Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

773 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (116)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
begiratzaile.
sense-1
1. (L; , Dv, Bera), begiratzale (Lar), begirazaile, begirazale (S), beiratzaile, beirazaile. Ref.: A; Lh; Lrq (begira); AtSac 50.
Guardián; defensor, protector; custodio; mantenedor, que conserva. "Administrador, begiratzale" Lar. "Patrón, protector (c.)" Añ. "Celui qui regarde, garde, conserve, préserve" Dv. "Conservador" A. "Begiratzaile (L), -zale (S), gardien, protecteur" Lh. "Pâtre" (S) AtSac 50. v. begirale, begirari.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional desde principios del s. XVII. Al Sur, aparte de un ej. de Añibarro, sólo se encuentra en algunos autores del s. XX.

O Aingeru iaioz gero ene begiratzaillea / premietan zu izatu zaitut neure habea. EZ Man I 123. O gizonen begiratzaillea. "O custos hominum" (Iob 7). EZ Eliç 310. Ararteko ezarten deriozielarik Birjina ama saintia, zien Aingürü begirazale, Patron Saintü eta beste saintiak oro. FPrS 29. Bortz ehun astoak oro alxaturik elgetik eraman dituzte, eta haien begirazaliak oro nitzaz berziak elgian hillik kolpez [...] heda heda diaudezu. Tt Onsa 51. Zergatik ez haiz prestatzen iuiamenduko egun ikha[ra]garri hartakotz, zeiñetan nihork ez baitu izanen begiratzaillerik, sustengurik eta defendatzaillerik. Ch I 24, 1. Ez ene adiskiden nonbreak, ez ene beiratzailleen indarrak eziñ lagunduko nau. Ch III 59, 3. Obra onez berreginduko dut ene arima, hek izanen dire ene begiratzaile, sustengu eta defendatzaile egun lazgarri hartan. Brtc 125. Enasala ni neure ondasunen jabea, ezpada jabe-orde begiratzalle Jangoikoak ifiniko bat. Añ LoraS 163. [San Josepe,] Jesu Kristoren biziaren kontserbatzaile eta begiratzaile. JesBih 444s. Sen Grat gure begirazale hanitz iratzarria. UskLiB 142. Konsekratzen daizkitzut [...] ene osasuna, ene libertatea, ene bizia, hitz batez, naizen guzia et[a] munduan ditukedan guziak. Nahi nuken guzia da izan zaiten hauien ororen begiratzaile. MarIl 112. Maria dela on guziaren ithurburua guretzat, bai eta gure begiratzailea gaitz guzietarik. Jaur AndreB 113 (ap. DRA). Batzu xuhurrak eta begirazaile onak, berze batzu egorzaile, gormant, jokolari. EskLAlm 1849, 15. Hekin osasunaren beiratzaile ona, / bizi bethi izariz eraman dutena. Hb Esk 186. Jesüs Kristen Khorpitzaren begirazale ziren soldaduak, lotsaz ikhara jarririk, hilik bezala egon ziren. CatS 103. Ezen ahalik den gutiena zuen ber, ez zakien geldirik egoiten, ez zen bere buruaren begirazale. Prop 1884, 254. Thonba estaltzen zuen harrian eman zuten zigilua, eta soldadu begiratzaileak ezarri haren inguruan. Lap 283 (V 128). Zer amodioa Jainkoarena, gutarik bakotxari, zeruko bere gortheko Printze bat emaitea, gure zaintzaile eta begiratzaile! Ib. 106 (V 50). Gaizo eskualdun laborariak, nor izanen da zuetaz bertzerik, eskualdun ohidura on guzien eta bereziki mintzaiaren begiratzale? HU Aurp 198. Ordü berian hitzartü zien izanen zirela algarrentako Jinkoari egin zien promesaren begirazale eta jakile. Ip Hil 66. Oro eroan dütie, [idi] hen begirazaliak ezpataz jo, eta nihaurk bakharrik erraitera ihes egin dit. ArmUs 1899, 34. Lurreko erregeak Elizaren haur bilhakatu ziren, eta haren begiratzale. CatJauf 31. Zaindari, Begiratzalle edo Santo Patronok. Ayerb EEs 1916, 190. Diruz ta esku-zabalez, merezi daben guztiai lagundu bai bear diran baldintzak ta begiratzalleak yarririk. Belaus LEItz 115. Ama, langille ixil, ezkontza koropitzaille zuurra, etxeko ondasunen begiratzaille zuzena. Lh Itzald II 116. Iñork ikusi etzulakoan, Santa Cruz lasai oeratu zan, inguru aietan begiratzailerik utzi gabe. Or SCruz 38. Soldadu begiratzailea an zegoan gelaren erdi erdian, eta etzedukan iñora mugitzerik. Ib. 46. Ezagutzen zutenak aitortu zuten ikasteko gogatsua zala: oien artean Gergorio Retana jaunak, Seminarioan aren begiratzaile izanak. Ib. 20. Lurra biziaren emaile, biziaren azkarzaile eta gizonaren ontasunen begirazaile. Herr 14-8-1958, 1. Jondoni Mikael Arkanjelua, izanagatik, bere hegal handiekin eta ezpata baliosarekin, Eskual-Herriaren begiratzale lehena. Ardoy SFran 16. Gure uzten beirazaile leialki so dagola. Xa Odol 157.
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de compuestos).
Otso batek etzuen / ezur eta larru baizik, / zeren horetan beitzen / ardi begirazale honik. Arch Fab 81. Zaldi beiratzaileak bibak ardiesten, / zezena ihesari denean ematen. Hb Esk 223.
azpiadiera-1.2
Conservador (en política).
Mac Millan-en boz-emaile batek zion: "Begiratzale (conservateur) naiz, begiratzale egonen". SoEg Herr 27-6-1963, 2.
sense-2
2. Cumplidor, que cumple, que guarda (preceptos, etc.).
Zer sari hitz eman dü Jinkoak haren manü saintü ororen begirazaler? Bp I 114. Bazakien ondoan ere hura berekin zuela. Bertzenaz nola aginduko zioten lege begiratzailei sari Yainkoak baizen ezin emana? Hb Egia 9. Zeren eta lege zaharrian Jinkuak Manü horren fidelki begirazaler bizitze lüze bat phakütako emaiten beitzian. CatS 47.
sense-3
3. (Lar, , Dv).
Espectador. "Inspector" , "mirante", "oteador" Lar. "Mirador, el que mira" Lar, . "Mirón" , "reparador, observador" Añ.
Zuen artean arkitzen dira berrogeita amar baño geiago [dantza], [...] begiratzalleak naikidatzen dituztela. Izt D 145. Erran zukek ez dutala begiratzaile eskasik nabilan lekhuetan. Ez duk ikhusi, [...] nori beha zagon bestara ethorria zen yende guzia? Elzb PAd 70s.
azpiadiera-3.1
"Catascopus [='nave exploradora'], [...] begiratzaillea, begiregoillea " Urt IV 297.
begiratzaile
<< begiratu 0 / 0 behar >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper