Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

125 emaitza tabako bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
errabia.
sense-1
1. (AN-larr-gip; Lcc, Urt I 552, Añ, Lecl, Arch VocGr, Gèze, Dv, H), arrabia (G; Lar, ), arrabio (V-gip; Lar, ), rabia. Ref.: A (arrabia); Asp Leiz (errabi); Etxba Eib (arrabio).
Rabia, furia, cólera. "Torzón de tripas" . " Errabiagorria, chose qui enrange, met en colère" H. v. amorru, errabiadura, errabiamendu.
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos desde finales del s. XVII. Errabia es la única forma atestiguada al Norte (hay errabi en Iratzeder). Al Sur hay errabia en JanEd, Lizarraga de Elcano y Urruzuno, y errabi , sin -a constitutiva, en Alzaga, Beovide, Iturriaga, Iraola (32) e Imaz; sg. el editor, tbn. en LE Doc, pero en esta obra sólo aparece errabia. Encontramos arrabia en Astarloa, Moguel y los guipuzcoanos Ochoa de Arin, Cardaberaz, Iztueta, Agirre de Asteasu y Soroa (AKaik 130; cf. arrabiatu en Guerrico); arrabi en Illarramendi (Testim 12, junto con errabi(a) ), y arrabio en Astarloa (cf. fB Ic I app. 13 arrabijo(garri) ) y Arrese Beitia (AmaE 237). Barrutia emplea rabia. En DFrec hay 3 ejs. de errabia y uno de arrabia .

Zonbat dira bekhatü mortal gehienak? --Zazpi: 1. Urgüillia [...] 7. Herrabia. Bp I 54. Bengatzeko deseo edo arrabiaren kontra, Pazienzia. OA 98. Pena garratz, rabia, tormentu andiak. Acto 172. Bitoria eraman baitute deabruaren errabia guziaren gaiñean. He Gudu 98 (SP 75 ifernuko errabiadura). Desditxa guzien arrabia amorratu batek artu zuen. Cb Eg II 192. Yarri ziren egundaino baino herra eta errabia handiagotan. Lg II 201. Asibálitz emáten bere indár ta errábia guziaréki. LE in BOEanm 883. Errábia andiaréki. LE JMSB 151. Arrabiaz ta gorrotoz geitzen dizkitzu tentazioak. Mg CC 236. [Tarantularen puzoiarekin] batzuek pozez asitzen dira saltoka [...] besteak artzen ditu arrabia latzak guziai ekiteko ortzka. AA III 378. Sakramentu oni deutsa arrabijarik andijena. Astar II 227 (114 arrabio). Jaten ditut / belarren sustraiak / eta izaten ditut / sabel errabiyak. It Fab 34. Arrabia bizian omen zijoakion erasotzera. Izt C 249. Bañan are arrabia andiagoan ekin zitzaiozkan Franzesak beren lanbideari. Ib. 329. Hartu zuen bidea, bere errabian, / guziak erretzeko inguru handian. Hb Esk 33. Bekhatoreak karraskaturen ditu hortzak eta errabiak erakutsiren. Hb Egia 15. Ifernuko errabia bat lothuren zeraio. Dv LEd 192 (Cb Eg II 106 haserre bizi infernukoak artu). Zezen bat txit brabua bere errabian / pikara sartzen dana furia aundian. Bil 144. Errabi gorrian [...] jaso zuan besua azken golpia Inesi emateko. Bv AsL 95 (v. tbn. errabia gorria(n) en Elzb PAd 41 y Barb Sup 4). Errabia handitan jarten da [...] indargabe beita khausitzen. Ip Hil 22. Eta alako errabiya artu zuen, atera zan sagardorik pagatu gabe. Iraola 60. Beste iñori eztiyot, jaunak, / frantzesai ainbat errabi. Imaz in FrantzesB II 144. Etxean zuen tabako-belhar guzia erre zuen, sukar-errabia batean. Barb Sup 35. Beren errabian mehatxuz hasi ziren Haritchabaleten kontre. Const 31. Norbaitek, bere errabian, garbitu duela. Larz Senper 58. Errabiak gidatzen diote eskua. Xa Odol 251. Kontuatu nitzen bizin pronto [...] alaxeko errabia emantzeanen. (AN-gip). PPer FLV 1987, 192. Derrigorrean mututu zuten / sortuaz ainbat arrabi. Insausti 146. Ura arrabia artu zuan! Albeniz 138.
v. tbn. Monho 64. Xarlem 794. Dh 161. Arch Fab 105. Gy 300. JanEd I 74. Lap 114 (V 251). Hb Esk 129. Jnn SBi 153. Alz STFer 121. HU Zez 211. Urruz Zer 106. Ox 206. Const 23. JE Ber 92. Zerb IxtS 11. Lf Murtuts 42. JEtchep 41.
azpiadiera-1.1
Ansia, empeño.
Errabiarekin bilhatzen nauk, [...] bainan joan duk penitentzia egiteko denbora [...]. Orai eztuk hiretzat Jainkorik. Dh 158s. Elizaldeko aintzinean, edateko errabia ikharagarri batek hartzen du. Zerb GH 1921, 97.
azpiadiera-1.2
Afición, pasión.
Laborantzari zinez emaiten badire gure Eskualdunak, utziko dute hirietarat eta Ameriketarat joaiteko duten errabia. Arb Igand 26. [...] españolek zezen-kurtsentzat duten errabia hori. Itsutuak dire horietara. HU Zez 76. Hura jokoko errabiak dauka azpitik; karta ukaldi batean sal lezake bere burua. JE Bur 108. Orduz geroztik nindaukan bethierekotz hartua ihiziko errabiak. Ib. 14. Senda gaitzazu [...] diru-errabitik. Iratz 191.
sense-2
2. Rabia (enfermedad).
Xartatzean pikotarik beiratzeko pikota-hazia emaiten den bezala, bota errabiari errabia-hazia [...]. Hara non den hatzemana errabiaren sendagailua. HU Aurp 77. Pasteur, errabiaren sendatzailea. Ib. 79. Bear diren txerto edo indizioak [txakurrai] eman: [...] errabiaren aurka, txitxarearen aurka. Ostolaiz 33.
azpisarrera-1
ERRABIA-BELAR (errabia-belhar Foix, Bouda-Baum; erabia-belhar S). Ref.: Alth Bot 7; A. "Épervière piloselle à dessous de feuille blanche. Erabia belhara" Alth Bot 7. "Pelosilla, vellosilla" A. "Épervière (bot.)" Foix. "Candelaria de los jardines, oreja de liebre" Bouda-Baum 51. Cf. Urt I 552: "Alysson, errabia senda landárea".
azpisarrera-2
ERRABIAN. De rabia, rabiando; rabioso, enfurecido. v. ERRABIAZ.
Urde hek artiki zituzten, errabian bezala, bere buruak itsasorat. Lg II 139. [Josep] abisatua / nola zen Herodes / sartu errabian. Monho 92. Geldi-geldi zegoan [...] gazta nai, eziñ izan, / zalez errabian. It Fab 66. Zerurat oihuka yartzen da errabian. Gy 132. Horren gainean, debruak errabian, marrumaz hasten dira. Dv LEd 262. Jende guzia sutan eta errabian bazen Jesusentzat. Jnn SBi 28. [Izpiritu gaixtoak] nola errabian ematen diren eskapatzen zaizkotenean aztaparretarik [...] arimak. Ib. 56. Zenbait gizon izan ziren errabian hautsi zituztenak kurutzefika hek. Elsb Fram 163. Eta oro erranez errabian. Barb Leg 62. Errabian hurbilduz. (Acot. escén.). Larz Iru 90.
v. tbn. Egiat 226. Dh 159. Hb Esk 35. Zby RIEV 1908, 420. JE Bur 44.
azpisarrerakoSense-2.1
Deseoso (de), ansioso (de).
Mutikoen ondotik orai neskatoei erlisionea [...] gal-arazi nahiz errabian direlarik. HU Zez 105. Ba, gaixoa oraino hor dago errabian ezkondu nahia. Larz Iru 122.
azpisarrera-3
ERRABIAREN ERRABIAZ. Con gran furia, enfurecido; por rabia, de la rabia.
Eztakijela arrabijen arrabijaz zer egiten dabeen bere. Astar II 101. Orduan, errabiaren errabiaz, Santsunek harroka bat hartu zuen bizkarrean Donibaneko buruzagien [...] lehertzeko. Zerb Azk 33.
azpisarrera-4
ERRABIAZ (arrabiaz Lar). Enfurecido, rabioso, de rabia. "Rabiosamente" Lar. v. ERRABIAN.
[Infernuan] animak beti-beti arrabiaz ta garrasiz. Cb Eg II 205s. Lotsaz ta arrabiaz joan zan su eta garren artera. AA III 548. Ariago eraso zioten diabruak, errabiaz jo eta zati-zati egiteraño. Bv AsL 144. Jardun bei kalboari arrabioz azka / tiraka ekiteko ullerik ez dauka. AB AmaE 237. Aithortu behar dugu Itsasuar guziak errabiaz phiztu zituela. Lf Murtuts 5.
v. tbn. Mg CC 236. Iraola 32. Iratz 189.
azpisarrera-5
ERRABIAZKO. Furioso, rabioso.
Arrabiazko adia tristeaz esango dio: Ai nere zori gaiztokoa. Cb Eg II 146s. Herra errabiazko hori asko eta asko aldiz erakutsi dute Yuduek. Elsb Fram 168. Ez baitire entzuten hortz karraska [...] eta errabiazko oihurik baizen. Lap 419 (V 191). Errabiazko khexu batek gaindi egiten dauku. Ez dea bada hemen legerik? JE Ber 93.
azpisarrera-6
ERRABIETAN. Con rabia, furiosamente.
Errabietan, hilen gainetik igaranez, Alemana / Burrustan heldu zaukun orroaz, Parise handia gana. Barb GH 1926, 130.
errabia
<< erpurutara 0 / 0 errebelar >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper