- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
abade (1380: ColCenar [echabades]; ik. behean apate-ri dagozkionak). ■ Hitz orokorra. ‘Monasterioko buru’ ez ezik, ‘apaiz’ ere bada hego-mendebaldean, bereziki Bizkaiko testuetan. Esan beharra dago, berezko hitza abade zen mendebaldeko zenbait lekutan, apaiz ari dela gailentzen aspaldian.
Badaude bizk. abat eta Añib abate ere, ‘monasterioko buru’ esanahiarekin; apat(e) forma toponimian lekukotzen da batez ere, baina cf. TEtxeb komentu artako apata, jakintsua ei zan.
□ Erdi Aroan, lehen lekukotasunaren agirian bitan agertzen da echabades. Esanahia argitzeko, hara beste lekukotasun hau: “baron don Pedro abbad de la abbadia de Sancta Maria de Çenaurriça […] e los sus anteçessores echaabades de la dicha abbadia” (ColCenar 1388); bilduma berean, 1398ko bi agiritan (abad) echavade ere ageri da behin baino gehiagotan; cf. orobat “los eche Abades, ó Patronos” itzulpena, Iturrizarena (1874: 141-142), Ziortzako 1345eko agiri batez ari dela; dirudienez, ‘(etxeko) abade nagusi’ edo, hobeki, ‘(abade-) etxeko nagusi, jaun’ esan nahi du hitz elkartuak, eta hitzak ez du hor ezinbestean ‘apaiz’ adierarik, laikoak ere izan zitezkeen eta. Lehenbiziko horietaz gain, cf. don Martin Sanches d’Urduna dicho “Abade Hona” (ColCenar 1413).
Bestela, zaharragoak dira apat(e) formaren lekukotasunak: apate aldaerarako, cf. Hospitale et oratorium de Apate (LivOr 1194), Sancho Apate (PobNav 1366); apat aldaerarako, cf. la sale d’Apat (OnomNord 1388); apata-rekin, cf. Sancius d’Apata (OnomNord 1328), Apatamonesterio (ArchDurII 1483; asimilazioz azal daiteke -a, edo elkarketako fonetismoen bidez). Baina zaila da erabakitzen, oro har, euskal hitzen adibide diren, edo erromantzezkoak diren; zenbait hizkuntza ibero-erromantzetan apate lekukotua dago (DCECH 1, 3b, abad), eta cf. adibidez el apat don Galindo (ColPedro 1102), erromantzezko adibide garbia. Pentsa daiteke euskal adibideak direla apata-ren adibideak, forma hori ez baitugu erromantzez aurkitu.
Erromantzez, ahostunarekin eta ahoskabearekin (abat/abate), cf. Burgos aldean abate Gondissalbo (ColOña 1043), Nafarroan Petro, abate Sancti Saluatoris (ArchPampI 1161), eta, abat-en ezin konta ahala adibideen artean, cf. abat d’Onna (ColOña 1011), etab. Badira, bestalde, biak ahostun dituzten adibide erromantzeak ere: cf. ell abade don Martino (ColOña ~1229), Petrus abade (CartCalah 1309), etab.
● abadesa Land, Lazarg; gazt. abadesa-tik zuzenean mailegatua.
● abatei ‘abadeei hiletara deitzeko kanpai-hotsa’: Azk (bizk.); abad(e) + dei.
abade-artzain (TxAgir), abade egin (‘abadetu’: frBart), abade-etxe (Akes; abatetxe Azk), abade-gerezi (Elexp (bizk.)), abade-maisu (‘elizmaisu, erretore’: Añib, EAzk), abade nagusi (Mogel), abadeburu (Kerex), abadegai (Pouv, ArreseB), abadegaitu (Añib), abadegintza (‘ordena, apaizgintza’: KIkBizk), abadego (‘abadetza’: Orixe), abadeki (‘abadegai’: Azk; VocNav (Iruñea)), abadekuntza (‘abadetza’: Azk), abadenahi (‘ab. izan nahi duena’: Pouv), abadeorde (Pouv), abadetar (Larm, TEtxeb), abadetasun (‘abadetza’: Pouv, Astar), abadetegi (‘presbiterio’: Añib; ‘abade-aldra’: frBart; cf. agian Abategui (TopAlav)), abadetu (Pouv, Larm, TxAgir), abadetza (frBart).
► Itxura guztien arabera gaztelania zaharreko abade hitza du jatorri, ik. goian. Bestela, abad bera ere egon liteke oinarrian: amaierako -e euskararen ezaugarri fonotaktikoen araberakoa litzateke.
Hego-mendebaldeko esanahiari dagokionez, honela diote Corominasek eta Pascualek (DCECH 1, 3b): “primero significó ‘sacerdote, cura’ y esta ac., que se halla en la lengua común desde el Cid hasta Covarr. […] hoy todavía se conserva en Galicia, Salamanca, Navarra y Aragón (Borao) por lo menos”; hizkuntza galo-erromantze zenbaitetan ere esanahi horrekin aurki daiteke (FEW 1, 3ab, abbas, 1. oh.).
Euskal adibideak baldin badira Erdi Aroko apate, apata (cf. bizk. apat), garai zaharragoko mailegatzea salatzen dute, latindar kontsonantismotik hurbilagokoa: apate (< lat. abbatem, akusatiboan).[1] Kontsonantismo zahar berbera islatzen du onomastikan ageri den familia bereko apatia hitzak ere (< lat. abbatia).
Euskararen inguruko erromantze historikoetan denetako aldaerak daude: abad, abade, apate, apat, abat, abàt, abate… Euskarazko forma, hizkuntzan ongi errotua egonda ere, garaian garaiko erromantzeari egokitu ahal izan zaio, edo behin eta berriro mailegatu; horren adibide izan daiteke apate zaharraren ondoan apat ere aurkitzea.
Latin-erromantzean aurkitzen dugu euskarazko aldaera guztien jatorria; era berean, gr. ἀββᾶς ‘aita’ dago latinezko abbas-en jatorrian, eta arameerari hartu zion hitza grezierak berak.