Hamar urtez eliz ikasketak egin zituen Iruñeko elizbarrutiko seminarioan, baina 1909an utzi egin zituen.
Kazetaritza lanetan hasi zen Madrilgo El Correo Español egunkari karlistan, eta Iruñeko El Pensamiento Navarro nahiz Diario de Navarra egunkarietan. Idazle ibilbide luzeari ekin zion Junto á las nieblas (1911) liburuarekin.
1912an Fernanda Ramona Vielarekin ezkondu zen, eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Horietako bi izan ziren Emilio Jose Espartza, Informazio eta Turismoko Ministerioaren Nafarroako ordezkaritzako idazkaria, eta Ramon Espartza jostuna, Cristobal Balentziagaren lankidea.
1923-1925 urteen artean La Voz de Navarra egunkari abertzaleko zuzendari izan zen. Aitaren lanbideari jarraituta, halaber, Lesakako Udaleko (1925-1930) idazkari izan zen. 1929an, ordea, Diario de Navarra eskuindarreko zuzendariorde izatera igaro zen.
Espainiako Bigarren Errepublikaren eta abertzaletasun autonomistaren aurkako jarrera sutsua izan zuen. Gerra Zibilean, prentsa eta propaganda lanetan aritu zen matxinatu frankisten alde. 1937ko abuztutik 1938ko abuztura, gobernadore zibil gisa, Arabako garbiketa politikoaren arduradun izan zen.
Nafarroako Foru Diputazioak Príncipe de Viana aldizkari berriaren zuzendari izendatu zuen 1940an. Ordutik aurrera Nafarroako Erresumaren historiaz arduratu zen hainbat idazlanetan.
Gerra Zibilaren ondoren, Euskaltzaindia berriro abiatu zen, Bizkaiko Probintzia Diputazioko Kultura batzordearen baimenarekin. 1941eko urte horretan izendatu zuten euskaltzain oso, Txilen erbesteratuta zegoen Damaso Intzakoaren (1886-1986) ordezko gisa, baina 1949an dimisioa aurkeztu zuen, lanpetuegi zegoelako, eta urgazle soil izan zen handik aurrera.
1952an garun enbolia batek jo zuen, eta bere jarduera apaldu behar izan zuen. 1956an Federación de Asociaciones de Periodistas de España (FAPE) delakoak Ohorezko Kazetariaren Saria eman zion.
Literatura
1911, Junto á las nieblas : prosas, (Biblioteca Patria).
1913, Tierra que florece : novela algo rara de unos amores ejemplares, (Imp de "La Acción Social").
1916, La sombra del pecado : novela : (glosario de unos versos antiguos de don Rodrigo Cota), (Patronato Social de Buenas Lecturas).
191?, La novia : novela original, (Biblioteca Patria).
1922, Los caminos del Señor : novela original, (Biblioteca Patria).
192?, Tu hermosura, (Biblioteca Patria).
192?, La isla de los sueños : Novelas dialogadas, (Biblioteca Patria).
1928, Nere, (Editorial Mentora).
1930, La Dama del lebrel blanco : novela, (Editorial Juventud).
193?, Tierra que florece : novela algo rara de unos amores ejemplares, (2. arg.), (Biblioteca Patria).
1943, De cuando eramos novios, (Gómez).
2002, Nere, (2. arg.), (Fundación Diario de Navarra).
Saiakera eta politika
1916, Oro en mármoles :(impresiones y discursos), (Patronato Social de Buenas Lecturas).
1919, In via lucis : (breves anotaciones sobre motivos religiosos), (Patronato Social de Buenas Lecturas).
1935, Discurso sobre el Fuero de Navarra, (Príncipe de Viana : Aramburu, cop.).
1938, Los mártires de la tradición : dos discursos en el II año triunfal [elkarlanean], (Ediciones Príncipe de Viana).
Historia
1940, Pequeña historia del Reino de Navarra : el Rey, el Fuero, la Cruzada, (Ediciones Españolas).
1941, Nuestro Francisco Javier, (Leyre).
1947, Blanca de Navarra : (hija sin padre, esposa sin marido, reina sin trono), (Editora Nacional).
1950, Hubo Pirineos o Entre Juanas anda el Reino, (Gómez).
1952, Bibliografía de San Francisco de Javier / por José María Azcona [arg.] (Gómez).