OEH - Bilaketa

170 emaitza sagu bilaketarentzat

Sarrera buruan (36)


Sarrera osoan (134)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bakar.
tradizioa
Tr. Casi general, aunque no se encuentra en textos suletinos, roncaleses ni salacencos, y es bastante escaso en los ss. XVI-XVII (no lo hallamos, p. ej., en Dechepare, Leiçarraga ni Materre). En DFrec hay 530 ejs.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Mic, VP 7r, Lar, , Dv, H, Zam Voc; -kh- BN, S; SP, Ht VocGr, VocBN , Dv, H) Ref.: A; Bon-Ond 155; Lh; Iz Ulz (semia); Etxba Eib; Holmer ApuntV; Gte Erd 35, 270; Elexp Berg .
Solo, único. "Sola cosa, bakarra " Mic. "Solo", "único" Lar, . "Unigénito, seme bakia, bakarra " Lar. "(Hombre) apercebido vale por dos, gizon prest bakarra biren diña bada " Ib. "Deshecha, salida precisa de algún camino, irteera bakarra, bearrezkoa " Ib. "Unique" VocBN . "Seul, unique" Dv. "Unique [...]. Seme bakharra, fils unique" H. " Lo bakarra egin dut (=esnatu gabe), lo bat ein det (G-azp)" Gte Erd 270. Tr. Documentado desde principios del s. XVII; a partir del s. XVIII es casi gral.
Nahiz altxa dakiela ezkutari bakharra / Edo ezperen jendetsu Prinzearen armada. EZ Man I 45. Halaber tuk, Herioa, azpiratzen ozteak, / Nola zamarira igan bakhar zaldun gazteak. Ib. 45 (cf. nota del editor: "gizon taldeak, zaldi gaineko zaldun gazte bakarrak bere etsaiak bezalaxe azpiratzen ditu herioak"). Iainko bakhar bat. EZ Eliç 128. O ene desirapen bakharra! Harb 373. Zuk galdegiten duzun sakrifizio bakharra dela spiritu penitent bat tristeziaz flakatua. 47. Zu ziñen zure ahaiden / ontasun handi bakarra. Ib. 114. Ezen, gizonak eztuelarikan mintzo bakhar bat baizik, mintzo hartaz beraz mintzatzen da Eskuaraz, Grekez, Latinez, edo zein-nahi hitzkuntzaz. ES 385. Pekatu mortal bakar batek. OA 40. Trinidade altuko seme bakarra. Acto 25. Ez da bere baitan alegeratzen baiñan bai Jainkoa baitan, zeiña baita hark desiratzen duen ontasun bakharra. Ch I 15, 3. Zure bozkario bakharra behar liteke nik zuri mundu huntan guphidetsi gabe atsekabeak egortzea. Ch III 30, 6. Hura denaz geroz gaitz guzien artean bakharra Ifernua merezi ahal dezakena. CatLav 74 (V 45). Bere seme bakarraren baitan. El 6 (Arz 17, Iraz 4, CatOiq 4, CatAe 4 bakar; Ber Trat 85v, FPrS 5, CatAnz 4 bakoitz, FPrBN 5 bakhoitz, Cap (ed. 1893), 5, CatSal 5, CatR 5 bakotx; Bet 6, VJ 8 unijenito). Jaiñkoak hortarakotz gureganik galdetzen duen gauza bakharra da, izan dezagun haren gana fidantziarekiñ errekorsu. He Gudu 45. Jesus zela betiko Aitaren Seme bakar Jangoiko-gizona. Mb IArg I 259. Bertatik eta poz andiarekin asiko lizake guzia egiten, ta egiñen luke zati bakar txikien bat ere utzi gabe. Ib. 320. Denbora momentu bakar bat galtzen badet, eternidade guzirako ori galdua det. Cb Eg II 100. Jaungoiko bakar onetan, ta iru Persona oietan sinisten det. Cb Eg III 302. Babelko Torrea asi arteraño Lengoaje Hebreo bakarra, ta guziak aditzen zutena zan. Cb EBO 7. Nolako zorigaitza erakharri zioen presuna bakhar baten gaizkiak populu oso bati. Lg I 194. Gizonaren loria egiazkoa, merezimendu bakharra, datza Jinkoaren beldurren eta haren manuen begiratzean. Mih 27. --Zergatik erten düzü Bakhar dela Eliza? --Zeren ezpaitü fede bat, lege bat, Sakramendü berak eta Bürüzagi bat bera bezik. CatLan 53. Zure hitz bakhar batek senda dezake ene arima. Brtc 32. Gizon bakar baten ta emakume bakar baten arteko batasuna da. Ub 221. Frantziako Errepublika bakarra eta ezin separatuzkoaren bigarren urtian. Revol 143.
(s. XIX) Bekatu mortal bakar bat / Aski bada galtzeko. Monho 124. Ta au da bide bakarra ta segurua alako animentzat. Mg CC 159. Obe da begi, esku ta oiñ bakarrakaz zeruban sartu, begi, esku ta oiñ binaakaz infernuban baño. Mg CO 139. Gau bakar bat igaro dogu. Mg PAb 73. Ez dot neure arime bakar au baxen gauza maitegarriagorik. EL1 21. Maite-edér zué bere séme bakár próprioa Jesus. LE Ong 16r. Irurogei ta bigarren Erakusaldia. Baña Espiritu Santuaren doai eta frutuen gañean bakarra. AA I 609. Au zan nere lan bakarra, baña au da nik ezertan eduki ez dedan lana. AA III 570. Jainkoa da bakharra hura baino gorago dena. Dh 261. Bera da jakitun guztien jakituna, ta jakiturija guztiaren erakusla bakarra. fB Ic I 42. Bere seme bakar, pekatarijei parkatuteko bitaarteko jarri zanari. JJMg BasEsc 57. Gorputzarentzat biarra daigun, emoten deuskuz asteko sei egun, eta bat bakarrik arimiagaitik biarra egin daigun. Eta alanbere egun bakar au bere kenduko deutsagu gorputzari? Astar II 76. Guazen guztiok Belena, / Jabe Jaun bakar gurea / adoratzera aurrena. Echag 123. Amalau eriotza / nere bakarrarekin / nola paga litezken / al baneza jakin. Balad 221. Jesu Kristo ene Jauna, salbamenduaren esperantza bakarra. CatLuz 38. Ikhas dezagun gure Ama Saindua ganik, egun, bekhatua dela beldurtzeko dugun gauza bakharra. MarIl 85. Hori da guk desira dezokegun on bakharra. Jaur 184. Falta bakar bat zuten, / bañan au aundia,. It Fab 105. Zelan gorputz ta arima oneek, bi izanik egiten daben Persona bakar ta errazoeduna. CatBus 44. Aitak emoten dau erijotzarako bere seme bakar ta laztana. Ur MarIl 106. Hagitzez batik-batean, hobe dela ukhaitea / Sos bakhar bat eskuetan, / Ezen ez hamar menturan. Gy 83. Ez nuen uste, izpiritudun bilkhuia batean, bakharra nintzela Yainkoa baithan sinheste gabea. Hb Egia 3. Agindu zien, Jerusalenen zan Apostolu bakar Santiagori eta beste anaiai esateko, zer gertatu zitzaion. Lard 504. Sinheste dut Eliza bakhar, saindu, katoliko eta apostolikoari. Dv LEd 9. Gizon bakhar batek lantzen badu golde bat lur on. Dv Lab 90. Gure alaba bakar maitea galtzea. Arr GB 129. Geraturik arri ta zur-egiñik bezela gizon bakar arrotz eta pobre argatik, berak asko eta gazte frenugabeak izan arren ere. Aran SIgn 34. Egun guziz ekhartzen zioten komunione saindua. Eta hura zen haren janhari bakharra. Jnn SBi 86. San Tomaseko Feriya (Jostirudia egintza bakarrean). Alz STFer 109. Hemen iragaten den egun bakhar bat baliosago da [...] bekhatorosen konpainian iragaten diren milla egun baino. Arb Igand 178s. Behin bazen neskato gazte bat ezkondu nahia; ez ahal baitzen bakarra! HU Zez 36. Biotz bakar bat daukat / ta mila banituz / milak neure maitea / emongo neuskezuz. Azc PB 59. Zu ikustean dauka bere poztasun bakarra. Ag AL 12.

(s. XX) Beragana urreratu zireanean, ontzi atan etzan agiri gizon bakar bat baño. Echta Jos 263. Huts xehe lerroarentzat garratzago zela, ezin ez handi bakar batentzat. JE Bur 11. Gure garatz andi orren jabe bakar zu izango zera. A Ardi 52. Soinekoez bertzerik ez bainuen, laguneri esku emaitea nuen lan bakarra. StPierre 38. Zeuk indartzeke, zer ete geinke / egin Amatxo laztana, / izanik bakar Yaun altsuaren / Neskutz Ama deun zarana? GMant Goi 78. Gizon bakar au bada / amarrentzat diña. JanEd II 10. Egiazko Eleiza bakar bat baño ez dago. KIkV 37. Aho batek eztiki diolarik: Ama! / hitz goxo bakar horrek mundu bat derama. Ox 145. Zeruko erregiñek! gure igesbide bakarra zeratenok, erauzi niri begiek burutik. Or Mi 146. Ordu artako gogo guztia eta nahi-keri bakarra,ezin egon artako atheka estu artarik lehen bai lehen ateratzea. FIr 186. Baita yagokon tokian jarri / Euzkotarren ele bakar / Zorijontsua gustijen goitik / Dotore, garbi eta azkar. Enb 193. Neure semetxu bakar oneri be. Otx 114. Adibide bakar batek berakuts gure zabarkeriaren zenbatetarañokoa. Ldi IL 53. Beste guziak berriz elburu bakarrerako sortu ziranak, gorputz bateko zatiak bezela. Aitzol ( in Ldi UO 4s ). Gizartekeria nausitu ezkero, estadua izango ei-da ugazaba bakarra. Eguzk GizAuz 108. Azaltzen ziran zuriuneai zerien argitxirrista zan itzalpeko ikusbide bakarra. TAg Uzt 269. Guda tokietako lanak erreztu, aginte bakarra aldeztu. "Contribuir a la unidad de mando" . EAEg 18-10-1936, 77. Joan-etorri bakarrerako izango diran baimenak zer-nola tajutu. "Para un solo viaje" . Ib. 30-10-1936, 173. Jean XXIII lehenik, Gregoire XII gero, Benoit XIII azkenik erori ziren Elizaren onetan beren karguen uzterat, eta Aita Saindu bakhar jarri zen Martin V. Zerb IxtS 108. Itxaropena baita gizonaren mantengarri bakar mundu ontako oñaze-osiñan. Etxde JJ 247. Ama zerutarra, / nere uste bakarra! SMitx Aranz 219. Garai hartan, kenbrerak, kernerak eta breizerak mintzaira bakar bat egiten zuten. Mde Pr 282. Orixe omen duzu lurbira zabala: Bakarra, betikoa, aldakaitza: bakarra ta dana batera. Zait Plat 45. Nehor ez deuseren jabe bakar: denak denenak izaki, emazteak eta haurrak barne. Lf ib. XVII. Hori dun ene amodioaren hazkurri bakarra. JEtchep 71. Arbola bakarreko / harizti maitea. Arti MaldanB 192. Egia da Jainko bakar orren ingurumarian jainko-izun askoren moltzoa sarturik zegoela. Vill Jaink 26. Euren pistola tiro bakarrekoaren kontra, an norbaitek perdigoiez zipli-zapla diardu-ta. Erkiag BatB 144. Gizonak, mutillaren alde jarri ez jarri, zalantzan egozan, baiña ango emakume bakarrak egundoko txilio ta oiuak egin zituan mutillaren alde. Ib. 30. Ondo bakarrak ez ditzake iñola ere eman Krustumi ta Siriako udareak ezta eskubeteko madari aztunak ere. Ibiñ Virgil 84. Fabrika bateren ugazaba zan fameli batek seme bakar bat eukan. Alzola Atalak 87. Orduko eritasun gehientsuen sendagailu bakarra: sangratu zuten. Ardoy SFran 263. Baldin oinbeste kostatzen bada / seme bakar bat azitzen. Uzt Sas 208. Urdailla beterik zuan-ta, ez noski txikori-urez, loaldi bakar batean igaro zuan gau osoa. Berron Kijote 98. Goseak erremedio bakarra du: jatea. Alkain 134. Kartzela-etxian sartu ginduezan danok, bat ez bestiok. Bakar au, udalian buru egiten ebana [...], aparte zelda baten. Gerrika 62. Jakintza gaietan euskal liburu bakar batetaz baliatu izan dela. MIH 251.

v. tbn. (para textos anteriores a 1700) Hm 107. Arbill III 21.
azpiadiera-1.1.1
(Tras pronombre).
Zu bakharra bilhaturik eta maitaturik kausitu zaitut. Ch III 8, 2. --Zergatik erraiten duzu, haren Seme bakhotxa? --Zeren hura bakharra sorthu baita Aita ganik. CatLav 82 (V 49). Noe bakarrik gelditu zan bizirik? --Hura bakarra bere etxekoakin. Ub 16. Nahi izatu duzu etzedin izan neretzat, bertze onik, bertze biderik, bertze zorionik, zu bakharra gozatzea baizik. Dv LEd 39. Zer? Zu bakarra zauzkagu, eta, gu onela utzita, aldegingo dizugu? Bv AsL 141. Ua bakarra da oraiñaldi. Or Aitork 319. Alaba hor diat... Hau bakarra diat. Larz Iru 102. Auxe bakarra da nik bear dudana. Berron Kijote 190. Nik au bakarra daukat gogoan. BAyerbe 130.
v. tbn. Lard 471. Zby RIEV 1908, 206. Ill Pill 7.
azpiadiera-1.1.2
(Pl.).
Xoilki gure hertar hauk dira bakharrak, mamia dastatu gabe, axaletik bere hitzkuntza arbuiatzen dutenak. ES 170. Ala Barnabe eta ni gare bakharrak hori egiteko botherea ez dugunak? He 1 Cor 9, 6. Orazioa ta penitenzia gogorrak aren egiteko bakarrak ziran. Cb Just 94. Yuduak etziren bakharrak lehiatu zirenak Jesusen ikhusterat. Lg II 222. Zenbat gerthatu ziren bere bizia begiratu zutenak? Lau presuna bakhar. Ib. 239. --Zer gelditu zan Salomonen semearentzat? --Tribu edo Etxadi bakar bi, Juda ta Benjamin. Ub 45. Debruak eta damnatuak dire bakharrak higuintzea haizu zaikunak. Dh 251. Donostiyara gatoz agirando billa, / ez gerade bakarrak / badirade milla. Echag 96. Arkera, Susara, Yel, Irausi, lau izen bakar oetatik dakite Euskaldunak, ardia, beia, beorra edo zerria dan ume eske dagoena. Izt C 168. Bereala itz oek bakarrak eranzun ziozkan. Aran SIgn 59. Guk, gure aldetik aspaldixkoan urrats hori egina dugu. Ez gire bakarrak. Bainan orok, orok behar ginuke hortara erori. HU Aurp 56. Ordukoak zirean / zintzo Bizkaitarrak, / inok goitu ezebazan / munduan bakarrak. Azc PB 201. Josetxok esaten ebazan berba bakarrak zirean zirean bai, ez, esnea, ogia, erdu ta Josetxo . Echta Jos 18. Frantsesez orduan erran zituen solas bakarrak hunelatsu litazke eskuaraz. JE Bur 135. Etxia nola txikiya dan eta iru oi bakarrak. Iraola 106. Bi ez, besteak elizgizonak. Medel ta Juan Joxe Alkatea ziran txapeldun bakarrak. A Ardi 128. Guztijon Ama Euzkadi da ta, / Gu beren seme bakarrak. Enb 64. Zein troka zokonduetan, zein jakitturi ta ikaste leku bakarrak geuri irudittuten yakuzan urijotan. Otx 119. Ederrago al-leritzaizuke, lurreko landare guziei, ostotzerako, loretzerako, umotzerako, egun yakiñak, egun bakarrak, indarrez ezartzea? Ldi IL 109. Salerosle bakarrak eurak izanik, zenbat-nai irabazi eben. Eguzk GizAuz 23. Sapelatsak eta arranoak dira ango bizidun bakarrak. TAg Uzt 95. Agintaritzari dagozkion Bazkun guziak, Euzkadi aitortzen duten ikur bakar oiek erabilli bearrean arkitzen dira. "Como únicos que representan" . ; EAEg 21-10-1936, 100. Zugaitzak eta txoriak nere lagun bakarrak ditudala. Txill Let 30. Gure plaentxiatarrak jai-egunetarako zituan galtza bakarrak. SM Zirik 122. Orrexek dira nire gogoko / janari gozo bakarrak. BEnb NereA 170. Orratx Unai-kantak-en inguruan euskeraz orain arte egin diran saio bakarrak, nik dakidala beintzat . Ibiñ Virgil 23. Ez gaituk erritik aldegin degun bakarrak! AZink 57. Emen arerio bakarrak, lañua, euria eta otza izan ziran. Gerrika 70.
azpiadiera-1.1.2.1
Gauza guziak, sartuta bereala, ondatu zituzten. Eguzkiaren sartaldeko murru eta iru dorre bakarrak [='solamente tres torres'] beren oñean gelditu ziran. Lard 546. Berria ekarri zioten, erri hura artzen gaitz etzala, eta jende armadun guzia gabe ere, menderatuko zala. Uste oso onetan iru milla gizon bakarrak bialdu zituen. Ib. 112. Euskal-legeak gordetan zintzo / Izanik zoli ta zalak, / Bizkaian beti agindu eien / Bizkaitar garbi bakarrak. AB AmaE 76. Bi itz bakarrak esango dizka / gure Jaun amorosuak. Tx B I 206.
azpiadiera-1.1.3
Huna zenbeit (gaztain) mota [...]: Ipharra, bakarra, uzta, zazpietakoa. Zerb GH 1954, 55 (ap. DRA s.v. uzta ).
azpiadiera-1.1.4
Solo, simple, mero. "Mero, sin mezcla, utsa, bakarra " Lar. "Seul, pur, sans mélange ou accompagnement. Arno mahats bakharrez egina " H. " Ogi bakharrez, hutsez hazia, nourri de pain seulement" Ib. v. soil, huts (II, 1).
Hala borondateaz beraz, desira hutsaz, xoillaz eta bakharraz, obra ahal ditekeiela, obratu gabe gelditzen denaz, ezin dateke probetxurik eta ez fruiturik. Ax 49 (V 32). Zeren bere aal bakarrez egiten duen nai duen guzia. CatBurg 16. Ikhusi zituen, momento batez lurrerat artikiak. Eta nola? tronpeteen harramantza bakharraz. Lg I 191. Aren begiratuz, aren itz bakarrez sendatzen ziren. Or Mi 134. Zure dohaina etzen fedea bakarra, / dohain batek berekin geiago dakarra. Xa Odol 131.
azpiadiera-1.1.5
(Tras sintagma nominal declinado, en el mismo caso que éste).
Auzoko zaldun baten aurrean kapela ez erazteagaitik bakarragaitik itzi ebala bere erria. Or Tormes 91. Teologian bi urtez bakarrez ari izan omen zan da. Or SCruz 19. Oriyen berri daki zeruko / Jaun dibinuak bakarrak. Yanzi 58. Esan niro onespenaren doai au gizonari bakarrari eman nai izan zeniola. Or Aitork 407. Sendagintzatik bakarretik ongi bizitzeko lain ikasten alegin baitut. Ib. 79. Lerro batean bakarrean ez da irixten iatorrizkora. Or ( in Gazt MusIx 50 (cf. infra BAT BAKAR) ). Ez dik gizona lanak bakarrak ondatzen. Ataño TxanKan 85. Ez zituen gainera aurrekoenak horretan bakarrean eskas aurkitzen noski. MIH 241. Hizkuntzalari trebe eta euskarari bakarrari emana dagoen batek jakin dezake. Ib. 222. Honek eskaintzen zion aditz pilo mardula ez zuela bizi osoan pertsona batekin bakarrarekin baizik, arrebarekin, noski, erabili. Ib. 390. Egilearen izenak bakarrak aski esaten du. MEIG III 46.
azpiadiera-1.1.6
Aski da bein bakarrean ook leku artan errezatzen ekustea. Goñi 100 (cf. be(h)in bakarrik Mb IArg II 344, Mg CO 125, AA III 570, fB Olg 193, Astar II 107, Echag 217, Ur MarIl 97, Lard 154, Sor Bar 75, Bv AsL 123, AB AmaE 234, HU Zez 152, Itz Azald 115, Ag G 199, Ill Testim 14, KIkV 77, KIkG 62, ArgiDL 52, Alz Ram 43, Barb Leg 62, Zait Sof 93, JAIraz Bizia 27, Etxde JJ 99, Txill Let 67, Bilbao IpuiB 61, Arti Tobera 278, MAtx Gazt 56, Berron Kijote 108).
azpiadiera-1.1.7
(Con el suf. -dun ). " Bakhardun (L, BN, S), qui ne possède qu'un .... Adarbakhar-dun, qui n'a qu'une corne" Lh.
Bañan bigarren bertsoak, bera sei silabaduna dalarik, azkeneko oña silaba bakarduna du. Lek SClar 123. Asto errenarena, oillo lepa gorriarena, azeri maltzur eta oillar moko txuriarena, basaurde betortz bakardunarena ta otso beltzarena. NEtx LBB 92. Burnia hari bakardun kanta xume batetik jaioa. MEIG IX 124 (en colab. con NEtx).
azpiadiera-1.1.8
( Bakarpean ).
1979an udal auteskundiak, berrogei urtian Patxitarren esku bakarpian egonak. Gerrika 270.
azpiadiera-1.1.9
(Como segundo miembro de compuestos).
Baldin norbaitek joko balu bere morroi edo neskamea begian, eta begi-bakarrak jarriko balitu, utziko die joaten atera dien begia gatik. Ur Ex 21, 26 (v. tbn. begi-bakarAB AmaE 216, Tx B 158, Inza Azalp 117, Ir YKBiz 255, Or, IBe e IBk Mt 18, 9, Bilbao IpuiB 176, SM Zirik 62, BEnb NereA 162, MAtx Gazt 48, NEtx LBB 399, Ol, Arriand y Ker Mc 9, 47, Berron Kijote 64, MIH 324). Ordutik deitzen deuste Liño Ankabakar, / Arrezkero pauso au bota oi dot kaskar. AB AmaE 255. Zelaieko txitxarren mintzak belar beroan txigorturik, atertu bage ari zuten beren maratil mintzobakarra. Or Mi 101 (v. tbn. mintzo-bakar TAg Uzt 74). Leiza-artzaren eta rinokeros edo adarbakarraren ezur batzuek. JMB ELG 18 (v. tbn. adarbakar Ol Deut 14, 4). Bidezko izango dala nik ere deituraren bat artzea leengo zaldunek oi zuten bezela: Suzko Ezpata-rena bata, Adar-bakarra bestea. "Unicornio" . Berron Kijote 212.
azpiadiera-1.2
2. (V-gip; ; -kh- SP, H).
Solo, solitario (referido a personas o animales). "Solitaire" SP. "Solitario, solo" . "Ermitaño, anacoreta" Ib. "Seul, sans accompagnement" H. " Beti ezagutu dogu a, gizon bakarra " Etxba Eib.
Iratzarririk argitzen / Ditut gauak ohean, / Karraio bakharrak nola / Hegatztegi gorean. EZ Eliç 334. Egin naiz bakharrik dagoen pelikanaren kide [...], eta teillatuetako Elizatxori bakharra bezala. SP Phil 124. Ekusi zueneko Gizon bakarra, oñak ariñik abiatzen da, sua zeriola, arrapatzeko Arzaia. VMg 41. Neure aintxinako guztiak / zinoan gizon zatarrak / zirean odol garbiak / gudan agintari andiak / bakean gizon bakarrak. Azc PB 52. Eta bakarra danak eta etxekorik ez dunak? --Ari ere, ildakoan Eliz-lurrik etzaion ukatuko, eta illobirik ez badu, beste pamiliren batekoak berenean artuko yunate. Or QA 113. Orrelaxe egin naiko nuke emakume bakar eta zorigaiztoko guziekin. NEtx LBB 89. Beste kalte bat: gizon bakarra / ez al da joaten zabartzen, / iñork ez badu bere bizitza / zintzo aintzakotzat artzen? Insausti 312.
azpiadiera-1.2.1
Alo, berriz ere ito ahal izan zuen andereak bere bizitze bakar, hilduratuarentzat irain bat ezin jasanezkoa zen "beste"-en atsegin eta bizi nahia. Mde Pr 158.
azpiadiera-1.2.2
(Uso pred.). (Estar, vivir, etc.) solo. "Bien vengas mal, si vienes solo, gaitza nai badek ator, bakar baldin baator" Lar. "Jainkoak [...] betiraunde guzian bakar bizitu ezkero" Ib. s.v. quando Dios. "Soliloquio, bakar (V) berba (G) itz egitea" Añ. "Laguntasuna biar izan doten orduan, bakar agertu naiz" Etxba Eib. v. BAKARRIK.
Iaunak bere ganat deithuz / geroz zure senharra, / tortolla bezala bizi / izan ziñen bakharra. EZ Noel 155. Gaitza hunki ator, bakar bahator. O Pr 175. Desiratzen badut bakhar egoitea Xartrusa bezala, galtzen dut denbora. SP Phil 388. Zeiñ itsuski dirudien [...] Birjiña largatzea ain bakar. Lar SermAzc 54. Bakarren dagoen orduetan egiozu ekustamen edo bisita bat. Mb JBDev 256. O Amarik errukarriena! ze bakarra gelditu zarean! EL2 210. Gu jende-artetik urruti eta bakar bagaude, zu beti gere ondoan zauzkagu, iñor bizi eztan eremu onetan. Arr GB 49. Estura onetan lagundutera / Iñor ez da agertuta; / Ill zaite bada bakar ta soillik / Paradisuko izketa. AB AmaE 6. Alik bakarren eta bilduen bizitzea. Arr May 124. Bizi zan bere etxean / umezurtz ta bakar / laguna nai ebala / maite izateko alkar. Azc PB 81. Bakar ta ixiltasunean egoten bada ere. Ag Serm 385. Azkenaldian musututs ta bakar etxea jo nuenean. A Ardi 141. Ingudia jotzean ez nago bakarra: / Ondoan kantuz ari zaut suaren garra. Ox 167. Bata lagungea zan, / Bestia be bakar... / Bijak bat egin yuek / Laguntzeko alkar. Enb 199. Nexka an egarri gertatu zenean orde, bakar, latsik eta istillik bage. Or Mi 101. Mirei bakar gelditu zen eta burtzoraturik zabaldi artako beroaren beroz. Ib. 120. Eiztaria, alper izan-da ere, / bakar jeki da goizean. Or Eus 239. Ardizai emen bakar bizi naiz / nere txabola xarrean. EA OlBe 21. Nagon emen, bakar, ixil, Zuri maitez emana. Or Poem 539. Baiñan, iñor aintzinean ez dula bakar dagon gizona ere irriak garaitzen du, gogoak ezer txit parragarri ematen bai dio. Or Aitork 51. Egia jaioterri maitea gogoratzen zitzaiola, batez ere bakar xamar edo aspertuta egoten zanean. Anab Poli 59. Munduan bakar, zabar ta deslai ez dagola jakin barri dago Nikanor. Erkiag BatB 201. Alkarrentzako sortu giñan da / zertarako bizi bakar? Uzt Noiz 26. Egun bezain bakar ez naiz sekulan sentitu. Lasa Poem 106. Leendabizitik utzi / nai zindugun bakar. Zendoia 231.
v. tbn. Zait Sof 39. Gand Elorri 40. Ibiñ Virgil 77. Ataño TxanKan 86.
azpiadiera-1.2.3
(Ref. a cosas). Aislado. " Maai bakar batean eseri zen (G-azp) [...] bazterrean zegoen maaian eseri zen (V-gip, G-azp)" Gte Erd 37.
Agerkunde oien bitartez, alderdi aietan bizi ziran erriak, pranko-kantauritarrak alegia, beste guztien artean oso bakarrak eta margo berezikoak azaltzen zaizkigu. JMB ELG 48.
azpiadiera-1.3
3. (V-gip ap. Iz ArOñ; Lar, Añ) .
(Ref. a lugares). Solitario, despoblado, desierto. "Retiro, lugar, erretiroa, leku arazgea, bakarra " Lar. " Mendi bakarra, el monte solitario, deshabitado" Iz ArOñ.
Bear leuke konfesaduko dan baño leenago, leku bakar baten jasarri, Iaungoikoari erreguetan deutsala. "Recogerse a solas" . Cap 89s. Billatzen dira leku ezkutuko ta bakarrak. Mg CC 178. Gomutaubaz astiro geure artian ta leku bakar batera juanaz, zein ona ta maitagarria dan guk ofendiu dogun Jangoikua. CrIc 157. Ezin zatekean janaria gozo obeagorik Jangoikoak ermu bakarrean Israelgo semeai zerutik biraltzen eutseen mana zeru-janaria baño. GGero 377. Oh Antxiñako filosofo, leku aparte ta bakarreen billa zenbizanak. JJMg BasEsc 155. Dukearen jauregia bertako guziak ill baziran bezela, bakar eta illun zegoan. Arr GB 128. Oraziorako toki bakar eta egokia zala. Bv AsL 142s. Eztakin zein otza, zein bakarra gelditzen dan etxea, etxeko iauna gudetan dabillen bitartean. Ag AL 15. Yaunarenean nago / zentzuak ezin bil, / Elizaren sabela / bakar dago ta ixil. Ldi UO 13. Baratz eder, bakar, ixil; etxea dut inguru. Or Poem 538. Zugaitz ederrak, aizeak urduri... Pakea... Urmaela an ere, izkutu, bakar. Txill Let 146. Askok kalea uzten dute ta / beste askok baserria, / Mendi artean bakar utzirik / jaio ziraden erria. Basarri 135. Zelaigune bakar, oiantsu, / urrutiko izaro, / ibai durundatsu, / aize eztien arnas-xistu. "Los valles solitarios nemorosos" . Gazt MusIx 185.
azpiadiera-1.4
4. (AN-gip-5vill-ulz, B, BN-lab-arb; -kh- Dv) Ref.: Iz Ulz; Gte Erd 142, 202.
(Pl. o indefinido). Pocos, escasos. "Au plur., rares, quelques. Doi doia ardi bakhar batzu ditu, il a à peine quelques brebis. Bakharrak dire egiaz mintzatzen direnak, ils sont rares, ceux qui parlent avec vérité" Dv. " Bakhar zonbait, quelques rares" Lf Gram 247. " Bakarrák pasten dire emen ere autuaketaik, e? aquí también pasan, aislados, autos, etc, verdad?" Iz Ulz. " Bakar batzuk (AN-gip), holako bakar zonbait (BN-lab), zonbait bakar jin dira (BN-arb)" Gte Erd 142. " Ale bakar batzuk (G-azp-goi)" Ib. 202. v. BAKARREN BATZUK, BAKARRENAK; bakan.
Zenbait abantail aphur ardietsi ahal zuketen zenbait lekhu bakharretan; ordea halarikan ere sinhesteko da denbora gutiz gozatu ahal zuketela. ES 108. Kasi buruan ilerik etxok, diranak ere bakarrak. Acto 341. Bakharrak dire hagitz adiskide leialak. Ch III 45, 2 (Ol bakan-bakana da ). --Nihork etzuen adoratzen egiazko Jainkoa? --Bai, adoratzen zuten Juduek, eta Jentilen artean bizi ziren zenbait bakharrek. CatLav 45 (V 30). Aithor-agun ordean bakharrak direla hunela bizi direnak Jaunaren zerbitzari beren artean: bakhar hek bizkitartean, egiten dute elizaren indar guzia. Lg I 212s. Bakharrak dire hitz saindu hark bere baitan sar-arazten dituenak. Lg II 89. Nondik heldu da hain bakharrak bai dire salbatzen direnak? Brtc 142. Eta orobat bakharrak dire berehala bekhatu mortaletan erortzen diren justuak. Ib. 110. Lau seme zituen, / lauak ain langilleak, / ain mutill azkarrak, / non beste alakoak / oi dira bakarrak. It Fab 105. Batzuek ospitalera, / Bertzeak galeretara, / Bakharrak ere urkhabera. Gy 29. Hemen ez dut nihon ikhusten bakhar batzuek baizik mahastietan, gereziak bezala phaldotzat kozkortuak. Dv Lab 322. Adar nausia hazkartu denean, arrasatzen dira behin utzi izan zaizkon lagun bakharrak. Ib. 352. Heien bizitze berria, bakhar batzuena salbu, guzien mihian laudagarria zen. Laph 80. Iñazio soldado bakhar horiekin sartzen da gazteluan eta etsaia han igurikatzen du. Ib. 11. Nere ilhe bakhar, luxe eta xuriek gorritu behar badute ere nere hitzari ohore eginen diat. Elzb PAd 19. Huna orai zenbeit bakhar / Artzain beltxaren ganik. Zby RIEV 1908, 757. Bertze batzu --bakarrak ba, bainan hanbatenaz merezimendu gehiago dutenak-- makurrerako bidea utzirik, onerat egiten. HU Aurp 152.
(s. XX) Beharrik gutiak dira gutartean, bakarrak, hein hortaraino beren buruaren alhaz horditurik daudenak. JE Bur 109. Nere ardiak ametz bakar horien azpian, xiloz xilo badoazi, itzal pitta bat atzeman beharrez, hek ere. Barb Sup 51. Noizpeit, etxerat itzuli zen beraz, frantses hitz bakar zonbeit ikasirik. Ib. 171. Dirauten sagu bakharrak / Dira izigarri txarrak. Ox 121. Geienak utzi zituten; bakar batzuk berriz gorde, berriro artzeko asmoan. Or SCruz 35. Eta ontzixka bakar batzuk bare bare zoazin ibaia barrena. Or Mi 117. "Sylabus"en obeto izango litzake Leizarragaren "Testamentu Berriaren" ondoan. Eliz amak galerazitako euskal liburu bakarretako au bai-da. Lab EEguna 107. Zuhatz bakar batzuek ilhuntzen dutena han-hemenka beren itzalaz. JE Ber 39. Gure kanoiek zenbeit orro bakar egin orduko. Zerb Gerlan 32. Kikeronen zenbait mintzaldi ta Senekaren liburu bakar batzuk, zenbait poeta, zenbait manestarren liburu latin ederrean irakurri zitulako. Or Aitork 110. Arbolak buluziak ziren, han hemenka osto bakar batzu baizik etziren higitzen. JEtchep 55. Oso bakarrak izaten dute / zuk izan dezun konduta. Basarri 77. Begiratu genduan kontrario asko ote zegoan ilda, bañan etzegoan bakar batzuk besterik. Salav 99. Etzuen beste beharragorik bere azken indar bakarren galtzeko! Ardoy SFran 263. Zoinbeit eskualdun bakarrak joaiten zirelarik. Xa Odol 292. Horrek ez du alabainan nehor errespetatzen. Badauzkit ximiko bakarrak eginak bihotzean. Ib. 51. Han gerla ari eta bakar zenbait ere beti hiltzen. Etchebarne 124. Ardi bakar aiek negua ondo igaro oi zuten. AZink 19. [Eskopeta] arekin bakar batzuk botatzen nituen. Zendoia 101.

v. tbn. Hb Esk 45. Tx B I 50. Zub 18. Zait Sof 32.
azpiadiera-1.5
5. Extraordinario, singular. "Apprimus, [...] guzien gañékoa, exelénta, señalatua, bakharra " Urt II 208. "Singular" Lar, . " Bakharra da, eztu kiderik, il est unique, il n'a pas de pareil" H. Cf. infra (III, 4).
Haurren ezpain gorrien hasperen arinak, / Bakarrak eztitzeko burhasoen minak! Ox 179.
azpiadiera-1.6
6. Cada uno. " Bakarrak bere etxea, cada uno en su casa (AN-erro)" A Apend. v. bakoitz (2).
azpiadiera-1.7
7. Singular.
Itzak edo eurenez daiz bakarrak, edo eurenez diakoak, edo bakarrak eta diakoak izan leikez. "O por sí mismas singulares o por sí mismas plurales" . A Gram 107.
azpiadiera-1.8
8. Individual. "Egurrezkoa da [busturrie] eta klase bi dauz: bata normala idi bi lotzeako, [...]. Eta bestea busturri bakarra idi bet iminteko" Ibarra Dima.
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
"(R), rara vez" A. v. bakan (II).
sense-3
III . (Sust.).
azpiadiera-3.1
1. Lugar aislado; retiro.
Zure erretiro edo bakarrean, Jainkoaren aurrean jarri ta eska zaiozu bere argia. Cb Eg II 11. Jesus bataioa artuta, baso illun batean sartu zan, eta bakar onetan berrogei egun eta berrogei gau otoitzean egin zituen. Lard 372. Au esanda, Elias bere bakarrera itzuli zan. Ib. 234. Erritik ordu ta erdira bezela dagoan Senarioko mendira joan ziran. Guziak alkarrekiñ bakar artan bizi ziran. Arr May 168.
azpiadiera-3.2
2. Unidad.
Onetsia bedi Irutasun santua; Bakar ezin-bakandua. "Indivisa Unitas" . Or MB 364. Zure Bakarrak, Beregan baitauzka zuhurtze ta iakitearen ondasun guziak. "Ille tuus unicus" . Or Aitork 301.
azpiadiera-3.3
3. Soledad.
Eta ogeko bakarrean, Zure Ambrusiren egi-bertsu aiek nitun gogora. Or Aitork 237 (cf. infra BAKARREAN). Illuntzeko bakarrean begi biak urrunera. Gand Elorri 176. Gerri lodi, sustar zaintsu, / lur bati lotuak beti, / basoko praille bakarti, / pago zar biak beren bakarra / aitatzen dute negarti. NEtx LBB 255. Gabaz gelako bakar ixillean bere aragia ezi, zigortu ta ilduraz zaflatu nairik. Onaind STeresa 40.
azpiadiera-3.4
4. Cosa enorme, extraordinaria. " Bakharrak erran dauzkit, il m'a agoni d'injures (litm.: il m'en a dit quelques rares)" Lf Gram 247.
--Salbu da zure alaba, nik erranak egin nahi balinbaditutzu segurik. --Bakarrak baditut eginik orai arte, eta denak bethi alferretan. "J'ai tout fait jusqu'ici" . Barb Leg 135.
azpisarrera-1
BAKAR-ABESLARI.
Solista.
Boz-goiko, bakar-abeslari izan da urte askotan erriko elizan. Alzola Atalak 105.
azpisarrera-2
BAKAR-AGINTARI.
Dictador. v. NAGUSI BAKAR.
Primo de Rivera bakar-agintaria jabetu zan indarrez Españako agintearetzaz. TAg Uzt 173.
azpisarrera-3
BAKAR-BAKAR .
(Intens. de bakar ).
azpisarrerakoSense-3.1
a) Solo, único.
Gure lan, eta egiteko guztien artean andiena, edo obeto esateko bakar bakarra da gure Jaun Jaungoikoa ezagutzea, adoratzea, ta serbitzea. AA III 322. On andi hura guzia iraunazitzeko bide bakar-bakarra Aita Santuaren oniritziko erlijio-modu bat zimenduetatik jaikiazi ta zutitzea zala. Aran SIgn 106. Oh! aldi bakhar bakhar batez baizik ezpaliz ere, ez duela jastatuko lehenagoko erraki goxoetarik! Barb Sup 4. Ardo eraiaz gorritzen dizu / bakar-bakar daukan ortza. Or Eus 237. Toki bakar bakarra dago, gizonak itxaropena galdu legiana. Erkiag BatB 202. Itxaropen bat bakar-bakarra / dadukat une auetan. Olea 134. Mirabe leial izatea, or aurrerantzean dagokion arazo bakar-bakarra. Onaind STeresa 40.
azpiadiera-1.1
Bakar bakarra nintzan gizonik / Berba soñuak ugari. AB AmaE 20.
azpiadiera-1.2
(Pl.).
Sei milla errial bakar bakarrak / alkanzatu zaizkit neri. PE 150.
azpiadiera-1.3
Pocos, escasos.
Langileak zer esker dioke sekulan ikusiko ez duen erretretari, edo munduko gorena zonbeit urte bakar-bakarrez baizik gozatuko ez duenari. HU Zez 204. Salbu bakhar-bakhar batzu, gehiago ez ditugu ikusi. Zerb Gerlan 113.
azpisarrerakoSense-3.2
b) (Uso pred.). Solo, solitario. Cf. BAKAR-BAKARRA.
Bera bakar-bakarra gelan gelditua. Lard 497. Zerk arabil, gaizo ori, galdu ta deslai? Bakar-bakarra ta bidegabetua. A Ardi 118. Bakar bakar uzten dugu [Jauna] etsaien jostagarri. Or Poem 546.
azpisarrerakoSense-3.3
c) (Uso adv.). Solamente.
Ortzak eta sakela / bakar-bakar zuri; / gaiñerakoa ikatz, / eskuak illinti. Or Eus 14.
azpisarrera-4
BAKAR-BAKARRA.
(Estar, etc.) solo, en soledad.
Badoha bakhar bakharra Saulen kanparat. Lg I 288. [Iuiearen aitzinean agertuko da] bera bakhar-bakharra, lurrean zituen ontasunez, karguez, izen handiez, kreditaz, lagunez, adiskideez utzia. Brtc 123. Erizain bat gabe iragan du gaua, bakhar bakharra. Laph 250. Denbora hura guzia bakhar bakharra zagon, eta izpirituko bildurarik handienean. Jnn SBi 71s. Bortu batean orai naiz bakar bakarra. Ox 144. Hola gelditzen baniz, bakar-bakarra. Lf Murtuts 35. Noluketako urtartean bakar bakarra zagolarik. Ardoy SFran 294. Bakar-bakarra gelditzen nintzen bederatzi ilabetez. Xa Odol 292.
azpisarrera-5
BAKAR-BAKARREAN.
Totalmente a solas.
Or ta emen gelditu [moskorrak] / pausu bakoitzean, / mormorietan jardun / bakar-bakarrean. JanEd II 19.
azpisarrera-6
BAKAR-BAKARRIK.
azpisarrerakoSense-6.1
a) (V-gip, AN-5vill) Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 37 .
"Enteramente solo. Amar urte baño len, bakar bakarrik aindu zan neskatilla Madridera" Etxba Eib.
Ziudadetxo txikir batean / neurtxeau bakar-bakarrik. Lazarraga A10, 1177r. Santo Kristo bat artu ta atera zan bakar bakarrik etsaien bidera. Mb IArg II 300. Diszipuloak, beren Maisua / Zutenean ala ikusi / Bakar bakarrik bera utzi ta / Juan zitzaizkan igesi. Cb Bast 10. Egin zuen bere buruarekin, ta bakar bakarrik eskuka loi edo desonesto bat. Mg CC 137. Bakar bakarrik geratu da, eta juan da igesi. Astar II XI. Ta itxirik an bakar bakarrik, bakotxa doa bere zereginetara. EL2 39s. Eta Jesus bakar-bakarrik, bereetakorik iñor ere gabe, etsaien artean gelditu zan. Lard 445. Joan zan andik bakar-bakarrik. Aran SIgn 18. Yarri ninduan, bakhar-bakharrik, Helbarrungo aldetik elizak duen athearen aldean. Elzb PAd 21. Bakar bakarrik nago / zeu barik munduan. Azc PB 60. Ezta munduan neu bakar bakarrik bizi banintzok bere. A BeinB 80. Itxas aurrera joan zan, bakar bakarrik, bere arimako samiñak astindutera. Ag Kr 153. Zer egingok Bilbon bakar-bakarrik. Echta Jos 230. Ori, bakar bakarrik egin behar zuen pidaia! Barb Sup 45. Bakar-bakarrik iragaiten tu gau egun batzu kiretsak. Ox 178. Ez dakikala, or bidean, bakar bakarrik, aspaldian nai nuen bezela, nor arkitu dedan? Alz Ram 107. Ta arkozko ta sasitartetik, bakar bakarrik igotzen da gora. Or Mi 81. Munduan eurek bakar-bakarrik bizi izan balira lez egozan. Kk Ab II 50. Begira Horn gizagaxoa, bakar-bakarrik, moko-luxe, erromazale otxan bati dagokion eratasunez. Ldi IL 23. Bakar-bakarrik iges egin zuen mendira otoitz egitera. Ir YKBiz 212. Eraman-naramate, bakar-bakarrik, adiskideak lagun egiten ez didatela, errukigarri au. Zait Sof 187. Bakar bakarrik, hauziaren zai, biziaz zeharo etsituta. Mde Pr 74. Bestetan ere lagunakin egon arren, bakar bakarrik bai-nengoen, eta derrigorrez gañera. Txill Let 21. Bere burua bakar bakarrik ikusi ebanean. Erkiag Arran 74. Bere baserritxuan bakar-bakarrik bizi ei zan. Bilbao IpuiB 188. Eta bere azeritegian bakar bakarrik, biziki triste, beldurrak josia. JEtchep 33. Anai-arrebak an gelditu giñan bakar-bakarrik. Salav 24. Bakar-bakarrik gelditu gaitun / burrukan, ekaitza ta ni! NEtx LBB 241. Bakar-bakarrik nengon etxian, pameli guzia juna. Uzt Sas 266. Azkeneko illabetean neuk pasa bearra izan nuan bakar-bakarrik basarri berrian. Albeniz 32.
v. tbn. Inza Azalp 34. Mok 16. Altuna 56. ArgiDL 80. Anab Usauri 6. JAIraz Bizia 81. SM Zirik 73. Ugalde Iltz 16. Vill Jaink 151. MAtx Gazt 46. Alzola Atalak 74. Azurm HitzB 28. Ataño TxanKan 222.
azpisarrerakoSense-6.2
b) (G-azp, B ap. Gte Erd 35 ).
Solamente. "Meramente" . " Erriko apezari bakar bakarrik erran zion " (B). Gte Erd 35.
Ortik oriek atera ditzakena bakar bakarrik Jangoikoa alsua da. Mb IArg I 247. Ez du eskatzen jakiunde andirik; bakar bakarrik eske du biotz ona ta arreta piska bat. AA III 360. Demonino eta kondenadubak gaitik bakar bakarrik ezin ofrezidu leiteke. Astar II 211. Zagoz munduan bakar bakarrik salbetako. Ur MarIl 11. Guzien Egille oni, bakar-bakarrik, ofrendak eta adorazioak zor zaiozka. Lard 508. Jo soñu orrek direalako / Bakar bakarrik gureak. AB AmaE 120. Beorri bezelako batekin bakar bakarrik ezkonduko nitzake. Sor Gabon 45. Au dagoko bakar bakarrik Jaungoikoari. Itz Azald 26. Bakar-bakarrik orregatitxe galerazi nizun. Moc Damu 36. Andikeria bakar-bakarrik da olakoaren gozagarria ta atsegin guztiaren sustraia. Echta Jos 278. Prezisamente ez ditut jarri / besterik menderatzeko, / Bakar-bakarrik paperak salduz / sos batzuek bildutzeko. EusJok 69. Ez eukon urrerik, ez ezetariko gordalurik. Bakar-bakarrik eukon lo gozuan eguan umetxu bat. Altuna 91. Auxe bakar-bakarrik esaten utzi zaiguzu, yauna. Ldi IL 60. Bakar-bakarrik edan nai dizut / zure arako Iturritik. SMitx Aranz 130. Gauza baten damu zen bakar-bakarrik. Etxde JJ 182. Ez dakigu ziur ziur, izena ain zuzen ez eben aitatu-ta, ez bata zein neskatxa zan ez bestea ere, nungoak ziran bakar bakarrik. Erkiag Arran 141. Ori egin eban ba berak. Ori berori bakar-bakarrik! Bilbao IpuiB 182. Baiña gizona ezta bakar-bakarrik gorputza. Vill Jaink 120. Bakar-bakarrik, auxe esango det. NEtx LBB 9. Bakar-bakarrik zure onduan, / munduan beste iñun ez. Olea 66. Bakar bakarrik garbi hegal bat azaldu zaio lanoen artetik. Xa Odol 16. Maitasunak bakar-bakarrik nabilki ni orrela. Ataño TxanKan 19. Eskumako eskuko atzamar bat bakar-bakarrik erabilteko gauza nintzala. Onaind STeresa 47. Hemen Leizarragaz ari naiz bakar-bakarrik. MEIG VII 82. Izt C 9. Arr GB 121. Aran SIgn 34. Ag Serm 178. GMant Goi 22. Enb 62. Anab Usauri 56. Lek EunD 135. SM Zirik 105. MAtx Gazt 70. Alzola Atalak 141.
azpiadiera-2.1
Solamente, simplemente.
Ai nire poza! Gabon-Zarretan / Gurera joko balaiok, / Jel-abestijak abestuteko / Alkarraz iru anaiok. / Gomuta onek, bakar-bakarrik, Pozez zoratuten naiok. Enb 195s.
azpisarrera-7
BAKAR BAT ERE EZ, BAKAR BAT EZ. Ningún; ninguno. "Gizon bakhar bat ez zen, il n'y avait pas un seul homme" Lf Gram 247.
Etzen bakhar bat ezarri nahi zuenik eskua Jaunaren aphezen gainean. Lg I 284. Etzaitzula, gau huntan, gizon bakhar bat ere geldituren. Ib. 317. Hala bai non bakhar bat ez baita behar izan harenzat ez denik. Mih 50. Plenitu gabe, hitz bakhar bat egin gabe. Brtc 228. Gai ezta pausu bakar bat emoteko. LoraS 102. Sentimendu on bakhar bat ezin ukhanen duen gisan. Dh 152. Ez nuen, ez, utziko / bakar bat bizirik. It Fab 125. Zenbat larre eder dagode buluzik alde orotan, haritz bakhar bat gabe! Dv Lab 315. Ez zuan hargatik eskola guzian haur bakhar bat ni bezain abila zenik arbolen gainerat igateko. Elzb PAd 36. Ez zen gizon gazte bakhar bat han Eskualdun dantza hortan piko baten ere ematen zakienik. Zby RIEV 1908, 85. Hirian etzen sartu Atilaren soldaduetarik bakhar bat ere. Jnn SBi 73. Kasik kontzilio bakhar bat ez da [...] Igandetako lana hazkarki debekatzen ez duenik. Arb Igand 71. Ez da geitu ez kendu ez aldatu bear berba bakar bat ere. Itz Azald 19.
(s. XX) Baña itz bakar bat ez eutsen esaten Mañasiri. Ag Kr 204. Daukat ez dela gizonik galde hoitarik bakar bati ihardets dezakenik. JE Bur 108. Bai-dirala an Euzkadi guztija besteko zabalak bedar gozatsuz estaldubak, gixon bakar bat bixi etzala. Kk Ab I 52. Azantz bakar bat ez da kanpoan ageri. Barb Sup 185. Nik idazle errez-zale bakar bat ere ez det bere bidetik okertu nai izan. Ldi IL 108. Yainkoak egun aiek laburtu ezpalitu, gizon bakar bat ere ez litzake gaizkatuko. Ir YKBiz 410. Ez dut uste hori aztertzale bakar batek ere uka dezakeenik. Mde Pr 344. Atzo gonbita egiñ igukan / arrai prexkoak jatera, / asko bear da, bakar bat ezin / ik uretatik atera. Basarri 25. Nik Lekeition lagun bakar bat ez neban ezagutzen. Etxabu Kontu 95. Ez nioken orduan etsaiaren izena zeraman bakar bati ere barkatuko. Ataño TxanKan 232. Ez baitut sekula, dakidanez, hark hain ausarki idatzi eta argitara zituenetarik lerro bakar bat ere irakurri. MEIG IV 71.
azpisarrerakoSense-7.1
(Con en el sust. en partitivo).
Emakumerik bakar bat bere an agiri ez zan arren. Erkiag BatB 100.
azpisarrera-8
BAKAR BATIK ERE EZ, BAKAR BATIK EZ. Ningún.
Lagun bakar batik be ez zan ikusten. Etxabu Kontu 129. Aretoan lagun bakar batik ez egoan. Ib. 48.
azpisarrera-9
BAKAR-BIZIBIDE.
Vida retirada, solitaria.
Or Teresa deuna umetatik bakar-bizibideari griñatua. Onaind STeresa 22.
azpisarrera-10
BAKAR-BIZITZA.
Vida retirada, solitaria.
Karmeldar Ordeneak aspaldi eukan bizimoldea --bakar-bizitza, ilduratsu, otoitz eten-bako ta abar-- barriz asten baeban. Onaind STeresa 60. Bakar bizitzan penitentzi bizitza eroango eban. Ib. 38.
azpisarrera-11
BAKAR-EGOITZA. Soledad.
Konpainiak eztira bethi hain hersiak non noizbaitetik noizbaitera gure bihotza ezin aparta dezagun hetarik, haren sar arazitzeko berriz ere Iainkozko bakhar-egoitza hartan. SP Phil 123 (He 126 bakhartasun).
azpisarrera-12
BAKAR-EGOKI. Retiro, lugar de retiro.
Halako bihotzezko bakhar-egoki sainduan. SP Phil 123. Barreneko bakhar-egokiaz lekhora, zeinetan sar baitzaitezke, konpainia handietan bazara ere. Ib. 329.
azpisarrera-13
BAKAR-EGONTOKI. Retiro, lugar de retiro.
Bere bakhar-egontokitik ethorri zen [bakhartarra] Casa-Santen etxerat. "Solitude" . Birjin 486.
azpisarrera-14
BAKAR-EGOTE. Soledad.
Jendarteko ibilteez eta bakhar-egoiteaz. SP Phil 325 (He 326 bakhargune).
azpisarrera-15
BAKAR-GIRO. Soledad, ambiente de soledad.
Gure lagun eta ezagunak, ezker-eskui, galdu zaizkigu lurpean eta bakar-giroa loditzen ari da gure inguruan. NEtx LBB 7.
azpisarrera-16
BAKAR-GOGO.
Alako bizikera aukeratu zuala-ta, lokera-gabeko askatasunean alegia ta bakar-gogoak alde batera geienbat edo erabat utzi-ta. "En aquella libertad y vida tan suelta y de tan poco o de ningún recogimiento" . Berron Kijote 139.
azpisarrera-17
BAKARREAN.
azpisarrerakoSense-17.1
a) (V, G, AN ap. A; Lar, H). A solas (una persona). "(A) solas" Lar. "Bakarrian, inok etzekuzala, dans la solitude, personne ne vous voyant (Astar)" H. "A solas" A. Tr. Propio de la tradición meridional; sólo hemos encontrado un ej. septentrional, del s. XIX.
Iduki ditu batek bakarrean ta bere buruarekin eskuka zikin ta asmo txaarrekoak. Mg CC 119. Baldin ordu erdiko astia bere itxiten ezpadeutse bakarrean egoteko bere ardurazko zeregiñak. LoraS 98. Eta nagoenean bakarrean, etxungo nas, parkeske, lurrean. Ib. 154. Zelan sosegatuko da Teresa, bakarrian ornidu dituban asmo santubak, ta pensamentu altubak Jesusen amodijua gaiti mundubari erakutsi bagarik? fB Ic II 200. Jente artian alegreetan badira puska bat, bakarrian jarri orduko dator tristezia. JJMg BasEsc 163. Zer da errexagorik, bakhotxak bakharrean familiarekin bezala, etxean Elizan bezen ongi pratika dezaken debozionea baino? MarIl 2s. Pensadubaz bakarrean ta biotz batuaz nor artutera guazan. CatBus 52. Ikusi zuten Isaak arratsaldean egurastu bat bakarrean artzera irten zana. Lard 28. Etxean da soloan, bakarrean da lagun-artean. A BGuzur 118. Euzkadiko baserritarrak, bakarrian bixi ixateko igoñik eztaukelako ango basamortu zabaletan, laster aberastuten dirala. Kk Ab I 52. Gizonak, banezean eta bakarrean bizita ezin lortu leikezan ainbat onura ta mesede eskuratu daikez gizartean biziaz. Eguzk GizAuz 111. Orain ondo itzarrik nagoela, bakarrean, artaz oroitu ta nekez gordetzen dut karraxia. Txill Let 88. Bidean, bakarrean, esan, esan eta berresaten jardun, eta lekuratzean, orra, kittu, dana aaztu, burutik joan. Erkiag Arran 98. Txoperra bakarrean al dago barruan, ala ugazaba jaun-andrak ete datoz etorri, euren jauregitxura? Erkiag BatB 157. An bizi izan zan bakarrean bakar, il arte. Zait Plat 31. Bakarrean bizi zan, / bakarrean du kabi egin, / bakarrean darama / bere maiteak bakar, / bakarrean dira maitemin. "En soledad" . Gazt MusIx 193 (Or ib. 201, Onaind ib. 209 bakarrean). Maiz etortzen zan, an bakarrean, asperen auek mendi ta oianei gartsuki, alperrik ialkitzera. Ibiñ Virgil 34. Otsoa bakarrean orruka, bi ezkerorik korrika. EZBB II 86. Pilar beti egoan / argal eta triste, / esanaz bakarrean: / "Pello, zaitut maite". Ayesta 42. Bakarrean obeto sentitzen dezu izadiaren aunditasuna. AZink 147. Baña [alkate] onek, erdi edo oso bakarrian ikusita, mesedez laguntzeko eskatu euskun. Gerrika 245.
azpiadiera-1.1
(Tras bere, neure, etc.).
Eta orazio partikularra da, bakoitzak bere bakarrean egiten duena. Gco I 385. Itsusiak eta nazkagarriak dira zuk zere bakarrean, zuk zure lagunakiñ, zuk urliarekin eta sandiarekin egin dituzun lanak. AA III 472. Au guztiau ezaututen eban Teresak bere bakarrian. fB Ic II 291. Egingo zeunke plaza baten erdijan ainbat gizonen aurrian arako zeuk zeure bakarrian egin oi dituzuzan loikerija eta zikinkerijak? Astar II 287s. Arako pekatu neuk neure bakarrian egin nebana; arako pekatu lagun bategaz egin nebana. Ur MarIl 38. Nik nere bakarrean egiñ nuen beste [pekatu] hura. Arr May 47. Zeinbat dagoz negarrez / euren bakarrean, / lo gozoan beste asko / dagozan artean! Azc PB 327. Zeinbat Abe Maria / bere bakarrean / galtzen dituz atsoak / ardien atzean! Ib. 67. --Zer da erregu bakarrekoa? --Bakotxak bere bakarrean egiten dabena. Itz Azald 61. Lekuko dira lagunekin eleketa eta nere bakarrean Zure aintzinean egin nitun liburuak. Or Aitork 216. An zegoen gaixoa bere bakarrean malkoak egosten. NEtx LBB 161.
azpiadiera-1.2
(Lar, , Dv).
A solas, en privado (más de una persona). "Privadamente" Lar, . " Bakharrean mintza zozu, parlez-lui en particulier" Dv.
Bein edo beste afizino amorezko baga neskatilla batek berba egitia mutil bategaz bakarrian ta errazoe onaz, pekatu ez da. Mg CO 135. Bakarrian dirautsut, eta ez neure buruba arrotu guraz. Mg PAb 68. Izan gaba izan eguna, izan bakarrean, edo iñor begira dagoala, edo oartzen dala, lujuriaren atsegin loietarako dira. AA III 381. Adiskide maite bategaz bakarrian astirotxubago egon gura dabeenak. fB Olg 70. Orregaitik alegin gustija egin biar da alkarregaz bakarrian ikusi ezteitezan. Astar II 137. Larunbat guzia, nola bakarrean eta iñorekin itzegin gabe igaro zuten. Lard 467. Karidadez bakarrean konturatu zuten [erlijiosoa] . Aran SIgn 99. Mutill gazte onekiñ bakarrean topo egiñ. Arr May 37. Osagille gazteak bere ezkongaiaren amari erregutu eutsan, itxi egiola bakarrean berba egiten bere alabeagaz. Itz Azald 173. Eladik usmau eban, Matik bakarrean arrapau nai ebana. Echta Jos 209. Orduan Juana Marik bakarrean esaeutsan Txomiñi. Ib. 277. A mutil, itz egin biar yuagu bijok eta bakarrian. Kk Ab I 77. Emaztea mutil gazteaz bakarrean utzi arren. Erkiag BatB 132. Deittu zetsan Dukesiak oni zerbaitt bakarrian aiñdu biar baletsa letz. Etxba Ibilt 475.
azpiadiera-1.3
(Tras beren, etc.).
Apostolu santuak, Jesukristo hill ezkero, naiz lagunakiñ, naiz beren bakarrean bazkaltzen zutenean, lenengo lekua beti utsa uzten zuten. Arr May 175.
azpiadiera-1.4
Aisladamente.
Aipatzen duen "gizona" ezta urlia, sandia edo berendia, gizona dan gizona baizik. Argiago ta zeatzago esan dezadan: gizona erabat artuta, baina, bakarrean, banan-banan ez. Zait Plat 121. Gizakumea bakarrean arturik ezta oraindik gizon. Vill Jaink 155. Mosaiko batean, pusketatxo bati, bakarrean eta berezian begiratzen badiozu, zirriborro itxusi batzuk baizik eztituzu ikusiko. Ib. 49.
azpisarrerakoSense-17.2
b) (-kh- Dv). (Tras bere, etc.). Solo, por su cuenta, sin ayuda. "Sansonek bere bakharrean ehun Filistindar hil zituen, Samson tua tout seul cent Philistins" Dv.
azpisarrera-18
BAKARREKO. v. bakarreko.
azpisarrera-19
BAKARRENAK. Algunos.
Bakarrenak pasatu dire, juan den astean, hemen gaindi mendiari buruz. Herr 10-5-1962 (ap. DRA ). Aski sofriturik min tzar batetarik, juan da andere Xirunberro, Irulegiko etxeko anderea. Bakarrenak ikusia bere bizian! Herr 30-8-1962 (ap. DRA ).
azpisarrera-20
BAKARREN BAT. Alguno.
Ordurako nagituta nonbait, iru illabetez soiñu joten ekinda gero. Bakarren baten txirtxirra entzun genduan, orraitiño. Erkiag Arran 10. Orduan txoria bazan ugari. Orain bakarren bat. Danak gastau dira. And AUzta 55. Baserri askotan bakarren bat izaten zan soñua jotzen zekiena. MMant 22. Orain ukuitu detan gai au ondo agertu ezkero, bakarren batentzat mingarria izan liteke. Albeniz 229.
v. tbn. JAzpiroz 25. AZink 36. Insausti 193.
azpisarrera-21
BAKARREN BATZUK (G-azp ap. Gte Erd 142). Algunos pocos.
Aitonik ba da, ogerakoan / izar dagoen begira; / bakarren batzuk ostarte-erditik / bizia dute dirdira. "Algunas estrellas" . Or Eus 267. Gaur egunean ere bakarren batzuk bizi dituk. Ataño TxanKan 93. Bakarren batzuk etorko dira. MMant 134. Bakarren batzuk pentsatu arren / ote dan gauza erreusa. Insausti 146. Baña bakarren batzuk etziran lo egon. Albeniz 183s.
azpisarrera-22
BAKARREZKO.
Bakarrezko bizkerari zor zaion lotsa. "El respeto debido a la vida privada" . Zink Crit 58.
azpisarrera-23
BAKARRIK Tr. Hallamos bakarrikan en Bilintx (156), Udarregi (135), Soroa (Gabon 23), Apaolaza (82), Noe (77), EusJok, Txirrita (B I 187), Aresti, Uztapide y Mattin (105), bakarrika en Miserere e Iturriaga.
azpisarrerakoSense-23.1
a) (V-arr, G-azp-goi, AN-gip, B, BN-arb; Mic, Lar, Añ; -kh- SP, Urt, VocBN, Dv), BAKARRIKAN, BAKARRIKA Ref.: Gte Erd 10, 35, 37, 40, 273.
Solo, a solas, en solitario."Solo, bakarrik" Mic. "Bakharrik dago, il demeure seul" SP. "Anachoreta, [...] bakharrik bizi dena" Urt II 73. "(A) solas" Lar y Añ. "Isolément" VocBN. "Bakharrik da, il est tout seul" Dv. v. BAKARREAN.
Tr. Documentado desde los primeros textos, aunque sólo a principios del s. XIX se hace casi gral. (no aparece, sin embargo, en suletinos, roncaleses ni salacencos).
Ez diatzo bakarrik, / Ze an datz Presebal ilik, / Juanikotegaz lagundurik. Mondr 15ss. Andrea zara eta bakarrik. fJZ 99. Clariani bakarrik itxita. Lazarraga A, 1151r. Nolatan zoaz horrela bakharrik? Volt 134. Nondik zatoz gizon hona orla zeurori bakarrik? Ber Trat 113r. Salbatzaillea han bera / gelditu zen bakharrik, / bihotza tristerik eta / gogoetaz betherik. EZ Noel 91. Lehia handiz zen haren / ikhustera partitu, / bide luzean bakharrik / oiñez zen abiatu. Ib. 44. Obra onetan zabiltzanean etzara behin ere bakharrik, zurekin da Iainkoa, laguntzen zaitu, kidatzen zaitu. Ax 494s (V 320). Baiña gaixtoak eztu nehon ere segurantzarik edireiten: ez etxean, ez kanpoan, ez bakharrik dagoenean, eta ez are konpainiatan denean ere. Ib. 436 (V 284). Banagoko ni diñoanari obe dala bakarrik egotea, lagun deungeagaz baño. Mic 13v. Ezterautzu erraiten har dezazula bide hersirik, egon zaitezila Ermitaua bezain bakharrik. SP Phil IX. Galilean nengoen / Herri ederrean, / Ene gelan bakharrik / Debozionean. 68. Erri onetan bizi ninzan bakarrik ongi ninzala. LasBer 576. Errexago da etxean bakharrik egotea, ezen ez kanporat geroztik bere buruaren ungi begiratzea. Ch I 20, 2. Bilha zazu erretiramendua, lakhet bekizu bakharrik zure buruarekin egoten. Ch III 53, 1. Utzitzen deueela bakarrik bere etsaien artean. Lar SermAzc 54. Artu zuen bakarrik eta garbiro bizitzeko asmo-gogoa. Mb IArg I 131. Baña ez nuke bakarrik igan nai zerura. Emen dut Benita deritzan lagun bat eta nai nuke igan ledin nerekin hau. Ib. 131. Nahi baduzu damnatua izan, bakharrik damna zaite. Mih 92. Edo dela bakárrik bakotxak errezátus, edo familiaréki, edo elizan sazerdotearéki. LE Prog 104.
(s. XIX) Eta itxirik an bakarrik, doa bakotxa bere etxera. EL1 34. Kontu egizue, sartu jatzuela zeuroen etxe barruan; itxiko zenduke bakarrik? LoraS 62. Iltzeko perillak artzen badu eremu batean bakarrik edo erakuslerik bage? AA II 17. Hanbat denboraz [Jesus] bakharrik baitago, lurreko erregen gortheak hain betheak diren denboran! Dh 226s. Egun oroz, khanbara hartan, bakhotxak bakharrik, edo konpeinian familiarekin, bihurtuko diozka Maria dibinoari bere homaiak. MarIl 12. Gizona bakarrika / gelditu ez zedin, / Jainkoak andrea nai / izan zuen egin. It Fab 217. Hil deneko, bakharrik da Versaillen bere gelan. Hb Egia 95. Adan Paradisuan bakarrik eta bere antzeko iñor gabe zegoan. Lard 3. Jesus bakarrik arkitu zanean mendira igo zan. Ib. 400. Oi eta ni, zeinen bakharrik, lurrean sarthua, laster eta bethikotz ahantzia! Dv LEd 185. Aguro ezkontzeko / dakat animua, / bakarrik aspertu naiz, / biat arrimua. Bil 101. Han, anaier adioak eginik [...], bakharrik sarthu zen Iruñen. Laph 162. Ni emen bakarrik [...] eziñ gera niteke. Arr GB 69s. Arkitzen zala gaizki ta bakarrik gaisotoki batean. Aran SIgn 69. Baña norbera badago / Baso baten bakarrik, / Samurtzen da arimea, / Gaba dala jakiñik. AB AmaE 384. Bainan, plazarat heltzean, hunek utziko zuren bere etxeko andrea yuatea bakharrik. Elsb Fram 143. Mikaela gaixoak ez zuan beste pozik, ez bada, bakarrik arkitzen zanean, negar eta negar egitea. Apaol 94. Eu bakarrik agoala. A BeinB 81. Horra beraz bakharrik lur huntan gure muthil gazte prestua. Oi zer nigarrak! Arb Igand 136. Begoan bein, bakarrik ain zuzen, negarrez, zotinga ta arrenetan, beti legez. Ag AL 167.

(s. XX) Beti bakarrik, itzal da motel, ebillen Mati aurrerantzean. Echta Jos 219. --Noiz joango ote zera ba? --Biar atera nindeke. --Bakarrik? Urruz Zer 91. Beste guztiak oera joanta / gelditu nintzan bakarrik. JanEd II 64. Khen balitza galtzak, eta eskuetan har, hobeki torratzeko? Zertako ez? Bakarrik ez dea? Barb Sup 46. Bera beharko dela, bakarrik, gau ilhun hotzak dirauno. Ox 75. Ni etxean bakarrik geratzeko bildurrez, auzo-andreetara yoan nintzan. Or Tormes 97. Bakarrik bizitzeko / amak egin niñun. Tx B II 235. Ni bakarrik utzita / juan ziñan isilla. Yanzi 94. Akitua nizalako estakuruan, banago bakarrik. JE Ber 86. Amonatxo! Bakarrik / zagoku atean, / otz ta gogor, entzuten / zure azken-Meza! Ldi BB 90. Mintzo ura ixildu bezain laxter, Yesus bakarrik arkitu zan. Ir YKBiz 243. Lepa-soka autsi ta zuzen-zuzen / iges baitoa bakarrik. Or Eus 233. Zertako ni hola utz bakarrik, hoin triste! Iratz 84. Ene errukarri! Atzerrian il opa zenun, baña, bakarrik, ni gabe il zera! Zait Sof 153. Utz zezaten bakarrik... ez zen mintzatuko! Mde HaurB 104. --Bakarrik al-ago, Kattalin? --Ba. Zer nai ukek? --Irekin itz-aspertu bat egin. Etxde JJ 79. Lagunakin ibilli, bakarrik ibilli (lagunakin baiño askoz usuago) ta lanak asmatu. Txill Let 48. Ene semia, bazoiaz iges / zeure etxea itxirik, / ain maitez azi zinduzan ama / izten dozula bakarrik. BEnb NereA 180. Beti bakarrik, zeru aldeko illargi zuriaren izpi motelen distirak lagun zituala. Erkiag Arran 68. Horra orai egundaino bezain bakarrik! JEtchep 71. Muker ta astiro, zidorretatik, / nire arima, / bakarrik, / bere betiko joran morea / ezin eroanik. Gand Elorri 199. Baiña gizona ezta bakarrik bizi. Gizartean bizitzeko egiña izan da. Vill Jaink 155. Ha, zer bizia!... Bakarrik!... Begien aintzinean bethi mendi borthitz basa... Larz Iru 86. Azeria, bere onera etorri zanean, bakarrik arkitu zuan bere burua. NEtx LBB 188. Etzoan bakarrik, bainan hiru lagunekin. Ardoy SFran 258. Bakarrikan etzerade juango / esan zidaten lagunak. Uzt Noiz 17. Orroiturik etxola hartan behar nuela bakarrik lo egin. Etchebarne 28. Geienetan, bakarrik topetan neban, eta iñoz lagunik eukanian, bere antzeko zarren bat edo beste. Gerrika 31. Gaur antxe mendi-baztarrean dago bakarrik gu jaio giñan Iruntxiberri basarria. Albeniz 23. Eta, Robinson izaki, bakarrik zegoen. MEIG I 153.

v. tbn. (para textos anteriores a 1800) Harb 339. El 69. He Gudu 44.
azpiadiera-1.1
A solas (más de una persona). "Zer zarete, biok bakarrik? (B), Zer zaute, biek bakarrik? (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 35. "Aita eta bi alaba bakarrik bizi dira (B)" Ib. 35. En AxN se explica bi bian (401) por biak bakarrik. Cf. A DBols: "Se abusó de este vocablo aplicándolo a conceptos plurales. 'Nosotros solos', gu (geu) bakarrik es incorrecta locución. Gu geutara, eurak euretara, ellos solos, ellos entre sí, son locuciones corrientes y correctas".
Oi nola beti ebilten diran / Martin da Flora bakarrik. Lazarraga A11, 1179r. Gizon bat maiz bakharrik eta premia gabe emazte batekin egoiteak emaiten du okhasino bekhatu eragiteko. Ax 403 (V 262). Iduri bekizu berriz landa zabal eta ordoki batean zarela, zure Angeru begiralearekin bakharrik. SP Phil 66. Pilatus gobernadorea / bakharrik zaio mintzatzen. 85. Baiñan bakharrik zirenean, bere dizipuluei guziak zarozten explikatzen. He Mc 4, 33. Atso ura eztegu erango, / bakarrik joan bear gara. Gamiz 228. Zeren gutiak baitire balsa handitik aphartatzea maite dutenak, bakharrik Jesusekin egoteko. Mih 129. Eta zerbait esan bear bada, ez umearen aurrean, baizik bakarrik. AA II 86. Geratu zirian Jesu Kristo ta emakumia, bijak bakarrik. fB Ic II 236. Bijak bakarrik egon ziran baten, egin zituzan [emakume donga arek] iños baño alegin andijaguak beriagaz urteteko. Ur MarIl 28. Bakarrik arkitu ziranean, elkarri ziotsaten. Lard 472. Umetxo bardin bi egozan bakarrik burditxo baten. Echta Jos 357. Bakarrik arkitu zanian emakume arrekin, ala diyo. Iraola 95. Gauza bat esan bear diñat, neska, bakarrik gauden ezkero. Ag G 269. Gexozaña ta bere laguna bakarrik gelditu ziranian. Kk Ab II 50. Baña bakarrik zeudenean, guziak azaltzen zizkien bere ikasleai. Ir YKBiz 181. Ardandegian bakarrik gelditu ziran unetxo batean, ixilka belarrira jaulki zion. TAg Uzt 254. Otseinak mahaia eraiki eta salan bakarrik utzi zituenean. Mde HaurB 53. Biak bakarrik arkitu ziran artan, ala esan zion Katinek Poliri. Anab Poli 131. Eta agur-egiñaz, amarruki, bakarrik utzi zituan neska-mutillok. Erkiag Arran 98. Bide erditan bakarrik gelditu zirelarik barne berean, elheketa hasi ziren. JEtchep 80. Senar-emazte batzuk Araban bakarrik bizi ziran eta ume txikixa zeukaten. And AUzta 75. Bakarrik geratzen dira Kapitaina eta Mandataria. Arti Tobera 272. Izan ere, bakarrik dabiltz. MAtx Gazt 96. Guraso zarrak soroan eta seme gaztea ta Juana bakarrik gelditu ziralako. NEtx LBB 21. Gu bi anaiok bakarrik geunden lekuan. Ataño TxanKan 77. Alonso ta Teresatxo kalean zear bakarrik. Onaind STeresa 29. Ezkontzen aizenean, bakarrik geldituko aiz ere andrearekin da lan asko izango dek. JAzpiroz 56.
v. tbn. Or Mi 11. ABar Goi 31. Zait Sof 36. Arti MaldanB 214. Berron Kijote 181.
azpiadiera-1.2
Por sus propios medios, sin ayuda.
Ogei milla gizon Frantzia erriko / egozan aldi baten su emaiteko; / arako bizkaitar Domingo Hegiko / izan da bakarrik irabazteko. EgiaK 86. Baña gizonak bakarrik egin behar ez du onetarako den guzia; lagundu behar dio emazteak ere bere lan onetan. Mb IArg I 181. Zeren bera bakarrik asko zan gugana aserre zegoan Jainkoa palakatzeko. Ub 92. Ezin nik bakarrik jan nezake erein duten azia. VMg 25. Berak bakarrik egin zituzala zeru luurra. Astar II 45. Esan al guztien gañekoak dirade [...] Franzesen kontra Gipuzkoako Probinziak bakarrik egin izan dituen jazarra andiak. Izt C 208. Lagunik ez daukanak, bakarrik bardin egin leikez. Ur MarIl 2. Eta ikhusirik ordutik / Ez zezakela bakharrik, / Ororen kontra haririk, / Salba bere haragia. Gy 164. Ezaguturik berak bakarrik asko etzira Jesus galtzeko, Herodesen adiskideetara lagun-eske joan ziran. Lard 403. Bainan xotxetik ethortzen diren zuhamuek ez dezakete bakharrik egin oihan molde bat. Dv Lab 326. Ez dut nik sekulan halako Bezpera ederrik entzun, eta guziz Magnificatean, gure muthil gazte prestu hunek bertze guzieri berak bakharrik ihardesten zuenean. Arb Igand 138. --Urten basamortura ta / [andrea] il, ene semea. / --Ezin il nei bakarrik / bai ama neurea. --Artuizu laguntzako / zure anaiea. (V-ger). Balad 97. Bi lagunek aiña lan du bakarrik egiten. Or Eus 58. Egiteko au nere eskuz, bakarrik, egitekoa dut. Zait Sof 38. Euskal-irakaskintza eskuratu dezagunean korapilloa bera bakarrik askatuko da. Etxde AlosT 9. Nik ordea ez nuan bakarrik egiñen [lapurreta ua]; bakarrik ez nuan iñola egiñen. Or Aitork 51. Ni bakarrik aski nauk-eta nik laguntzen diodanari irabaziazteko. Berron Kijote 200. Emen biak bakarrik alkar-izketa serioa egiñez. TxGarm BordaB 128. Lau mutillek bakarrik etxe aretako erropak garbitu, siketu, tolostu eta bariku eberdirako eruaten geuntsen. Gerrika 30.
azpiadiera-1.3
Aisladamente, separadamente. "(De por) sí, bakarrik, bereziro, lat. separatim" Lar. " Bazterrean zegoen maaian eseri zen (V-gip, G-azp), bakarrik zegon maia baten (AN-gip, BN-arb)" Gte Erd 37.
Badira gauza batzuk, berak bakharrik, bere egitez gaitz baitira, baiña bertze batekin iuntaturik eta elkhar harturik erraz dira. Ax 334 (V 222). [Konsonanteak] ez berez, edo bakarrik, baizikan Bokalakin batean aoz esaten diranak. Cb EBO 22. Bi etxe handi aldean, bakarrik. JEtchep 46.
azpisarrerakoSense-23.2
b) (V, G, AN; VP 7r, Lar, Añ; -kh- L, BN, S; Dv, H), BAKARRIKA Ref. A; Lh; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 35, 37. Sólo, solamente. "(A) secas", "solamente", &c. Lar y Añ. "Únicamente" Añ. "Seulement" H. Tr. Documentado ya en Miserere y Lazarraga (al Norte desde Etxeberri de Ziburu), a partir de principios del XIX es de uso gral. (excepto en suletinos, roncaleses y salacencos).
La tendencia mayoritaria, que se fortalece en el s. XX, es la de colocarlo inmediatamente tras el término al que se refiere; lo hallamos, sin embargo, con un vb. interpuesto, en Micoleta, Chourio (III 3, 6), Urquizu, Mendiburu (IArg I 140), Larreguy (II 107), Duhalde, fray Bartolome, Duvoisin (Lab 294), Laphitz, Arrese Beitia, Joannateguy (SBi 50), CatBurg (67), Kirikiño, Zubiri, J. Etchepare, Mirande, Txillardegi, Basarri y Xalbador. Antecediendo al término al que se refiere (además de en las oraciones negativas, en las que es la colocación más usual; v. los ejs. de Mihura, Moguel, Hiriart-Urruty o Arradoy), lo hemos encontrado en Etcheberri de Ziburu, Larramendi, Cardaberaz (Eg II 61), GavS (9), Gamiz, Larreguy, Baratciart, Ubillos (131), Moguel, Añibarro, Guerrico (I 469), J.B. Aguirre (III 438), Duhalde (164), J.J. Moguel (BasEsc 230), Astarloa (II 154), Jauretche, Iztueta, Goyhetche, Lardizabal (172), Arana (SIgn 62), Soroa (AuOst 103), Arrue (May 114), Lapeire, Joannateguy (SBi 135), Hiriart-Urruty, E.M. Azcue (PB 63), Iturzaeta (Azald 133), Iraola (55), EusJok, Labayen (EEguna 91), J. Etchepare (Ber 66), Lafitte, Gandiaga (Elorri 187), Oskillaso (Kurl 120), Aresti y T. Etxebarria (Ibilt 459); por lo general alterna en éstos con el uso pospuesto más frecuente.
Bakarrika zindudan zeur ofenditu. "Tibi soli pecavi" . Miserere 332. Oi, arrezkero, Jaun Zerukoak / bertxeak daki bakarrik, / Katelinatxo, nola nagoan / amoreminez gaxorik. Lazarraga A7, 1171v. Partikulara deitzen da hilltzera doanari / zergatik ematen zaion bakharrik presunari. EZ Man i, 48 (Harriet traduce "à chacun en particulier"). Zuk bakharrik duzu bada begiratu untzia. EZ Man II 135. O Iongoikoaren ama, / Zu zeroni bakharrik / Gatzatu zinen Adamen / Falten kutsu gaberik. EZ Eliç 361. Hain gauza flakoari eta flakatzen erraxari soilki eta bakharrik beha badiazegu. Ax 484 (V 313). Falta bat dau bakarrik. Mic 14v. Nolan, señalean, ala figuraan bakarrik? Cap 64. Geretan zala leen Iaungoikoa zana bakarrik Gizon bere eginik. Zubia 149. Haiñ sustatua zure amudioz non ezpaitut neure burua sentituko, eta zu bakharrik gustatuko baitzaitut sensuez goragoko manera batean. Ch III 21, 3. Ez deban amarik baizikan aita bakarrik. OA 28. Ezta besteren eske, biotzak bakarrik. Acto 504. Baña bakarrik San Agustiñ ez da argi bakarra, ez da bata ez bestea, ez da au ez da ori. Lar SAgust 5. Zu gaizki bazaude ni / preziso gaiztuko naiz / zerren bien gorputzetan / bakarrik da arime bat. Gamiz 205. Ezen Jainkoa da ungi guzien Autora eta hark bakharrik ardiets-araz diezakegu bitoria. He Gudu 44. Nere begiak bakarrik ezkondu bear balu, beste batekin ezkonduko lizake; baña ezkondu bear dute nere adimentuak eta animak ere. Mb IArg I 180. Bein bakarrik hau egitea. Mb IArg II 344. Zuk bakarrik dakizun era artan. Cb Eg III 282. --Aitea eta Espiritu Santua gizon egin zirean? --Ez Jauna, Semea bakarrik. Oe 57. Ez du ogiak hazten, bakharrik, gizona, bainan Jainkoaren ahotik heldu den hitzak. Lg II 130. Norbait yuiatu nahi duzuenean, ez beha presunari, bainan bakharrik arrazoinari eta zuzentasunari. Ib. 201. Zuk bakharrik duzu zuzena nahi duzun guzia egiteko. Mih 90. Ez darotazu bakharrik galdeiten ene bihotzaren sakrifizioa; nahi duzu oraiño fedearen medioz egin diezazudan ene Ispirituarena. Ib. 39. Ez naiz lurrean ontasun biltzeko, ez naiz munduan plazeren edo aisien hartzeko; bainan xoilki eta bakharrik ene egilearen zerbitzatzeko. Brtc 80. Ez diogula Jainkoari eskatzen guretzat bakarrik, ezpada Eleiz guziarentzat. Ub 158s. Seth-en ondorengo guzien artean Noe bakarrik arkitu zan, Jainkoa urrikal zekikeonik. Ib. 13.
(s. XIX) Gizonen zortea, / Biziaren epea / Jaunak bakarrik ditu / Bere eskutik gelditu. Monho 140. Ordea zenbat alditan konfesatzen ziozkan Jangoikoari negar andiekin, ez bakarrik bere bekatu loi, ta eriotza eragiña, baita ere bizitza guzikoak! Mg CC 157. Urten biar dau bijotzaren barruti, ta ez euki bakarrik ao ta ezpanetan. Mg CO 86. Azur ausija, nok osatu? Jangoikuak bakarrik. Mg PAb 77. Baña neskatilliak berak deklarau dau, ez eukeela bijak erruba, ezpada bakarrik barberubak. Ib. 192. Ipui onek esan nai du gaizto asmatzallen artean egiak ez duela lekurik; indarrak bakarrik agintzen duela. VMg 2. Bakarrik, Jauna, esketan deutsut, sortu daizula nire biotz otzituan Zeure maitetasun, ta grazia. EL1 70. Baña ez aozko maitetasuna bakarrik, ezpada aoaz ta biotzaz. LoraS 175. Bada orrelakoak gorputza bakarrik dauka birjiña, baña ez, geien balio duena, biotza edo anima. Gco II 44. Eta ez gizona bakarrik, baita onekin batean abereak edo animaliak berak ere. AA III 281. Sentitzen du Jainko hark dauzkala bakharrik bere baithan, haren bihotzak gutizia detzaken guziak. Dh 155. Hala-hala damnatuei bakharrik dagokotena da elkhar higuintzea. Ib. 251. Entzun dot, ta ez bein bakarrik (menturaz guzurra) Konpesore batzuk emoten deutseela lizenzija jentiari, izentau dirian olgeetara juateko. fB Olg 193. Jaungoikua da bakarrik zorrik ez daukana. fB Ic I 63. Ta eskatu bere laguntasuna, zeñegaz bakarrik artu daikegun geure nekeen frutuba. JJMg BasEsc 106. Egiten dau pekatu uste dabenak bere alegin eta indarrakaz bakarrik, eta Jaungoikuaren grazija eta laguntasuna baga, eldu litekiala zeruko glorijara. Astar II 16. Gure alde daukagu / gauza bat bakarrik, / ez zaigula irtetzen / bidera lapurrik. Echag 236. Zeinetarik bakarrik baitaiteke ardietsi salbamendua. CatLuz 2. Haren Seme bakharra da, eta bakharrik harena. Jaur 358. Ain da garestia non erregeak eta beste gaiñ gañeko personak bakarrik izan dezakete. It Dial 22. Oñatiko mendietan arkitzen dira meatzeak, beruna eta burnia ematen dituztenak; bañan bakarrik berunezkoan diardute langilleak. Izt C 71. Baso aetan arkitu zituen zuaitz eldutakoakin bakarrik egin zitezkeala zortzi eun ontzi andienetakoak. Ib. 136. Erabagi dozu, ez bein bakarrik, ezpada sarritan. Ur MarIl 8. Eta guzia norentzat? / Bakharrik alfer horrentzat: / Deusik ez dathor guretzat. Gy 193. Etzioten Apostoluei bakharrik agindu Salbatzaileak bere laguntza. Hb Egia 111. Jainkoaren nahia bakharrik egin beharko duk guzia eta gauza guzietan. Dv LEd 86. Eta ainbeste apirillen erdiyan zu bakarrik izango zera maiatza. Bil 161. Ez dut nik predikurik egiten; Jainkoaz mintzatzen naiz bakharrik. Laph 93. Zeren gatik personak distinto beitira, Jangoiko bat bakarrik egiaskoa izanik ere. CatAe 24 ( CatSal 25, CatR 25 solo ). Eta zer edo zer esaten zuanean, Jaungoikoari bakarrik gloria emateko zan. Aran SIgn 112. Begientzat bakharrik badire loreak; / Dire usainik gabe, fruiturik gabeak. Elzb Po 220. Taloa ta esnea / Jan arren bakarrik, / Besterik baga bizi / Naz pozez beterik. AB AmaE 354. Jan zuan Franziskok zeruko janari artatik eta indarberritu zan, ez ordia gorputzian bakarrik, baita ere animan. Bv AsL 134. Nere Seme jaungoikozkoaren eta Santu guzien aurrean bear bezela agertzeko bakarrik artzen ditut lore oriek. Arr May 147. Ez hiri batean bakharrik, bainan Frantzia guzian. Elsb Fram X. Bilhatu orde Jainkoari bakharrik atsegin egitea, bizi izatu naiz menturaz lazakerian eta hil-hila. Jnn SBi 162. Non aurkituren du gizonak, bere bihotzaren sosegua eta bakea? Bakarrik, sekulan enganatzen ez duen adixkidea baitan. Lap 47 (V 26). Ez datza hortan bakharrik gure makhurra. Arb Igand 22. Ez dire gero bakarrik nonbrez nausitu. HU Zez 89. Eta han laster ohartu zitzazkon, ez bakarrik bere misionest lagunak, bainan bazterretikako jaun argituak [...] asmu zorrotzeko gizona zela. HU Aurp 96. Gabon eguna da egun laburra / erlojuetan bakarrik. Azc PB 91. Eta Iaungoikoak bakarrik daki zuen gaiñera zenbat kaltek etorri bear daben. Ag AL 137.

(s. XX) Eskubide ori eztala arimen onerako bakarrik, ezpada gorputzaren osasunerako be bai. Ag Kr 25. Josetxo ikastolara ebillen lez, bazkal-orduan bakarrik egoten zan bere etxean. Echta Jos 239. Sinestean dago bertzela, sinestean bakarrik, bihotzeko gozoa. JE Bur 41. Orretariko baltz-arrapaketa baten gure baltzau be artu ta eruan eben Habanara, amar urte inguru ebazala bakarrik. Kk Ab I 84. Bakarrikan pena bat daukat. EusJok 39. Gure indarrez bakarrik, Jaungoikoaren laguntza gabe, gauz onik ezertxore ezin genezake egin. ArgiDL 11. Ez jauna, Sakramentuak artzen dabezan gustiak, ez; bear dan lez artzera doazanak bakarrik artzen dabe grazia. KIkV 83. Batzuek ezpañez bakarrik; beste batzuek biotzez bakarrik eta beste batzuek biotzez eta ezpañez egitten dutenak. Inza Azalp 119. Gure Jainkoak bakharrik daki noizpeit gerthatuen berri. Ox 22. Ez da Peru-Fermin txantxetan bakarrik agure, naikoa gordin egon arren bere zaarrean. Mok 4. Deabruek bakarrik uler dizaketen marru ta kisketots eta pio pio, ta itz erdiak ziren. Or Mi 76. Gaitzikorrek ez dezatela uste heien makur zuzentzaile edo kitzikatzailea nizala bakarrik. Zub 93. Baña eltzen dira Bizkaiko euzkel-errira ta beriala bapatera aztuten yake españera ta euzkeraz bakarrik dakije. Kk Ab II 36. Iretzat "Euskaltzaindiko" jauntxoak bakarrik dituk akatz-gabekoak. Lab EEguna 84. Jauna, ihurzuria hola zertako erori da jende onen eta tzarren gainera? Zertako ez gaixtoen gainera bakarrik? Barb Leg 63. Hilarrien ikusteak gitu bakarrik apur bat ilhunduko, oraiko araberara. JE Ber 11. Yuduen artean batzuek uste zuten, urko-laguna gure adiskideak bakarrik dirala. Ir YKBiz 266n. Zu erretzale, eusko-abertzaleok bakarrik Españiko gobernuari urtean onenbeste miloi ematen dizkagu. Ldi IL 155s. Aurignac-aldiko langintzaen aztarnak oraindaño Euskalerriko toki bitan bakarrik agertu zaizkigu. JMB ELG 31. Bildur-lotsatik eraiki nindun / Jaungoikoa maitatzera, / Jaunak bakarrik eskuan daukan / maite-damuan urtzera. Or Eus 122. Lan-indarra gauz orren balioa neurtzeko aintzat artu bear dala len esan dogu ta orain barriro diñogu; baña ori bakarrik, ezelan be ez. Eguzk GizAuz 54. Zuhurra denak ez luke sekulan itxureri bakharrik behatu behar, eta airerat mintzatu! Zerb IxtS 108. Ez zagon orainokoan ere nehundik minez: bakharrik ezin erranezko ez-ontsa batek hartua zaukan. Lf Murtuts 37. Itzetan, bakarrik, maitasuna agertzen duna ez diñat maite. Zait Sof 176. Liburu au ezpaita saldu ulerterreza dalako bakarrik, Pernandoren ipui gaiak edonork egosi ditzakelako baizik. Etxde AlosT 10s. Gogoeta ori neri ere etorri zaidak, baiñan eztuk ori bakarrik. Etxde JJ 148. Ez dute sineste hori Euskaldunek bakarrik, Bretainian ere badute. Zerb Azk 91. Non zan hori? Zer egun zan? / Ala dena gau-amets bat / izan othe da bakharrik? Mde Po 38. Ez dituzte aitzinako paganoen mitoak idazgaitzat erabili bakarrik egin [...] baizik poetek, neurtitzetan ari direlarik kristau direla ere ahanzten dutela badirudi askotan. Mde Pr 229. Aita besoetakoa hurbildu zitzaion eta berari kontra estutu zuen, hitz hau bakarrik belarrira ziotsalarik: "Barka!". Mde HaurB 72. Zuk egin baitituzu gure gorputzak, ez animak bakarrik, guziak eta oro. Or Aitork 156. Zer-jana izaten zuten batzutan, bestetan edana bakarrik, goi-goitik eroria. Anab Poli 123. Urbildik argitzen du bakarrik adimenaren zuziak; urrutitik illunpe beltzean itzaltzen da piskanaka. Txill Let 134. Askoren poza au zan bakarrik / basoa piñuz betea. Basarri 130. Ederki itz ez egiteak eztuela itz-makurra bakarrik, baita gogoei ere nolabaiteko gaitz egiten diela. Zait Plat 106. Hitz egin ere ezin zuen, bakarrikan deiadar egin, zoro baten antzean. Arti Tobera 279. Bueno, ezkondu ez, esposatu bakarrik, zerren Andre Madalenek daukan edadearekin, gorputza eztago indar haundirik egiteko. Arti Ipuin 57. Orduan beartasun ori ezta egitezkoa bakarrik, eskubidezkoa ere ba-da. Vill Jaink 52. Eta ez bakarrik bere begiez ikusten duen eremu ttipia: eremu bat miletan zabalagoa, aspalditik biziek eta hilek moldatua duten Herria, bere begitarte, bere gogo, bere izaite bereziarekin. Ardoy SFran 26s. Gurekilan apur bat egon zen bakarrik, / gazterik hegaldatu zen mundu huntarik. Xa Odol 127. Uste zuten danok ta ez berak bakarrik, bizia bukatzen zitzaiola. Berron Kijote 189. Egunaz ez nuen lanik. Azinder kasu egitea bakarrik. Etchebarne 31. Berdin sendatuko zera. Denbora geiago bear bakarrik. JAzpiroz 180. Ipiñi euskuen tren berezi bat geuretzako bakarrik. Gerrika 45. Eragozteko, jakina, bide bat dago bakarrik. MIH 314.

v. tbn. (para textos anteriores a 1800) ZB 30. Iraz 17. Urqz 22. CatBurg 27.
azpiadiera-2.1
Sólo, simplemente, sin más.
--Eta al baleite fedeagaz bakarrik? --Ez iauna, karidade eta obra on bagarik. Cap 26. Oneek jakinaz bakarrik salbaduko gara? CatAnz 3. Onegatik bakarrik, milla biotz ta milla bizi banitu, guzia zor dizut. Cb Eg II 43. Eta orrekin bakarrik humillak gerala uste dezakegu? Ez: ori da errazena. Gco II 27. Edozein zoko une eta sasi bazterretan alea edo sapia sartu eta txertatzearekin bakarrik, neke geiago bage artzen ditu beragandik garau eder galant ugariak prest aski. Izt C 150. Ollar-soñu au bakarrik asko zan, Pedrok ezagutzeko, zein gaizki egin zuen. Lard 448. Bertze ifernu edo oinhazerik ez balitz ere, hunen-gatik bakharrik, munduko gauza guzientzat, etzintuzket damuztatu nahi. Dv LEd 204. Eriotzean pentsatzearekin bakarrik, eziñ esan alako atsegiñez ase ta betea geratu oi zan. Aran SIgn 46. Ez aiz lotsatzen esatiakin bakarrik? Apaol 25. Alkartasun deabruzko orrei izena emonagaz bakarrik, jausten da eskumikoan. Itz Azald 54. Aitonaren jaurtigi ziñua susmatzeaz bakarrik, gizataldeko guztiak, artega, igikor ta irritsu, zabundu zituzten buru ta besoak. Ag G 72. Ta jeltzaliak "Gora Euzkadi!" / Esanagatik bakarrik, / Espian sartu ta bertan euki / Erruki apur bagarik. Enb 173. Zure semea oso maite du, ta besterik ez bada, orrengatik bakarrik barkatu bear zenioke. Alz Ram 29. Neri nexka-mutillai erakusten lagundu. Geldirik egon arazten bakarrik lanak ematen dituzte. Lab EEguna 71. Geienetan baserritarrak izaten dira, garbi-garbiro yantzita, eurei begiratutia bakarrik be begiyentzat atsegin-izaten dala. Kk Ab II 142. Zer kalte ekarri lezaizuke entzuteak bakarrik? Zait Sof 139. Goizetikan gaberaño beraganako aragi-irritsak menderaturik naukate. Bere begirakuna bakarrik izor-deia da. Etxde JJ 115. Bera entzunagaz bakarrik ardi zein txorri ta pizti guztiak barre-algaran eta dantzan asten zirean. Bilbao IpuiB 153. Orain izua emanagatik / pentsatzeakin bakarrik, / supritzen nengoan etxean ere / orixe egin bearrik. AZink 155.
azpisarrera-24
BAKARRIKO. Solitario, aislado.
Indarrik aski ez izanez bakharriko bizitzearen besarkatzeko. SP Phil 177 (He 179 ermitaben biziari lotzeko).
azpisarrera-25
BAKAR-UNE. v. bakargune.
azpisarrera-26
BAKAR-ZOKO.
Retiro, sitio apartado.
Erakusten baiterauzkigute bere endellegatze mistikoan hirur aparta exzellent, hirur ermitautasun bezala, zeinetan egin baitezakegu gure bakhar-zokoa gure Salbatzaillearen imitazionetan. SP Phil 124s.
azpisarrera-27
BAKAR-ZULO.
Retiro, sitio apartado.
Ez esan egundo: "Gizon naiz emakume, zer dagi bakar-zuloan?" Zer dagien? Gizartearen zorionari sua ezarri. Onaind STeresa 51.
azpisarrera-28
BAT BAKAR (G-azp, AN-5vill-gip) .
(Uso det.). Un solo; uno solo. " Urte bat bakarra aritu zen (G-azp, AN-5vill-gip)" Gte Erd 37. " Ume bat bakarra dute (AN-5vill, B), bat bakarra etorri da (AN-5vill)" Ib. 35. Tr. Algo más usado al Sur.
Jaungoiko au izanik bat bakarra, egiazkoa ote da persona bat bakarra? OA 20. Nahi nuke bilhatu aitzindari, eta buruzagi on bat bakharra. ES 141. --Kristogan zenbat Persona dira? --Bat bakarra, eta ori Jangoikoena. Cb CatV 71. Ala bein banaan, egunoro [aragi-epalleak] eramaten zuela bat bakarra, [aria] gelditu zan lagun gabe. VMg 69. Neurri au igarotzen badegu bekatu bat bakarrarekin ere, galduak izango gera. AA I 403. Holako egietarik bat bakharra ezpadut sinhesten, eztut egiazko fedea. Dh 112. Etzaie eskapatzen / frantzes bat bakarra. FrantzesB II 122. Grazia hetarik bat bakharrak merezi luke gure bihotz guzia. Jaur 172. Zaintzalle bat bakarra iru edo lau zerri-jaberen artean ifini. Izt C 154. Egun bat bakarrean berrogeita bi milla Efraintar il ziran. Lard 137. Peseta bat bakarra / besterik etzuen. Bil 130. Badira behiak dituztenak buztan-azpian, bi aldetarik, eskuin eta ezker, bi izar ttipi, edo bat bakharra. Dv Lab 248. Alkandora bat bakarra det. Urruz Urz 42. Begirakune bat bakarraz alde guztietatik dakusaz goiko ikusleak. A BeinB 67. --Nik axkiratu azitzeko aldameneko krixtala autsiko niokan. --Bat bakarra ukan eta! Salako ixpilluba. Alz STFer 123. Danak gauza bat bakarra buruan eukenean. Ag AL 25. Izanik Jesukristo bat bakarra. Itz Azald 164. Persona bakoitzak sentitzen du amoriyo bat bakarra. Ill Pill 12. Gaixoei itz bat bakarrarekin osasuna ta atsegiña itzultzea. Inza Azalp 60. Danen eretxiz artuko dabe / Erabagi bat bakarra. Enb 92. Emadazut othoi mirakuilu bten, bat bakarraren herri huntan egiteko indarra. Zerb Ipuinak 126. Arno bat, bat bakarra, ahalaz Medokeko gorritik. JE Ber 35. Otordu bat bakarra, ura ona. Lab EEguna 63. Millaren ordez bat bakarra baitet. Or Eus 22. Askabide bat bakarra aurkitzen zion korapilloari. TAg Uzt 162. Erri osoan zuaitz bat bakarra omen zan. Munita 26. Buruera bat bakarra otu yakon. Erkiag Arran 63. Hiru hauekin azkenean bat bakarra egin zuen. Arti Ipuin 37. Gorako bidea ta berako bidea bat bakarra dalarik. Zait Plat 32. Iru gauz oietatik bat bakarra zure oker ortan palta ezkero. MAtx Gazt 52. Ez iges egin, ez, beldurti nazkagarriok; zaldun bat bakarra da-ta ekiten dizutena. Berron Kijote 94. Gipuzkoako larogei ta geiago erriren artean, bat bakarra gelditu zitzaidan zapaltzeko. AZink 169. Nik boto bat bakarra euki nebala. Gerrika 201. Huts bat baitu hirugarren agerraldi eder honek, bat bakarra baina larria. MIH 170. Ingelesera jotzen dute berehala hauzo-batzarretan batzarkide bat bakarra erdalduna bada. Ib. 184.
v. tbn. Iraz 55. Añ CatAN 22. CatB 28. CatLuz 6. Legaz 12. Aran SIgn 78. Legaz 65. Bv AsL 156. Arr May 65. Azc PB 191. Moc Damu 12. CatUlz 16. Ir YKBiz 188. SMitx Aranz 168. NEtx Nola 24. Txill Let 43. Bilbao IpuiB 218. And AUzta 101. Vill Jaink 17. Auspoa 77-78, 18. Uzt Sas 336.
azpisarrerakoSense-28.1
(En oraciones negativas; en ocasiones acompañado de ere ). Ningún, ninguno. v. BAKAR BAT (ERE) EZ.
Aletxo bat bakarra / bildu gabetanik. It Fab 34. Gizon bat bakarra ere Kapitanatik galdu bage. Izt C 463. Zuen buruko illeak zenbatetuak dira, eta esku hura gabe bat bakarra ere galduko ez da. Lard 394. Zokho guziak bethe dire; ez da gehiago bat bakharraren lekhurik. Laph 239. Eta diran guziak, bat bakarra ere utzi gabe, agertuko dira. Arr May 47. Ire anai gizajoa joan zan ezkero, ez diguk utzi egun bat bakarra pakean igarotzen. Apaol 54. Eta etzuan uzten beta on bat bakarra bear zana semeai esan ta erakutsi gabe. Ag G 20. Nahiz ez den ageri hemen saltegi bat bakarra. JE Ber 20. Jainkoak etzuen Balaam utzi elhe tzar bat bakharraren erraterat. Zerb IxtS 42. Ortz agiñak, guztiak tutarrez atara, bat bakarra bere, oietan egonean utzi barik. Erkiag BatB 26. Teillatutik ezta txori bat bakarra erortzen, eta zuen buruetatik ille bat ere ez, Aita Zerukoaren baimenik gabe. Vill Jaink 44. Zearo ongi itzulia dago. Ahapaldi bat bakarra ez da arkituko, iatorrizkoa baiñon exkaxago idurituko danik. Or ( in Gazt MusIx 50 ). Onek bat-bakarrari ere ez zion erantzun nai. Berron Kijote 73.
v. tbn. Zab Gabon 55. Bv AsL 143. Uzt Sas 270.
azpisarrerakoSense-28.2
(Con suf. -ik ).
Konfesaduko dogu eztaguala bat bakarrik Jaungoikuaren borondatetik eztatorrenik. Astar II 256. Bat bakarrika ez zan / guztien artean / itxorongo zionik / iñolaz bidean. It Fab 83. Ez du arkitu bat bakarrik [luzetasunean] alderatzekorik ez ezik galtzarbeaz gora igarotzen zaionik ere. Izt C 453. Etzala Israelko abere bat bakarrik ere galdu. Lard 69. Ik oraindikan zoi bat bakarrikan ez duk itzuli. Apaol 82. Urhats bat bakarrik ez dutelarik egiten non ez den beharra. JE Bur 163. Salgai eztegu arkitzen gipuzkoeraz bat bakarrik ere. Inza Azalp 5. Abizen euzkotarrak ugari, bañan jatorriz euzkotarrik bat bakarrik ere ez. JAIraz Bizia 80. Ideia baterako sei hitz berri nahi baditugu, ez dugu bat bakarrik ere herrian sartuko. MEIG I 90.
v. tbn. Moc Damu 32. Salav 79. Lab SuEm 174. Berron Kijote 73.
azpisarrerakoSense-28.3
Ez zion batek bakarrik iges egiten. JAIraz Bizia 69.
bakar
<< auzo 0 / 0 basaku >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper