- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
adats (1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua (bizk., lap., bnaf., zub.). Esanahi ohikoena ‘buruko ileen multzoa (bereziki luzea)’ da (Leiz (oinak Iesusi) ixukatzen zerauzkan bere buruko adatsaz); irudizko zentzuan ere erabili da (EtxZib zure adatsaren izpiak [eguzkiaz esana]); XX. mendeko gip. autore batzuek pluralean darabilte. ‘Txirikorda’ (Larm) eta ‘adarreria’ (Azk/Lhande (zub.)) esanahiak ere aurkitzen dira.
adasdun (Leiz [emazteari adatsdun izatea gloria zaiola]), adasti (“greñudo” Larm), adastu (“trenzar” Larm), adats-izpi (‘ile-izpi’: EtxZib), adatsu (“melenudo” Larm). Cf. baratxuri-adats, ile-adats, ke-adats.
► Saioa egin daiteke *dats erroaren erreduplikazioz sortua dela pentsatzeko; hastapeneko d- disimilazioz galduko zen, cf. adar, eder eta odol (*dar, *der eta *dol erroen erreduplikazioz sortuak). Lats-en etimologia aztertzean, erro hori bera berreraikitzeko aukeraz mintzatu gara, baina bi hitzotan erro bera dagoela ziurtatzeko erroaren aitzinesanahiaren gorabeherak argitu beharko lirateke; aukera bat da, betiere lats-en ere erro bera ikusten duen hipotesiaren bidetik, jatorrian ‘goitik behera doan ile multzo’ moduko zerbait izango zela pentsatzea. Ik. lats.
Uhlenbeckez geroztik gutxienez (1891: 225, 1909c: 421), adar-en eratorritzat jo izan da —cf. ‘adarreria’ adiera—, -ts atzizki batekin (-tz dakar 1891ko lanean); baina zalantzazkoa da atzizki horren izaera. Mitxelenak (1969a: 400), aukera hori aztertuz, adar/adaka/adats eta alde/aldaka/aldats ematen ditu, paralelo moduan; gure ustez, aldats-en ere *dats erroa legoke bigarren osagai gisa (‘goitik behera datorren alde’ edo litzateke).