Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

168 emaitza sagu bilaketarentzat

Sarrera buruan (36)


Sarrera osoan (132)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amets.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma ames se documenta en autores vizcaínos (Lauaxeta tbn. amets ) y en algunos guipuzcoanos como Ochoa de Arin, Aguirre de Asteasu, Iztueta, Arrue, Lizardi, T. Agirre, S. Mitxelena y N. Etxaniz (Nola 30), siempre junto al más frecuente amets. La forma aments la emplean Laphitz --no como forma única-- y autores bajo-navarros contemporáneos, que en general tbn. utilizan amets. En DFrec hay 126 ejs. de amets, 6 de ames y 2 de aments.
sense-1
1. (G, AN, L, S, R; SP, Ht VocGr 426, Lar, Lecl, , VocBN , Arch VocGr , Gèze, Dv, H (V, G, L, BN, S), VocB ), ames (V, G (no bet); Añ, Zam Voc ), aments (BN; H (L)), amens (BN). Ref.: Bon-Ond 151; A (amens, aments, ames); Lrq; Iz To , Ulz , Als (amesetan), ArOñ (ámes); Etxba Eib (amesa).
Sueño, ensueño, representación fantástica de quien duerme. "Songe, rêve" SP. "Songe" Ht VocGr. . "(Soñaba el) ciego que veía y soñaba lo que quería, eztek amets itxusia, itsuak uste dik ikusi, hori dek aren eresi " Lar. "Adivino por las aves, egaztiaz asmatzallea. [...] por sueños, ametsez " Ib. "Soñado, (c.) amesetakoa, ametsetakoa, amesean igaroa " . "Rêve. Fig., chimère, illusion. Bere ametsetik ilkhiarazi dut " Dv. Cf. iragar-amets.
tradizioa
Tr. Documentado en autores de todas las épocas y dialectos. Según el editor tbn. hay amets en la Doctrina de Lizarraga de Elcano.

Ametsak, erran nahi dirade Iainkoak bere Profetei eta berze plazer zuenei lo zeunzala egiten zerauzten rebelazioneak. Lç Decl ã 1v. Zuen gazték bisioneak ikhusiren dituzte, eta zuen zaharrék ametsez amets eginen duté. "Vos anciens songeront songes". Lç Act 2, 17 (He eta zuen zaharrek ametsak egiñen). Amets desonesta gerthatzea desiratzea da mortal, eta erran behar da zer amets den. Harb 181. Ea sinistu edo egin daben etxizeria, enkantamentu edo sorgindasunik [...] eta sinistu dabeenz edo amesen batzuetan edo zoriren batzuetan. Cap 91s. Aingürü batek hurak salhatü zeritzon Josef saintiari amets batetan eta hura manatü zian, Herodesen eskietarik itzur ladin Ejiptarat. Bp II 32. Hala higuindu izan zuten oraño gehiago haren amets eta hitzak zirela kausa. Urt Gen 37, 8. Sinistu ote deban edo eman krediturik amesai. OA 146. Ametsak edo elheak balire baiño gehiago, ez gaitezela ukituak izan mundu huntan arribatzen diren gorabehera diferentez. He Gudu 63. Gazte onek jakiñen du, errege, zure ametsak esan nai dutena. Mb IArg I 392. Baña amets utsa da itsuaren ekus-uste guzia. Mb IArg II 354.
( s. XIX.) Geroago gau baten izan zuen ames beldurgarri bat txakur andi baten itxuran. Mg CC 140. Ames zantarrak eukitia berez pekatu ez da. Mg CO 153. Ez dago obligazinoerik konfesetako alango ames, esnatuta konsentidu ez dirianak. Ib. 153. Eztakizu, amets batean erraz azpian artu, eta itto ditekeala aurra? AA II 81. Gau baten euki zituzan ames gogaikarri batzuk. Ur MarIl 65. Onelan bizi zala, euki eban beinbaten esatera noian begitaziñoe, ta ames bat, edo obeto esateko, zeruko argitasun, ta dei bat. Ib. 9. Andik bi urtera Faraonek berak izan zuen amets bat, iñork ezin asmatu zuena, eta buruauste andiak ematen ziozkana. Lard 53. Ikhuspenak izanen dituzte zuen gizon gazteek, eta ametsak zuen zaharrek. Dv Act 2, 17. Ebiakoitz batez harat igorri zion Jainkoak garaitikako amets bat zortzi egun iraun zioena. Laph 46s. Iru aldiz izan zuan amets au Silbestrok, eta arriturik juan zan Santuari adia ematera. Bv AsL 69. Lau andren besta. Amets bat. Elzb Po 206 (tít.). Lau gathu zahar, anjelusean, / Bat maingu, hirur saltoka, sorgiñak puies! zohazila bidean / Ikusi ditut nik amets batean. Ib. 208. Dazaudaz lurrun ketsu ugarien erdian, / Danielen amesak ta mamu zurbillak. AB AmaE 433. Eta andik laster, asmo au amets misteriotsu baten bidez ontzat emana [...]. Arr May 169. San Antoniok ikusi zuena etzen osoki ametsa. Jnn SBi 128. Ah! ene Semia, ikhusten dit sobera baizik egiatü dela ene ametsaren lehen phartia. Ip Hil 55. Ames baten gisara sosmau nituan lenengo, gero paper zarretan egiak dirala ikasi izan dot, eta gaur, irakurlea, oraintsu batean neure begiakaz ikusi banitu legez esango deutsudaz zuri. Ag AL 10.

( s. XX.) Baña amesak ames izaten dira beti, itxurazkoak izanarren. Ag Kr 106. Nere amets goxua / nai duenak jakin: / lau legoi kazuelan / zezenarekin. JanEd II 140. Gure begiez halakoen ikustea amets lazgarri bat bezala zitzaukun. Amets lazgarri bat. StPierre 27 (v. amesgaizto). Amets bat baizik ez zen. Bainan omen baitire zerbait erran nahi duten ametsak, [...]. Barb Sup 16. Eukiten ebazan ames ikaragarrijekaitik, lo egiten bildur. Kk Ab I 46. Barda egin düt amets bat eta amets harek zainetan ezari daitadan izialdüra etzait orano ere igaraiten. Const 20. Ez du astunegia gau artako loa; / ezta are noizbaiteko neska-amets gozoa. "El soñar con la muchacha" . Or Eus 40. Bildur-ametsentzat ba du arao jakiña. "Para los sueños terroríficos" . Ib. 60 (v. amesgaizto). Une gozo batean lo-iraungo baneuke / betiko ames oneik amest-egin [sic] arte! Laux BBa 128. Maitati lotan dago seintxuba, / Bere zereiña... amets goxua. Ib. 112. Ames bat bezain eder eta dirdaitsu azaldu zan eguna. TAg Uzt 145. Gau-amets atsegiña baño ederrago datorkigu egunsentia eguzkiaren aurrelari. Ib. 73. Zoin ardura nindoan larrez larre kantuz, / [...] Zeru-ametsetarik lohirat aurtikiz, / Ez nauk ez, mundu beltza, hustu goiko argiz. Iratz. 162. Egun aietan, Josek anaieri au esan zien: entzuizute ikusi dudan ametsa. Or MB 214. Amets batean Jainkoa agertu zitzaion eta mintzatu: [...]. Zerb IxtS 56. Ileko amairugarren gabeko amesa egiazkoa izaten eida. (V-ger) A EY I 116. Biotza zabaltzen dit arestian entzundako amets ezti-usaidunak. Zait Sof 24. Gizakumeei ez dagokie amets itzalak edo yainko-esanak aztiketan igartzea. Ib. 24. Ez da harritzeko Frantses bera ere egun batez eritu balin bazen. Zer sukarra! Zer aments nahasiak! Ardoy SFran 155 (v. tbn. amets nahasi en Xa Odol 320). Or tzion ba koxka, andere, Santxok erantzun, ni, batere ametsik gabe oraintxe baiño-ere erneago nengoela. Berron Kijote 174. Amets orri jarritako bertsoak ere banizkin. Ataño TxanKan 182. Batasuna, ametsen erresumatik lurrera jatxiko baldin bada, [...]. MIH 120.

v. tbn. EZ Eliç 143. O Po 18. Hm 140. Tt Onsa 106. Egiat 171. Gco II 68. MarIl 98. Jaur 104. Arch Fab 239. Zby RIEV 1909, 109. Ill Pill 30. Ox 65. Ldi UO 16 (26 ames). Lf Murtuts 2. Mde Pr 151. Bilbao IpuiB 275. JEtchep 91. Or in Gazt MusIx 199. Lasa Poem 89. Ames: Gand Elorri 58. Aments: Michel LPB 343. LuzKant 122 (1964).
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de comp.).
Errege eta bertze yende handieri / Egiotzue amets-kondairak ausarki. Gy 215. Profeta hura ordean edo amets-sortzaile hura hila izan bedi. Dv Deut 13, 5. Nai palankan nai dantzan / nai bola-iokoan / Bekoerrota langorik / bat bere ezegoan: [...] Merindade guztiko / udako lorea / ta neskarik geienen / ames-amorea. Azc PB 129. Iluna da ames-loa / ekarten deuskuna. Ib. 337. Euren ames-jauregi gozoa goi goitik beberaño etorri jakoen. Ag Kr 188. O burua! Amaika ikutu ta igortzi egindako ames jauregia! Ag G 164. Ames orduetan poza ta esnatzean larritasuna ematen zion kezka eztiak. Ib. 140. Amets-tartetik dakusulako / guzia, / orain zuretzat dana zorion / ta argia. Jaukol Biozk 30. Maitasun gaiok irudi arrigarriz, oi ez bezelako amets ereduz apaintzen ditu. Aitzol in Laux BBa VIII. Gaur orraatik eskuetan dezun idazti onek ames-bide xuxpergarririk ematen aal dezakio gipuzko-euskerari. Markiegi in Ldi IL 7. Amets-bideetan barna. "Por caminos de ensueño" . Ldi BB 136. Apari onek amets-aparia dirudi. Or Mi 7. Itxasoz jo dezagun / jo Ames-errira, / lur berririk agiri / ote dan begira... SMitx Aranz 231. Zuk zer dezu, Arantzazu! Ames-kabi, erti-leku? Ib. 192. Amets-lur zabal hortan gogoa alatuz! Iratz 130. Ene arreba, ene maitea / Ene betiko amets lorea, / Ez uste hola, ez uste, / Ez zaitudala geiago maite. Ib. 122. Ames-iñara. EA OlBe 106. [Joseren] amets-ele oien aria bekaizgo ta gorrot gertatu zan. Or MB 214. Zeure ames-bizitza ipui-kutsuzko ori. Erkiag Arran 155. Ames-egalkaden aize soiñu-isilduna. Ib. 30. Beste amesbizitza ta izakera bat sortuazoten dauan barruko garra. Ib. 60. Bañan ezkon-aurrea ametsa bazan, ezkon-ondoa zeatze ta konkretatzea da; ta ametsen gauzatzea beren amesburua baño zirtzillagoa ez al da izaten? Txill Let 28. Baiña munduko egiatasunak euren lenengo ames-aro samurretik erruki bage, [...] munduko bizi nastaura eratorri zituan. Erkiag BatB 55. Beronen ames-ernamiñak besterik ez ete dira. Ib. 137. Gau onen aundi t'epela! Gau onen ames-txapela! Gand Elorri 187. Ez nik nai bezin azkar, baño gidariaren amets-baratz ura utzi ta erri berrian, bar batean sartu giñan. Anab Aprika 45. Ames-egunak igaro ziran antziña: urtu zitzaigun poz aien laño ariña. NEtx LBB 381. Ames-egotan [...] lur berri gose ibiltzeko. Ib. 284. Au, burua makurtzen geroago ta geiago; mutilla, burua geroago ta jasoago duala ta ames-girotan bezela. Ib. 194. Ai, nere Errota! / Buru-Errota! / Etengabea dek / ire ames-miña. / Urrutiko ibilli, dirutza / errezak, bizitza ariña. Ib. 248. Poetaren gogoa / bizi dabil airean / amets herrian errege / mundu honetan pobere. Lasa Poem 86. Urrutitik etorri amets zurrunbiloa. Ib. 65. Hibai bat bestearen ondotik geldiro Tormesek amets-guraz ninduen inguratzen. Ib. 111. Ez zuen inongo amets-herritara ihes egin beharrik. MIH 301. Hitz hori ezin dezake sermolari batek hezur haragizko euskaldunen aurrean esan. Amets-euskaldunek, ordea, zernahi gauza entzun dezakete eta ez dute inoiz txintik aterako. Ib. 347s. Amets-lainoz inguraturik agertzen zaigun aspaldi ilun hartan. Ib. 157. Ez dela ibili euskal aditza bere buruko amets lanbrotik sortzen. MEIG II 130. Amets-ateak iriki dizkigu. MEIG I 170. Hemen ditugu [...] "Achilles", "Ajax", "Exeter" eta itsaso hondargabeak ordu t'erdirako amets-bizitza eman dion "Admiral Graf Spee"ren errainu iluna. Ib. 177. Darion arrotz-usaiak kilikatzen ditu gure zentzu-adimenak. Dardara ordea axalekoa da, egun-argiak urratzen duen amets-itxura. Ib. 143 (ref. a una película de cine). Ertilariak, ustebitxiko ames-asmoa du. "Paradógica ambición" . MEIG IX 117. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-1.2
(Con adjs. como larri, lazgarri, beltz...).v. amesgaizto, amesgaitz, AMETS TXAR.
Baña egin behar dudana da S. Franzisko Xavier-en Elizan oñik berriz ez sartzea, etor ez dakidan lenekoak bezalako amets izugarri txar-en bat. Mb IArg II 332 (v. tbn. Lf in Zait Plat XVIII amets izigarri). Ta amets larririk gabe lo gozoago egiten dugu. Sor Bar 59. Gure begiez halakoen ikustea amets lazgarri bat bezala zitzaukun. StPierre 27. Kai bertatik orduan / lurrin-ontzi arroa, / jendez beteta, / txistuka, illun zijuan, / amets beltz bat lakoa, / Ameriketa. Jaukol Biozk 44. Lua betor umeen begira, / amets-zitala, ua mendira! "Inquietador sueño" . Laux BBa 6. Ta gogoan amets lazgarriak eta iduripen oñazetsuak sartzen ditio. Or Mi 78. Españiko matxinadaz ez mundu guziko gudaz etxunat amets zakarrik batere egin; bañan arako beste Garbitegi artaz, oraindi bazetunat ametsondo gozakaitzak. Or QA 101. Eta amets beltz izugarri batetik aterako bai-nintzan biurtzen naiz nere baitara urduri, artega, kezkaz beterik. Txill Let 97. Gau guzia amets nahasitan iragana du. Larz Senper 112. Gau ura Pakori amets larrietan joan zitzaion. Izerdi-patsetan esnatu zanean [...]. NEtx LBB 74. Zenbat ames larri egin ete ebazan il guzti areetan? Gerrika 102.
azpiadiera-1.3
(En comparaciones o metáforas, como representación de lo pasajero, inconsistente, irreal, ilusorio...).
Zure miseria konsidera ezazu zure miseriaz orhit zite, lur zira, itzal bat zira, amets bat zira, figura bat zira, ez deus bat zira. Tt Onsa 110. Sinisten ez dedala, ta amets edo ipui bat bezala ori guzia artzen dedala. Cb Eg II 26. Nork, sentenzia onekin, bokadurik gustoz, ta deskansurik ar dezake? badirudi, ezagutzen, ta sentitzen ezdezula, ta ametsa baliz bezala artzen dezula. Ib. 65. Eta zer litzake [...]? Zeru guziaren aldean amets bat, edo pitsik txikiena baño, anitz eta agitz gutiago. Mb OtGai I 53s. Eta guzietatik etzaio gaueko amets batetik gelditzen den baño geiago gelditu. Mb IArg I 223. Bat-batean galzen den itzalaren edo ametsaren gisakoa aren bizia. Ib. 285. Ta orien larogei ta mill urte ere darraizten urteen aldean ametsik laburrena baño agitz eta agitz laburragoak dira. Ib. 285. Ohoreak eta atseginak, amets bat bezala iragaiten direla. He Gudu 57. Zer da mundu huntako bizitzerik nahikarazkoena eta dohatsuena? Amets bat berehala suntsitzen dena. Lg II 184. Ontasun aphur eta funs-gabeko bat, berehala ametsa bezala joan den sentsuen satisfakzione labur bat. Brtc 154. Aizoak bizi zirade etsai bezala, adiskidegoak ere bere izena galdürik, gehiago amets baizik ezta ageri, sekülan izan ezpaliz bezala. Egiat 212.
azpiadiera-1.4
(ss. XIX-XX).Gure bizia badoa / Nihork ez daki nola. / Amets baten pare dire / Denbora iraganak. Monho 104. Bizian adimendua / Ilunbez duk estalia, / Eta hi haizen guzia / Ez-deusetarik hasia, / Amets baten itzala! Ib. 110. Helas, suntsitu dire ametsa bezala ohoreak, onthasunak, atseginak. Dh 162. Bizitze hau laburra da, ametsaren pare da. Ib. 217. [...] nork bere burua kondenatzea baino, ametsaren berdin diren atsegin batzuz gozatzea gatik! Ib. 201. Zer da zuk dukazun eta euki al zinaijan gustija, zure bijotz ori modu orretan puztutzeko? Ezer bere ez, aixiak daruan autsa, geriza bat, ames laburtxu bat. Astar I 31. Hori ungi atzemanen dute bizia amets edo komedia batentzat daukatenek. Hb Egia 64. Larrainetako haritz, gaztaina, / mendietako ithurri; / Horiek oro enetzat dire / Amets histu bat iduri / Amets histu bat iduri. Elzb Po 194s. Nere haurtasunaz, Pello, amets batez bezala orhoitzen nauk. Bertzek erranik bazekiat, lau urthe nituelarik, umezurtz bilhakatu nintzela. Elzb PAd 15. Beeko bizitz au ames bat baño / Ez jakon bati irudi: / Orrexegati, O Kalderon, gaur / Zatxataz alabagarri. AB AmaE 195. Zer emon eikeon lurrak. [...] Egun batzuetarako ondasunak, ames baten antzera iges egiten eben iolas-pozak. Ag AL 166. Gogoratzen balakiote, hemengo bizi labur, amets huntako kargu, irabazi, xingola eta zer guziak oro deusetako ez dituztela izanen han, azken oren hartan! HU Aurp 139. Orroitzen deus ez girela; amets labur bat dela gure bizia. Ib. 101. Nere bizia ere ke-utsa izan det... amesa guzia. NEtx Antz 107. Goizeko zazpietako yaiki ziren eta ametsa bezela iduritzen zitzaioten bart-arratseko gertakizune. Izeta DirG 32. Bitartean ametsa da zuk erran didazuna maitea: maite nauzula enia zarela. [...] Bi itzal besterik ez ginen lilurazko gau hartan itsasoaren ertzean eta haitz haundi baten gainean. Lasa Poem 71. Ez zela dena gorputzik gabeko ametsa eta irudipen hutsa baizik. MIH 299.
azpiadiera-1.5
(Uso adj.).
Ametsondo ote zan guzi guzia? Mundu au ametsago dala esango niken. Olakoen ametsetan bizitzea obe din, bai, emengo egi askotan baño. Or QA 196. Ametsetan ametsena, / guk baitugu gozatzen, / Dugun oihuz, kantuz, pertsuz / arimetan pitz-araz. / Ametsetan ametsena / Euskaldunen bihotzen / Barneari sar dakion, / dugun aipa Euskaraz. Iratz 124. Umetan ba nuen nik [...] betikotasun grina-edo bat. [...] Inoiz etsi behar izan nuen, / ames amesegi baitzen. Azurm HitzB 45.
azpiadiera-1.6
Amesak (sonambulismo).Lozorroon kontra Arriaranea --elizara-- juun, kandelak eamanez limosna. Arin AEF 1980, 64.
azpiadiera-1.7
Sueño, ilusión, imaginación, fantasía (frecuentemente contrapuesto a egia).
Othe dugu zentzurik? Othe dugu adimendurik? Ala elheak, ametsak, edo gezurrak, othe dira hauk? Ax 599 (V 385). Eta eztirela ez elheak, ez ametsak, eta ez gezurrak: baiña egiak, eta egiazki, baldin hobeki gobernatzen ezpagara, iragan beharko ditugunak direla. Ib. 600 (V 385; ref. a las penas del infierno). Amets, al'egia, d'ote nik enzuna, / Emaiten duzula zur'edertasuna, / Hon eztaritzozunari, / Moien apur baten sari? O Po 18. Ametsa othe da hau? Ala egia othe da? 118. Utsegin dezu; esango dirate Filosofo bekozkodunak; begitandu zatzu; oiek dirade amesak eta kontuak, Platonen iduripenak, egiarik bagekoak, ipuiak eta gezurrak. Lar SAgust 4. Erakeria ta ametsa egun goizean nik izandu dudana. Aurrak dira ta atso buru txarrezkoak ametsen bidez gauzak egiten dituztenak. Alde bat, bada, ametsak eta [...]. Mb IArg II 331. Era onetan oriek S. Francisco Xavierrek ekusi ta, Ez da zer kezkatu, gizonak, esaten die guziei, txalupa ez da galdu, ez eta galduko ere; etorriko da ta etorriko txalupan diran gizon guziekin [...]. Ametsa zela uste zuten aditzen zutena. Ib. 280. Ametsa ala egia da au? Ai! Egia, ta ziertoegia! Cb Eg II 15. Salbatzailleak erran zioten hedatzeaz haren apostolutarat haren biztearen berria. Apostoluek ametsentzat hartu zituzten heien erran guziak. Lg II 287. Eta gero ezagutu zan ez zala izan ames ta burutaziñoia bere ikuskizuna, ezpada ziur ta egijazkua. Ur MarIl 105. Geroztik, ezliteke deus sinhesteko, oro amets ditezke! Bainan Apostoluek sinhetsi dute Yesus piztu zela; etzuten eginen, piztu ezbalitz: zertako? Hb Egia 87. Ametsak dire hoik guziak, ezda izan holakorik: gezurrak, gezurrak! Ib. 146. Batek dio ez dela gorphutzik, bertzeak oro gorphutz direla, ungia eta gaizkia bardin, oro asmu, oro amets. Ib. 127. Bestaleak hasi ziren Elizaz trufatzen: profeten erranak amets batzuek ziren, mirakuluak on haurren yostatzeko, [...]. Ib. 116. Utzi zadazu nere biotza estutzen didan pena bat zuri agertzen, eta da, nere buruzagiak orri, nere amestzat artu, eta federik emango eztiola. Arr May 177. Lapurrak igortzi zituan begiak, iduripen edo ametsen bat zualako. Ez zaude ametsetan, esan zion aurtxo arrek; ni naiz zure seme-pontekoa, eta nator zu zerura eramatera. Zab Gabon 82.
( s. XX.) Ezten siñisgarria, amesa zirudin baño egia den. Ag G 270. (Bere artian). Ametsa edo egiya da entzuten detana? Ill Pill 8. Bixitza onetan ametsa da oro. "En esta vida todo se resuelve en sueño y mentira" . Laux BBa 8. Eta goazen poliki-poliki gertari edo ames dalako ori garbi jakiten degun azkenerako. NEtx Antz 49. Entzuten ginituen munduian erranak / aments batzu zirela haren arrazoinak. Balad 119. Iduripen bat izan duzu segurki, esan zion Xalbatek, nik ezpaitut ezer entzun. [...] Amets ala egi, bi ezkontz-nahasleak ikararen mendeko biurtu ziran. Etxde JJ 112. Alabainan, gauzak axal ikusten dituguno, sentsuen meneko izaite oharkizun, haztagarri, iheskor arruntak zaizkigu zinezko eta egiazko, arimakoak, ezin-ikusiak, betierekoak iduri zaizkigu amets, gezur edo lillura huts. Lf in Zait Plat XXII. Eta norbait, amets-uts diralakoan badago, bota beza burutik uste oker ori. Izenak eta erriak aldatuta jarri dira, jakiña! Egilleak zerbait jantzi du gertaera-aria, baiña or agertzen diran giza-emakumeak, gure artean biziak dira. NEtx LBB 13. Zertara etorri ote gara? Ez, noski, amets-bila [...] egiaren bila baizik. MEIG I 177. Egia maiteago zuen Txejovek ametsak baino. MEIG IX 107.

v. tbn. Aments: Balad 232. Ames: Azurm HitzB 44.
sense-2
2. Sueño, deseo, anhelo, proyecto.
tradizioa
Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur.

Zu legez kurutze au merezidurik / Hespañan eztago zaldun bizirik; / Asko eta geiago merezidu ozu / dabelako Hespañak atsegin artu. / Ezin gitxiago egin zendukean / parkatu Bizkaiari lealtadean: / Faltadu ezin lei berba errealak, / ez zugan bere iñox ametsak onak. EgiaK 89. Bereziki baldin badire izpiritu kuriosak, xorrotxak, urguillusteko errexak, eta [...] bere ametsen gaiñean buru-gogortzeko gai direnak. He Gudu 64. Auxen bai dala egiaz / denbora urrezkoa, / ta ez len koplari zarrak / erausitakoa: / Oraiñ aien amesak / egia sorturik / ekusten adi gera / pozez zoraturik. GavS 35. Euren gogo gustija, euren gurari gustija eta euren amesa bere, ezta besterik, ezpada nundik nora ardaua edango dabeen. Astar II 130. Adio dote eta ezkontzak / Eta fortunazko ametsak. Gy 16. Lurra eta lurreko amentsak utzirik, gogo guzia zerurat itzultzen du. Laph 229. Haren ametsa da, Txina konbertitu ondoan [...] Pariserat etortzea. Ib. 228. Ez daukagu munduko / Andien amesik, / Abere ta lurrakaz / Bizi gara pozik. AB AmaE 355. Bai, esan zuan Fraiskak Patxiri begiratuaz. Aiñ zitalak dituk ire ametsak nola diran ire egiñak. Apaol 26. Mitxel deabru orrek ez dik beste ametsik, kapañeri burla egitea baño. Ib. 67. Hori dela aments bat ezin gehiago zoroa, ezin gehiago kaltekorra laitekena ororentzat, baldin egin ahal balitake. Elsb Fram 153. Haren amets bakharra zen Jesus Jaunari atsegin egitea. Jnn SBi 77. Handik goiti, etzuen bertze ametsik baizik-ere Aines behar zuela andretzat. Ib. 136. Zeren ezagutarazi darotzun zer amets edo zer nahikunde sumatzen nuen aspaldion nere bihotzean. Ib. 69. Zoriona! Guzien gutizia eta ametsa. Lap 42 (V 23). Ez erran bertze Eskual-herri bat nahi duzula itsasoz haindian asentatu; hori ez da amets bat beizik. Arb Igand 25. Eta merkatariak / ain dira malmutzak / ze geure ames ederrak / izango dira utsak. Azc PB 333.
( s. XX.) Nire irudimenak sortu ebanean ["Kresala"], eznerabillen eder-amesik, neure indargetasuna badakit eta. Ag Kr 11. Ori zan senar-emazte zar bien aspaldiko ames, gogo ta itxaropena. Ag G 68. Berak itoko zituan bidegabeko ames ta itxaropenak egiaren itxasoko ur garratzetan. Ib. 142s. Buruko apaindurian aisa ezagutu leiteke zenbat ames darabilten gizonak... eta emakumeak. Ib. 164s. Nere esan au ametsa baldin bada, erri guztia ta inguruetako beredin gizaseme ta emakume ere ametsetan ari dira. A Ardi 32. Liburuetarik buruan hartuko ditu [haurrak] jakintsunen amets eta erran xoragarriak. JE Bur 179. Etzazula holako ametsik erabil. [Eskolemaileak] ez dira deus handirik ari. Ib. 48. Beude othoi ametsak bazterrerat gure begiz ikus eta eskuz hunki dezakegunari gaudelarik! Ib. 94. Entzuleari geroztik, dena hedoi eta amets geldituko zaio burua. Ib. 55. Jokua errez irabazteko / ekarri zuten ametsa. EusJok 60. Nere amets goxua / nai duenak jakin: / laulegoi kazuelan / zezenarekin. JanEd II 140. Zure barrengo poz-naigabeak, / burrukak, naiak, amets ta usteak. Jaukol Biozk 2. Zalekeri ta ametsez / beterik doa... / Urrutira ta gabez... / Ontzi gaxoa! Ib. 45. Jel-izparringi baten gero iragarri, / Euzkoak jakin daijen ames onen barri. Enb 32. Bizia aiserian iragaiteko doian, eta etxalde baten erosteko xedean, bere betiko ametsa ardiesteko. Zub 86. --Umekeriak! Aur-ametsak! Ez, Ama, gizonaren egin-gai ondo asmatuak baizik. Alz Ram 130. Ramuntxo gizarajuak Maritxo beste ametsik ez dik. Ib. 97. Hoien amets ederra / hortan da akabo. Etcham 181. Herria uztearekin / deuseren ez nintzen lotsa, / Urrearentzat bainuen / orduan neure ametsa. Ib. 47. Zeruko ikuskarria zen; lur itzemanaren amets gozoa. Or Mi 119. Jakiña, gazte-jendeak bi amets ôk ditu: / andre eder aundiki ta kutxa bete diru. Or Eus 49. I beti janarijen amesaz! Bixi biarraz ez az eu gogoratzen, orrattiño! Otx 170. Emen dituzun [sic], azkenik, Euskal-Egunkari artazko bi-iru idazlan ere, ames yori aren agerkai ederrik geldi dedin, amesa egi guri biur-garaian aren aintzagarri. Markiegi in Ldi IL 13. Leiora, bat-batean, nor?... / Eder-ametsik eziñena, aragituta! Ldi BB 28. Egunkaria berriro-berrirotik egin [...]. Iñoren babesean, noski, amets dana amets izana iñoiz biurtuko ba da. Ldi IL 79. Bañan, izkera berdiña bear ere al-dute eguneroko gora-beera utsak eta egiazko olerkariaren amets eta ikuskizun goitarrak? Ib. 36. Zerbaiten jabe izatea, gizaseme guztien ames, asmu ta guraria dan ezkero. Eguzk GizAuz 74. Ugazaba ta jabe gizartea izango dala diñoe sozialistak; baña ori ames utsa baño eztala edonok daki. Ib. 169. Morotar Tomaren Utopi edo Amesa. Ib. 15. Gizon guztiak zerabiltzkigu biotzondoan gere amesak. Beraz, nik emazte-amesik izatekotan, zein dala deritzaik nerea oparo bete lezakidakena? Ib. 284. Balendinen amesik gogokoena ontzi jaube izatea zitakian. TAg Uzt 214 (304 amets). Lekaime joateko amesik izan al dezu beiñere? Ib. 299. Mariñelak dabiltzan / urez bestealde, / ames danen Mendia / beti ikusten zaude. SMitx Aranz 240. Tximista batez apurtzen daki / gizon-amets arroxkoak; / oker-gunetik zuzentzen ere / bide obera pausoak. Ib. 94. Giza-bihotz baten amets maiteena. Mde HaurB 5. Frantzitarren ariora demokraziaren amets urdinekin lokhartzen den herriak zahartzen eta akhitzen ari dela emaiten du ikhusterat. Mde Krit 32. Amaika bidar ezereztzat utzitako ames gozoak egia biurtu eitekezala oartutean. Erkiag Arran 193. Badakigu Jonen maite-amesa aspaldi, Zuriñe izan zana. Ib. 176. Amesez beteak izaten dakie beti gazteentzat ospakizun ta jaien aintzitiko egun luzeak. Ib. 30. Amets-utsezko maita-ikutua. Erkiag BatB 201. Haurra bat-batean ohartu zen haren amets guziek lurrerat joan behar zutela. JEtchep 29. Nabarmena da zertarako dan / askon arropa kentzea. [...] Buruan duten amets bakarra: / jendeak begiratzea. Basarri 100. Nik ez dut aundi-ametsik, aski dut eguneroko bizitza arruntarekin. Vill Jaink 139. Ez egik artu, Patxi, kalerako ames, / zuk dozun baserrian bizi leike errez. BEnb NereA 110. Urte guziko lukainka-ametsak / orduan amaitu ziran danak. Ib. 48. Berriro bere errira zanean, betiko ametsa mamitu al izan zuen. Zait Plat 20. Bere amets guztia izaten zan ardo-puska bat edan eta [...]. Salav 33. [Frantsesek] salatu zion azkenean bere Xinarat joaiteko amentsa: eta futxo Diego Pereirak aments beraren kotsua hartu. Ardoy SFran 248 (287 ametsak). Lorietan ziren bi gizonak, biak ezinago ados aments berean. Ib. 251. Japonia, Frantsesen ametsa! Ib. 200. Eztet pakerik izango, nere amesa bete arte. NEtx LBB 130. Nekez bada're gaur iritxi da / deseo nuen ametsa, / bizi guziko penetan nago / lenago etorri-eza. Lizaso in Uzt Noiz 82. Askok dute gaur pelotariak ateratzeko ametsa. Uzt Sas 326. Egiztatu zaukuneko amentsik ederrena, / plazerraren ondotik --o Jainkoa, hau pena!--. Xa Odol 183. Ene hamalau hamabortz urtetako amentsa, erdi egi bihurtua zen. Ib. 41 (Xa in Mattin 95 amets). Gure amentsa ote litake beti esku-menean egon dadin [liburu] hau euskal sukalde ta irakur tokietan. Larre in Xa Odol 19. Bai arren ürrikalgarri / zideie adinekuak, / Ez peitützie ahal izan / bethe amets hoberenak. 'Vos projets les plus chers' . Casve SGrazi 88. Gazte jendeak burun / makiña bat amets. Insausti 170. Ez da amets hutsa, behin bederen mamitu baita, Lizardigan. MIH 175. Etxejaunaren ametsa baserria osorik uztea izaten da. Ib. 150. Maitasunak [...] dakarzkien neke eta atseginak, amets eta etsipenak, maiz agertu izan dira irakurgaietan. Ib. 298.

v. tbn. AzpPr 69. HU Aurp 213. Urruz Zer 17. Mok 20. Lab EEguna 93. ABar Goi 74. Zerb Azk 41. Etxde JJ 35. Txill Let 129. Arti MaldanB 229. MAtx Gazt 31. Lopategi in Mattin 29. Ibiñ Virgil 34. Azurm HitzB 64. Berron Kijote 39. Ataño TxanKan 265. Ames: Itz Azald 214. Gand Elorri 77. Etxabu Kontu 225.
azpiadiera-2.1
"Ariyo!" esaten badit / laister entzungo du: / "Nere arratseroko / ametsa, zer modu?" Bil 48.
azpiadiera-2.2
Hirirat edo itsasoz harat bihotza amets bazoazte. / Bazoazte eta zenbat, ondikotz! han ilun hilen zarezte. Iratz 178.
sense-3
3. (A), ames (A).
Intención, propósito.
(Algunos ejs. dudosos podría interpretarse quizá como 'deseo, ilusión').
tradizioa
Tr. Documentado sólo en autores guipuzcoanos, sobre todo bersolaris.

O ene seme gozoa! gizon oriek berak zu eta ni biok hill nai izan ginduzten. Orduan aiekgana joateko ametsik egiten eztet, esan zion aurrak. Arr GB 70. Bertso bi paratzeko / egin det ametsa, / San Joseren bizitza / kanta al baneza. Xe 154. Au Zizurkillen ikusi eta / egin genduen ametsa, / Asteasura ekarritzeko / iñola're al bagentza. PE 20. Ezagutu ditugu / oriyen ametsak, / ederki publikatu / dira promesak. AzpPr 69. Eta bien artean / artu eben amesa, / urteteko goizeti / egun argi baten / eguzkiak mundua / berotu baino len. Azc PB 97. Jokua errez irabazteko / ekarri zuten ametsa; / ogei iruri bildurrik gabe / botatzen zuten trabesa. EusJok 60. Engañatuta komentuetan / sartzen dituzte ain pozik, / gero eskera biali berriz / goseak eta ankutsik, / santa sekulan etzazula egin / fraile joateko ametsik. Tx B 190. Ara nere lenengo galdera. Lekaime joateko amesik izan al-dezu beiñere? TAg Uzt 299. Joxepa, laster ezkonduteko amesa daukozula entzun dot. EgutAr 14-5-1962 (ap. DRA). Amaika bider egiten gendun / guk onerako ametsa, / eta gaur kunpli bearko degu / len egiña zan promesa. Uzt Noiz 122. Askok dute gaur pelotariak / ateratzeko ametsa, / ori lortutzen ez da izaten / guk uste bezin erreza. Uzt Sas 326.
sense-4
4. " Amens (BN), sommeil" Lrq (s.v. amets).
sense-5
5. Soñador (?).
Ene bihotz barne huntan nik dudan on guzia / Zuk dautazu sortzez ala haurrean ixuria. / Urdin-urdin eta amets dut nola zuk begia. / Ai! banu, ama, zuk duzun bihotzaren eztia! Iratz 158.
azpisarrera-1
AMETS-ABAR (G-goi ap. A Apend). Sueño confuso.
azpisarrera-2
AMETS ASTUN. "Pesadilla en sueños, (c.) lozorroa, ames astuna" Añ. v. amesgaizto, amesgaitz.
-- Garbitegi artaz, oraindi bazetunat ametsondo gozakaitzak. [...] Orrek adieraziko yun nolakoak ikusia naizen. -- Gudaldian bañon aundiagoak? --Askoz ere. Bein zeukenat gogoan, San Kristobalen etxean nengola egin nenunan amets. --Ez duk amets astuna. --Beste bein Prantzian. Or QA 101.
azpisarrera-3
AMETSEAN.
a) Con la esperanza de, con el sueño de.
Patxi guztiz nagia zan, baña nola zeguan ezkurran zurru murrua, berantzat ere zerbait izango zan ametsean, lau brinkoan eldu zan Don Josen etxera. Apaol 38. Ameriketara diru billa joateko amesean dagoan semia eta ama. BEnb NereA 180. Etxetik kanpo ibilli gabe / atsegiñen amesean. Olea 59. Aspalditik nengoen / bidai ametsean.... Zendoia 136.
b) En sueños. v. AMETSETAN.
Mahuma, Mahuma, ez nuk hire beldur; / Jainkoarekin etzaten nuk, / Ama Birjinarekin jaikitzen nuk, / Bi aingeru ditiat ene sahetsean; / Ez hakitala atrebi othoitzean, / Ez loan, ez ametsean, / Jesus, diat ene bihotzean! Barb Sup 122. Etsaia, aparta hakit / yanian, loan eta amentsian. CEEN 1972, 21.
azpisarrera-4
AMETS-EGILE. v. amesgile.
azpisarrera-5
AMETS EGIN. (G, AN, L, B, BN, S, R; Mic 9r (ames), Lar, Añ (+ ames), VocBN, Gèze, Dv, H), AMETSGIN (Ht VocGr 426). Ref.: A, Lrq; Iz Ulz; Gte Erd 14.
Tr. Con complemento instrumental se documenta en Leiçarraga, Axular, Lauaxeta, E. Arrese, Mirande (Pr 156), Villasante (Jaink137) y en un testimonio vizcaíno recogido por Azkue; con inesivo en Cardaberaz, Lauaxeta y Erkiaga; con sociativo en D. Aguirre, Erkiaga, B. Enbeita y Uztapide, y con absoluto en Arrese Beitia, D. Aguirre (Serm 499) y Urruzuno.
a) Soñar (con). "Songer, ametsgitea" Ht VocGr. "Trasoñar, ametsak egin, ametsetan egon" Lar. "Ames egin, egite, rêver, faire un rêve" Dv. "Amestu, amets egin ahal duzu, dukezu, vous devez avoir rêvé" H. "Zurekin amets egin dut, j'ai rêvé à vous" Lf Gram 816. "Printze batekin amets egin zuen (G-azp, AN-gip), zurekin amets egin dut (G-azp, AN-5vill, B, BN-arb)" Gte Erd 14. v. amestu, AMETSETAN EGIN.
Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur.
Zuen gazték bisioneak ikhusiren dituzte, eta zuen zaharrék ametsez amets eginen dute. "Vos anciens songeront songes". Lç Act 2, 17. Gauaz ere egin zuen amets, ezen khoroa idokitzen zitzaiola, bai eskuko zeptroa. EZ Noel 70. Ordean gertatu zen bi urte osoen buruan, Pharaonek amets egin zuela, eta iduritzen zitzaiola ibaiaren ondoan zela. Urt Gen 41, 1. Inditar, ondasun guzien jabe dela errumes batek amets egiñagatik, iratzarzen den aldian arkitzen da lotara zen horduan bezain behartsu ta gabe. Mb IArg I 63. Itsuak egin du amets ekusi behar duela. Mb IArg II 354. Lehen gaian zagoelarik lo ohian, amets egin zian Theleslioneko hiritik igaraiten bazen, herioak faltarik etzereioala eginen. Egiat 271 (272 amets zian egin). Aritz baten oñean / erdi lo nengoan; / amets egin dedala / dadukat gogoan, / guztizko berri onak / dirala beingoan. Echag 29. Erbi bat bere ohian ametsetan zen. / (Zer egin ohian amets baizik?). Arch Fab 109. Amets egin det, eta iruditu zat, su-azpian erretako garagar-ogi bat Madiantarreronz amilka zetorrela. Lard 129. Egia da, edo ez, edo ta nik ames egiñ ote det? Ez, ez, ezdet ames egiñ, egia da, eta sinisten det. Arr GB 143. Barda amets egin dit / Maitia ikhusirik: / Ikhus eta ezin mintza / Ezta phena handia / Eta ezin bestia? ChantP 62. On Luis, txakur goseak ames okelia, / Egiten badau bere, ez da errazoia? AB AmaE 260. Amak haren sortzeko menian, amets egin zian sorthü ziala otso hüme bat, zoin eliza batetan sarthü beitzen eta hantik axuri elkhi. Ip Hil 54. --Nere emazteak amets egin duke, edo ez da bere baitan. [...] --Ez, jauna, gezurra du--, dio emazteak berehala solasaz jabeturik, ez naiz errotua. Ikusi dut. HU Zez 61. Ezegoan gaisorik; / baina ames egin dau, / erriko medikuak / dabela bisitau. Azc PB 265. Gose danak artua / egiten du amets. Urruz Zer 34.
(s. XX). --Amets egin al dezu, Joxepa? --Nere esan au ametsa baldin bada, [...]. A Ardi 32. Gona laburrak eta / atorrarikan ez, / ôingo neskatxan jazkera dala / nik egin det amets. MendaroTx 236. Une gozo batean lo-iraungo baneuke / Betiko ames oneik amest-egin [sic] arte! Laux BBa 128. Arrats bijotz-bera! Zeugan amets dagit. "Sueño contigo". Ib. 121. Otoitz au da gauero isildu-eziña: // "Ene Ama Santa Ines, bart egin dut amets. / Bart egin badut gaiztoz, gaur egin zadan onez". Or Eus 60 (cf. A EY I 115ss y CEEN 1972, 14s). Umeak, bezpera gabean amets egin dutela oroitzen diranean, Ines gureni otoixko bat zuzentzen diote. A EY I 115. Batek zorriz beterik dagoala amets egin ezkero, laister berri on bat izanen du amesdunak (AN-larr). Ib. 117. Medikuaz ames egin ezkero, biaramonean amesdunak karta bat izango dau (V-ger). Ib. 116. Gau-hegaletan gogoa joana / Ez dakit nongo lanora, / Soinu-ke ala amets egina, / Ni zu-tzen naizen hartara. Iratz 169. San Kristobalen etxean nengola egin nenunan amets. Or QA 4. Gaur gauerako ostatu / nere ermitan badezu. / Biar ber-ekin dezazun pozik / orain lo, amets egizu. SMitx Aranz 24. Esna ames egitea? NEtx Antz 37. Hauzi zakar hau ezta konponduko legez. / Honela uste duenak egiten du amets. Arti MaldanB 220. Gizonak erantzun zion: Amets egingo zenduan. Mendiko beirik ezta orain etxera etorri. And AUzta 38. Zurekin amets ere egin det / nik makiña bat alditan, / esna naizela ezin ikusi / zaitut baña aspalditan. Uzt Sas 278. Amets egin zenuen / artu gabe lorik. Zendoia 146.
v. tbn. Tt Onsa 106. Elzb PAd 46s. EA OlBe 30. Txill Let 132. NEtx LBB 281. Ames egin: Echta Jos 292. Enb 66. Txill Let 37. Gand Elorri 71. Aments egin: Ardoy SFran 140.
(Con determinantes). "Gaur amets nahasiak egin ditut agitz (AN-5vill)" Gte Erd 231.
Presuna amurusak [...] eztaki zer hari den: bere gogo guztia haragian daduka: iatean, edatean, ohean datzanean, hartan pensatzen du: bere solhasak, eta ametsak ere, hartzaz egiteintu. Ax 341 (V 227). Egin dut neure loan amets handi bat eta misterios bat, iduritzen zautan neure ametsian, ikhusten niala [...]. Tt Onsa 5. Zuen jende gasteek birtuteak ikusiko dituzte eta zuen zaharrek ametsak egiñen. He Act 2, 17 (IBk ametsak egingo; TB izanen dituzte ametsak, IBe goi-ametsak amestuko). Lotara banoa: an ere zuri begira: nere ametsak ere zure amorian beti: ta zikoitz, edo abarientoak ondasunetan nola ametsak egiten dituzten: nik ere ala nereak zugan. Cb Eg II 45. Ames asko egin ditut milla erakeriatan, ta esaten dizut egia, inoiz amesik egin ez dedala iñoren bekaturekin. Mg CC 124. Jauna, ez dot nik orrelango ames bildurgarririk egiten. Mg CO 207. Biaramonean Joseri esan zioten, zer amets egin zuten. Lard 52. Lo zetzala amets misteriozko bat egin zuen. Ib. 35. Ametsik ederrenak egiten zituen bere perlez, eta iratzartzean, uste zuen egiak zirela. Hb Egia 48. Gau batez amets txit triste eta bildurgarriak egiñ ondoan [...]. Arr May 77.
(s. XX). Esna dagoala eztu iñork ametsik egiten. Urruz Zer 15. Gau atan andiki ames asko egiñ eizituan Mañasik, eta esnatu zanean [...]. Ag Kr 167. Amets goxoenak lorik goxoenean eginik. Barb Sup 101. Barda egin düt amets bat eta amets harek zainetan ezari deitadan izialdura etzait orano ere igaraiten. Const 20. Bart arratsian, barriz, ze ames ein neban / Ointxe idatzi biot aiztu eztakidan. Enb 32. Ametsik ezkenduban legorretan egiten. "En la tierra no sabíamos soñar". Laux BBa 138. Ametsik aski egin du nere buru gaizoak / Guziak auhen batean baitire akabatzen. Iratz 63. --Bart gure mutil ori nastu-samartuta etorri unan. Ardi galduen billa Azkartzan gora ta bera, illunak jo zionan, nunbait, eta gero amesen bat egiña den, iñolaz ere. --Zein ames? --Arantza baten gañean Andre Mari berriren bat, Jesus besoetan duala, agertu zaiola-edo. NEtx Antz 38. Gau artan beste amets au egin nenunan: [...]. Or QA 101. Alako batean lozorroak artu ta ametsak ojuka egiten zituan. Anab Poli 78. Nere irudimenak egindako amets baten pare izanen da. Vill Jaink 92. Gaubean iñoiz egiten dan amets gozo bat bezela. Salav 101. Bainan aments bat egina zuen Iñigok, eta zoazi zu saindu baten bere amentsetarik baztertzerat. Ardoy SFran 99. Hameka aments gozo eginik badut zure ohantzean! Xa Odol 103. Amets ilunak egin ditut bart hori dela-eta. IBk Mt 27, 19. Eta amets bat egiten dut, berbera beti: [...]. MEIG IX 100.
v. tbn. Barb Sup 13. ABar Goi 75. Lf Murtuts 2. Zerb IxtS 26. Mde Pr 328. Etxde JJ 19. Erkiag BatB 140. BEnb NereA 42. Ataño TxanKan 181. Ames: AB AmaE 276. Echta Jos 270.
b) Soñar (con), desear; imaginar, concebir; proyectar.
Tr. Documentado en autores meridionales desde finales del s. XIX. Al Norte lo emplean Zerbitzari y Etchepare de Jatsu.
Zenbat bidar egin dot ames Adalbaldogaz ondo izango nintzala. Ag AL 111. Gauzea da zerbaitetan besteak baño norbera geiago dala ames egitea, besteai goitik bera begiratutea. Ag Kr 79. Zeruagaz ames egingo dot gaurtik aurrerantzean. Ib. 112. --O, nere amesak egiak balirake! --Ori egiñ al dek ames? --Orixen berbera. Ag G 146. Ez amesik egiñ, ama: Malen ezta gurera etorriko. Ib. 270. Zu bezelako illobak ames egin ditut nik nere ondorengotzat, Euskalerriaren onerako, Jaungoikoari eskeiñtzeko. Ib. 137. Sari billa joan ta neke berriak arkitu, eztia ames egiñ ta mingoztasunean ito. Ib. 161. Pake bigun, jolas garbi ta eresi samurren gaba, umeak ainbeste aldiz ames egin duten gaba. Ib. 226. Nork daki ezkonduko dirala ere ez ote dezun amets egin! Alz Ram 54. Zerutzaz ames-dagi zelaiko goguak. "Sueña con los cielos". Laux BBa 90. Oi, amets egin dabena / estaldutia, goguarentzat / samintasunik latzena! Ib. 48. Ames dagit, basoan / il nauela, parreaz, / maitagarri batek, / ta, gozorik, illeta / abesten didatela / berreun milla lorek... Ldi BB 10. Emaztia betiko artzeko ames egin, eta bete-beteko mustadea artu eragin! Otx 87. Nork daki ezkonduko dirala ere ez ote dezun amets egin. Alz Ram 54. Amets goxo egin dezatela; zorion osoa amestu dezatela. Or Mi 24. Eragin laztan / eztitsu batez / biyok amets egin zagun. EA OlBe 30. Parkearen azkenean, bideari hurbil, oholezko etxola bat zegoen, han, eguraldi xarretan, egoten baitziren sarri bera eta alaba besoetakoa, amets egiten edo irakurtzen, edo bazterrei so. Mde HaurB 43. Eskubitara begiratu ta ainbestetan amets egindako arpegia illunbetan ikus banezakean? Txill Let 52. Eta, orretatik, aitaren itsas-agurra betikozkoa izango zala antzemonik, aren ordezko izan zeitekean beste gazte batengan amesegiten asi. Erkiag Arran 82 (BatB 186 ames egin). Ez dakigu zertako, egia erran. Hainitz eta hainitz irakurgaietan aipatua ikusi badugu gure herritar gaitza, nihun ez dugu holakorik irakurtu. Emazue beraz amets egina ginuela. Zerb Azk 53. Amets egina zuen lantegi handi zonbaitetan zerbait lan atxemanen zuela. JEtchep 114. Aitona eta amona zarrak / negu gorrian bildurrez, / Marti-zozoen abestiakaz / gozoz eiten dabe ames. BEnb NereA 201. Kati, ez al dezu ametsik egiten?Bizitza, estuegia daramagu amets egiteko. NEtx LBB 204. Emengo ondartzakin / egin dute amets / amaika kanpotarrek, / ikusitzen danez. Uzt Sas 155. Emakumeak kabi goxo bat / maiz amets egiñ izan du. Olea 108. Atseginez ikusi nahi genuke film hau, haurtxo bihurturik, baina [...]. Nola amets egin, "Cinemascope" [...] berriarekin ere? MEIG I 129.
Atsekabe albiste ori ez adirazotearren, apurtxu baten baiño ezpazan ere, Jonek, amesak ames agiten jarrai egian. Erkiag Arran 68.
(Con determinantes).
Gerla baizik filosofoen artian eztügü ikhusi, [...] nor bere sinhestiaren fabori tinko egoitian, mündiaz beitie amets bat egin ta hala egia porrokatürik, zertara ez jakinez loth erori beikirade düdaren ta ez sinhestiaren zorthü gaitziala. Egiat 196. Ratonek aldiz bere aldetik / Etzion egin sagu ametsik, / Gaznari zelakoz ametsez. "[Il] était moins attentif aux souris qu'au fromage". Arch Fab 223. Orduan aiekgana joateko ametsik egiten eztet, esan zion aurrak. Ni gizon oriek zu bezelakoak ziralakoan negoan, amatxo. Arr GB 70. Haur-haurretik omen zuen amets hori egina, eta nehork ez zezoken burutik ken harat joaiteko xedea. HU Aurp 50. Zenbat pagatu duten / egin det ametsa: / ogei milla errial / Pamplonan jueza. Arrantz 37. Ez amesik egin, ama: Malen ezta gurera etorriko. Ag G 270. Amaren ondasuna ume ura izango zalata ainbeste ames egin. Ib. 291. Andre Yakintzari diodan gorrotoa ere oso poliki igarri dit Urlia zoliak. Iztegiaz egin nuan arako amets artatik. Ldi IL 59. Bet-betan ez ote zitzaizkoten histu zonbaiti, geroko egin zituzten amets ederrak? Lf Murtuts 45. Toki artan gizonik zegokean amesik ere ezin ziteken egin. NEtx Antz 139. Urrillaren lenengotan etxeratutako mutillak etzuten sekula atsedenaldi luze baten ametsik egin, biñan ez noski ere epeak ain labur joko zienik pentsatu. Etxde JJ 179. Ik ez al don iñoiz iñogaz amesik egin?Edo mutil apaiñen baten irudia ez al yan [...]. Erkiag Arran 109. Trapier sardiantak sobera amets egiten zuen bertze galon baten biltzeko. JEtchep 89. Ainbeste amets eginda gero, Benitoren zakarkeriak alegin guziak ondatu zituanean [...]. NEtx LBB 64. Amets ederrik egiten dute / ondartzetan dabiltzanak / ta ez dituzte aintzakoz artzen / kulpitotako esanak. Basarri 164. Ez dedillela utsa biurtu / nik egin dedan ametsa. Uzt Auspoa 22, 114. Orixek egin zuen lehenbizi amets hura, Lizardik adierazi bazuen ere gero hitzez. MIH 260. Ez dezagun gainera ametsik egin. Hitz eta gogoeten arteko lokarria, esaten duten bezala, egiunezkoa da, ez gauzen izaeran finkatua. MEIG VII 131.
v. tbn. Lek SClar 121.
azpisarrera-6
AMETS EGINARAZI. Hacer soñar, hacer imaginar, concebir, proyectar.
Esku-lana utzirik, jakintsun handi, andre handi izanen direla zer nahi amets eder egin-arazten baitiote. HU Zez 107.
azpisarrera-7
AMETSEKO. (Dv; amentseko H). a) Ilusorio, de ensueño. "Qui appartient au rêve" Dv. "Amentseko, amesezko gauza, chose rêvée" H. v. AMETSEZKO, AMETSETAKO.
Emon bozu siniste osoa sorginkeria, asmu uts, etorkizun amesekoai edo onelako gertaldi zoragarriai. Añ EL1 127.
b) Anhelado, deseado.
[Baserritarrak] bere ameseko obekuntzea lortu dagijantzat errimerik-errimien alegindu gaitezan. (1917). ForuAG 91.
azpisarrera-8
AMETS-ERAGILE (El, lo) que hace soñar.
Isilik zeuden gizona eta haurra uraren zabaldura amets-eragile horren aurrean. Mde HaurB 64.
azpisarrera-9
AMETS ERAGIN. Hacer soñar.
Ezta entzuten be niri ainbeste ames eragiteustien lamiña ta sorgiñen ipuñ itzal bidurgarrizkorik. Ag Kr 131. Amets eragin dit zure begiruneak. Txill Let 35. Gaubeko orduen kanpaien otsak / ames dausku eragiten, / geure bizitzen egiñen / asko gogora dausku ekarten. BEnb NereA 77.
azpisarrera-10
AMETSETAKO (Lar, Dv; amesetako V-gip ap. Etxba Eib; Añ), Ilusorio, de ensueño; de (mis, tus...) sueños. "Soñado" Lar y Añ. "Qui appartient au rêve" Dv. "Amesetakua, ficticio, fantástico. A ipoiñ guztia, amesetakua zan, [...] todo aquel relato era fantasía" Etxba Eib. "Leku artan, gauza guztiak ziran amesetakuak, [...] en aquel lugar todas las cosas eran de sueño" Ib. v. AMETSEZKO, AMETSEKO.
Bertze ioko guztiak ametsetakoak bezala dira; utkitzea da iratzarririkakoa, fina eta segura. Ax 418 (V 535). Amesetako gauza loiren bateri eder-eretxi badeutsazu. EL2 145s. [Emakume bat] zeinda geijago zirudijan amesetako begitazinoe edo beste Munduko gauza bat, kriatura bizija baño. JJMg BasEsc 238s.
( s. XX.) Odaiertzean, urrutirat, ezagun zen erresuma bat gaitza, nihun ikusten ez den bezalakoetarik. [...] Etzen ametsetakoa bizkitartean hura; zinezkoa zen. JE Ber 80. Ori din Aitaren Itza mintzo biurtua. Zein samurra ote? Gogoan zeukanat ametsetako ua, iduritu utsezkoa, esnatu bainindun bere eragin sarkorrez. Ua duken egia, ez ametsa. Or QA 202. Ametsetako ianaria, ianari iatorren antzekotsu da. "Cibus in somnis" . Or Aitork 61. Denok arkitu dugu ametsetako emakumea gure errian bertan. Txill Let 126. Aspaldian galdua die ahalgea, hemen diren neska horiek, hainbeste muthikoen erdian. [...] Bethi gogor daudek. --Funtsean hola izan behar die ere! Bestenaz fite luzkek galduak, hainbeste mutiko tzarren erdian. --Ai hi! hi! hi! Ametsetakoa!--. Eskualduan gazteari gaitzitu zitziaon soldadoaren irri trufa. JEtchep 100s. Otoitz egitera beren ametsetako senargaia eman dezaien. Anab Aprika 54. Egiazko poeta batek hola ditu gauzak eta jendeak bere baitako edo amentsetako sendimendu goxoenez jaunzten. Larre in Xa Odol 19. Nik ere amentsetako pertsulari heietarik gutixko ezagutu ditut. Egin ditudanak ere, mugaz bertzaldean. Xa Odol 31. Olerkarien ixillezko bideak, amesetako bideak. Alzola Atalak 80. Haien interesa eta kezka, 1600. etik aurrera, anartean ametsetakoak ziren gailurretaraino heldu zen. In MEIG VI 32.
azpisarrerakoSense-10.1
" Ametsetako lukhainka, la saucisse du rêve, espoir chimérique" Dv. " Orizu, ametsetako lukainka, se exclama cuando alguien habla de algo que pasó a la historia. (Darric)" DRA. .
Senar-emazteen arteko mamiya, beren zintzotasuna ta alkarganako maitasuna da. --Bai; ta mami ori berriz ametsetako lukainka besterik ez. Alz Burr 14.
azpisarrera-11
AMETSETAN. (G, AN, L, BN, S, R; Urt I 205, Lar, Añ (amesetan), H). Ref.: A; Iz Als.
a) Soñando (con, en), en sueños. "Fuit somnio admonitu de hoc, ametsetan gauza hau adiarazia, jakitera emana" Urt I 205. "Trasoñar, ametsak egin, ametsetan egon" Lar. "(En) sueños, entre sueños, ametsetan" Ib. "(Estar) soñando, ametsetan egon" Ib. "Despierto y en sueños, eldarniotan ta ametsetan" Ib. "Amesetan yo naiz, he estado soñando" Iz Als. Cf. ametseta. v. AMETSETARIK, AMETSEZ.
Tr. Documentado tanto al Norte (donde se emplea tbn. ametsetarik) como al Sur.
Ametsetan, agerritan, ni zugatik doloretan; / hitz bat honik erradazu, hil eznadin, othoi, bertan. E 193. Eta dibinoki ametsetan adbertitu izanik ezlitezen Herodesgana itzul. Lç Mt 2, 12 (Ir YKBiz 26 ametsetan). Finean lehen zertan segitu baituzu, hartan gero ere, ametsetan eta eldarnioetan ere edireiten zara. Ax 94 (V 145). Ikhusi zuela bere espirituan, ametsetan bezala, ifernuko suaren erdian eskalera bat. Ib. 246 (V 166). Ea amesetan edugi dabenz poluziñorik. Cap 104. Eta ikusi nuela ametsetan. Urt Gen 31, 10. Baiñan gogoeta hortan zegoela, agertu zitzaion ametsetan Jaunaren aingeru bat. He Mt 1, 20 (SalabBN, Echn, Ur (G), Ol, Or ametsetan, Hual ametstan; TB amets batean, Ip lotarik). Igande arratsean zurekin ametsetan ibilli ninzan, bañan ura alakoa, biok txit geunden gustora (G, 1761). ASJU 1983, 17. Jainkoak etzioen deusere adi-arazi ez ametsetan, ez aphezen, ez eta profeten bidez. Lg I 294. Ikhusi dut gauaz, ametsetan garagarrezko ogi bat, bira-bira, yautsten mendi goratik. Ib. 213. Iduritzenzáio bati ametsetán dagóla bilzen erregúka ta montónka doblónak. LE in BOEanm 104. Izan badute aragiaren gerra, [...] edo igaro amesetan atsegin loiren batzuek. Mg CC 107. Amesetan bezala dabil; uste du zori ona arkitzen dala onra, ondasun eta aragiaren atsegin lotsagarrietan. AA I 625. Iritsi nai badegu, billa dezagun arkitzen dan tokian; bestela gertatuko zaku amesetan diru zorroa topatu duanari gertatzen zaiona. Ib. 625. Amesetan bere akordau oi da gauza askogaz, ta ez dago zentzunik. JJMg BasEsc 207. Eta amesetan baño ezpada bere, egongo zara esaten: nos iratzartuko naz, eta edango dot ardaua. Astar II 130. Erbi bat bere ohian ametsetan zen. / (Zer egin ohian amets baizik?). Arch Fab 109. Etzitzaion iñori bururatzen amesetan ere, aiñ toki gogorrean baratza gauzak ezer eman alzezakeanik. Izt C 156. Erratera ethorri hula zitzaioen: / Atzarria othe naiz, ala ametsetan ni? Gy 317. Jainkoaren Aingeruak San Joseri ametsetan esan zion etzedilla ikaratu. Lard 366. Salomonen langai au Jainkoari txit oniritzi zitzaion eta gauean ametsetan zetzala, esan zion, nai zuena eskatzeko. Ib. 209. Zure erdian altxatzen bada profetarik edo dioenik ametsetan zerbait agerpen ikhusi duela, [...]. Dv Deut 13, 1. Uste izan othe dute Apostoluek ikusten zutela [Yesus], ikusi gabe; entzuten, entzun gabe? Ametsetan othe ziren hoik gerthatzean? Hb Egia 87. Etzekien alabaña amesetan ote edo esna zegoan. Arr GB 102. Hire amaren besoetan / Lo agoen haurtxoa, / Aingeruekin ametsetan, / Irriz hago gaixoa. Elzb Po 200. Egotu ondoan beraz mintzorik ere gabe, eta ezin jakinez, ian ametsetan zen, ala Sebastien zuen bere aintzinean, erran zion. Jnn SBi 133. An bere laster lotan asten da amesetan, / Betiko aberastu zala bein benetan. AB AmaE 209. Munduan beti dago / gizona amesetan: / gabaz zorakerian / ta egunaz benetan. Azc PB 335.
(s. XX). Ta loak artu bezin laster asi nintzan amesetan. Ag G 208. Ametsetan ere beti bere praka berriak zebilzkian burutan. Urruz Zer 34. Nere esan au ametsa baldin bada, erri guztia ta inguruetako beredin gizaseme ta emakume ere ametsetan ari dira. A Ardi 32. Ez daki zer pentsatu: ametsetan ari dan, burua naasi zaion, zentzua galdu duan. Mok 13. Ametsetan igaro nuan gau osoa. Jaukol Biozk 96. Gauza arrigarriya zan, iñok amesetan be iruditu ezin leikena. Kk Ab II 122. Egunez oroimenez, gabaz amesetan, / Zoraturik lez nabil Aberri gauzetan. Enb 52. Lengo batez amestan / izandu nintzen illa. Yanzi 98. Ametsetan baizik agertzen etzaizkizun zelai biribil pollit hetarik bat. JE Ber 51. Ez naiz ari ametsetan, ez, nire oiñetan daukat; au da, nire nexka da. Or Mi 142. Aien aberastasunak zenbaterañokoak ziran, ametsetan asi ta ere ez genioke antzik emango. Alz Burr 41. Bart ametsetan amona xar bat / inguratu da nigana, / esanaz: [...]. Tx B II 167. Asmau be egittia! Amesetan be etxatan eguno olako diabrukeririk bururatuko. Otx 28. Opa nioke nik Mendi-Lauta bizkorrari, ametsetan ikusitako milloitxo oiek eskuratzea. Ldi IL 73. Ori barik gizartera bakea ekarteko asmuz lanean dabiltzanak itzarrik amesetan diardue. Eguzk GizAuz 191. Ametsetan gaur aitu naiz / --[...] Iduzkia urrunean / Urtu zen urean. Iratz 33. Berri horiek aditzean Jakobek uste ukhan zuen ametsetan ari zela. Zerb IxtS 29. Beredin gizakume ametsetan amarekin ezkonduak baitira. Zait Sof 84. Eta bere burua, ala urmaeleko ondo arritsua ikusten ote zuen, ezin esan dezaket nik, ametsetan bezelakoa bai-zuen begirada. Txill Let 29. Nik ez dakit zer gertatzen zautan: gau oroz --amentsetan segur-- Eguerriko kantiak aditzen ditut. Herr 25-12-1958 (ap. DRA). Ametsetan jausten danak, eztau azurrik austen. EZBB I 33. Ez dakit nagon esnai / edo amesetan. Olea 19. Nere laguna Xalbador ona / kasik ametsetan dago, / horrek latina bainan aise / eskuara du nahiago. Mattin 117. Giristinoak bizitzen ginen / lehenago amentsetan, / deus ez konpreniturikan ere / fede baitzen apezetan / nola latinez kantatzen zuten / batzutan eta bertzetan / kontensko nago orai eskuara / dabilkatela mezetan. Xa in Mattin 117. Negu beltza jin da gero, amentsetan nindagola, / ostotarik buluzi zen aldeko leizar arbola. Xa Odol 103. Ni ametsetan ibilli eta / gero esnatzian [...]. Uzt Auspoa 43, 120. Ametsetan ere ikusi ez duen paradisuaren bistaraino. MEIG I 183. Haren beroak inguratzen ninduen ametsetan eta eguargiz. MEIG IX 94s.
v. tbn. Laph 15. Echag 38. Zab Gabon 82. TAg Uzt 49s. ABar Goi 25. Mde Pr 85. Lek SClar 115. MAtx Gazt 29. JEtchep 119. Osk Kurl 30. Ibiñ Virgil 57. Berron Kijote 174. Lasa Poem 59. Ataño TxanKan 246. Amesetan: Altuna 10. Laux AB 48. Erkiag Arran 115. Gand Elorri 24. SM Zirik 18. NEtx LBB 346. Etxba Ibilt 477. Alzola Atalak 46.
Ukullu bazterrean / nagoala lotan, / amets jolasetan, / Jesus, Jesus, / agertu zait bertan. Echag 122. Piarresek, nagusiaren itz oiek erdi ametsetan entzunda, loaren astuna astindu zun. Etxde JJ 161.
"Ametsetan iduki, dormir la mona (T-L)" DRA.
b) Soñando (con, en), fantaseando; anhelando.
Tr. Documentado en Hiribarren y, desde finales del s. XIX, sobre todo en autores meridionales. El complemento lleva por lo gral. suf. sociativo; con menor frec. se encuentran ejs. con suf. instrumental, genitivo, o -ri buruz. Cuando el complemento es una oración, se trata en la mayoría de los ejs., de sust. vbal. + -t(z)eko.
Ezagutuz geroz xede hek, behar dire bethe, ez da ametsetan egoterik. Hb Egia 48. Laster gelditu nintzan / triste biotzeti, / Buenos Aires-aldean / amesetan beti. Azc PB 314. Portun amesetan egoan. Mendiolako nagusi bera zala irudituten iakon. Ag AL 41. Eta bakea egiten zanean amatxoren iaiotetxea ikusi ta aitonen illoi gainean arren egitera etorteko amesetan egozan. Ib. 150. Antxe, neure irudimena lotu eziñik, egonintzan zeruagaz amesetan. Ag Kr 222. Bazebillen gau ta egun, goiz ta arratsalde, euskaldun gizasemeaz amesetan, morrosko sendoa non ikusiko. Ag G 125. Onek begiratu diola ta arrek agur esan diola beti amesetan dabiltzanak, mutil guztiai abegi ona egiten diotenak. Ib. 297. Zurekin egondu da ametsetan zu sortu baño len; Zurekin egon da zu sortzean, zu sugearen lerde zikiñetik zaitzeko. Inza Azalp 155. Gogoratze utsaz, leertzeko zorian dabilkio biotza bere erriko seme-alabentzat prestatu duan erregalo goxoarekin ametsetan. Mok 11. Bada, esan bezala, beren diru oiekin ametsetan zebiltzan. Alz Txib 86. Toki izenen etorkiari buruz, euskaldun letradunak aspaldidanik ametsetan eta dostetan ari gara. FIr 165. Bazterretxetako eta karrikako nexkatoak inarrosiak zauden, eta etzuten beste solasik, berri hori entzunezkioz. Ametsetan zabiltzan arrakastarik izain ote zuten amerikanoen begietan. Zub 85. Jaizkibel-barrenean dago Ondarrabi, / itxasoarekin ametsetan beti. SMitx Aranz 211. Ta alan, ta alan erromes-bidean berekaxa zetorren galduta illunpetan, norabaita irteteko antzi-ametsetan. Ib. 17. Seme-alabak berriz, zuen Mikel eta Itziarrekin itxas-alde ta mendi bideak aztalkatzeko amesetan jarri dituk. NEtx Nola 24. --Ze bezigu ta bezigu ondo? --Laietan giarduela aurkiturikoa. --Nongo laietan edo! Ametsetan zabiltz zu, Erramon. --Ze amets ta ze arraio! Ekarri eidana arin bezigu ori. Bilbao IpuiB 121. Adimenari uko eginda, ametsetan ari naizela esango dute noski abertzale realistek. Mde Krit 63. Mendi haietan Josef, Maria-Lore delakoaren aita, bere herriaz ametsetan zegoken. Mde Pr 46. Olango gauzak emen entzunda asko dabiz amesetan, diñuelarik: Nor egon leiken Barroetaren praketan! BEnb NereA 67. Trapier sardiantari goxo zitzaion galonen perekatzea. Goxo zitzaion ametsetan artzea. Kaporal izendatua izan zenekotz, kaporal-buru ikusten zuen bere burua. Orai bere baitan egiten zuen Sardiant-buru zela eta ez sardiant-xoil. JEtchep 90. Nere bizi guztian orrelako biajiekin ametsetan eta orain, atzeratuko al nintzan? Anab Aprika 21. Etxera itzultzeko amesetan. NEtx LBB 182. Jaiki naizenetik, orrelakotxe zerbaiten amesetan nenbillen. Ib. 186. Ai, ene maite, zu noiz ikusiko emen nabil ametsetan. Ib. 345. Andre-zana beste mundutik deika balu bezela, arekin ametsetan zebilen gau t'egun etxeko bazter eta txokoetan. Ib. 56. Bere gogaketan ega-egaka ametsetan galdua. Berron Kijote 139. Illabete ura etzan motza. Ametsetan pasa nuan, da ezetza eman zezakeala beti buruan. JAzpiroz 164. Etorkizun zoriontsu baten ametsetan ari giñan garaiean. Ataño TxanKan 169. Bere denborako gizona zenez gero --herbestean bezala, lehenarekin edo geroarekin ametsetan bizi direnetakoa ez, alegia--. MIH 235. Urkamendia edo gilotina gutxietsirik, gizonak laurdenkatzen zituzten aldi eder haiekin ametsetan. Ib. 321. Urre-aro delako harekin zebiltzan ametsetan ordukoak. MEIG I 76.
v. tbn. Iratz 185. Mde HaurB 76. Mattin 141. Amesetan: Alzola Atalak 79.
(Con determinantes).
Izan zan une bat ames gozoetan orduak ioan iakozana. Ezagutu eban bere biotz guztia beteko eutsan gizon bat. Ag AL 110. Udabarriko txorikumea / egaz asten dan antzera, / ames gozotan juaten nintzan / lora billa baratzera. BEnb NereA 258.
Diru amesetan zebillen beti, dirua nola irabaziko, urrea nondik lortuko. Ag G 20. Mirei ta Bikendi maite-ametsetan. Or Mi 53. Loreti-k, barriz, gogo-txokora bildurik irudi-ametsetan egotia leuke atsegarrien. TAg GaGo 18.
azpisarrera-12
AMETSETARIK (S ap. Lh; SP, T-L; amentsetarik L ap. A). Soñando, en sueños. "Ametsetarik minzo da, il parle en rêvant" SP. "Ametsetarik ari (S), déraisonner" Lh. "Amentsetarik erori (L), caer estando soñando" A. "En songe, ametsetarik" T-L. v. AMETSETAN.
tradizioa
Tr. Exclusivo de la tradición septentrional, donde en el siglo XX parece que se emplea más que ametsetan.

Ezen [Pilate] alkhi iudizialean iarririk zegoela, igor ziezón bere emazteak, zioela: eztuála hik deus iusto horrekin, ezen anhitz iragan diat egun ametsetarik horrengatik. Mt 27, 19 (TB, Samper, Ip, Leon ametsetarik; He amets batean, SalabBN, Echn, Ur, Ol ametsetan, Ker amesetan). Baina gauza hauk gogoan zerabiltzala, huná, Iaunaren Aingerua ager zekion ametsetarik. Mt 1, 20 (He, Dv, SalabBN, Echn, Ur (G), Ol, Or, IBk, IBe ametsetan, TB amets batean, Hual ametstan, Ip, Leon lotarik, Samper lotan, Ker amesetan). Ibiltzea othe da [bizia] . ? Mundua badabila, eta ametsetarik baizen ezditeke erran bizia baduela. Hb Egia VII. Bazioan ametsetarik itsas hegirat; [...] ametsik ederrak egiten zituen bere perlez. Ib. 48. Igaran gaian, ametsetarik, / Botz bat entzün dit xarmantik. ChantP 270. (tbn. en Mde Pr 142) Ametsetarik nintzen barda / Aberats etxerat itzuli; / Bainan ene ametsa juan da; / Hartan oro zaizkit itzali. Zby RIEV 1909, 109.
( s. XX.) Hain argi ziren eta samur haren begiak non bainindagon ametsetarik ari othe nintzanetz. JE Bur 137. Ez gabiltza bizkitartean ametsetarik. Ib. 179. Lo zurrungan eman zen Ellande gaizoa, eta gau hartan guzian, ametsetarik, bere astoaren ondotik ibili zen, izerdi uharretan. Barb Sup 74. Bularrak, besoak hunki eta kunki ari zen, . hura othe zenez bere buruari galdeka, ala ametsetarik ari zen, harritua. Ib. 44. Biharamunean, ametsetarik bere hortzekin borroka arizanik, bezperan baino ere hitsago jeiki zen. Ib. 102. Gauaz ametsetarik, halaber egunaz, / Gogo-bihotzak alhan mendiaren onaz. Ox 20. Oi maiz ametsetarik izan dut gogoan / goxoki nindagola lehen ohakoan. Ib. 145. Sartzen da Piarreño, ametsetarik bezala dagon Xalbadorri diola: [...]. Ib. 42. Ametsetarik ari bide nintzen: betespalak thorratu ondoan, ez dut ene aldean ikusten apez maitagarriaren itzalik ere... JE Ber 66. Odaiertzean, urrutirat, ezagun zen erresuma bat gaitza, nihun ikusten ez den bezalakoetarik. Ametsetarik baizik etzaiku halakorik agertzen. Ib. 80. Ezin sinetsiz ixtant bat egon ziren, nola zitaken holakorik, ez othe ziren ametsetarik ari. Lf Murtuts 24. Ixilik zauden. Etzakiten nun ziren, amentsetarik bezala zoatzin. JEtchep 18. Frangotan elgarrekin mintzo ziren, mendiaren haindian gauza ederrak badirela. Ametsetarik bezala mintzo ziren.Ib. 17. Amentsetarik aintzurtzen ari denak eztu hezurrik hautsiko. EZBB I 33. Ez dea haizu, saindu batentzat ere, amentsetarik artzea. ? Ardoy SFran 226. Artetan amentsetarik arizan bada ere, eta amentsek bide bazterrean herrestan utzi badute, zer zauku guri? Ib. 327.

v. tbn. Prop 1889, 223. Mde Pr 51n.
azpisarrera-13
AMETSEZ. Soñando. v. AMETSETAN.
Bakotxa, begiak zabalik, / Ametsez dago goizetik / Ar[r]atserano. Arch Fab 189. Ratonek aldiz bere aldetik / Etzion egin sagu ametsik, / Gaznari zelakoz ametsez. "[Il] était moins attentif aux souris qu'au fromage" . Ib. 223. Politagorik ezta / nere erri aldian, / bere ametsez nago / juan dan aspaldian. Auspoa 39, 133. Ametsez haintzurtzen ari denak ez du hezurrik hautsiko. Zerb GH 1936, 115. Hets begi hoik, lokar eta ametsez xora zite, / Ni zure Xan gau-otoizka kantuz aditu arte. Iratz 160. Arako Robinsonen entzutea edo, ba eban Nikanor-ek; eta bere moduan, Diego Montesen irudiaren erraiñu-distirak amesez ezarten zituan, bere asmamen zoranga gaztean. Erkiag BatB 19. Beti ametsez nago noiz eginen dudan itzuli bat han gaindi. Larre ArtzainE 325.
azpisarrera-14
AMETSEZKO (Dv A, H). Ilusorio; soñado; de ensueño. "Qui tient du rêve. Fig., chimérique" Dv. "Amentseko, amesezko gauza, chose rêvée" H. v. AMETSEKO, AMETSETAKO.
tradizioa
Tr. Documentado sobre todo en textos meridionales. Al Norte, en Hiribarren e Iratzeder.

Jentilak idoloekin edo beren ametsezko jainko txar zikinekin egiten zutena. Mb IArg I 358. Sorginkeria, aztia, etorkizun amesezkoai eta onelako bide gabeko sinistea ematen dienak. CatAN 36 (Itz Azald 83 etorkizun amesezkuai). Ikusiko dituzu agura makar, iños ezetako abilidaderik izan ez dabeenak, edan samartu ezkero, konteetan amesezko egitada ta parrasterija gustijak. JJMg BasEsc 209. Yesus sorthu zen Yuduen artean. Ezda ametsezko izate bat; nihor ezda hobeki ezagutu. Hb Egia 93. Oi, udaberri-goizez / mendiaren gallurra!... / Oi, aren ametsezko / zorakortasuna!... Ldi BB 16. Sakoneko lañoz gora / tontorrak elurrez: / itsasoa iduri, / ametsezko ontziez. Ib. 106 (tbn. en IL 31). Ibar ametsezkoa, zenbait mendixkek biribilki esia... Ldi IL 47. Zugatzen orri zimelak lurrera datorz axian / eta ametsezko zerrija zabaltzen dabe bidian. "Forman una alfombra de ensueño" . Laux BBa 32. Lo-dagonian ametsezko irrijak / aboko larrosetan dagerkoz urduri. Ib. 42. Nere etxea / Ametsezkoa baizik ondikotz! ehintzen. Iratz 13 (v. tbn. 38). Nere eriobearra ezik, ametsezkoa iruditzen zait dena. Txill Let 141. Amesezko abia txairo egiten ziarduan Zuriñek bere barruan. Erkiag Arran 149. Zer da, beraz, Jainko ori? Ametsezko zer bat, gure izpirituak asmatua, gugandik kanpo batere bizitzarik eztuena. Vill Jaink 148. Ametsezko gaztelua egiazkotzat artu du-ta. Ib. 143. Aren ederra andere-gaindikoa, arengan egi biurtzen bait-dira ametsezko naiz eziñezko edergai guziak. "Imposibles y quiméricos atributos de belleza" . Berron Kijote 148. Naiz-ta bere jaiotza arrigarrizkoa izan ta bere ekintzak ametsezkoak iduri. "A pesar de su extraño nacimiento y soñadas aventuras" . Ib. 79. Egitazkoa zala iñondik ere uste-ametsezko katramilla ura guzia. "De aquellas soñadas invenciones que leía" . Ib. 35. Badugu buruhausterik aski orain ametsezko buruhausteekin kezkatan sartzen hasteko. MIH 81. Ametsezko azken ukituren baten begira planto egin gabe. MEIG V 71. Etorkizun eder bezain ametsezko batean. MEIG III 49. Eta bertso honekin hasten gara giputz-bizkaitarren arteko elkarren gerrarako lehiaz. Erromakoekin hasi eta Hondarribian akabo, ametsezkoak baitira gainerakoak. MEIG V 79.
v. tbn. Gand Elorri 66.
azpisarrera-15
AMETS-IRUDI. Ensueño; imagen onírica.
Oraindaño eusko olerkiak jazteko asmatu ez diran amets irudi berriz, noski. Aitzol in Laux BBa VIII. Beiñola aurraroan gure loaldiak amaika aldiz naigabetu zituan izena da [Larretxeko sorgiña]. Lozorroa biziki larritzen euskuna. Olakoetan oñaze bizian eta biotz-neke zulagarrian ibilli oi dira ames-iduriak. TAg GaGo 29. Arratsaldea erdiratu-zorian, erten zan Malentxo Eperzelaitako basoaldera. Amets-irudia bezain eder eta naro zijoan. TAg Uzt 263. Etorkizun on bat neukalarik / iritxi naiaz obea / euskal-erritik urrundu nintzan / amets-irudiz betea. EA OlBe 8.
azpisarrerakoSense-15.1
Geure egiazko irudia atzendu edo zaigu eta amets-irudipenezko argitan ikusten ditugu behialako geure buruak.MIH 373.
azpisarrera-16
AMETS IZAN. (trans.; empleado sobre todo con complemento directo --con instrumental en Duvoisin y con inesivo en Labayen--).
a) Soñar (estando dormido).
Eta nik amets izatu dut hirur saski irin banituela buruaren gainean. Dv Gen 40, 16. Nola ontasun-gosedunak diruz baitu amets, hala nik-ere zutaz, zeren munduko urhe eta onthasun guziak baino zu hobeagoa [...] zaren! Dv LEd 90s (Cb Eg II 45 ondasunetan nola ametsak egiten dituzten). Zalakain ausarta ez da noski Baroja beldurtia, baina bai Baroja goseak amets duen amets-ezkurra. MIH 272.
(Con suf. de comparación).
Dalako iztegi ori ez ote-degun arloteok txerri goseak ezkurra baño ametsago. Ldi IL 59.
(Con el vb. elidido).
Urde goseak, ezkur amets. "Le porceau affamé songe au gland". O Pr 456. Txakur gosiak, ogija ames. Mg PAb 122. Bethi xerri goseak ezkurretan amets. Ox 188.
v. tbn. var. del mismo refrán en Saug 51, A BeinB 57 y Or Eus 132. Cf. Echag 162: Ezkurrean ametsa / du txerri goseak / eta beti Madrillen / Karlos erregeak.
b) Soñar, anhelar, desear; fantasear (con).
Neskatxak itun dakus / ur garbija loirik. / Garbitasuna dau amets, / eta eztau pozik. "Sueña con la pureza". Laux BBa 86. Leen ere adirazirik nagonez ezpai-gaituzu gogo-utsezko, aparia degu amets, eta, ao batez, bertan artzea erabaki degu. Ldi IL 48. Negargarrizko etsia benetan, [...] maitasunaren indarrez euskerari aintza-bideak urratzen laguntzea amets gendunontzat. Ib. 108. Zuriñek ames zituan txori narrugorriak ere, [...] egan joan ziran, [...] bere menpe artu baiño leen. Erkiag Arran 177. Nik amets nuken Etxahunia ez dagokit neri. Etxde JJ 42. Zure orhoitzak daut populkatzen / gaur Pariseko mortua, / amets duela nere bihotzak / Amsterdameko portua. Mde Po 81. [Pesimistak] betiko atseden aundia du amets. Vill Jaink 138. [Abereak] deseo bat zer den eztaki, ordea. Bizi da, baiña bizitzaren berri eztakiela. Beste itzez esateko, abereak eztu bizia amets, ezpaitaki ori zer den. Ib. 113. Guk amets dugun anaitasun ori ezta iñundik agiri. Ib. 100. Guk amets duguna eta gure eskumenean dagoena ezin dira iñola ere berdindu eta elkarrekin uztartu. Ib. 124. [Gaztetxoak] askatasuna dute amets. MAtx Gazt 6. Gazte zoruak uren gaiñeko / bitsetan oi dabe ames / neskatxa eder eta aberatsaz ezkonduko dirala errez. BEnb NereA 35. Joxe, txabola batean jaio ta azia da, ta eskuekin jaten oiturik zegon, eta ikusten, zertan duan amets? mai apain bat mantel zillarrezko tresna, kristal eta abar. Lab SuEm 204. Udazkenean amets dut nik Udaberri. NEtx LBB 217. Kaiolatik igestie genduen ames. Gerrika 110. Eta euskararen batasuna, zaila izanik, ia irispidean daukagu beste zenbaitek amets dutenaren aldamenean. MIH 120. Amets zuten itxuraz ase ondoren hasten baitzaie zinetako egarria. Ib. 335. Bakuninek beti amets izan zuena eta langileek lortzeko gauza izan ez direna. MEIG VIII 37.
[Euskerak] olerkirako oinbeste balio zezakenik ez nendun ametsik ere. "Ni soñaba que valiese tanto para la poesía". Or in Gazt MusIx 12.
azpisarrera-17
AMETS-SORTZAILE. "Faux prophète, qui invente des rêves creux; inventeur" Hb.
azpisarrera-18
AMETS TXAR (V-gip; ames G-azp-goi, AN-gip; H), AMETS TZAR (BN-arb), AMETXAR (V). Ref.: A (ametxar); Gte Erd 231. Mal sueño; pesadilla. "Amesgaitza, amesxarra, cauchemar" H. "Amestxarrakin lo egin dot (V-gip), ames txarrak egin ditut (G-azp-goi, AN-gip), amets tzarrak egin ditut (BN-arb)" Gte Erd 231. Azkue, s.v. ametxar, cita a vEys, donde se lee amestxar. v. AMETSETA TXAR, amesgaizto, amesgaitz.
Eta orai gerthatuaren / Bertze deus hemen kausarik, / Ezta amets tzar hori baizik. Gy 298. Zer dire horiek guziak? Gure atseginetan nahasten gaituzten amets tzar eta ilhun batzuek. Lap 5 (V 4). Haize hego figura horrek ere egiten bide zuen, dudarik gabe... Iduri eta arima herratuak... Dena amets tzar eta hola nintzan! Barb Sup 119. Leengo batean amets txar bat egiñik nazute. Euskalerria nenkusan, ordeka soil bat iduri. Ldi IL 63. Gauza oneitatik erdiak gitxienez ames utsak dira; baña ames txarrak direanik iñok ezin esan dagike. Eguzk GizAuz 80. Laguntzik ez diet uka beiñ-ere. Ames-txar-irabi edo / kezkarik sortzen bazaie [...]. EA OlBe 36. Nor uste duzue nuela hor?... Murtuts, bai Murtuts ber-bera, bere kokots handiarekin. Amets tzar bat nuenetz nindagon lehenik. Lf Murtuts 4. Nere bizia ere, ke-utsa izan det... Amesa guzia; baña ontan dago aldea: batzuek ames ederra egiten dutela; nik, geienak bezela, ames txar baten igaro det nere azken-aldi au... NEtx Antz 107. Auzo bateko dira / onelako loa (ametxarretan iñoz) / eta erioa. Atutxa Mugarra (ap. DRA).
azpisarrerakoSense-18.1

( amets txarrak, amets txar bat egin 'tener pesadillas, tener una pesadilla').
" Ames txarrak egin ditut (G-azp-goi, AN-gip), a mets tzarrak egin ditut (BN-arb)" Gte Erd 231. v. AMETS EGIN.
Gauaz lotarik aments txar batzu eginak zituen. JEtchep 54.
azpisarrerakoSense-18.2
Protaxi ta biok eliz atarian geuden, ezer amets txarrik gabe, alkarrekin betiko kontuak esaten.Eta ontan eliza barrutik zarata batzuek entzun ditugu. NEtx LBB 172.
azpisarrera-19
AMETS ZAKAR. Mal sueño, pesadilla. v. amesgaizto, amesgaitz.
Españiko matxinadaz ez mundu guziko gudaz etxunat amets zakarrik batere egin. Or QA 101.
azpisarrera-20
AMETS ZORO. "Ames zoroak (Vc), ilusiones" A.
Betean emon izan badeutsezu siniste... sorginkeria gauzai edo aztuen asmu, ipuin ta guzurrai edo zure ames zoroai. EL2 135. Kaiolan nintzenean, maiz nindagon triste, / kanpoko lagunetan / bainuen sinheste, / Librotasuna ona zela / nuen uste Orai arte. / Amets, amets zoroa! / hik egin nauk kalte. Elzb Po 216. Eta au ezta guzurra, ezta ames zoroa. Azc PB 323. Amaitu dein baino len / bere egarria / siku geldituten da / pitxar guztia: Ames zoroak / pena bakoak / gero goizerartean / daukaz atsoak. Ib. 108. Ikusten duzu beraz ororekin adixkide bizitzea, egin ez dezakezuna dela? Amets zoro bat dela, frantsesak erraten duena. HU Zez 86. Amets igeskor zoroak dira munduko pozkai geienak. EA OlBe 81. Ames zoroak! Egiztatu-eziñ amesak geienean! Eguzk GizAuz 9. Ez buruan ames zororik erabilli. TAg Uzt 196. Esnatu ziran Malentxoren biotzian aurreko egunetako erremiñak, egoneziñak eta ames zoroak. Ib. 247. Maiz nindagon, amets zoroz irakitan odola. Iratz 111. Zenbat aldiz azken egun horietan, kirestasunez beterik ezinagoan, amets zoroari uko egitera ez zen saiatu. Mde HaurB 8. Beste bizitzako siñiskera ezin diteke amets zoro bat izan. Vill Jaink 101. Aldakuntzok ordea, gizakume ilkorren iduri uts, amets zoro edo lilura besterik eztira. Zait Plat 45. Patxiren pozak putzura, amets zoroen modura. Osk Kurl 37. Baiñan ez amets zororik egin! Lab SuEm 195. Zoragarrizko abesti gozoz / poze[z] jolasten txoriak / ames zorotan jarten ginduzan / bai zarrak eta gaztiak. BEnb NereA 55. Amets zoroak baztertu nai ditu, on diteken esku-lanen bati ekiteko. Ibiñ Virgil 34. Nolanahi ere, han eta hemen ez da amets zoroa galderazko eta baldintzazko perpausen egiturek, orain dirudienez axalean, lehen agian barrenago, duten elkarren kutsua. MEIG VI 159.
v. tbn. Or Aitork 31. Txill Let 129.
azpisarrera-21
KATU-AMETS. Quimera, ilusión.
Barruan erabillezan gogoetak [...] zakur-ames edo katu-ames biurturik, utsean geldituko ete? Erkiag Arran 147.
azpisarrera-22
SUKAR-AMETS. Delirio.
Nola ez mirets Frantses Xabieren azken orduak [...], sukar-ametsetarik ere arimen salbatzeaz orroitua! Lf ELit 131.
azpisarrera-23
TXAKUR-AMETS (Bera; -ames V), ZAKUR-AMETS. (), . Ref.: A Apend; A EY III 289. Fantasía, ensueño, quimera; utopía. "Fantástico" Bera.
Gizon gitxi batzuen gogo-jolas eta txakur-amesak alde batera itxi ezkero, gizartekeria oraintsuko asmakizuna dala esan dogu. Eguzk GizAuz 16. Alogerekoen bizibidea obetu ta gizartea bakez ipinteko, sozialista ta antzekoen txakur-amesak baño bestelakoa da Aita Santuak diñoskun ori. Ib. 143. Orreik txakur-amesak dira ta, guztiak gosez ez iltekotan, lanak banandu ta bakotxari bere lana egiñazoteko ardurea gizabatzak ala estaduak artu bearko leuke. Ib. 115. Urduri egozan [...] ezer egiteko usteak, txakur-amesak izan zeitekezalakoan. Erkiag BatB 13. Askatasunezko txakur-amesak. Ib. 115. Ohi bezalako ameskaitz eta txakur-ametsak ez dira, lorik lasaiena kezkatuko ez duten haur ametsak baizik. MEIG I 170. Infernuetara jaistea zakur-amets edo sorginkeria hutsal bihurtu da. MIH 323s.
azpisarrerakoSense-23.1
( Txakurraren (gauerdiko) amets ).
Txakurren amesagaz paluak asko / eroango dozuz Franziarako. EgiaK 87 [ Adiyo aren esne, / arraultz ta txitoak, / adiyo txerri, txal / ta dote guztizkoa. / Askotan dirudite / gure esperantzak / osoro txakurraren / gaberdiko ametsak. It Fab 41.
amets
<< ama 0 / 0 apurtu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper