Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

125 emaitza tabako bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
balio.
sense-1
1. (gral.; SP <u->, Lar, Añ, Lecl, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H). Ref.: A, Lrq, Etxba Eib ; Gte Erd 39, 54, 188; Elexp Berg .
Valor, precio (de una cosa); valor, valía (de una persona). "Valeur, prix" SP. "Precio" , "valor" y "valía, estimación" Lar y Añ. " Zer balio ezartzen, ipintzen diozu? " H. "Precio" A. " Zeinbat izan leike bei baten balixua? " Elexp Berg. "Taxisan balixua pagaukotsut Zumarraraiño eruaten banozu" Ib. v. balia. .
tradizioa
Tr. Documentado desde Leiçarraga, es usado tanto al Norte como al Sur. En DFrec hay 326 ejs.

Eta [liburu] haién balioa estimaturik eriden zezaten berrogei eta hamar milla dinerorena. Act 19, 19 (He, Dv, IBk balio; TB, IBe prezio, Ol, Ker ordain, Arriand saneurri). Dohain prezioso hunen dignitatea eta balioa konsideratzen eta pizatzen dugula. Ins B 4v. Baina gure obra guziak hain balio gutitako dira, non Iainkoaren aitzinean graziarik ezin merezi dezaten. Ins D 1r. Othoitzez nagotzu odol preziatu haren balioa gatik, eta zuk ordu hartan sentitu zenduen dolore handi hura gatik. Mat 199. Odol isurze haren balioa gatik othoi eman dizadazun neure bekhatuez halako urrikimenduaren izaiteko garazia. Harb 292. Penitenziaren indarra eta balioa, borondatearen deliberamenduan dago eta ez denboraren luzetasunean. Ax 198 (V 133). Zeren haserretzea eztago ez hanbat egitekoaren balioan, nola presunaren kondizinoan. Ib. 287 (V 191). Egunetik egunera bahiaren gaiñean, arno gehiago hartzen duzu, halako moldez ezen azkenean ikhusirik bahiaren balioa edan duzula, bahi guztia tabernan utzten baituzu. Ib. 80 (V 54). Iokoan ezarten diren gauzen balioa handiegia bada. SP Phil 367. [Euliak] hiltzen direnean ungentan barrena, eramaiten diotela bere balioa eta prezioa, eta hura mespreziotan ezarten dutela. Ib. 82. Ordea ez othe dira bihotz flakatuak hain gauza fitsezkoz eta ergelez bere balioa eta aiphamena handitu, berretu eta alxatu nahi dutenean? Ib. 199. Berriz erosi [baitzütie] Iesü Kristen odolaren balioaz bekatiaren eta deebriaren manü petik. FPrS 12. Baruaren indarra eta balioa. Tt Arima 76. Bera auhariaren balioa eman eraziten zian prauber. Ib. 108. Orduan bada jakiñen duk / Zer den hire balioa, / Nolakoa Jainkoak zuen / Hiretzat amudioa. 92. Galdegiten du Jainkoak / Jainko baten balioa; / Galdegiten Gurutzeak / Gizonaren herioa. Ib. 65. Bidal ezadazu orren balioa aguardienta eta 10 opil brea. ConTAV 5.2.9. Bai auher da hartzaz kofesatzia, gaiza eroana osoki, edo eskietan ezpada, haren balioa bühürtzen ezpada. Bp I 99. Bere honak salzen zütien, eta hen balioa Apostolien eskietara ekharten, zoin hoiek bat bederari beharraren arau emaiten baitzeritzen. Bp II 75.
( s. XVIII.) Amudio argituak eztio behatzen hanbat dohaiñaren balioari, nola emaillearen amudioari. Ch III 6, 2. Prezio edo balio bat eta merezimendu bat ahala handia eta infinitua. CatLav 85. (V 50) Hura gabe gure mereximentiak balio aphürretako direlakoz. Mst I 16, 1. Arropak eta khoruak aphür baliotako dira. Ib. 17,2 (cf. infra BALIOTAKO). Aren pasio ta eriotzagatik, Zuk zure balio andiaz, arekin nere artean bitarteko gozagarri izan bear dezu. Cb Eg III 294. Jangoikoaren Itza ta Jesu Kristoren Gorputza balio ta estimazio berdin batekoak egiten ditu. Cb EBO 51. Akabek ihardetsi zuen eskainirik heldu zela Nabothi bere mahatstiaren balioa, edo bederen ordaina. Lg I 360. Huntaraino zohan ur haren balioa, non Mariak Jesusen buruaren gainerat isuri zuena izan baitzen estimatua ehun eta berrogei eta hamar libera diru. Lg II 217. Birjina batek berthute hunen balio guzia ezagutzen duenean. Mih 24. Sainduek estimatu dute othoitza, zeren ezagutzen bai zuten haren beharra eta balioa. Brtc 184. Markatzen dialarik gaizen baliua eta khostia. Mercy 40. Gurutzeko Sakrifizio andi onen oroizmen edo memoria berritzen du, ta haren indarra ta balioa guganatzen du. Ub 200. Detxima eta premizia heien balioa kalkulazazue. Revol 137.

( s. XIX.) Denboraren balioa / ez daiteke estima. Monho 102. Niri ekarri zatan dirua da lur salduaren balio guzia? Mg CC 120. Eztauket arime illeziñau baño balio andiagoko ondasunik. EL1 21. Birtutearen beraren edertasunak, eta aren balio eta irabazi guztiz andiak. Gco II 88. Gure obra onak balio guztiz andi batera jasotzeko. Ib. 88. Begira, Kristaua, gauzen saltzean, eskatu ote dezun goieneko balio edo prezioa baño geiago. AA II 182. Hanbat eskas, hanbat hoztasun, hanbat nagitasun, [ongi] hekien balioa ezdeus bilhakatzen dutenak. Dh 142. Errenta goria daukala ak etxiak. Bada balijoti gainerakua, ez da ugazabarena. fB Ic II 146. Ezer bere ez daguala, adiskide onaren balijokorik. Ib. 209. Urria ta beruna alkarreganik urrin dagozan legez balijuan. fB Ic III 294. Eta gordetan dituz gustijak, aurkitu eztedin errijan bere arto eta garijak baño, eta modu onetan ifinten deutsa nai daben balijua. Astar II 173. Onetarako jakin biar da iru balijo edo prezijo daukela gauzak. Bata goren gorena, bestia beeren beerena, eta irugarrena onen bijoen erdikua. Ib. 168. Gudako egikera balio andiko askotan serbitzatu izan zeban bere bizia irriskaturik. Izt C 451s. Nork daki zenbat geiago eta zer baliotakoak billatu izango ote zituen, ibilli izan balitz Aralar-en? Ib. 38. Mugape onetako tokirik garestienean ere erosten da ollorik oberenetakoa lau errealetik bostera bitartean, ollanda ollaisko parea ere bai, olloaren balio berperean, edo merkeago askotan. Ib. 195s. Saldu izan ziran beingoan Aralar-mendiko basoetatik, bederatzi eun milla zama ikatzen gaiak, bakotxa zortzi marabedi ta erdiren balioan. Ib. 135. Zer da gauza hoien baliua? Arch Gram 32. [Inozenzijako bidia] galdu neban jakin bagarik bere balijua. Ur MarIl 64. Gauza bat da hagitz, maiz ikhustekoa, / Doktor baten balioa, / Dela haren soiñekoa. Gy 106. Errege-aulki bat [...], ez edertasunean, eta ez balioan parerik izan duena. Lard 213. Ez da justoa, zergatik laborearen balioak gorabera andiak dituen. "El precio del grano" . It Dial 65 (Ur balijuak). Hargatik nitrea zenbat ere finago eta hanbat balio gehiagokoa da. Dv Dial 117. Gisua, azpira ezarri gabe lurraren gainean uzten bada, bere balioaren erdia galtzen du. Dv Lab 182. Baliyo aundiko moneda. Bil 91. Bañan gorputzeko miñduratzeak balio gutxian ezbazeduzkan ere, askoz geiago maite zuen damukizun edo biotzeko ildura. Aran SIgn 47. Gaizen untsa hartzera, jakitatiak eztü baliorik. CatS III. Gure Satisfakzionek bere baliua oro errezebitzen die Jesüs-Kristen mereximentietarik. Ib. 89. Seguru nezake, egoera au, bere balio neurrigabea ezagutu gabe, bere galeraz negar egiñ bage eta iñolako damu gabe galdu nuela. Arr May 76. Nahi izan othe zuen bere bi-sosekoaren balioaz berehala segurtatu? Elzb PAd 22s. Heien artean bazen gizon thalendu eta balio handitakorik. Elsb Fram 57. Ez dakit egun hartan ihiztariek ekharri othe zuten igorri zituzten perdiunen eta bolboraren balioa. Ib. 142. Etxea eta lurrak saldu, eta Oñatira nua bizi izatera nere arrebarekin. Onen balioarekin jarriko dut denda koxkor bat. Apaol 82s. Haren aphalmenduen eta pairamenen balioa neurririk gabekoa izatu da. Jnn SBi 10. Aldare Sainduko Sakrifizioa / Ber-bera da nola Galbariokoa; / Berdin berdina da bien balioa, / Bietan bera da Bitima Jainkoa. Zby RIEV 1908, 210. Eta hitzeman zeion emanen zeiola, sendotzen bazen, urheria balio handitako bat. Ip Hil 115. Kitugarri orrei emoten deutse balio azkenbagea. Itz Azald 33 (cf. infra BALIOA EMAN).

( s. XX.) Amar milla ogerlekoan erabagi eben etxaguntzearen balioa, etxe, solo, baso eta eukazan gauza guztiakaz. Echta Jos 363. Osasuna dala gauza bat bera galdu arte eztakiguna daukan balijua. Kk Ab I 20. Zazpina urte eman zitun bi lan oetan. Bigarrena, balio aundikoa ta begi onez ikusia arren, etzuten lenbizikoa bezain aunditzat etsi. Or Mi IV. Arrautzen preziuan / libra oliua, / esanaz: "Gauzak dute / beren baliua!". MendaroTx 66. Lamaiko baten erosi letteken txori baten balijorik be ez ete-dogu gustijoen artian? Otx 50. Oñarri-dirutza azi-bearra nago. Iru milloitxoren balioraño baderik. Ldi IL 116. Ondoz, berberak aterea dezu idazle-mallekiko auzia. Ez, nere aburuz, balio-mallak: agian soilki, olde ta ausardi-koskak. Ib. 113. Talentua, balio andiko diru bat zan. Ir YKBiz 419. Edozein gauzak --ziñoan Marxek-- aldin edo balio bi ditu: dana dalako gauza orrek erabilteko daukan balioa, ta beste zerbaiten ordez truketako nai diru-ordez saltzeko daukana. Eguzk GizAuz 50. Urrearen balioa du gaur emengo lur-pitintxoak ere. TAg Uzt 37. Gauzak alperrik galduak baleude, beroien balioa dirutan eman. EAEg 13-12-1936, 534s. Erosi bear zituan gauzen balioa jakin. JAIraz Bizia 91. Hemengo jendeen kristautasunak baiño balio geiago dauka. Mde Pr 198. Hain liburu balio handikoak dire nun geroztik . Venisen berritz argitaratu baitzituzten. Zerb Azk 61. Sari orren balio izkutuari siñes-lokarriz lotua zeukan beure bizia Zure mirabe arek. Or Aitork 249. Amar milla pezetaen balioko zaldia ostu, atan be! Beste olakorik! Bilbao IpuiB 221. Alako balioko gizonagan, zer gerta ere, begirapen aundia izaten dute. Anab Poli 55. Berak bazakien araiz bere balioa. Funtsean eskolan ere bethi arrangura zen profezurrek etzutela behar bezala estimatzen. JEtchep 90. Bixtakoa da balio dana / gaur ukulluak dutela. Basarri 142. Eta orduan Moralak ba-du bere balioa. Gizartea, Jainkoaren gogo bat bezala azaltzen zait. Vill Jaink 95. Iri pagauko ostak balixo doblie. Etorri puxka bat onutz. Emendik tiratuko xaut tiroa. And AUzta 54. Merke samar eroan dau, baiña orren balioa Nikanor-en sakelerako izango da. Erkiag BatB 154. Sagarrek etzuten baliorik beretzat. Osk Kurl 136. Fray Luis Leon ordea olerkari da oroz gain, eta bere egintzaren jasoa edo balioa erti ta elerti arauzko da aurrenik. Gazt MusIx 62s. Abesti zaarrak ez ditugu baztartu nai. Aien balioa beti begien aurrean degu. NEtx LBB 293. Ez dutela gauzek eta jendek balio bera. Xa Odol 13. Burgetek berak zer balio ote dauka pago utsetan? Uzt Sas 351. Oraiko aldean sosak ba zuen orduan bertze estimu eta balio bat. Etchebarne 75. Auntz bat arkume bigaz, / oi bat arreoa, / bosteun pezeta diraz / onein balioa. Ayesta 184. Zugaitz onek, sendagarri bezela, balio aundia du. Ostolaiz 26.

v. tbn. CrIc 166. BBatzarN 179. PE 115. Ud 33. Arranz 109. Alz STFer 135. ForuAB 103. Enb 80. Munita 113. Txill Let 128. Salav 18. Lab SuEm 208. Etxabu Kontu 196. Ataño TxanKan 28.
azpiadiera-1.1
Balioak balio, ta Otxandategik asko. "Lo que vale, vale, y Ochandategui vale mucho." IC I 665.
sense-2
2. Validez.
Ezkontza oneek diriala, Eleisiak balijua kenduta daukazan bildurrezko Ezkontzak. fB Ic III 353. Ni gabe eztizü adiskidegoak baliorik ez iraupenik. Ip Imit III 42, 1 (Mst eztüzü balius). Mezaren balioa dezakete / latin hitz hoiek ereman, / eder zaut eni meza entzutea / bakotxak bere mintzairan. Xa in Mattin 118.
sense-3
3. Premio, trofeo.
Behozue [jaierari] lastergodi luze baten buruan emana den balio bati bezala. "Un prix" . Birjin 103. Lastergodian balioa irabazi nahiz. Ib. 103.
sense-4
4. "(Au pl.), forces, facultés, mouvement. Balioak galtzea, perdre ses forces" H.
sense-5
5. Valor, sentido, significado.
Aditz sistema ere, denboren balioa, ez da berdina alde guztietan, berdintsua izan arren. MIH 113. Eta badaiteke Arestiren lerro horiek, orduan zuten balioaz gero eta atzenduago egongo den irakurlearentzat [...] betiko daten ondasuna ez izatea. MEIG IV 81. Eta, halaz guztiz, gurea da soil-soilik [galde partikula hori] balio horrekin. MEIG VI 161.
azpiadiera-5.1
Pi-ren balio zehatza arkitu dutenak.MEIG I 239.
sense-6
6. Valor, cosa (idea, actitud, etc.) considerada valiosa, importante. "[Ez ditu begiesten] balio klasikoak (G-azp-goi, BN-arb)" Gte Erd 39 (aunque no parece popular).
Garbitasuna behar genduen, garbitasuna baino balio garaiagorik ez balego bezala. MIH 70. Gure artean dabiltzan ideiak eta balioak erroetaraino ikusmiratu nahi dituzte. Ib. 303. Gure garaikoek maiteen genituen [...] uste eta balioen kontra doazelako. Ib. 64.
sense-7
7. Bien, posesión.
Zenbat disgustu izango eban / Zipri enpresarioak, / naiz-eta asko balio eban / berak eukan jenioak! / Erri dan aren gustoa egiten / galdu zitun balioak. FEtxeb 99.
azpisarrera-1
BALIOA ATERA. Sacar partido, sacar beneficio.
Bada [ondasunak] euki utsak ez norberari, ta ez inori mesede egiten deutsa. Ez dau beste balijorik ateraten, gordeetia baino. fB Ic II 266.
azpisarrera-2
BALIOA EMAN. a) Apreciar.
Diruari eztio ematen baliorik. Bv AsL 29.
b) Aumentar el valor.
Elea beti ele da: / hitz hortaz orhoit gaiten. / Espantuak ez du deusi / baliorik emaiten. Etcham 66. Hizkuntzari ere balioa ematen zaio urrats hoier erakatxiz. Xa Odol 239.
c) Valorar, determinar el valor.
Saleroste gauzak zenbatzea, beroiei balioa ematea. "Valorar". EAEg 3-11-1936, 204.
azpisarrera-3
BALIO ERAGIN. "Hacer valer, valorizar. Itxaintziakin, diru asko balio eraiñ zetsan bere lur saillari" Etxba Eib.
azpisarrera-4
BALIO-EZ. (Añ). a) "Inútil" Añ.
b) Inutilidad.
Bide polita, alajaiña: arrazoiaren balio-eza arrazoiekin frogatu. Vill Jaink 91. Bai ondo ikusi ebala etxe-zeregiñetarako bere balio-eza! Bilbao IpuiB 169.
azpisarrera-5
BALIO-EZARTZE. Valoración.
Ikuskizunaz jabetzeko balio-ezartzeak egin ditzan eratu dan Batzordean. "Junta de Valoraciones" . EAEg3-1-1937, 713.
azpisarrera-6
BALIO-GEHITZE. Valor añadido.
Lan oiek, zenbait lurren balioak geitu unetik, balio-geitze ori zergaz lotu beza. "Incremento de valor" . EAEg1-3-1937, 1182.
azpisarrera-7
BALIO IZAN. (gral.; SP <u->, Lar, Añ, Dv, H (s.v. baliatzea)), BALIO UKAN (b. ukhan H (s.v. baliatzea); b. ükhen Gèze). Ref.: A; Lh; Etxba Eib; Iz ArOñ, R 285; Gte Erd 39, 307; Elexp Berg.
Tr. Para el futuro se emplea balioko (sólo encontramos algún ej. de balio izango en Azkue).
a) Valer. "Acotar una cosa, aceptarla por el precio en que está, balio duen artan nai izatea, artzea" Lar. "(No vale un) bledo, petro bat, pelapat eztu balio" Ib. "(No vale sus) orejas llenas de agua, eztu zipat balio" Ib. "¿(Cuánto) vale? zeinbat balio dau, du?" Añ. "(Nada) vale, eztau ezer balio, ezta gauza, utsa da" Ib. "Balio ükhen, valoir" Gèze. "Gaurko egunian, asko balio dau eskoliak" Etxba Eib. "Zenbat balio du horrek? (G-goi)" Gte Erd 204. "Neska orrek asko balio dau" Elexp Berg.
Tr. De uso gral. Lo encontramos con ze(i)nbat, en interrogativas del tipo zenbat balio du? en Axular, Pouvreau (Imit III 50, 6), Mendiburu (IArg I 189), Cardaberaz (Eg II 161), Monho (102), Añibarro (LoraS 179), J.J. Moguel (BasEsc 82), Uriarte, Lardizabal (19), Arrue (May 33), Azcue (PB 353), Iraola 77, Orixe (SCruz 53), Enbeita (130), Txirrita (B I 151), Irazusta (Bizia 21), Bilbao, Basarri (51) y Salaverria (54). Con zer lo emplean Voltoire, Axular (388 (V 254)), Haraneder, Maister, Cardaberaz, Moguel (CO 33), Guerrico (I 388), Iztueta (C 83), Elizanburu, Azkue, Iraola, Orixe (Mi 84) y Villasante (Jaink 59). Cf. infra (d) ejs. de zer balio du con el sdo. de 'de qué vale'.
Parra-xoriék baino zuek gehiago balio duzue. Lç Mt 10, 31 (He, TB, Dv, Ip, SalabBN, Hual, Samper, Leon, Or, IBe balio izan; Ur obeagoak zerate). Drakma zen dineroak bezenbat balio zuen peza bat, eta didrakmak doblea. Lç Decl ã 2v. Promesen konfirmatzeko anhitz balio baitu. Ib. F 3v. Balioak balio, ta Otxandategik asko. "Lo que vale, vale, y Ochandategui vale mucho". IC I 665. Zeruak asko balio deue / Eta ango aingeruak: / Aen gañean efeñi ditu / Jaunak gure buruak. (Pamplona, 1610). TAV 3.1.21. Batek milla balio, eta millak bat ere ez. RIs 13. Zer balio du tonela baletako uriñarena? Volt 184. Eztuela aren haziendak gutiago balioko. Ber Trat 59r. Zeren gauza ohok baiño geiago balio baitu ofrezitzen dion sakrifizioak. Ib. 73r. Ohen erdesteko auniz balio baitu aingeruen eta sanduen otoitzak. Ber Doc 139v. Trabaillu da erratea zazpi arrosario, / hiruretan pasatzeak eztu guti balio. EZ Man II 41. Goizdanik plegu ona harzeak hainitz balio baitu. Harb 175. Nork erranen du zenbat balio duen orai hunek? Ax 156 (V 104). Anhitz balio du adiskide leial baten bere konpaiñian izaiteak, hark egiak erran diatzon. Ib. 318 (V 211). Bada baldinba, zure arimak, hamar ezkutu baiño gehiago balio du. Ib. 269 (V 180). Balio daue baxin geiago, berrogei dukat. Mic 3. Ea saldu eban difuntuen gauzarik [...] balio eban baño ultra gitxiagotan. Cap 114. Inhardetsi on bat erran gaxto bati, guti da gosta anhitz balio duenagati. "Coûte peu & vaut beaucoup". O Pr 632. Ofizioek, aberatstasunek, edertasunak, indarrak, espirituak, ederki minzatzeak eztute deus balio zure aitzinean, Jauna, zure grazia gabe. SP Imit III 55, 4. Debozioneko egun batek geiago balio duela milla munduko bizitzearen urthek baino. SP Phil 431. Barurak ezpaitu hain bertze balio nola peredikuak. Tt Arima 72. [Astoak] borz zorziko baliyo dubela. (AN, s. XVII) ConTAV 5.2.9, 141. Abisa nazazu zer balio duen sardinak. (1683). Ib. 130. Ezta deus balio duenik / Jainko baten prezioa. Gç 142.
(s. XVIII) Gogora zitzaitan deus guti balio zuela ene trabailluak. ES 400. Balio zeban baño prezio geiago. OA 164. Ene ustez mundu guztiak eztau zuri bat balio. Acto 330. Obedienzia sinple batek gehiago balioko du munduko prudenzia eta errefiñamendu guziak baino. Ch I 24, 5. Ez baitugu aski konsideratzen zer balio duen obra on batek. He Gudu 121s. Nakitzan ordian mündüko gaizak oro, ezpalin banü karitatia, zer balio lüke jakite harek Jinkuaren aitzinian. Mst I 2, 1. Ezin konta al diña millietan ere geiago balio badu, balio duen bezala. Mb IArg I 336. Eriotzeko arratsean pist bat balio ez duten gauzak. Ib. 221. Denborak gutxiago balio du urreak ta ondasunak baño? Badakizu zer balio duen? Cb Eg II 99. Zilhar guziak baino infinituki gehiago balio duena. Lg I 246. Agindu ziotzoten Judas traidoreari hogoi eta hamar diru peza, erran nahi da, berrogoi eta hamar libera. Halatsu zuen balio gathibu batek saltzerat. Lg II 251. Anitz balio du ofrezimentu gonek. LE Prog 98. Erradak ürkhak balio dianez gizon perestü bizitzia, dena lanaz aurhekeria ta bizio güziak haren hüme maitiak. Egiat 201.
(s. XIX) Urrezko kana berrogei siklo balijo zitubana. Mg CO 175. Baña premia andia badezu eskatu dezakezu gauza bere balioan, ta balio duan baño geiagoan baizik eman nai ezpadizu, ar dezakezu gauza zere premia estaltzeko. AA III 555s. Zeruko zoriona zertsu den gogoan hartzeko dakusagun oraino zer duen balio. Dh 171. Dantzarik oneenak bere utsa balijo dabeela. fB Olg 160. Nastadu leijo ardauari ura [tabernarijak], orditu eztedin, baña ezin eruan leijo emon jakan ardauak balijo daben baño geijago. Astar II 124. Bizitze huntako memento batek balio du zori on eternal bat. Jaur 132. Zazpira sos balio dina saltzen beitü hamabia. Etch 306. Argatik gatzuak zenbat fiñagoa dan anbat eta geiago balio du. It Dial 117. Azkenenan balio izaten dabe zubajetarako bikain arkiak bost eun bana erreal ta geiago. Izt C 152. Ene lezioneak, arauz, balio dik / gazna bat segurki. Arch Fab 77. Baita bere gogoratu egizu zenbat balijo dozun, ikusirik zertzuk egin ziran zu pekatutik aterateko. Ur MarIl 15. Dardanburu semea ez da itsasoko, / Bainan balio ditu guziak lurreko. Hb Esk 135. Talentu bakoitzak ogeita amaika milla, seieunda larogei erreal bezalatsu balio zituen. Lard 434. Jakin biar dozu zelako arduriagaz begiratuten jakon gauziari ainbeste balijo dabela. Ur Dial 91 (It gauzak balio duela arreta ematen zaion ura bera). Zortzigarren bat gutiago balio du bertze batek baino. Dv Lab 377. Gu estutzeak eta ernegatzeak utsa balio du. Arr GB 30. Zomait obro balio du gizon batek ezik ardi batek? Hual Mt 12, 12. Ezkontzari ezer kendu gabe, geiago balio du garbitasunak, senar batek baño. Bv AsL 91. Erakai andirik gabe, edo guti balio duten gauzen gatik yuramentu egitea. Legaz 26. Ikhusteko zen orduan muthiko horren zangoek, patarra gora on baziren, patarra behera zer balio zuten! Elzb PAd 3. Monera egiazkoa dela bakharrik balio duena. Elsb Fram 158. Abarka zar batek aiña ez diat balio. Apaol 43s. Emakumeen negarrak badakigu, Maripa, zer balio daben. A BeinB 39. Balioko du horrek othoitz eder batek bezenbat. Arb Igand 177.
(s. XX) Orobat balio ekun dei Antoniaren amar arraultzek, nola Petraren ogeiek. Mdg 152. Arraienia! Ez dezu gutxi baliyo! Iraola 43. Sudurrik ez baginu aire hartzeko eta jan edan tzarretarik begiratzeko baizen, zer luke balio, erradazut, gure biziak? JE Bur 90. Olako pitxijak lorak baño geiago balijo dabela. Altuna 40. Santa Kruzek ez omen zun ezer balio. Or SCruz 111. Urre-barra bat aundi samarrak / zenbat balio lukian. Tx B I 151. Zer beaztopa gogoratzen zaizkizu? Baiezko eder aien aldean ezer gutxi balio duten batzuk. Ldi IL 93. Egaztiak baño zenbat geiago balio duzue zuek? Ir YKBiz 281. Arribitxiak urreak baño geiago balio dabe. Eguzk GizAuz 54. Bereala bukatu degu. Gizon prestua Jauregi. Berrogei milloa duro. Etzuen ardipat gutxiago nai. Balio ditu! ABar Goi 59. Diru-txartel oiek, orain 100, 50 eta 25 laurleko balio dituztelarik. EAEg 24-10-1936, 126. Metro bakoitzak balio ditu mendian bertan berreun pezeta. Munita 66. Orrek diruak balio ditu Franzian. Etxde JJ 41. Geley-ren izadi ikuskerak balio duena balio du... Dena dela iduritu zait aski ernegarri zela irakurleari aurkezteko. Mde Pr 350. Ollasko-pareak zenbat balio ete eban. Bilbao IpuiB 199. Gaztea izanarren oraindik, asko balio dabezan lanak argitaratu dauz. Alzola Atalak 124. Nork daki etzuten uste hoin ez-deuseren itxura zuten gizon horiek zitazkela deus guti balio zuen erlijione baten hedatzaile? Ardoy SFran 236. Ontzak balioko bait-du non-nai bi errealetik gora, nik uste. Berron Kijote 117. Murru pareta batek balio baldin bazituen hamar libera. Etchebarne 105. Gaur onek diru asko balio du. JAzpiroz 186. Momentuan jakingo dot onako bakotxak zenbat balio daben. Gerrika 130. Peredak adina balio du behar bada Txomin Agirrek. MIH 86.
Valer tanto como. "Dicta aurea [...], urrea balio duten hitzak" Urt III 200.
Dineroa zen moneda mota bat hamalaur ardit Franziakorik balio zituenik. Lç Ins 2v. Non [egun] hetarik batek balio baitu eta balioko baitu urthe bat. Ax 158 (V 105). Zeren mundu guziak eztu arima bat balio. SP Phil 534. Lurreko honek eztizute balio arima bat. Tt Onsa 148. Tresor hau eztu balio / Amerika dohatsuak / eta deus eztu hau baño / ederragorik munduak. Gç 79. Damaseko urek balio ahal dituzte Israelgo ur guziak. Lg I 371. Adiskidetasunean egiten denak balio du Zeru guzia. Brtc 191. Argatik esaten da / buru batek milla / balio dituela, / baldin bada abilla. It Fab 102. Bena jakin behar düzü emaiten zaion axola balio diala gaizak. 'La chose vaut la peine qu'elle coûte'. Ip Dial 91 (It balio duela arreta ematen zaion ura bera, Dv balio duela ematen ziaoen artha). Arras ongi ikhusten dut orai nola kanpoko aziendak ez duen etxekoa balio. Dv Lab 256. Egundaino nehork ez du serioski erran plomuzko edo ezteinuzko bost liberakoak balio duela zilharrezkoa. Elsb Fram 158. Zamari eta zezen korrida guziek ez omen dute hori [erreboteko partida] balio. Zby RIEV 1908, 84. Jauregi ederrak bazterretan: bainan holakoek ez dute balio pipa bat tabako, tripa sekulako kurrinketan ari delarik. StPierre 28. Denborak urria baliyo du. Yanzi 131. Esan zâr batek euskeraz dio: / "Balio luke Baiona". "Esto vale un Bayona (un Potosí)". Or Eus 385. Lanak zillarra balio badu, bidegintz onek urrea. SMitx Aranz 73. Moiseren itzak Yainkoarena balio du liburu ortan. Or QA 105. Bainan segurtamen batek ene emaztea balio dik. JEtchep 59. Martxoko euriak eztu balio axeri baten... pixa! EZBB II 59. Larunbateko bigarren partida hunek etzuen lehena balio. Herr 20-9-2001, 7. Ez ote du musulmano baten biziak frantses batena balio? Herr 14-10-2004, 6.
"Jendeak jendea balio du, zuberotarren esaera da. Pertsonen duintasunaren esaldia da" R. Idiart Berria 14-1-2006.
Mundu hunetan bai jende batek / balio baitu jendea. Xa in Auspoa 313, 223. Gizonak gizona balio duela eta ofizioak ofizioa. Herr 10-7-2003, 3. Badakite batzuek, den "xumeenari" kasu egiten, "jendeak jendea balio du" erran zaharraren ildotik. Herr 15-12-2005, 6.
Valer, merecer (la pena, un trabajo, etc.). Cf. infra (e).
Salbamenduak ez othe du bada balio pena munduko errankizun guzien ostikatzeko, eta bihotza Jainkoari alde baterat ematekotzat? Lg II 138. Tresor handi hark pena balio zuela haren ondoan ibiltzeko. Mih 119. Balio balu pena / Bertze zenbait koplena, / Fite molda laizke. / Bainan aski dela zaut. Monho 28. Horrek aiphua ez du balio. Gy 33. Erroak phorrokatuz eta bortxaka erabili den landareak ez-du berriz lurrean ezartzea balio. Dv Lab 340. Oilo ongarria etxe guzietan bada eta balio du arthatsuki biltzea. Ib. 175. Eta hunek balio du kondatzea. Etchebarne 43.
Significar.
Bi hitz hebraiko dirade, eta hanbat balio dute. Lç Ins 3v.
b) (V-arr-gip, G-azp-nav, AN-gip-5vill-ulz, B, BN-arb, S; Añ). Ref.: Iz Ulz 434; Gte Erd 39, 92, 125. (Sin compl. directo). Valer, ser válido, ser apto, ser útil. "(No es) ábil para eso, ezta orretarako gai, eztau balio" Añ. "(No) sirve, no vale, eztau balio, ezta gauza, ezta prestu" Ib. "Játako eztu balio, no vale para nada" Iz Ulz 434. "Gauza askotarako balio dau (V-arr)" Gte Erd 39. "Iausteko balio ez dun bezala gelditu da (AN-5vill)" Ib. 39. "Gol honek ez du balio (V-arr, AN-gip, BN-arb)" Ib. 39. "Lenaokok [tituluak] ez du balio (G-azp, AN-gip)" Ib. 92. "Valer. Ori tranpa da, eztau balio" Elexp Berg.
Ezen testamentua hilétan konfirmatu da, ikhusirik ezen oraino eztuela balio testamentu egilea bizi deno. Lç He 9, 17 (He balio ez duenaz geroztik; TB ez duelakotz berthuterik, Dv ez da balios, IBk ez du indarrik). Ea orain nigar egik balio duenenan, / Ezen eztukek probetxu egitea orduan. EZ Man I 90. Bai ordea [obra on hek] balio dute, bertze anhitz gauzatako. Balio dute munduko on tenporalen erdiesteko. Ax 543 (V 349). Konseillari zuhurrek ezin emanen derautate balio duen ihardetsterik. SP Imit III 59, 3. Bulda onek balijo izateko biar ditu iru gauza. ZBulda 61. An xakinen dugu [eskusek] balio duten. SermAN 8. Baña eskusa eta ezin orrek Jainkoarekiko eztu balio. Cb Eg III 386. Erran hoeiek balio dükeie bethierekoz. Mercy 8.
(s. XIX) Bardin erijotzako aldi gaistoren baten kunplidu ezin danian penitenzija absoluzinua artuta, balijo dau konfesinuak. Mg CO 212. Baña deboziño onek balio eztau, ezpada egiazkoa. Añ LoraS 159. Gauza erabakia ta jakiña da balio duala oleazioak, apaiz bakarrak ematen duanean ere. AA I 538. Ezkontzeko itza eman badezu, balio duan eran. Ib. 560. Zuk kentzen diozkatzu beiari bi edo iru urte, eta saltzen diozu bei zarra gaztetzat. Ezdu balio igual onek; biurtu bear dezu gaizki eramana, eta kalteak ere bai. AA II 184s. Baina gizonak, ta inpernu guztiak bere ez dabe balijo Jaungoikoaren kontra. fB Ic III 307. Aren ezkontziak ez dabela balijo. Ib. 343. Orregaitik aozko berbaak ez dabee balijo beintzat luurreko justizijagaz obligeetako ezkontzara. JJMg BasEsc 250. Zuzen bidian laguntzeko / balio du huntasunak. Bordel 83. Etzutela balio / orai dokumentak. Ib. 117. Leku guztietan beti balio deban, eta balioko ere daben atxurkintza ondrosoari [ekin]. Izt C 180. Bainan [Senperek] ez du khar bera bederen tratuko, / Nahiz balio duen tontotasuneko. Hb Esk 120. Erraiten dit Jinkuaren aitzinian hen ezkunziak deüs eztiala balio, eta estatü hartan egoiten direno infidel eta pagano eli bati bezala so egin behar zaiela. CatS 94. Oraziyoak baliyo badu / zeruan dago Balentin. Xe 373. Ez omen dute baliyo emen konjuruak. Sor Bar 44. Zaartzara egiten diran sakrifiziuak egiya da balio dutela. Bv AsL 113. Errebueltarako nik ez det balio. AB AmaE 404. Botorik emongo nik beintzat eneuskio, / Zergaitik diputautzat ez daben balio. Ib. 224. --Donostian abenduaren ogei ta batian mil ochocientos noventa y dos garrenian. --E! e! Eztu baliyo! [...] Buelta! buelta! Euskeraz dana! Alz STFer 126. Ak balio iok, ak; ez ik, oillanda orrek! A BeinB 57. Eztau balio izango gero gauza bat esan da beste bat egiteak. Ib. 81. Gudari onak Anconan / ezeben balio, / Ingelesa eukelako / euren arerio. Azc PB 222.
(s. XX) Balio du etsen eta karriketan ebiltako. Mdg 130. Euskereak eztau ogia irabazteko balio. Ag Kr 97. [Duro faltsu] orrek eztu ezertarako baliyo. Iraola 74. Indar onakiñ juan ziraden / oiek egur ebatera, / balio dutenak dirala / agiriak ematera. EusJok 122. Intentziyuak eztu baliyo / abillidadeik ezpada. Tx B I 180. Orduantxe baliyoko dau San Antonion bedeinkaziñuak, orduantxe bai ekarriko ditu etxera osasuna ta bake ederra. Kk Ab II 145. Iñork aldareaz zin egiten badu, eztu balio; baña aldare gañean dagon opariaz zin-egiten badu, zor du. Ir YKBiz 401. Kantuak balio dizu loak uxatzeko; / gaztek jakin nai ere nor duzun uztartzeko. Or Eus 54. Orduan kokoteari atz egiteak eztau balioko. Eguzk GizAuz 34. [Oñetakoak] oñak babestu ta berotzeko balio dabe. Ib. 51. Al egiñ guztik ezertarako balio ez zutela. JAIraz Bizia 123. Gaur euli bat ilteko ere eztu balio. NEtx Antz 26. Lenengo ukaldia utsean eror baledi, eztu balio urkabe azpian gelditzerik bigarren saioa egiteko. Etxde JJ 205. Beste gauza on askotarako be balio dau ardauak. Bilbao IpuiB 226. Mingañezkuak ez dau balio, / biotzak maite ez badau. BEnb NereA 172. Ik pe, diru asko eingo eban, baña erregetzarako eztok balio. SM Zirik 61. Gure artean, eginak balio du, ez izketan ibilteak. Zait Plat 112. Orra sari aundi bakarra, berez balio duena eta beste sari oiei balio aundi edo txiki eman dezaiekena. Vill Jaink 107. Laneko ez baitu berdin balio. JEtchep 51. Balio izan eben auteskundeak. Etxabu Kontu 65. Sermoiak egiteko balioko zuan arek. BBarand 159. Zertarako dau emen / gizonak balio? FEtxeb 149. Erromeroak gauza askotarako balio duela ez dago dudarik. Ostolaiz 111. Euskarak ez du ia ezertarako balio. MIH 132. Xenpelarren hizkerak, haatik, hain egokia izanik, ez du neretzat balio. Ib. 115. Ez dut uste ezertarako balioko lukeenik Aita Mokoroarekin eztabaidan hasteak. Ib. 395.
v. tbn. PE 135. Ud 141. Arrantz 105. Enb 169. Munita 64. Berron Kijote 21.
"Balio, voz con que se da salida en las competencias. Balio! ia zeiñ lenago eltzen dan erreixara, ¡vale, a ver quién llega antes a la raya!" Etxba Eib.
Valer la pena. "On izateak balio du (BN-lab, S), merezi du ona izatea (G-azp) [...], ona izaiteak balio du (BN-arb)" Gte Erd 39. "Hola ürhentzekotan, biziak ez dü balio (S)" Ib. 220. "Holako phartiden ikusteak balio du (BN-lab)" Ib. 220. Cf. infra (e).
Ez du baliyo diña izteak mundo onetan. Bil 173. Guk apustuba irabazita / alare geunden serio, / zergatik eze panparreriak / iñun eztuben balio. PE 43. Ez du baliyo ondo egitiak. Sor AKaik 123. Ba, segurki balio dik Xuberoan eta Nafarro beherean barna famarik handiena izateak, herrian berean doi-doia ezagutua izatekotz? Elzb PAd 9. Ez dakit balio duen gauza horren hemen aiphatzeak. Ib. 8. Esplikatzera nua / edanaren galak / balio baldin badu nere egiñalak. JanEd I 54. Presa egitiak eztu baliyo / urak juaten diranian. EusJok II 72. Ez din laxüki holako uhuintza txar baten aipatziak balio. Const 29. Estututziak ez du balio, / lasai ibilli zaitia. Tx B 231. Balio luke landareak iritxi ezkero, berarekin ikasketa toki geiagotan egiteak. Munita 52. Ez du balio, berriz, ago-otoitz pixka bat egiteak. Or QA 144. Esperimentu berri horrek balio luke, goi-arnasa eratortzekotz baizik ez ba litz ere... Mde Pr 191. Urte askuan, motellak, / segitu orrela, / gazte izatik eztik / baliyo bestela. Auspoa 77-78, 272. Gizonak oso kezkaturikan, / ez du balio gezurrak. Uzt Sas 178. [Gaztain] berririk aldatzeak ez dik balio. Bereala erdoi edo gaitz gaiztoren batek jotzen dizkik. Ataño TxanKan 93. Zenbaiti on egiteak ez du balio eta. Insausti 157.
(V-gip). (Con aux tripersonal). Valerle, servirle (a alguien). "Etorri ziran denboretan, balio izan zetsan eukan eruan aundixak" Etxba Eib. "Titulua etara zeban da balio izan dotsa" Elexp Berg.
Nori balio deutse mezaak? "A quién le aprovechan las misas?". Cap 56. Eta au buldau arzen dabenak pagadu biar dau bere dirubagaz, zegaitik zedutzelako balijoko pagetan badau inoenaz. ZBulda 35s. Zure aitzakia edo eskusak Jainkoaren aurrean ezdizute balio. Cb Eg III 391. Bitartekorik poderosoenak ere etzioten balio. Orduan biotz guztitik Jainkoagana biurtu zan. Cb Just 102. Lo-denporako atsegiñak berak balio leigu merezimendutzat. Añ LoraS 136. Asmo onak dirauen bitartean, orazioak balio digu. Gco I 403s. Orduan ez digu balioko beraren bitartekotasunak. AA III 463. Ez deutsula balijo abadiak eta prailiak bere juaten diriala esanak. fB Olg 178. Baña ezteutse atxakija onek balijo. Astar II 156. Frutu gustijenzakua edo jenerala da Elexa gustijena, edo bere seme gustijai balijo deutsena; baña onek ezteutse gustijai bardin balijo, bada mezia enzuten dabenari geijago balijo deutsa eztabenari baño. Ib. 214. Orhoit zaite, semea, ez-axola denari ez duela balio arrangurarik egitea. Dv Lab 269. Pakiak eta uniyo ederrak / baliyo digu munduban. Ud 140. Baldin erlijioso baten anima gorputzeko gelan ezpada arkitzen sosegu onian, gañerako kanpoko gelak eztiote ezer ere balioko. Bv AsL 166. Euskal-erria ondretako, / Balio izan deuskuelako berbaz, lumaz ta / Armaz, asaben eskubideak gordetako. AB AmaE 192. Baneunka bere fede ain andia, mendiak alde batetik bestera eroateko bestekoa, ez baneunka karidaderik, ez leuzket ezer balioko. Itz Azald 16. Baña etxekoen esanak ezeutson balijo. Kk Ab I 45. Ezeutsen garraxijok ezetarako balijo ixan gixagaxuari. Otx 86. Bataiorik ezin artu dunari gogozko bataioak balio dion antzera. Or QA 123. Gero zartzian balio dio gaztetan ikasi dunak. Uzt Noiz 51. Andik artu aal izan zuan buruki bat, ezkututzat balioko ziona. Berron Kijote 105. Orrek asko balio digu gaurko egunean. BAyerbe 79.
Sorgina zen [...]. Baina batekin etzion baliorik ukan haren sorgin izateak. Arti Tobera 285.
Infusio onek balio dio gorputzaren azaleko infezio edo ezbear guztientzako. Ostolaiz 65.
c) (Con aux. intrans. bipersonal). Valerle (algo a algo o alguien). Cf. infra (d) zer balio zaiku en EZ.
[Trabaillu] bat da nezesario, / Gure salbamendari, / zaiokena balio. Arg DevB 110. Etzitadak balio / armen hartzia / hi uduri gizon xar baten / kuntre bataillatzia. Xarlem 521. Balio bekio, o! zure / Odola, Jesus maitea! AB AmaE 165. Orai xa eztaud isartan obro, nai beda eztakiola balio bakotxare; ezaitad deusere ezbaitzaitak deuririk kosta. Mdg 125. Azkain, Azkaine ala Azkaina erran behar ote da? Badire holako purruxkerietan beren denbora galtzen dutenak. Eta beren denborarekin, burua. Etzaiku balio. Zerb Azk 5.
(Con aux. unipersonal). "Inepto, gaieza, gauza eztana, balio eztana" Añ.
Guk bakharrik aldatu, danontzat asmatuten diran berbak? Danentzat balixo dana guretzat ona izan ez. Osk Kurl 119.
d) (Usado en preguntas retóricas del tipo zer balio du... 'de qué vale').
Tr. Gralmente. aparece con sujeto en caso ergativo, aunque ya desde principios del s. XIX tbn. encontramos ejs. con sust. vbal. en caso absoluto y sin una función claramente definida. Etcheberri de Ziburu lo emplea con aux. intrans. bipersonal.
Zein nahi izatu den hitzkuntza hura, zer balio du haren ondoan ibiltzeak? ES 384. Zer balijo deutsee oni negarrak? Mg CO 60. Zer balio dau esateak, argalak gara?LoraS 104. Beira orái, zér baliodizun múnduak. LE Ong 63r. Zer balioko du gizonak emaztea benaz, eta biotzetik amatzeak, ezpadio emazteak borondaterik batere? AA I 569. Zer balijo deutsa pobriari zure ondo esanak? fB Ic I 90. Zer balijo deutsue orain zeuen eskubida, indar, ta jakiturijak, ez badozue jakin salbetan zeuen arimia? Ur MarIl 12. Zer balijoko leuskizu eukitiak zeure mende ta agindupian mundu guztija, azkenik galduko baziña? Ib. 11. Orduan ikusiko degu, bere ametsak zer balio izan dioten. Lard 49. Zer balioko zuen apheztasunaren laguntzak, Eliza engana baziteken? Hb Egia 111. Zer balijo dau / zuri, baltz, gorri / Edo nabar ixatiak. Enb 41. Zer balijo ixan daust niri, neure buruba txirotzat agertzeko, soñeko zantar eta pildrizki oneikaz jantzi ixatiak. Otx 72. Zer balio dau baserritarren / gauzak ondo saldutiak. BEnb NereA 243. Zer balio zuen tematzeak? Ardoy SFran 305.
v. tbn. JJMg BasEsc 13. AB AmaE 247. Arr May 21. Itz Azald 213. Bilbao IpuiB 75.
(Con sust. vbal. en caso absoluto). Cf. infra (f).
Zer balijoko deutse agertutia lengo pekatu konfesau bagiak. Mg CO 200. Zer balio dau esatia onelakoari deungero diñoala jentiak?LoraS 27. Zer balijoko deutsa gizonari mundu gutzija irabaztia. Astar II 174. Zer balio zuen ez sortzea abere? Gy 252. Zer balio du bizia iragaitea gorphutz ustel baten aphaintzen eta mainatzen? Dv LEd 158. Bainan zer balio zuen hola marrumaz artzea? Barb Sup 165. Zer balio zidan, beraz, bestek irakatsi gabe, argitasun biziz ainbeste gai korapillotsu nik askatzea. Or Aitork 99. Zuk ere, lege-gizona, ondo / zeure kontuak atea, / zer balio du deretxo danak / nik dauzkadala esatea? Uzt Auspoa 22, 126. Bainan zer balio zuen hoin urrun joaitea hor zelarik hurbilago Frantzia? Ardoy SFran 82.
Zer balioko ote zion ito balu burua? Mg CC 182. Zer balio dik / [...] / Goserik gabe / Jaten has hadin? / Gosetu arte, / Pausa duk hobe. Ox 127. Zer balio du gizonak mundua irabaz dezan, arima galtzen balin badu? Ardoy SFran 104.
(Con aux. intrans. bipersonal).
Orain zer balio zaiku supherbio izana / Eta hanbat prezatua munduko ontasuna? EZ Man I 113.
e) (Impersonal). Valer la pena. "Lan horren egitea balio dü (S)" Gte Erd 220. "Eztizü balio horren egitea (S), balio luke liburu honen leitzea (BN-arb), ez du balio odol gaixtorik egitea (BN-ciz), eztü balio heben eman ditzadan xeheratzünak oro (S)" Ib. 220. Cf. supra (a) ejs. de pena balio izan; cf. tbn. supra (b) los del tipo horrek (hori egiteak, etc.) balio du.
Holetan, zer hari da laboraria? Ez du balio soinera har detzan gisu-labe egiteko gastuak eta nekheak. Dv Lab 182. Ezdu balio mintza gaiten Brahmaren nigarrez gaizkien ondotik. Hb Egia 58. Ikusi dugu, bainan etzuen begiratzea ere balio. Jnn SBi 4. Ikusten degu Paulino Uzkudun / nola dan mutil liraña, / gezurrarekin ez du baliyo / dantzatutzia mingaña. EusJok II 137. Bainan Madalendar marroari ez zaio iduri balio duela Xoaneri lot dakion orai. Barb Sup 95. Ba, mokanes baten gatik, ez zuen kasik ere balio! Ib. 84. Arduarekin adiskide da, / gorroto gutxi lanari, / agindutzia ez du baliyo / berez alperra danari. Tx in Imaz Auspoa 24, 153. Bainan hainitz balio ote du Ottarreren aipatzea? Zerb Azk 116. Etxolarat sartzen dena ez dadiela handik atera Livre d'Or delakoa nausiari galdetu gabe. Ikustea balio du. Oi, hango izen handi lerroa! Ib. 26. Ez du balio denbora gal dezagun astakeria horietan. Mde Pr 58. Etzuen balio debaldetan indarka artzea. JEtchep 21. Hilak hil dira; eta ez du balio hek gogoan egoitea. Ib. 62. Erreusitzekotz, entseatzea balio luke. Larz Iru 126. Bon, ez dik balio engoitik, ukha eta ukha, denborarik gal dezakan. Larz Senper 92. Gerokoz ez du balio mintzatzea, behar bada iñoiz eginen ez diren gauzak edo ametsak gertatzen aal bailirake. Satr in Alzola Atalak 126. Bainan, hor ere, balio ote zuen xixta horietan artzea? Ardoy SFran 230.
(Usado irónicamente).
Balio zuen haragi puska bati beira egotea! Hb Egia 139. Balio du holako gazeta baten hedatzea! Eztikiegi mintzo da Eskualduna. Ez duzue aski kopeta. HU Zez 50. Balio zuen segurki hain mustra ederreko ordonantzaren muntatzea, sendagailu ñimiño hunen ukaiteko! Lf Murtuts 34. Balio zuen, ori, hoinbeste grazia onen egitea, gisa hortan auzoa laguntzen zuen Misionest bati! Ardoy SFran 220.
f) (Con aux. intrans.). Valerse, servirse. "Orretzaz ez gera asko balio (G-azp)" Gte Erd 38 (s.v. baliatu). "Arekin ez gera balio (G-azp)" Ib. 38. v. baliatu (2).
Norgaz balio izango nai ene lantxo au iaubeaganatuteko? A Gram V.
azpisarrera-8
BALIOKO. a) Válido.
Geroenean nai det nere borondate au beti firmea ta denbora guzian baliokoa izan dedilla. Cb Eg III 222. Zergaitik ze penitenziak eta beste edozein obra onak bere, egiazkoa ta baliokoa izateko, egin bear da gogoz. GGero 148. Erromedijara juanda, an ibilteko atxekijatzat, egin badau promesa, gazte askok, gurasuak engaineetako, egin oiditubeen legez, uste dot ezdala promes balijokua, ta ez daguala kobru emonkizunik. fB Olg 108.
b) Valioso. v. BALIOZKO.
Ori izango da gauza andia, estimatua, indartsua, eragillea, baliokoa, Jangoikoari eder eretxiko jakana. Añ GGero 159. Engainuz gauza a saldutera jaubia ekarrita, noberaganatuten da inoren aziendia, edo erramientia, edo laboria, edo jantzija, edo beste gauza balijokoren bat. fB Ic II 246. Inoren diruba, aziendia edo balijoko gauzia. Ib. 245. Balijoko mutilla da orraiti. Kk Ab I 112. Munster-eko beste autore balioko bat Seabhac da. Mde Pr 244.
c) Importante, digno de mención.
Errepublikea etorri zanean, balioko agerkunde edo manifestaziñorik ez zan izan Ondarroan. Etxabu Kontu 54.
azpisarrera-9
BALIOTAKO. a) Valioso. v. BALIOZKO.
Imajina eli bat, erran nahi da gizon, eta emazte bere artian baliotako ükhen zütienen üdüriak ürhez, zilarrez, zurez, harriz eta hanitz beste gaizaz. Bp I 84. Balin bada gaiza baliotakorik eta gastatzen edo galzen ahal lizatekianik, etxekiten ahal dütükeie jaun direktorraren etxen. Mercy 40. (Con compl. vbal.).
Arropak eta khoruak aphür baliotako dira, bena bizitzeko maneriaren khanbiuak, eta pasionen osoki hil erazitziak, egiazko fraidia egiten dizie. Mst I 17, 2.
b) (Com compl. vbal.). Válido.
Nahi dügü permesione haur, hala nula beste zoin ere jardietsi edo ükhen beitzüntükeie gure aitzinekoetarik edo gure ganik, deüs baliotako diren. Mercy 17. Lehenak edo beste letera apostolikuak eztitian deüsetako balia, bena ordiandanik deüsik baliotako diren. Ib. 9.
azpisarrera-10
BALIOTAN EZARRI. Aprovechar.
Orduan grazia guzien baliatzera zinaudeke; orai zeren ez ditutzu baliotan ezarriko? Dv LEd 234 (Cb Eg II 131 baliatzen ez zera). Jauna, zure urrikalmenduak asti eman darot: penitentziaz eta damuaz baliotan nahi dut ezarri. Ib. 162.
azpisarrera-11
BALIO-URRITZE.
Bidegabeko balio-urritzeak. "Desvalorizaciones injustificadas" . EAEg26-10-1936, 139.
azpisarrera-12
BALIOZKO. De valor, valioso. "Baliozko gauzak [ebatsi] (V-m-gip, G-azp, AN-gip, BN-arb)" Gte erd 39. v. baliotsu.
Bada doai baliozko oiek edozeiñ gizonetan, eta are geiago bereetan arkitzeak begi-ta-biotz beti lilluratu zuen. Aran SIgn 54. Denbora da beraz Euskaldunak ere beren izkunde galai baliozkoena bere apaindura destiatzalleakin beste izkunzarik sonatuen artean aurkeztu ta azaldutzeko. Ib. 208. Orain zure lanak baliozko izan ditakezü. Ip Imit I 24, 1. Gelan zituen baliozko diru eta paperak artu. FIr 139. Osasuna zan, ordea, aldaketa barri orren zio. Osasuna, galdu-agiñean ikusi arte, bere izakera baliozkoan aintzat artzen eztoguna. Erkiag Arran 125. Gizonari dagozkion baliozko guztiak zaindu ta begira ditzala. Vill Jaink 92. Euskeragatik egin duana / lanik baliozkoena. Olea 167. Eta heriotzak harrapatzen duenean, aurkitu berriak ditu helburu baliozkoagoak urrikian, hurkoaren eta sorterriaren maitasunean, bere buruari uko egitean. MIH 335. En DFrec hay 9 ejs.
azpisarrera-13
EZ BALIOZ. Considerando de poca importancia.
Oharturik ere, ez deraukote [ithaxurei] khasu handirik egiten; eta horrela, ez balioz, uzten dituzte eta sekulan ez hesten. Arb Igand 46. Misionest heiek ez ditut uzten / aipatzea ez balioz. Etcham 238.
azpisarrera-14
EZDEUS-BALIO. "Ezdeus balioa <ua->, mollondron" SP.
azpisarrera-15
GUTI-BALIO (Adj.). De poco valor, inútil. "Guti balioa <ua->, qui vaut peu" SP.
Hala da gizona ere, gizon alferra eta guti balioa, bere gaztetasuneko lorea eta berdetasuna iraganez gero, obra onen fruiturik gabe dagoena. Ax 191 (V 129). Indar gabeko kolera, haserrea eta mendekatzeko desira, parrik ezin iragan dezakeienarena, bano da, alfer eta guti balio. Ib. 332 (V 220). Oinhazetarik eta hersturetarik sortzen den penitenzia, maiz dela alfer, faun, falso, gezurti eta guti balio. Ib. 207 (V 139). Osorik heskuaraz ematea lan gaitza litake eta irakurzaile gehienentzat guti balioa. Etcheberry VII.
azpisarrera-16
ZER BALIOTAN. A qué precio. "Zer baliotan, (au propre) zenbatetan salduko duzu?" H.
balio
<< balakagarri 0 / 0 bederen >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper