Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

168 emaitza sagu bilaketarentzat

Sarrera buruan (36)


Sarrera osoan (132)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arrazoi.
Tr. En la tradición septentrional no suletina la forma más empleada es arrazoin; usan arrozoin Etcheberri de Ziburu, Argaignarats, Tartas (Onsa 93), Etcheberri de Sara, Chourio, CatLav, Haraneder, Mihura, López, Zalduby, Arbelbide y Xalbador, así como autores baztaneses; en casi todos ellos (pero no p. ej. en Etcheberri de Sara) alterna con arrazoin.
Los guipuzcoanos usan arrazoi; sólo hallamos errazoi en Iztueta y Urruzuno (Zer 62), y errazua (en rima) en Mendaro Txirristaka (313), que por lo general usa arrazoi.
Los vizcaínos emplean generalmente formas en err-; si exceptuamos algún caso anterior (p. ej. fB Ic II 257), sólo en el s. XX encontramos ejs. de arrazoi en este dialecto. La var. más usual es errazoe; en VJ, Capanaga y Olaechea hay errazoa (var. que tbn. emplea el alavés Lazarraga), en msOñ errazue y en fray Bartolomé y Astarloa errazua; encontramos errazoi en Añibarro, Eguzkitza (GizAuz 99), San Martin (Zirik 125) y T. Etxeberria (Ibilt 455); hallamos errezoi en algunos autores del s. XX.
Los suletinos usan arrazu, aunque no falta, en autores como Belapeyre, Eguiateguy o Archu, la forma hipercorrecta arrazo.
Arrazio aparece desde el s. XVI en textos alto-navarros meridionales, aezcoanos y salacencos. Ros emplea arrazon (que tbn. usa Etchart) y arrazoi. Arrazuñ se encuentra en Voltoire y en los navarros CatMaq y CatUlz. Hallamos además las formas alto-navarras arrazobe (ETZ 223, AxN) y arrazore (ETZ 187), de arrazoe con -b- y -r- antihiáticas. Con vibrante inicial hemos encontrado razoin en Leiçarraga, Tartas y Sauguis, razon en Etchart(5.2r) y razoe en Ochoa de Arin e Irazusta.
En DFrec hay 389 ejs. de arrazoi, 51 de arrazoin y 6 de errazoi.
sense-2
1. (V-gip, G; Lar), arrazoin (L, BN; SP, Urt, Ht VocGr, Arch VocGr , VocBN), arrazio , arrazu (S; Gèze), arrozoin (Hb), arrazon , arrazobe , arrazore (AN-larr), errazoi (V-arr-gip; Añ), errazoe (V-gip), errazoa , errazua , errezoi (V-gip), razoin , razoe , razon . Ref.: Lh (arrazoin); Lrq /arrazũ/ [oxítona]; Etxba Eib (errazoya, errezoia); Elexp Berg ; Gte Erd 165.
Razón, motivo. "Raison" Ht VocGr, Arch VocGr, VocBN, Gèze. "Motif" Ht VocGr 387. "Alegar, traer razones para algo, ekarri, erakarri arrazoiren batzuek" Lar. "Alegar [...] errazoiak ekarri" Añ. "Raison, cause, motif" Lrq. "Arrazóe, arrázoi, arrazóia, razón" Elexp Berg. "Beste errazoi inportanteagaitik (V-arr) [...] arraoin inportanta horrengatik ez da eskolarik (BN-arb)" Gte Erd 165.
Niri haur eragin draudaten anhitz berze razoinen artean izan dirade, zure humanitate [...] eta Iainkoazko zure zelo handia. Lç Dedic * 5r. Bi arrazoin gatik dei ahal zaitzaket Aita. Mat 269. Au zuegaiti egiterako / asko da errazoarik. Lazarraga 1177r. Arrazona zergati, berze gutunetan erraten dizut. MRos 14.1r. Erranen dut berze arrazio bat. Ber Doc 125v. Orain non da arrazoiña non eztuen laudatzen / Ordenantza saindu hautan zer baituzu manatzen? EZ Man I 35. Idolak aldaretan / betan dire mututu: / aztiek arrozoina / miretsirik galdetu. EZ Noel 55. Galdegiten dute teologoek ea zer arrazoiñez edo zergatik deitzen diren bekhatore batzu bertzeren artetik ostinatuak. Ax 100 (V 69). Kristiñeuen señalea eta armea da Kurze Santea errazoa asko gaitik. VJ 2. Emaiten deutsala atsekaba asko errazoãbaga. Cap 99. Eztakizkitzula higoin zaharren erranak eta konparazioneak, zeren eztira alferrik eta arrazoinik gabe atheratzen. SP Imit I 5, 2. Zenbait arrazoinek gonbidatzen bazaitu bertzetara ioaitera, zoaz Iainkoarekin. SP Phil 326. Laur arrazoin diferentez. Tt Onsa 6. Züzen, behar eta arrazo gabe iuratzia. Bp I 89. Zer arrazu die honen hala erraiteko? Bp II 92.
(s. XVIII). Zer arrozoin da, bada, ez egiteko nik diodan agur hura? ES 148. Egin ote deban Konfesio gaitzikan, pekatuaen bat ixilik eutziaz edo beste razoez. OA 152. Hortaz gure urrikien eta nigarren arrozoin iustuak dire gure bekhatuak eta bizioak. Ch I 21, 4. Arraziogonen kasos dio S. Tomasek gauza guzietarik egin bear dela amarren. SermAN 5v. Zer arrozoin dugu orguiluari ihes egiteko eta humiltasunari jarraikitzeko? CatLav 170 (V 87). Begira zazu arrazioa zergatik damu duten. El 69. Arrazo[i]rik gabe juzgatzen. CatBurg 30. [Adiskidetasunak] fundatuak zeren diren arrazoiñ ederren gaiñean. He Gudu 110. Arrozoiñik batere gabe siñhesten baitdugu zerbeit bagarela. Ib. 39s. Arrazu hori dela kausa errejentek behar lükeie [...] irakurten erakatsi. Mst XXI. Egiaz ez dakit humill ala soberbioa naizan, ta arrazoirik asko det, soberbioa naizala pensatzeko. Cb Eg II 57. Ez dugu hek baiño arrazoin gutiago bozkario bera izatekotzat. Lg II 290. Hori bera ordean neretzat ezagutza izateko arrozoin berri bat billakatzen da. Mih 60. Arrozoin hori aski duzu gure beti desir hartan atxikarazitzeko. AR 36. Erradazü zük gaiza güzien arrazoa nahi düzüna, zergatik theumeda harriak alde batetik atheratzen dian bereganat bürdüiña ta berze aldetik dian bultzatzen? Egiat 178.
(s. XIX). Zeinbat errazoe daukagu bada irauteko bizitza onian. Mg CO 276 (CC 184 arrazoi). Askozaz errazoi andiagoaz ta ardura benetakoagoaz garbitu bear dozuez zuen arimak. Añ LoraS 36. Baditugu beste motibo edo arrazoi andi batzuek, pekatu benialak [...] iguitzeko. Gco II 17. Egiten duten guzia egin bezate, ez bakharrik bizi beharrez edo bertze arrazoin naturalez, bainan egin bezate Jainkoa gatik. Dh 72. Arrozoina banuen egia erraiteko. FrantzesB II 11. Kobru emon biar jakola agindubari aparteko errazoe pisutsu bat agertuten ez bada. fB Ic III 358. Arrazuñen kontra gaizki juzgetzen denak. CatMaq 397. Zenbat motibo eta arrazore geiyagorekin esan deiteke zutaz arako jakinsubaren itzaik (Aralar, 1833). ETZ 187. Baitugu mila arrazoin estimatzeko norekin ere bizi behar baikare eta haina hek. Jaur 354. Arrazu horrek deit eni erranazten / Artzañ hunak diala olha hun' egiten. Etch 618. Eukirik nik ainbeste errazoe, igaz aserraturik egoteko. Ur MarIl 10. Arrazoiñ ederra, pardi! / Gerla emaiterako niri! Gy 233. Oraiño eziñ aurkitu dut nik horren arrazoia. Ib. 54. Hortarakotz, zuri nago, Jauna, zuzen othe den gehiagoko arrazoinik gabe gaztigu horren emaitea? Laph 115. Arrazoĩaren kontra juzgatan dionak. CatR 47 (CatSal 47 arrazoi, CatAe 46 arrazio). Ara zer arrazoi daukadan aitormen au egiteko. Zab Gabon 87. Arrazoi gabetandik / esan dezun itza, / sinistatu duena / etzeguen gaitza. Xe 287. Maietzeko ill onetako debozioa ongi egiteko dauden arrazoi eta bideak. Arr May 17. Batere arrazoinik gabe, Erregeri eta guziz Erreginari aiher ziren. Elsb Fram 81. Zer arrazoia zuan gure aita zori onekoak esaten zuanean Patxik biotz gogorra zuala! Apaol 115. Eta nolaz hori? zer arrazoinez? Igandearekin hasi zuelakotz Kreatzaileak zeru-lurren egintza. Arb Igand 62. Diñotan gauzea da, ni baldin banitz, ez ete neukaken orretarako erakai edo arrazoirik. Ag AL 97. Kristau fielak umill gaitezen, / arrazoi franko bada ta. Auspoa 97, 53.
(s. XX). Barurik hautsi denetz arrazoinik gabe. CatJauf 17. Bi eratakoak dira, sinisten duguna sinisteko ditugun arrazoiak. Goñi 98. Antiklerikaltxoa bai, baña orretan ere bazituan bere arrazoiak. Urruz Zer 47. Bazkari eder hunen / arrazoin ederra / Oihanetik heldu den / etxeko egurra. Etcham 156. Arrazoi gabe askok / oi ditu zeluak. MendaroTx 368. Langilleakazko erruki ori atxaki garbia izan da; benetako zio edo errazoia, langilleai jai-egunez lan eragiñaz, ugazabai etorkien irabazia. Eguzk GizAuz 159. Arrazoia ezin billaturik. ABar Goi 20. Konda fededunen bozkariatzeko arrazoinak. Zerb IxtS 113. Ori esateko zerbait arrazoi ba-dezu, zerana-zerala. Zarra ba-naiz beintzat. Munita 111. Arrazoi bitxi bat ematen du: zure arpegia ederra baita. Or QA 133. Zerbaiten hotsa entzuten zuten beren gelan eta joketa horri ihork ere ezin zion bidezko arrazoirik bil. Mde Pr 314. Euren bizkarrera jaurtze orrek bere errazoiak izango ditu: sua dauan lekutik, keia. SM Zirik 5. Ingles guztien botuak zeuzkaten oposizionistek arrazoi honegatik. Arti Ipuin 48. Agian ba-ditu Jainkoak bere arrazoiak olako desordenuak permititzeko. Vill Jaink 49. Adin aretan zer orren zuztarra ta errazoia iñondik iñora susmau ez egian arren. Erkiag BatB 34. Joate utsa, arrazoi aundi-aundi bat ez badu, pekatu astuna izan diteke. MAtx Gazt 60. Hortaratu bahaiz, dudarik gabe, bahituen hire arrazoinak ere. Larz Senper 68. Bitartean, guk eztegu idazkera aldatzeko arrazoi gogorrik arkitzen. NEtx LBB 9. Bainan horien arrozoin nagusia da gogorik ez dutela hortako. Xa Odol 65. Arrazoi onen eta beste askorengatik, zor zaizkiola gure Don Kijote lerdenari etengabeko laudorio oroigarriak. Berron Kijote 108. Lendabiziko arrazoia, kontribuziotarako aña kobratzen duala errentatik. TxGarm BordaB 9. Samurtu baniz, banituen arrazoinak ere. Etchebarne 55. Zergatikoaren galde dabilenari arrazoi franko eman dakizkioke. MIH 202.
v. tbn. VMg 30. Aran SIgn 206. Bv AsL 74. Tx in Imaz Auspoa 24, 136. Etxde JJ 83. Uzt Sas 233. Ataño TxanKan 142.
Arrazoin: Brtc 211. CatLan 104. CatLuz 19. JesBih 421. Bordel 182. Xa EzinB 89.
Arrazio: ETZ 86 (Muruzábal, 1751).
Arrazu: Mercy 31. AstLas 25. UskLiB 78. ChantP 56. CatS 46.
Arrazon: Etchart 5.1r.
Errazoe: Itz Azald 66.
Errazoi: Etxabu Kontu 27.
Errezoi: Etxba Ibilt 481. Gerrika 183.
Razoe: Iraz 22.
sense-3
2. (AN-5vill), arrazoin (BN-arb; Urt), errazoi (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 272.
Argumento; explicación; exposición de motivos. "Argumentum, froga, arrazóña, arguménta " Urt II 302. " Errazoi garbixak, arek Alkatiari esan zetsazenak " Etxba Eib. "Arrazoi gogorra atera du (AN-5vill) [...] arrazoin ona atxematen dut hori (BN-arb-S)" Gte Erd 272.
Ez jende iakinsuén artean trakta ahal litezken punktuén goraki deklaratzeko, ez luzaki erran ahal litezken razoin guzién emaiteko intenzionez. Decl ã 1r. Baldin badakizu berze arraziorik aditzera emateko zein gauza gaistoa den bekatu mortalea. Ber Doc 125v. Etzuten bertze manurik behar, eta ez arrazoiñik, iakitea baizen heken nabusiak erran zuela. Ax 322s (V 214). Arrazoin hauk aditu zituenean amak, egin zuen alabak nahi zuen guztia. Ib. 239 (V 160). Gortia jaikiz geroz bilauaren / razoinak. Saug 21. Iakinsunek eta adituek arrazoin hau emaiten dute haren gainean. SP Phil 494 (He 501 arrozoiña). Nork nahi du erran gizona eztela itzal bat ene razoiñak libru hontan ikhusirik. Tt Onsa 105. Ordea hau da arrozoin hagitz flako bat, eta berenez indarrik gabekoa. ES 163. Bakean hitz onez eta arrozoin gozoez ongi egiten dira egitekoak. Ib. 383. Arrazoi suabeakin eria denboraz ta juizioaz Testamentua egitera mobitu bear du. Cb Eg III 223. Baña arrazoiakin baño, ejenploarekin Dotrina au zure buruan obeto sartuko da. Ib. 371. Egia horiez segürtatürik, arrazu horiez lehiatürik. Mercy 15. Eskaldunen arrazoinak Garat-ek presentatu / Eta Erregek guziak onak ditu kausitu. Monho 56.
( s. XIX.) Ez daguala zer eranzun errazoe ain argijetara. Mg CO 108. Ixillik nago errazoe orreek enzunda. Mg PAb 94. Ez zedukanean Otsoak zer erantzun arrazoi ain argiei. VMg 2. Arrazoi guziak orain berritzeko astirik eztago. Gco II 437. Dantzeen paboreko errazoiak ta erantzunak. fB Olg 133. Txoratua beingoan / ez dauka [Karlosek] zentzurik, / ez arrazoi, ez lege, / ez ezaguerarik. Echag 162. Nezesario zela / Juaitia, preziski, / Jeneralarengana / Gure arrazoineki. Bordel 42. Sagu gazteiño bat mundura berria, / . / Gathu zahar bati zagokon othoitzez / Hura ematu nahiz bere arrazoiñ onez. Gy 97s. Arerijo gerraijaren argudijuai jarki jakezan errazoe senduakin. (1864) BBatzarN209. Ordre berriaz bertzek ere zer dioten nahi du jakin, arrazoinak alde eta kontra nahi ditu entzun. Laph 182. Heien arrazoinak entzuten ditu, phizatzen ditu, eta osasunean bezanbat zuhurtziarekin ihardesten diote. Ib. 250. Oiei, arretaratu nai baziraden, milla arrazoi eta erakai eder aurkeztu ziezten A. Larramendik. Aran SIgn 205. Ekus zazute, bada, arrazoi oek indarrik duten edo ez. Zab Gabon 88. Aditu zituan Kardinalak Franziskoren arrazoiak. Bv AsL 176. Ori da errazoia, ori ori Patxi, / Uste dot ez dozula buruausten gaizki. AB AmaE 240. Heien yustifikatzeko arrazoinak aditu ere gabe. Elsb Fram 160. Den astokeriarik handiena estakurutzat aski baitzeie, tzarreko alderat. Oneko alderat emozute den arrazoinik hoberena. HU Zez 105. Ainbeste ezdabaiden eta errazoen ostean egiazkotzat ezagutua. Itz Azald 74.

( s. XX.) Zarra nazala ni! Orixe da gizonari arpegira emoteko arrazoia! Ag Kr 121. Galarrotsak eskuaraz / egiten direla! / Usaiak begiratu / behar ditugula! / Hori, ene gostuko, / arrazoin ahula: / Gaitza gaitz da eskuaraz / erdaraz bezala. Etcham 104. Jakintsunaren arrazoietan / izan zaitia etzana. Tx B II 151. Ez-arian bezela, orretxek bota ditu gaur arratsaldeko arrazoirik mardulenak. Ldi IL 26. Ikusi arren, garbi asko, senarra ez degula gure oituretara ekarriko ez degu utzitzen. Arkitzen ditugu ortarako arrazoi onak, edo onaren antzekoak. ABar Goi 34. Beti geok lasaitzeko diñako arrazoi koxkorren bat sortzen degu, eta tira. JAIraz Bizia 47. Iñork eskatu al zidan aurretik nere iritzia? Ba al zekian iñork bizitzerik nai nuan ala ez? Arrazoi eskasa! NEtx Antz 104. Arrazoi mardulik edo ateraldi irritsurik izaten zutenean, jendeak txaloka ta arraboska ekiten zion. Etxde JJ 176s. Piarresek ordea, etzun aditzen edo zuzenago mintzatuz etzun aditu nai onezko arrazoirik. Ib. 124. Gizonen eritziak era ta mueta askotakoak izan oi dira, ta bakoitzak norbere errezoi, zio ta susterrak erakusten daki. Erkiag Arran 17. Plaentxian baintzat. , Kantengandik edo, errazoiak ondo neurtzen ikasi zituen noizbait. SM Zirik 43. Azeria, auntzaren arrazoi onekaz, zer egin ezean geratu zan. Bilbao IpuiB 130. Arrazoiez beterikako liburua ematen digute. Vill Jaink 91. Biotzak ba-ditu arrazoi, arrazoi[ak] iritxi ez detzakenak. Or in Gazt MusIx 44. Dukiak, errezoi onek entzunaz, ekin zetsan apaltzen. Etxba Ibilt 480. Karlistai eusko abertzaletasunaren errezoiak ezagutu eragin naian. Etxabu Kontu 159. Arrazoi garbitan agertu du ark ez zuala deusen errurik izan. Berron Kijote 162. Zenbait arrazoi ere agertzen ditu uste honen alde. MEIG VII 89.
sense-4
3. (Lar, (G), H), arrazoin (Urt, Lar, (AN), Lecl, Dv, H), arrazoe (Lar), arrazu (H (S)), errazoi (V-gip; (V)).
Razón; entendimiento. "Ratio" Urt I 50. "Razón" Lar. "Discurso, facultad racional" . "(Llegar al uso de) razón, ezaguerara, adinara, errazoira eldu " Ib. "Adulto [...], errazoiaren mugara eldua " Ib. " Arrazoinaren arabera, selon la raison" Lecl. " Jaungoikuak gizonari, sarrittan bere kalterako emon zetsan errazoia " Etxba Eib. v. adimendu. .
Gizona da Filosofoén araura, animal razoin duen bat. ABC I 8r. Gizona da kreatura bat [...] zeini Iainkoak eman baitrauka adimendu eta razoin. Ib. I 7v. Arrazios usatzera etorris gero. Ber Doc 99v. Arrazoiñak aditzera ematen du klaroki / Onei sari, gaixtoei pena dagotela iustuki. EZ Man I 61. Horrek iragaiten du arrazuñaren limitak. Volt 214. Sudurra baino arrazoina laburrago duten batzuek erran dute. Harb 449. Gizon izaitea da adimenduan egoitea, arrazoiñaz usatzea. Ax 407 (V 265). Desira desordenatuak, arrazoinaz kanpokoak, hanbat kalte egiten badu. Ib. 285 (V 190). Errazoẽa zer dan iakin dagianerean. Cap (ed. 1893) pról. Gizonaren arrazoina flakoa da, eta errebela diteke. SP Imit IV 18, 4. Ene sensuek errezibi dezaten arrozoiñaren legea. Arg DevB 134. Arrazoiñaren argiak. Tt Onsa 136. Arrazoiña dukek orduan / Osoki hire nausia, / Eta arrazoiñaren nausi / Zeruko Jainko Handia. 109. Zerbait, gure arimaren salbatzeko egin dezagun, nahi du arrazoak. Bp I 126.
( s. XVIII.) Badugu argitasun natural bat arrozoinaren bidez kausi ahal ditezken gauzen bilhatzeko. ES 103. Zeinzuk bear di[t]uzan jakin kristinauak datorrenean bere errazoien ezaurira. Arz 49. Nork-ere bere burua hezi baitu halako maneraz non haren sensuek arrazoiñari obeditzen baitiote. Ch III 53, 2. Eman diozka arrozoina eta libertatea, zeinek altxatzen baitute bertze kreaturak baino gorago. CatLav 39. (V 28) Zenbat gauza Kristauak jakin bear ditu bearrez, arrazoiaren usu ta argitara datorrenean? CatBurg 12. (v. USO-ARRAZOI) Ez baitgare Gizonak, Arrazoiñaren medioz baizen. He Gudu 77. Zure arrazun gañen edo adrezian haboro bermatzen bazira, eziez Jesü Kristen berthütiari zor düzün obedienzian. Mst I 14, 3. Zenbat gauza jakitera obligadurik dago Kristiñaba errazoearen usura datorrenean? Cb CatV 18. Gure ira [...] nola arrazoiari sujetatu bear dan. Cb Eg II 163. Arrazoinik gabeko kreatura bat, hala nola iguzkia. Lg I 197. Zeren [kolerak] nahasten baitü arrazoina, eta galarazten arimako bakia. CatLan 117. Erraten da: Arrazioa segi ta eskuak geldi. (160) LE-Ir. Experientziak eta arrazoinak bezala, fedeak ere erraten darotzu hilen zarela. Brtc 112. Khorpitza delarik egongei, ehortzi izan den lekhian, arrazoak nahi lüke orozbat ladin arima. Egiat 171.

( s. XIX.) Beti edo geienez egoten da ezauera moduren bat arrazoiari gaizki deritzona obra txar ura. Mg CC 178. Nun da gure fede, ta errazoia? Mg CO 217. Errazoirik eztauden Kriaturak larri estuturik egongo badira, zer egingo dabe orduan bekatariak?EL1 39. Izanik aen birtute guzia natural utsa, lurreko arrazoiaren gañean bakarrik fundatua. Gco II 89. Ukatu zuen Jainko egiazkoa eta Jainkotzat autu zuen arrazoia. AA II 5. Zelan aserratuten danari berotuten jakon odola, mudau koloria, ta illundu errazoia. JJMg BasEsc 184. Errazoeko argitara edo errazoien usura eldu ditezanian. Astar II 6. --Zer da prudenzia? --Da birtute bat, zeñekin portatzen da persona arrozoñaren arabera. CatB 79. Haren akzione eta egintza guziak adimendu edo arrazoin soberanoaren, zeina baita Jainko bera, araberakoak izaiten. Jaur 207. Gertatu izaten ziran sarriro odolgirozko eriotza izugarriak, errazoiak baino indarrak geiago agintzen zeban era ta tokietan. Izt C 122. Neure adiña errazoiak argitu eban ezkero. "La luz de la razón iluminó mi entendimiento" (1856). BBatzarN 175. Zenbat gauza xakitra obligatuik dago kristioa arraziora ellegatzen deleik? CatAe 18 (CatSal 19 arrazoiala, CatR arrazoĩara). Arrazoiak berak agintzen duan bezela, onenari jarrai. Bv AsL 120. Adoraraztea kreatura hits batzu, erranez hek zirela errepresentatzen zutenak gizonaren arrazoina. Elsb Fram 128. Horiek dire horiek erlisioneak, erregeek, arrazoinak eta modestiak debekatzen daukitzuen atsegin kaltekorrak. Arb Igand 188. Ezin izan leiteke gure errazoe neurtuak [...], ezagutu eta ulertu dagiala Jaungoikoaren azkenbakotasuna. Itz Azald 25. Agertuera Jaungoikozkoa ukatuten dabeen errazoe utsaren zaleak. Ib. 83.

( s. XX.) Gizasemeok adimen edo errazoiaren, buruko argiaren jabe gara. Eguzk GizAuz 96. Ene ikerlanak arrazoiaren bide segurrari jarraikiz beti Egiara hel ditekeela erakutsi behar dizu. Mde Pr 181. Orrela betetzen da gizaldiz lurra, bere legorra kezketan agertzen dula, arrazoia nagusi daukala. Or Aitork 409. Gañera arrazoiaz jokatuagatik ere, gutxi proba diteke mundu onetan. Txill Let 56. Erreboluzioak herriaren alde eta arrazoiaren fabore egiten hari den lan haundiagatik. Arti Tobera 275. Animaliekiko kontakizun eta istorio denak edo ia denak, [...] sena probatzen dute, eta ez arrazoia edo adimendua. Vill Jaink 71. Arrazoiz baño irudikizun, berdintza ta antz bitartez. Gazt MusIx 165. Bazuen gidari argia: Andre Arrazoi. MIH 240. Ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean. Ib. 89.

v. tbn. Goñi 72. EusJok 68. Lab SuEm 190. Errazoe: fB Olg 45. CatBus 11.
sense-5
4. Razón, justicia.
Eztudala nik maite arrazona eta bakea errien artean. MRos 14.1r. Eta arrazio guziaren kontra azotatu zuten. Ber Doc 106v. Arrazoiña sostenga zak, dohala ere bizia, / Eta itsu errespetu gizonenei begia. EZ Man I 14. Maleziaz eta arrazoinaren kontra berzeren faltari iabetuz. Harb 34. Ez ezpada errazoegaz kunplietako. "No sino por cumplir con la razón" . Mic 13v. Eta arrazioak <-tioac> emanten du, eman dakioten beren nezesarioa biziaren pasatzeko. SermAN 5v. Baldin kolera ori karidadeaz bereala moldatzen ezpadezu, puntuoro arrazoiaren kontra, edo onen eskatzen, ta nai duen baño geiago irazakiko da. Cb Eg II 163. Gaitza da, zergatik arrazoia ez dago zure aldetikan. Sor AKaik 123. Pistolaren kañoian edo ezpataren puntan arrazoia balego bezela. Urruz Zer 26. Indarra daukuala ta errazoiari begiratu barik beti euriaz urtengo dokala uste dok ala? Kk Ab I 42. Inbiriyaren gorroto gaiztoz / il zuen batek bestia, / arrazoiaren biderik gabe / anaia zarrak gaztia. Tx B I 204. Errazoia non dagon / bakotxak igarri. Ayesta 44.
azpiadiera-4.1
Derecho que asiste a cada cual.
Oraiko giza aldartean arraziorik batre baldin badaukat estaut Anburzeak oraiko aldian nai duenik pasatuko. (Echauri, 1598). ReinEusk 107. Ikasazu gure erriak bere zuzena eztuela utziren galztera ainbat arrazoi duenean. MRos 10.2r. Eman batbederari bere deretxoa edo arrazioa. El 88. Zaintu biar dau bere partiaren errazoia juezaren aurrian. fB Ic II 167. Üskal herri huntan balitz moda / Prozesen üztekua Defisen eskila, / Elio lüzaz prezia prauben arrazu txarra. Etch 514. Musde Basterrexa zer defensüra, zü! / Arrazu gaxtua (ere) zük huntü gei düzü. Ib. 554. Azkharrenaren arrazoa bethi da hobena / Ikhusiren dugu berhala. Arch Fab 89. Bakarrik etorri naiz; badakizu, arrazoiarekin dabillena, ez da ikaratzen nun nai sartzia. Ill Testim 22. Izentau ein biu jueza, gure auziyau ebatziko dauena, zeintzuen aldera errazoia yausten dan. Kk Ab II 66. Iru gauza dira munduan alperrik galtzen diranak: Mendiko egurra, alperraren indarra eta pobriaren arrazoia. And AUzta 98. Ementxe egongo natzaizue zai-zai, nere alde daukadan arrazoiean sendo. Berron Kijote 64. Pobrearen arrazorea. (AN-larr). Inza NaEsZarr 472. Azkarren arrazoina da beti hobea. EZBB I 55.
azpiadiera-4.2
Razón, acierto en lo que se piensa o dice. " Arrazoin aundie arpatzeut (B), arrazoi aundia billatzen det (G-azp), errezoi aundixa topetan dot or (V-gip)" Gte Erd 272. Cf. ARRAZOI IZAN, ARRAZOI EMAN.
Arrazoia da beti / arkitzen erdian, / ez geiegi eta / ez gutxiegian. It Fab 165. Etzuben arrazoia falta. Sor Bar 99. Errazoerik aundienagaz . Laurak bat oi jake deitu. AB AmaE 37 (cf. ARRAZOIZ). Arrazoi faltik ez du, On Antonio! Ill Testim 15. Ikusten duk ire emazteak zer dion [...], eta etzaio arrazoirik palta. Etxde JJ 197. Ez ete dagoz errezoiez beterik aren azken-aldiko gogaideak, agintaririk ez menpekorik bear ez dala dabenean? Erkiag BatB 189.
sense-6
5. Razones, palabras.
Badaritzozu erran dauskidala arrazio onak. (Muruzábal, 1605). ReinEusk 115. Errazoaren batzuk esateko gexoari eriotzako orduan dagoanean. Cap (ed. 1893), 150. Erantzun ote digon sentimentu andiko edo pesadunbre andiko razoerik <rozeric>. OA 154s. Badügünez korajerik / deiküzia erraiten? / Arrazu horren enzütiak / odola ditadazüt alteratzen. Xarlem 236. Errazoe indezentiak ta itxusijak. fB Olg 100. Berba gogorrak ta errazoe zitalak ta minberaak. fB Ic I app. 26. Bidauak, izen gaistuak, errazoe txaarrak. Ib. app. 15. Errazoie txarra esan eutsunagandik alderatu. Astar II 107. Txisillutik jagita errazoe txarrakaz / Gisajoa etxetik baña eban bota. AB AmaE 389. Zure arrazoi batzuek / etzaizkit gustatu, / nere kontra zerade / manifestatu. AzpPr 40. Pello aita semiak / biyen partetikan, / beti arrazoi txarra / oien tartetikan. Ib. 80. Bear ez diran kontua franko / zuk badauzkatzu esanik, / guk ez diyogu iñon aditzen / orri arrazoi zuzenik. EusJok 136. San Juan de Luz-en bizi naizena, / arrazoietan garbia. Ib. 68. Esango dizut zer dan / mozkorran kontua: / sarri maldiziyua / ta arrazoi tontua. JanEd II 119. Zentzu gabeko arrazoi asko / atera dezu autikan: / eskolarikan ez daukatala / diozu neregatikan. Tx B I 142. Klaro dabillen gizonak eztu / arrazoi txarrik merezi. Tx B II 60. Asmentatikan ez dazkit eman / arrozoin kuriosuak. (B). Auspoa 97, 138. Ez gero jaun oiei arrazoi txarrik eman. Lab EEguna 95. Saltzaille ibiltaunaren errezoiak entzuten geratu. Erkiag BatB 174. Pertsulari lagun batek erran zautan hobe zela poto egitea, ezen ez arrozoin txar bat emaitea pertsuaren bururatzeagatik. Xa Odol 39. Lenago ere zuk olakuak / badizkirazu esanak, / oso arrazoi fundamentuzko / sendo dituzu emanak. Uzt Noiz 117. Berak ezin adituriko arrazoi aiek zertan bukatzen ote ziran ikusi-arte geldirik gelditu zan antxe. Berron Kijote 180. Begiratu txarra; arrazoirik txarrenak entzun bear. Ataño TxanKan 124. Ikasi bearrean aztutzen ari gizona... Arrituta gelditu nintzan artzaiaren arrazoi orrekin. Alkain 103. Famili guzia geunden arrazoi txarrak entzuten aspertuta. Albeniz 80.
azpiadiera-5.1
Idea.
Euskaldunak indarrez / guazela merman; / arrazoi orri bueltak / biar dizkat eman. MendaroTx 341. Nik pentsatu diat arrazoi ederra; baña ez nauk atrebitu esatera. TxGarm BordaB 44. Aspertzen gera beroan eta / aspertzen gerade otzen, / eta edozein arrazoi kaxkar / zaigu buruan jaiotzen. Insausti 317.
sense-7
6. Exposición. "Razón o cuenta, errazoia, kontua " Lcc.
Lenengo liburuan, [...] dago ezarria, Probinzia onetako zuaitz guztien errazoia. Izt C 133. Bigarren kapitulua. Españara lendabizi etorri izan zan itzkuntzaren errazoia. Ib. 5. Erlijio sagraduko zertarako ta bizilegearen arrazoi txit garbi zearoa eman zuen. Aran SIgn 15 (cf. ARRAZOI EMAN).
azpisarrera-1
ARRAZOIA AITORTU. Dar la razón. v. ARRAZOI EMAN (b).
Trevouxko Memoria famatuetan antxe datoz atereak eta isuriak Euzkeraren alde esan ditudan guziak, aitortzen didatela guzietan arrazoia. Lar, carta a Gandara 162. Bere salatzalle ta ikaskide guzien aintzinean arrazoia aitortu zion pozaren-pozez. Etxde JJ 20.
azpisarrera-2
ARRAZOIA BIHURTU. Exponer, explicar, dar razón de.
Ezen irriskutan gare akusatuak izaitea egun iragan den asalduraz; ez gindiokenaz geroz bihurt ahal arrazoina mugikida hunetaz. TB Act 19, 40 (Lç razoin eman).
azpisarrera-3
ARRAZOIA DA. v. ARRAZOI DA.
azpisarrera-4
ARRAZOI-ADIN. Edad del uso de razón.
Haurretango oharkabetasun atsegina utzi beharko, biziko baldin bagara, arrazoi-adineko egiteko latz eta nekagarriei ekiteko. MIH 304.
azpisarrera-5
ARRAZOIA EDUKI. v. ARRAZOI EDUKI.
azpisarrera-6
ARRAZOIA EMAN. v. ARRAZOI EMAN.
azpisarrera-7
ARRAZOIA GALDU. Perder la razón, las facultades mentales.
--Zer da horditzia? --Hura da arrazoiñain galzerainokuan edatia. CatLan 116. Bere kulpaz bere buruko zenzua eta arrazoia galtzen badu. Gco II 59. Zer gauza lotsagarrijakorik, Jaungoikuak emon deuskun errazoia galdu ta animalijaak baño bajubago legez jartia baño? JJMg BasEsc 206. Madrilen eztuenak / Arrazoina galdu, / Ohore publiko bat / Merexi ahal du. Bordel 118. Etzen inor harritu burutik egin zitzaionean, arrazoia galdu zuenean. Arti Ipuin 66.
azpisarrera-8
ARRAZOIAGAZKO. Razonable.
--Zer da latztasuna? --Naieragillearen griñen eta gurarien errazoiagazko alkartasun eta jokabide zuzen bat, Jaungoikoaren borondatearen erara. Itz Azald 190.
azpisarrera-9
ARRAZOIA IZAN. v. ARRAZOI IZAN.
azpisarrera-10
ARRAZOIA KENDU. "Errazoia kendu, quitar la razón, desmentir a uno. Luzera, denboriak errazoia kendu detsa" Etxba Eib.
Zenbat arrazoi kendu dizkigun / guri ezjakiñ egonak! Olea 224.
azpisarrera-11
ARRAZOIAN. Razonablemente. "Merkesko ematen dute jaten (G-azp), restaurante orretan arrazoiñan ematen dute jatera (B)" Gte Erd 130.
azpisarrera-12
ARRAZOIAN EGON. Ser racional, usar la razón.
Bada, gizon izatea da adimentuan egotea, errazoian egotea. GGero 275 (Ax 407 (V 265) adimenduan egoitea, arrazoiñaz usatzea).
azpisarrera-13
ARRAZOIAN ETORRI. Ser razonable.
Uso ziztrin bat gaitik [=ilteagatik] lau ormen artian / Eukitea al dator ondo errazoian? AB AmaE 315.
azpisarrera-14
ARRAZOIAN SARTU. Entrar en razón.
Barru au egingo jat puska bat nasaitu, / Azkenean dalako errazoian sartu. AB AmaE 273.
azpisarrera-15
ARRAZOI-HAUSTE.
Ez zaio neurriztiaren neurri-ajolarik, ezta izlaritza onaren arrazoi-austearenik ere. "La confutación de los argumentos" . Berron Kijote 21.
azpisarrera-16
ARRAZOIA UTZI. Dar la razón. v. ARRAZOI EMAN (b).
Beti zu alabatzen dagokizuna eta ezertan beñere kontrarik egin gabe beti zuri arrazoia uzten dizuna, zure etsaia dala. Arr GB 90.
azpisarrera-17
ARRAZOI BEREZKO. Razón natural. v. ARRAZOI NATURAL.
Alan irakasten dau siniste santuak, aituten emoten dau errazoe berezkoak, eta egiaztu eta ziurtetan dau erri guztien eta gizaldi guztietako eretxi guztienak. Itz Azald 39.
azpisarrera-18
ARRAZOI DA, ARRAZOI ZEN (etc.). Es razonable, justo.
tradizioa
Tr. Documentado desde Dechepare, es poco usado en el s. XX. Con det. sólo lo hallamos en autores meridionales.

Ieinkoa iaun den gauza ororen zu zirade andere; / Arrazoin da mundu orok dagien zuri ohore. E 105s. Gure Iainko eta Salbadore denaz geroz, razoin da gu ere haren populu egiazko eta obedient erakuts gaitezen. Ins D 2v. Ezlizatela razoin Kristen ethortearekin fidelék konfirmazione eta seguranza gutiago lutén. Ins F 3v. Ongi etorri zareala / errazoa da dasadala. Lazarraga (B) 1181rb. Umilladurik egiten dot / errazoa dan gauzea; / oñ-eskuetan besatzen dot. Ib. (B) 1183rb. Arrazoin da, Iauna, Aingeruen ogi hartarik dastatu duena aparta dadin munduko atseginetatik. Mat 264s. Oneritzi eta zerbitzatu arrazio den bezala. Ber Trat 88v. Erraten duela "Dignum et justum est", justo eta arrazio da. Ib. 69r. Ez ain maiz nola arrazio ballizate. Ib. 89v. Arrazoin da zuri ere Aita kreatzaillea, / Esker eta laudorio zordunak ematea. EZ Man I 40. Bizitzean ni nauenaz ohoratu geroztik, / Arrazoin duk enetzat den herioaz ondotik. Ib. 55. Gu gaudezen arrozoñ den legez iratzarririk. Ib. 137. Arrazoin da zuk ni iustiziatzea. Harb 133. Iustu da eta arrazoin, Iainkoari errendaturik egoitea. Ax 206 (V 139). Eznuen erein, ezta arrazoin bil dezadan. Ib. 595 (V 383). Arrazoin izanen da beraz halaber [...] bere trabaillua lehenik goza dezan. Ib. 172 (V 116). Arrazoin da ni bekhatore ondikozko hori pazienziaz bizi nadin zure borondatearen arauera. SP Imit III 18, 2. Eta hala arrozoin da, profetarekin batean erran detzadan espantuzko hitzak. ES 143. Arrozoin den bezala sentimendu hori izan dezadan zuetaz guziez. He Phil 1, 7 (Dv zuzen den bezala). Diote, gaizki bizi izan zana, ez dala arrazoi, ondo iltzea. Cb Eg II 94. Gizon batek bakarrik kondenatu bear balu ere, bildurrez ikara egotea arrazoi litzake. Ib. 133. Bada pena damazúna zeure kulpas merexí, arrazio dá eramatéa bai arímo onaréki. LE Ong 18r. Arrazoin ahal da hortaz artha handi bat ukhan dezadan. Dh 204. Otsoak ez bazuen ebatsi bildotsik, / arrazoi zan bezela, geiago artaldetik. It Fab 262. Ez deritzat arrazoi dala, ontzi-gidariari onenbesterentzat lekua eskatzia. Bv AsL 211. Bear diozute eskribitu ainbat lasterren eskatutzen, arrazoi dan bezela, zuen gauzak. Apaol 38. Goiz, eguardi eta arrats / beti porru salda, / kopatsu nai izatea / arrazoi ez al da? Ib. 66. Akar zegidanari adirik artzen ez niolako, ez zan oitura ta arrazoi neri akar egitea. Or Aitork 17.
azpisarrerakoSense-18.1
(Con -ago ).
Onelako Jaunaren grazia andi añ erraz edozeñek irabazi ditzakeanak, arrazoiago da zuk, Eria, ez galtzea. Cb Eg III 353. Zenbatez ezta arrazoinago maiz ikhus dezagun ea zertan den gure bihotza Jainkoaren alderat. Birjin 578. Oi, arrazoinago da naizen guzi-guzia eman nakion. Ib. 589. Eta zer da arrazoinagorik, argiaz zerbitzatu nahi eztenari, argia khen dakion baino? Dh 217.
azpisarrerakoSense-18.2
Eta ala arrazio geiago da gu gauden reberenzia eta debozioreki.Ber Trat 30r. Bardiñian, errazoe geijago da, semiak gurasuen premiñaan gelditutia, gurasuak semeenian baño. JJMg BasEsc 251.
azpisarrerakoSense-18.3
(Con det.).
Nola razoina baita nik haur estima dezadan zuezaz guzioz, zeren bihotzean baitzadutzatet. Lç Phil 1, 7. Eskerrak eman behar drauzkiogu Iainkoari bethiere zuengatik, anaieak, razoina den bezala. Lç 2 Thess 1, 3. Ni nax serbiduko dodana, danaa legez errazoea. Mic 13v. Errazoea da zuk bere emen modu onetan egitea. Cb CatV 87. Ondo dinozu, ta errazoia da neuk ekartia konbita. Mg PAb 88. Jaungoikoak berak [...] esaten digu, ordiak Zeruko Erreinuan sartuko eztirala [...]. Eta arrazoia da. Gco II 59. Obeidu eutseen Jaungoikuari, errazoia zan legez. fB Ic I 12. Eruango ditubee ez arrazoia dan lekura, ez borondatiak juan biar daben lekura. fB Ic II 257. Erriko agintari danentzat / nago atzarez betea, / arrazoia da gaur despeidako / esker onak ematea. Echag 223. Nik gura dodana da, urtean bein "Gabon", / Errazoia dan legez, pasau eiñaz "bonbon". AB AmaE 238. Barruti gutxi erosi eta / beti ardiyak gizenak, / arrazoia da saiatutzia / premiyan dagon gizonak. Tx B I 145. Errazoia zan au be, baña orduan ezeban baliyo. Kk Ab II 41.
azpiadiera-3.1
Elex gizonak biarra egiten badabe bestien arimien onerako, errazua andija da, oneek biurtutia gorputzerako biar dabeena.Astar II 244.
azpisarrera-19
ARRAZOI EDUKI. Tener razón.
tradizioa
Tr. Exclusivamente meridional.

Arrázio dauka, Jauna; beárnue emán nere bizia orrén zerbitzután. LE Ong 106v. Nork ote dauka bada / arrazoi onetan? / Ez batak, ez besteak, / diot nik benetan. It Fab 164. Arrazoi daukazute, esaten zien karzela-zaiak. Arr GB 145. Ark aldegin da ondorenian / ni ere etorri nitzan, / arrazoya're banedukan ta / berarengana juan nitzan. PE 150. Bai! Arrazoi daukazu, Mari! Apaol 123. Aita, arrazoi dauka Jaungoikuak gure kontua daukala eta berari esker onak eman biar diozkagula. Bv AsL 168. Etzidanan itzik erantzun; bai buruz keiñu egin, arrazoi neukala. Or QA 195.
azpisarrerakoSense-19.1
Esango dozu: Ez dauka errazoerik, zor dau ezkondutia.fB Ic III 360.
azpisarrerakoSense-19.2

(Con det.).
" Errazoia euki, tener razón. Gerria galdu genduanok, zoritxarrik aundiña izan dogu, mundu guztian kontra errazoia euki " Etxba Eib. "Eztakitt bixotatik zeiñek daukan arrazoia" Elexp Berg. .
Gizon bi aserre txit andian sartu ziran, eta bata mundurako arrazoia zeukala, bada onek kulparik etzuela, besteak testimonio falso andi bat jaso [...]. Cb Eg II 165. Errazoia daukazu: ez dira alkar ondo konponduten ardaua ta ura. Mg PAb 55. Nok errazoia daukan, ta legiak zer dinuan. fB Ic II 166. Arrazoia daukazu, / dio erantzuten. It Fab 35. Emakume batzuek / senarraren kulpa, / senarrak ere berriz / arrazoia dauka. Ud 92. Orduan esan eban: "Pedrok errazoia, / Euki dau, gordetean poltsan pesetia. AB AmaE 281. Jakingo eben, bai, nork eukan arrazoia. Bilbao IpuiB 247. Besteak esan zioten arrazoia zeukala. And AUzta 63. Arrazoia zeukan, ez nintzan ondo konturatu. Anab Aprika 63. Zuk, zure ajolagabekerian didazu / noraiñoko arrazoia daukadan erakutsi. Berron Kijote 157. Gizagajoak arrazoi zeukan. Alkain 27. Euskaltzale asko kexatzen dira eztela gure Euskalerrian liburu gehiegi argitaratzen [...]. Arrazoia daukate, baina erdi-banako arrazoia. Arti in MEIG V 134s.
v. tbn. AB AmaE 401. Apaol 49. Errazoia e.: Astar II 113. SM Zirik 36.
azpisarrerakoSense-19.3
Autortu ere zidan garbiro, errazoi andia gendukala Euskaldunak, geren izkuntza maite izatea.Izt C 231. Krispiñek berak eukan arrazoi guztia; Don Martin oker egoan. Bilbao IpuiB 138. Ez eukan arrazoia makala. SM Zirik 68.
azpisarrera-20
ARRAZOI EGIN. Dar la razón, reconocer la razón.
Idazü laket bazaizü zure benedikzione saintia; zure iustiziari arrazo egiteko, eskenzen derizüt eta hartzen gogo honez egün heltüren zaiztadan galziak eta damiak oro. Bp I 129.
azpisarrera-21
ARRAZOI EMAN. a) Dar razón de, exponer, explicar.
Paulek bere buruagatik ihardesten eta bere bizitzeaz eta fedeaz razoin emaiten. Lç Act 24, tít. Ezen peril da sedizionez akusa ezgaitezen, egungo egunagatik, truble hunezaz razoin eman ahal dezakegun kausarik eztenaz geroz. "Rendre raison". Ib. 19, 40 (TB arrazoina bihurtu). Hura gai baita arrozoin emaiteko egiten dituen gauzez. CatLav 39. (V 28) Paulo, eskua hedaturik, hasi zen bere manaiuaz arrozoin emateko erraten. He Act 26, 1 (Lç razoin emaiten; Dv egitekoa xuritzen). Baldin nik gaizki itzegin badet / Errazoe eman ezazu. Bast 16. Eta orain ez naute ba jarri poema aundi baten arrazoi ematen? Vill in Gand Elorri 9. Alkain gaztea, ori da arrazoi / garbi-garbi ematea, / zure biotzak eta nereak / eskatzen dute pakea. Alkain 104. Eta orduan sekula ez diote iñori arrazoirik ematen; berena egin eta kito. Insausti 305. (Con det.).
Munduan egin dituzan obra guztien kontu ta errazoa emoten. Oe 30. Kontu ta arrazoia / emon biarko dau / zerura juango bada / gure arima au. DurPl 105. Onelako lan baten arrazoia eman bear dugunean. Vill in Gand Elorri 13. Arrazoia berealaxe emango dizut, irakurle, zergatik dan ori. Uzt Sas 339.
b) Dar la razón.
Fededun egiazko guziek errazoin [sic, tal vez errata por a-] eman diote Aita Sainduari, eta huni aiher dira orai erlisionearen etsaiak. HU Zez 157. Egungo egunean, jakintsunek ez baitute aho-mihitan constante H edo nombre quantique-ez bertzerik, arrazoin emaiten diote [Platoni]. Lf in Zait Plat XXI. Nik arrazoi emango / nizuke, Lasarte. Uzt Noiz 120. Ortan, artzaia, emango dizut / arrazoi oso poliki. Alkain 97. Aiek ere oso-osorik nagusiari eman zioteken arrazoi. Ataño TxanKan 29. Lehenbizikoari ematen diot arrazoi, batere zalantzarik gabe. MEIG I 243.
(Con det.).
"Errazoia emon, dar la razón. Entzu da gero, errazoia emon netsan" Etxba Eib.
Birtutiaren maisiatzallerik aundienak biartu izan ditu arrazoia oni ematera. Bv AsL 53. Nik Juliani ematen zioat arrazoia. ABar Goi 20. Oraindiño beste irugarren baten iritxia daukagu entzuteko. Ziur nago arrazoia emongo deustana. Bilbao IpuiB 49. Emaztiak errazoia emon zetsan ontan senarrari. Etxba Ibilt 470.
azpisarrera-22
ARRAZOIETAN PLANTATU. Razonar. "Nik eztot ezautzen... Gauza batzutan ondo plantatze i zan, errezoietan da, baiña faillaua" Elexp Berg.
azpisarrera-23
ARRAZOIETAN SARTU. Meditar, razonar.
Orretarako oriyen obrak / estudiatu lenbizi, / arrazoietan sartu gaitian / zeñ ote geran nagusi. Auspoa 97, 51.
azpisarrera-24
ARRAZOI GALDETU, ARRAZOI GALDE EGIN. Pedir explicación de.
Zareten bethi prest ihardestera zuetan den speranzáz razoin galde egiten duen guziari. "Qui vous demande raison" . Lç 1 Petr 3, 15 (He arrozoin galdegin, TB arrazoin galdegin; Ker itandu, IBk arrazoibidea eman, IBe arrazoiak adierazi). Herriko oilar guziak / Bildu behar zituan / Bere lagunen odolaz / Arrazoin galdatzeko. Monho 44.
azpisarrera-25
ARRAZOI GEREZTAR. "Razón natural, arrazoi gereztarra" Lar. v. ARRAZOI NATURAL.
azpisarrera-26
ARRAZOI IZAN. Tener razón, estar en lo cierto.
tradizioa
Tr. Con det. es más frecuente al Sur (si bien se encuentra ya en Axular).

Arrazoin zian erimita saindu hark. Tt Onsa 81. Skribek ere gauza bera diote, eta arrazoin dute. Lg II 242. Arrazu duk hortan hik, / behar diagu libertitu. AstLas 16. Arrazu dük Martila / Phensamentü huna dük. Xarlem 249. Baihartek ere aspaldian / untsa arrazu beitzian. Ib. 345. Dakusagun bada zeinek duen arrazoin. Dh 190. Arrazoi dek --otsoak / dio erantzuten. It Fab 33. Baditeke arrazoin duzun, Don Juan. Laph 105. Arrazoi du, jauna, bai. Jaungoikoaren beldurrik ez dan lekuban gauza zuzenik ez. Sor Bar 104. Anbotoko beleak, beti bertan bizi, / Nai izatean ez du arrazoi ain gitxi. AB AmaE 282. Ikhus zazu zeronek, ez othe dudan mila aldiz arrazoin. Elsb Fram 150. Axeriak arrozoin / duela diote; / Lehoinari --hoben duk-- / nekhez erran daite. Zby RIEV 1908, 762. Simeonek ezagutu zuen arrazoin zuela apezpikuak. Jnn SBi 86. Ez dakit seguru zer gertatu zen; [...]; biño nere ustez, arrazoi zuen jendeak. Goñi 86s. Arrazoi dek, ez dik alde egingo gugandik. Ill Testim 24. Arrazoi ditek. Egongo aiz ba beti ta beti jardun berakin burua zoratzen. ABar Goi 70. Bañan arrazoi dun, oraingo ontan gizon ua Yainkoaren baño deabruaren mandatari zala esan zitekenan. Or QA 107. Ikusiko dok guardasobil arraio orreik arrazoi izan yuen ala ez. Bilbao IpuiB 251. Fusillak zituztenak al zuten arrazoi? Ugalde Iltz 27. Bai, bai; arrazoin duzu, izeba. Izeta DirG 27. Bai, arrazoin du, miletan arrazoin. Ardoy SFran 19. Onegia naiz, bai, arrazoi duzu. Lab SuEm 177. Ortan arrazoi dezu. NEtx LBB 188. Nik ez dakit, jaunak, nere senarrak beti arrazoi duanik. Ib. 199. Horra ama bat, lege gizonek arrozoin dutelakoan, / bere fruituaz libratu eta iduriz bake osoan. Xa Odol 220. Arrazoi dezu ta bear zaio, / Jose, bide orri eldu. Uzt Noiz 91. Arrazoi bainuan [...], joan-etorria pake-pakean egiten utzi ninduten. Alkain 39. Emen guztiok degu arrazoi / bakoitzak bere ustetan. MMant 108. Arrazoi dezu; baña, baña... TxGarm BordaB 98. Ikusiko duzu ea ez dutan arrazoin. Etchebarne 142. Arrazoi du Melville Richards-ek galesaz ari dela. MIH 186. Nork du arrazoi: burnibidea dioenak, ala . perrokarrila edo xemendeperra esaten duenak? PMuj in MEIG I 94.
v. tbn. Xe 410. Iraola 25. Alz Bern 52. Tx in Imaz Auspoa 24, 140. JAIraz Bizia 17. Etxde JJ 118. And AUzta 58. Berron Kijote 213. Ataño TxanKan 106. Arrazoin izan: Gy 60. Mde Pr 155.
azpisarrerakoSense-26.1
(Con -(r)ik, en oraciones negativas, interrogativas o condicionales).
Arrazoirik deran / etzaude ezagueran. Imaz Auspoa 24, 143. Zer esan bearko degu?... Ez nula arrazoirik? Ldi IL 59. Beti zure alde atera izan gaituzu arrazoirik bazendun ala ezpazendun. Etxde JJ 129. Bizi eziñik badabilzkigu / guk naikua komeriyak; / nik arrazoirik dedan edo ez / or daude juzgalariyak. Uzt EBT 1960, 87.
azpisarrerakoSense-26.2

(Con det.).
" Diñozun guztian, errezoia dozu " Etxba Eib. .
Dakusagun ea zeiñek dioen hobeki, zeiñek duen arrazoiña. Ax 55 (V 36). Arrazoia zuela txoilki aitorturik, / otsoa apartatu zan artzanoragandik. It Fab 261. Biek nola biek arrazoiña zuten. Gy 134. Bertze bizirik ez balitz oraikoa baizik, zuk zenduke arrazoina. Laph 129. Ez naiz jungo. Nik arrazoia izan da... Ez al det nik arrazoia? Sor Gabon 54. Arrazoia nork duen / guk nola juzgatu? AzpPr 110. Euliya esnetara bañan etzanaguak zirala, zenbait emakume diru-usaira, eta arrazoyik asko bazuben. Moc Damu 27. Arrazoia al du berriz Shakespearek? Txill Let 66. Errezoia dozu, jauna esatiakin. Etxba Ibilt 464. Konfiantza eza dago bazterretan. Arrazoia al dut ala ez? Lab SuEm 171. Altubek arrazoia zuela dirudi horretan. MEIG VIII 101.
v. tbn. Apaol 43. Alz STFer 123. Osk Kurl 214. Errazoia izan: SM Zirik 115.
azpisarrerakoSense-26.3
(Con adj. como handi, oso, etc.).
Arrazoi aundia dek --dio erantzuten--. It Fab 260. Jainkoak eztik nahi izan, / Arrazoin handi beitzian; / Badakiat orai zeren. Arch Fab 221. Zaharrak arrazoiñ osoa ukhan zuen. Gy 152. Arrazoin handia duzu; aithortzen dut. Dv LEd 206. Arrazoi aundia du. Lab EEguna 107. Errezoi aundie dozu. Kk Ab II 156. Freud bururatu zait eta arrazoi betea duela pentsatu dut. Txill Let 87. Etekiñaren moralak luke arrazoi osoa. Vill Jaink 101. Arrazoi aundia duk, Santxo. Berron Kijote 205. Pastor Añibarrok arrazoi aundia zuala ikusi nuan. Alkain 39. Arrazoi osoa du alde horretatik San Martinek. MEIG III 61.
azpisarrerakoSense-26.4
Tener motivo.
Paretetan iosirik dauden harriek ere zuzen dute, eta arrazoin, bekhatorearen kontra iaikiteko. Ax 568 (V 364). Badut arrazoin, ene ustez, Philothea, zuri konseillu emaiteaz konfesione jeneral bat egin dezazun. SP Phil 26. Bere buruaz fida den superbioak arrazoin du deusik egiteko ausartziarik ez hartzeaz. Ib. 210. Arrozoin dut eta arrozoin ere handia Marianari errefertatzeko. ES 120. Egun arrazoin du Iruñeak handirozki loriatzeko. Ib. 119. Oi ala nik arrazoin baitut neure buruaren mezprezatzeko! Ch III 14, 3. Ustetzeko arrozoin balin baduzu estatu hura punimendu bat dela zuretzat. Mih 46. Ez othe du arrazoin gure obedientziaren igurikitzeko? Brtc 89. Halarik ere aski bakhean bizitzeko arrazoin baduket, baldin nere kofesioarekin batean bizitzea aldatu badut. Dh 130. Nigar egiteko arrazoin ere baduzu. Laph 3. Agindutzia arrazoi dute, / Lasarte, onelakuan. Uzt Noiz 114. Baginuke arrozoin / erteko elgarri. Xa EzinB 100.
azpiadiera-4.1
(Con -(r)ik ).
Oi ni onela penaetan / ez dozu errazoarik. Lazarraga 1184r. Samaritarra ta deabruak artua zerala esateko izpiderik (arrazoirik) ez al dugu? Ir YKBiz 325. Zotz-arten baten amildu, / gorputza dana odoldu, / gizonak ola penatutzeko / arrazoirik al du? Uzt Sas 70.
azpiadiera-4.2
Kulparik gabe bota zenion / fusillako kargazoia, / gizon gaxuak aserretzia / ez al zuen arrazoia? Tx B III 50.
azpiadiera-4.3
Ordutik badugu arrazoin guzia beldurtzeko zeruko dohain preziatu hura ez dela gure arimetan. Lg II 300.
azpisarrera-27
ARRAZOI IZATEZKO. Razón natural. v. ARRAZOI NATURAL.
Errazoe izatezkoa edo berezkoa da Jaungoikoak emoten deuskun argitasun bat, zuzenera berezkoaren barruan dagozan gauzak ezagututeko. Itz Azald 15.
azpisarrera-28
ARRAZOIKO. Razonable. v. ARRAZOIZKO.
Jai osoa bada, bear edo lanik egiten ez dabeenak, premiña estu edo errazoeko baga. CatBus 24. Ola esantako berriket'oyek / arrazoikuak eztia. Auspoa 39, 49.
azpisarrera-29
ARRAZOI-LEGE.
Bere nagusiarentzat bezelako arrazoi-lege berbera zala beretzat ere. "La mesma regla y razón" . Berron Kijote 191.
azpisarrera-30
ARRAZOI-MODU. Razonamiento. v. arrazoibide.
Itxumustuko ateraldi ta arrazoi-modu berri ta mee ustekabeko arekin izutu xamarra geratu zan Ignaziyo. 'Manera de argüir y estrechar' . Aran SIgn 59s. Arrazoi modu oriek aditurik, Kardinalak artu zuan, Aita Santuarekin batera, bere gañ gauza au antolatzia. Bv AsL 205.
azpisarrera-31
ARRAZOI NATURAL. Razón natural. v. ARRAZOI BEREZKO, A. IZATEZKO, A. GEREZTAR.
Arrazoin naturalak erakusten dioen bidetik eta ordenantzatik aldaratua. Ax 422 (V 273). Huna da arrazoin naturala [...], ongiaren eta gaixkiaren artean iujeamendu emaiteko bothere duena. "Ratio naturalis" . SP Imit III 55, 2 (Ch arrazoin naturala, Mst, Ip arrazu natürala, Echve arrazoi naturala; Leon sortzetik dugun adimendua). [Birtute] batzuek dira naturalak, gizonak bere ezaguera edo arrazoi naturalarekin iritsi, eta exerzitatu ditzakeanak. Gco II 82.
azpisarrera-32
ARRAZOIPEAN JARRI. Poner en razón.
Amaika zikillada egin bere bai, bidean, idisko iñuskeari, min emonaren emonaz errazoipean jarri nai bai leben. Erkiag BatB 51.
azpisarrera-33
ARRAZOIRA EKARRI. Meter en razón, poner en razón.
Birtuteak ekarten gaituez errazoara. Cap 82. Birtutek ekarzen gaituste arraziora eta bear dan legera. El 91. Ez da gauza barrija, guraso askok eureen seme alabeen lotsa gaistua ta esker txaarra ikusita, areek eskura ta errazoera ekartiagaz desesperauta, eureen burubai purijaz illtia opa izatia. fB Ic I app. 8.
azpisarrera-34
ARRAZOIRA ERAKARRI. Poner en razón.
Zahar gaizo hark egin zituen egin ahal guziak nahiz erakharri yende zoratu hek arrazoinerat. Lg I 238.
azpisarrera-35
ARRAZOIRA ERORI. Entrar en razón.
Batzuen eta bertzeen izpirituak sobera ziren berotuak eta nahasiak erortzeko arrazoinerat. Lg II 271.
azpisarrera-36
ARRAZOIREKIN, ARRAZOIGAZ. Con razón. En AxN se explica arrazoinez (58) por arrazoberekin.
Arrazioreki erran dezakegu. Ber Trat 77v. Jende infidelek erran / zuten arrazoñekin, / ala Iaunak baitaroa / hauk ungi handi egin. EZ Eliç 275. Beraz, arrazoinekin ortzeguna deithuko dugu sortzeguna. Harb 135 bis. Iguzkiak arrazoiñekin erran ahal diazaio beranduraiño ohean datzanari: zer aratza hor alfer-nagia? Ax 34 (V 21). Nihor aditzen duzunean gaizki erraiten, ezar ezazu akusua dudatan, ahal badagizu arrazoinekin. "Justement" . SP Phil 360. Beraz arrozoinekin erran dut, saindu dohatsu hauk direla bi izar argi, eta bi aingiru. ES 125. Arrozoiñekiñ erran zuen lehenago zuhur batek: "Ez naiz egundaiño gizonen artean izatu non ez naizen gutiago eta flakatuako bihurtu". Ch I 20, 2. Zeren ardüra eta mortalki ofensatü beitzütüt, arrazureki kreaturek orok ene kuntre armak hartzen zitizie. Mst III 41, 2. Elizako aitek admiratu dute arrazoinekin Jesusen humiltasun ezin erranezkoa. Lg II 128. Arrazoinekin zioen Apostoluak. Jaur 155. Arrazoinekin zu baizik / ez du bertzerik goguan. Bordel 95. Errazoigaz esango dabe / Gure urrengo umiak / Izan giñala duda bagarik / Ero ta zoro garbiak. AB AmaE 4. Egun konparatuko dut, eta naski arrazoinekin, gure errepublika hau [...] emazte eder bati. Elsb Fram 155. Jaun Apezpikuak nahiz arrazoinekin katolikoek beren eskuak atxik ditzaten, bederen erlisioneko urratsetan. HU Aurp 122. Jaun mera bera harritua zagon, arrazoinekin: [...] horra nun bet-betan, beztitzean, krak! konkortua gelditzen den! Lf Murtuts 37. Goizik esposatzen ziren nexkak orduan, eta arrazoinekin. Ardoy SFran 59. Jakiten ahal duzu hunen bozkarioa ba zela zerbait. Arrazoinekin. Etchebarne 132.
azpisarrerakoSense-36.1
( Arrazoiarekin ).
Eta ala arrazoiarekin gure dotriña laburrak dio pekatu beniala dala pekatu mortalaren disposizioa. Gco II 17. Mila maldezinoe ezarten jakoz errazoiagaz. fB Olg 33. Arrazoiakin ote zaituzten famatu, / Piskabat nai zinduket nik ere probatu. AB AmaE 397. Errazoiagaz da bat deitzen Txomiñ "tranpa", / Joakin "guzur" bestea, biak dauke antza. Ib. 244. Errazoiagaz esan zeinke, ama maitia: . Beatam me dicent. Ag Serm 80. Laurenze Obispo jaunak arrazoiakin erantzun zion, oraindik pixka bat itxedon zezala. Goñi 59. Nola nai dezu bada, [...], arabakitutako galtzak uztia? Arrazoiarekin ta, tarratara ederrak egingo lizkiateke zenbait mingañek. Alz Txib 97. Eskuetan daukan arma orrek arrazoiakin eskatzen badu gure bizia. Ill Pill 25. Ezer esaten bazaio / arrazoiarekin, / mozkorrak esango du: / "Kuidado nerekin, / gerria autsiko dizut / makilla batekin". JanEd II 24. Harrituta gelditu ziran. Ta arrazoiarekin. Osk Kurl 154. Euskalerriko gari egitia / ederki asko kostia, / arrazoiakin erabaki zan / lantegi ori uztia. Uzt Sas 75. Jende asko keja da / arrazoiarekin / lanik ezarekin. AZink 188. Gure etxekoak apuratuta zeuden, zer pasatzen ote zitzaidan, arrazoiarekin. BAyerbe 100.
azpisarrerakoSense-36.2
(Con adjs. como handi, guzti, oso, etc.).
Halakotz arrozoin handirekin erran zuen Lucio Apuleyok. ES 381. A. Larramendi aserrezko dago, eta arrazoi andiarekin. Cb EBO 48. Elizak arrazoin handirekin ohoratu du. Lg II 100. Jangoikoaren Justiziak arrazoi andiarekin kondenatu nau. Mg CC 138 (CO 204 errazoe andijagaz). Arrazoin handirekin deitzen da ondikozko lur hau nigarrezko harana. Dh 180. Errazoe andijagaz asiten gara orazinoe egiten emetik. Astar II 253. Arrazobe anitzekin esan zuen San Tomasek etzela pekatu peligrosoagorik lapurretakoa baño. (Goldaraz, 1833). ETZ 223. Egiaz arritu zitekian arrazoi aundiarekin. Bv AsL 27. Berek esaten dute, eta arrazoi guztiarekin esan ere, sentimendu au izan dela erlijio guztien sortzaillea. Vill Jaink 118. Gertatu zitzaiona guardiai esan, eta arrazoi aundiakin gañera. MMant 25. Gure aitonari ere bai [pena ematen zion] arrazoi guztiarekin. Insausti 119.
azpisarrera-37
ARRAZOI-USO (a-usu Lar, Añ). "Uso de razón" Lar y Añ. v. USO-ARRAZOI.
azpisarrera-38
ARRAZOIZ. Con razón, con motivo; justamente. "(Con) razón, eraldez, arrazoiez, ondo, ongi, egokiro" Lar.
Jaun Zerukoa, nik errazoaz / beti zaidaz loadu. Lazarraga 1169r. Errazoaz desakezue. Ib. 1173v. Burasoei zaizte arrazoñez khexatzen. EZ Man I 130. Neure etxatiarren hutsak sobera gastigatu tut, koleraz gehiago ez ezen arrazoñez. EZ Eliç 150. Zer ere eskiribatuko baita euskaraz, hura guztia, euskaldunen buruzagi bezala, zuri dagotzula, zuri zor zaitzula, eta arrazoiñez orai ere zuri presentatu behar zaitzula. Ax 9s (V 5). Hargatik arrazoinez emaiten zait ahalkhea. SP Imit III 41, 2 (Ch iustuki, Mst jüstoki, Ol bidez). Haserreduratik heldu den erantzukia, arrazoinez egiten delarik, ezta prezatzen. SP Phil 231. Kunplitzeko penitenzia arrazoiz ematen zaiona. Mg CC 143 (CO 212 errazoez). Santu ta doktoriak errazoez diadar egiten dabee dantza nastubeen kontra. JJMg BasEsc 134. Onek azkenik arrazoiz utzi-erazo ziozkan geieki aiek. Aran SIgn 27. Onek arrazoiz eta bidez uste lezake pekatuen damua eta ontzeko grazia Mariaren bitartez iristea. Arr May 75. "Al dezun arte" diot / ta naiko arrazoiz, / ilko zerala ere / pentsatzen det iñoiz. Insausti 325. Bazen beste horren ahaide hurbil eta ezkutuagoa, lusitaniarra, Tovar-ek zeltiberikotik bereizten eginahalak egin zituena. Zuzen eta arrazoiz, nik uste. MEIG VIII 85.
azpisarrerakoSense-38.1

( Arrazoiaz ).
"(Con) razón, arra o errazoiaz, ondo, egokiro " .
Emengo neke ta alegin guziak, egiaz ezerez dirala, arrazoiaz esango didazute. Cb Eg II 19. Errazoiaz bildur izan bear gara onak dirianez gure deboziñoak. LoraS 78. Etxeko seme edo alabak, gurasoak arrazoiaz eragozten dion gauzaren bat egin nai balu. Gco II 14. Errazoiaz zenduzan balak eskatuten. AB AmaE 256. Sokorru-deiak entzun ala, jenteak lenengo egiten ebana, atetan ezkutau nai, kalean zear iges egin, orixe zan, errezoiaz-ta. Nok gura eukean idisko gazte odoldun baten adarkadarik artu? Erkiag BatB 53.
azpisarrerakoSense-38.2
(Con adjs. como handi, oso, etc.).
Errazoe andiaz esaten izan dabe langille askok. Eguzk GizAuz 157. Arrazoi aundiz ikusten dira / samintasunez erreta. Basarri 184. Ene adiñari dagokion azkurria ola irrika baneza, ista eta irri legidaket arrazoi aundiz. Or Aitork 17. Parre egingo dezute, arrazoi aundiz egiña. Albeniz 36. Eta . il celeguieçan "helburu zentzuzko subjuntiboa" dela dio Arejitak, arrazoi osoz. MEIG V 84.
azpisarrerakoSense-38.3
Razonablemente, según la razón.
Eta nola lehen ezbaitzen hitzkuntza bat baizik [...], arrozoinez heldu da mundu-herri guzian izan zen lehenbiziko hitzkuntza izan zela eszitiarrena. ES 386. Badirudi arrozoinez herriko jendek berek, erran nahi dut, lapurtarrek eman behar ziotela bere herriari izena, eta bere hitzkuntzan. Ib. 158.
azpisarrera-39
ARRAZOIZKO (V-gip; arrazoinezko SP; errezoizko V-gip). Ref.: Etxba Eib (errezoizkua); Elexp Berg (arrazoizko). a) Razonable, puesto en razón, justo. "Raisonnable" SP. "Razonable. Gauza errezoizkua arek esan dabena" Etxba Eib. "Arrazoizkua pentsatzen jat artu daben erabagixa" Elexp Berg. En DFrec hay 12 ejs. de arrazoizko, junto a 2 de arrazoinezko.
Razoinezko estimatu ukhan dugu eta guziz nezesario [...] Iainkoarenei garreiztén. Ins F 7v. Ofrenda ditzazuen zuen gorputzak sakrifizio bizitan, saindutan, Iainkoaren gogarakotan, zein baita zuen zerbitzu razoinezkoa. "Votre raisonnable service" . Rom 12, 1 (He arrozoinezko; TB zuzenezko). Gauza iustu eta arrazoñezkoetan eztitut obeditu. EZ Eliç 147. Egizu gogoeta zure arimarekin promes hura zein den saindu, zein arrazoinezko, zein desiratzeko. SP Phil 504s. O arrazoiñezko kolera, / Graziarik gabekoa! 156. Meza erratean etzaitezela izan ez luzegi ez laburregi, begira zazu neurri arrazioñezko bat. Ch IV 10, 7. Zeronek ez dezazula deusere galde zuzen eta arrozoñezko ez denik. Mih 69. Bekatu mortalen batekin arkitzen bada anima, ta orobat arrazoizko ez da baida edo dudarekin arkitzen bada. Mg CC 213. Gure borondatea eskuratuko du ta ekarri arrazoizko bidera. Ib. 223. Baña ez daukee errazoezko eskusarik. Mg CO 147. Besteren pekatuak eragozteko agertzen dan ira eta aserrea beti da justua, arrazoizkoa eta pekatu bagea? Gco II 47. Jaungoikuaren lege santuba guztiz da errazuazkoa, zuzena, erraza ta geure onerakua. fB Ic I 20. Gurasuen errazoezko naijaren kontra egiten dirian ezkontzak. fB Ic III 355. An aurkituten ziran luurrian euki leizan era, ta kontentu errazoezko gustijak. JJMg BasEsc 31. Jai osoa bada, bear edo lanik egiten ez dabeenak, premiña estu edo errazoeko baga. CatBus 24. Iruritu zait irakurleen jakin-nai arrazoizkoari atsegiñ emateko, ondo egingo dedala emen bere itzak ezarritzen. Aran SIgn 115. Gisa onetako gogoramen arrazoizkuari begiraturik, utzi zuan etxe berria zutik. Bv AsL 139. Errazoezkoagoa eta gauza zurragoa izango da, [...] Jaungoikoaren lekukotasunari eta esanai, sinistea emotea. Itz Azald 15. Kendu zaiozute esperanza [...] gizon bati [...], ta munduan egiten diran gaiztakeri guztiak errazoizko gauzak izango dira. Ag Serm 145. Nik uste dudanez, au da [eskribitzeko] modurik zuzenena eta arrazoizkoena. Goñi 20. [Ez barutzeko] arrazuñezko kausik ez baute. CatUlz 35. Lege izan nai dauan aginduak, nai ta ez, errazoezko izan bear dau. Eguzk GizAuz 99. Guri kendutako ondasunak gureganatzea arrazoizko din. Or QA 92. Ederki. Oso arrazoizko gauza. Ib. 96. Bere eta Gabrielaren familiaren interesei jarraikiz arrazoizko ezkontza bat egiteko. Mde Pr 176. Arrazoizko gauza bait-zan izan ere, nagusiak bere bizikera mudatu ezkero, arek ere bere izena mudatzea. Berron Kijote 36. Gero ere onera etorri bearko dik eta datorrela. Nai badu, arrazoizkoa dek. JAzpiroz 169. Gaiñera pronto parre egiteko / arrazoizko zenbait itzi. Insausti 228. Hauen joerari zeharo arrazoizko deritzat. MEIG VII 182. Arrazoizkoa litzateke gizonak bere burua hilko lukeela uste izatea. MEIG I 194. (Aplicado a personas). Razonable; justo. "Aequicultor, [...] arrazoñezkoa, arrazoinduna" Urt I 342.
Gauza bakhana da gizon arrazoinezkorik kausitzea. SP Phil 382. Persona ondo azi errazoezko ta konfiantza osokuak. JJMg BasEsc 105s. Gizonik begiratuena, arrazoizkoena ta onraduena, lujuriak azpiratzen badu, bereala irabiatzen da guzia. Arr CDoc 144 (ap. Zait EG 1958, 389). Azpeitiko jira / ta aren segira / orain etorri da / bear dan tokira, / arrazoizko gizonak / baldin badira. AzpPr 60. Don Bruno, bere ustez, gizon arrazoizkoa zan, antiklerikaltxoa bai, baña orretan ere bazituan bere arrazoiak. Urruz Zer 47. Zalako gizon arrazoizkua / danekin ondo konpondu. MendaroTx 334.
b) Racional.
Arrazoinezko naturaleza ezin hainitz dagokeiela goseturik. "La nature raisonnable". SP Phil 494 (He 501 arrozoiñezkoa). Heldu garenean hetaz gozatzera, gure arrazoinezko arima egiten baita animalia eta abre-arima. Ib. 413. Ordena eder hau kausitzen denaz geroztikan gauza naturazkoetan, eta arrozoinamendurik gabekoetan, ezta beraz zer miretsi, kausi dadin gauza arrozoinezkoetan, eta izpiritualetan ere. ES 143. Adimen gorengoari arrazoizko ekiña menperatu zenion, gizonari emaztea bezala. Or Aitork 421. Matematiketan ez ba da, arrazoizko eztabaidarik ez dagoelako. Txill Let 56. Gogaikerazko ta arrazoizko dan guzia, sentikizunarren, suntsi oi da aren neurtitzetan. Gazt MusIx 166. Gutxitan izaten baitira oiturak arrazoizko oinarririk gabeak. MIH 343. Azkeneko hauetaz, haatik, irudimena bakarrik mintza daiteke, arrazoizko makuluen laguntzaz. MEIG VI 115.
c) "Gorputz arrazoinezko du, il est de bonne taille" SP.
d) (Conjunción) explicativa.
Juntagailluen bothereak edo sinifikantzak zenbat dira? Sei, lotgailuzkoa, apartagailuzkoa, kausazkoa arrozoinezkoa, bethegailuzkoa eta kondizinozkoa. ES 370 (más abajo las denomina arrozoinamenduzkoak).
azpisarrera-40
USO-ARRAZOI. Uso de razón.
Bakarrik itz egiten dut uso arrazioan sartu diren kristioes. (s. XVIII). ETZ 141. Llagatzen denean usoarraziola zoin izaten baita zazpi urteen kunplitze kartan. (Sal, 1780). Ib. 163.
azpisarrera-41
USO ARRAZOIKO. Uso de razón.
Usu errazoakora eldu azkero. VJ 4. Uso errazoekora edo ezaguera osora eldu ezkero. Zuzaeta 110. Uso errazoeko denporan. Ib. 45.
azpisarrera-42
USO ARRAZOIZKO. Uso de razón.
Oek uso razoezkora datozen tenporan. OA pról. Zenbat gauza jakin bear ditu kristaubak uso razoezkoa izatera elzen danean? Iraz 12. Zenbat gauza jakitera dago obligatua Kristaua, usu arrazoizkoa idukitzera datorrenean? Mb IArg I 19. Gero adiñ edo uso errazoezkora elduta. JJMg BasEsc 43. Uso errazoazkoa daukeen kristiñau guztiyak. CatLlo 49. Uso errazoezkora eltzaiten danian. Ib. 14. Uso arrazoiazko / deitzen den dotea, / zazpi urtetan dela / dago sinixtea. Bidasoa 97, 74. "Uso arrazoizkora" heltzea [...] Primo de Riveraren nagusitasunarekin bateratsu gertatu zitzaidan. MEIG IX 151.
arrazoi
<< arratoi 0 / 0 1 arte >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper