Oinarrizko ikasketak Baigorrin, Akizen, Baionan, Mont-de-Marsanen eta Okzitaniako Tolosan egin zituen. Ondoren Okzitaniako Tolosako École Normale Supérieure de Saint-Cloud-en eta Parisko Unibertsitatean (Paris-Sorbonne) burutu zituen goi ikasketak 1945-1952 artean, baita urtebeteko egonaldia egin ere Espainian, hainbat hiritan. Letretako doktoregoa 1969an eskuratu zuen Bordeleko Unibertsitatean, Etxahun Barkoxekoaren (1786-1862) bizitzaz eta lanaz egindako tesiarekin, René Lafonen zuzendaritzapean.
1952-1959 bitartean gaztelania irakasle aritu zen Agengo lizeoan. Hurrengo hiru urteetan ikerketa lanetan jardun zuen CNRS erakundean, René Lafonen eta Piarres Lafitteren laguntzarekin. 1962an Bordeleko Unibertsitatearen gaztelaniazko departamenduan hasi zen irakasle.
Urte berean izendatu zuten Baionako Euskal Museoaren zuzendari eta Ikas batasuneko buru, eta Angelun bizitzera etorri zen. 1969an Lafonek erretiroa hartu zuenean, Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedradun izendatu zuten haren ordez. Lan horretan jardun zuen 1986an erretiroa hartu arte.
1976an CNRS erakundearen GRECO hizkuntz atlasaren programako kide izendatu zuten. Ondoren, 1981ean, Baionan euskal ikasketak eta ikerketak sustatzeko lehen egiturak sortzen lagundu zuen. 1983an CNRS erakundearen URA 1055 euskal ikergunea sortu zuen, gero IKER (UMR-5478) bilakatuko zena. 1986 arte lan egin zuen Unibertsitatean eta 1988 arte Euskal Museoan.
Doktore tesia haren zuzendaritzapean egindakoen artean, ondoko euskaltzainak nabarmentzen dira: Aurelia Arkotxa, Xarles Videgain, Txomin Peillen, Beñat Oihartzabal eta Piarres Xarritton. 1984an izendatu zuten Frantziako Conseil National des Universités erakundearen kide, eta era berean haren 73. atalaren, hots, Eskualdeko Kulturak eta Hizkuntzak sailaren buru.
1966an euskaltzainburuorde izendatu zuten, Manuel Lekuona buru aukeratzeaz batera. Kargu horretan bizi izan zituen euskara batuari buruzko eztabaidak. 1968ko Arantzazuko Biltzarrean ezin egon arren, bete-betean aritu zen prozesu osoan, eta 1978ko Bergarako Biltzarreko arduradunetako bat izan zen. 1988an euskaltzainburu izendatu zuten Luis Villasanteren ordez.
Bereziki nabarmentzekoa da Pauen egin zen ageriko bilkurara hainbat lurraldetako Herri Aginteen ordezkariak biltzea lortu zuela 1993an: Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua. Hamasei urtez jardun zuen euskaltzainburu, 2004an Andres Urrutia hautatu zuten arte.
Baionako Euskal Astea Piarres Xarrittonekin batera hiru urtez antolatu ondoren, 1973an Udako Euskal Unibertsitatearen sorreran ere parte hartu zuen. Kultur nahiz kirol elkarte ugaritako kide izan zen: Eskualzaleen Biltzarra; Baionako Euskal Museoaren Adiskideak; Baionako Zientzi, Letra eta Arteen Elkartea; Société de Linguistique de Paris; Pizkundea federazioko buru (1981); Pilotarien Biltzarreko buru (1981); Euskal Kultur Erakundea (1990); Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia (2009) eta abar.
Baigorriko auzapez izan zen 1971-1980 artean. Ondoren, Pirinio Atlantikoetako batzorde bereziko (1982) eta Akitaniako COREPHAE erakundeko (1985) kide hautatu zuten. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordean (1982-2004) eta Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Kontseiluan (1997-2004) aritu zen.
1969an hasi zen Herria aldizkarian astero euskaraz idazten, eta haren zuzendariorde izan zen urte luzez. Enbata aldizkarian, berriz, frantsesez idazten zuen hilero. Bestalde, Euskera, Bulletin du Musée Basque, Lapurdum, Sancho el Sabio, Uztaro eta ASJU aldizkarietako batzordekide izan zen. Artikulu asko argitaratu zituen beste hainbat aldizkaritan ere, euskarari eta euskal literaturari buruz, bereziki: Gure Herria, Muga, Egan, Hegats, RIEV, Revue Internationale d'Éducation Sèvres, Cahiers du CRIAR, Anthinea, Le XXe Siècle Federaliste eta abar.
Sari eta ohoreez den bezainbatean, honako hauek jaso zituen: Udako Euskal Unibertsitatearen sarrera hitzaldia (1976); Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kide (1984); doctor honoris causa Euskal Herriko Unibertsitatean (1988) eta Espainiako Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (2010); Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko kide (1996); Frantziako Ordre des Palmes Académiques delakoa; Frantziako Kultur Ministerioaren Ordre des Arts et Lettres delakoa; Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria (2004); Irujo Etxea elkartearen Manuel Irujo saria (2005), Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren omenaldia (Sara, 2013) eta abar. Euskaltzaindiak, orobat, Jean Haritschelhar-i omenaldia liburua eskaini zion 2008an.
1969, Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862) : contribution à l'étude de la poésie populaire basque du XIXe. Siècle (Société des Amis du Musée Basque).
1970, Eskual alorretik [elkarlanean] (Ikas).
1972, Literatura vasca [elkarlanean] (Magisterio Español).
1973, Homenaje a la memoria de D. Julio de Urquijo e Ybarra al cumplirse el centenario de su nacimiento : celebrado en Bilbao el día 12 de Mayo de 1972 [elkarlanean] (Junta de Cultura de Vizcaya).
1974, Lizardi [arg.] (Industria Gráfica Valverde).
1983, Etre basque [zuz.] (Privat).
1983, Etxaun Barkoxeko (Gordailu).
1986, Ser vasco [zuz.] (Mensajero).
1989, Hommage au Musée Basque [zuz.] (Societé des Amis du Musée Basque).
1989, Koldo Mitxelena : (1915-1987) [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza).
1989, Ponttokeriak (Elkar).
1993, Gora pilota / Michel Renard, José Correa [itzul.] (Rovel).
1999, Vasconiana / René Lafon [arg. elkarlanean] (Euskaltzaindia). Webgunea
2008-2020, Euskararen herri hizkeren atlasa [elkarlanean] (Euskaltzaindia). Webgunea
Euskera agerkarian
1963-1964, "Zertan den eskuara". PDF
1969-1970, "L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etchahun : (texte - traduction - variantes - notes)". PDF
1974, "I Udako Euskal Unibertsitatea". PDF
1975, "San Martin jaunaren sarrera-hitzaldiari erantzuna". PDF
1976, "Euskaltzaindiko lankide maiteak" [Emile Larre euskaltzainaren sarrera ekitaldian]. PDF
1978, "Pierre Broussainen omenaldia". PDF
1978, "Pierre Lafitteren omenaldia". PDF
1979, "Elizondoko Euskal Jaiak duela ehun urte". PDF
1979, "Etxahun-Iruri (1908-1979)" [hilberri-txostena] .PDF
1980, "Aditz izenen morfosintasia". PDF
1981, "Jean Baptiste Arxü idazlearen mendeurrena". PDF
1988, "Koldo Mitxelenaren oroimenez". PDF
1988, "Oxobi olerkaria". PDF
1989, "Eugène Goyheneche (1915-1989)" [hilberri-txostena]. PDF
1989, "Euskal Herria Oihenarten atsotitz eta errefrauetan". PDF
1989, "Jean Haritschelhar-en harrerako erantzuna" [Juan Mari Lekuona euskaltzainaren sarrera ekitaldian]. PDF
1989, "Louis Dassance euskaltzain zenaren oroitzapenetan". PDF
1991, "Beñat Oihartzabal Euskaltzaindian sartzea : J. Harischelhar-en sarrerako erantzuna". PDF
1992, "Léon Elissamburu guarda, pilotari, olerkari". PDF
2000, "Jacques Allières (1929-2000)" [hilberri-txostena]. PDF
2001, "Gratien Albert Goyheneche jaun mediku eta Donibane Lohizuneko auzapez ohiaren ohoretan (1847-1900)". PDF
2005, "Euskaltzaindian kargu-hartzea". PDF
2005, "Manuel Irujo saria". PDF
2005, "Pierre Duny-Pétré (1914-2005)" [hilberri-txostena]. PDF
2006, "Ana Maria Toledo Lezeta : euskaltzainaren sarrera-hitzaldia" [erantzuna]. PDF
2007, "Gratien Adema "Zaldubi" : bere mendeko apez eta gizona". PDF
2008, "Iratzeder" [hilberri-txostena]. PDF
2009, "Gerla Zibila : Iparraldeko ikuspegia". PDF
2010, "Fernando Artola «Bordari»-ri omenaldia". PDF
2010, "J.M. Hiribarren bere mendean". PDF
2011, "Amorosen disputa". PDF
2011, "Euskal Herria Chahoren begietan". PDF
2012, "Eusebio Erkiagaren omenaldia : hondar hitz". PDF
Iker bilduman
1981, "Euskarari buruzko ikerketak gaur egun". PDF
1983, "Une poésie basque du milieu du XVIème siècle (1554) célébrant la naissance de Henri III de Navarre (le futur Henri IV)". PDF
1992, "Jainkoa eta Jainkotiarrak Oihenart-en atsotitzetan". PDF
1994, "Emaztea Oihenartek bildu atsotitzetan". PDF
1997, "Euskalduna zertarik ageri den". PDF
2003, "Emazteen fabore". PDF
2003, "Intxauspe Axularren zentsuratzaile?, Gero-ren gaurkotzaile?" PDF
2009, "Iparraldeko olerkaritza". PDF