Zortzi urterekin umezurtz geratu, eta Zuberoako Ithorrotzeko izeba-osabek hazi zuten. 1912tik aurrera eliz ikasketak egin zituen, Belokeko monasterioan eta Baionako Seminario Handian. Besteak beste, irakasle izan zituen Clément Mathieu eta Jean Saint-Pierre.
Baionan 1924an apaiztu ondoren, hiru urtez egon zen Letrak ikasten Okzitaniako Tolosako Institutu Katolikoan. Han ezagutu zuen Pierre Lhande euskaltzaina, eta Dictionnaire basque-français (1926-1938) ospetsua burutzen lagundu zion, Philippe Aranartekin batera.
Baionako elizbarrutiak 1926an Uztaritzeko Seminario Ttipia sortu zuenean, irakasle izendatu zuten. 1928an lizentzia eskuratuz geroztik, Uztaritzeko hizkuntza irakasle izan zen.
1961ean Baionako apezpikuak kalonje izendatu zuen. Erlijioaz zuen ikuspegia Idek eta zabal gogo-bihotzak (1974) liburuan agertzen da, Piarres Ithurralde ezizenarekin.
Hain zuzen, seminarioan sortu eta zuzendu zuen Aintzina mugimendu politiko euskaltzalea eta izen bereko aldizkaria 1933-1944 urteen artean. Taldearen programa politikoa Eskual-Herriaren alde (1933) liburuxkan irakur daiteke.
Espainiako Gerra Zibilean, halaber, artekari lanak egin zituen bi alderdien artean, eta erbesteratutako haurrei laguntza ematen aritu zen. Bigarren Mundu Gerran erresistentzia lanetan aritu zen.
Garai horretan ikusi zuten argia bere lanik ospetsuenek. Alde batetik, nafar-lapurteran oinarritutako Grammaire basque (1944) delakoa, edizio ugari ezagutu dituena gaur arte. Bestetik, Baionako Eskualduna (1887-1944) astekariaren jarraipena den Herria aldizkaria, berak sortu eta 1944-1967 urteen artean zuzendu zuena. Ondoren, Jean Hiriart-Urruti (1968-1969) eta Emile Larre (1969-2003) euskaltzainek zuzendu zuten astekaria.
Kantak, antzerkiak eta ipuinak sortu zituen. Kantuz (1946) bilduma arrakastatsuaz gain, hainbat egileren idazlanak argitaratu zituen: Salvat Monho (1749-1821), Simon Durruti (1857-1915), Jean Hiriart-Urruti (1859-1915), Manex Etxamendi (1873-1962), Jean Etxepare (1877-1935), Jean Saint-Pierre (1884-1951) edo Oxobi (1888-1958).
1949an euskaltzain oso izendatu, eta bere sarrera-hitzaldia Herria astekarian argitaratu zuen. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, bereziki gramatikaz arduratu zen Aditz batzordean eta Gramatika batzordean, baina argitalpenaren arloan ere aritu zen. Hain zuzen, Piarres Lafitte giltzarri izan zen euskara batuaren eredua Ipar Euskal Herrian hedatzeko.
Euskaltzaindiak liburu hauek argitaratu zituen haren omenez: Piarres Lafitte-ri omenaldia (1983) eta P. Lafitteren sortzearen mendemugako biltzarra, Baionako fakultatean 2001eko irailaren 20 eta 21ean (2003). Haren jaiotzaren mendeurrenean (2001), halaber, ekitaldiak antolatu zituen Luhuson eta Uztaritzen.
Aintzinan eta batez ere Herria astekarian idatzitako ehunka kazetaritza lanez gain, beste aldizkari askotan idatzi zituen artikuluak: Egan, Eskualduna, Eusko-Jakintza, Euzko-Gogoa, Bulletin du Musée Basque, BRSBAP, Bulletin de la Société des Sciences & Arts de Bayonne, Cantabria Franciscana, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Fontes Linguae Vasconum, Gernika, Gure Almanaka, Gure Herria, Ikuska edota Otoizlari.
Hainbat omenaldi, izendapen, sari eta ohore jaso zituen: Eskualzaleen Biltzarraren omenaldia (Baigorri, 1977), honoris causa doktore Euskal Herriko Unibertsitatean (1982), Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ohorezko kide (1983) edo Koldo Mitxelena Kulturunearen jardunaldiak (Donostia, 2002).
Haren bizitza eta lana aztertuz, besteak beste, honako idazlan hauek argitaratu dira: Bulletin du Musée Basqueren zenbaki monografikoa (1986), Xipri Arbelbideren Piarres Lafitte (1986), Serge Monier-en Le Pere Lafitte (1992) eta Amelia Hernández Mataren Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) (2007) doktore tesia.
Gaur egun, Piarres Lafitteren artxiboa eta euskal liburutegia Euskaltzaindian eta Baionako Mediatekan kontsulta daitezke, hurrenez hurren.
Hiztegiak
1926-1938, Dictionnaire basque-français et français-basque (dialectes Labourdin, Bas-navarrais et Souletin), [P. Lhanderekin, elkarlanean], (Gabriel Beauchesne).
1941, Vocabulaire français basque : les motes basques groupés d'après le sens, [P. Aranarterekin, elkarlanean], (Librairie "Le Livre").
1954, Lexique français-basque, [A. Tournierrekin], (Herria).
1970, Dictionnaire basque-français et français-basque (dialectes Labourdin, Bas-navarrais et Souletin), [P. Lhanderekin, elkarlanean]. 2. arg. (Icharopena). PDF
1976-1991, Diccionario Retana de autoridades de la lengua vasca, [elkarlanean], (Gran Enciclopedia Vasca).
Erlijioa
1931, Simon Durruty apezak eginikako Elizako liburu ttipia, [arg. P. Lafitte eta P. Aranart], (Turnhout : H. Proost & Cie).
1932, Maiatza edo Mariaren hilabethea / Eskual-Herriko erretor batek eginikako, [arg.], (La Presse).
1939, Jesu-Kristoren bizitzea edo Ebanjelio ttipia, (Charles Paillart Irarkolan).
1941, Jesu-Kristoren bizitzea edo Ebanjelio ttipia, (2. arg. Imp. "La Presse").
1943, Hazila edo Hilen ilabethea, ("Le Livre").
1954, Andre Dena Maria : irakurtze eta gogoeta, ichtorio saindu batzuekin, [elkarlanean], (Herria).
1974, Idek eta zabal gogo-bihotzak, [P. Ithurralde = P. Lafitte], (Herria).
Edizioak
1931, Eskualdunen loretegia : XVIgarren mendetik hunateko liburuetarik bildua. Lehen zathia (1645-1800), (Laserre Liburutegia).
1936, Buruchkak / Jean Etchepare, (“Le Livre”).
1944, Zer eta zer : hamar bat artikulu “Eskualduna” delako kazetan agertuak / Jean Hiriart-Urruty, (Aintzina).
1952. Les meilleures pages / de monseigneur Jean Saint-Pierre, (Le Courrier).
1966, Oxobi-ren lan orhoitgarri zonbait, (Gure herria).
1971, Mintzaira, aurpegia, gizon! / Jean Hiriart-Urruty, (Ed. Franciscana Aranzazu).
1972, Har-uz-ka : (ixtorio-mixterio ahurtara bat) / Zephuru, (Ikas).
1972, Mañex Etchamendy bertsularia : (1873-1960), (Auspoa). PDF
1972, Poèmes basques de Salvat Monho : (1749-1821), (Ikas).
1972, Zezenak errepublikan / Jean Hiriart-Urruty, (Ikas).
1972, Zezenak errepublikan / Jean Hiriart-Urruty, (Jakin).
Kantak
1932, Ithurralden kantuak / Piarres Ithurralde [= P. Lafitte], (“Le Livre”).
1939, Kantuz, [elkarlanean], ("Le Livre").
1944, Errepikan, ("Le Livre").
1946, Kantuz : recueil de 120 chansons populaires basques, [elkarlanean], (Editions "Eskual-Herria").
1967, Kantu kanta khantore, [elkarlanean], (Kordelieren irarkolan).
Literatura
1933, Egiazko argia : azken-gudako gertakaria / Piarres Iturralde'k lau ekitalditan moldatua, (Lopez Mendizabal'enean).
1945, Murtuts eta bertze__ : artho churitzetako zonbait ichtorio chahar / P. Ithurralde [= P. Lafitte], (La Presse).
1954, Santcho Azkarra : la légende d'amour et de mort du roi Sanche de Navarre / Petri Marka [= Marc Légasse eta Piarres Lafitte], (Herria).
1972, Gaztibeltza-ren karabinak / Marc Légasse [itzul.], (Gure herria).
1990, Historio-misterio edo Eiherazainaren ipui hautatuak, (Herria-Egan).
2009, Lafitteren antzerki kaierak, (Hiria liburuak).
Politika
1933, Eskual-Herriaren alde : Eskual-Herri-zaleen chedeak baitezpadako chehetasun batzuez laburzki argituak, ("La Presse" baithan).
1933, Eskual-Herriaren alde : (pour le Pays Basque) : court commentaire du programme eskualerriste à l'usage des militants, (Imp. "La Presse").
Ikerketak eta saiakerak
1941, Le basque et la littérature d'expression basque en Labourd, Basse-Navarre et Soule, (“Le Livre”).
1990, Euskal literaturaz, (Erein).
2001, Nafar lapurtar idazle aipatuenak, (Elkarlanean).
2002, Kazetari-lan hautatuak, (Elkar).
Gramatikak
1944, Grammaire basque : (navarro-labourdin littéraire), (Librairie "Le Livre").
1962, Grammaire basque : (navarro-labourdin littéraire), (2. arg. Amis du Musée Basque : Ikas).
1978-1983, Grammaire basque pour tous, [elkarlanean], (Haize Garbia).
1979, Grammaire basque : (navarro-labourdin littéraire), (3. arg. Elkar).
Euskera agerkarian
1953, “Saint-Pierre apezpiku jauna (1884-1951)” [hilberri txostena]. PDF
1961, “Jean Elissalde (1883-1961)” [hilberri txostena]. PDF
1962, “P. Lafitte jaun kalonjeak egin ihardespena” [Iratzeder euskaltzainaren sarrera ekitaldian]. PDF
1963-1964, "«K-» eta «z-»ren arteko aldakuntzaz oharpen labur bat”. PDF
1972, “Domingo Soubelet (1897-1970)” [hilberri txostena]. PDF
1972, “Gibelka eratorri hitz batzuez”. PDF
1972, “Zer dakigu Leizarragaz?”. PDF
1973, “Antoinette Lacarra (1893-1970)” [hilberri txostena]. PDF
1973, “Euskal-ipuinak”. PDF
1973, "«Larreko» eskualzale eta idazlari”. PDF
1974, “Aita Blas Mendiondokoa (1873-1914)”. PDF
1974, “Euskal-aditzeko hiru -ke atzizkiak”. PDF
1974, “Rene Lafon zenaz zonbait hitz (1899-1974)” [hilberri txostena]. PDF
1975, “Gregoire Eppherre (1929-1974)” [hilberri txostena]. PDF
1975, “Guillaume Eppherre (1911-1974)” [hilberri txostena]. PDF
1975, “Joanes Chabagno (1881-1975)” [hilberri txostena]. PDF
1975, “XVIIgarren mendeko Ioannes Haraneder fraidea”. PDF
1976, “Barbier jaun apeza”. PDF
1976, “Etienne Lapeyre : 1840-1893”. PDF
1976, “Louis Dassance (1888-1976)” [hilberri txostena]. PDF
1976, “Oskodun baten izenaz”. PDF
1977, “Aita Lande-ren lanez”. PDF
1977, “Euskal aditzen hiztegi baterako ohar zenbait”. PDF
1977, “Joanes Leizarraga-ren lanez”. PDF
1977, “Koska eta entterka Heletan”. PDF
1977, “Pierre Eyheramendy (1891-1976)” [hilberri txostena]. PDF
1977, “Pour l'histoire de l'origine des basques et leur parente avec les caucasiens”. PDF
1979, “Duvoisin kapitainaz ohar purruxka batzu”. PDF
1979, “Georges Lacombe (1879-1947)”. PDF
1979, “Sauveur Narbaitz (1908-1979)” [hilberri txostena]. PDF
1980, “Aspektua euskal aditzean”. PDF
1982, “Alfonsa Rodriguez Jesusen Konpañako aitaren Giristiño perfetzioniaren [perfekzioniaren] praktikaren parte bat heuskarala itzulia, heuskara bezik eztakienendako”.PDF
1982, “Egiategi : euskal bibliografiaren osatzale”. PDF
1982, “Pierre-Guillaume de La Vieuxville (1682-1734)”. PDF
1984, “Albert Leon (1883-1953)”. PDF
1984, “Nor zen Mgr Saint Pierre”. PDF
1984, “Pierre Narbaitz (1910-1984)” [hilberri txostena]. PDF
2004, “Pierre Lafitten gutundegia” (1). PDF
2005, “Pierre Lafitten gutundegia” (2). PDF
2005, “Pierre Lafitten gutundegia” (3). PDF
2006, “Pierre Lafitten gutundegia” (4). PDF
Iker bilduman
1981, “Joakin Lizarragaren euskalkiak Ipar-Euskadikoekin dituen kidetasun zenbaitez”. PDF