Oinarrizko ikasketak jesuiten Durangoko eskolan egin zituen, eta eliz ikasketak Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioan. 1927an apaiztu zen.
Comillasko Unibertsitate Pontifikalean Filosofia eta Letretako nahiz Teologiako lizentziak eskuratu zituen. Gero Liburu Santuak eta Asiriologia ikasi zituen Erromako Biblia Institutu Pontifikalean.
Euskal Herrira itzulita, 1932an Getxoko Algorta auzoan kapilau izendatu zuten.
Espainiako Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Euskal Hizkuntza eta Literatura ataleko burua izan zen. Ondorioz, Bilbo okupatu aurretik erbesteratu eta Eusko Jaurlaritzaren haur kolonietan aritu zen irakasle.
Bigarren Mundu Gerraren eraginez, Kubara ihes egin behar izan zuen 1940an, eta Santiago hiriko seminarioan irakasle ezarri zuten.
1943an Mexikora aldatu eta Queretaro estatuan jardun zuen apaiz lanetan. 1950eko hamarkadan, Euskal Herrira itzuli ahal izan zen. Geroztik, Getxoko hirukoiztarren eta Begoñako karmeldarren komentuetan bizi izan zen.
Besteak beste, hainbat ikastaro eman zituen Antonio Tovar (1911-1985) euskaltzain urgazleak Salamancako Unibertsitatean sortutako Manuel de Larramendi katedran.
Euskaltzaindiari dagokionez, 1933tik Euskera agerkariaren arduradun izan zen, eta gaztelania-euskara hiztegigintzan aritu zen lanean. Gerraondoan, Euskaltzaindiaren bibliotekaria izan zen 1953-1970 urteen artean.
Euskaltzaindiaren II. eta III. Biltzarretan parte hartu zuen Bilbon (1958) eta Eibarren (1959). 1963ko azaroan, Eusebio Erkiaga (1912-1993) eta Lino Akesolorekin (1911-1991) batera, euskaltzain oso izateari uko egiteko asmoa agertu zuen. Akademiaren norabidearekin ados ez egon arren, euskaltzain oso izaten jarraitu zuen.
1939an Parisko Anaiak aldizkariaren sortzaileetarikoa izateaz gain, beste agerkari askotan idatzi zituen artikuluak euskararen eta Euskal Herriaren historiaz: BRSVAP, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Euskerazaintza, Eusko-Jakintza, Euzkerea, Euzko Deya, Euzko-Enda, Fontes Linguae Vasconum, Gernika, Helmántica, The Linguist, Munibe, Revista de Humanidades Clásicas, RIEV, Vizcaya edota Zumárraga.
Omenaldi gisa, Getxoko Udalak euskal literatur arloko Juan Gorostiaga sariak sortu zituen 1991n.
1935, Pequeña antología de literatura babilonia, [argitaragabea].
1952, Epica y lírica vizcaína antigua. Vol. I, (Centro de Estudios Vascos de F.E.T y de las J.O.N.S).
1953, Historia de la Anteiglesia de Guecho : el Guecho antiguo hasta el siglo XVIII, (Imprenta Provincial de Vizcaya).
1953, Vocabulario del refranero vizcaino de 1596, (Universidad de Salamanca).
1955, Antología de poesía popular vasca, (Biblioteca Vascongada de los Amigos del País).
Euskera agerkarian
1934, “El testimonio de la lengua en prehistoria : ensayo de paleontología lingüística vasca : un aspecto de la antigua religión euskalduna : los nombres vascos del «día festivo»”. PDF
1958, “Diccionario etimológico de la lengua vasca”. PDF
1958, “De onomástica vasca”. PDF
1958, “Los nombres vascos de los meses”. PDF
1959, “Euskera bat edo unificación del euskera”. PDF
1959, “Los nombres vascos de los días de la semana”. PDF
1960, “Juan Antonio Mogel eta historia aurreko Espaiñia”. PDF
1960, “Polifacética tradición euskalduna”. PDF
1974, “J. Gorostiagaren erantzun hitzaldia [Eusebio Erkiaga euskaltzainaren sarrera ekitaldian]”. PDF
1984, “Nazario Oleaga euskaltzain zenaren oroimenez”. PDF
Iker bilduman
1983, “Dólmenes y sarcófagos misteriosos”. PDF