Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

125 emaitza tabako bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 berga.
sense-1
1. (L, B, BN-baig ap. A ; SP, Deen I 106, Ht VocGr, Lar, Lecl, Arch VocGr , Hb, Dv, H, VocB ).
Verga, vara para medir. " Beerga, kvarde, [Massstock; vara que sirve para medir]" Deen I 106. "Aune" SP, Ht VocGr, Lecl, Arch VocGr, Dv y H. "Vara de medir, kana, berga " Lar. "Verga, medida equivalente a 1,45 cm." VocB . "Vara de medir (metro y cuarto)" A. v. kana.
tradizioa
Tr. Documentado casi exclusivamente en la tradición septentrional.

Eta eman zekidan kanabera bat berga bat irudirik, eta presenta zedin Aingeru bat, ziostala, Iaiki adi, eta neurt itzak Iainkoaren tenplea eta aldarea, eta hartan adoratzen dutenak. Apoc 11, 1 (TB, Ur (V), Ol zigor, Dv neurtzeko makhila, Echn bara, Ip zaharo, IBk neurtzeko haga). Horra Budda, bigarren Yainko izartu nahi dutena Kristorekin. Badute berga xuxenik asko izkiribatzailek! Hb Egia 65. Bakotxak bere bergaz bertzeak neurtzen ditu. EZBB I 58. Adixkidetasunak hola dira urtzen: / Bakotxak bere bergaz bertzeak negurtzen! Ox 188.
azpiadiera-1.1
(Hb).
Verga (medida). "Mesure d'une aune et demie" Hb.
Zenbat berga dauka? Volt 255. Zenbatean etorriko da berga bakoitza? Ib. 255. Badaduka hamasei berga eta laurden. Ib. 261. Bainan joste-brodatzen ederki dakite: / Berga bat eros eta biga saltzen dute. Ithurria-Heuti in Onaind MEOE 571. Gure ahaiden egoitza, zeina baitzen Kaserna, Olhetako plaza prinzipaletik berrehun bat bergaz oraino urrunago baitzen. Elzb PAd 53. Ikhusiko duk bidetik ezker, harako han, mila bat bergetan bezala, etxe multxo bat. Ib. 57. Mehetegiko xakurra, / Zangoz, errainez makhurra. / Berga bat luze muthurra, / Larrutik hurbil hezurra. Zby RIEV 1909, 103. Espainian nintzanean, [...] behar nituen egunean hiru libera tabako sudurreko, bortz ehun zigarreta eta berga bat tabako hosto xikakoak. EskLAlm 1898, 14. 150.000 bergaren oihala atheratzen du, urtekal. JE Bur 198. Bi berga oihal, edo hurbil, behar zituen eta, zangoetarik lephora, guziaren estaltzeko. Barb Sup 1. Eltzairuzko soka moztugabe eraman bear baida, beazue nolaz. Bi mila berga luze duelako, amalau mando lerroka bear dituzte. FIr 135.
azpiadiera-1.2
" Berga sudurrekin utz, damer le prix: l'emporter sur un autre" Hb GH 1929, 87.
Yaunak etzuen yakin zer ihardets; hirri egin nahi zuken, ohitu bezala; bainan hura ere yoan zitzaion. Gelditu zen bi berga sudurrekin. Hb Egia 117.
azpiadiera-1.3
Verga, palo (en general).
Eta erd zedin seme ar batez zeinek gobernatu behar baitzituen nazione guziak burdinazko berga batez. Apoc 12, 5 (TB, Dv, Ur, Ol zigor, Ip zaharo). Ezen hark gobernaturen ditu hek burdin berga batez. Ib. 19,15. Oez gañera, pertxalak edo berga luzeak (agaiak) bear izaten ziran. Agai oek aparejoa uretara botatzeko ziran. Elizdo EEs 1925, 248.
azpiadiera-1.4
(V, G ap. A ; Urt II 141, Lar, Hb, VocCB ).
"Antenna, berga, belabérga, untziko berga " Urt II 141. "Verga, palo de la entena, berga " Lar. "Palo o antena de un buque" VocCB . "Verga de lancha" A.
Partitzean Ternuara, / Unzia prest da belara. / Berga haut dago arradan, / Denbor-onaren paradan. BertsZB 93. Treñero berak zortzi tosta edo exertzeko leku izaten zituan. Gañeraz, bel-agaia (makilla); bela (liñuariz eundua); bera jaso ta eraxteko berga. Elizdo EEs 1925, 214.
sense-2
2. Miembro viril. "Parte viril del toro o buey" VocB (→) A.
Bizkaiko berbea eta txakurren bergea, berdin. (G-goi). EZBB I 73.
sense-3
3. "(V-oroz-gip), cuadradillo, hierros adelgazados y preparados para poner rusientes o caldear las puntas y hacer clavos" A.
azpisarrera-1
BERGA NAGUSI. "<Berganasia>, Seglraa, [Segelstange; verga, entena]" Deen I 187.
berga
<< 1 belar 0 / 0 berrehun >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper