota. JE Bur 61. Besoen indarrez bideak idikiaz. Ag G 202. Orretarako biarrak dira ba beso sendua ta azkora andi zorrotza. Kk Ab I 3. Mustroek, hitzik erran gabe, egiten dute bertze hurrats bat, eta beren beso ihartua berriz altxatzen. Barb Sup 123. Meningitis delakoak nahasirik, buru-besoak igitzen, ohetik atera nahiak. FIr 190. Burua eroria, besoak zurrun, begiek leiar ikuski. Or Mi 149. Suerte txarrak jo zualako / beso bat dauka moztua. Tx B I 25. Iñon diran triskantzak egin eutsezan: besuak apurtu, burubak tuturrumilloz betetu. Otx 36. Sukaldean lanean ari zan neska bat besotik tiraka atera zun dantzara mutil batek. TAg Uzt 204. Ez da dudarik ondoko egunetan pilotari berri handi bat izan dezakegula, eskuek eta besoak orai bezala atxikitzen badiote. Zerb Azk 117. Lamiñok, geuk lez oiñ, beso ta ganetiko gorputzen zentzunek eukiarren, etxure bildurgarrizkoak ei-zirean. Akes Ipiñ 28. Leio batetik aurra sartu ta, besotik besora, beste leiotik atera bear izaten zan. Anab Aprika 15. Dagoan lekuan bertan, beso ta ukonduak ezarri, maia euskarritzat dabela, burua ezkerralderantz besaganean etzun, eta lo sumatxua egin dau. Erkiag BatB 112. Beti lanean, beti prest egunari berea emanaz; mendi-alde artan egokitu zitzaion neke ta lanari besoak ukatzeke ta erlijio-gauzetan zorrotza ta benetakoa. NEtx LBB 16. Berak kondatzen zuen, besoak bateatuz akituak zituela eta Credoa errepikatuz boza joana. Ardoy SFran 164. Arek ere, beso ona izanik, nik bezin urrutira botatzen zuan esku-bonba. Alkain 154. Hobe dela beso bakardun bizi, bi besodun hila izatea baino. MEIG IX 49.
azpiadiera-1.1
Extremidad anterior (de los cuadrúpedos). "[Zakurrak ogia eskatzen zion] besoarekin (AN-gip, B)" Gte Erd 149.
Austen deutsa aurreko besua [basurdiari], geratuten da mankauta arinik ezin eginda. Mg CO 45. Baña orra non besoak egozteko unean ezagutzen duen Leoiak, Gizon ura zala bere Ongillea. VMg 41s. Sartu zan katamotza aserrean, / Zerua besoz nai du arrapatu, / Eta zeduzkan burniak urratu. Mg ( in VMg 105 ). Beso xuria otsoen / Gauza arraoa duzu. "Patte blanche" . Arch Fab 151. Gero [otsoak] soiñekoak jantzi, oiñetakoak jarri, artu makillea aurreko beso bien artean, ta artzai bat bailitzan ardi gaxoeri adi-adi ta kiñu gozoka asi yaken. Bilbao IpuiB 52.
azpiadiera-1.2
Pata de insecto.
Txindurriari dakitzanean egoak, galdu oi ditu gorputza eta besoak. RIs 21.
azpiadiera-1.3
(Fig.). Poder. "Brazo Eclesiástico, Eleizaren menea, besoa " Lar. "Brazo seglar, mundarren menea, besoa " Ib. "Au fig, puissance, force. Beso luzeak dituen gizona, un homme dont l'influence s'étend loin. Iangoikoaren besoa eztago laburtuta, le bras du Dieu n'est pas raccourci" H.
Iaunaren besoa nori rebelatu izan zaio? Io 12, 38 (He, LE, TB, HeH, Dv, EvS, Ol, Ir YKBiz 427, Arriand, Leon, Or, Ker beso; IBk, IBe indar). Eta esperanza guti ahal dukegu tormenta hunetarik salborik ilkitzeko, baldin zuk zeure beso botheretsuaren indarraz atheratzen ezpagaitutzu. Mat 358. Ezen eztu bere indarrik nahiko enplegatu, / Bañan Migelen besoaz nahiko du zerbitu. EZ Man I 75. Urgulluen alderakotz / Eztu [Iaunak] hala usatzen, / Baina ditu bere ganik / Bere besoz haizatzen. Hm 163. Edo zerik ikaratzen, / Eta latzen / Bait' erhaile gaxtoa, / Datxekonean lepoti, / edo ukoti / Erregeren besoa. O Po 61. Hedatu duzu zure besoa ene gaiñerat eta zure zigorrada instrukzionetzat baliatuko zait. Ch III 50, 5. Erran diteke Jainkoak ez letzakela jasan mundua hondatua daukaten hanbat deserregelamendu izigarri, hiri galduenen erdian ere ezpalu ikhusten bere seme maitea aldaren gainean sakrifikatua. Horrek dauka baratua haren zuzentasunaren beso ikharagarria. Dh 226. Kuntre nian denboran ene lagün gaxtua / Zük hedatü zünian ene althe besua. Etch 146. [Jangoikuak] erakusteko bere besuaren sendotasuna, ta Marijaren bitartekotasun altsua. Ur MarIl 50. Zure jüstiziaren besoa aphal ezazü. Ip Hil 234. Besoa frango luze baitzuen, hango aintzindarien ganik ardietsi zuen lehenik apez gei zonbeiten biltzea. StPierre 30. Nork zakien bertzalde noraino heltzen zuten besoa ixtudiantek! Ib. 33. Gaxoen lagun ai! zeran orrek, beraren alde / agertu zure besoa. Jaukol Biozk 35. Gure barrenen Jaunaren beso errukitsuak sendotu ta sutzen ditu gure biotzak. Alz Ram 128. Zer egiñen dugu Aitaren besoa beratzeko? Or Mi 135. Ni naiz Antziña zarra / Euskalerrikoa! / Nere gain daukat Mari / Gaiztoren besoa. NEtx Antz 8. Jaunik argitu eta beso luzeena zutenak igortzen zituztela kapillaua hautatu behar zen bilkurarat. Zerb Azk 44.
azpiadiera-1.4
(Fig.). Trabajador.
Beso, egur, ola eta uzearleen bagetasunen bidez ez dala Gipuzkoan egiten burni geiago. Izt C 132. Lanetik bizi dire Eskaldun gizonak, / Laborantzak galdetzen beso gehienak. Hb Esk 185. Lanez gaindituak gare, eta beso eskasa dugu eskual herrietan. Darthayet Manuel 419. Gudari lekuak betetzeak lez, guda-gintzak besoz ornitzeak sortu-erazten dituzten arazoak. EAEg 13-6-1937, 1803. Gipuzkoar industri indartsua beso exkasian dago. Millaka pertsona sartzen zaizkigu kanpoetatik. Basarri 127. Berriro, baserrietako besoak bazterrak garbitzera. Zendoia 194.
sense-2
2. (V-ger-oroz ap. A; SP, Ht VocGr, Lar, Añ, Dv, H, Foix).Codo (medida de longitud). "Coudée" SP, Ht VocGr, Dv, H. "Codo, codal, medida" Lar. "Mesure d'équarrissage. Zenbat beso ditu zur hunek? " H. "Medida antigua de dos pies de largo" A. "Mesure d'autrefois qui valait 3 empans et 1/2" Foix. v. beserdi, besoko (2), ukondo.
Eta berze diszipuluak unzian ethor zitezen, (ezen etziraden lurretik urrun, baina ber-ehun besoren ingurua). Io 21, 8 (He, TB beso; LE, Or ukondo, EvS ürhatsen, Ol beserdi, IBk ehunen bat metrora). Eta nork zuetarik [...] eratxeki ahal diezakeo beso bat bere handitasunari? Mt 6, 27 (He, TB, Dv, Ip, SalabBN, Ur beso; Ol besabete, Hual kodo, Samper besatxurro). Ezen mundu guztian zen mendi gorena baño / Hamabortz besoz igantzen uholdea gorago. EZ Man I 95. Lanta erazi zian urkha bat berrogei eta hamar beso luze. Tt Arima 78. Eskuadrian ipini zinduan iru ol zazpi besoan. LasBer 576. Istiborreko aldetik badela blanxadi zuri bat, zeiñaren gaiñean baxamarean baita sei beso ur. INav 130. Egon zitezela bi milla beso arkatik urrun. Lg I 187. Berrogei beso ta geiago altxatzen ziran garrak. AA I 410. Igo ziran urak mendi guziak baño amabost besoz gorago. AA II 131. Muralla eder onek goora duan neurria da eun ta berrogeita lau beso. AA III 351. Eta ikusi ziran / lurra ta mendiak / berrogei ta amar besoz / gora estaliak. It Fab 226. Zuetatik nork bere gorputza beso bat geiago luzatu dezake? Lard 384. Itsaso bat hamar besokoa bazter batetik bertzera, inguruz biribila: haren goratasuna bortz besokoa zen, eta hogoi eta hamar besoko sokhatto batek birundatzen zuen inguruan. Dv 3 Reg 7, 23. Nor da, berriz, zuetan bere asmu guziekin bere irazkia beso batez luzatuko duenik? Dv Lc 12, 25. Berrogei ta lau beso. Ur Apoc (G) 21, 17. Etzan zen bederatzi beso kharrak gora zituen su batean. Hb Egia 63. Beso bat, erran nahi da pia bat eta erdi. DvHtoy Mt 6, 27n. Puska bazan luzian / emezortzi metro, / eun da berrogei ta / zortziren bat beso; / geiena giyar utsa / pisua zan oso, / ura karro gañera / etzan errez jaso. Tx B III 129. Esterijaz bestien gañakua nozu, bai; baña aginpidez eta aberastasunez, amar oin barik, batta eun eta anei beso be badot nik urteten bestien ganetik. Otx 15. Nabukodonozor erregeak bazuen eginarazia urhez jainko faltso handi bat, hiruetan hogoi beso gora zituena eta sei besoren loditasuna. Zerb IxtS 69. Puska bat zan luzian / emezortzi metro, / eun da berrogei eta / zortziren bat beso. Ostolaiz 23.
sense-3
3. (G-azp-goi, AN-gip, BN-arb; ).
"Manga" . " Besoak goituta (AN-gip, BN-arb) [...] atorrako besoak goiti altxazkitzu (BN-arb) [...] besoak gora jasota dago (G-azp-goi), besoak azituta (G-azp)" Gte Erd 21.
Kana batean jaso zituan bere txuparen besoak. LasBer 576. Alkandora besuak jaso, ta gañibet zantar bat aldian dabeela dabilz abere illen zatijak ateraten. Mg PAb 53. Onen gañean ipintzen zuen Efod zeritzan, urrez eta kolore askorekin edertutako janzi labur beso gabeko, zati bat bularrera eta bestea bizkarrera erortzen zitzaiona. Ib. 84. Lepoko luze eta besoak dituan jersei bat. EAEg 8-1-1937, 756. Soiñeko urdiña eukan, ortzia bezin. Luzean, belaunak aiñakoa. Beso motz-samarrak, ukondo pareraiño. Erkiag Arran 97. Alkondara-besoak azi. AZink 39.
sense-4
4. (Referido a diversos objetos con forma de brazo). "Par analogie, on nomme beso quelques parties de certaines machines ou instruments quelconques" Dv.
azpiadiera-4.1
Brazo de la cruz.
Dohatsua, zeinetarik, / zeinen beso bietarik / urkaturik egon baita / zekuru ororen garhaita. " Beata, cuius brachiis / pretium pependit sæculi" . (Vexilla Regis) O Po 66. Gurutzea da bere beso biakin balanza bat. Lar SermAzc 45. Gurútzeak ditu bi beso igoálak. LE BOEanm 134. Gurutzearen besoak besarkatuak izanen dire arantzezko khoroaz, eta hunek izanen ditu, erdian, Jesusen eta Mariaren bihotz sakratuak. JesBih 417. Kharrekin lehiatu zen gurutzearen besoetara, besarkatu zuen bozkariorik handienarekin, haren gainean eman zuen jeneroski bere bizia. Jaur 387s. Andik amar egunera atera ziran beste bi arri, bata amabost oñekoa gurutzearen besoak egiteko, eta bestea zazpi t'erdikoa gañerako. Zab Gabon 107. Eriñotzetik iausiriko ur bedeinkatuaren tanta bat gelditu zan, altiste eder baten irudira, Arnoldok eskuetan eukan kurutzearen beso batetik dindilizka. Ag AL 101. Gurutz orren besotan / nai loak artu, / t'eguzkiak musuka / bertan esnatu. Jaukol Biozk 49. Senda tresna ikusgarri batzuk agiri dira beeko kurutzearen besoetatik zintzilika. TAg Uzt 92. Jendez jende goiz arrats burrunban nabila. / Nun zaitut ene gela, ene fraide-gela, / Ene kurutze gorri hoin beso zabala? Iratz 162.
azpiadiera-4.2
(Lar, H).
Brazo (de mar). " Itsas besoa, itsas adarra " Lar.
Bi zelaien erditik sartzen zan itxasoaren beso bat, eta an bide luzean joango ziran Point-a-Pitre'n sartzeraño. JAIraz Bizia 32.
azpiadiera-4.3
(R-uzt ap. A ; H).
" Haitz baten besoak, les branches principales d'un chêne" H. "(R-uzt), rama o ramas principales de un árbol" A. v. 1 besanga.
[Haitzaren] adar-beso nausiak elgarretarik berexten diren sarde haren altzoan. HU Zez 117. Ezkurrak aldiz, onik deus gabe, / Pikor mokor hoik tronuen jabe; / Haitz handienen besoak behar / Dantzarazteko zenbeit ezkur txar. Ox 116. Urte batzuen buruan zugatz andia egin da, ta bere beso ta adarrak alde guztietara zabaldu ditu. Eguzk GizAuz 26. Zergatik ordea piñuaren tokian pago edo aritz landareak ez aldatu piñu illunaren ordez aritz edo pago beso zabalak gero ere len ziran bezela ikusi ditzagun? Munita 106. Andoaingo mendian baziran ogei urtetan amasei bat metro luzean eta inguruz, besoen berdiñean, metro ta berrogeiren bat zentimetro zituztenak. Ib. 86. Adar eta beso sendoak inguruetara edatzen dituen bitartean, erdiuneak (enborrak, alegia) itzal aundiari eusten dio. Ibiñ Virgil 88. Pago-besoak, eguzki aterpe, / oroiketari eman diote. NEtx LBB 254.
azpiadiera-4.4
"(V, BN), sostén, puntal de vigas" A.
azpiadiera-4.5
"(Foix), montants verticaux soutenant les quatre coins du char" Lh.
azpiadiera-4.6
"Étai d'escalier" Lrq. " Eskeler-beso, étai d'escalier" Ib.
azpiadiera-4.7
Aretx ezkurrok foru maiteak esan nai dabez, / Ta Jaungoikoa Lauburu orren lau besuak. AB AmaE 65.
azpiadiera-4.8
Dantza-mantzari altxa zuen su-besoak, / Zirimirolan eskain euskal-ke gozoak. Iratz 182.
azpiadiera-4.9
Ohetik jaiki gabe pick-up-aren besoa atzeratu zuen eta beste aldi bat entzun zuen. Mde Pr 149.
azpiadiera-4.10
Polik, nekez bazan ere, moallatik ateratzen ziran bi burnien azpian jarri zuan txalupa, doi-doi. Txalupa loturik eta burni-besoak gañean gelditu zan, beraz. Anab Poli 24.
azpiadiera-4.11
Baso erantziak, dardara; / akelarre-soiñu aizeak, / mendebala astintzen adarrak, / --olarru-beso asarreak. NEtx LBB 250.
azpisarrera-1
BESOA EMAN. Ofrecer el brazo para apoyarse.
Alkarri besoa emanta eleizara dijoaz. Alz Ram 52. Mutikoa [emaztekiari] hurrandu zitzaion; besoaren emaiteko gutizia bazuen. JEtchep 115.
azpisarrerakoSense-1.1
(Fig.). Ayudar.
Elebitza eskatzeko, zer beso emate'aal zigun "Eusko Ikaskuntza"-n, "Euskaltzaindi"-n, Aldundi edo Diputazioetan, Udaletxe edo Aiuntamentoetan, euskerari ordu laurdentxo ori bederik eskeñia! Ldi IL 63s.
azpisarrera-2
BESO-AITA. Padrino. v. AITA BESOETAKO.
Bere bataioan, beso-aita Wang berbera izan zan. EgutAr 24-10-1958 (ap. DRA ).
azpisarrera-3
BESOAK ANTXUMATU.
Cruzar los brazos. "Besoak antxumatuak (G-azp)" Gte Erd 57.
Ta gu, besuak antxumatuta geren etxian geratuko gera? EEs 1917, 184.
azpisarrera-4
BESOAK AZTA EGIN. "Besoak azta egin, ponerse en jarras (V-m)" A EY III 307.
azpisarrera-5
BESOAK BATU. Cruzar los brazos.
Diñuenari begira, besuak batuta egon baziran beste guztiak. Gerrika 276.
azpisarrera-6
BESOAK GURUTZATU. Cruzar los brazos. "Cruzados los brazos, besoak gurutzeturik" Lar. "Besoak gurutzetuek (B) [...] besoak guruztuta (AN-gip-5vill)" Gte Erd 57.
Besoak bulharraren gainean gurutzatuz, gurutzefika bat besarkatuz. SP Phil 114 (He 116s besoak gurutzatu; Echve Dev 149 eskuak gurutziaren moduan [...] ipiñi). Aita gure bat Abe Maria bategaz besoak krutzeturik errezetea. LoraS 123. Bularraren gañian besuak gurutzeturik. Bv AsL 99. Etxeko-andrea, zaude bi besoak kurutzaturik, argiari so. HU Zez 81. Ipiñi ebazan besuak gurutzetuta belaun-ganetan. Kk Ab I 103. Mutilla bazera besoak gurutzatuaz, eta nexka bazera eskuak bilduta. ArgiDL 46. Besuak gurutzauta, burua makurrik. Enb 32. Izterrak zabalduak, besoak kurutzatuak, dantzarier zo zagona. Zub 86. Ez ginen haatik arras besoak gurutzaturik egon harat joan arte. Zerb Gerlan 32. Ez gira gu Roschild, hola hemen, bi besoak gurutzaturik bizitzeko. Larz Iru 48. An egoten nintzan besoak gurutzatuta besteai begira. Etxabu Kontu 128. Sukaldean an zeuden bi gizon besoak gurutzatuta. Zendoia 219. Hor zaude exerita, besoak gurutzaturik, mokoka. MEIG IX 108. [Langileak] hobeki daki lanaren berri besoak gurutzaturik begira dagoenak baino. MEIG III 154.
v. tbn. B. gurutzetu: Alz Bern 54. B. kurutzatu: Barb Sup 25. Ardoy SFran 167.
azpisarrerakoSense-6.1
Etxekoek begiak hesten daroztate, besoak gurutzatzen. Dv LEd 183.
azpisarrera-7
BESOAK GURUTZEAN IPINI. Cruzar los brazos. "Besoak gurutzen ifinita dago (V-arr)" Gte Erd 57.
azpisarrera-8
BESOAK GURUTZE (Estar, etc.) con los brazos cruzados. "Besoak gurutze dago (BN-arb)" Gte Erd 57.
Behar dugu belhaunaz lurra ukhitu zenbeit aldiz, eta burua ere apaldu. Ezartzen ahal litezke oraino, xede berera, besoak gurutze zabal-zabala. Jnn SBi 82.
azpisarrera-9
BESOAK JAN. "Besoak yaten, royendo los zancajos" A EY III 351.
azpisarrera-10
BESOAK TOLESTU ( (Lar)), BESOAK TOLESTATU. "(Cruzados los) brazos, besoak tolesturik" Lar.
Antxe nasa gañean egoan Anjel be, besoak tolostuta. Ag Kr 152. Ik deitu bear iñori alperra, ik, egun guztian besoak tolestuta [...] agoan orrek. Ag G 338. Beren besoak atxur kertenaren gañean toleztatuta [...] begira gelditu ziran danak. Ib. 44. Zer egin? Besoak tolestatuta, aizeari begira egon? Munita 55. Esi oen gaiñean besoak tolestuaz, urrunera begira egozan. Erkiag Arran 193. Gaitza galerazteatik / besoak tolesten dituala. Lab SuEm 182. Joera honek hizkuntzaren zori gaiztoz besoak tolestaturik ezin ikusiaz gainera [...]. In. MEIG VI 44s.
azpisarrera-11
BESOAK UZTARTU (L, B, BN-baig; T-L). Ref.: A (uztartu); Gte Erd 57. Cruzar los brazos. "Cruzarse de brazos. Besoak uztartuz aisago ibiliko gaituk (B), andaremos más fácilmente cruzando los brazos" A. "Bras croisés, besoak uztarturik" T-L. "Besoak uztertuak (B)" Gte Erd 57.
Besoak uztarturik, hari beira daude. Hb Esk 117. Etsaitan handienek besoak uztartu. Ib. 24. Manzinok harritua besoak uztartu, / ezin ganez burutan menditar haurrekin, / Szipion ethor arte, lotzeko heiekin. Ib. 30.
azpisarrera-12
BESOAK ZABAL. v. BESOAK ZABALIK.
azpisarrera-13
BESOAK ZABALDU. Abrir los brazos; (fig.) acoger, mostrarse acogedor. Cf. BESO-ZABALIK.
Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik / Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk; / Beso biak zabaldurik dago errendaturik / Gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik. E 127s. Azken hatsak diraueño, ziadutzak Iainkoak, Arimen rezibitzeko, zabaldurik besoak. EZ Man I 55. Iesus besoak zabaldurik zagozkiguna. EZ Man II 195. Saihetsa idekirik; besoak zabaldurik; zangoak hedaturik; zauriz betherik. Harb 311. Ni seme galdua, ta Aita ona besoak zabaldu ta niri laztan ematera. Cb Eg II 139. Leku ezkutuan zagozala, besoak zabaldu. EL1 59. Besoak zabaldurik dago, seme ondatzallea artu zuan eran artzeko. AA II 230. Deitzen ninduzun. Besoak zabaltzen zinerozkidan. Dv LEd 240. Mariaren onran besoak zabaldu eta Gloria Patri zazpitan errezatzea. Arr May 13. Aitak, besoak zabalduta, bere bularraren kontra estutu eban-da. Ag AL 73. Bere athean bat ikusten zuen ber [...], edozoin izan zadien, besoak zabalduz altxatzen ziozkan, ama batek bere haurrari buruz bezala. JE Bur 66. Berari beira jarri zitzaion / zabaldurikan besuak. Tx B II 116. Apaiz antz-antzeko bat ere ikusi genunan besoak zabalik itzaldian. Or QA 51. Gizonak besoak zabaldu zituen sorbaldak goitituz. JEtchep 29. Besoak zabaltzerakoan, zabala, neurrigabea nai dugu arrapatu. Vill Jaink 133. Etsaiari besoak zabaltzera zijoan. Alkain 60.
v. tbn. Mat 214. FrantzesB I 156. Lard 43. Bordel 202. Hb Egia 103. Apaol 114. HU Aurp 196. A Ardi 71. Alz Bern 58. Zub 38. Yanzi 165. Or Poem 549. Zerb IxtS 37. Anab Poli 88. Berron Kijote 113.
azpisarrerakoSense-13.1
(Fig.).
Bealdetik, mueta guztiko txalopaz beterikako ibaia igaro ezkero, aurreko beste mendiaren ondoan estu estu dagozan ontzitegiak edo itxasoak bere goraldietan besoak zabalduteko bear daben ondartzea. Ag Kr 18.
azpisarrera-14
BESOAK ZABALIK, BESOAK ZABAL (Tener, etc.) los brazos abiertos; (estar, etc.) con los brazos abiertos.
Begira nola bere besoak zabalik dauzkan pekatariak artzeko. Cb Eg III 290. Belauniko, besoak zabalik. EL2 54. Gurutze baten iltzez josia, / besoak zabal gugana. Echag 219. Eta dakus altaran Santo Kristo andi bat, / Kurutzean josita besoak zabalik. AB AmaE 390. Besoak zabalik artuko du gurasoak. Ag Serm 463. Mundakan neskatilla eder asko dagoz, besoak zabalik Mati senartzat artuko leukienak. Echta Jos 219. Besoak zabal nago gaur zure begira, / Elgar besarkatzean baitzaizkit hetsiko. Iratz 61. Besoak zabalik diraute geienak. SMitx Aranz 146. Kaleek, besoak zabalik balituzte bezela, abegi onez artzen dituzte kanpotarrak. Anab Poli 73. Aiñengille aen antzera, besoak zabal, baiñan madarikatzeko ordez parkeskeko oiuak egiñaz. Erkiag Arran 186. Zoaz apaizarengana, besoak zabalik artuko zaitu. MAtx Gazt 47. Itxaron beste anaiok astiro, besoak zabalik, naparrok erri kontzientzi geiago artzen daben arte. Gerrika 274.
v. tbn. Besoak zabalik: Ag G 44. A Ardi 89. Inza Azalp 154. Enb 42.Yanzi 132. NEtx Nola 20. Osk Kurl 97. Larz Iru 36. Olea 275. Besoak zabal: Or Eus 413. SMitx Aranz 134. Izeta DirG 75. NEtx LBB 231.
azpisarrerakoSense-14.1
(Fig.).
Besoak zabal zengozan, / kimak dardaraz beterik. / Baso erripan ez ei zan / zure gerizpea lakorik. Gand Elorri 198.
azpisarrerakoSense-14.2
( Besoak zabal-zabala ).
Othoitzik khartsuenetan zaraman handik hasirik-eta, biharamun eguerdirainoko denbora, besoak zabal-zabala, batere erortzerat utzi gabe. Jnn SBi 86.
azpisarrerakoSense-14.3
( Besoak zabal-zabal ).
Besoak zabal-zabal zure zai, begira. Jaukol Biozk 9.
azpisarrerakoSense-14.4
( Besoak zabal-zabalik ).
Besoak zabal-zabalik bere ugazama besarkatu nai izan zun. Etxde AlosT 93.
azpisarrera-15
BESOAN.
azpisarrerakoSense-15.1
a) En brazos, entre los brazos. v. BESOETAN.
Hanbat da eder eta jentil, harzaz erho narama; / zori honian sortu date haren besoan datzana. E 147. Nik nahien dudanian, berzek besoan daratza. Ib. 135. Zu serbitzeko andi dot deseoa; / aldi bat zeure besoan naratzazu. Lazarraga A17, 1186r. Bere aurra besoan artu ta joan zen aita misionistagana. Mb IArg II 313. Bere seme ederra / arturik besoan. Echag 102. Sabelean edo besoan aurrak zituzten emakumeai. Lard 86. Mariak besoan zian aurra. Ip Hil 117. Ikusten duzu izaitez emazteki bat pizkorra, zangar besoak azkar, gerria lodi, haur bat besoan. HU Zez 33. Pozik egoan mutikotxoa, Juana Marik besoan artu ebanean. Echta Jos 16. Amonatxua kantari / aur txiki polit bateri, / besuan zedukanari. MendaroTx 97. Besoan daukala, artzaia artan iratzarri. " En esto despierta al pastor que lo tenía en brazos" . Or Eus 52. Aurra besoan zeukan emakume gaztearen aurrean. Ugalde Iltz 34. Aurtxo txiki au besoan artuz / amatxon negar zotiñak! Auspoa 39, 98. A zer bertsoak, datorrenean, bera [haurra] harturik besoan! Xa Odol 186. Andreetako bateri besoan eukan umea [beiak] adarretan artu. Etxabu Kontu 57. Irriskatzen zinuen zure belar paketa besoan behitegira erortzea. Etchebarne 29. Ar nazak, ba, besoan ik. JAzpiroz 64.
v. tbn. SocLen 481 (1687). DurPl 50. Xe 261. AB AmaE 357. Bv AsL 180. Tx B II 53. Ataño TxanKan 148.
azpisarrerakoSense-15.2
b) Del brazo. v. BESOTIK.
Hara hok jadanik hanxe, badoazila etxerat beren emeak besoan, bihotza beldurrarekin pil pil. JE Bur 32.
azpisarrera-16
BESO-ARTE. v. besarte.
azpisarrera-17
BESO-HAS. Con los brazos al descubierto. v. BESO-HUTS.
Neska gazte bat agertu zen, xuriz, beso has. JEtchep 100.
azpisarrera-18
BESO ASKODUN. De muchos barzos.
Emoten genduan San Luisen altararako zillarrezko kandelazai andi eder besoaskodun bat. Ag Ioan 212.
azpisarrera-19
BESO HAUTSI. a) "Beso ausiaren gainera emongo baleu, si diera a cambio de la deuda (V-m)" A EY III 278. (V-m). "Besauzi, deuda (V-m) (litm. 'brazo roto'). Besauzian ganera emongo baleu" A Apend.
b) "Beso ausiaz bear egiten dau orrek (V-ger), ése trabaja a destiempo" A EY III 277.
azpisarrera-20
BESO-AZPI. v. besazpi.
azpisarrera-21
BESO-BIZKARZALE. Amigable, dado a pasar el brazo por los hombros.
Ardoa berea ta besteena edan [...]. Gañerakoan, ikusi ez duzuten bezelako beso-bizkarzale ta par-ontzia. Anab Usauri 7.
azpisarrera-22
BESOEN BETEKO. "Besoen betheko muthikoa (Lc), ederra eta zabala" Lander Eusk 1926 (II), 63 A EY III 296.
Besoen beteko gizona da, ederra ta zabala. Zait Plat 45.
azpisarrera-23
BESO-ERABILTZE. Aspaviento.
Orduban, didar ta beso-erabilte ta aiko-maiko andijak egiñik, zabaldu dau asko guda-mutillen arteko utsunia. Kk Ab 94.
azpisarrera-24
BESO-ERAGINKA. Moviendo los brazos.
[Aurra nintzanean] beso-eraginka ta oiuka adierazten nien doi doi, al bezalaño, nere gogoa, ez baitzen keiñuen antzeko. Or Aitork 15.
azpisarrera-25
BESO-ESPALDA. "La paleta hueso, o más bien anchura del hombro en las articulaciones de los brazos" VocB. v. besezpal.
azpisarrera-26
BESOETAKO. De los brazos, que está entre los brazos.
Ama askok Jenobeba zeñ zan erakutsiaz beren besoetako aurrai zietsaten. Arr GB 120. Amaren besoetako Jesusen aotik. SMitx Aranz 108. Errosarioko Ama, besoetako Seme maitearekin zai zegoen illunpean. NEtx Antz 154.
azpisarrerakoSense-26.1
(Precedido o seguido de seme, alaba, haur, etc.). Ahijado, apadrinado. "Ahijado, semesasia o besotakoa" Ae ap. CEEN 1971, 359. "Ahijada, alabasasia o besotakoa" Ib. "Besotako, norbait bere aitaponte edo amapontearekiko; bataiatzen den haurrarekiko besoetan daramana" ZestErret.
D.a Madalena Araoz, ondo izendatua Erregiña Katolika D.a Isabelen Dama kutun laztana, eta diotenez, beraren besoetako edo Ponteko alaba Palazioan azi ta zegoela. Cb SIgn 15. Loba besoetako batek aitaitari bere egunean. Azc PB 99 (tít.). Berak eraman induen, jaio ta bateratsu, jaiegun batean elizpera, lenengo agertzen ziran gizaseme ta emakumea ire aita ta amabitxi izateko. Orregati aiz i Kaltzaundi ta amona Inaxiren besoetako semea. A Ardi 19. Bere eskuetan hartuko balu alaba besoetakoaren eskolatzeko kargu hori. Mde HaurB 28. Zergatik alaba besoetako hori heure etxean hartu duk? Ib. 39. Haur besoetakoa. Ib. tí.
azpiadiera-1.1
Bere illoba Eneko, kondearen izen eta besoetako mutilla, neretzako ustean daukala, esan ez dit, ba! NEtx Antz 40.
azpisarrera-27
BESOETAN. En brazos, entre los brazos. "Ambracilado, besoetan erabillia" Lar. v. BESOAN, BESOTAN; v. tbn. ejs. de besartean (s.v. besarte).
Haurra besoetan zadukala. Adv ** 4v. Zu nigaz konfesadu, ni zuregaz, / alkar daratzagula besoetan. Lazarraga 1186v. Gizon batek or daroa / inozentea besoetan. Ib. A25, 1197v. Simeon Sazerdote sanduak bere besoetan artu izandu zuena. Ber Trat 7r. Aingeru onek zituzten [animak] / altxatu besoetan. EZ Noel 169. Iesus haurra bere besoetan errezibitu zuen eguna. Hm 105. [Iainkoak] bere besoetan eta alzopean eduki zaitzala. SP Phil 548. Ezpadu nai eskua eman / iragokodu besoetan / eztu zer bildurrik euki / busti zaiztela errekan. Gamiz 206. [Jesus haurra] hartu zuen bere besoetan. Lc 2, 28. Erroman bere burua S. Borja Jeneralaren besoetan ikusi zuenean. Cb Just 108s. Simeon, Jesus bere besoetan zaukalarik, mintzo zen. Mih 95. Har ezazü besoetan ene senhar ohoratiaren arima. Egiat 160. Jaunaren Letart edo probidenziaren besoetan uste oso ta sosegu andiarekin atsedetea. AA III 302. Besuetan daukazun seiñtxu ori. JJMg BasEsc 23. Jesusekin eta Mariarekin bizitzeko eta hekien besoetan hiltzeko. JesBih 444. Gau batez bakotxa zagoela lotan / Morfeoren besoetan. Gy 297. Aurra besoetan artu, begiak zeruronz jaso, eta otsegin zuen. Lard 369. Besoetan artu gura izan eban [umea]. A BeinB 77. [Nere emaztiak] iru bider bakarrik atzamarkatu ninduen eta ori neskamia besuetan iruki nuelako. Iraola 35. Mutiko bi egozan, etzunda, bata bestiaren besuetan. Altuna 23. Bere bildotxa besoetan, badoa beraz muthil gaztea. Barb Leg 136. Berak besoetan eraman dezan. Or QA 143. Gizona eta haurra pintatuko zituen elkarren besoetan. Mde HaurB 109. Lo samur batek bere besoetan artu eban. Erkiag Arran 158. Lo samur batek bere besoetan artu eban. JEtchep 64. Ama Joakiñak estutu zuan bere besoetan. NEtx LBB 49. Arratsaldeko bost eta erdietan il zan nere besoetan. JAzpiroz 64. Geienak aur gazte bat besuetan. Gerrika 100. Ama Birjinaren irudia, haurtxoa besoetan duela. MEIG I 190.
v. tbn. Gç 141. Mb IArg I 134. CatLan 39. AstLas 31. Mg CO 56. fB Ic I 76. Echag 153. Jaur 394. Bordel 33. Hb Egia 16. Arr GB 42. Laph 181. Zabala Gabon 90. AB AmaE 293. Bv AsL 23. Elzb PAd 80. Elsb Fram 94. Zby RIEV 1908, 411. Jnn SBi 12. Apaol 114. Arb Igand 11. HU Zez 147. Ag AL 50. Itz Azald 179. Echta Jos 20. Goñi 31. JE Bur 66. Urruz Zer 16. Ill Pill 18. Lh Yol 38. Ox 80. Inza Azalp 154. ArgiDL 98. Etcham 31. Enb 140. FIr 158. Zub 94.Yanzi 139. Alz Ram 97. Kk Ab II 142. Ir YKBiz 27. TAg Uzt 248. Iratz 26. Zait Sof 44. JAIraz Bizia 56. Zerb Azk 81. Bilbao IpuiB 257. Anab Poli 21. Ugalde Iltz 32. Osk Kurl 38. MAtx Gazt 19. Etxba Ibilt 485. Xa Odol 238. Lasa Poem 75. Berron Kijote 179. Etxabu Kontu 37.
azpisarrerakoSense-27.1
"Besoetan artu, apadrinar. Auzoko andra-gixon gaztiak, ume bat besuetan artzera urten dabe dotore dotore" Etxba Eib.
Jaio zan Zoietako baserrian aur eder bat, zeñari bataioan jarri zioten izena Arturo. Besoetan artu zuten Porrotek eta bere emazteak. Urruz Urz 29. Orain ere badakit nik zuri zer gogoratzen zaitzun: aurtxoa geuk biok artu bear gendukela besoetan. Ag G 69.
azpisarrerakoSense-27.2
Agur, beraz, agur, o gurutzea, / berriz ere agur bihotzetik; / besoetan erregen Erregea / atxiki duk, hila guregatik! Iraultza 20.
azpisarrera-28
BESOETARA ( besoetra R-uzt), BESOETARAT. A los brazos. "Artu ziézun áurra bésoara, besoétra, tomó al niño en el brazo, en los brazos" Iz R 284.
Hark orduan har zezan [Iesus haur] hura bere besoetara. Lc 2, 28 (Dv besoetara; He, TB, Oteiza, Brunet, Ol, Leon, Arriand, Or, Ker, IBk, IBe besoetan). Faboreziduko dabela bein berorren besoetara egotzi ezkero. Cap (ed. 1893) pró. Zato, o ene arima maitea, sekulako errepausura ene ontasunaren besoetara. SP Phil 63. Orren besotará botaturik nágo. LE BOEanm 63. Elduko zara bere besuetara pekatuben damu andi bategaz? Mg CO 104. Aur bat, otsoa ekustean, bere aita edo amaren besoetara lasterka dijoan eran. AA III 328. Egotz zaite Jaunaren besoetarat. Dh 236. Hartu zuenean hila bere besoetara. Jaur 363. Ah! altxa zaite, eta atoz nere besoetara. Arr GB 105. Eta hainbertzenarekin haren arima saindua hegaldakatu zen Jesus Jaunaren besoetarat. Jnn SBi 162. Gazteakandik zarrakana, lurretik musura, seaskatik besoetara, aide guztiak jan bearrean darabilte aurtxoa. Ag G 367. Mariaren besoetarat gure arbasoak berriz itzuli orduko. Barb Sup 165. Bertan dükek Jinkuaren aitziniala ene agertzia eta nahi nük izan Jundane Juhane lilia bezain xuri nausi handiaren besuetara juaiteko. Const 43. Etzun Manuelek bere osaba apaizaren besoetara jo-bearrik ere. Or SCruz 18. Bixenta besoetara joan zitzaion. JAIraz Bizia 119. [Helena] artista antzean alditxartu zen neskame batean besoetara. Mde Pr 184. Zain egokion amaren besoetara aalbait lenen eldu nairik. Erkiag Arran 187.
v. tbn. Gy 130. Lard 460. Laph 217. Aran SIgn 94. Bv AsL 153. Alz Ram 76. Zait Sof 98. NEtx Antz 33. Besoetarat: MarIl 94. Gy 247. Laph 131.
azpisarrerakoSense-28.1
(En expresiones como besoetara eman, etc. 'dar a apadrinar', etc. ).
Au gaiti, ez jakue emon biar seina besuetara ez erejiai, ez judegubai, ez moruai, ez kristinautza bagakuai. fB Ic III 76. --Zer emain duzu sari? / [...] / --Zaldia zelaturik / nere anaia jauna. --Hoiek guzik eztuzu aski / nere arreba Ioana. --Aurra besoetara / nere anaia jauna. Balad 180.
azpisarrerakoSense-28.2
(En función de part.). Cf. besoetaratu.
Amaren arpegi gozua urriñera ikusi neban, eta, aita itxi urrin atzera eta bere besuetara nintzen. Gerrika 17.
azpisarrera-29
BESOETATIK, BESOETARIK.
azpisarrerakoSense-29.1
a) De los brazos, de entre los brazos.
Kendu eutsunean besoetarik Zeure Semearen Gorputz illa. EL1 209. Aurra besoetatik kentzera joan zitzaion. Arr GB 35. Bulharrekoek amen besoetarik haren besoetarat jauzi eginez. Laph 212. Bela askatu zen neska besoetatik. Or Mi 24. Harrezazu [bildotxa] zurekin eta zurekin atxik bethi, deusezetan truk ez duzula besoetarik uzten behin ere. Barb Leg 136. Mutillaren besoetatik lepoa askatuaz. NEtx LBB 206.
v. tbn. Lard 464. Jaukol Biozk 82. TAg Uzt 102. Zait Sof 146. SMitx Aranz 176.
azpisarrerakoSense-29.2
b) Del brazo. v. BESOTIK.
Gabon gaubean besotati / dabilz mutilak neskakaz. Azc PB 64.
azpisarrera-30
BESO-GIBELKA.
Pepe Handik, berehala, beso-gibelka, bere xahakoarekin, jotzen du sorginetarik bat, eta hortan galtzen... bere xahakoa. "D'un revers de bras" . Barb Leg 147.
azpisarrera-31
BESO-GORRI. "(R-uzt), con los brazos remangados" A.
Ez dauka âzturik oin-beso-gorri / sartu zala dolarean. Or Eus 383.
azpisarrerakoSense-31.1
" Beso gorriekin (G-azp)" Gte Erd 21.
azpisarrera-32
BESO-IBILTZE. Gesticulación de brazos, aspaviento.
Aren bekain illunak, aren beso-ibiltzea, aren abotsa! Anab Poli 95.
azpisarrera-33
BESO-HIGIDURA. Movimiento de brazos.
Mintzoa nasaia ta gozoa zeukaten sofistek, abotsa ederra, begia dana su, beso-igidura zalu ta zabal. Zait Plat 151.
azpisarrera-34
BESO-INDAR. Fuerza del brazo, fuerza física.
Oore-puxkat eskeintzeko asmoa bait-zuan, besa-indarrez irabaziko zuan oorearena. "Por el valor de su brazo" . Berron Kijote 56 (v. tbn. ib. 145s beso-indarrez). Baiña etorriko da garaia, beroriek agindu-ta nik obedituko dudana, eta zuen serbitzurako nere gogoa, beso-indar onek azalduko duana. Ib. 47.
azpisarrera-35
BESO-JOKO. Juego de brazo, movimiento de brazo.
Orrenbeste arrikada botata gero ezin sinistu uralako beso-jokoa erabilli zitekeanik. Anab Usauri 74.
azpisarrera-36
BESO-KATILU. Rodilla de las patas anteriores de los cuadrúpedos. "Artritis o tumor en la rodilla, beso katilluko gaitze" (G-goi) Arin AEF 1955, 109.
azpisarrera-37
BESO-KIRTEN. "Beso-kerten, bero-kertenak, beso mardulak. Orrek jauzkak beso-kertenak!" Elexp Berg.
azpisarrera-38
BESOKO EZKUTARI. "Gentilhombre de manga [='que ofrece el brazo para que se apoye el rey'], besoko ezkutaria" Lar.
azpisarrera-39
BESO-KOLPE. Golpe de brazo.
Zeren Iaunaren sentitzen duten beso kolpea. EZ Man I 121.
azpisarrera-40
BESOKO UME.
" Besoko ume, hilabeteetako umea, oraindik oinez ez dakiena. Oaindik besoko umia daka " ZestErret. Cf. BESOETAKO.
azpisarrera-41
BESO-LAN. Trabajo físico.
Ta izaten zituan estuasunetatik ateratzeko beso-lana baño biurrikeri-lana sarrigo egiten zuan. Muj PAm 6. Ibarretan nekazaritzako besolanai ekingo zioten noski. JMB ELG 63.
azpisarrera-42
BESO-LANGILE. "Manouvrier, eskülangile, besolangile" Casve.
azpisarrera-43
BESO-LODI, BESO-LUZE. v. besalodi, besaluze.
azpisarrera-44
BESO-LUZAKA. Extendiendo los brazos.
Aur ta atzeraka, beso luzaka, ezpatadaka, / Osotasuna galtzen dabela galtzairuak. AB AmaE 452.
azpisarrera-45
BESO-MANTXU (V, G ap. A; beso-mantxo V-gip ap. Iz ArOñ). "Manco a quien falta el brazo" A (s.v. mantxu).
azpisarrera-46
BESO-MOTZ. v. besamotz.
azpisarrera-47
BESO MOTZETAN. "Con los brazos descubiertos (V, msOch 27)" A EY III 276.
azpisarrera-48
BESO-MUTUR. v. besamutur.
azpisarrera-49
BESO-ONDO. v. besondo.
azpisarrera-50
BESO ONEKO. "Beso oneko gizona, hombre de fuerza en el brazo" VocB.
azpisarrera-51
BESO-HOSKA.
Emen igeri ume gustijak; / beso-oska bat dantzut uñetan! "Escucho un bracear sonoro" . Laux AB 60.
azpisarrera-52
BESO-OZPAL. v. besezpal.
azpisarrera-53
BESORA. a) (besoara R-uzt-is). "Ártu ziá áurra bésoara, tomó al niño en el brazo" (R-is) Iz R 302. "Artu ziézun áurra bésoara" (R-uzt) Ib. 284.
b) "Besora dagoz gure madari batzuk (V), unos perales nuestros están en espaldera (V-m)" A EY III 286.
azpisarrera-54
BESORAKO. "Besorako madariondoak, perales para (ponerlos en) espaldera (V-m)" A EY III 286.
azpisarrera-55
BESORIK BESO. Del brazo, cogidos del brazo. v. BESOZ BESO.
Besorik-beso, eskurik-esku, / maite biak geldi dira. NEtx LBB 261. Besorik beso alkarri lotuta, auspez jarri eta zizpun aietako bati baketa kenduz, lastaira bezela, aukeran ebaindu nizkin. Ataño TxanKan 54. Bost gizonek besorik beso ezin artu zuten gerria. Ib. 96.
azpisarrera-56
BESOTAN.
En brazos. (Es posible que en algunos casos se trate una forma de ines. pl.).
Bere kamelu handiak / tuzte deskargarazi / eta dohaiñak sehiei / besotan garrarazi. EZ Noel 67. aur dibinoa bere amaren besotan zatzan. Lg II 114. Aita dá, kuidatukodú zútas: utzizaite berarén besótan. LE Ong 59v. Partitu ginenian zoin gure herritik, / batzu haurrak besotan, bertzeak ondotik. FrantzesB II 10. Aingeruak han egoki / Zuri beha herronkan; / Hain baitzagoan goxoki / Haurra zure besotan. Zby RIEV 1908, 410. Azkenian ikusi nikan artzain eskualdun bat, Urepelekoa, gaizoa, eta haren besotan erori nindukan. Zub 50. Garaiz bildu ta loak besotan / goizarte nauka etziña. EA OlBe 52. Emakume orren besotan loituta ibilli bada ere. Etxde JJ 163. Nik [kordiona] artu nun beso tan ta ez nakin nola paratu. Auspoa 77-78, 30. Esnatzearren artu / dezu besotan. Olea 127. Bildotx bat hartu besotan eta / artzainak ziren atera. Xa Odol 99. Aurtxoren bat lotan / zuela besotan. Zendoia 210.
v. tbn. Inza Azalp 78. Jaukol Biozk 92. Iratz 171. Lf Murtuts 54. Auspoa 39, 76. Uzt LEG II 225. NEtx LBB 222.
azpisarrera-57
BESOTIK.
azpisarrerakoSense-57.1
a) (Ir, andar, tener, etc.) del brazo. Cf. supra ejs. del tipo besotik heldu, etc.
Emaindizie éskua Ama Birjinak, ta ermakozaiste besotik sanduek. LE ( in BOEanm 37 ). Jainkoak berak dauka Frantzia besotik. / Deusek zoratu gabe, egon dadin xutik. Zby RIEV 1908, 607. Onek eta maiteak / alkarren besoti / igaro eben Mungia / urien kanpoti. Azc PB 142. Manuelen besotik aurkeztu da. Ag G 360. Gizon baten besotik eleizara. Alz Ram 53. Ene lagunek besotik ez baninderamate otoetarat. JE Ber 73. Paseatzen zendutela / elkarren besotik. Yanzi 92. Etzirea ohartu beste axurant horri, emazte bat besotik, bort-ondorat hurbiltzen. JEtchep 95. Biok giñoazela / besotik bidean. NEtx LBB 282. Beste kaletar gazte baten besotik topatu nin. Ataño TxanKan 128. USA eta URSS elkarren besotik dabiltza eta amerikanoen antz gehien duten linguistika-liburu eta aldizkariak sovietikoak dira. MIH 199.
v. tbn. EusJok II 154. Or SCruz 30.
azpisarrerakoSense-57.2
b) De entre los brazos. v. BESOETATIK.
Aurra añ-iñudearen besotik erori. Mb IArg II 311. Besotik aurra urak eraman. Tx B I 84. Maider-en gorputza besotik kendu bear izan zioten. Etxde JJ 264.
azpisarrera-58
BESO-TIRANTE. Correa para sostenerse en un transporte público.
Mutilla igo da eseri leku gañera eta beso-tirantiari eldu ta asi da ostikoka. Iraola 66.
azpisarrera-59
BESO-UKALDI, BESOKALDI. Braceo, movimiento de brazo.
Bada, Filistindarrek soka lodi eta azkar batzuez zangobesoak lothuak zeramatelarik, Samsonek besokaldi batez lokarri guziak hautsi eta han-harat igorri zituen. Zerb IxtS 48. Ilhezko soka aldiz harro hutsa da, eta tiratzen duten ber, amor emaiten du, hertsitzen eta luzatzen da. Itsasuarrak ohartu ziren beraz gibelerat ari zirela urhats batez, beso-ukaldi arau. Lf Murtuts 20.
azpisarrera-60
BESO-HUTS. Con los brazos al descubierto. v. BESO-HAS.
Goiz artan, neska bakarrik zegoen iturrian, eta besouts, eta magala bilduki gazta-zumitzak garbitzen ari zen azari-belarrarekin. Or Mi 50. Beso-uts yarri nintzan lanerako, ta alai makurtu. Ib. 12.
azpisarrera-61
BESO-HUTSIK. Con los brazos al descubierto. "Besutsik, desnudo el brazo" Bera app. y BeraLzM.
Sillia atzerantza orma-ondora eginda, bere oñak aurre-aldeko gorengo zotzian ipiñita, beso-utsik eta eurok eunduta, burua orman, eta ezpanetan zigarro-mutxikin bat ebala. Kk Ab I 103.
azpisarrera-62
BESO-ZABAL.
azpisarrerakoSense-62.1
A) (Adv.).
azpiadiera-1.1
a) Con los brazos abiertos, en actitud acogedora. v. BESO-ZABALIK, BESO-ZABALKA.
Biotz nereko seme / maite geiegiyak, / itxoroten dizute / ama Donostiyak / beso zabal laztanka: / atozte guztiyak, / aditzera pozezko / zorion berriyak. Echag 84. Gurutzean bere bizia eman zuanak, beso-zabal artuko zaitu. Munita 154.
azpiadiera-1.2
b) (L, BN ap. A). Cortando o raseando la pelota. v. besazaehar (1).
azpisarrerakoSense-62.2
B) (Adj.).
azpiadiera-2.1
De brazos (ramas, etc.) abiertos, extendidos.
Nun zaitut ene gela, ene fraide-gela, / Ene kurutze gorri hoin beso zabala? Iratz 162. Len bezela, aritz beso-zabal eta pagadi eder eta bikañak bear lirakela. Munita 21.
azpisarrera-63
BESO ZABALEKIN. Con los brazos abiertos, en actitud acogedora. v. BESO-ZABAL.
Eziñ obeto pozez / emen bizi gera: / ikusten gaituztela / begi onarekiñ, / Euskal-erriyan artu / beso zabalakiñ. Echag 69. Jainkoa, alabañan, prest daukate, egiaz damututa badijoazkio, beso zabalakin artzeko. Lard 418.
azpisarrera-64
BESO ZABALETIK.
azpisarrerakoSense-64.1
a) (Sembrar) a voleo.
Gauza segura da holako tresnarekin hazia bardinkiago hedaturen dela beso zabaletik baino. Dv Lab 67. Hostoa aski ongi egina denean da hobeenik ematea igeltsua. Beso zabaletik botatzen da ogi bezala eta ematen da hektarako bi erregu herrauts. Ib. 97.
azpisarrerakoSense-64.2
b) "Besazabaletik (L-ain)" A, que remite a besazear, '(dar un golpe de hacha) en sentido horizontal'.
azpisarrera-65
BESO-ZABALIK. Con los brazos abiertos. v. BESO-ZABAL.
Gero joaten da beso zabalik Pillipe laztantzera. Ill Pill 29. Aspaldi ontan beso-zabalik ne-zai zeundela / badakit ziñez, Aizkorri. Jaukol Biozk 57. Beso-zabalik emen naukazu / Jesusen aurrean. Ib. 73. Zijoan tokira zijoala, beso-zabalik artzen zuen nunai. TAg Uzt 237. Elkarren etsai bizi dira-ta / gauz onik ez uritarrak. / Mendiyan beso zabalik daude / lizar, aritz, orrikarak. EA OlBe 16. Beso zabalik artuko zaitu, / "Kaixio, mutil" esanda. BEnb NereA 262. Beso zabalik eskatzen diot / zeru-lurren labeari. MMant 111. Beso zabalik artuko zara / erritar danen aurrean. FEtxeb 163.
azpisarrerakoSense-65.1
Con los brazos tendidos.
Ermita aldian beso zabalik / utzi zuan ama zarra, / arren begitan ez da faltako / ikusi arte negarra. EusJok II 153.
azpisarrera-66
BESO-ZABALKA.
azpisarrerakoSense-66.1
a) Con los brazos abiertos. v. BESO-ZABAL.
Baserritarrak premizkoa du / inguratzea kalera, / aurten Donostik beso-zabalka / eskeintzen digu aukera. Basarri 61. Atea zabaldu orduko, Agerre begiztatu zuanean, besozabalka ta agurka urreratu zitzaion. TAg Uzt 175. Urrena, berriz, besoetan zeukan umetxoa, andik jetsita, besozabalka zetorkiola bidera... Ib. 270.
azpisarrerakoSense-66.2
b) (Sc ap. A). Cortando o raseando la pelota. v. besazehar.
azpisarrera-67
BESO-ZAIN. "Brachialis nervus, [...] besoari dagokan záña, besozáña" Urt III 397.
azpisarrera-68
BESO-ZAINTSU. De brazos fuertes.
Gizon sendo, azkar eta beso-zaintsuak baitziren gizeraile biok. Mde Pr 135.
azpisarrera-69
BESO-ZANGO (Pl.). Brazos y piernas. v. ZANGO-BESO (s.v. zango).
Hartan erori, beso-zangoak hedatuz. Mde Pr 159. Abiatu zen Frantses alde guzietarat, beso zangoak sistadun zuhaitzetan larrutzen zituela. Ardoy SFran 191. Jainkoak beso-zankoak arindu baldin badizkie. MIH 311.
azpisarrera-70
BESOZ BESO (V-ger-oroz, L, BN-arb, R-uzt, S; SP, VocBN, H). Ref.: A; Gte ERd 57. Del brazo. "Bras à bras" SP y H. "Bras dessus, bras dessous" VocBN. v. BESOTIK, BESORIK BESO.
Nork egundaino bestarik / Ikhusi hunelakorik! / Besoz-beso besarketan, / Egonikan nigarretan, / Aitak Semea aldean / Emana mahain onean. CantIzp (ed. 1868) 103. Deusetan ez ziren ibiliko besoz-beso, Yuduekin, lehenagoko nobleak ala dukeak. Elsb Fram 181. Bi gizon mozkor, besoz-beso, batek bertzea deramala. HU Zez 202. Igorri zituen senar-emazteak besoz-beso etxerat, bakean bizi zitela erranik. Ib. 62. Mahain saindutik lekora gostuan Jainkoaren etsaitzat ezagutu batzuekin hor gaindi besoz-beso ibilki. Ib. 198. Lau orenak irian agertu ziren Hazparne-Zelhaitarrak, mutiko gazte xuhail batzu, jaunxkila, erneak, neskato ile harrodun andana besoz beso zerakartelarik. JE Bur 25. Gero aitabitxi-amabitxiak irri-egingarri. Ondotik amañoa, haurra besoetan Sabelkoi eta Sabelkiña besoz-beso. Ox 40. Xaneta gaizoarekin besoz beso sartu zen, arrats hartan, etxean, kopeta gorarik, hirria doi doia gordatuz. Barb Sup 99. Igan ba eta, besoz-beso hel, lanoez harat behaka, / Hor asetzeko, hor zoratzeko gogo ta bihotz beteka. Iratz 179. Bixtan da ez girela, Italiako jendea eta gu, bethi besoz-beso adox ibili azken denboretan. SoEg Herr 16-5-1957 (ap. DRA ). Zuriñe... bere aitaren lagun ibili da, estu ta larri. Ta ni... ni... Madalenegaz besoz beso Talatik etxera. Erkiag Arran 75. Zinemako tenorea hurbiltzen ari zen. Zonbait gazte, biranazka, hozpilduak besoz-beso, ixil-ixila iragaiten ziren. JEtchep 79. Biak, besoz beso heldu Harpe Saindutik, ezkonberri. Larre ArtzainE 181.
azpisarrera-71
BESO-ZIRGILO. Brazalete. v. besoko.
Gizon eta emakumeak zetozen, kate, belarriko, eraztun, beso-zirgillo ta urrezko pitxiak biotz biotzez eskeintzen. 'Dextralia' . Ol Ex 35, 22 (Dv eskumuturrekoak).
azpisarrera-72
BESOZKO. De fuerza, de ejercicio físico.
Guk nai genduken ainbeste gazte / plazetan ezin azaldu, / Besozko lanak bakandu dira; / ostikoketa ugaldu. Basarri 90.
beso
<< besarka 0 / 0 bestela >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper