Arrasaten oinarrizko ikasketak egin ondoren, musika ikasi zuen Victoriano Balerdi organistarekin. Halaber, dultzaina jotzen aritu zen herriz herri, Benigno Altube anaiarekin.
Arrasateko eta Gernikako Udal Bandaren zuzendari izendatu zuten 1900ean eta 1901ean, hurrenez hurren. Ondoren, Gernika Orfeoia (1903) eta Gernikako Musika Eskola sortu zituen.
Era berean, Gernikako Alkartasuna arma fabrikako kudeatzaile izan zen 1915etik aurrera, eta pistola modelo bat patentatu zuen 1918an.
Fabrika erre egin zen 1922an, eta musikagintzan nahiz euskalaritzan murgildu zen. 1930ean Elai Alai dantza taldea sortu zuen Segundo Olaetarekin.
1918an Gregoria Gangoitirekin ezkondu zen Abadiñon, Urkiolako santutegian.
Politikagintzaz den bezainbatean, Espainiako Bigarren Errepublikan Gernika-Lumoko alkate (1933-1935) hautatu zuten, Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean. Gerra Zibilean erbestera jo behar izan zuen, lehenengo Argentinara eta ondoren Pauera.
Erbestean argitaratu zituen Laztantxu eta Betargi (1957) eleberria eta La fonction de la douleur (1958) saiakera. 1958an itzuli zen Gernikara.
1920an izendatu zuten euskaltzain oso, Txomin Agirre (1864-1920) idazlearen ordez. Euskaltzaindiaren zuzendaritzari dagokionez, diruzain izan zen 1921-1936 urteen artean, euskaltzainburu Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) zela.
Erbesteratzearen ondorioz, Pablo Zamarripa aukeratu zuten bere ordezko (1941), eta haren heriotzaren ondoren, Juan Gorostiaga (1950); hala eta guztiz ere, berak euskaltzain oso izateari eutsi zion hil arte.
Besteak beste, gramatika, sintaxi, onomastika edota fonetika arauemaileak izan zituen ikergai, Euskaltzaindiaren bidez argitaratutako hainbat idazlanetan: Erderismos (1930), El acento vasco (1932), Notas sobre el Santoral Vasco (1933), La vida del euskera (1934) edota Observaciones al tratado de "Morfología vasca" de Don R. M. de Azkue (1934).
Erbestetik itzuli ondoren, Euskaltzaindiaren III. Biltzarrean (Eibar, 1959) parte hartu zuen “Eibartarrak eta euskera” txostenarekin.
Eusko Ikaskuntzaren zuzendaritzako kide (1932-1936) izan zen, eta Gernika-Lumon 1922an ospatutako III. Biltzarrean parte hartu zuen “Euskel-itz barrijak” hitzaldiarekin nahiz Gernika Orfeoiaren zuzendari gisa.
Hainbat aldizkari eta egunkaritan argitaratu zituen idazlanak: Alderdi, Euskalerriaren Alde, Euskal Esnalea, Eusko-Ikaskuntza'ren Deya, Eusko Jakintza, Euzkadi, Euzko Enda, Euzko Gogoa, Gernika, Gure Herria, RIEV edota Txistulari.
Omenaldi gisa, haren izena daramate Gernikako ikastolak (1966), Gernikako auditoriumak (1975) eta Arrasateko Udaleko plazak (1977), bai eta ikerketa bekak ere (1989).
Euskaltzaindiak, orobat, omendu egin zuen Arrasateko (1973) eta Gernika-Lumoko (1979) batzarretan. Hain zuzen, Euskaltzaindiaren IX. Biltzarra (Arrasate, 1979) haren jaiotzaren mendeurrenari eskaini zitzaion.
1920, De sintaxis euskérica, (Martín, Mena y Comp.ª).
1930, Erderismos, (Gaubeka).
1932, El acento vasco : (en la prosa y en el verso), (Gaubeka).
1933, Notas sobre el Santoral Vasco o "Deun ixendegi euzkotarra" de Arana Goiri'tar Sabin, (Editorial Vasca).
1934, La vida del euskera : divulgación de los principios de la lingüística general aplicables a su defensa, (Editorial Vasca).
1934, Observaciones al tratado de "Morfología vasca" de Don R. M. de Azkue, (Gaubeka).
1957, Laztantxu eta Betargi, (Darracq).
1958, La fonction de la douleur, (Imp. Commerciale des Pyrénées).
1979, Laztantxu eta Betargi, (2. arg. Hordago).
Euskera agerkarian
1919-1920, “Erderatiko-itzak, itz-barrijak eta aintxiña-itzak”. PDF
1920-1921, “Altube'tar Seber euskaltzain berriak, bere sarrerako egunean, Bilbo'n lotazilla'ren 28an irakurritako lana” : [“Izkuntz-jakintzia eta euskeriaren bizitzia”]. PDF
1922, “¿Ba ala bai?” : [Eguzkitzak idatzitako lanari erantzuna]. PDF
1925, “Modismos euskéricos”. PDF
1925, “I, J, Y”. PDF
1928, “Batasunera-bidean : (Contestación a las propuestas del Director de la Academia para la discusión y resolución de varias cuestiones ortográficas, fonéticas, morfológicas y léxicas)”. PDF
1929, “Erderismos”. PDF
1932, “El acento vasco : (en la prosa y en el verso)”. PDF
1933, “Euskaltzaindiari : [... observaciones relacionadas ... a la inclusión en el "Iztegi" de las voces de origen extraño ...]”. PDF
1933, “Notas sobre el «Santoral vasco» (o "Deun Ixendegi Euzkotarra" de Arana Goiri'tar Sabin)”. PDF
1933, “La vida del euskera : divulgación de los principios de la lingüística general aplicables a su defensa”. PDF
1934, “Observaciones al tratado de «Morfología vasca» de Don R. M. de Azkue”. PDF
1936, “Barriro euskeraren bizitzari buruz”. PDF
1956, “Literatur-Euskera : (sobre sintaxis vasca)”. PDF
1959, “Euskaltzaindiari”. PDF
1960, “Eibartarrak eta euskera”. PDF
1960, “Euskerari buruz”. PDF