Bilboko Antze eta Lanbide Eskolan ikasi ondoren, kontulari lanetan jardun zuen jaioterrian 1947-1954 artean.
Euskaltzaindiarekiko harremana 1950eko hamarkadan hasi zuen. Xabier Peña eta Eusebio Erkiagarekin euskara eskolak ematen zituen Bilboko egoitzan. 1955ean akademiako langile izendatu zuten, egiturazko zereginetan laguntzeko.
Besteak beste, Euskaltzaindiak antolatutako Bizkaiko eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetan hainbat aldiz izan zen arduradun eta epaile 1958-1982 artean. Ondoren, Euskaltzaindiko idazkariorde (1963-1969), Euskera agerkariaren zuzendari (1963-1971) eta bibliotekari (1970-1978) izan zen.
Idazkariorde gisa, esaterako, Julita Berrojalbizek zuzentzen zuen Bilboko Resurreccion Maria Azkue Ikastola legeztatzen lagundu zuen 1968an. Euskaltzaindiko batzorde akademiko askotan parte hartu zuen, besteak beste, Dialektologian, Literaturan eta batez ere Onomastikan.
1970ean Libe Alkortarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten: Eneko.
Batxilergoa bere kasa 1963an gainditu ondoren, Filosofiako eta Letretako lizentzia Salamancako Unibertsitatean burutu zuen, Valpuestako Andre Maria Monasterioko kartularioez egindako txostenarekin (1973).
Deustuko Unibertsitatean eskolak ematen hasi, eta 1974tik aurrera Bizkaiko Probintzia Diputazioaren dirulaguntzarekin sortutako euskara katedra bete zuen. 1980-1981 ikasturtean euskara katedradun izan zen Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Handik aurrera, Deustuko Unibertsitatean aritu zen.
Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Filologia Erromanikoko doktoregoa, Ricardo Zierbideren zuzendaritzapean landu zuen La lengua vasca en relación con la antroponimia y otras cuestiones medievales (1983) tesiarekin.
Hain zuzen, Ricardo Zierbiderekin batera, Patronymica Romanica (1988-1996) hiztegigintza historiko egitasmoko euskal arduraduna izan zen. Halaber, Deustuko Unibertsitateko Euskal Kultur Mintegiko kide, Jakintza Baithako buruorde (1985) eta Mendebalde Kultur Alkarteko buru (1992) izan zen.
Filologiaren arloan, gramatika historikoa, onomastika eta testu zaharren argitalpena izan zituen ikergai. Askotariko lanak bost liburukitan bildu eta argitaratu zituen: De re philologica linguae uasconicae (1985-1995). Artikulu nagusiak Opera selecta (1997) bilduman jaso zituen Deustuko Unibertsitateak. Bestalde, pintore eta poeta gisa ere nabarmendu zen.
Aldizkari ugaritan plazaratu zituen idazlanak: Anaitasuna, Argia, ASJU, Bilbao, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Deia, Egin, Ere, Estudios de Deusto, Euskaldunon Egunkaria, Fontes Linguae Vasconum, Hemen, Jakin, Letras de Deusto, Punto y Hora de Euskal Herria, RIEV, Zehatz edo Zurgai.
Hainbat sari jaso zituen: Espainiako Premio Nacional de Poesía Universitaria (1966), Bilboko Udalaren Lore Jokoetako Saria (1967), Iruñeko Lore Joko Unibertsitarioen Saria (1967) edota Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria (1980). Omenezko liburuak ere eskaini zizkioten: Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Aita Santi Onaindia eta Alfontso Irigoien bertsogintzaren lekuko (1992), Mendebalde Kultur Alkartearen Mendebaldeko euskara XX. mende goienean (1997), Deustuko Unibertsitatearen Studia Philologica in Honorem Alfonso Irigoien (1998) edo Lleidako Unibertsitatearen Toponimia (1998).
Bilboko Aste Nagusiaren pregoilari (1993) izateaz gain, hainbat omenaldi jaso zituen: Labayru Ikastegiarena (Derio, 1996); Deustuko Unibertsitatearen Enseiukarrean aldizkariaren monografikoa (1997) edo Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen omenaldia Ibilaldian (Bilbo, 2001). Carmen Isasi ikerlariak, orobat, Alfonso Irigoien mintegia sortu zuen 1990eko hamarkadan, gaztelaniazko testu zaharren edizio digitalak prestatzeko.
Familiak Alfonso Irigoienen artxiboa Bizkaiko Foru Aldundiari eman zion dohaintzan 2004an.
Artea eta literatura
1973, Alfonso Irigoyen, (La Gran Enciclopedia Vasca).
1976, Sorterriaren alde : ene artearen iturriak eta bizitzako zenbait diztira, (Kriselu).
1979, Herrian gara bizi, (Zugaza).
1980, Orbel eta orri, (Alfonso Irigoien).
1987, Soneto, prosa poetiko eta abar, (s.n.).
1989, Hi ta ni garade zu, to ez date no, (s.n.).
Filologia
1981, Sobre el topónimo "Gasteiz" y su entorno antroponímico, (s.n.).
1983, La lengua vasca en relación con la antroponimia y otras cuestiones medievales, (Euskal Herriko Unibertsitatea).
1985, En torno a la evolución y desarrollo del sistema verbal vasco, (s.n.).
1985, Las lenguas de los vizcainos, antroponimia y toponimia medievales, (s.n.).
1985-1995, De re philologica linguae uasconicae, (s.n.).
1986, En torno a la toponimia vasca y circumpirenaica, (Universidad de Deusto).
1990, Sobre toponimia del País Vasco norpirenaico : (observaciones en torno a la obra "Toponymie Basque" de Jean-Baptiste Orpustan), (s.n.).
1994, Pertsona-izenak euskaraz nola eman : (eta exotoponymiaz eraskin bat), (Deustuko Unibertsitatea).
1994, Studia anthroponymica et toponymica, (s.n.).
1995, Kultura-hitzak euskaraz (lexikon culturale) et Nomina exonomastica scribendi forma in lingua uasconum, (Deustuko Unibertsitatea).
1996, Bibliako eta Grezia Zaharreko pertsona-izenak, (s.n.).
1997, Opera selecta, (Universidad de Deusto).
1998, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII [elkarlanean], (Bizkaiko Batzar Nagusiak).
Euskera agerkarian
1956, "Aportaciones al diccionario vasco". PDF
1957, "Del epistolario de Azkue [arg.]". PDF
1957, "Cartas de Inchauspe al Príncipe Luis Luciano Bonaparte (1857-1887) [arg.]".PDF
1957, "Cartas de Mariano Mendigacha a D. Resurrección María de Azkue : escritas en vascuence roncales y en castellano [arg.]". PDF
1958, "Curiosidades y observaciones sobre el dialecto vizcaíno literario". PDF
1959, "Berbak eta izkuntza". PDF
1960, "Nuen, zuen, genduan en el lenguaje hablado". PDF
1960, "Sermones manuscritos antiguos [existentes en la Biblioteca de la Academia de la Lengua Vasca] [arg. elkarlanean]". PDF
1961, "Sermones manuscritos antiguos [existentes en la Biblioteca de la Academia de la Lengua Vasca] [arg. elkarlanean]". PDF
1962, "Dos cartas de Juan Carlos Guerra a R. M.ª de Azkue sobre el manuscrito de la obra Acto para la nochebuena, de Pedro Ignacio de Barrutia, y sobre poesias de la misma procedencia [arg.]". PDF
1962, "Carta en lengua vasca dirigida en 1683 desde Bilbao por Fermín de Basauiluaso a Joanes de Callo, a San Juan de Luz [arg.]". PDF
1962, "Vocabulario baztanes de Juan Bautista Gorosurreta (1845-1923) [arg.]". PDF
1975, "Done Miliaga Kukullakoa eta euskara". PDF
1976, "Gorputz eta soin hitzez eta abar". PDF
1977, "Algunas consideraciones sobre onomástica personal vasca". PDF
1977, "Bilbo eta euskara". PDF
1977, "Ene eritzia zenbait Euskaltzain eta Laguntzailek firmaturiko gutun urriko batzarrean tratatuko denaz eta ene erabaki-proposamendua". PDF
1977, "Eritzi nola erabili behar den delako hauziaz". PDF
1977, "Geure hizkuntzari euskaldunok deritzagun izenaz". PDF
1977, "Pertsona izenen hauzia Hego Euskal Herrian ; Pertsona izenez gehiago". PDF
1977, "Sistema perifrastikoaren laguntzaile batzuen jatorriaz". PDF
1978, "Deklinabideaz". PDF
1978, "Erakusleez". PDF
1978, "Euskara normalizatuaren ahoskatzeaz : Txillardegi-k Bergarako Biltzarrerako bidali duen lanari oharrak". PDF
1980, "Sebero Altube eta euskal hizkuntzaren pleguak". PDF
1983, "Bilbo euskal arloan eragile". PDF
1983, "Erdaraz egun Gordejuela deritzan udalaren izen forma zaharraz". PDF
1983, "Erdaraz San Julian de Musques deritzan udaleko azken elementuaren forma zaharraz". PDF
1984, "Bizkaian -o + -a elkarketa -oa egiten den eremuko hitz mailegatu arruntak azken -o eta -u bokalei dagozkiela, azentua ere gogoan harturik". PDF
1984, "Euskal hitzen akabuko -o eta -u zenbait autoretan". PDF
1984, "J grafiaren problematikaz egungo eguneko egoera". PDF
1984, "Mahai ingurua Bilbon". PDF
1984, "Nota sobre el uso en la lengua hablada de zeren o zerren en sentido causal y de zein con valor anafórico en el siglo XVI". PDF
1985, "Euskarazko izen sintagma mugatzailerik gabekoez". PDF
1986, "Bizidun zentzuzko izen sintagmak eta -ko genitibo nominalizatzailea". PDF
1986, "Euskaltzaindiari : [batzarreetara ez datozen adineko euskaltzainei buruzko 2. proposamena] [elkarlanean]". PDF
1986, "Hizkuntzaren normalizazioa, kontzientzia linguistikoa eta euskal ebakerak". PDF
1987, "Euskal hiztegiaz eginiko itaunen erantzuna". PDF
1987, "Hitz elkarketaz". PDF
1987, "Ibaizabal zeritzan eta etorkizunean ere leritzakeen ibarraz". PDF
1987, "Langue, langage, parol, nola euskaraz?" PDF
1988, "Azkue, Arana Goiri eta Unamuno". PDF
1988, "Hitz hasieran agertzen diren ia-, ie-, io-, iu- bi silabakoak nola eman euskal toponimian". PDF
1988, "Izen geografikoak". PDF
1988, "Leku izenen euskarazko formak Nafarroan". PDF
1988, "Manuel Ziarsolo Gironella (1902-1987) [hilberri txostena]". PDF
1988, "Nafarroako leku izenen euskarazko formez". PDF
1989, "II Encuentro de los Tres "Durango" y otros homonimos en la toponimia". PDF
1989, "Eusebio Erkiaga Lekeitio-ko seme ospetsu". PDF
1989, "Ez ukatzailea euskal tradizioaren bidetik noiz ta nola". PDF
1989, "Federiko Krutwig Athenetan elkarte bateko kide osoa". PDF
1989, "Los Arcos Nafarroako hiriaren izena euskaraz Urantzia?". PDF
1989, "Oihenart-en atsotitz eta errefrauez nota tipia". PDF
1989, "Txomin Peillen euskaltzain berriaren hitzaldiari Alfonso Irigoien, euskaltzainaren erantzuna". PDF
1989, "Vasc. doñu, 'aire, melodía', y el rumano cirilŏgrafo". PDF
1990, "Bilbao toponymoaz eritzi emaitea". PDF
1990, "Federiko Krutwig Homero 1989 sariaren irabazle Grezian". PDF
1995, "Federico Krutwig y Juan Jose Pujana, medallas de honor de la ciudad de Cabala : Federiko Krutwig eta Juan Jose Puiana ohorezko dominadun Kabalan (Grezian)". PDF
1996, "Gnomica biscaiensis : Refranes y sentencias de 1596 junto a los recopilados por Oihenart". PDF
Iker bilduman
1981, "Haur ola zirola : elementos deicticos en lengua vasca". PDF
1983, "Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuak Gasteiztik Euskaltzaindiari bialdu deutsan Euskararen erabilera Bizkaiko irakaskuntzan dalakoari oharrak". PDF
1994, "Gnomica Oihenartiana". PDF
Onomasticon Vasconiae bilduman
1991, "Problemas de nomenclatura en la elaboración de mapas topográficos en áreas vascófanas de administración romanizante hasta el presente". PDF
2000, "Sobre el origen de los patronímicos y de ciertos topónimos terminados en -ain, -ein, sul. -añe". PDF