OEH - Bilaketa

170 emaitza sagu bilaketarentzat

Sarrera buruan (36)


Sarrera osoan (134)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ustekabe.
tradizioa
Tr. Mientras que en función adverbial predominan las construcciones con los dos miembros separados, en función sustantiva, éstas son prácticamente inexistentes. Hay autores (Cardaberaz, D. Aguirre) que escriben en una sola palabra el sustantivo y en dos el adverbio.
sense-1
I . (Adv.).
azpiadiera-1.1
1. ustegabe (G, L, B, BN, S), ustebage (V, R), ustebaga () Ref.: A (ustegabe, ustebage); Lrq (uste); Gte Erd 46 .
Inesperadamente; fortuitamente. "Acaso, casualmente" , "súbitamente" Añ. "Inopinadamente" A.
Erioak ustegabe doloroski egotzirik. Amendux 2. Ustekabe harturen du suak mundu guztia. EZ Man I 80. Iauna, begira gaitzatzu ustekabe hilltzetik. EZ Man II 144. Zer diroie uste gabe jiten direnek mingarki zaurt baizik? Mst III 45, 3 (SP ustegabekoek, Ch ustekaberik, Ol oartzeke). Ta orra non, uste gabe, kalean pobretxo trinkin edo erren bat topatu zuen. Cb Eg III 390. Argituten da eguna, ta dakusaz uste baga bere albuan [...] piztija bildurgarri asko. Mg CO 31. Uste baga beingo baten ilten ezpanas. EL1 23. Uste bage edo supitoan datozkigun okasioetan. Gco II 84. Beldurrez ethorzen bada [etxeko jauna] uste gabe, lo khausi zitzaten. TB Mc 13, 36 (Lç ustegaberik ). Halako moldez bizi gaiten non sekulan ezin uste gabe harrapatuak izanen baikare. Jaur 412. Leho baten aztapar artian / arratho bat, lurpeti jalkitian, / uste gabe, zen ediren. Arch Fab 105. Uste baga norbait bada illten. AB AmaE 252. Usterik gutxienian ta uste gabe Jaungoikuari geron egite guztien kontua biarko diogula eman. Bv AsL 149. Orra nun uste baga eta batbatean agertuten dan bere begien aurrera ume eder eta zoragarri bat. Itz Azald 26.
( s. XX) Zeren zian uste gabe entzüten / hura agur erraiten. UNLilia 4. Ona emen berton uste baga argitasun guztia! Echta Jos 360. Ustegabe iñon topoz-topo egin bazuten. Ag G 41. Mundu ontatik oietxek dira / uste gabe juandakuak. Arrantz 144. Barealdian ustegabe jeikitzen dan uginaldia. TAg Uzt 247. Ebanjelioa irakurriz, ustekabe gertaturik, berari esana bezala artu zula irakurten zun au. Or Aitork 208. Berez, oarkabean eta ustegabe, ala gertatu dira gauzak. Vill Jaink 40. Bapatean, ustekabe, egundoko takarrotsa asi da kale luze medarrean. Erkiag BatB 184. Mutillekin uste gabe edo bearrezko diran artu-emanetan eta jardunaldietan, izan zaite garbi, itzal aundikoa. MAtx Gazt 35. Uste gabe sartu ziñan / nere biotzean, / tximista laño artetik / sortzen dan legean. NEtx LBB 354.

v. tbn. Larrak EEs 1927, 92. Gazt MusIx 5. Ustegabe: VMg 31. Auspoa 39, 65. Ustebaga: Astar II IX. Ur MarIl 32.
azpiadiera-1.1.1
Etxeratu zan, emazte ta seme-alabaren uste baga. Echta Jos 282.
azpiadiera-1.1.2
Neretzako uste gabe / egin da etorri. Azpillaga Auspoa 10, 127.
azpiadiera-1.2
2. + ustegabe (SP), ustebage, ustebaga (Añ). Inadvertidamente, sin darse cuenta; sin querer. "Sans y penser" SP. "(Sin) pensar" .
Juramentu, birau, edo orrelako usadio ta kostunbre txarrak, uste gabe ta txit erraz etxeetan sartu oi dira. Cb Eg III 385s. Jazo dekijo norbaiti, uste baga, gorputz aldi txaarreen bat gaitik, ardauak galdutia. JJMg BasEsc 208. Biraua egin deutsazun [...] arrabija baga, deslai, uste baga legez eta deskuido moduban. Astar II 112. Pekatu egitia uste baga legez eta ezaguera oso bagarik. Ur MarIl 90. Nola duda baitut uste gabe sarthu othe ditudan nere oinetakoak zenbait saltsetan. Elsb Fram 146. Jakin baga, uste baga eta erru baga gauza txikiren bat artu izan dabenak. Itz Azald 161. Bultzada bat emoeutsan otzara orregaz Brixek Tramanari, uste bage edo naita, ori eztakigu. Ag Kr 67s. Orra, uste gabe, yaunak, / ipui bat asia. Ldi UO 47. Norbaitek [loretxo apala] ustegabe oinazpian zanpatzen dunean. TAg Uzt 115. Jorran ari naizela, uste gabe, lurra arrotu egin diot eta txuloa bigundu. SMitx Aranz 5. Tiratzalle korsotarrak jarri zioten ostopoan sartu zan ustekabe. NEtx Antz 138. Bizi ontako gurikeriak berak ere, ez, ustekabe ta gogoz-beste, baizik eta naita billatutako nekez ukaiten ditu gizonak. Or Aitork 189. Jarduten danak berriz / uste gabe erra. Insausti 161.
v. tbn. Uste gabe: BBarand 49.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (G, AN-gip-5vill, L-sar, B; Lar, HeH Voc, VocCB, Dv, H), ustegabe (G, L, B, BN, S; Dv, H), ustebage (V, R; , H) Ref.: A (ustekabe, ustegabe, ustebage); Gte Erd 46 .
Accidente, caso fortuito; sorpresa. "Repentón, ustekabe bat" Lar. "(Los) acasos de este mundo, mundu onetako ustekabeak" Ib. "Caso, casualidad, contingencia" Ib. "Azar, caso que embaraza y estorba" Ib. "Accidente, caso fortuito", "incidente, caso" Lar y Añ. "Acaso, casualidad" Añ. "Gerthakaria, ustekabea, helantza" HeH Voc. "Ustekabeak atzeman du, il a été surpris par l'événement" Dv. "Accident, événement malheureux, inopiné" H. "Ustekabe bat liteke holako landareak har ez baleza" Ib. "Ustebage, [...] sorpresa", "ustegabe [...], caso fortuito" A. "Au ustekabea (AN-gip-5vill)" Gte Erd 46.
Aithor bedi, egia da, / ezta ustekabea, / sepulturakoa da / dadukagun bidea. Arg DevB 164s. Konsolatu zian andere hura heldu zaukon ustegabiaz. Tt Onsa 130. Ustegabe gaisto orotarik begira nezazü. CatOlo (ed. 1743) 2. Illa bezala erorten ikusi zutenean, akzidente edo ustegabe onekin, mediku bati lasterka otsegin zioten. Cb Eg III 330. --Ustekabea izanen da / [ume] hetarik batere kontserbatzen bada. Gy 223. Ustekabe batean, harturik O'Hara. Hb ( in BOEl 59 ). Ustegabea, dio? --Bai, usterik gutxienean Jaunak zerutik biraltzen digun doaia. Ag G 269. Oraiko egunetan ustegabe gertatzen ez denik ez duk. Zub 41. Bere semearen eupada trankil jaso zun, ustekabeari dagokion lenengo izualdia igaro zitzaionean. Etxde JJ 196. Gure Iainkoa ez du ustelak ioko, ez naimenak, ez alabearrak, ez ustekabeak. "Nullo improviso casu" . Or Aitork 158. Bihotzak huts eginik gaixo andrea hor berean supituki hil. Zer uste gabea! Herr 18-12-1958, 2. Ura ustekabea! Itzaltzen ari zitzaidan bere iduria; eta nere barrunbean gordetzen zen baño ederragoa iruditu zitzaidan. Txill Let 43. Irunen sartzerakoan, ordea, uste gabea gertatu. Errizaia azaldu zitzaien karraxika eskumakilla altxata gelditzeko ta gelditzeko. Anab Poli 120. Eta, zer ezan izango neskiaren uste-gabia, ikusi ebanian sestotik ataratzen papelian batutako gauza aundi bat. SM Zirik 82. Babes ziurra, gaiñera, antxiñatik ustekabeak atzeman itsaslarientzat. Ibiñ Virgil 115. --Ene senharrak hitzemana zautan ustegabe bat kozinatzen ikhasten banuen [...]. --Eta zer ustegabe izan dugu? --Kozinera kanporat eman du. Egunaria. (ap. DRA, que no da más ref.) Uste gaberen batean norbait oztutzen ez bazan beñipin, banekiken besteak gaitza burutuko zutela. Ataño TxanKan 172. Nun ez zen baliatzen noiztenka, hirugarren [urde] bat, zerbait ustegabe edo ixtripuren gatik "baliatua". Larre ArtzainE 100.
azpiadiera-2.1.1
Beraz asko uste eta nahigabek seinalatu zuten Erregeren ihes yuaite hura. Elsb Fram 90.
azpiadiera-2.2
2. (Lar, ), ustegabe (G, L, B, BN, S ap. A; VocBN, Gèze, VocB ), ustebage (V, R ap. A ).
"Descuido" Lar, . "Inadvertance" VocBN y Gèze. "Inadvertencia" A.
Ustekaberen batez edaten zuten izurriari ta pozoi galgarriari gaitz egiteko indarra kenzea. Mb IArg I 339.
azpiadiera-2.3
3. (G, AN, L, BN, S ap. A ; Dv (que cita a Hb)).
Azar, casualidad.
Sinhetsaraziz deusik ez dela nihon, oro ustekabe itsuaren lanak direla. Hb Egia 23. Eta zertako ez, orduan ere, uste gabearen gain eman hutsik handiena? HU Aurp 157. Ez bai-naiz ni iñor, ustekabe utsaren seme baizik. Txill Let 134. Mundu zabal au adimen baten eta ez ustegabearen frutua dela erakusteko. Vill Jaink 41. Ustekabeak edo itsumustuak eztuela agintzen. Gogamena dela gidari. Ib. 47.
azpiadiera-2.4
4. Nombre de un tipo de red de cazar palomas.
Sareak sei dira [...]. Bakoitzak bere izena badu: elutra, mearra, ustekabia, jortuna, kalamua ta munua. Anab Usauri 136.
sense-3
III . (Adj.).
azpiadiera-3.1
1. (Lar, , Izt 4r), ustebage (V, R ap. A ; ).
Inesperado. "Fortuito" , "impensado" Lar y Añ. "Casual" , "inopinado", "insólito, no acostumbrado" Añ. "Accidental" Izt 4r. "Impensado, caso fortuito" A.
Hil ustegabearen gañeko ezkua, karioenik. Bela 30. Begira gitzazü bekatütik, heriotze uste gabetik eta malür orotarik. CatLan 164.
azpiadiera-3.2
2. Intrascendente.
Ustekabea dirudi [hipui] onek; baña da gauza bat egungo ebanjelioak dionari ederki dagokana. Lar SermAzc 45.
azpiadiera-3.3
3. "Indeliberado, uste bagea " .
azpisarrera-1
USTEKABEA EMAN. Dar una sorpresa.
A ze ustekabea eman dioten au! (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1464.
azpisarrera-2
USTEKABEAN.
azpisarrerakoSense-2.1
a) (Lar, Añ, H). Inadvertidamente, sin darse cuenta; sin querer. "(Sin) pensar", "(sin) querer" Lar y Añ. "Ustekabean [...] egin dut, je l'ai fait sans m'y attendre, sans le penser, sans le vouloir" H.
Anhitzetan bihotzeko afekzione handiak uste gabean ere mihia minza eraziten du. Ins E 3r. Aurthiki zioten zenbait ur burutik behera. Eta eztakigu ala ustekabean, ala berariaz. Ax 312 (V 208). Bai üskaran hitz gogor, baita huts uste gabian egin dütian hanitz. Bp I 21. Begirautzu zenternara eror etzaitezin, Thales ustekabean errekara bezala. ES 171. Hargatik da maiz gerthatzen adiskidetasuneko erkidetasunarekin batean hanitz bertze erkidetasun eta parzunezko lerra daitezen uste gabean. He Phil 311. Ustekabean lasaitu ta zabaldu zuen besoa ta besoko aurra andik atera. Mb IArg II 310. Uste bagian legez artu ditugu. Mg PAb 104. Badira zenbait ustekabean baizik egiarik esaten ez duenak. AA II 229. Askotan hutsak egiten ditugula ustekabean eta oharkabean. Dh 74. Sartu izandu nitzan / gari-zelaiean; / baña, jauna, egiaz / zan uste gabean. It Fab 51s. Bat hartu hemen ustean / hartu bertzea izan dela ustekabean. Gy 13. Etzan ezer ere benturara eta ustekabean egiten. Lard 463. Erori zan orobat ustekabean likistegi edo istingai zikin batera. 'Al descuido' . Aran SIgn 88. Ez du mehe-egunean / sartuko, uste gabean, / xingar-hezurrik eltzean. Elzb Po 196.
( s. XX) Behin gogoa othoitzari emanik uste gabian egon zen berantto elizan. ArmUs 1900, 59. Bidezko ez dan ori norbaitek ustekabean egin badu, araudia etzekialako arau bat edo beste ausi badu. ForuAG 247. Uste gabian berak olaxe / tragatzen ditu baliak. Tx B II 97. Hausi zik [sahardea] harri bati ustegabean kolpe bat emanez. Zub 74. Etxek'andreak, uste gabean, lakha bat ahoz beheiti emanik, lamin bat atxeman zuen. Barb Leg 26. Bainan Danielek bi hitzetan atxeman zituen, uste gabean, eta Suzanaren orde hek hil ziren. Zerb IxtS 69. Ustekabean aldatua. Or Poem 547. Ustekabean eraildako Sebastian. Etxde JJ 211. Beratzaz itzegiten zutenean ustegabean bein baño geiagotan "pasteleriko semea" deitzen zioten. Anab Poli 127 (v. tbn. Aprika 23). Gabontzak ustekabean, iraizez begiratu eta [...] onetsi dau. Erkiag BatB 161. Barkatzeko, arren; ustegabean erori zitzaiola Santua. NEtx LBB 143. Bere erro eta adar guziez, uste gabean bederen, bere Herriari lotua eta josia dago. "Inconsciemment" . Ardoy SFran 27. Noiz eta ere uste gabean urerat uzten baitu bat batean erortzerat. "Par mégarde" . Ib. 195s. Tiro bat eskapatu zaut uste gabean. Xa Odol 136. Uste gabian beren buruai / tratu gaiztuak emanak. Uzt Sas 179. Uste gabean [sua] egin zuan lagunak ere asko maite zin. Ataño TxanKan 254. Barka itzazu uste gabean / gaizki itzegindakoak. MMant 74.

v. tbn. Gco II 5. Jaukol Biozk 53. MAtx Gazt 51. Ustegabean: UskLiB 84. Belaus Andoni 22. PE 59. JEtchep 70.
azpiadiera-1.1
Sin darse cuenta, sin comprender la importancia de lo que se hace o dice.
Aita Polancok ez zuen beraz uste gabean erraiten: Iñazioren hitza, urrhea da. Laph 245. Ez zioen ez ustegabean izkribatzaile aiphatu batek: Aingeruetarik heldu zerauku kantua. Arb Igand 140. Ez da beraz gazeta hori ustegabean arranguratzen. Ib. 33.
azpisarrerakoSense-2.2
b) (G-azp-nav, AN-gip; Lar, Añ, H, A; ustegabean B, BN-arb, S-saug, Ae; Ht VocGr 429, VocCB, Dv, H). Ref.: A Aezk 299; Lh (ustegabian); Gte Erd 46. Inesperadamente, por sorpresa; fortuitamente. "Il m'a surpris, ustegabean hartu nau" Ht VocGr 429 Dv. "Impensadamente", "fortuitamente" Lar. "(De) sobresalto", "acaso, casualmente", "improvisamente", "repente, de repente, repentinamente" Lar y Añ. "Accidentalmente" Añ. "Impensadamente" A Aezk 299.
Ustekabean kalteak / noiz ere bainau hartu. EZ Eliç 321. Ez nazala ustekabean edo prest ez naizen pontuan hemendik deit. Harb 23. Zenbat ikhusten ditugu ustekabean, laburzki kolpez edo estropuz, mintzatu ere gabe, finatzen direla? Ax 237 (V 158). Leheneko guduak dirauela ere, hainitz bertzerik heldu da gainera eta ustegabean. SP Imit III 20, 3. Nun hiltziak etzitzan uste gabian atzaman. Mst I 23, 3 (Ch ustegaberik, Ip prest izan gabe, Ol gertugerik ). Hanbat lehiarekin bilhatzen zutena agertu zitzaioten, uztekabean, eta bere nahitarat. Lg II 208. Ta gú ustekabéan, / o Jesus, gozátzen / orrén egalpéan. LE Kop 124. Eriotziak uste bagian artu. Mg CO 257s (102 uste bagaan; CC 210 ustekabean ). Noiz edo noiz ala ere uste bagean aserratzen bazerate. Gco II 54. Ustekabean arkitzen banaiz onelako gauzak itzegiten dituenen artean. AA II 144. Xoko baztertu batean / batzen dire ustekabean. Gy 181. Gerthatu izan naiz bazkari batian, / uste gabian, laur lagunetan. ChantP 236. Orra nun estrata erdian agertzen zaion ustekabean zentoi edo jigante izugarrizko bat. Aran SIgn 94. Zeñaren bulzadak zirurien geitzen ustekabean. Otag EE 1881b, 113. Emen sortu naz uste bagean. AB AmaE 47. Uste gabean zalditik erori da. HU Aurp 73.
(s. XX) Etsaiek uste gabean gudu gaiak aurkitu! Ox 187. Ustekabean eta ez-ezagunean etorri izan balitz. Or SCruz 86. Ene arriduraren andia! Ustegabean entzunik ditudan esakera politak! FIr 155. Ustegabean pitxi dirdaitsua eskuratu dioten aur zorabiatuaren antzera gelditu zan. TAg Uzt 54. Bainan anaia, ustegabean, tiroka zaio jazarri. Iratz 26. Ustekabean eraso. Zait Sof 134. Bai, ondo ustegabean batu dira gure biziak. NEtx Antz 32 (137 ustekabean ). Delako oroigarria ustegabean idorota. Mde Pr 176 ( HaurB 38 ustekabean ). Ustekabean zu zoriontsu an ikusteak nere biotzari eman zion zastada. Txill Let 46. Uste bagian geratu leike / maitasun biak galdute. BEnb NereA 121. Uste gabean alako galdera! Ugalde Iltz 59. Agetak (kaxkabarrak) eztu iñoiz ustekabean kalterik egiten. Ibiñ Virgil 77. Eman zidaten uste gabian / Fabiolaren berria. (In Uzt LEG II 239 ). Bainan Jinkoak uste gabian / bizia baitauku kentzen. Mattin 115. Uste-gabean agertu zitzaien begi-aurrera. Berron Kijote 159. Itxasotik tranpaz sartu uste bagian, da ainbat eriotza da triskantza egin ebezala arabiarrak. Gerrika 257. Naiz uste gabean arrapatu, ni etorri egin nintzan parte artzera. Albeniz 184. Madrilen hil zitzaigun, ustekabean, José Vallejo jauna. MEIG VIII 78.

v. tbn. Izt C 6. Lh Yol 34. Muj PAm 7. Jaukol Biozk 2. Anab Usauri 73. Ir YKBiz 415. Etxde AlosT 82. Ustegabean: Arb Igand 46. GH 1921, 146s. Zerb Metsiko 56. Anab Usauri 146. EAEg 31-5-1937, 1732. Lf Murtuts 45. JAIraz Bizia 33. Munita 43. Lab SuEm 166. Ustebagean: CatBus 31. Zab Gabon 67. Larre ArtzainE 47.
azpiadiera-2.1
(Tras gen.).
Pagoaren parean pasatzeko [zakurrak] muturra agertu zuanean, ea, tira omen zion makillazoa, eta zakurraren uste gabean. JAzpiroz 26.
azpisarrera-3
USTEKABEKO.
azpisarrerakoSense-3.1
A) (Adnom.).
azpiadiera-1.1
a) (Lar, Añ, Dv, H; ustegabeko G-azp, AN-gip, S; Ht VocGr 373, H; ustebageko Añ; ustebako V-ger-gip; Añ (V); ustebareko V-gip). Ref.: Ort Voc (uste bako); Etxba Eib (ustebakua); Elexp Berg (ustebareko); Gte Erd 46. Inesperado, imprevisto. "Imprévu" Ht VocGr 373. "Accidental, casual" Lar. "Sobresalto, acontecimiento repentino, ustekabeko erasoa" Ib. "Improviso", "inopinado" Lar y Añ. "Casual", "fortuito", "repentino" Añ. "Horixe da ustekabeko manyoa! voilà bien un mulet auquel on ne s'attendait pas! (locution proverbial et populaire)" H. Cf. Ldi IL 103: Iñork ustegabekoa dator.
Ustekabeko plagatik / arren guarda nazazu. EZ Eliç 403. Heriotze supitutik eta ustekabekotik begira. Harb 360. Baldin [gaitz] aitzin-ikusiek maiz ere zaurtzen badute, zer eginen dute ustegabekoek garratzki iasartziaz bertzerik? SP Imit III 54, 3 (Mst uste gabe jiten direnek ). Hain mudanza handiz eta ustegabekoz espantaturik. SP Phil 496. Baldin arribatzen bazaitzu ustekabeko malhurik edo gerthakaririk. He Gudu 105. Uste gabeko lanze triste onek. Cb Eg II 175. Uztekabeko galde hunek ikharan eman zuen. Lg II 264. Ustegabeko enkontru hetan ez erortzeko. Mih 26. Eta ustegabéko / fortunagáu nondik, / emén ikustéko / ene Jaunaren ama nik? LE Kop 33. Emoteko belarondoko ain sendo ta zolija, zein da ikariaz, ta uste bagako esku ezartiaz, jausi zan beera. Mg PAb 106. Ustebageko gertakari onen bidez atsekabeturik. Izt C 446. Beste uste bagako arrisku batek. Ur MarIl 27. Kolpe ustekabeko batek atzemana. Gy 152. Uste gabeko eta farragarrizko berri onekin. Lard 168. Uste bagako kastuak gaitik. (1866). BBatzarN 223. Uste gabeko eta ezin ukhatuzko letra horren entzutean. Laph 179. Arrazoi-modu berri ta mee ustekabeko arekin izutu-txamarra geratu zan Ignaziyo. Aran SIgn 59s (33 ustegabeko ). Uste bagako aldakuntze au ikusitean. AB AmaE 135. Zernai eraspe eta ustekabeko erasotarako. Arr EE 1885b, 471 ( May 36 ustegabeko ).
(s. XX) Ezta horrela jartzen ustekabeko gauza zerbeit gerthatzen zaionean baizik. Prop 1904, 8. An jazo zan beste uste-bako agerraldia. Echta Jos 361. Ura ustegabeko jai gozoa! Ag G 302 ( Kr 114 ustebageko ). Orrako lur, eurite osteetan, ur gorriskea darioenok sarri izan oi-dozak uste bako aberaskitegi. Alt EEs 1917, 43. Uste gabeko obra bati lotu behar nintzen. StPierre 29. Ire uste gabeko agerketak asko poztu niok. Alz Ram 101. Ustekabeko ekaitza. Or Mi 100. Ustegabeko jauzi bat egin zuten argi hastean harrasiraino. Zerb Gerlan 84s. Uste gabeko makhurra gerthatu zitzaioten. Lf Murtuts 16. Ustegabeko kukuak jo ziela soñu. Etxde JJ 77 (274 ustekabeko ). Oi ez dana edo ustegabekoa betbetan agintzen ba duzu. Or Aitork 69. Uste bako edo bapateko galarrena. Erkiag Arran 78. Uste-gabeko olatu batek estaliko du bere lana. Vill Jaink 174. Uste gabeko laguntzak sortu zaizkit. NEtx LBB 5. Uste gabeko galdera pranko / umeak dute egiten. Olea 101. Ustegabeko beste burrunba bat entzun zuten. Berron Kijote 215. Uste gabeko enbata batek [gaztain zarra] jo zin. Ataño TxanKan 215. Familiaren uste bageko zatiketa be eldu da. Gerrika 159. Salbu zen kabala [...], ustegabeko makurrez kanpo. Larre ArtzainE 58. Ustegabeko ondasunak idoro nituen [paperen artean] . MEIG VII 51. Ustekabeko gertakari harrigarri edo barregarriren batek. MEIG VI 187. Arte eta mistikak, ustegabekoak ez diren kidetasun bakun eta agirikoak dituzte hemen elkarren artean. " No fortuitas" . MEIG IX 130 (en colab. con NEtx).

v. tbn. Gç 96 (52 ustegabeko). Legaz 37. Bv AsL 123. Jnn SBi 119. Arti Ipuin 24. Gazt MusIx 67. Ustegabeko: Dv LEd 256. Prop 1892, 280. Zink Crit 8. Barb Sup 164. Etcham 94. JE Ber 58. TAg Uzt 289. EAEg 8-4-1937, 1458. EA OlBe 103. SMitx Aranz 24. Izeta DirG 65. Anab Aprika 63. Lizaso in Uzt Noiz 98. Ustebagako: Itz Azald 67. Ustebako: CatLlo 55. Enb 88. FEtxeb 98. En DFrec hay 9 ejs. de ustegabeko y 2 de ustekabeko.
azpiadiera-1.2
b) (Añ, Dv, H; ustegabeko G-azp ap. Gketx Loiola; H). Indeliberado; involuntario. "Indeliberado" Añ. "Ustekabeko kolpea eman dio, il lui a portè un coup involontaire" Dv. "Ustegabekoa ez, naitakoa izan da ori" Gketx Loiola (s.v. naitako).
Komuniatu nahi duena izan behar da, ez ustegabeko edo flakeziazko falta xumerik gabe, bainan bai bekhatu benialaren ganako afekzionerik gabe. Brtc 237. Gertatu diran bekatuak aitortzen badira, aitortuko dira erdizka ta ustekabekoak bezala. AA III 631. Aragiari zirkinen bat eragitera eta arimeari atsegin ustebagakoren bat artu eragin arren bere. Itz Azald 185. Beste emakume oarti batzuk, ez diate azaltzen orren argi biozpekoa. Bai, orratio, ixilka, ustegabeko egite apalez, bigunki ta ezari-ezarian. TAg Uzt 287.
azpisarrerakoSense-3.2
B) (Sust.).
azpiadiera-2.1
a) Descuido.
Baldin ez bada ustegabekorik eta ez hala delako iduririk. He Phil 362 (P 359 ustegabetasun ).
azpiadiera-2.2
b) Hecho inesperado, fortuito. "Ustegabekoa gertatu zait orrekin (G-azp)" Gte Erd 77.
Nagusiak zion [...] ez zala autokarrik. [...] Uste gabeko onekin nere irudipen eta asmoek bat-batean lurra jo zuten. Anab Aprika 56. Zalduntza-liburuetan aipatzen diran guda-burruka, mira-eragite, gertaera, ustegabeko, amodio ta leiaketa oietaz. Berron Kijote 195. Ezin egon gainera hobe ustean, ustekabekorik gerta ez dadino. MEIG VIII 86.
azpisarrera-4
USTEKABEKO BATEAN. De repente.
Uste gabeko batean, ikusi det arrokatik ia putzuratuan zagoala nexka txiki bat. Ill Testim 27.
azpisarrera-5
USTEKABEKORIK. Sin darse cuenta, sin querer.
Artxamutil batek, ustekabekorik, ardi bati gidall bat autsi zakon. ZMoso 53.
azpisarrera-6
USTEKABEKOTAN. Sin darse cuenta.
Uste bakotan egin beban be / astuana zan errua. Enb 166.
azpisarrera-7
USTEKABERIK.
azpisarrerakoSense-7.1
a) (Lar; uste gaberik SP, Lar, H; ustebagarik H; ustebarik V). Ref.: A y Etxba Eib (uste barik). Inesperadamente. "Derrepente" Lar. "Repente, de repente, repentinamente, [...] ustekaberik" Ib. "Uste bagarik il zan, il mourut sans qu'il s'y attendit (Añ EL)" H (s.v. ustegabea). "Uste barik, impensadamente, de improviso. Uste barik aberastu zan, osaba batek lagatakuakin" Etxba Eib.
Ustegaberik dathorrenean [etxeko iauna], lo zaunzatela eriden etzaitzaten. Mc 13, 36 (He, Leon ustegabean, TB uste gabe, Dv, IBk, IBe ustekabean, Ol bapetan, Or, Ker bat-batean ). Eztadin gorputzetik / illkhi ustekaberik. EZ Eliç 267. O ene arima, ilkiko zara egun batez gorputz hunetarik. [...] Ustegaberik edo abertiturik? SP Phil 47. Bizi zaite halako maneraz non herioak ez baitzaitu sekulan ustegaberik atzemanen. Ch I 23, 3 (Mst uste gabian ). Ustekaberik zaurtzen gaituzten kolpeak. Ch III 45, 3. Uste gaberik hartua izanen zare. He Gudu 111. Uste gaberik arimak khorpitzetarik jalki zaitzenak. Mst I 23, 7. Aurkhitzeaz, uztekaberik, bere buruak etsaien artean. Lg I 375. Arkitu zuan, uste barik, saskiya ogi-zuri ederrez bete-betia. Bv AsL 138. Ezdud nai arrapa daztadan uste bagerik. Mdg 152. Olantxe, uste barik izan zan Josetxoren Izarora joatea. Echta Jos 259. Ze gaitz etorriko yatan uste barik. Or Tormes 21. Erdi-dirua bi alakotan / biur duk uste bagerik? Or Eus 391. Izialdurak baino areago, ustegaberik jazarria izateak atera erazi zion orroa bat. Mde Pr 156. Uste barikan mundu ontatik / iges egiñik joan zera. FEtxeb 87.
azpisarrerakoSense-7.2
b) Sin darse cuenta; sin querer.
Uste gaberik lerratü balin bazaikü lan hontan orotan hitz bakhoitz bat egiari ogen egin lerionik, hura maradikatzen dügü. Bp II 135. Uste gaberik zure sensuak itzurtzen bazaizkitzu. He Gudu 128. Jantzan iarduela Martiñek, uste barik bere oin bategaz jo eban Karlosen oña. Echta Jos 53. Zigarrua egiten eta izituten ebillan artian uste barik zirkin eragin eutson "arrautza" areri. Kk Ab II 117. Nikanor-ek pozik artuko eban [mutikotxu] aek, uste barik, emongo eutsen ospe ta entzutea jentearen aurrean. Erkiag BatB 31. Uste barik oporren atzenengo egunetara giñan. Gerrika 291.
azpisarrera-8
USTEKABERIKO. Inesperado.
Orduan gainera ethorriren zaie ustegaberiko destrukzionea. 1 Thess 5, 3 (He uste gabeko, TB betbetetako, Dv batbateko ). Joan zitzaion uste gaberiko iratzartzeak jauzerazi herstura. Mde Pr 159.
azpisarrera-9
USTEKABETAKO. Inesperado.
Uste-gabetako ekaitz lazgarri bat. Mde HaurB 76.
azpisarrera-10
USTEKABETAN.
azpisarrerakoSense-10.1
a) Inadvertidamente, sin darse cuenta. "Ustekabetan ukitu zaitut, je vous ai touché par inadvertance" Dv. v. USTEKABEAN.
Zinik, arnegurik ezpa iuramenturik sobera derasatenei bezala ustekabetan itzurzen bazaie. Harb 435. Noiz eta ere uste gabetan, arinkeriaz, edo bertzela, iduri baitute gure kontra direla [gure anaiak] . Jaur 106. Ez nuen uste hoinbertze indar banuela hegaletan: / amentsu baino urruntxeago jin nintzan uste gabetan. Xa Odol 294.
azpisarrerakoSense-10.2
b) (H; uztegabetan Ht VocGr 375). Inesperadamente. "Inopiné" [sic] Ht VocGr.
Gertha zekionaz geroz / deia ustekabetan. Arg DevB 141. Atzarria dago kontinoki bere arthaldearen gainean, nihork ezin hatzamanen du uste gabetan. Jaur 169. Tulubi batean zen / ustekabetan sarthu. Gy 306. Uste gabetan pelotan ere / sarri galtzen da tantoa. (In SM Zirik 100 ).
azpisarrera-11
USTEKABETARIK. v. USTE GABETARIK (s.v. uste).
azpisarrera-12
USTEKABEZ.
azpisarrerakoSense-12.1
a) (Urt, Lar, Añ, H; ustegabez SP). Sin darse cuenta; sin querer. "Sans y penser" SP. "Ustekabez itzuri zait" Urt I 10. "(Sin) pensar", "(sin) querer" Lar y Añ. "Ustekabez [...] egin dut, je l'ai fait sans m'y attendre, sans le penser, sans le vouloir" H.
Ustegabez edo erhoz nihor ofensatu edo eskandalizatu badut. SP Phil 218 (He 220 ustekabez ). Skandala eman diotedan [...] nahiz hitzez edo obraz, nahiz ustekabez edo maleziaz. Ch IV 9, 6. Baldinetariak norbeit erori izan bada ustegabez zenbeit faltetan. He Gal 6, 1 (Dv oharkabean ). Uste gabez nothatzen badarotak ene arima. Brtc 109. Ondo pensatu bage, kokoturik, bobaturik, bat batean edo ustekabez egin edo pensatzen danean gauzarik txarrena. MisE 148. Ez uste gabez, bainan bai ürgüllüz üzten zütela xütik egotera. Arch Gram 72. [Suge] hetarik baten gana inprudentki edo uste gabez hurbiltzen bada. Elsb Fram 177. Uste gabez hil nuen, / maiteegiz, potka. Zby RIEV 1908, 763. Urus haiz, uste gabez, / ez baihaut iretsi. Ib. 768. Ustekabez aurki [...], euren ekiñalakaz eta inddarraldijakaz, kokotetik lotuta eukezan garrikua eten egin eben. Otx 157. Apika ori ustekabez egin bait-zun. Ol Gen 43, 12 (Urt ustekabez; Dv huts-eginik, Ur utsegiñez, Ker konturatu bagarik; Bibl ustegabetarik ). Norgeiagoka batean, ustekabez, kirolari batek bere aiztamakilez il egin zuen. Zait Plat 120.
azpisarrerakoSense-12.2
b) (Añ, Dv, H). Inesperadamente; fortuitamente. "Improvisamente" Añ. "Ustekabez buruz buru egin dugu" Dv.
Ustekabez ez gaitezen aurkhi atrapaturik. EZ Man I 137. Daitelarik ustekabez / xixarien lekhuan. Arg DevB 52. Horla doazela otsoak orari ustekabez / ikhusten dio lepoa larrutua zerbaitez. Gy 33. Deus ez da gerthatzen ustekabez. Hb Egia 17. Gerthatzen balitz ustekabez bakhar zenbait ernaltzera, ez utz ume haztera. Dv Lab 271. Deitu zuten Maria. Ez uste gabez, bainan Jainkoak hala nahi zuelakotz. Jnn SBi 34. Ustekabez agertu baitzazkit nere alaba galetsiak. Zait Sof 138. Ustekabez ezagutu dugu alkar. Txill Let 60. Eritasun itsen batek gorputzean ioko balitu (oiek ere guk bezelaxe, ustekabez bizia galtzen baitute). Ibiñ Virgil 112.
azpisarrera-13
USTEKABEZEAN.
azpisarrerakoSense-13.1
a) Fortuitamente; inesperadamente.
A zénbat sor sorrá bizituóndoan aurkitudiren inférnuan ustekabétzean. LE ( in BOEanm 96 ). Gipuzkoatarrak jokatu izan diezate pillotan dirutza andiak asko aldiz. Ez ordea ustekabezean alkargana biribillaturik, baizikan gizon prestu gisa, aldeaurrez batak besteari gaztigatu, eta bide erdira irtenik adiskidetasun andian. Izt C 243.
azpisarrerakoSense-13.2
b) Inadvertidamente, sin querer. "Ustekabetzean, impensadamente, sin premeditación, sin intención (decir una blasfemia, embriagrase, etc.) (24, 162)" LE-Ir.
Sazerdotebát garaitzenbazué ardoák ustekabetzeán, zazpi egún penitenzia. LE ( in BOEanm 382 ).
azpisarrera-14
USTEKABEZEKO. Inesperado.
Sorginderiari atribuitu edozein ustekabetzeko desgrazia. (42). LE-Ir.
azpisarrera-15
USTEKABEZKO.
azpisarrerakoSense-15.1
a) (AN-gip ap. Gte Erd 46; Dv, H). "Inopiné, inattendu, contrairre à ce qu'on croit ou espère" Dv.
Uste gabezko thürbürarzün bat zure borthala jin den bezañ sarr. Mst III 57, 1. Beltranek bere lenengo ta ustekabezko azalketa Alostorrean egitea erabaki zun. Etxde AlosT 86.
azpisarrerakoSense-15.2
b) (Dv, H). "Involontaire" Dv.
azpisarrera-16
USTE-USTEKABE.
azpisarrerakoSense-16.1
a) De improviso, de repente.
Danok asi arren bedar ta orbelez / zarratu gurarik arrapataka, / txarko bat sarturik uste uste baga, / bear izan dogu urten karraka. AB AmaE 364. Txalupa aurrera joan, da uste-uste baga, dart-dart, atxarte baten sartu zan. Echta Jos 38.
azpisarrerakoSense-16.2
a) Sin querer.
Naiz dala jakin dogulako uste ustebaga edo guk jakiteko aleginak eginagaz. Itz Azald 111.
azpisarrera-17
USTE-USTEKABEAN (-bagean Vc ap. A). De improviso, inesperadamente. "Inopinadamente, impensadamente" A.
Nor edo nor baletor geurera uste uste bagian. Mg PAb 104. Sagu gazte ta gutxi jakiñak arrapatzeko uste uste gabean. VMg 65. Uste ustebagean ateraldi zorrotzak adierazten ezpaitzan aketsa. Zait Plat 41.
azpisarrera-18
USTE-USTEKABEKO (u.-ustebagako V; u.-ustebako Añ). Inesperado; fortuito, casual. "Fortuito" Añ. "Uste uste bagako zorionak daukaguz, tenemos felicidades inopinadas (inesperadas) (Vc)" A EY III 305.
Uste uste bagako eriotzak. Itz Azald 127. Aren uste-uste bako urteiera maltzurrak. Otx 6. Otoz-otoko jazokunen bat, uste-ustebako asmo edo eretiren bat. Erkiag Arran 29. Uste-uste bagako gertaliski axe ikusita. Erkiag BatB 30. Uste-ustegabeko zorigaitz onek eman zion biotz-xastada paketan eraman eziñekoa egin zitzaion. AEmil EMusika 23. Jende asko uste-uste bako desorduetako kalejira ta zarata arek arrituta laga eban. Etxabu Kontu 173.
azpisarrera-19
USTE-USTEKABERIK (V). Inesperadamente; fortuitamente. "Impensadamente, uste uste bagarik (Vc)" A EY III 302.
Uste uste bagarik beingo baten ilten ezpanas. EL2 27. Uste uste bagarik bere arrebea / Antoni aurkitu zan senarrik bagea. AB AmaE 296. Uste-uste barik neure etxean ezagutu ziran. Ag AL 136. Uste uste barik jo eben alkar gazte biak. Ag Kr 102. Egun baten uste-uste barik il zan. Echta Jos 114. Otseiña bera be arrituta geratu zan uste-uste barik onelako itauna entzun ebanian. EEs 1916, 194. Idegi egin dau [kutxatillea], ta uste-uste barik barruban egon ixan dan txoritxubak iges egin dautso. Otx 51. Atso batek, laba ondora uste-uste barik urreratuta, ikusi egin eban. Ib. 88. Uste-uste barik estuasuntxo bat euki juagu. SM Zirik 34. Eta, uste uste barik, sarritan oi dan lez, abagune bitxia eldu yakan. Erkiag BatB 42. Ara ta ona genbilzala, uste-uste barik egazkiña ikusi genduan moilleari lotuta. Etxabu Kontu 218.
azpisarrera-20
USTEZ USTEKABE.
azpisarrerakoSense-20.1
a) (ustegabe G-goi; ustebaga Añ). Inesperadamente; fortuitamente. "Repente, de repente, repentinamente" Añ. "Impensadamente, [...] ustez ustegabe (G-goi)" A EY III 302.
Ustez ustegabe kale batean elkar topatu zuten. Cb JMJ 52. Udalako lurruspe aomen andikoa, zeña dan ustez ustekabe agertua, urte gitxiz onontz. Izt C 73. Jesus eta eria, ustez-ustekabe, an arkitu ziran. Lard 392. Ustez-uste gabe Jelboe-ko mendira nintzan, eta Saul ezpata-gañean zetzan. Ib. 183. Ustez uste gabe karlistak sartu ziran gu atera giñanetik ordu erdi baño len. Urruz Zer 55.
azpisarrerakoSense-20.2
b) Sin darse cuenta; sin querer.
Ustez uste bage, eta bere kulpa bage, eziñ mezatara eldu izan bada. Gco II 170. Nere maite maitea, / ustez ustekabe, / betiko egin zaizkit / biotzaren jabe. Izt Po 84. Ustez uste gabe, Etxe-alairaño eldu gera. Apaol 88.
azpisarrerakoSense-20.3
c) (Adj.). Inesperado.
Eder baitzaio izanezkoari eskutatzea ta ustez ustekabea dan ezkero, hura ezagutzea zail egiten da. Zait Plat 35. Ustez ustegabearen begira ezpazaude, eztuzu egiarik idoroko, begizta-gaitza ta nekez arkitzekoa baita. Ib. 35.
azpisarrera-21
USTEZ USTEKABEAN.
azpisarrerakoSense-21.1
a) "Ustez ustegabean egin dut, je l'ai fait sans m'y attendre, sans le penser, sans le vouloir" H.
azpisarrerakoSense-21.2
b) Inesperadamente.
Nere emazteak oraindik ez dek ordu asko esaten zirala nik biotza gogorturik neukala, eta ara nun ustez-uste gabean negar egin dedan. Zab Gabon 51. Prisiondegian elkartu gera berriz, ustez uste-gabean. Urruz Zer 67s.
azpisarrera-22
USTEZ USTEKABEKO. Inesperado.
Ustez uste bagako min bat artuten dabenian. fB Ic I 143. Mandatu gozo ustez ustebageko au. Izt C 83. Ustez ustekabeko agerkera berri au. Ib. 159. Toki arrotz ustez ustekabekoan. Ib. 2. Irten-bide ustez-uste gabekoa sortu zitzaien. Lard 509. Zerutik ustez ustebako eroakizunen bat datortzubenean, seme, alaba, senar edo emazteren bat ilten jatzubenean. Itz Berb I 271. Ustez-ustegabeko galdeera onekiñ gelditu zan zer erantzun etzekiala. Urruz Zer 115. Zirto bitxi ta ustez uste bageko au eratxikitzen du. Zait Plat 33.
azpisarrera-23
USTEZ USTEKABEKOAN (ustebaakoan Añ). Inesperadamente, accidentalmente. "Acaso, casualmente" Añ.
Ustez uste bâkoan / dakusde katua / sasipe zokondoan / guztia sartua. Zav Fab, RIEV 1907, 538.
azpisarrera-24
USTEZ USTEKABERIK. Inesperadamente.
Modu bitara enzun leiz berba deungaak: 1.º ustez ustebagarik; [...]. Zuzaeta 142. Baita euren negarrak ta atsekabak ustez uste bagarik obispo egin zitubelako. fB Ic III 303.
ustekabe
<< 1 urtetsu 0 / 0 utzi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper