Oinarrizko ikasketak Bergarako Errege Mintegian egin ondoren, Filosofian eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.
Espainiako artxibozain, liburuzain eta arkeologoen erakundeko kide gisa, Palentzian tesia egin zuen Alfonso Berruguete (1490-1561) eskultoreaz.
Carmen Etxebarriarekin ezkondu zen Zaragozan 1911n. Ondoren Bilbon bizitzen hasi eta Bizkaiko protokolo nahiz ogasun artxiboen zuzendari aritu zen. Bizkaiko Probintzia Diputazioan euskal biblioteka sortzeko egitasmoko kide izendatu zuten 1920an.
Bilboko Excelsior (1924-1931) kirol egunkarian, lehenengo, eta La Gaceta del Norte (1932-1964) egunkari neokatolikoan, ondoren, sarri idatzi zuen, batez ere kirolaz.
Euskaltzaindiari dagokionez, 1941ean Bizkaiko Probintzia Diputazioaren Kultura Batzordeak emandako baimenarekin eta ezarritako baldintzekin berriz ere ohiko jardunari ekin zionean, Juan Irigoien euskaltzain oso izendatu zuten, Kultura Batzordearen beraren ordezkari gisa.
Une zehaztugabe batetik aurrera, iraungitzat eman zen haren euskaltzain izaera, horrelakorik formalki inoiz adierazi ez arren. Horrela, 1949an Juan Miguel Seminario (1904-1968) euskaltzainak ordeztu zuen Bizkaiko Kultura Batzordearen ordezkaritzan.
Jose Antonio Aranarentzat, ordea, 1947an euskaltzain oso izendatua izan zen Federiko Krutwig (1921-1998) Juan Irigoienen ordez sartu zen Euskaltzaindian.
Bizkaiko Arrantzale Kofradien Federazioko buru izan zen, eta hainbat elkarteko kide: Eusko Ikaskuntza, Club Deportivo de Bilbao, Euskal Herriko Mendizale nahiz Pilota Federazioak edo Euskalerriko Adiskideen Elkartea.
Bilboko Excelsior eta La Gaceta del Norte egunkarietan idatzitakoaz gain, beste agerkari askotan argitaratu ziren haren artikuluak: La Baskonia, Dantzariak, Estudios Vizcaínos, RIEV, Vida Vasca edota Vizcaya.
1941ean Espainiako Gobernuak Alfontso X.a Jakintsuaren Ordenako kide izendatu zuen. Bilboko Udalak, orobat, haren izena jarri zion kale bati. 1974an “Patronato Irigoyen” delakoa sortu zen Bergaran, haren ondarea kudeatzeko Euskalerriko Adiskideen Elkartearekin batera.
Kazetaritza eta ikerketak
1926, El juego de pelota a mano : 1900-1925 : semblanzas de jugadores : colección de artículos publicados en el Diario Deportivo Bilbaino Excelsior, (Grijelmo).
1951, Cartilla de identificación de la Costa francesa de Cabo Higuer a Belle Isle, para uso de los pescadores de bajura... (Federación Vizcaína de Pósitos y Cofradías de Pescadores).
1952, Un momento interesante de la historia de la Villa de Vergara : pleito de la exención intentada por la Universidad de Oxirondo en contradicción con la Villa de Vergara (1630-1631), (Gaubeca).
Literatura
1929, 1943 (2. arg.), 1949 (3. arg.), El "Cho" del "Carmengo Ama" : novela marinera ; “Etxekalte" el forzudo : película vasca, (Editorial Vasca).
1936, Los Tremendos de Kanala : kresala y lurruna (aliento del mar; vaho de la tierra), (s.n.).
1958 (2. arg.), 1993 (5. arg.), Los tremendos de Kanala : kresala eta luruna [i.e. lurruna] (aliento del mar, vaho de la tierra) : novela vizcaína del mar, (2. arg. La Editorial Vizcaína, 5. arg. El Mariachi).
1961, Magde "La Capitanesa" : idilio de un marino vasco : novela, (La Editorial Vizcaína).
1980, Los Tremendos de Kanala : kresala eta lurruna (aliento del mar; vaho de la tierra), (4. arg. La Gran Enciclopedia Vasca).