OEH - Bilaketa

124 emaitza tabako bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zotz.
sense-1
1. (gral.; SP, Lar, Aq p. 48, Añ, VocBN , Dv, H, Zam Voc ), tzotz (B, S) Ref.: A (zotz, tzotz); Lrq (tzotz); Etxba Eib (zotsa); Iz ArOñ (sotz iñ); Elexp Berg; ZestErret .
Palillo; palito, leña menuda. "Bûchette, fétu" SP. "Zotzaz begia etzen ageri" Ib. "Palillo, palo pequeño" Lar y Añ. "Palitoque" Lar. "Quien espera desespera, beti bigar, beti bigar ezten onela bizi bear, gere zaiñak egin dira basoan zotzak bezein igar" Aq p. 48. "En casa del herrero, cuchillo de palo, arotzaren etxea zotzez" Ib. 48. "Petit morceau de bois en forme de baton ou cheville non préparée" VocBN. "1.º palillo; [...] 4.º clase de leña, la más delgada" A. "Támara, leña menuda. Zoazi tzotz-burruxta baten xerka suiaren phizteko, idos a buscar un paquete de támaras para encender el fuego" Ib. "Zotz, palito" Iz ArOñ (s.v. sotz iñ). "Ekarrizu zotz batzuk sua pizteko" Elexp Berg. v. 1 txotx, xotx. Tr. Documentado en todos los dialectos. En DFrec hay 14 ejs.
Lurrak dak[a]r og[ia] zotzak ardan bustia. PaterN 2s. Arloteari emaiok arrautza, eskatuko dik zotza. RS 25. Arotzaren etsea zotzes, zotzes bere gaitxes. Ib. 417. Bethi, argi edo illhun, ageri ezten zotza. EZ Man I 100. Zurgiñaren etxea zotzez, zotzez ere motzez. O Pr 444. Botaala pronto pronto nastu zoz garbi batekin. BerastAzer 130. Errementarijaren etxian, zotza burduntzi. Mg PAb 120. Moises kapitaiak zigor zotz bateaz arri atx bat jotea. MisE 56 (143 zotz zigor bategaz). Ama batek bere umeari [...] eskuetako labaña edo zotza kenduten deutso, gatxik egin eztidin. NekeA 226. Esan au sinisterazotzeko, eskuko zotza suga biurtu zuen. Lard 67. Ezartzen da gurhi untzian eta erabilten da tzotz edo makhila bateki. Ip Dial 84 (It, Ur zotz; Dv phalote). Bi zotz gurutzean emanik, hamabi zorok belhaunikaraztea errege eta harmadak, mirakulua lau, bortz, sei eta ehunetan. Hb Egia 147. Zotzetik da ziria, / hazitik bihia. Zby RIEV 1909, 108. Bakean da geldirik egozan kale bazterretako paper, zotz, zakar, lasto, buruko ule ta maluta galdu guztiak. Ag Kr 12. Agindu zion Luisak bere bigarren alaba Mariari, zotz batzuek erreka bazterrean bildu zitzala. Goñi 24. Zotza lakoxe txanka me orrekaz. Kk Ab I 57. Intzensua erretzeko zotza. Ir YKBiz 2. Naiz-ta etxe au zoiez eta zotzez egiña ixan. Otx 114. Lurrera jaurti zun zotz igarra bezela. TAg Uzt 167. Zuzendaritza onen baimenik gabe ez bedi iñor zotz batetzaz ere baliatu. EAEg 6-3-1937, 1216. Bi tzotzen phuntan bizirik txokarraziren hai. GH 1950, 51. Ondoren, zortzi-amar bat zentimotroko zotz bat artu eskuan zure bi beatz-artean. Munita 150. Taloak erre bear, eta ingurutako sasietan billatzen dituzten zotz banakak ezin karriaturik. Ib. 60. Urritz-zotza, urritz-makiltxoa edo tzintzila. Mde Pr 312. Orra zotza baño zuzenagoko mutilla makurtzen asi. Anab Poli 125. Atearen zirritua bera be zotz bategaz tapeu. Bilbao IpuiB 264. Sugarriteko nai azpigarriteko zotzak botakeran. Akes Ipiñ 27. Jarri zaite gañean, konkorraren atzean, zankoak zabalik eta eldu ondo zotz orreri. Anab Aprika 35. Bat jartzen zan suari argi eragiten zotzak emanaz. And AUzta 97. Han hurbil zegoan mokordo bati zathi ttiki bat khendu zotz baten puntaz eta Lebatzari eskaini zioten. Osk Kurl 160. Arima, lore txikiz, elorri-zotz bat lez. "Rama del espino" . Gand Elorri 35. Bestea nor ote zan, gizadiaren urte-aroak --uztabiltzaillearena ta goldari lepomakurrena, alegia--, bere zotzez marratu zituna? Ibiñ Virgil 38. Txori bezela, zotzetik zotzera arin. NEtx LBB 287. Zurez eta zotzez egindako armazoi bat, zotalez estalia, izaten zan geienetan ikazkiñen txabola. Garm EskL I 78. Zotz-arten baten amildu, / gorputza dana odoldu, / gizonak ola penatutzeko / arrazoirik al du. Uzt Sas 70. Gaztañak erretzeko / biltzen giñun zotzak. Ib. 93. Larogei bat gurdi zotz jarri bear ditek [karobi] orren aurrean pillatuta txukun. TxGarm BordaB 19.
v. tbn. Ayerb EEs 1917, 80. Altuna 84. Or Eus 222. Zendoia 170.
azpiadiera-1.1
" Bero zakarra (G-azp, AN-gip), beroa zotzean eramateko modukoa (G-azp)" Gte Erd 133.
azpiadiera-1.2
"Palote" Lar. "Baquetas de tambor" Ib.
azpiadiera-1.3
"Vara" . "Bois long et flexible; gaule. Larrak anditzean eztu zotz edo zigor bat besterik, la ronce, en croissant, n'offre (n'a) qu'un bois ou une gaule" H (s.v. xotx). " Tresetarako zotzak, varas para el palangre" Elizdo EEs 1926, 31.
Zotz bat neukan eskuan. Jo nuan [katua] burutik bera. BBarand 44.
azpiadiera-1.4
(G-azp ap. ZestErret ).
Palillo, mondadientes.
Ontan jan zutenean, / garbitzeko ortzak, / beren aurrean para / ziozkaten zotzak. RArt EE 1884a, 544.
azpiadiera-1.5
Púa (de injerto).
Gogoan euki, gañera, muntegi oietan azitikako landareak ez ezik, zotzekoak ere [...] artu ditezkela. Munita 150. Beste makalean antzera, au ere zotzetik ondo etortzen da. Ib. 53.
azpiadiera-1.6
Piztu dek nere tabako-zotza. NEtx Antz 103 (refiriéndose a un puro).
sense-2
2. (V, G; SP) Ref.: A; Elexp Berg; ZestErret .
" Barrikaren zotza, doisil de barrique" SP. "(V, G), espiche. Zotzean dauka sagardoa (G), tiene vendiendo la sidra" A. " Zotzeko sardao, zotzeko sardaua, [...] sidra que se sirve directamente de la barrica. Botillakua baiño naixao juat zotzeko sardaua " Elexp Berg. . v. UPA-TXOTX (s.v. 1 upa).
sense-3
3. Suerte. Cf. infra ZOTZ EGIN.
Mariñelak eta gañerako ontzian zijoazenak, bizirik irteteko zer egin ezin asmatuz zebiltzala, gogoak eman zien, zotz egitea, esturasun artan nork ipiñi ote zituen. Zotza edo suertea Jonasi erori zitzaion. Lard 251.
sense-4
4. (Precedido de haur ). v. umekondo, umemoko.
Haur zotz izana gatik, joiten othe ninduenez, baditeke, bainan ez dut gogoan. JE Bur 10. Hitlerrek bere sinestea zuen Alemaniako jendean, eta Alemania azken hatsetan zelarik, jendea, haur zotz eta hotz dohakabeak ezarri zituen armak esku puntan. SoEg Herr 10-2-1966 (ap. DRA ).
sense-5
5. (G-azp, L, Sal, S, R, Dv) Ref.: A; Gte Erd 13 .
(En frases negativas). Ni pizca, nada. " Ez du lan zotzik egiten, il ne s'occupe pas au travail, il fait très peu de travail" Dv. " Lan zotzik eztu egin, no ha hecho el más mínimo trabajo" A. " Ez du kolpe zotzik egin " Gte Erd 13.
Ba eta ordu arte amets horren gainean egon lo, lan zotzik hunkitu gabe. HU Aurp 213. Danoisak utzi zituzten egin gabe min zotzik! Ox 187. Gaineratiko lan guziak... tutt ez dut zotzik hunkitzen. GAlm 1955, 34.
azpiadiera-5.1
" Zotza-ziririk ez du irabasten, no gana nada" A Apend. .
sense-6
6. Cf. ALFER ZOTZ.
Kasik Ur-onttoan bizi ohi zen emazteki bat alferra... bainan alferra! Zotza, hots! Deus fitsik ez omen zuen egiten sekulan. "Paresseuse fieffée" . Barb Leg 140.
azpisarrera-1
ZOTZA (interj.). "(V-gip, G-to; FSeg), se usa irónicamente al negar en redondo lo que a uno se le asegura. Bai, zotza!" A.
azpisarrera-2
ZOTZA BEGIAN, ZOTZA BEGIAN EZ AGERI. "Adnubilat, illhun, goibel, beltz egiten du, [...] ezta ageri zotza begian" Urt I 214.
azpisarrera-3
ZOTZA BEGIARI EMAN.
Gau illuna zan: zotza begiari emanda ere etzan ezer ageri. (Interpr?). Or SCruz 57.
azpisarrera-4
ZOTZA EZARRI. "(V-m), llevar palillos a distancia sin mover los pies y alargando y estirando el cuerpo" A.
Zotz-iokuan, ordea, zotz ezarteko nor dugu lagunik onena ta onuragarriena, iokulari ona, ala, gizon zuzena? Zait Plat 94.
azpisarrera-5
ZOTZAK JO. Tocar en suerte.
Ta zotz eginda, Matiarengana zotzak yo baitzun, amaikaekin zenbatu zuten. Ol Act 1, 26 (Lç, He, Dv zorthea erori, BiblE egokitu).
azpisarrera-6
ZOTZARI ZIRIA SARTU.
--Zer ari aiz? --Zotzari ziria sartzen. (AN-5vill) 'Alperkerian edo lanik gabe' . Inza EsZarr 166.
azpisarrera-7
ZOTZEAN.
azpisarrerakoSense-7.1
a) "(V), juego que consiste en sacar con los dientes un palillo metido en tierra" A. "Zotzean, a sacar palillos (juego)" A Morf 361.
azpisarrerakoSense-7.2
b) Por sorteo.
Egur banak epai bi dituan ezkero, / bana dute zotzean, aldiz, epaitzeko. " Como cada tronco tiene dos cortes, a cada uno le toca uno, el que ha escogido en suerte" . Or Eus 150. Zuk berriz, orain lur au Ixraelen yarauntsitzat zotzean banatu ezazu. Ol Ios 13, 6 (Ker zotzetan banatu egizu ).
azpisarrera-8
ZOTZ-HEGALARI. Cohete.
Amar-amarretan, kanpaiak dilin dolon atsegintsuan da zotz-egalariak, goietara igonda, tipitapaka asten diranean, urteten dabie abade guztiak baselizaruntz urre-zidarrezko jantzirik ederrenakaz apainduta. Ag Kr 46.
azpisarrera-9
ZOTZ EGIN.
azpisarrerakoSense-9.1
a) (V, G; Dv (G), H (s.v. zotza)). Ref.: A; Iz ArOñ (sotz iñ, zotz eiñ); Elexp Berg; ZestErret. "Zotz egitea, tirer à la courte paille" Dv. "Echar a suertes, a palillos" A.
Asi ziran zotz egiten, eta Tribu batzuei beren zatiak emanik, gañerakoakikoa beste egun batean egiteko utzi zuten. Lard 118. Esan zien, zotz egin zezatela, edo suerteak bota zitzatela, zein izango zan, jakiteko. Ib. 156. Zein apaiz yoango zan yakiteko, zotz egiten zan. Ir YKBiz 2. Zotz-egin zuten nork zer eramango zuen. Ib. 501. Au egitea erabaki genun eta Txapelean zotz egin ondoren. Zait Sof 168 (v. tbn. 29). Beraz, aurrerantzean, Basaburuko neskatillen artean zotz eginen zuten, ta aberats ala txiro, tokatzen zitzaionak erensugearen sabeleko bear zun izan. Etxde JJ 94. Eta zotz eginda, zotza Matiasi izan yakon egoki. Ker Act 1, 26 (Ol, BiblE zotz egin; zortheak egotzi, He zortherat eman, Dv zortheak eman).
v. tbn. Or Eus 304.
azpiadiera-1.1
Zotzak egiñik, talo-entzun-zai / berêla asteko arloan. " Una vez echadas las suertes" . Or Eus 305. Zotzak egiñik, egoki dira / ubel, ori, zuri, gorri. Ib. 392.
azpisarrerakoSense-9.2
b) "Desplumarse o quedarse sin dinero al juego, zotz egin (V)" A EY III 276.
azpisarrera-10
ZOTZEKO. "(V-ger), juego de niños que consiste en meter en tierra blanda determinado número de veces cada jugador su palo, mientras uno va a buscar el suyo que se le ha lanzado" A.
azpisarrera-11
ZOTZ EMAN. (zotz emon Vc ap. A). a) "Cerrar la barrica" A.
Daukat urdaia ugari / zezin troko andiak / eta sotz emon barik / barrika guztiak. Azc PB 84.
b) "Zotz emon [...] (Vc), guardar; litm., dar espiche. Jan al dozuna, jan; jan ezin dozunari zotza emon (V-ger), come lo que puedas comer; lo que no puedas comer, guárdalo" A. c) "Zotz emon [...] (V-m), quebrar, hacer quiebra" A.
azpisarrera-12
ZOTZERA.
azpisarrerakoSense-12.1
a) (Comprar) a plazos. "Zoorrean gauza bat erostea ta epetan da koskean da sotzera gauza bat dira. Koska da saltzailleak, batez ere ogidunak, zotz edo tailla erazko baten egiten daben akatza; ta akatz edo koska onek erakusten dabe zeinbat gauza zoorrean eroan direan" A BGuzur 165. v. KOSKAN EROSI.
azpisarrerakoSense-12.2
b) (Injertar) con púa. "Sotzera (Oñate aldean lautara ta parrara esaten da), negu-madariak, txilin-madariak, parrakoak, kerizaak eta sararrak mentatuten dira. Onetarako brintzatu egin bear izaten da leengo adarra ta azalari dautsela mentuak ipinten dira" A Ezale 1897, 341a.
Estikaro edo estituteko arorik onena izaten ei da Donian edo San Juan-ingurua. Il-beran geienak egiten dabe lan au. Sotzera udabarrian bere egiten da. A Ezale 1897, 340b.
azpisarrera-13
ZOTZ ETA MUTU.
Hor zagon zut-zuta, bizpahiru ogi-bihi ezpainen artean, zotz eta mutu! (Interpr?). Lf Murtuts 7.
azpisarrera-14
ZOTZETAN. Por sorteo. v. ZOTZEAN (b).
Zuk, barriz, orain lur au zotzetan banatu egizu oiñordetzat israledarren artean. Ker Ios 13, 6 (Ol zotzean).
azpisarrera-15
ZOTZETARA EGIN. "Zotzetara egin, sortear; litm., jugar a palillos (V-m)" A EY III 338.
Zein neskatxa erensugeari emanen zitzaion yakiteko, zotzetara (suertetara) egin zuten etxeko yaun guziek. A EY II 131.
azpisarrera-16
ZOTZEZKO.
azpisarrerakoSense-16.1
a) "Zotzezko galserdiak, bas faits à l'aiguille" SP ( H zotzeko galtzerdiak (s.v. xotx)).
azpisarrerakoSense-16.2
b) "(En casa del herrero), cuchillo de palo, burnigille zikoitza, zotzezko kanibeta" Lar. "Qui est fait de baguettes" Dv.
Eskuetan kaltzerdi-orratz zotzezko batzuk eta ardi-ari zatar edo ule lodia eroazala. Ag AL 71. Kaiola batzuek zotzezkoak dituk, beste batzuek burnizkoak. Ag G 303.
azpisarrera-17
ZOTZ-JAKI. Banderilla, pincho.
Zotz-jaki (banderilla) batzuk artu, txuri edo txakolin batzuk edan eta [...]. Etxde PerPl 36.
azpisarrera-18
ZOTZ-JOKO. Juego de sacar palillos.
Zotz-iokuan, ordea, zotz ezarteko nor dugu lagunik onena ta onuragarriena, iokulari ona, ala, gizon zuzena? Zait Plat 94.
azpisarrera-19
ZOTZ-LEKU. Lugar donde hay leña menuda.
Sartu ziran iru nexkak presaren eta errekaren artean zegon belar-soro artan; joan ziran be aldera, eta ikusi zuten presaren ezkerreko aldean, Masabiellko arkaitzaren bazterrean, zotz-leku eder bat. Goñi 26.
azpisarrera-20
ZOTZ-URKUILU. "Sotz-urkuillu (V-oroz), acial, tenacillas de palo" A. "Zotz-urkullu (V-oroz), acial, tenacillas de leña con que se abre el erizo de la castaña" Ib.
zotz
<< 1 zoro 0 / 0

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper