Azpisarrerak (sarrerak) (119)
batza.
1. (V-arr ap. A ; , H), batzaa, batz Unión, asociación, sociedad. "Batzaea, quiere decir congregación" Ech 33r."Alianza, unión, confederación" Añ. "'Unión', en el sentido de 'alianza, asociación' o 'liga' de personas, no tiene vocablo. A lo sumo, pudiera expresarse esto con batz o biltz (unión, copia, colección) o con batzar o biltzar (reunión, junta, asamblea)" (1901). AG 1811. "Unión, alianza" A. Tr. Aunque es citado ya por Echave y usado por Añibarro, sólo a partir de los últimos años del s. XIX se hace frecuente (parece que impulsado por la escuela aranista); al Norte lo emplean J. Etchepare y Mirande. Usan batz Arana Goiri (batz egin), Garitonaindia, JBDei, Lizardi y Eguzkitza, y batzaa Añibarro.
--Zein dok (ala don) Euzkadi yeritxuagun (ala yeritxonagun) luiki ta erri-batza? --Da Euzko deritxoen errijen luikija ta batza . (1897). AG 1058. Euskera iraun egiteko irakasleak baino arduratsuagoak dira Elizgizonak ta Batzak. Ezale 1897, 118. Porbintzija bakotxeko buru-urijan egongo da Batza bat, baso-aberaski notindarren euslia deituko dana. " Una Junta" . ForuAB 139. Ara or Laterri-Batz edo Estados-Unidosko erri aundia. JBDei 1919, 284. Baita ere Vela andere abeslari ta beste bere lagun-batzeko eres-ertikideak. Garit Usand 43. Gurasoak orretara ekarteko billera edo batza bat Euskaltzaindiak eraldu bear leuke ta uri guztietan zabaldu. Belaus LEItz 114. Sortu da Emakume / Abertzale-Batza, / Maitasunezko lora / Gustijen baratza. Enb 59. Aberats eta txiro, zar eta gastiak, / Batza ortan sarturik, lan egingo dabe. Ib. 145. Erri baten edo batza baten, txirringetan arin ibilten "urtena, gorengua, onena, banakua" danari "as" deitzen dautsoe. Kk Ab II 155. Eleizearen barruan eta berak indarra emonda sortu diralako monja orreen batzak. Ib. 74. Han omen zuen asmatu Jesusen Lagundiaren egitea, batza hunek ethorkizunean erabiltzeko zituzken urratsekin. JE Ber 59. Badira ere hiri handietan batza bakar batzu, jende onak xede beretarat eginak. JE Med 116. Euskel-Idazle-Batza deritzan euskerazko eskribatzaleen elkartea irasi edo fundatu. Ldi IL 139. "Liga Gaélica", edo "Gael-zaleen Batz" ori, ba al-dakizute zeren antzekoa dan? Ib. 169. Bizibidea edo jana lortzeko era, langintza edo laneko tresnak, jakintza, ertiak, gizon eta erri-batzak, uskurtz edo erlijioa: orra erriak beren lanbide bearrenekoai eman oi dizkiten erabakiak. JMB ELG 24n. Bear litzakezan besterik ez arren, gaur egunean ainbat kistar langille-batz daukaguz. Eguzk GizAuz 157. Langillien Batz Orokarra (erderaz, Unión General de Trabajadores deritxona) be or ibilli ei-da bere sareak baserriraño zabaldu ta maizterrak batez be sarietan sartu nairik. Ib. 125. Ugazaben batza oneik eratu ta egiteko gurari bizia erakutsi eban XIII Leonek. Ib. 157. Onelako batzan dagozan baserritarrak, lurra mugaz banandura barik, guztiak aldran ei-darabille. Ib. 133. Bizkaiko Bidari-Ordezkarien Alkartasunak eta Gipuzkoako Salerosketa-Gintza Eragileen Batzak aurkeztu duten idazkia. " Federación de Agentes del Comercio y de la Industria" . EAEg 28-2-1937, 1173. Legezko Bazkun, Batza edo Alkartasunen bitartez. " Sindicatos, Federaciones o Asociaciones" . Ib. 6-3-1937, 1220. Napoleonen gudari-saillak argalak eta gogoz aulduak zeuden Europako gudari-batzari oldartzeko. Etxde JJ 180. "London Dialectical Society", Sir John Lubbock-en buruzagigopeko Engelandeko jakintzari batzak, txosten bat agertu zuen espiritismuaren fenomenuari buruz. Mde Pr 316.
(, H (V)).
Reunión. "Es junta de ancianos: zaarren batza, tzea " . "Assemblée" H.
Ea erromeria, batzaako dantza, naasteko yolas ta gau-bigereetara agindu badozuz. EL2 140. Yakinik egon bear tzara eze, bazabiltze gazteak naastean batzaako dantzetara, yolasera, fiestetara [...], etzareela garbi izango. Ib. 149. Lamin-batza yagok uretan? "Las sílfides se reunen en el agua?" . Laux AB 37.
Unión. "Unión, acto de unir, (c.) batza, batzea, batasuna, batutasuna, batzakuntzea " .
Gorde gaizala batzan, adiskidetasunean ta bakean. MisE 57. Bijok, Bizkaiaren kostittuxiñoe edo laterkera zarra ta beste euzkeldun laterrijakin batza ikurtzen dabez. (1897). AG 1543.
2. Recolección. "Recogimiento, juna de cosas" .
Mutil talde andiyak yuaten ziran Erriojara ta Aragoera maats-batza ta ardao-egite aldiya baño lentxuago. Kk Ab II 164.
BATZA EGIN. Reunirse.
Ogei gixon ala geiago bazkaltzen batzaldu edo batz-egitteko, ezta biar kemenik. (1897). AG 1349.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper