OEH - Bilaketa

782 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (119)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ausardia.
sense-1
(det.; Añ (G), Mg Nom (G), Aizk, H), ausardi (B, Sal; vEys, Dv, VocB ) Ref.: A (ausardi); Izeta BHizt2 (ausardi) .
Atrevimiento, osadía, valor, audacia. "Courage vaillance" H, s.v. ausartgoa, que cita a AA. "Orren ausardie izigerrie da" Izeta BHizt2. v. ausartzia, ausartasun, ausarkeria, azartasun . Tr. Documentado en autores guipuzcoanos y alto-navarros desde mediados del s. XVIII (tbn. en D. Agirre, Erkiaga y Gandiaga). Hay ejs. no ambiguos de ausardia con -a constitutiva en Cardaberaz, Lizarraga de Elcano, Guerrico, Aguirre de Asteasu, Iztueta y Lardizabal, alternando con ausardi en algunos de ellos. En DFrec hay 10 ejs.
Sartu zen beiñ ausardi andiarekin Elizan Fariseoa. Mb JBDev 4. Mairuen ango ausardi blasfemaria ekusi ta jartzen da su egiña [S. Franzisko Xabier] . Mb IArg II 289. Eta onela beste gauza asko edo aora zetozkionak ausardia andiarekin esan, eta Galai ori lotsaturik utzi zuen. Cb EBO 42 (v. tbn. en contexto similar Izt D 41 ausardia aundiarekin, Izt C 173, Lard 175 ausardi andiarekin, Ag AL 26 ausardi andi bategaz, Kk Ab I 15 ausardi andijaz; Lard 92 ausardia geiegirekin, Ag AL 114 ausardi gitxiagogaz). Aita Larramendi, berari bakarrik zegokion ausardi justuaz, beargai edo irteziñ onetan sartu zan. Cb EBO 49. Alá alzinatzendá / hipokrita andía / eta ellegatzendá / --o zer ausardía!-- / apátzera Jaunái. LE Kop 88. Izanzúen ausardía / pasátzeko ármen erdían. Ib. 172 (Ong 26rs ausardiarík). [Alako Aita] aiñ arduragabe ofenditzeko izan degun ausardia izugarriaz. Gco I 408. Baña orduan itz egingo du, eta ez da izango erantzuteko ausardiarik. AA III 542. Ongi irabazia zuan aren ausardiak ta aren ibillerak oraiñ gertatu zaiona. Ib. 610. Zeñaren [Fr. Pedo de Zaldibiaren] ausardi, balore eta errutasun pare bageak gogoango diraden mundua mundu dan arte. Izt C 504. Jainkoak ausardi onegatik il zituen. Lard 153. Bere aurrean ainbeste ausardiz ari zan Gipuzkoa-tar galai arroarekin. Aran SIgn 9. --Gaurko egunian atiak itxitzia onena. --[...] Pobre artian ausardi aundiya dago, jauna, ta nola-nai sartzen dira. Sor Bar 61. Zer ausardi eta lotsagabekeria dan Jaungoikoari bere begien aurrean txarkeri edo ofensa egitea! Arr May 84. Eta zuk badezu Jaun oni anima ori kentzeko ausardiya? Ib. 63. Beukan arimearen aldetik gogo, kemen da ausardi naikoa gaiñera iatorkon ekaitz dongea eroateko. Ag AL 85. Ikusi barik siñistuko ezlitzatekean ausardi, neke ta arriskoagaz. Ag Kr 61. Zaldi gañean Gonzalo, ausardia dariola. Ag EEs 1917, 172. Borroka ta errita, / esaera miñak, / birao zakarrak eta / ausardi zikiñak, / danak beriak ditu / ardoz irakiñak! JanEd II 114. Jaungoiko onen aurrean egin ditudan gaiztakeriak egiteko ausardia izan det. ArgiDL 33. Maitetasunak bizkortuko du / aurrera ausardi emanez; / moteltzen bada, mintxotuko da / lêngoa berriz esanez. Or Eus 87. Unamunotar Mikel, yaun argiari, gure ausardi gorriaz yabetu dedin. Ldi BB 134. Ta zuk, euskera eder, / mintzo zar yoria, / barkako âl didazu / nire ausardia. Ldi UO 48. Orduantxe ausardia izan nuan bitartean ni etxera etorriko ote nitzan galdetzeko. JAIraz Bizia 112. Ikusi ontzi tinka, / torreok ikusi: / altuan eregi, / indar eta ausardi, / mundu zabal guztiai / barrion irrintzi. Gand Elorri 57. Iakintza ez-bañan ausardi da; ikusiak ez-baiñan arrokeriak erdi du. Or Aitork 367. Zoriontsuak Ederraren munduan bizi ditezkenak, [...], Artean jaio ta iltzeko aukera edo ausardi naikoa dutenak. Txill Let 31s. Bere alabaren ausardiaz txundituta (atrebentziaz arrituta). Etxde JJ 31. Erantzun au emateko ausardi ta kopetik ez badezu, oraindik etzera gauzatu dantza loturako. MAtx Gazt 69. Ezjakiña naiz baña badet nik / idazteko ausardia. Uzt Sas 18. Ze ausardia, / ze argibide egarria, milaka urtetan / etenik egoen mintzaira hirekin lokarritzea. Lasa Poem 96. Ez ukitu gero, baldin ta zure ausardiaren ordaiñez bizia galdu nai ez baduzu. Berron Kijote 53. Eta ausardirako ortan, ez zitzaiola atzean gelditzen. "Y que en lo de la valentía no le iba en zaga" . Ib. 32. Ez baitzuan semea agurtzeko ausardirik. TxGarm BordaB 45. Batzuek Cesaren handitasuna miretsiko dute, besteek etsaien ausardia. MIH 315. Euskaldunen artean horretarako kemenik eta ausardirik ez delako? Ib. 157. Ez ditu bere hutsak gehiegi gorde: berekoia, gaizki esalea, [...] ausardi gutxikoa azaltzen zaigu. Ib. 273. Aurrez aurre begiratzeko ausardia. Ib. 303.
v. tbn. Ausardi: Aran SIgn 34. Inza Azalp 68. Zait Sof 27. Erkiag BatB 153. Alkain 127.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos).
Berberak aterea dezu idazle-mallekiko auzia. Ez, nere aburuz, balio-mallak; agian soilki, olde ta ausardi-koskak. Ldi IL 113. Arriskuaren amodioak, ausardi-ukaldi batez buka diteken gertaera batean egin dezake zerbait. Vill Jaink 81.
azpisarrera-1
AUSARDIA HANDIKO. Valiente, audaz, de gran valor. "Valor, errua; muy valiente es éste, bai onek errua dakar bazterretan; item. ausardia <ausan-> andiko gizona da au" Lar in Aq 1478.
Gizona ikusi ebenean ain ausardi andikoa, danak gura ei eben euren etxera eroan. Ag AL 64.
azpisarrera-2
AUSARDIA HARTU. Atreverse, osar; tomarse la libertad (de).
Ar etzezaten aren eran ibilzeko ausardia. Mb IArg I 195. Zure onegitasunaz eta miserikordiaz beraz baliatu naiz ausardia geiago artzeko eta ardura gabe zu ofenditzeko. Gco I 398. Gero alako ausardia artu zuen umeak gai onetan, non atrebitzen ziran ezkonzera ixilik, testigurik eta apaizik gabe. AA I 603. [Heliren semeak] andre bertutezkoak galdutzeko ausardia ere artzen zuten. Lard 148.
azpisarrera-3
AUSARDIAN. Atrevidamente, osadamente.
Txirrita zegon gordia [...] merienda-zai jendia, / kontu oriyek zer dia? [...] Ez gera asi ausardiyan, / gu zai gaude aspaldiyan, / Txirrita berriz tranpiyan, / kazuelaren guardiyan. ( in Tx B 134; en boca de un bersolari, que tras ser invitado a una merienda en el caserio Txirrita, espera impaciente ante la mesa vacía ).
azpisarrerakoSense-3.1
(Con determinantes: ausardia bizian, handian, ederrean, betean...'con gran atrevimiento, con gran osadía').
Kapitanak bere ausardia ta kolera bizian besotik artu ta: "ken adi ortik milla añenekorekin", maldizioa egin zion. Cb Eg III 390. Eta gaitz erdi litzake berak ez jakitea, edo ezin asmatuz egotea, baldin ausardi andian esango ez balute, ez debala izenik Euskarak berar oentzako. Izt C 40. [Urola ibaiak] Azpeitiko Erriaren ondoan artzen ditu eskui aldetik Beizama, Urrustilla, eta Erreziltik jatxitzen diran urak, eta oekin ioritu ta andizkaturik igarotzen da ausardia betean Lasaoko etxadia eskuitara utzirik. Ib. 113. Sartzen zaio bada illunabar batean bere bizitokira ausardi ederrean, eta itzegiten dio garbi-garbi ta zearo bere bizitza txarraren gañean. Aran SIgn 54s. Ordu bi osoan ibilli zan gure gazte umantkorra [...] itxaso aserratuaren erdian [...] ausardi ta gaitasunik andienean. Ag Kr 210. Kantuz asi zan sega-kontuan / guztiz ausardi aundian. EusJok II 64.
azpisarrera-4
AUSARDIAZ, AUSARDIZ. Osadamente, atrevidamente, audazmente.
Gelara sartu zitzaion eta ausardiz esan zion. Lard 201. Ain lotsa gutxirekin ausardiaz zabilzala beragandik igesi bide galgarritan? Jauregui 240. Gure izkuntza maite oni, bere jauregi barruan [...] ausardiz ta nabarben, norbaitek esi ta lokarriak jarri nai izan dizka. Ag EEs 1916, 118. Egan leio-aurretik, / txintaka txoria; / aren urren, ausardiz, / maiera iguzkia. Ldi UO 14. --Lepomendi edo Letamendi bardin deust --jardetsi eban ausardiz, mutikoak. Erkiag BatB 15.
ausardia
<< aurtiki 0 / 0 autuka >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper