Azpisarrerak (sarrerak) (119)
arrotz.
Onom.: Domno Sancio de Arrotz. (1055). Arzam 127. Martin Arrocha. (1366). Ib. 127.
1. (gral.; Lcc, SP, Ht VocGr 356, Lar, VP 1v, Mg PAbVoc , Añ (G, AN), Arch VocGr , VocBN , Dv, Gèze, H) Ref.: AtSac 49; A; Lrq; Etxba Eib; Gte Erd 211; Izeta BHizt2 .
(Sust. y adj.). Forastero, extranjero. "Avenedizo, benedizoa, arrotza " Lcc. "Étranger" SP. "Advenedizo", "extranjero" Lar, . "Forastero" Lar in Aq 1391. "Extraño" VP . "Extraño o forastero" Mg PAbVoc. "Foráneo, forastero" . "Étranger" Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H. "Voyageur" AtSac 49. "Peregrino, extranjero, trashumante" Etxba Eib. " Arrotz nüzü heben (BN-arb, S)" Gte Erd 211. Tr. Algo más frecuente al Norte.
Has zitezen minzatzen lengoaje arrotzez. Act 2, 4 (TB, IBk, IBe arrotz; Ol atzerri-izkera ). Eta berzék zioiten, Iainko arrotzén erakusle dela dirudi; zeren Iesus denunziatzen baitzerauen eta resurrekzionea. " Étranges" . Ib. 17, 18 ( TB, Ol, Ker, IBe arrotz; Dv berri ). Arrotz garela gorputz hunetan. 2 Cor 5, 6. Ikhas dezaguntzat mundu hunetan herri arrotz batetan bezala iragaiten. Ins C, 8r. Bat bederak (diuskuzu) begira du hilltzea, / Nahiz kristau ezaguna edo arrotz ustea. EZ Man I 13. Arren estima ezazu zuk ere ohorea, / Aharantza arrotz batez sujeta mintzatzea. Ib. 7. Betleena direnean / arrotzak arribatu, / athez athe dute ostatu / etzitekotz galdatu. EZ Noel 49. Ni munduan arrotz bat naiz. EZ Eliç 209. Errege arrotzak. Ib. 337. Eztuzu hemen bethi dirauen hiririk edo egoitza segurik, eta non ere baitzaude kanpoko zare eta arrotz. SP Imit II 1, 3. Eman zuela mezua edo manamendua, hitz arrotza khendurik, haren lekhuan herrikoa ezarriko zela. ES 165. Jendaki arrotzek etzutela izan bothererik aski, Eskualdunaren hizkuntzaren ganbiarazteko. Ib. 109. Bizi zaite lurraren gaiñean arrotz eta bideante bat bezala zeiña ez baitute munduko egitekoek deusetan ere ukhitzen. Ch I 23, 9. Juduetarik hainitz eta Jainkoa zerbitzatzen zuten arrotzetarik ere hainitz jarraiki zitzaizten Paulori eta Barnaberi. He Act 13, 42. Erdera erbesteko, arrotz ori. Lar DT XLIX. Bidejant bat eta arrotz bat bezala lürren gañen zure büria etxeki ezazü. Mst I 23, 9. Galdetzen die non jaio beharra den goiztar arrotzak dioten Errege berri hau. Mb IArg I 160. Arrotzak heldu dire lekhu urrunetarik munduaren Salbatzaillea adoratzerat. Lg II 115. Ez Jainko faltso eta arrotzek, bainan zuk zeronek, o Jainko bizi eta egiazkoa, kreatua. Brtc 269. Erbesteko emakume arrotz galduak zoratu, ta sartu zan begi bietaraño idolatrian. Ub 43.
(s. XIX) Zetarako esan barberua, labañia ta onelango izen arrotz zantar ta erbestekuai artubak? Mg PAb 47. Galdu gaitube arrotz ta erdaldunak. Ib. 95. Ene anáiak, orái yá etzaráte arrótz eta kanpoko, baizik zaráte Sanduen lekukide. LE Ong 98r. Izan ditezela oek, naiz adiskideak, naiz etsaiak, naiz aideak, naiz atzeak, naiz erritarrak, naiz arrotzak. AA I 621. Tristuraz iltzera noa leku arrotzean. AA III 571. Badirudi hizkuntza arrotz bat dela hori guretzat. Dh 232. Arribatu ginenian leku arrotzetan. FrantzesB II 10. Liburu onetan irakurriko ditubeen berba arrotz ta naastekuak. JJMg BasEsc V. Gogoan beti euki / lenengotik ona / sartu ez dala arrotzik / agintetan ona. Zav Fab, RIEV 1907, 93. Adiskide arrotzak. Echag 92. Baziren Jerusalemen Nazione guzietako arrotzetarik. Jaur 202. Lanbide onen gañean izkribatu izan duten gizon arrotz jakinti guztiak autortzen dute. Izt C 26. Ill zan mutill gazte au bere amagandik leku arrotz ta urriñian. Ur MarIl 39. Toki arrotzak bethi dire gustagarri. Gy 255. Mihi arrotz zenbeitez ikhasi mintzatzen, / Eskaraz yakin gabe kasik irakurtzen. Hb Esk 4. Or-emen sakabanatuak bizi dira, iñon ere erririk egin gabe, arrotzak eta erbestekoak bezala. Lard 548. Ez duk egun hartan lanik eginen batere, ez hik, ez hire semeak [...], ez hire abereak, ez hire etxean den arrotzak. "Advena" . Dv Ex 20, 10 (Urt, Lard 78, Ur, Dv, Arb Igand 69, Itz Azald 92, Ol, Ker arrotz; AA II 43 arrotz edo kanpoko; Bibl etorkin). Gizon hori arrotza da, arruntak ditu soinekoak, aingeru batena du itxura. Laph 52. Jaun arrotz aiei jatena eman eragiten. Arr GB 12. Gora mutillak, aguro goazen / arrotz zikiñak illtera. AB AmaE 49. Sartu zitzaien gazte arrotz bat. Bv AsL 22. Urthe luzez urrun toki arrotzetan egonik, berriroski Eskual herrirat itzulia. Zby RIEV 1908, 84. Ez utz gure eremuetan arrotza, bereziki arrotz etsaia nausitzerat. HU Zez 80. Jaunztura arrotz bitxi batzuek galarazten ari baiterauzkute herriko gure jaunztura ederrak. Arb Igand 49.

(s. XX) Jin bedi nahi duena, ezagun ala errotz [sic, seguramente errata] . Eskual 6-11-1908 (ap. DRA ). Bazterretarik begien azpirat edo bere esku ederren arterat emaiten zakotenean arrotz zerbeit, urruntzen zitzakon, edo zuen aurdikitzen behatu orduko. Ib. 175. Zer zeukan zer joan or barrura olako gizon arrotzak? Ag G 111. Bi ordu geroago Lasarten etzan arrotzik gelditu. A Ardi 85. Non diteke orduan Eskual-Herria, non Eskualdunak, arrotz heien guzien erdian? Barb Sup V. Eman zian gizon arrotzari Introït eta besten hasteko onuria. Const 40. Asaben ele gozo ezti au / Baztarturik itzi barrez, / Ta arrotzarena erabilte-eben, / Amea itzirik negarrez. Enb 39. Puntta puntta hartan kausituko duzie izen arrotz bat arras bihurria eskualdunentzat: Valcarlos. Zub 57. Eta etxe-bizitzak / billatzen ekaitzak, / ate oien giltzak / jabiak arrotzak. MendaroTx 42. Aberatsak baitabiltza hanitz aldiz herritik urrun, begiak ikusgailu arrotz zerbaitez ase nahiz. JE Ber 43. Biarba, arrotzak ziranez, ezeren barririk jakin ez-da leku aretara uste-uste barik eldu zirala. Otx 58. Katoliko asko [...] zearo arrotzaren aldera yarri ziran. Ldi IL 162. Arrotzak merketxuago lan-egiten ebela-ta, ugazabak langille arrotzok naiago bertokoak baño. Eguzk GizAuz 160. Arrotz balinbagira Frantziako erregearentzat, ez gira batere frantsesak. Lf Murtuts 50. Arroputz eldu aiz, arrotz. Zait Sof 131. Atzerriko modak ez baitzitzaizkion joera arrotzak baino gustatzenago. Mde HaurB 10. Deusik ez agertuz bere aurpegian, arrotz bat edo ez-ezagun bat ikusi izan balu bezala. Ib. 84. Izen arrotz baten gatik, Azkaindarra da Justes. Zerb Azk 83. Batari zugur-itza ematen baitzaio [...], besteari izkuntza arrotzez mintzatzea. Or Aitork 396. Hiri arrotz batean. JEtchep 83. Bakarrik nabil, gurari erriz, / bidari muker, arrotza. Gand Elorri 163. Izkuntzarik arrotzenetan mintzatzen direnak. Vill Jaink 24. Errepublika sua berriro / arrotz arek piztuko ote? NEtx LBB 286. Saltzaille arlote arrotz bat aterpe billa etorria zala. Lab SuEm 172. Kontseilu-gaia herritarra zen, / mera-beharra arrotza. Mattin 66. Arrotzek die kanpoz gozatzen, / Eta nik aldiz barnez maithatzen. Casve SGrazi 72. Hizkuntza arrotz baten gisa. MIH 186. Galesek ez diote galesez hitzegin nahi arrotz bati. Ib. 185. Gure artean, landare zaharrek hain sustrai iraukorra duten Euskal herri honetan, sortu balitz [Claudel], ez genukeen arrotz egingo. MEIG VIII 71.

v. tbn. CatLav 364 (V 176). AstLas 40. Aran SIgn 60. Zab Gabon 79. Sor Bar 105. EusJok II 129. Jnn SBi 17. Etxeg in Ag AL 5. Lh Yol 48. Ox 108. Mok 19. Inza in Jaukol Biozk VII. FIr 137. Etcham 83. Anab Usauri 100. Lek EunD 32. Ir YKBiz 229. ABar Goi 20. Laux AB 100. Iratz 106. JAIraz Bizia 102. Etxde JJ 197. Txill Let 146. Osk Kurl 116. Larz Iru 146. Onaind in Gazt MusIx 206. Ibiñ Virgil 33. Ardoy SFran 230. Xa Odol 28. Ataño TxanKan 36.
(Uso pred.).
Noiz ikhusi augu gose edo egarri, edo arrotz, edo billuzi, edo eri, edo presoindegian, eta ezaugu zerbitzatu? Mt 25, 44 (He, Dv, Ip, Ol, Leon, Ker, IBk, IBe arrotz; TB, Ur, Echn arrotza; Ur (V) bidastiz, SalabBN loiamendu gabe, Hual pelegrino,Or bidez bide). Orduan ihes egin zezan Moisesek hitz hunegatik, eta arrotz egin zedin Madiango lurrean. "Fût étranger" . Act 7, 29 (TB arrotz izan, Dv arrotz egotu, Ol, Ker arrotz bizi). Gorphutz huntan gareno arrotz gabiltzala. Dv 2 Cor 5, 6. Ea bera arrotz ibilli zan bitartean aren etxean zer igaro zan. Arr GB 93. Illobak nauka arrotza: / "Ua emendik orrontza!". Xe 243. Gaur... bakarrik bizi naz ni / Neure errian bertan arrotz! Ag AL 31. Noiz ikusi zaitugu arrotz, ta eman dizugu aterbea? Ir YKBiz 422. Erromesak bai adu txar!: / nunai arrotz, atzerritar. SMitx Aranz 20. Emen lurrean ainbeste izkuntzek, erri guziak anai izanik ere, elkarrengandik banatzen gaitunate, atze ta arrotz gertatzen gerala. Or QA 197. Urrunera dioa barruti ez-ezagunetara arrotz. Ibiñ Virgil 98. Zeure sendian bizi / zera guztiz arrotz. Insausti 326.
(Como primer miembro de compuestos).
Abarkadun gutxi ikusiko dezu erderaz mintzatzen edo abanera, xotis ta beste arrotz dantza nastuetan. Ag G 96. Trinkoa zetorren, lodikotea; baño beltzerana, eguzkiak errea, arrotz itxurakoa. Ib. 110. Arrotz-izkuntzan ikastean. Inza ( in Jaukol Biozk VI ). Mutil gazte zoroak ere, ostikoka ta arrotz-jokua pranko, ta buruan muin gutxi. Or SCruz 145. Euzkadiri kentzeko / arrotz-buztarrijak. Enb 52. Kendurik arrotz-edena. Ib. 64. Arrotz elertietan poesi zelaiak zeken eta elkor dakuskigu. "En las literaturas extranjeras" . Aitzol ( in Laux BBa IV ). Arrotz tiraineri gogor, xuti. Iratz 113. Bidasoaz-ona arrotz-aztarrenik ez da. SMitx Aranz 214. Osoki mordoiloturik zegoen orduko kornubiera eta arrotz hitzez gonburu beterik. Mde Pr 255. Arrotz izkuntzako izenari etxeko usai erantxi nairik bezela. Etxde JJ 271.
(SP, Dv, H).
Extraño, raro. " Arrotz edireitea, trouver étrange" SP. " Arrotz kausitzea (Laph), trouver étrange" Dv.
Zure aitari zitzaion / kaptibatu mihia: / gauza arrotzaz espantu / mundu-herri guztia. EZ Noel 162. Badakit anhitzek miretsiko duela eta edirenen arrotz eta estraiñio, ni lan huni lotzea. Ax 16 (V 7). Ez da ez berri arrotza / Madalena saindua, / Zeren osoki bihotza, / Duzun sasiatua. Arg DevB 104. Zeren hekien beharriari estrainio edo arrotz eta irrigarri iduritzen zaizkon Eskuarazko hitzak. ES 163. Hain estimu handitako gizonei eztagoten gauza arrotz bat eginen lukete. Ib. 198. Mirakuluak egin ditzan batere ez dut arrotz khausituko. Laph 144. Euskeltzaleen eragille ozena dan aldetik iritzi nion arrotz berak idatziari. Ldi IL 60. Bere zenbait egite [...] arrotz itzez eta izkera maketsez ialkitzen zituala-ta. Or Aitork 32. Asmu edo atheraldi arrotzak, alegia gaixo lelexka batzuen ahotik jalgi-arazten zituen. Lf ( in Zait Plat XIV ). Orain linguistika liburu eta aldizkarietan idazten denetik ehuneko 5 edo 10, gutxienez, ezin uler dezake, sinbolismoa bera zeharo arrotz egiten zaiolako. MIH 196.
Ajeno, extraño. " Esku arrotzak ukitu du zure lana, une main étrangère a touché à votre travail" Dv.
Ezen zu zeroni zaitut egiazki presentean hemen zure sakramenduan, iduri arrotzez estalia zaudelarik. "Quamvis aliena specie occultatum" . SP Imit IV 11, 1 (Mst besteren üdüriaren pian, Ol beste baten irudipean). Zu zare bakharra zure baitarik handia zarena. Ez duzu bothere arrotz baten premiarik zure nahi guzien egiteko. Mih 55. Zure bihotza ez da arrotz Eskaldunei egiten zaioten ongiari. Dv Lab III. Piko hari esker ikus dakioke eta handik beretik [giranoietik] atera trabari arrotza. JE Med 70. Estegorrian gai arrotzak eukitzea. "Cuerpos extraños" . EAEg 28-12-1936, 667. Orrek ere esan nai du eztitugula [emengo gauzak] osoki arrotzak, eta billatzen dugunakin ba-dutela zer-ikusi. Vill Jaink 127. Emen anima atsegiñ-/ itxasoz igeri dabil, t'azkenez / barrura murgil danean / beste txinti arrotzik / ez baitu batere zentzumenez. "Ningún accidente extraño o peregrino" . Gazt MusIx 85. Gai au [...] gazteentzat naiko arrotza irten zan. Insausti 283.
(V-gip, AN-larr) Ref.: Iz ArOñ; Asp Leiz. .
Desconocido.
Ikhusi zituen bere anaiak eta ezagutu zituen; bañan alegia hura arrotz egiñ izan zuen hekien aldera. Urt Gen 42, 7 (Ol arrotz azaldu, Bibl arroztarena egin; Dv arrotz batzuei bezala, Ur arrotzak bezala). Arrotz bati ordean ez zaizko [ardiak] jarraikitzen, aitzitik ihesi dohaz haren ganik. He Io 10, 5. Nor dira urrikaritsuak? --Arrotzakin ere txitez beraa diranak. CatBurg 45. (tbn. arrotz en CatB 84, CatLuz 29, CatAe 70, CatSal 71, CatR 71, Legaz 54, CatUlz 29) Behiei bereziki damutzen zaiote toki arrotza. Dv Lab 255. Eztiyo onik egin [betroiari] / leku arrotzak . Xe 298. Izanik gai ura sultanarentzat somiña ta arrotza. Bv AsL 217. Zu-ka, zoroki, mintza zitzaidan, / zaldun arrotza bainintzan. Ldi BB 148. Arpegi ura arrotz zitzaien ostatuko jendeai. Etxde AlosT 41. Beste bat bilakatu naiz? Neure buruari arrotz? Mde Pr 305. Gela miatu zuen arrotza bait litzakeen. Ib. 152. Lehen bezala. Orhoitu nintzan. Ez ginen biziki arrotz. JEtchep 111. Gure lagunartean ezta izen ortakorik. Ori arrotza da guretako. Izeta DirG 47. Antze bage, emengo izkera, arrotz egiten zait. Zait Plat 86. Garbi usaiña dauke izarak, eta ango aize-aroari arrotza ta bestelakoa deritxa. Erkiag BatB 110. Segur zirea zure alabak hain arrotz dituela gizonak? Larz Senper 86. Etxe batian bizitzen giñan, / etzan neskatxa arrotza. Uzt Sas 204. Izpiritua duzu / argi ta zorrotza, / jend'artean omore / pitzarazle gaitza [...] / zure nigar-otsa / ginuen arrotza; / atzo ikusi dugu / zure bihotza. Xa Odol 166. Itzik egin gabe, alkarren arrotz bagiña bezela. Ataño TxanKan 94.
"No de familia" VocB . Cf. Lh: "Arrotz haragitan sartzea, (L) commettre un adultère".
Ezkonduen ongi nai eta amorioak eskatzen duan laugarren doaia da onestidadea itz egite ta modu guzietan, ez arrotzakin bakarrik, baita elkarren artean ere. AA I 571. Erregeari bere semearen izenean itz egitten zaionean, ez da beste edozein arrotzaren izenean itz egitten zaionean bezala. Inza Azalp 130. Ez al dakizu Euskaldun legez, morroiak etxeko izan oi dirana ta ez arrotz? Lek EunD 39.
" Ardi arrótza, oveja extraña" Iz ArOñ . " Ardi arrotza, la oveja que no es del rebaño" Iz Als.
2. (c. sg. A; SP, Urt, Lar, Gèze, Dv, H, ZMoso 68). Huésped. "Hôte" SP. "Accubans, arrotza, gonbidatua " Urt I 85. "(Irán los huéspedes y comeremos el) gallo, arrotzak joan ta etxalondo " Lar. "Hôte" H. " Zonbat arrotz xin zaizkitzie (Sal)" A. "Cuando un huésped le viene a un vecino y le está mucho tiempo, cualquier otro le dice al que le hospeda: arrotzak zer xinaldia egin daian " Mdg 154.
Arrotz igui bagea zara. "Huesped sois sin enfado" . RS 132. Etxeko Iauna zare zu ala arrotza. "Êtes-vous l'hôte ou l'hôtelier?" . Volt 154. Amorio desordenatua, astia duena baithan, presuna alferretan edireiten eta ostatatzen da, hari dagokan arrotza eta bianda da. Ax 379 (V 249). Arrotzak ez lan daidik, ez deraidik. O Pr 37 (tbn. en Saug 182). Arraina eta arrotza, heren egunak, karatzez, kanpora deragotza. Ib. 34. O zein Iaun handi errezibitzen duen, zein arrotz maite etxeratzen duen, zein lagun arrai hartzen. "Quam dilectum inducit hospitem" . SP Imit IV 3, 4 (Ch, Mst, Ip, Ol, Leon arrotz). Sarrarazirik bada barnerat, errezibitu zituen arrotzat; eta biharamunean jaiki eta goan zen hekiekien. " Recepit hospitio" . He Act 10, 23. Hartu zuen erromesaren ardi bakharra eta hura eman zioen yaterat bere arrotzari. Lg I 306. Arrotz handi bat bere beitan errezibitu bezain fite gibela itzultzen baiterakote. AR 214. Zein maitagarria den egun errezibitu dudan arrotza, eta zein xarmagarria haren konpainia. Brtc 73. Ginhauri ezkünükina nahi ta kharitate osoa diradiala berthüdiak artzaiñak bere arrotzen bihotzaren barnen jarri behar dütianak. Egiat 196 (cf. la glosa del editor: 'apezak bere fidelen'). Atoz gure Konsolatzalle guziz ona, gure animen arrotz eta inz gozoa. "Hospes animae" . AA III 30 (cf. ib. en nota: "Latinezko itz onek, hospes, euskeraz esan nai du kanpotik datorrena edo arrotza. Vide Larramendi: Ala itz au usatzen due Franziako euskaldunak, liburuetan beintzat"). Hauzeko jenten üsantxa / Espantxa dienin arrotza: / Ogi ta gazna mahañilat, harek jo dineko bortha; / Han badakie bethi danik, nula karesa arrotza! Etch 332. Gaztalondo handian / agitü niz arrotz. Ib. 320. Ni bere an geratu nintzan, etxeko arrotzei ardau ta argizari ta agintzen eusteena ekarteko gauza nintzan arte. Or Tormes 11. Zure etxean arrotz zurrian naukazu-ta. Zait Sof 120. Benetako zorikabeaz arrotz gertatu zen etxe horretan urteburu samiñaren egunean bertan. Mde Pr 99. Nire etxean arrotz ago, Allande, ta Santa Garazin agon artean emen duk ire ostatu. Etxde JJ 52. Arenean baitzegoen arrotz Protagora. Zait Plat 111.
" Heztul hori aspaldian arrotz duzu, vous avez cette toux pour hôte depuis longtemps" H.
Uztaren-arau zuhurraren iatea, ianago dezanak arrotz duke gosea. "La faim pour hôte" . O Pr 537.
3. Inexperto. " Arrotz naiz lan hortan, je suis inexpérimenté à ce travail" Dv. " Arrotz da lan hori egin duena, celui qui a fait ce travail est inexercé" Ib.
Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz dela, eztela iendartean ausart, entregu bithore eta ez trebe. Ax 19 (V 10). Hala kontseila niezeke debozionean berri, ta gauza hautan arrotz direnei. Dh 109.
Desacostumbrado.
Bortz urtetarik zortzi artean eskuaraz mintzo zirela huts bat egin gabe; hamabi urtetako, arrotz; hemezortzitan, arrunt ahantzia. HU Aurp 217.
4. Falso. "Afeites, edergarri arrotzak, apaingarri gezurtiak " Lar.
ARROTZEKILAKO. "Diplomate, arrotzekilako gizon" T-L.
ARROTZERAT. A tierra extraña, al extranjero.
Erran dezakegu Ameriketako leihorrak deramala arrotzerat doan Euskaldun keta guzia. JE Bur 206. Balitz Eskual-herrian ahur bat gizon, arrotzerat doazin haurrak bil litzazkena. Ib. 207s.
ARROTZ-HERRI. Pueblo, país extraño. "Destierro" BeraLzM. v. atzerri.
Erritar maite eta / arrotz errikoak, / ona gure aitormen / txit egiazkoak. Echag 203. Ta ama kutunai bere altzotik / Seme ain maitagarrijak, / Otsein eruan aloger barik / Zaintzeko arrotz-errijak. Enb 48. Beste anaia batzu baitugu / urrun arrotz-herrietan: / Afrikan, Xinan, Ameriketan, / erresuma guzietan. Etcham 238. Beste batzuek loturik eramango dituzte arrotz-erri guzietara ta Yerusalem oinkatuko dute atzerritarrak. Ir YKBiz 410. Elia erritik kanpo, arrotz-erri batera yoan bearrean arkitu zan bizitzera. Ib. 79n.
Laguntza eta sari aberatsenak zagizkoten, bai Frantziako, bai arrotz herri aldeetako buruzagiek. HU Aurp 76.
ARROTZ-ETXE. Hotel, posada, casa de huéspedes. Cf. EgutTo 1918 (Mayo) 6 (ap. DRA): "Hotel itza arroztetxe esan diteke, 'arrotzen etxea', au da, 'kanpokoen etxea'". v. arroztegi.
Langille-etxeak: banaka ala aldartuak; landan ala urian. Arroztetxeak, jatetxeak, langille-batzokiak. EEs 1920, 109. Escalonan arrotzetxe baten gengozala, lukainka-zati bat emon eustan erretzeko. "En un mesón" . Or Tormes 27. Sendalaria "Tukulu"-eneko arrotzetxean zan. Anab Usauri 44. Yaio zuen bere Seme leen-sortua, aur-oialetan bildu ta aska batean eratzan zuen, arrotz-etxean aientzat lekurik etzalako. Ir YKBiz 21. Tokia "Reparacea" deritzaiona, len jauregi bikaña ta orain arrotz-etxe ederra. Anab Poli 94.
ARROTZ-GELA.
Kunplimentuz ziardutela, arrotz-gelara (sala de visitas) igaro azi zun Juanes. Etxde JJ 85. Arrotz-gela xarmanki apaindu zuten. Ib. 87.
ARROTZ KALEAN. v. arrozkalean.
ARROTZ-LEGE. "Lois de l'hospitalité" Dv.
ARROTZ-LEKU. "Arrotz-lekhu , incolatus; lieu où l'on est étranger" Dv.
Guztiarekien neure / arrotz lekhu hunetan, / zure lege onaren naiz / konsolatzen kantatze[a]n. EZ Eliç 222.
ARROTZ-LUR. Tierra extraña.
Ziradiren joailiak / Arrotz-lurretara / Sokorri txerkara, / Gathu armadatik begiratzeko. Arch Fab 211.
ARROTZ-TOKI. Tierra extraña.
Eskualduna bizi da / Eskual-herrietan, / Bai eta're han nunbait / Arrotz-tokietan. Etcham 217.
ARROTZ-ZALE. v. arrotzale.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper