Zerrenda honetan, hiztegian dauden etimologiak bildu dira. Denetariko etimologiak zerrendatu dira, etimologia baztergarriak barne. Etimologia aldaeraren batena denean, parentesi artean eman da azalgai den aldaera, bukaeran; adibidez, “abar-eta, adareta (abareta)”
Bi atal nagusitan banatu dira: batetik, ondare zaharreko hitzak ditugu, eta, bestetik, maileguak. Ondare zaharrekoen artean, osagairen bat jatorriz arrotza izanagatik euskararen barrenean sortu eta osaturikoak ere jaso dira, hala nola abatei, gorrotatu, etab.
1. Ondare zaharreko hitzak
1.1. Akitanierazkoak
andere, andre-, and(e)re (andere, andereni…, andre-: andrecconi)
andos(s)-, andox-, handi (andos, andossvs, andoxus…)
atta-, aita (attaconi…)
Ausci (Akitaniako leinua), euskara (eusk-)
bai-, hibai (baicoriso, baicorrixo…), *ubai (bvaigorixe)
belex (*beletz; beles iber.), beltz (belex, belexconis…)
bors-, bortz/bost (borsei, borso, borsvs…)
cison-/gison-, gizon (cison, cisonten, cissonbonnis, gisondoni)
-cor(r)i/-gori, gorri (baicoriso, baicorrixo, baigorixo, bvaigorixe…)
gar-, gar (garre deo, d[eo] garri)
*hahan-, ahaide (hahanni, hahanten)
ilun(n), ilun (ilvnnosi, ilvnni deo, astoilvnno…)
laur-, lau (lavrco, lavreia, lavrinae)
leheren(n)-, lehen (leherenno)
nesca/nisca(s), neska (niskas, niscas, nesca, nisca)
nescato, neskato (nescato)
ombe-, ume (ombecco)
-se/-xe, -xe (anerdeseni, baiexe, edunxe, ereseni, neureseni, hautense, uriaxe)
sembe-, seme (sembecconi, sembedonnis…)
seni-, sein/sehi (senicco, seniponnis…)
su-, su (svtvgio/svhvgio)