- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
erori (~1520: Isasti). ■ Hitz zabaldua; ez da bizk. ageri, bai ordea arab. (Lazarg). Erori aldaeraz gain, eroi (gip.) eta egori (bnaf.) jaso izan dira.
Aditz-izenaren formei dagokienez, erorte da zub. aldaera bakarra, eta XVI. eta XVII. mendeetako lap. eta bnaf., eta XVIII. eta XIX. mendeetako gip. autore batzuengan ageri da, baita Lazarragarengan ere. Erortze, Materraz geroztik, lap. formarik erabiliena da, baita ere XIX. mendetik aurrera gip. ere. Azken euskalki honetan eroritze ere aurkitzen da XIX. mendearen erdialdeaz geroztik.
Zenbait autorek forma trinkoak darabiltzate: derora, derorkona (OihAtsot), garortzanean (Olab), aininderor (Mirande)…
Esanahi nagusia ‘jausi’ da, irudizko adieran ere bai (Isasti aritz eroriari orok egur, Etxep eror nainde han berian hillotza, Beriain kateak… laxatzen eta erorzen zitzaizkiola, Kardab pekatuetan beñ jaiki beñ erori zebillen); ‘suertatu’ adiera ere badago (Leiz zorthea eror baitzekión… enzensamenduaren egiteko), baita ere ‘(zerbaitetara) etorri, jarri’ (Xurio eror bertzeren nahirat) eta ‘(kontuan) jausi’ (Gerriko kontuan erori ditezen); ‘iruditu’ (Lardiz apostoluen esana guziai ondo erori zitzaien) eta ‘bururatu’ (Goik (gip.) bati erortzen etzaiona, biri erortzen zaie) adierak ere agertzen dira.
Izenondo moduan, honako esanahi hauek baditu: ‘lerrakor, eman, isuri’ (Ax borondate onera, ohorera eta prestutasunera erori bat), ‘maskal’ (Harand bisaia ilhunetako eta begitarte erori batetako jende batzu) eta ‘(eguraldi) ilun’ (Azk/Garate (gnaf., bazt., bnaf.)).
Izen moduan ere ageri da, ‘eroriko’ esanahiarekin (Ax behaztoparik, eroririk edo eritasunik ez gerthatuagatik ere).
erorarazi (EtxZib), erorarazle (erorr- Duv), eror-beldur izan (Elizanb [lohi beltzerat eror beldur da]), eror-beldurrez (Leiz), erorbera (Urte), erorbide (‘bekatuan erortzeko bidea’: Birjin; ‘behaztopagarri’: erorpide FedProp 1899), eror-denbora (Elizanb), erordura (Lopez [gaizkirako gutan den erordura batek]), erorerraz (Mogel), erorgai (‘erortzeko dena’: -gei Egiategi), erorgarri (Pouv [halakoen erorgarri diren hitzezko edo erremanguzko largoegitasunak]), erorgu (‘amildegi’: Azk (erronk.)), erorialdi (eroraldi Arak (gnaf.), Lizarg; erorialdi Lizarg), erorian (Urruz [galtzak ia erorian]), eroriera (Etxeberria), erori-eragin (Gerriko), erori ez erori (Zaitegi), erorikada (‘berrizkatura’: Ataño), eroriko (Xurio [bere baithan erhoki fidatzen direnen erorikoa]), eroritasun (‘makaltasun’: Kardab [nobiziaren aultasun eta eroritasuna]; ‘zaletasun’: Duv), erorka (Xurio), erorkari (‘erorkor’: Urte), erorkatu (FedProp 1899), erorkera (Larm), erorketa (Larm, Arrue), erorki (‘tokamen’: Laphitz [Zabierko gaztelua bere erorkia zuelakotz]), erorkor (Leiz [hanbat baikara indar xipitako eta erorkor]), erorkorki (Harr), erorkortasun (Pouv [zure erorkortasun handia]), erorkunde (Harand), erorle (ChantP (zub.)), erorleku (JEtxep), erormin (“mal caduc” Pouv), erorpen (Harr [(etxearen) erorpena]), erorteratu (‘erortzeko zoria izan’: Arrue [su-leize artan erorteratzen bazera]), erorti (Azk (gip., lap., erronk.)), erortoki (‘pekatuan erortzeko bidea’: Belap [(bekhatü) hetara erortokiak]; ‘erortzeko leku’: Mburu; ‘erorkor’: Maister [nahiküntetara erortoki dena]), erortokidura (‘joera’: Maister), erortza (Bilintx (-ortz)), erortzapen (TBLap), erortze (erorte Leiz; erortze Ax), erortzeko min (erorteko min Pouv, MDass), ez erori bai erori (Lizarg), ez eroriko bai eroriko (Laphitz), ezin erorizko (Duv). Cf. hega-erori, jaiki-erori.
► Aditz zaharren egituraz dakiguna aintzat hartua, e-ror-i analiza genezake; hala zatitzen du Uhlenbeckek (1949a: 575), *ror erroa bereiziz eta “deux fois r doux” nabarmenduta (cf. arerio, baraurik, berori, etab.; ik. Mitxelena 1957b: 139). Alabaina, euskararen ezaugarri fonotaktikoen arabera, ezaguna da ezinezkoa dela hastapenean dardarkaria duen erro bat. Horregatik, bestelako aukerak aztertu behar dira: -ra- kausatiboarekin, *eradoli moduko zerbait proposa daiteke (cf. erho), *dol erroarekin. Proposamen honentzat, eragozpena da jatorrizko izaera kausatibo horren aztarnarik ez izatea aditzaren argumentu egituran (cf. iraun, irakin, edo erho bera); cf. dena den irten bezalako aditzen gorabeherak, eta aukera honen alde erabil daiteke hitzaren lexikalizazio goiztiarraren argudioa ere. Jori sarreran aztertu bezala (ik. han), *dol erroaren hipotesi honetan hitzak aski lexikalizatua beharko zuen (-i partizipio markarekin), VlV > VrV gertatzeko; bilakaera hori gabe, cf. ibili, itzali partizipioak, besteren artean. Mitxelenak ohartarazten du ez dagoela **eroltzen modukorik (FHV 318; baina cf. gari/galdu, sari/saldu, etab., guztiak e- aurrizkirik gabekoak).
Esanahiari dagokionez, *dol errorako jatorrizko ‘erori, isuri’ onartzen badugu, ez dago bestelako zailtasunik. Erabilera metaforikoen bidez azaltzen dira ‘suertatu’, ‘(zerbaitetara) etorri, jarri’ eta besteak.