Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, hamabost urterekin hasi behar izan zuen lanean Eibarko lantegi batean. Gau-eskolen bidez lantegiko maisutza lortu zuen, eta, hango lana utzita, inportazioko makineria-saltzaile jardun zuen 1950eko hamarkadatik aurrera.
Mendizaletasunak bultzatuta, Eibar Kirol Elkartean aritu zen 1940az geroztik eta Aranzadi Zientzi Elkartean 1951z geroztik. Bestelako ekitaldiak antolatzeko, Eibar Kirol Elkartean sail artistiko-kulturala (1957) eratu zuten, eta Kirol Elkartearen buru izan zen 1962-1963 urteetan. Halaber, Eibarko Ikastolaren sortzaileetako bat izan zen 1960an.
Maria Paz Ibeasekin ezkondu zen 1963an. Bi seme izan zituzten: Unai eta Oier.
Euskaltzaindiaren bigarren biltzarrean (Bilbo, 1958) parte hartu zuen, eta hirugarren biltzarra (Eibar, 1959) antolatzen lagundu zuen. Hirugarren biltzar horretan, orobat, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa prestatu zuten.
1964an izendatu zuten euskaltzain oso, Lino Akesolok (1911-1991) utzitako postua hartzeko, Jose Antonio Aranak zioenez, baina berak aulki hori berritzat izan zuen beti. Euskara batuaren eratze prozesu osoan, Akademiako idazkari izan zen 1967-1978 urteen artean, Manuel Lekuona (1894-1987) eta Luis Villasante (1920-2000) euskaltzainburuekin.
Zuzendaritzako beste hainbat kargu ere izan zituen ondoren: diruzain (1978-1980, 1986-1988), Jagon sailburu (1978-1988), euskaltzainburuorde (1988-1989), Campion-Broussain SAko kudeatzaile, eta Gipuzkoako ordezkari hainbat urtez.
1966an Alfabetatze batzordearen sorreran parte hartu zuenetik, Euskaltzaindiaren beste batzorde askotan aritu zen. Azkue Biblioteka edo Onomastika nabarmendu daitezke.
Politikagintzaz den bezainbatean, Ramon Rubial buru zuen Eusko Kontseilu Nagusiko Zientzia eta Erakunde Kulturalen Departamenduko zuzendari izendatu zuten 1978an, Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra (ESEI) alderdiko kide gisa. Euskaltzaindiko idazkaritza utzita, kargu horretan euskal ondareaz arduratu zen bereziki 1979 arte.
Euskadiko lehen Arartekoa izan zen 1989-1995 artean, eta horregatik utzi zituen Euskaltzaindiko karguak berriz ere. Era berean, European Ombudsman Institute delakoaren buruorde (1993-1994) eta buru (1994-1995) ere aritu zen.
Beste kirol eta kultur elkarte askotako kide ere izan zen: Gerediaga Elkartea, Etniker Euskalerria, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Mendizale Federazioa, Donostiako San Telmo Museoko zuzendaritzakoa edo Jon Bilbaok sortutako Eusko Bibliographia elkartea (1984-1992).
Club Deportivo de Eibar (1958-1961) buletinaren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Egan (1983-1989) literatur aldizkariaren zuzendari izan zen. Sarri idatzi zuen beste hainbat aldizkaritan: Anaitasuna, Anuario de Eusko-Folklore, ASJU, Bidasoako Ikaskuntzen Aldizkaria, Boletín de la Institución Sancho el Sabio, BRSBAP, Cuadernos de Etnología y de Etnografía de Navarra, Eibar, Euskaldunon Egunkaria, Eusko Ikaskuntzaren koadernoak, Euzko-Gogoa, Fontes Linguae Vasconum, Gernika, Donostiako Hoja del Lunes, Hondarribia, Jakin, Karmel, Kezka, Munibe, Olerti, Pyrenaica, RIEV edo Zeruko Argia.
Besteak beste, honako sari eta ohore hauek jaso zituen: Espainiako Mendizale Federazioaren zilarrezko domina (1955); Euskal Idazkaritza Elkartearen Lauaxeta saria (1964); Euskal Idazleen Elkarteko eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (1996) ohorezko kide; Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen omenaldia Ibilaldian (Bilbo, 2001); Durangoko Azokaren Argizaiola (2001); Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen Juan San Martin beka (2001); Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma (2002); Koldo Mitxelena Kulturunearen omenezko jardunaldiak (2003); Hondarribiko Udalaren urrezko domina eta seme kutun (2003); Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultur, Arte eta Gizarte Zientzien saria (2004); Zumaiako Ignacio Zuloaga Kultur Gunearen omenaldia (2004).
Hil ondoren, Arartekoaren omenaldia (2005) jaso zuen, eta Eibarko Udalak seme kutun izendatu zuen (2006) eta haren izena jarri zion Udal Liburutegiari.
Edizioak
1957, Pernando Plaentxiatarra : (Plaentxia-Eibarretan bildutako ipui sorta) [elkarlanean], (Itxaropena).
1969, Uhin berri : 1964-1969 bilduma, (Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones).
1971, Hegatsez : itz-lauzko bilduma : 1971 [elkarlanean], (Itxaropena).
1975, Jose Paulo Ulibarri Galindez-en Gutunliburua izeneko eskuzkribuaren facsimil gisako argitalpena : Arabako Diputazioaren Kultur Biltzarrak Okondoko idazlearen gorazarretan, bere sortzearen berrehun urtehurrenkari. Gasteizen, 1975eko Abuztuan [elkarlanean], (Consejo de Cultura de la Diputación Foral de Alava).
1987, Baigorriko zazpi liliak / Jean Duvoisin, (Elkar).
1991, Jaquin-bide iritarautia Españiaco neurquidaren, edo constitucio berriaren erara adrezatua, erritarren arguidoraraco, gazteen icasbiderako, eta escola-maisuen usoraco / erderatic eusquerara itzulidu Apez Vicario J. F. A. Guipuztarrac, (Ararteko).
Literatura eta itzulpenak
1960, Zirikadak : (ipuin barregarridun liburua), (Itxaropena).
1965, Eztenkadak : (gertaera berregarridun liburua), (Itxaropena).
1980, Hondar eta gauezko loturak / Félix Maraña [itzul.], (L. Haranburu).
1998, Giro gori : (1954-1977), (Euskal Herriko Unibertsitatea).
2008, Lau heriotzentzat kantak : Boveda, Companys, Gernika, Lorca / Xosé Sesto [itzul.], (Ager, Asociación Galega de Emigrantes Retornados).
Ikerketak
1959, Juan Antonio Mogel eta Urkitza : bere bizitza ta lanak, (Itxaropena).
1963, Montañas guipuzcoanas / por Luis Peña Basurto [lag.], (Icharopena).
1968, Escritores euskéricos : (catálogo bio-bibliográfico de escritores contemporáneos en vascuence), (La Gran Enciclopedia Vasca).
1969, Apendice a Escritores euskericos : correcciones y adiciones a la primera edición, (La Gran Enciclopedia Vasca).
1975, Elgueta con Anguiozar y Ubera, (Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián).
1981, Eibarko damaskinatua [elkarlanean], (Eibarko Museoaren Patronatoa).
1981, El damasquinado de Eibar [elkarlanean], (Patronato del Museo de Eibar).
1983, Erromanikoa Euskal Herrian, (Gordailu).
1985, José Manterola, (Donostiako Udal Euskara Batzordea).
1993, Antzinako Eibar : etnografia gaiak, (Ego Ibarra).
1998, Hondarribiko Andre Maria Jasokundekoa : historia, arkitektura eta artea, (Gipuzkoako Foru Aldundia).
2000, Eibar eta Elgetako toponomastika, (Euskaltzaindia). PDF
2003, Antzinatik gaur egunera, Hondarribia, (Hondarribiko Udala).
Saiakerak
1978, Gogoz : gure herriko gauzak, (Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa).
1980, Literaturaren inguruan : saiaera, (Lur).
1981, Bidez : gure herriko gauzak, (Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa).
1983, Landuz : gure herriko gauzak, (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala).
1992, La institución del Ombudsman en el País Vasco y Finlandia [elkarlanean], (Eusko Ikaskuntza).
1994, Esanak eta eginak, (Ararteko).
1998, Euskararen ostarteak, (Erein).
2000, Giza eskubideen inguruan, (Elkarlanean).
2005, Juan San Martinen antologia : (Egan aldizkarian argitaratua) / prestatzailea, Oier San Martin, (Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea). PDF
Euskera agerkarian
1958, "Eibar-en erabiltzen diran burdin langintzako itz teknikoak". PDF
1959, "Algunas consideraciones sobre el prefijo La en los topónimos". PDF
1959, "Eibar'en teknika gaietan egin dan eboluziñoari buruz". PDF
1960, "Juan Antonio Mogel eta Urkitza : bere bizitza eta lanak". PDF
1962, "Umorea euskal literaturan". PDF
1968, "Andima Ibinagabeitia Idoyaga (1907-1967) [hilberri-txostena]". PDF
1968, "Julian Barandiaran Kortazar Aita Emiliano (1904-1967) [hilberri-txostena]". PDF
1968, "Ramón Menéndez Pidal (1869-1968) [hilberri-txostena]". PDF
1968, "Toribio Etxebarria Ibarbia (1887-1968) [hilberri-txostena]". PDF
1972, "Antonio Valverde Casas (1915-1970) [hilberri-txostena]". PDF
1972, "Jose de Arteche Aramburu (1906-1971) [hilberri-txostena]". PDF
1972, "Jose Luis Jauregi Etxenagusia (1896-1971) [hilberri-txostena]". PDF
1972, "Klaudio Sagartzazu Sagartzazu (1895-1971) [hilberri-txostena]". PDF
1973, "Américo Castro (1885-1972) [hilberri-txostena]". PDF
1973, "Jon Mirande Ayphasorho (1925-1972) [hilberri-txostena]". PDF
1973, "Luis González Etxabarri (1893-1971) [hilberri-txostena]". PDF
1974, "Literatura landuaren sorrerrako giroa Axularren garaira arte [sarrera-hitzaldia]". PDF
1974, "Usa leku-izena eta bere esan nahia". PDF
1975, "En la presentación de D. Rodolfo Bozas Urrutia". PDF
1975, "Gavon-sariac : gure ilustrazioaren sarrera". PDF
1975, "Perretxiku izenak Eibarren". PDF
1976, "Gabriel Aresti Segurola (1933-1975) [hilberri-txostena]". PDF
1976, "Jose Etxeandia Beaskoa (1897-1976) [hilberri-txostena]". PDF
1976, "Toribio Iriondo elgoibartarra (1848-1922) : Ogi zerutik eta beste kantaren egilea". PDF
1977, "Angio hitzaren zentzuaz". PDF
1977, "Euskal arteaz eta arte hiztegiaz". PDF
1977, "Hirietako izenez". PDF
1977, "Isaac Lopez-Mendizabal (1879-1977) [hilberri-txostena]". PDF
1977, "Odon de Apraiz". PDF
1978, "Agustin Pascual Iturriaga euskararen eraikitzailea". PDF
1979, "Bruno Etxenike (1819-1893)". PDF
1979, "Euskaldun baten agurra milaurteburuan". PDF
1979, "Gabriel Manterola Urigoitia (1890-1977) [hilberri-txostena]". PDF
1979, "Isaac Lopez Mendizabal euskaltzain ohorezkoa". PDF
1979, "Jokin Zaitegi Plazaola (1908-1979) [hilberri-txostena]". PDF
1979, "Mikel Zarate Lejarraga (1933-1979) [hilberri-txostena]". PDF
1979, "Nazioarteko Euskalarien Jardunaldiak". PDF
1979, "P. Hualde Maio : Erronkariko uskáraren lekuko". PDF
1979, "Txori izenak Eibarren". PDF
1979, "Zuloagaren marrazkia Euskaltzaindian". PDF
1980, "Aurkibidea : 1920-1979". PDF
1981, "Robustiana Mujika Egaña Tene (1888-1981) [hilberri-txostena]". PDF
1981, "Juan Thalamas Labandibar (1906-1981) [hilberri-txostena]". PDF
1981, "Fausto Arozena (1896-1981) [hilberri-txostena]". PDF
1981, "Telesforo Monzon (1904-1981) [hilberri-txostena]". PDF
1981, "Agustin Anabitarte Irazu (1891-1981) [hilberri-txostena]". PDF
1981, "Julene Azpeitia Gomez (1888-1980) [hilberri-txostena]". PDF
1981, "Aita Polikarpo Iraizoz (1897-1980) [hilberri-txostena]". PDF
1981, "Sobre el euskara de Urraul Alto y el venerable Esteban de Adoain". PDF
1982, "Diego Goitiaren euskarazko esaldi bildumak". PDF
1982, "Nemesio Etxaniz Aranbarri (1889-1982) [hilberri-txostena]". PDF
1983, "Aniceto Zugasti Iriondo (1904-1983) [hilberri-txostena]". PDF
1983, "Euskaltzainen zerrenda osotzeaz [elkarlanean]". PDF
1983, "Fernando Artola Sagarzazu Bordari (1910-1983) [hilberri-txostena]". PDF
1983, "Joan Inazio Goikoetxea Olaondo Gaztelu (1908-1983) [hilberri-txostena]". PDF
1983, "Kultur Ministeritzak autoreei ematen dien laguntzaz". PDF
1983, "Manuel Olaizola Uztapide (1909-1983) [hilberri-txostena]". PDF
1984, "Jose Manterola, egile eta eragile". PDF
1984, "Akitaniako liburugintzaz bilerak Paben : [kronika]". PDF
1984, "Don Juan Ibargutxi abade idazlearen oroitzapenak". PDF
1984, "Rodolfo Bozas-Urrutia (1913-1978) [hilberri-txostena]". PDF
1985, "Gabriel Arestik beste hizkuntzetatik egin zituen poesi itzulpenak". PDF
1986, "Gabon sariak : (berrirakurketa oharrak)". PDF
1986, "Julio Caro Baroja Real Academia Española-ko sarrera hitzaldia : 1986-IX-26 : [kronika]". PDF
1987, "Cadizko Konstituzioa euskaraz 1820". PDF
1987, "Eguberri christmen mezuaz : (jaiotzaren inguruko poesia, musika eta artea)". PDF
1987, "Toribio Etxebarria euskalari eta euskal idazle". PDF
1988, "J. Duvoisin kapitainaren lan ezezagun bati zenbait ohar". PDF
1988, "Jaizkibel mendiko izen zahar batzuk". PDF
1989, "Francisco de Ibarra, conquistador de Nueva Vizcaya y fundador de la ciudad de Durango en Mexico". PDF
1989, "Jazinto Carrasquedo Olarra (1895-1988) [hilberri-txostena]". PDF
1989, "Jesus Maria Leizaola Sanchez (1896-1989) [hilberri-txostena]". PDF
1990, "Botanika lexikoa Eibarren eta Toribio Etxebarriaren Lexicon lanari gehigarriak".
1990, "Don Gabriel Manterola, mendeurreneko oroitza". PDF
1990, "Juan Garmendia Kortadi (1898-1989) [hilberri-txostena]". PDF
1990, "Justo M. Mokoroa (1901-1990) [hilberri-txostena]". PDF
1992, "Satan, Deabrua eta euskara : mito baten inguruan". PDF
1993, "Ofizio eta titulu nortasuna Hondarribiko etxe-izenetan". PDF
1995, "Antonio M.ª Labayen Toledo (1898-1994) [hilberri-txostena]". PDF
1995, "Dr. Justo Garate Arriola (1900-1994) [hilberri-txostena]". PDF
1995, "Josu Oregi Aranburu (1919-1995) [hilberri-txostena]". PDF
1995, "T. Hernandorena (1898-1994) [hilberri-txostena]". PDF
1996, "A. Santi Onaindia Baseta (1909-1996) [hilberri-txostena]". PDF
1996, "Jose Antonio Arkotxa Martija (1911-1996) [hilberri-txostena]". PDF
1997, "Errenteriaren izena dela eta". PDF
1997, "Euskera agerkarian egile aurkibidea (1980-1996)". PDF
1998, "Bidasoa-Txingudi : hidronimia zehatz kokatzearen aldeko txostena". PDF
1998, "Karlos Santamaria Ansa (1909-1997) [hilberri-txostena]". PDF
1999, "Antonio Maria Labayen euskaltzainaren oroimenez". PDF
1999, "Hizkuntza, hiztunen giza eskubideen arabera". PDF
1999, "Iñaki Barrioa Irigoyen (1906-1998) [hilberri-txostena]". PDF
1999, "Jagon Sailaren ardurapeko lehen lanari buruz". PDF
1999, "Jose Antonio Loidi-ren oroitzaz (1916-1999) [hilberri-txostena]". PDF
1999, "Yon Etxaide Itharte (1920-1998) [hilberri-txostena]". PDF
2000, "Toribio Etxebarriaren Lexicon-i egindako gehigarriak". PDF
2001, "Aita Luis Villasante Kortabitarte joan zaigu (1920-2000) [hilberri-txostena]". PDF
2001, "Giza eskubideak, era orokorrean eta hizkuntzaren arloan". PDF
Iker bilduman
1981, "Eibarko aditz-laguntzailearen paradigmak". PDF
1983, "Arraten sortzen da bizitza". PDF
1992, "Franzisko Arrateren sermoietarik bat Eibarko euskaraz". PDF
1997, "Gure amagandiko gabon kantak". PDF
Onomasticon Vasconiae bilduman
1991, "Gipuzkoar toponomastikarako sarrera". PDF
2000, "Toponimia del valle del Romanzado". PDF