Jesuitekin eliz ikasketak egin zituen 1904-1914 artean. Ondoren irakasle aritu zen jesuiten eskoletan 1914-1920 artean Santanderren, Palentzian eta Nafarroan. Hala ere, 1923an, Teologia ikasketak burutzen ari zela, Jesusen lagundia utzi egin zuen.
Bilbora aldatuta, 1924-1931 artean artikulu asko argitaratu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak sortutako Euzkadi egunkarian. Hain zuzen, 1928an Kirikiño ordeztu zuen egunkariaren euskal atalaz arduratzeko. Idazle nahiz itzultzaile gisa nabarmendu zen.
Espainiako Bigarren Errepublikan, euskal idazle ospetsuena bilakatuta, Orexara itzuli zen, Aitzolek zuzentzen zuen Euskaltzaleak elkartearen enkarguz, Euskaldunak poema nazionala idazteko 1931-1936 artean.
Gerra Zibilean preso egon zen Iruñean. Erbesteratzera behartuta, bizitoki ugari izan zituen 1938-1947 artean Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Frantzian. Gurseko kontzentrazio esparruan atxilotuta ere egon zen 1940an.
Indar sinboliko handiko bi idazlan plazaratzea lortu zuen, erbesteko Euzko Jaurlaritzaren laguntzarekin: Euskaldunak (1950) eta Urte guziko meza-bezperak (1950). Urte berean Guatemalara joan zen Jokin Zaitegik zuzendutako Euzko-Gogoa aldizkarian idazkari lanak egiteko.
1951n El Salvadorrera aldatu eta poesia mistikoa nahiz erlijio itzulpenak lantzen jarraitu zuen. 1954an Euskal Herrira itzuli eta hainbat bizitoki izan zituen Gipuzkoan, 1961ean Donostian hil zen arte.
Euskaltzaindiari dagokionez, 1919an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta Erizkizundi Irukoitzaren galdeketan parte hartu zuen. 1926-1936 artean, orobat, gaztelania-euskara hiztegigintzan lan egin zuen.
1957an, erbestetik itzuli ondoren, euskaltzain oso izendatu zuten. Urte berean egin zuen sarrera-hitzaldia Leitzako euskararen fonetikaz, erantzuna Koldo Mitxelenak (1915-1987) eman ziola.
Lehenengo Euzkadi egunkarian eta ondoren Euzko-Gogoa aldizkarian idatzi zituen idazlan gehien, baina beste aldizkari askotan agertu zituen lanak: Alderdi, Arnas, El Día, Egan, Euskal Esnalea, Eusko Ikaskuntza'ren Deia, Eusko-Jakintza, Gernika, Jesus'en Biotzaren Deya, Karmel, Olerti, RIEV, Yakin edota Yakintza.
1988an haren jaiotzaren mendeurrena ospatu zuten Euskaltzaindiak, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Orexako Udalak eta Uitziko Kontzejuak. Haren omenezko jardunaldiak antolatu zituen, halaber, Koldo Mitxelena Kulturuneak (Donostia, 2000).
Paulo Iztuetak Orixeren Idazlan guztiak (1991) lau liburukitan bildu zituen. Eragin handiko idazlearen ekarpena aztertu dute, besteak beste, Antonio Maria Labaienek, Joxe Azurmendik, Paulo Iztuetak, Joxe Mari Aranaldek, Luis Mari Mujikak edota Iñigo Ruiz Arzallusek.
Biografia
1929, Santa Cruz apaiza (Loyola'tar Iñaki'ren Irarkola).
1974, Santa Kruz apaiza, (2. arg.) (Mensajero).
Itzulpenak
1929, Tormes'ko itsu-mutilla, (Emeterio Verdes Achirica).
1930, Mistral'en Mireio, (Verdes-Atxirika'renean).
1948, Leoi-kumea, (Arts et Métiers Graphiques).
1950, Urte guziko meza-bezperak, (Garikoitz'tar Laguntzaileak).
1956, Agustiñ gurenaren aitorkizunak, (Itxaropena).
1967, Itun berria [elkarlanean], (Gráf. Izarra).
1967, Salmutegia, (Beneditarrak).
1974, Itun berria [elkarlanean], (2. arg.) (Izarra).
1980, Benito Santua : bizitza eta erregela : Benito Santuaren XV. mende-urrena 480-1980, [elkarlanean] (Monte Casino).
Poesia
1934, Barne-muinetan, (Itxaropena).
1950, Euskaldunak poema : XV kantuetan, (Itxaropena).
1971, Jainkoaren billa, (Mensajero).
Pentsamendu erlijiosoa
1987, Quito-n arrebarekin, (Ibaizabal).
Euskalaritza
1963, El lenguaje vasco [elkarlanean], (Izarra).
2002, Euskal Literaturaren historia laburra [Paulo Iztueta arg.], (Utriusque Vasconiae).
Antologiak eta idazlan guztiak
1972, Euskaldunak poema eta olerki guziak, (Auñamendi).
1991, Idazlan guztiak [Paulo Iztueta arg.], (Eusko Jaurlaritza).
2000, Orixe, (Susa).
2002, Orixe hautatua, (Hiria Liburuak).
Gutunak
2006, Gutunak (1917-1961) [Paulo eta Ibai Iztueta arg.], (Utriusque Vasconiae).
Euskera agerkarian
1922, "Unificación del lenguaje literario : diversas soluciones". PDF
1925, "Erizkizundi irukoitzari Bizkaiak erantzun diona". PDF
1926, "Erriaren itz eta esanera batsuek [sic]". PDF
1930, "Erizkizundi-irukoitzari errietan erantzun diotenak". PDF
1930, "Larramendaren iztegia". PDF
1933, "Mi santoral vasco : contribución a El santoral vasco". PDF
1933, "El acento vasco". PDF
1934, "Personales, posesivos, intensivos". PDF
1953, "Azkue il da (1864-1951)" [hilberri txostena]. PDF
1958, "Axular, Mendiburu, Lizardi : (bigarren iarduna)" [elkarlanean]. PDF
1958, "Euskaltzaindian sartzerakoan Ormaetxea jaunak egindako iltzaldia eta Mitxelena jaunaren erantzuna". PDF
1961, "Lau urtaroak nere begietan : Euskaltzaindiak 1961 urtean ipiñitako Lizardi poesia-saria irabazi zuen lana". PDF
1977, "Orixek 1933-V-5ean Ramon Argarate eta Jokin Zaitegiri bidalitako gutuna". PDF