531 emaitza ze bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

ze2
1 bizk. Zeren. Bai, ze egunik asko joan zaizkit hutsik eta alferrik.
2 lok. bizk. eta gip. Ezen. (Ondoriozko perpausei edo perpaus osagarriei sarrera emanez). Gauza horiek hain premiazkoak dira, ze horiek jakin gabe ezin salba daitekeen. Hain ederto ikasi zuen jostun bati zegokion guztia, ze ez zegoen bera lakorik. Horrek esan nahi du, ze hi lako umearekin dabilen gizona ez dela gizona.
Azpisarrerak
ze3
lgart. Zer; zein. (Galdetzailea). Ze asmorekin zatozte Oñatira?
dagokionez (zegokienez, dagokigunez...)
1 (Esaldian mintzagai berria sartzeko). Irlanderari dagokionez, hau da egoera. Niri dagokidanez, egon zaitez lasai. Amari obeditu zion; ez, ordea, barauari zegokionez.
2 Egokitzen zaionez. Haur nintzenean, haurrari dagokionez hitz egin, haurrari dagokionez uste, haurrari dagokionez asmatzen nuen. Kristau onei dagokienez, Elizaren irakaspenak aintzat hartu.
Loturak
dela (direla) bide, zela (zirela) bide
Dela eta, dela medio; bitartez. Ik. bitarteko izan. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, hirugarren bat sortzen baita. Sail horretan buruzagitza emana dauka, bere Pascual Duarte dela bide, batez ere. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari.
Loturak
dela (zela, direla...) medio
Dela eta, dela bide; bitartez. Ik. bitarteko izan. Hori dela medio. Zenbaiten jokabide zentzugabea zela medio sortu zen bitasuna, batasunaren truke.
Loturak
Jaun zeruko, zeruko Jaun
iz. Jainkoa. Jaun zerukoak saritu zaitzala. Han dago zeruko Jauna, gurutze batean iltzez josia.
Loturak
ze ez
bizk. Ezen ez. Hobe da ez joatea mezara ze ez eliza guztia nahastea euren negar, deiadar eta ibilerekin.
Loturak

Esaera zaharrak

Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean.

Aztergaia: ze ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZE EZ a) (Introduce el segundo término de oraciones comparativas). v. EZE EZ, EZEN EZ. Atseginago dot nauela ene etsaiak iñartxi ze ez erruki. RS 112. Lasterrago eskua aora, ze ez burukora. Ib. 184. Obe da gorde ze ez eske. Ib. 320. Oba txori bat eskuan, ze ez bost ezkurrean. Ib. 432. Katuak daroean okelea, geiago da berea ze ez eurea. Ib. 468 (v. tbn. 322, 505). Obe da nik diñoda guzurra ze ez urteak. Mic 11r. Borondate edugitea leenago onek guztiok galzaiteko, ze ez aen majestadea ofendietako. Cap (ed. 1893), 43. Markinako erregearen / leen diite beartu / ze ez ango tratuaren gu. BBizk 29. Obe da ez juatia mezara ze ez elexa gustija errebolbietia euren negar, diadar eta ibilerrakaz. Astar II 201. b) Y no, que no, no. Uste dot eze niñoeala / lo, ze ez iratzarririk. Lazarraga (B) 1197vb.

adib: bost 1 zenbtz. Lau eta bat, 5. Eskuko bost hatzak. Bost edo sei lagunekin. Bost hilabete igaro zirenean. Bost mila gizon bezalatsu ziren. Berrehun eta hogeita bost. Bosten bat urte zituela. Lau haiek bostei eraso zietenean. Gure bost bokaleko sistema. Gipuzkoan seitatik bostek ez zekien euskara besterik. || Esr. zah.: Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost ezkurrean [=arbolan].

Ez dugu aurkitu OEHko adierako ze ez formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ze ez 2: Edorta Jimenez (“Bermeon, ze ez, titularrak dioen moduan, Bilbon”), Joxean Agirre (“Etxeko pasilloan barrena sentitzen nuen eta "etorri al zara? " esaten zidan ahots apalez, hain apalez ze ez bainuen jakiten alde egin izanagatik eskerrak emanez edo etorri izanagatik agur gisa esaten zidan hori”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, ezen ez arautuaren parekoa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Lagunarteko forma da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ze2 sarreran.

Mailak

Lgart.

ze hautsi
iz. Alfabetoko letra (ç, Ç). ç letrari ze hautsia esaten zaio.

Aztergaia: ze hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: "ç" letraren izena.

zealdo
iz. Zabua, kulunka. Ez dut uste gehiegizko zabu eta zealdorik egin dudanik funtsezko ditudan maitasun, uste eta sinesteetan.

Aztergaia: zealdo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'zabua'.

zealdoka
adb. Zabuka, zealdo eginez. Ik. balantzaka. Zealdoka eta zabu-zabuka baizik ez dakigu ibiltzen.

Aztergaia: zealdoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zeanuritar
1 adj. Zeanurikoa, Zeanuri dagokiona. Ik. zeanuriztar.
2 iz. Zeanuriko herritarra.
zeanuriztar
1 adj. Zeanurikoa, Zeanuri dagokiona. Ik. zeanuritar.
2 iz. Zeanuriko herritarra.
zebatu, zeba, zebatzen
du ad. Ipar. Hezi, menderatu. Ene alde azkarki guduka zaitez eta zeba itzazu abere gaiztoak. Gure haragia zebatzeko.

Aztergaia: zebatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zebatu, zeba, zebatzen. Ipar. du ad. 'hezi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zebatu, zeba, zebatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

hezi.

zeberioar
1 adj. Zeberiokoa, Zeberiori dagokiona. Ik. zeberioztar.
2 iz. Zeberioko herritarra.
zeberioztar
1 adj. Zeberiokoa, Zeberiori dagokiona. Ik. zeberioar.
2 iz. Zeberioko herritarra.
zebra
iz. Zaldiaren familiako ugaztuna, Afrikakoa, astoaren antzekoa, gorputzeko ile zuria zeharkako zerrenda beltzez marratua duena (Equus zebra). Zebra talde bat agertu zen, urduri, denak elkarren ondoan estu-estu pilaturik.

Aztergaia: zebra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zebra : Equus zebra; Burchell zebra : Equus zebra burchelli; Grevy zebra : Equus zebra grevyi; mendi-zebra : Equus zebra zebra.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Equus zebra / AS: zebra(-)bide.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zebra-bide (ikusteko).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Equus zebra.

zebra bide, zebra-bide
iz. Errepide eta kaleetan, oinezkoentzako igarobidea, zeharkako zerrenda zuri zabalez markatzen dena. Zebra-bideak zuria zapaldu gabe igarotzen ditut, saltoka.

Aztergaia: zebra bide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

onartzeko moduko forma da P. Xarritonen ustez; BideSein 93. zk.an oinezkoen pasabidea ageri da (es paso de peatones).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zebrabide [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zebu
iz. Behiaren familiako ugaztuna, idiaren antzekoa, bizkarrean gantzezko konkor bat edo bi dituena (Bos indicus). Egunak pasatzen zituen lurra lantzen, eta gauak zebuak zaintzen.

Aztergaia: zebu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bos indicus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Bos indicus.

zedarri
iz. Mugarria, muga. Frantziako zedarrietarik kanpo. Denboraren zedarria.

Esaera zaharrak

Haurride biren alor artean ongi dago zedarria.

Aztergaia: zedarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zedarritu, zedarri/zedarritu, zedarritzen
du ad. Mugarriztatu, mugatu. Garai hartan ez zitekeen alorrik zedarritu, are gutxiago zatitu. Nire asmoak ondo mugatuak eta zedarrituak dauzkat.

Aztergaia: zedarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zedarritu, zedarri(tu), zedarritzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zedarritu, zedarri(tu), zedarritzen.

zedarriztapen
iz. Zedarriztatzea. Dagoeneko, Eskoriatzako Udalak lortu du udalerriko mugarrien zedarriztapena gaurkotzea.

Aztergaia: zedarriztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. zedarriketa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zedarriztapen.

zedarriztatu, zedarrizta, zedarriztatzen
du ad. Ipar. Mugarriztatu, mugatu. Ik. zedarritu. Errege mairuek ez zituzten lurrak zedarriztatzen.

Aztergaia: zedarriztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zedarriztatu, zedarrizta, zedarriztatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zedarriztatu, zedarrizta, zedarriztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

zeden1
iz. Kakalardoaren ordenako intsektua, larba-egoeran urdaia-eta hondatzen dituena (Dermestes maculatus). Urdaiari zedena eta haragiari harra bezala.
zeden2
iz. bizk. Pipia. Pipiak jotako habea zirudien, zedenak jandako zura.
zedro
1 iz. Izeiaren familiako zuhaitz handia, enborra zuzena eta adarrak zeharretara dituena (Cedrus sp. ). Altxatu naiz Libanoko mendian zedroa bezala. Kaliforniako zedro zuria. Zedro olioa.
2 iz. Zedroaren zura. Zedrozko zurubia.
Azpisarrerak

Aztergaia: zedro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zedro : Cedrus sp.; Himalaiako zedro : Cedrus deodara; Atlaseko zedro : Cedrus atlantica; Libanoko zedro : Cedrus Libani; zedro japoniar : Cryptomeria japonica; zedro urdin : Cedrus atlantica var. Glauca.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Cedrus sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Cedrus sp.

zedula
iz. Agiria, batez ere zor baten edo betebehar baten berri ematen duena. Hipoteka zedulak.

Aztergaia: zedula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zeelandaberritar
1 adj. Zeelanda Berrikoa, Zeelanda Berriari dagokiona. Zeelandaberritar abeltzainak.
2 iz. Zeelanda Berriko herritarra.

Aztergaia: zeelandaberritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

zefalea
iz. med. Buruko mina. Meningitis kasurik gehienetan zefalea, sukarra, goragalea eta lepoa mugitzeko zailtasunak izaten dira.

Aztergaia: zefalea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zefalea 31: Consumer 30 (adib.: “Zefalea kroniko, iraunkor edo errepikakorren artean ohikoenak migrainak eta tentsioko zefaleak dira, gutxi gorabehera zefalea kroniko guztien %90 direlarik”), Berria (“Droga horrek ekar ditzakeen kalteen artean daude sukarra, giharretako mina, urduritasuna, zefaleak, arazo gastrikoak, zorabioak eta abar”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zefalea 2: Berria (“Modu bateko edo besteko meningitis kasuetan, eta adinaren arabera zantzuak desberdinak badira ere, meningitis kasurik gehienetan zefalea, sukarra, goragalea eta lepoa mugitzeko zailtasunak izaten dira ohiko sintomak haur txikiek janariari uko egin eta negar egin ohi dute.”), Anjel Lertxundi (“Zefaleak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cefalea / fr céphalée: Elhuyar: (Med.) zefalea / Nolaerran: buruko min, zefalea (medik.) / Zehazki: (Med.) buruko min (bizi) / Labayru: (Med.) zefalea / Adorez5000: (Med.) zefalea.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta jasotzekoa. Teknikoa izan arren, hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

zefaliko
adj. anat., med. Burukoa, buruari dagokiona. Giza arrazak deskribatzeko eta sailkatzeko antropologoek erabiltzen dituzten ezaugarriak: garaiera, indize zefalikoa, etab.

Aztergaia: zefaliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2002-04-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Anat., Med.

zefalokordatu
adj./iz. zool. Animalia kordatuez mintzatuz, notokorda bururaino luzatzen zaiona; (pl.) animalia horiek osatzen duten taxonomia-taldea.

Aztergaia: zefalokordatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Zool.

zefalopodo
iz. zool. Itsas moluskua, eskuarki maskorrik gabea, buru handia, begi nabarmenak eta burutik ateratzen diren garroak dituena; (pl.) animalia horiek osatzen duten klasea. Olagarroa eta gainerako zefalopodoak.

Aztergaia: zefalopodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zegamar
1 adj. Zegamakoa, Zegamari dagokiona.
2 iz. Zegamako herritarra.
zegan
adb. bizk. Zenbatean, zenbat dirutan? (Galdetzailea). Zegan erosi dituzu oilaskoak?

Aztergaia: zegan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B dira zegan 7 (eta segan 1): AB AmaE ("Tomasek esan eutsan laster Tomasari: / Ementxe dagoz gauzak onak ta ugari, / Sartu gaitezan eta jakin daigun zegan, / Guk bear doguzanak emon nai dabezan"); Echta Jos ("Ogerleko bat-bez geiago: ezaidazu orain abereak segan direan"); Kk Ab II 2 ("A mutil, orrek dozak ollaskoen ederrak daroazanak; zegan erosi dozak?", "Itandu doat zegan erosi doazan ollaskuok"); Balad 3 ("Iru damatxu etorri ziran / bata bestien atzian / irugarrenak pregunta eustan / gariak zegan zirian", "Egun batian ni banenguan / Londresko ziudadian / maitiarentzat joiak erosten / tableru baten gaiñian / dama bateri galdetu neutsan / joia ok zegan zirian", "Joieri baten sartu ginala / joiotxuok zegan zirian: / Batzuentzako hamazortzian / zeuretzat hamabostian / hamabostian gure ez bauzu / zeure gorputzen trukian"); Erkiag BatB ("Zera, zegan dituzue txirringutsok?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zegan B 2: Erkiag BatB (OEHko testuinguru bera); Onaind ("Zegan? Amar ogerleko ta amar oillotan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zegan : HiruMila (a cuánto, en cuánto); DRA (a cuánto, en cuánto B Azkue, EY III); PMuj DVC (zegan saldu dozu? ¿cómo? ¿a qué precio lo has vendido?) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'zenbatean, zenbat dirutan': zegan erosi dituzu oilaskoak?

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

lekukotasunak bil.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zenbatean, zenbat dirutan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [kentzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zehaldi
iz. Ipar. Zafraldia.

Aztergaia: zehaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zehaldi : EuskHizt (*XIXb / Ipar. zehatzea), HiruMila (castigo, corrección), EskolaHE (zehatzea; norbait edo zerbait zehatzen den aldi bakoitza), Casve EF (châtiment, géhenne), HaizeG BF (châtiment, punition), Lh DBF (châtiment, punition, correction), DRA (castigo, corrección), PMuj DVC (zealdi: 1 castigo, correctivo, escarmiento; 2 azote, paliza, zurra) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetan jaso ez den arren, ahozkoan ezagun-erabilia dela dio J-L. Davantek.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zafraldia.

zehapen
iz. zuz. Legea hausteagatik ezarririko zigorra. Hutsegite horiek zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu ikuskatzaileak, eta lege horren araberako zehapenak ezarriko ditu. Kirol arloko zehapen-araubideak kirol huts-hutsaren arloko arau-hausteak hartzen ditu aintzat. Legelariak zehapena betetzen ez denerako neurriak aurreikusten ditu. Zehapen-prozeduraren eremuko berrikuntza gisa, arau-hauste moten zerrenda nahiko luzea egin nahi izan da Konstituzioko tipikotasun printzipioa bete dadin.

Aztergaia: zehapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'xehetasuna' adierakoa da zeapen corpusekoa (Ibiñ Virgil: "Amellus, eztakigu gaur egunean zein landareri dagokion, naizta zeapen ain ugariak eman Bergilik") eta ap. DRA jasoa (EG 1950: "Paul deunak Epeso'n igaro larrialdiaren zeapenak ematen dizkigu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'zigorra' adierakoak dira zehapen 41 (hauetan administrazio z. 1, tributu-z. 3, z.-barkapen 1, z.-espediente 6): EHAA 1989 2 (adib.: "Isun horren zenbatekoa, Kontsumo Zuzendaritzak Zehapenak Biltzeko Gipuzkoako Aurrezki Kutxan duen Kontuan ordainduko da"), BAO 1990-1996 bitartean 7 ("Zehapenak ezarri eta administrazio bideak berrikusteko prozedura, 1958ko uztailaren 18ko Administrazio Prozedurako Legean ezarritakoari egokituko zaio"), Finantza zuzenbidea 9 (adib.: "Bestalde ere, organo ebazlea ezberdina izango da, zehapenaren arabera", "Arau-hausteek eratorritako erantzukizuna azkentzen da hala zehapena ordaintzen denean, nola preskripzioa gertatzen denean"), Arrazakeria ("Legea garatzen duen araudiak zorrozki arautzen ditu sarrera, iraupen-aldia, irteera, lana, lege-hausteak edo zehapenak bezalako gaiak"), UZEI ("Zenbait kasutan, ikasleen eskubide eta betebeharren zerrenda huts batera murriztua geratzen zen dokumentu hau, eta jokabide batzuengatik zer zehapen eman behar zen zehazten zen zerrenda horretan"), Erantzukizun zibila 7 (adib.: "Zehapen zibilaren eta penalaren arteko ezberdintasunak", "kaltegilea kaudimengabea izango balitz bere egoera ekonomikoa hobetu arte itxaron beharko da, ezin baita espetxeratze zigorrik ezarri lehenengo zehapenaren ordez", "gizarteari egindako erasoa ordaintzeko zehapen edo zigor bat ezarriko da"), HerriAdminLegea 1999 4 (adib.: "Zehapenak pilatzea", "Zigorra edo administrazio-zehapena jaso duten egitateei ezin zaie beste zehapenik jarri, sujetua, gertakaria eta funtsa zigortu edo zehatutako berberak direla ikusten bada"), ELTxostena 1998 4 (adib.: "Francoren garaian ezkutuan lanean aritu ziren andereñoek egindako zerbitzuen aitorpenaren eskaera edo zehapenak ezarri izana zaborrak kalean uzteko ordutegia ez betetzeagatik, zabor poltsen barrenean aurkitu baitira haren izena agertzen duten agiriak eta gutunak", "behar bezalako baimenik gabe salmenta ibiltarian aritzeagatik osatutako zehapen espedientearen ondoriozko ebazpenean ez denean, zehapen erantsi gisa, hasiera baten kautelaz hartutako salgaien dekomisoa erabakitzen"), GAO 1999 ("59.4 eta 61 artikuluetan xedatuaren arabera, Agintaritza zehatzaileak ondoren aipatzen diren pertsona edota erakundeei ezartzea erabakitako zehapenak argitaratzen dira"), NPAO 1999 5 ("Altsasuko Aluminios de Alzania enpresari ezarritako ingurugiro arloko zehapen-espedienteari buruzko galdera", "enpresak ez baditu ezarritako prebentzio- eta zuzenketa-neurriak hartzen zehapen-espedienteak berak jarduera gelditzea aurreikusi du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehapen : AB50 2 (egituratze-zehapen 1), HiztEn (eta AS: zehapen-zuzenbide), LurE, Euskalterm 23 (hauetan zehapen-gela, zerga-z., z.-arautegi, z.-prozedura 2, z.-espediente...) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Sektore jakin bateko informazioa

zehapen : AdmHizt (administrazio-zehapen 'sanción administrativa' administrazio-zigor sinonimoarekin; diziplina-zehapen 'sanción disciplinaria' diziplina-zigor sinonimoarekin eta zehapen penal 'sanción penal' zigor penal sinonimoarekin), AdmProz ('sanción'; eta zehapenak pilatze 'concurrencia de sanciones'), HezkAdmin ('sanción'), LHH ('sanción'; eta zehapen-prozedura 'procedimiento sancionador') // Ez dugu aurkitu ap. EurItun2, LurraldeAntol, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ze(h)apen : ElhHizt (sanción, castigo), HiruMila (castigo, corrección, sanción; eta AS: zehapen araubidea: régimen sancionador; zehapen-gela: celda de castigo), EskolaHE (erru edo delitu batengatik ezarritako zigorra), DRA (detalle, explicación, descripción), PMuj DVC (1 desmenuzamiento; 2 descripción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Zehapena: Sanción; Enplegu Erregulazioko Baimenen eta Zehapenen Bulegoa: Negociado de Autorizaciones Regulación de Empleo y Sanciones" / HezkAdmin: sanción.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

zehapen espediente, zehapen-espediente
iz. Admin. Administrazioak abian jartzen duen prozedura, tipifikaturiko arau hausteren bat egin duenak dagokion zigorra jaso behar duen ala ez erabakitzeko egiten dena. Irekitako zehapen espedienteak autonomia erkidegoetako organo eskudunek izapidetu eta ebatziko dituzte.

Aztergaia: zehapen-espediente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh106 2020-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zehapen(-)espediente formarik.

zehapen(-)espediente 77: Argia (“Garraiolari autonomoen HIRU sindikatuak kalean eta gobernu erakundeen aurrean protesta egin du zehapen espedientea ken diezaioten, bestela, sindikatuak desagertzeko arriskua baitauka”), Berria 4 (“Horrez gainera, Poliziaren jardunari legezko izaera eman zion Atzerritarren Legearen erreformak -joan den azaroaren 26an onartu zuten-; erreformaren bidez, hain zuzen, zehapen espedientea ezarri behar dio Poliziak egoera araugabean dagoen emakumeari, baldin eta bere buruaren kontrako indarkeria salatzen badu”), Deustuko Unibertsitatea (“Hori dela bide, zehapen espedienteen zein hirigintza betebeharrak ez betera aurreneurrizko idatzoharren bidez agerraraz daiteke Erregistroan, baina horretarako, arau-hausteak edo betepen ezak zuzeneko eragina izan behar du finken gain; beraz, zehapen ekonomikoa ezartzeko espedienteak ezin daitezke Erregistroan sartu, eta, halakoetan, enbargoaren aurreneurrizko idatzoharra bakarrik eska daiteke”), Euskal Herriko Agintaritza 24 (“Urgentziazko kasuak badira eta tartean diren interesak berehala babestu behar badira, artikulu honetan aurreikusitako behin-behineko neurriak zehapen espedientea ireki baino lehen hartu daitezke, horretarako arrazoiak azalduta”), EiTB 15 (“Zehazki, Estatuko bost konpainia elektriko handienen aurka ireki dituzte zehapen espedienteak: Iberdrola, Endesa, Hidrocantabrico, Union Fenosa eta E.ON”), Consumer (“Orain aste batzuk, Espainiako Lehiaren Batzorde Nazionalak zehapen espedientea ireki zien hemeretzi banku eta aurrezki kutxei, hipoteka maileguen kontzesioa bizi aseguruak izenpetzearen baldintzapean egitearren, lehia askea urratu izanaren susmopean”), Espainiako Gobernua 19 (“Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehapen espedienteei hasiera eman izana jakinarazi ahalko du jendaurrean, interesdunei horien berri eman ondoren eta, hala badagokio, horien edukiaren alderdi konfidentzialez ebatzi eta gero”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zehapen-espediente 1, Berria (“Izan ere, publizitate kanpaina horrek «zehapen espedientea hasteko adinako garrantzia» baduela iritzi dio Jaurlaritzak”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: zehapen-espediente (TN, es expediente sancionador; Zirkulazioa).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta Euskaltermen termino normalizatua. Azpisarrera gisa jaso liteke Admin. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zehapen sarreran.

Jakite-arloak

Admin.

zehar

Aztergaia: zehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da landu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'oblicuo, transversal, indirecto' adierakoak aztertu dira. ze(h)ar / zeihar , ze(h)arka / zei(h)arka , zeiharkako , zeharkatu , zeharretara (+ konposatuak) 56 aldiz aurkitu ditugu // zear G ager. 1 (I. Zaitegi); zeihar EB 5 (M. Zabaleta, K. Altonaga, R. Galarraga); zearka G 4 ager. (B. Gerra, I. Zaitegi, M. Ugalde, L. Dorronsoro); zeharka EB 12 (J. Apalategi Begiristain, X. Gereño, F. Mendizabal, UZEI, J. Elorza, E. Antxustegi, M. Lasa, K. Navarro, Amazonetako indioak, L. Izagirre, K. Alkorta, K. Sarasola); zeiarka IE 1 (J. Barbier); zeiharka IE 5 (Gure Herria, Herria); Zu 1 (J.L. Davant); EB 1 (M. Dupac); zeiharkako IE 1 (Herria); zeharkatu EB 4 (P. Iztueta, UZEI, J.A. Agirre Begiristain, I. Mendiguren); zeharretara EB 3 (X. Mendiguren Bereziartu); zearrargi G ager. 1 (T. Iakakortexarena); zeharrargitsu EB 1 (Natur Zientziak); zear-abe G 1 (J. Garmendia Larrañaga); zear-bertso G 1 (S. Onaindia); zear-egur G 1 (J. Garmendia Larrañaga); zehargaldera EB 1 (Erdiko zikloko euskararen...); zeharzulo EB 1 (J. San Martin); zehar estilo EB 2 (J. Amenabar, E. Etxebarria Legina); zehar galdera EB 3 (I. Gaminde, P. Salaburu); zehar osagarri G 1 (J.M. Etxaburu); zehar-plano/u EB 1 (R. Arrue); zehar-ibili EB 1 (Munduan zehar); zehar-metodo EB 1 (Irakasle Elkartea); begi zeharka EB 1 (I. Urbieta); zeihar-karrika B 1 (Oskillaso).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zear : DFrec 1; zehar : AB38 4, HiztEn, LurE, Euskalterm 3; zeharka : AB38 4, AB50 9, HiztEn, LurE, Euskalterm 6; zeharkako : AB38 21, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 105; zeharkakotasun : Euskalterm 1; zeharkatu : HiztEn, LurE, Euskalterm 10; zeharkatze : LurE; zeharraga : HiztEn, Euskalterm 4; zeharrargia : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; zeharrebakidura : Euskalterm 1; zeharretara(ko) : LurE, Euskalterm 2; zeharrorma : Euskalterm 1; zeharrorma : LurE; zehartu : HiztEn, LurE; zeharzulo : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; zeihar : AB38 7, HiztEn 'Beste batekin elkartzean angelu zuzena osatzen ez duen lerroa edo planoa', LurE 'Beste plano edo lerro bat ukitzen duen lerro edo planoaz esaten da, bi plano edo lerro horien arteko angelua zuzena ez denean', Euskalterm 4; zeiharkako : AB38 4, LurE, Euskalterm 1; zeiharkara : HiztEn; zeiharkatu :.HiztEn; zeihartasun : HiztEn, LurE; zeihartu : LurE; zeihartze : LurE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuzen zeharrak.

Euskaltzaindiaren Arauak

zehar-galderak. / AS: -n zehar: kalean zehar doaz, -tik zehar '-n zehar', zehar-haize 'ipar-mendebaleko haizea'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zehar-estilo, zehar-etzan, zehar-etzanean, zehar-galdera .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

-n zehar, -tik zehar.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

Cf. aurreko pasaldietan egindako oharrak: "zehar/zeihar bereizketa semantikoa mantentzekoa al da? Oinarri ahulekoa da (cf. -a-/-ai-, -e-/-ei- alternantzien serie osoa). Baina zein erabileremu du bereizketak?"; eta 1993-09-22koa s.u. zeihar: "onartzekoa da, zeren, sorrera gorabehera, erabilia baita".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  zehar-etzan: 1- Hiztegiak ez du horren beharrik. || 1- Geure ustez, nahikoa da "zehar-etzanean" egonda.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Ez da aipatuko zehar-etzan azpisarrera (gainerakoak, bai), eta sarrera honetako azpisarrera gisa jasoko orain sarrera gisa jasoa dagoen zeharretara.

zehar-begiratu
1 iz. Zeharkako begiratua. Zuzen begiratzen ez badio ere, zehar-begiratu bat ematen diola inork ezin uka.
2 iz. Haserrea adierazten duen begiratua. Ik. bekozko. Zehar-begiratu ilunekin eta amorraziozko marmarrekin, ikasleek liburuak zabaldu zituzten. Mintzatu berriak dira Donostiako egunerokoetan, horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar-begiratu eta susmo txarrez.

Aztergaia: zehar-begiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEHAR-BEGIRATU. Mirada de reojo. Noizik bein zear-begiratu bat / alare neskak duke egin. Or Eus 77. Zuzen begiratzen ez badio ere, zear-begiratu bat ematen diola iñork ezin uka. Or Y 1934, 86. Zear-begiratu bat egin omen zioken anaiari. Ataño TxanKan 230. Mintzatu berriak dira Donostiako egunorokoetan horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar-begiratu eta susmo txarrez. MIH 229. Alaere, orratio, bada-ezpada, agopeko mintzo bigunean eta zear-begiratuz asi zitzaion Zito izketan. TAg Uzt 206.

adib: zehar (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, zeharka dagoena edo zeharkakoa dena adieraziz). Zehar-oholak. Zehar-egiaztabidea. Baina zehar-jokoak, azpijanak, ez du ez ausardiarik ez prestutasunik. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Zehar-begiratu eta susmo txarrak. Orduan, Tavan-ek zehar-begiraka esan zien: (...).

zehar(-)begiratu 4, Elkar 10 (“Hori guztia hain azkar, zehar begiratu labur batekin erabaki izanak harridura eragin zidan, auzi askori buruz iritzi bat osatzeko egunak behar izaten baititut”), Berria 2 (“Zehar begiratua egin dio ondotik pasa den Santa Claus bizarzuriak”), Argia (“haietan zehar begiratuta osatu du Rodriguezek obra hau, elkarrizketa modura aurkeztu arren, saiakeratzat ere har litekeena”), DiarioVasco 2 (“Zehar begiratua bota zidan, fidagaitzaren plantak eginez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zehar(-)begiratu 11: Iñaki Mendiguren 5 (“Zehar-begiratu ilunekin eta amorraziozko marmarrekin, ikasleek liburuak zabaldu zituzten.”), Anton Garikano (“Ur hotsa, zehar-begiratua oinetakoei eta galtzerdiei, bidean botata zeuzkanei”), Xabier Etxarte (“Haren patilla luzeen artean irribarre maltzurra erakutsi, anaiari zehar-begiratua egin, oporto-kopa gora altxatu, eta azken hitzak esan ditu tabernatik irten baino lehen”), Jose Morales (“Zerua, hesia, errepidea, larre zabalak eta basoa ikusten zituen, baina, leihotik zehar begiratuta, harrigarriki aldatzen zen haien kolorea: gorri, hori, urdin argi, urdin ilun edo berde agertzen ziren, zein beirakitatik begiratzen zien”), Pello Lizarralde (“Kanpoan egon den bitartean bi gizonek, jateari utzi gabe, zehar begiratuak gurutzatu dituzte”), Oskar Arana (“Haize-geriza ganduz estalian zehar begiratu behar du Lucyk gidatzeko; Grahamstown-eko bidea hartzen du.”), Koro Navarro (“oraberri jaunak irakurtzen bukatu zuenean, betaurrekoetan zehar begiratu zien bere bi entzuleei”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiratu sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: hau ere sartuko nuke ZEHAR-en adieretan (2009-10-23)

zehar-esan
iz. Erdi zeharka, zehatz eta argi adierazi gabe, baina esan nahi dena ulertaraziz esaten den gauza; itzulinguruka ibiliz esaten den gauza. Ik. hitz erdika. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak.

Aztergaia: zehar-esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEHAR-ESAN (Lar, Añ A). Indirecta. "Indirecta de palabra, zear esana" Añ. "Indirecta, alusión" A. Beldur naiz badela hortan zeihar esan zikinen bat... hitz erdizka uler dezakezu... Mde Pr 180. U jaunak dotore baino dotoreagotzat edukiko ditu zehar-esan eta aipamen izkutu horiek. MIH 206. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Ib. 27. Ez dago [...] beste zenbaitetan bezala zehar esanetan eta itzulinguruka ibili beharrik. MEIG III 101. Gaizki esaka ari zirelarik, eta ari garelarik, maiz hartzen ditugu ahotan aipamen ilunak, ziri bihurriak, zehar-esan orapilatuak, hizkuntzaren aldetikako eragozpenak ehun halako gehitzen dituztenak. MEIG V 72

adib: zehar (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, zeharka dagoena edo zeharkakoa dena adieraziz). Zehar-oholak. Zehar-egiaztabidea. Baina zehar-jokoak, azpijanak, ez du ez ausardiarik ez prestutasunik. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Zehar-begiratu eta susmo txarrak. Orduan, Tavan-ek zehar-begiraka esan zien: (...). // itzulinguru 2 iz. Batez ere pl. Zerbait egiteko edo saihesteko zeharkako era edo bidea. Ik. kako-mako. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. // antzirudi iz. Irudia. Ik. antz1 3. Etxeparek itzulinguru eta zehar-esanik gabe bere egiazko antzirudia bertsoetan eman zigun. Egin dezagun gizona gure antzirudira.

zehar-esan 4: Elkar (“Horregatik emango diet hogeita hamaika uhini zehar esanetan pasoa”), EiTB (“Zehar esan bat bota dit eta ez dit graziarik egin”), Argia (“Akelarrek aterbeturik, poesia doinuz lagunduriko zehar esana dela adierazi ziguten eleen sorgintzaileok”), Erlea (“Gaztelaniaz zehar esana balioesten da zenbait egoeratan lagun bati irrigarri geratzen ari dela esan behar diozunean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zehar-esan 1, Anton Garikano (“Alde batera utziz umeen esajeratzeko ohitura, beragandik hartua, eta beste zehar-esan hura, alegia berak jende gehiegi gonbidatzen zuela (egia zen), eta batzuri ostatua herrian bilatu behar izaten ziela, hala ere ez zuen onartzen itsusikeriak egitea bisitariei, bereziki gizon gazteei, goian zerua eta behean lurra zutenei, "ikusgarri iaioak" senarrak zioenez, honen miresle handiak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa; OEHko bi adierak jasotzekoak dira.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zehar eta esan sarreretan.

zehar-estilo
iz. liter. Kontakizun batean pertsonaien hitzak narratzailearen ahotan ematea.

Aztergaia: zehar-estilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zehar estilo 3: J. Amenabar ("Kontaketa denean, batez ere zehar estiloan, narrazioaren aurreratze txiki batetan, fikzioan aurreratze haundi bat ematen da"), Baietz/3 (""Zer esan behar duten" esan beharko diete, zehar estiloan"), Murgil/4 ("Konta ezazu zehar estiloan berak aipatutako guztia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehar estilo : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zehar-estilo : ElhHizt (AS, Hizkl. zeharkako estilo sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zehar sarrerari dagokion azpisarrera.

zehar-etzanean
adb. g. er. Etzanda; eserita daudenez mintzatuz, bizkarra atzera botata, nonbait bermaturik. Belar soroan eseri ziren zehar-etzanean. Irakurtzen ari ziren, eserlekuan zehar-etzanean jarrita.

Aztergaia: zehar-etzanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zehar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Erabilera-oharrak

batez ere zehar etzanean egon esapidean erabiltzen da.

zehar-etzanean egon
da ad.-lok. g. er. Etzanda egon; alferkerian egon. Gizon saiatua zen gaztea zenean, beti ez zen zehar-etzanean egon.

Aztergaia: zehar-etzanean egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ZEHAR-ETZANEAN Tumbado, echado. * Alperkeriyak bentzitu zuan, / aztu zitzaion lanian, / golfo guziyen kapitan zegon / Kaliforniya danian, / usandutako okelak janaz / beti ziar etzanian. Tx B II 45. Baña saiatua zan / gaztia zanian, / beti ez giñan egon / ziar etzanian, / danak ezagun ditu / gaurko egunian. Uzt Noiz 88. Belarsoroan eseri ziran zear-etzanean. "Tendidos sobre la verde hierba" . Berron Kijote 213.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[zehar] zehar-etzanean adb. g.er. Etzanda. (Batez ere zehar-etzanean egon esapidean erabiltzen da). Gizon saiatua zen gaztea zenean, beti ez zen zehar-etzanean egon.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da aditz eta guzti, bi adieratan: a) fisikoa eta 2) ‘alferkerian egon’ adieran. Horrez gain, zehar-etzanean azpisarrera soilean Berrondoren adibidea jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

zehar-galdera
iz. hizkl. Barnean galdera bat duen mendeko perpausa. Perpaus osagarriak eta zehar-galderak.

Aztergaia: zehar-galdera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: zehar galdera / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

zehar-haize
iz. Euskal Herrian ipar-mendebaletik jotzen duen haizea.

Aztergaia: zehar-haize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'ipar-mendebaleko haizea'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]:  Naf. 'Ipar-mendebaldeko haizea' proposatu du

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): ontzat eman da.

zehar-kalte
iz. Gertakari baten ondorioz, baina ez zuzenean hark eraginda, gertatzen den kaltea. Armada Gorria Berlinen sartu zenean, esaterako, soldadu sobietarrek milaka emakume bortxatu zituzten, baina zehar-kalte horiek tabua izan dira beti ezker ortodoxoarentzat.

Aztergaia: zehar-kalte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa zehar sarreran.

zehar-marra
1 iz. Ortografia-marka, bi hitz bereizteko edo lerro berean idatziriko bi zati bereizteko erabiltzen dena (/). Ik. barra etzan. Siglen zerrendan, zehar-marren artean ageri da nola irakurtzen diren.
2 iz. Matematikan, bi zenbaki osoren arteko zatidura adierazteko erabiltzen den ikurra (/).
zeharazi, zeharaz, zeharazten
du ad. Zehatzera behartu. Gobernariarengana eramanda, azotez zeharazi zuen.

Aztergaia: zeharazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeharazi, zeharaz, zeharazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zeharazi, zeharaz, zeharazten.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hitz hau jaso duzuenez, agian komeni da hutsegiterik ez sortzeko zeharrarazi eta zeharkarazi ere jasotzea" (1997-07-14)

zeharbide
iz. Zeharka doan bidea; lasterbidea. Zeharbide batetik agertu zitzaien gizon bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: zeharbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

BideSein 51: zeharbidean (es en toda la travesía); 52: zeharbidean eta hirigunean (es en toda la travesía y casco urbano); 175: oinezkoak zeharbidean (es peatones en toda la travesía); 190: zeharbide arriskutsua (es travesía peligrosa).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zeharbidez.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zeharbidez.

zeharbidez
adb. Zuzenekoa ez den bidetik. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zeharbidez. Zeharbidez etorri ziren Platonen irakatsiak San Agustinengana ere. Nik ez dakit nor zaitudan edota, baldin badakit, zeharbidez dakit.
Loturak

Aztergaia: zeharbidez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zeharbide sarrerari dagokion azpisarrera.

zeharka
1 adb. Zuzena edo aurrez aurrekoa ez den norabidean. Ik. saiheska; trebes; aldamenka; alboka2 2. Bi bagoi jarri zituzten trenbidean zeharka. Eskopeta bat eskuan eta bestea zeharka bizkarrean zekarrela. Eguzkiak zeharka jotzen dituelako. Elizatxoan zeharka sartzen den eguzki izpia. Txangurrua da animalia txiki itsusi bat, zeharka baizik ez dabilena.
2 adb. Zeharbidez. Zeharka nahiz artez. Darabilgun hariari zeharka baizik ez dagokion oharren bat. Arrazoiak maizago jakiten ditut zeharka zuzenean baino. Egungo egunetan bertan nabari dugu, zuzenka eta zeharka haren errainua gure egintzetan.

Aztergaia: zeharka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "zeharka (ibili) = (andar) balanceándose, transversalmente".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

zeharka-meharka
1 adb. Alde batera eta bestera joz. Mendi asko zeharka-meharka ibili ondoren, herriraino iritsi ginen.
2 adb. Itzulinguruka. Ez du garbi erantzun nahi izan, zeharka-meharka baizik.
Loturak

Aztergaia: zeharka-meharka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

G dira zearka mearka 1 (Izt C) eta 3 zearka-mearka (A Ardi, Txill Let). Ez dugu zehar-meharka forma aurkitu gure corpusean.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zearka mearka B 1 (Zer); zearka-mearka G 1 (J. Garmendia); zeharka-meharka EB 1 (J.M. Sarasola); zearkamearka G 1 (M. Lekuona); zehar-meharka EB 2 (M. Azurmendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehar-mearka : AB38 1; zeharka-meharka : AB38 2, HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ikus zehar-meharka ere erabili den.

zeharkako
1 adj. Zeharkako mesedea. Perpausaren zeharkako osagarria.
2 adj. Alor eta ikuspuntu asko aintzat hartuz eta arlo askotara hedatuz lantzen, gauzatzen edo garatzen dena. Zeharkako hizkuntza-politikak egiteko ordua iritsi da.
Loturak

Aztergaia: zeharkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ka-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zeharka sarrerari dagokion azpisarrera.

zeharkako zerga
iz. Zerbitzu batengatik edo kontsumitzen den gauza batengatik ordaintzen den zerga. Sindikatuko arduradunak kezkatuta azaldu ziren zeharkako zergek berdin eragiten dietelako herritar guztiei.
zeharkakotasun
iz. Zeharkakoa denaren nolakotasuna, bereziki gai bat, ideia bat edo proiektu bat alor eta ikuspuntu asko aintzat hartuz eta arlo askotara hedatuz lantzea, garatzea edo gauzatzea. Horretarako gaiak modu espezifikoan landuz, baina zeharkakotasuna izanik oinarri, arloz arlo eta proiektuz proiektu ikuspegi feminista txertatzen jarraituko dugu. Hizkuntza-politikaren zeharkakotasuna.

Aztergaia: zeharkakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh73 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zeharkakotasun formarik.

zeharkakotasun 74: Argia 2 (“Egoera konplikatu egin da, zeharkakotasuna behar da, eta ez nazionalisten eta ez nazionalisten artean bakarrik”), Berria 24 (“Erreferendumaren aldeko itunaren inguruko Praga kolektiboko hainbat juristak sortu zuten, zeharkakotasunetik, erreferenduma gaur egungo lege testuinguruan egin daitekeela baieztatzeko helburuarekin”), Deia 2 (“Kasu hauetan, euskararen presentzia zeharkakoa izan ohi da enpresa hauetako prozesuen baitan, edo behintzat euskara zeharkakotasunaren bidean jar-tzeko asmoa erakusten dute”), DiarioVasco 8 (“Horretarako gaiak modu espezifikoan landuz, baina zeharkakotasuna izanik oinarri, arloz arlo eta proiektuz proiektu ikuspegi feminista txertatzen jarraituko dugu”), Euskal Herriko Agintaritza 3 (“Ikasketetarako zeharkakotasun irizpideak onartzea, ikasketa horiekin, batez ere lehenengo ziklokoekin, ikasleak beste ikasketa batzuetara aldatu ahal izan daitezen, eta etorkizunean profesionalak izango direnak lan ezberdinak egiteko nahiz askotariko gaitasunak hartzeko prest egon daitezen”), EiTB 8 (“Proiektua 2009an hasi zen eta zeharkakotasunaren ideia poltsiko handien beharrarekin uztartu nahi du; izan ere, egilearen esanetan, horri esker edukiontzi bihurtzen da”), Elkar 2 (“Zeharkakotasuna falta dela gaineratu du”), Espainiako Gobernua 7 (“Desgaitasunaren arloko politiken zeharkakotasuna”), Goiena (“Parekidetasuna KMK jaiko ardatz nagusietariko bat izanda, honela, modu transbertsalean -zeharkakotasunez- landu behar zela ikusi genuen”), Gomylex (“Irizpide klasiko hori abiapuntu, badira lan kontratuak sailkatzeko beste irizpide batzuk, nahiz eta horiek guztiak elkarren artean pila daitezkeen, zeharkakotasunez”), Jakin (“Ezin dugu herritarren eraikuntza kolektiboa sustatzea lortu, baldin eta gure erakundeek gaitasun eta zeharkakotasun horixe bera garatzen ez badute”), Laneki (“Neurrien zeharkakotasun-printzipioa bermatzea, hura aplikatzean kontuan har daitezen genero indarkeriaren biktima diren emakume guztien beharrizan eta eskakizun bereziak”), UEU 14 (“Fundación bera ere jabetzen da zeharkakotasun horren beharraz, baina haren kezka da nola pasatu teoriatik praktikara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeharkakotasun 1, Josu Zabaleta (“Susmo bat azaldu baizik ezin daiteke egin: azkenaldi honetan garunaren funtzionamendua ulertzeko egin diren ia aurrerapen guztiek iradokitzen dutenez, funtzionamendu hori ez da oinarritzen unitate espezializatu asko eta asko segidan lotzean bakarrik, bestela baizik, nolabait esateko globalak diren eta paralelozko lotura edo zeharkakotasuna eskatzen duten zenbait prozesutan ere oinarritzen da”)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: zeharkakotasun (es transversalidad, fr transversalité; Matematika eta Estatistika).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

zeharkaldi
1 iz. Airez, itsasoz edo lehorrez, eremu handi bat zeharkatuz, egiten den bidaia. A330 hegazkina oso egokia da Ozeano Atlantikoaren zeharkaldietarako. Euskal Herrira zeharkaldi luzeak egiten dituzten ontzi gehiago iritsiko dira. Korsikatik Japoniarako itsas zeharkaldian, Pasai Donibanen egin du geldialdia 'Le Manguier' ontziak. Mauritania eta Kanaria uharteen arteko itsas zeharkaldia egiten saiatzen ari diren milaka etorkin.
2 iz. Hainbat kiroletan, eremu luze bat zeharkatzea helburu duen proba edo ibilaldia. Pirinioetako zeharkaldia. Hendaia eta Pasai Donibane elkartuko ditu mendi zeharkaldiko bigarren etapak. 700 igerilari ariko dira gaur Zarautz-Getaria zeharkaldian. Pasealeku Berriko igeriketa-zeharkaldia. 525 gidarik hartuko dute parte 8.696 kilometroko zeharkaldian. Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko bizikleta-zeharkaldia antolatu dute biharko Legazpin. Eski Zeharkaldia martxoaren 8an eta 9an egingo dute, Pirinioetan.

Aztergaia: zeharkaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria da eta egokia, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-aldi/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zeharkale
iz. Kale nagusi biren arteko zeharkako kalea. Kalea laburra zen, zeharkale bat, eraikin gutxi dauzkatenetako bat. Sutea San Blas zeharkalean piztu zen.

Aztergaia: zeharkale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeharkale 4: I. Mendiguren ("Nik luzarorako errentan emana nuen Zezen Beltza delakoa Fetter zeharkalean"), P. Alberdi ("Inguruko zeharkaleetan galduz"), Markina-Xemein 2 (izen berezi gisa: "Zeharkaleko 21.ean, kalean lerrotutako bigarren jauregia daukagu [...] Zeharkalen lerroturik, eta beraz, uri-sarearen barruan, Andonaegi jauregia dago, udaletxearen aurrez aurre").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeharkale : Euskalterm 4 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeharkale : ElhHizt (travesía — calle), HiruMila (calle transversal), PMuj DVC (zear-kale: calle transversal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

berria da (toponimiatik kanpo, alegia) eta egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zeharkatu, zeharka/zeharkatu, zeharkatzen
1 du ad. Zeharka igaro, alderik alde igaro. Soroak eta sagastiak zeharkatuz, mezatara doaz baserritarrak. Itsasoak zeharkatu. Oinez abiatu ziren muga zeharkatzera.
2 du ad. Zeharka jarri.
3 da ad. g. g. er. Alboratu. Astoa bidetik zeharkatu zen.

Aztergaia: zeharkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeharkatu, zeharka(tu), zeharkatzen. 1 g.g.er. da ad. 'alboratu': astoa bidetik zeharkatu zen. 2 du ad. 'zeharka igaro'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zeharkatu, zeharka(tu), zeharkatzen.

zeharo
1 adb. Osoki, guztiz. Ik. erabat; arrunt 5; arras1. Gauzak zeharo aldatuko ditu. Laster du bere burua zeharo aberasteko bidean. Maeztu arrunta zen zeharo, nire ustez. Horretara, errege eta rey zeharo bi hitz dira. Esango nuke badela aldizkari horren zenbaki bat, zeharo euskaraz argitaratu zena. Zeharo oker dagoenik ez nuke esango. Zeharo bat gatoz kontu honetan.
2 adb. Xeheki, xehetasunez. Argi eta zeharo adierazia. Erakutsi zien zeharo gero egin behar zuten guztia, zorionekoak izateko.

Aztergaia: zeharo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
zeharraldatu, zeharralda, zeharraldatzen
du ad. Birlandatu. Berez etorritako zuhaitzek iraupen hobea dute mintegietan sortu eta zeharraldatutakoek baino.

Aztergaia: zeharraldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean // Ik. ap. DRA: zearraldatu A (G-gab: "Asko dagon tokitik gitxi dagon tokira lurra eramatea, auxe da zearraldatzea).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeharraldatu 1, R. Iraola ("Nire aipua ez nuke hasi nahi eskaintza moduan datozen hitzok hona zeharraldatu gabe: Ostatutzarretako anonimatoan ito diren nafar bertsolarier").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeharraldaketa : HiztEn, Euskalterm 2 (transmutazio sinonimoarekin); zeharraldatu : HiztEn (1 landareak aldatu; 2 toki batetik bestera zerbait eraman, garraiatu), LurE (landareak aldatu; zerbait leku batetik bestera eraman, garraiatu); zeharraldatze : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ik. SagardSag 15: "landaratxoak atera, muntegian ziarraldatu edo birraldatu bear dira. Ziarraldatze au on du landareak..."; 17: "bereala aldatu bear ez badira [landaratxoak], lur eze-xamarrean ziarraldatuta, birraldatuta, eduki bear dira legortu ez ditezen".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeharraldaketa : ElhHizt (traslado, trasplante de plantas), HiruMila (1 transmutación; 2 trasplante; 3 traslado), Casve EF (transmutation); ze(h)arraldatu : ElhHizt (1 trasladar, transportar; 2 trasplantar; separar las plantas que están demasiado juntas), HiruMila (1 trasladar, acarrear; 2 trasplante), Casve EF (zeharraldatü: transmuter, transplanter, transporter), DRA (1 trasplantar; 2 acarrear, trasportar; 3 separar las plantas que están demasiado juntas cuando empiezan a crecer) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zeharralda, zeharraldatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "zeharraldatu / zehar-aldatu : lurrez aldatu, landareak leku batetik bestera eraman eta, batez ere, lerro edo errenkadetan ipini hazitegitik baratzera eramandako landareak" (1997-12-01)

zeharrargi
1 adj. Argiari igarotzen uzten diona, baina beste aldean dagoena ongi ikusten uzten ez duena. Gai gardenak eta zeharrargiak.
2 iz. Gai edo gauzaki zeharrargi batek igarotzen uzten duen argia. Zeharrargitara ikusi.

Aztergaia: zeharrargi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: zeargi : DRA, Lh DBF, Casve FE, PMuj DCV; zehargi : Casve FE eta EF (eta zehargitü); zearr-argi : PMuj DVC (eta zearr-argidun, zearr-argitu); zeharrargi , zeharrargitsu: HiruMila, ElhHizt; zeharrargitasun : ElhHizt.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gure corpusean aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zearrargi G 1 (T. Iakakortexarena: "Ezko garbiak, aldiaren burura, ba du ezagungarri bat, sortzen zaion gandu zurizta; kutsatutako ezko opillari berriz, ertzak, zearrargitara, gardenak ikusiko zaizkio"); zeharrargitsu EB 1 (Natur Zientziak: "egurra, ura, burdina, kristal esmirildua, gardena, zeharrargitsua, opakua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeharrargi : AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; zeharrargitsu : AB38 1, HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. zeharrargitsu ere: izond. gisa hau erabiliagoa ote den aipatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "zeharrargitsu: argiak zeharkatu bai, baina beste aldeko irudia nolakoa den ikusten uzten ez duten gorputzak izango lirateke zeharrargitsuak. Izenondo bezala garbi legoke esanahia. Ez horrela izenondo eta izen bezala hartzen badugu zeharrargi. Gainera, izen bezala bada hurbileko beste kontzeptu nahasgarri bat ere: zeharreko argia, zehar-argia edo antzeko zerbait, hau da, zeharka iristen zaigun argia, es 'luz indirecta' delakoa" (1997-12-01)

zeharrebaki
iz. Zeharretara egiten den ebakia.

Aztergaia: zeharrebaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2002-04-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zeharkako ebaki.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zehartebaki 5: Saioka/8 3 ("Puntu horik lotuz, erliebe honen zehartebakia lortuko duzue", "Zeuen eskualdeko erliebearen zehartebaki asko egin ditzakezue", "Zehartebakietan toponimia ere ipin dezakezue, argiago gera dadin"), Hautaprobak 1994-96 2 ("Zehartebaki geologikotik ondorioztaturiko prozesu eta egitura geologikoak", "Zehartebaki honetan errepresentaturiko historia geologikoa Triasikoan hasi zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehartebaki : AB38 1; zeharrebaki : Euskalterm 1 (zeharkako ebakidura sinonimoarekin); zeharrebakidura : Euskalterm 2 (zeharkako ebakidura eta trantsekzio sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeharrebaki : HiruMila (sacadura, corte oblicuo), PMuj DVC (zearr-ebaki 'sacadura') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

forma okerra denik esan gabe, egokiagoa iruditzen zaio lantaldeari zeharkako ebaki(dura) moduko eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zeharrebaki

zeharretara
1 adb. Zeharka, zeharbidez. Nahiz artez bere eskutik, nahiz zeharretara bere aginduz beste batzuen eskutik.
2 adb. Zeharka, trebes. Zeharretara eta ahuspez zaldi gainean ipinita, irin zorroa balitz bezala. || Zeharretara begiratu nion.
Loturak

Aztergaia: zeharretara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Kokapena aldatu: "zehar" hitzaren azpisarrera gisa. || 1- Zuzenagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Ohargilearekin bat eginez, zehar sarrerako azpisarrera gisa aipatzea onartu da (luzetara, adibidez, luze sarrerako azpisarrera da).

zeharrola
iz. Urak ibilarazten duen ola. Ik. agorrola. Bizkaian eta Gipuzkoan berrehundik gora zeharrola zeuden lanean 1531. urtean.

Aztergaia: zeharrola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zehatu, zeha, zehatzen
1 du ad. Zigorrez jo; jipoitu. Aita batek bere semea zehatu duenean, zatitzen baitu zigorra eta egozten sura. Horiek, berriz, isekatu, txistuz bete, zehatu, gurutzean josi eta hilko dute. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Katu zehatu bat bezala sartu nintzen etxera.
2 du ad. Xehatu, puska xehetan zatitu, birrindu. Jatekoa irensten dute itoka eta zehatu gabe. Motrailuan zehatu. Har ezazu gibel baten erdia eta zeha ezazu ongi.
3 du ad. zuz. Legea hausteagatik zigortu. Espainiako lurraldean legez kontra sartzea ezin izango da zehatu, baldin eta Espainian sartzen den pertsonak errefuxiatu izaera badu.

Aztergaia: zehatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zehatu, zeha, zehatzen. 1 du ad. 'jipoitu'. 2 Zuz. 'zigortu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zehatu, zeha, zehatzen.

Informazio lexikografikoa
Hedapenezko adierak

1 jipoitu; 2 (Zuz. hedapenezko adiera berria) zigortu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  zehatu Zub. behar luke.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): Zuz. zuzenbideko erabilerari dagokion laburdura da, ondo dago.

zehatz
1 adj. Gutxi gorabeherakoa ez dena; xehetasun guztiak dituena. Bekatu guztien kontu zehatza eman. Adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean adierazten ditu. Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute. Azalpen zehatzak. Neurri zehatzak hartu. Pi-ren balio zehatza aurkitu dutenak. Estatistika zehatzagoak behar ditugu.
2 adb. Zehaztasunez, xehetasun handiz. Ik. xeheki 2. Zorrotz eta zehatz esana. Kontuak zehatz atera. Zehatzago esateko, (...).

Aztergaia: zehatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zehatz-mehatz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zehatz-mehatz.

zehatz eta mehatz
adb. Zehatz-mehatz. Esan iezadazu esatekoa argi eta garbi, zehatz eta mehatz.

Aztergaia: zehatz eta mehatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEHATZ ETA MEHATZ a) Con todo detalle. "Zietz eta mietz, se dice para significar que una cosa se ha operado del todo. Nanu bat zan eta zietz eta mietz lauko ososua jan eban" Etxba Eib. Esan ezadazu esatekoa argi ta garbi, zeatz eta meatz. Zait Plat 127. Berezko ioera ori zeatz eta meatz azaldu zuten sasi-iakintsuek. Ib. 125. Aurrerantzean, zeatz eta meatz, beiñola Alberto deunak Karmel-mendiko padarrai emona (araudia) betetera beartzen dira. Onaind Onbidea 20 (ap. DRA). Zeatz eta meatz eman genduan kontua: zenbat diru artu genduan, zenbat gastatu [...]. JAzpiroz 187. Ez da erraz Ataunen bertan ere mila urteren buruan gauza bat kontatu den bezala zehatz eta mehatz gordetzea. MEIG IV 62. b) Con todas sus fuerzas. Nola ezkondu ta laister biak bakarrik bizi ta saiatu bearko genduan zeatz eta meatz azkeneko muturreraiño. JAzpiroz 163s.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Zait 2 (adib.: "Dirudinez, zer-danaren ta ez-danaren kide dan hura arkitzea soillik peit zaigu, ta zeatz ta meatz itz egiñik, ezpaita zer-dana ezta ez-dan utsa ere"), A EY ("Ce por be zeatz da meatz"), Zutabe 1985 ("Hizkuntza baten barruan helburu desberdinak aurki daitezkeenez gero, ez da txarra beharrak zehatz eta mehatz, jendeak baliatzeko moduan deskribatzea"), J. Zarautz ("Klima, au da, giroaren gora-beerak zeatz eta meatz aurretik ezagutzerik ez da"), X. Odriozola ("Esaten dutenez... Zehatz eta mehatz da lan soil hauetako kideei "ziltzili zaltzalaketa" atsegin zitzaiela"), BAO 1990 ("... merkatuko balioari buruzko legezko eskakizunak zehatz eta mehatz beterik"), Zubk ("Zeatz eta meatz"), F. Beobide ("Ez dau zehatz eta mehatz agertzen Jesusen asmo osoa"), UZEI ("Kz.eko 82-1 artikuluan esaten den bidegabeko abandonuak, zehatz eta mehatz, "bizitetxea" begiztatzen du"), KarmArgia 1934 ("Pernando buru argiko mutilla zalako bere bigarren guraso oneik emoten eutsezan ikasgayak berialaxe zeatz eta meatz ikasten ebazan"), E. Bustintza ("Eta gabian etxera eldu zanian, ikusirikuaren barri andriari zietz da mietz emonda gero, arretaz esaten ekin eban"); zehatz eta mehazki : Azurm ("Mirandek aipatzen duen Caesar horren eginkizuna, paganu adimentzalearena, zehatz eta mehazki Nietzscheren idazkian Sokratek daukana ez balitz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehatz eta mehatz : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeatz eta meatz : PMuj DVC (adibide gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

zehatz eta mehatz 14: Argia (“iker dadila zehatz eta mehatz”), Berria 2 (“Hori dio Euskal Herria ezkerretik dokumentuak ere, zehatz eta mehatz: Nafarroan aplikatzen da”), EiTB 3 (“Dieta hau, zehatz eta mehatz, ez dugu inoiz probatu; oraintxe egingo dugu lehenengoz”), Elkar 2 (“Tira, ez dakigu zehatz eta mehatz, baina gutxi gorabehera badakigu X eta Y koordenatuen artean gaudela, Indiar Ozeanoaren erdian...”), Erlea 2 (“Ihesaren unerik arriskutsuena zen, naziek zehatz eta mehatz zaintzen baitzuten muga”), Jakin 2 (“Bestalde, edozein azterketarako lehen baldintza da unibertsoa zehatz eta mehatz ezagutzea”), Laneki (“Munduan ezaguna da Emmi Piklerren Moverse en libertad liburua eta lan horretan zehatz eta mehatz azaltzen du zein den jarduteko modu horren funtsa”), UEU (“Ikus-entzunezko baten ekoizpenean esku hartzen duten kategoria profesionalak zein diren eta profesional bakoitzak zer egiten duen produkzioan zehatz eta mehatz jakitetik urrun daude”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zehatz eta mehatz 3: Imanol Unzurrunzaga (“Hemen, euren baieztapenetatik ateratako ondorioak harriturik utzi zituen, eta barrez hasi ziren denak, ama izan ezik; honek, erdi zorabiaturik, ez ninduela ondo entzun eta berriro ondorio modura korapilatuta zeudenak zehatz eta mehatz azaltzeko eskatu zidan”), Felipe Juaristi (“Gorteko mapagilerik ospetsuenari, Abraham Souza juduari deitu eta ametsean ikusitakoa adierazi zion, zehatz eta mehatz, eta eskatu ere bai esan ziezaion ea non ote zen halako lorategia, halako edertasuna biltzen zuen ur putzua”), Bernardo Atxaga (“Josebak baiezkoa eman zigun kemenez: "Hauxe erantzun zidak zehatz eta mehatz, hitz guztiekin esanda: Creo que yo haré eso con muchísimo gusto, camarada”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

errima-bikoteak ez dira, normalean, osagaietan "banatzen"; salbuespena ote da hau? (Bizkaitarrek eskain dezakete argibiderik. Bestela, zehatz-mehatz arautua aski dela uste du lantaldeak; edo, nahiago bada, "g.er. 'zehatz-mehatz'" gisa azal liteke).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiltzen da, baina zehatz-mehatz azpisarrera arautua askoz ere hedatuagoa dago. Nolanahi ere, azpisarrerako azpiadiera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Azpiadiera gisa jasotzekoa zehatz-mehatz azpisarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zehatz-mehatz
1 adj. Zehatza. Atenas hondatu zuen izurriaren deskribapen zehatz-mehatza.
2 adb. Zehatz. Zehatz-mehatz adierazi zion Etxahunean gertatzen zena.
Loturak

Aztergaia: zehatz-mehatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zehatz sarrerari dagokion azpisarrera.

zehatzaile
1 iz. Zehatzen duen pertsona, zigortzailea. Zure etsaia, zure zehatzailea ere zatituko du Jainkoak eta azkenean egotziko infernuko sura.
2 adj. zuz. Zehatzen duena. Talde parlamentarioek bide segurtasuneko araubide zehatzailea aldatzea adostu dute. Ebazpen zehatzailea.

Aztergaia: zehatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zehatze
iz. zehatu aditzari dagokion ekintza. Zehatze-erabakiaren argitalpenaren ondorioz sortutako gastuak arau-haustearen erantzuletzat jo direnek ordaindu beharko dituzte.

Aztergaia: zehatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zeatze 1, Echta Jos ("Gizateriak, leorreratu nai ebazan, nekaltasun gogorrak emoteko, baña auzi onetan adittuten ebenak, esaeben Ondarroara eroan bear zireala, ango arrantzale bi il ebezalako, ta an erabagiko ebela, bear eben zeatzea"); zeatutze 1, Aran SIgn ("Bañan bere ikasikizunetara kemen osoarekin eman zediñ, otoitz egite luzeak eta gorputzeko zeatutze ildurazkoak neurritu zituen ondo denboraldi artan") // Ik. ap. DRA, gainera: CatLav ("Burasoen eta nausien liskarrak eta zehatzeak edo punizioneak..."); A ("Ezagutzen zutenei zergatik zen ta zertarako beren Jaunaren zeatze ta penatze hau").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zehatze-espediente 27, BAO 1990 (adib.: "Foru Aginduaren bitartez ireki zitzaion B1-1-2064-1-89. zehatze-espedientearen jakinerazpena, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 80. artikuluko 1 eta 2.ean aurrikusitakoa", "Aipatu zehatze-espedientea Portugaleteko Udaletxeko iragarki oholean dago ikusgai, salatuari ezagutzen zaion azken egoitza baita", "zehatze-espedientearen ebazpena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehatze : LurE, Euskalterm 1 (zehatze-xedapen 'disposición sancionadora' xedapen zehatzaile sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

AdmProz: zehatze-xedapen (disposición sancionadora) eta zehatzeko ahal (potestad sancionadora), zehatzeko aldi (fase sancionadora), zehatzeko araubide (régimen sancionador), zehatzeko ebazpen (resolución de carácter sancionador), zehatzeko prozedura (procedimiento de carácter sancionador) // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, EurItun2, HezkAdmin, LHH, LurraldeAntol, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ze(h)atze : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

zehatzezin
adj. Ezin zehaztuzkoa. Kopuru zehatzezina.

Aztergaia: zehatzezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zehaztuezin bitan ageri da (J. Oregi in Elhuyar 1975).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehatzezin : HLEH (*1977: L.M. Mujika HOT); zehaztezin : Euskalterm 2.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

tradizioak kontrakorik agintzen ez duenez, osaera erregularrekoa hobetsi da, aditzoinari zuzenean lotuz atzizkia edo.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+e-.

zehazki
adb. Era zehatzean, zehaztasunez. Ik. zehazkiro. Behar bezain ongi eta zehazki azaldua. Jomugak zehazki finkatu. Bertso ikasi zehazki neurtuetan zegoen poesiaren muina. Beste norbaitek testua berriro eta zehazkiago irakurtzea.

Aztergaia: zehazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

zehazkiro
adb. Zehazki. Euskal hitz horiek ez daude erdarazkoak bezain zehazkiro mugatuak.

Aztergaia: zehazkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

zehaztapen
iz. Zehaztea, zehaztasuna. Zehaztapenak eman.

Aztergaia: zehaztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

bigarren mailan onarturiko oinarriaren eratorria da, baina hori bide ba erabilia; ik. zehazpen modukorik erabili den.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zehazpen [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zehaztasun
1 iz. Zehatza denaren nolakotasuna. Zehaztasunak balio du argitasunak eta garbitasunak adina gai honetan. Zehaztasuna ugaritasuna bezain erraz balitz eskuratzen! Hona nola adieraz dezakegun, gehiegizko zehaztasunik gabe, gure esaera zaharraren muina.
2 iz. Xehetasuna. Zehaztasun horiek guztiak aita Onaindiari zor dizkiot.

Aztergaia: zehaztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zehazte
iz. zehaztu aditzari dagokion ekintza. Zehazte lana.

Aztergaia: zehazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

zehaztu1, zehatz/zehaztu, zehazten
du ad. Zehaztasunez mugatu, zehatz gauzatu. Delako bide hori mugatzen eta zehazten hasi ginen, urrutirago jo gabe. Honelako zerbait ere gertatu zen, sasoia ongi zehaztu gabe dagoen arren, Bizkaiko Enkarterrin. Zehaztu behar dugu zeren bila gabiltzan eta nolako bitartekoak ditugun eskumenean. Jaurlaritzari dagokio plan orokorrak diseinatzea eta helburuak zehaztea.

Aztergaia: zehaztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zehaztu, zehatz/zehaztu, zehazten. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zehaztu, zehatz/zehaztu, zehazten.

zehaztu2
adj. hizkl. Zenbatzaileez mintzatuz, kopuru zehatz bat adierazten duena. Izen zenbakarriak zenbatzaile zehaztu (bat, bi, hiru…) eta zehaztugabeekin (asko, gutxi, zenbait…) zenbatu daitezke.

Aztergaia: zehaztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zehaztu, zehatz/zehaztu, zehazten. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zehaztu, zehatz/zehaztu, zehazten.

zehaztugabe
1 adj. Zehazturik ez dagoena. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztugabea, argi dago XIX.ean.
2 adj. hizkl. Zenbatzaileez mintzatuz, zehatza ez den kopuru bat adierazten duena. Izen zenbakarriak zenbatzaile zehaztu (bat, bi, hiru…) eta zehaztugabeekin (asko, gutxi, zenbait…) zenbatu daitezke; izen zenbakaitzak, berriz, zenbatzaile zehaztugabeekin bakarrik.

Aztergaia: zehaztugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrisku zehaztugabe.

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du

-gabe bidezko eratorri guztiak ez dira jasoko, baina hau bai, forma-aniztasuna baitago eta hori baita hobestekoa zehazgabe / zehazkabe / zehaztu gabe formen artean.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe ad.ekin.

zehaztugabetasun
iz. Zehaztugabea denaren nolakotasuna. Ez dakigu nobelan zenbat denbora pasatzen den, eta espazioei dagokienez ere, zehaztugabetasuna da nagusi.

Aztergaia: zehaztugabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
zehe
iz. Ipar. Arra, zabalduriko eskuko hatz lodiaren eta txikienaren arteko bitartea. Hiru zehe barna zulatu dueneko, agertzen zaio lurpetik ontzi bat. Zehe bat elur bazen goizean.

Aztergaia: zehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

lehen pasaldian egindako galderari erantzunten zaio hemen: '7arra, zabalduriko eskuko hatz lodi eta txikienaren arteko bitartea'7 adierakoetan zehe, zeha- formak bakarrik ageri dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

zehe 13 aldiz azaldu da: IE 12 (O Po, Zby, HU Zez, Barb Sup, Lf Murtuts, Zub), ZuAm (Egiat); zehabete ZuAm 1 (Tt Onsa); zehatü ZuAm 2 (Egiat).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zehe forma bitan azaldu da, IE (J. Barbier, Eskualduna).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehe : AB38 1, HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zehe, xehe [zehe hobestekoa da].

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'arra'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

arra.

zeia
iz. g. g. er. Merkatua. Zeiara joan.

Aztergaia: zeia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.g.er. 'merkatua'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

merkatua.

zeihar
adj. Angelu ez-zuzena eratzen duena. Habe zeiharrak eta bi isurkiko estalkia duen eraikuntza. || Argi zeiharren eta itzal mugikorren artetik.

Aztergaia: zeihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zehar.

Bestelakoak
Ongi eratua da

onartzekoa da, zeren, sorrera gorabehera, erabilia baita.

Jatorrizko forma

koordenatu zeihar; prisma zeihar; triangelu zeihar.

Euskaltzaindiaren Arauak

. izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zein
1 det. Mota bereko zenbait gauzaren edo pertsonaren artean hautatzeko hitza. (Galdetzailea). (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da eta izen hori mugagabean erabiltzen da; izen horrek adierazten duena bakarra edo bat baino gehiago izan daiteke). Zein euskalki hartu duzu oinarritzat hiztegirako? Zein ur, geldia ala lasterra? Oraingo zein gaztek ikusi du hori? Zein baserritan ikasi ote du "kontuan erortzen" esaten? Bizkaiko hitza omen da, eta Mogelek (baina zein Mogelek, eta non?) darabilena.
2 (Izena ezabaturik). Baina zein da gure helburua? Zein dira egiazko kristauak? (Ik. zeintzuk) Geure izatearen zatirik barrenena, geureena, zein ote dugu? Anarkia handi horretan zein aukeratu? Zein da, ordea, zeinen itzulpen?
3 (Zehar-galderetan). Bi hitzok Duvoisinek zenbat aldiz eta zein lekutan erabili zituen Biblian K. Boudak erakutsi du. Zein bidetarik dabilen ez dakit. Badakizue zein iritzitakoak diren hitzei dagokienez. Baditugu, zeini zein toki dagokion ongi ez badakigu ere, zenbait partiketa nabarmen. Euskaltzaindiak erabaki beharko zuela zein hitz ziren aukeratzekoak eta zein ez. Arazoa zein den eta zertan datzan. Euskal hitzak zein diren. Ez dakigu zein sartu genituen eta zein ez. Ez da galdetu behar zein dagoen zabalduago, zeinek egon behar lukeen baizik. Forma zaharrago eta berriagoen artean, zein zein den nabari denean, zaharragoei dagokie nagusitasuna. Galdetu genion zein dauzkan hobetzat, orduko sermolariak ala gaurkoak. Ez naiz berriz hasiko aztertzen zein den zaharren eta jatorren. Ea zein den gure eginkizuna.
4 izord. Nor? Zein etorri da? || Azken jardunaldian jakingo da zeinek jokatuko duten urtarrilaren 15eko finala. Ia gureak egin du, badugu zeinek agindu.
5 izord. Bakoitza. (bere-ren ezkerrean). Itzuli zen zein bere etxera. Eta bere ardiak deitzen ditu, zein bere izenez. Hitzak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion, zein bere tokian, soldadu ongi hezien antzera. Filologia eta hizkuntzalaritza zein bere aldetik abiatu zirela. Bete behar ditugu zeinek bere bizimoduko eginbideak.
6 Batzuk... beste batzuk... (zein... zein... korrelaziozko esaldietan). Nik "gu" asko ditut, zein zabalago, zein meharrago, eta orobat gertatzen zaie inguruko "ni" guztiei. Obra horrek badakarrela azentu marka ugari, zein ongi zein gaizki ipiniak. Erdibiturik gabiltza, zein batean, zein bestean.
7 adb. (Harridura-perpausetan, izenondo, izenlagun edo kideko bati dagokiola; aditz laguntzaileak -(e)n menderagailua hartzen du). Zein gauza lotsagarria! Oi zein miragarri diren, Jaun ona, zure hitzak! Zein ederki! Harrigarria da zein berandu eta ahul iritsi zen erantzuna. Adierazi nahi dugu zein diren goxo oraindik udazken buruko egun epelak. Guztiok dakigu zein asmo ederrek eragiten dieten halakoei.
8 junt. Nahiz, edo. Berdin dira euskaldun zein erdaldunentzat. Gogorik nahiz astirik ez zuelako; bata zein bestea falta zitzaizkion, beharbada. Onerako zein gaitzerako. Euskara bat zen beretzat, eta hain euskara hangoa zein hemengoa. Nahiz jakituna, zein ezjakina.
9 (Perpaus erlatibo baten hasieran, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Emazteak, zeina soprano izan baitzen, oraindik ere pianoa jotzen irakasten zien haurrei. Hau da ene seme maitea, zeinaren baitan hartu baitut atsegin guztia. Hau da gorputz galdua, zeinean eta zeinagatik hainbeste bekatu egin bainituen. Hirugarren zatia, zeinean adierazten baita egin behar dena. Gure herriak baditu une historikoak, zeinetan jarrera eraginkorrak eta ausartak hartzea eskatzen zaigun. || (Hura-ren saileko erakusle batekin). Zein nahiago duzun, huraxe emango dizut.

Esaera zaharrak

Ibia duenak iragan, daki osina zein den barren. Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena. Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena. Zeinek bere itxura, herrik bere aztura.

Aztergaia: zein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zein baino zein... -ago, zein ere.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zein baino zein... -ago, zein ere.

zein baino zein ...-ago
Bata baino bestea ...-ago, batzuk baino besteak ...-ago. Ik. nor baino nor ...-ago. Haren ordez hiru opari eskaini zizkioten, zein baino zein galgarriagoak. Urtegiaren inguruan zein baino zein ikusgarriagoak diren lau auzo ditugu. Bederatzi mahaiko, eta zeinek baino zeinek jateko gogo ederragoa.
zein ere
1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, hura-ren saileko erakusle batekin). Zein ere baitira gizonetan hobekienik dohatuak, haiek izendatu behar dira aitzindaritzat.
2 Nahiz eta, arren. (Mendeko perpaus baten hasieran, izenondo baten ezkerrean, dagokion aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Baina zein ere handiak liratekeen irabazte horiek, ez lukete fits bat balioko fededun onak egiten duen irabaziaren aldean. Zein ere ondasun ugariak dituen batek, gizonaren bizia ez dago ondasun asko izatean. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Ez dago gizonaz etsitzerik, zein ere galdua dirudien hondamendian barrena.

Aztergaia: zein ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zein sarrerari dagokion azpisarrera.

zein eta zein
det. Zein? (Galdetzailea). (Dagokion izenak gauza bat edo pertsona bat baino gehiago adierazten du). Ik. zeintzuk. "Zein eta zein?" galdetu zion. Hona hemen, bat-banaka, zein eta zein ziren.

Aztergaia: zein eta zein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEIN ETA ZEIN (G-goi ap. JMB At; G-azp). Quienes. "Zein da zeiñ? (G-goi), ¿quiénes?" JMB At. Gaizkilleen alde erreguturik eta ezagutzen bazituen ere iñori zeñ da zeñ ziradenik aitatu bagetanik. Aran SIgn 51. Ona emen bat-banaka zein da zeñ ziran. Ib. 72s. Zein ta zein? Galdetu zion arrek. Ir YKBiz 349.

zein eta zein 4: Argia 3 (“Lehenengo, G2ak, polizia sekretuak sartzen ziren, dena konfiskatzen zuten, zein eta zein ari ote ginen han”), Jakin (“Tira, bada, zein eta zein zineten...“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zein eta zein 1, Pablo Sastre (“"Urrezko karroan" berarekin zein eta zein preso lagun eramango dituen, gogoetan ematen du denbora luzea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur egungo agerpenak ez dira asko, baina azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Horrekin batera nor eta nor ere jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zein sarreran.

zein gehiago
adb. Zein gehiago izango, norgehiagoka. Zein gehiago ari ziren. || Apustua zen belarra zeinek gehiago ebaki.

Aztergaia: zein gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEIN GEHIAGO (V, G, AN). Ref.: A; Etxba Eib. a) Compitiendo. v. zeingehiagoka. "Zein geiago (V, G, AN), cuál más. Zein geiago (V, G), [...] a cuál más, a porfía" A. "Zeiñ-geixago ibilli, andar en competencia, disputarse. Zeiñ-geixago dabiz okerreko bidian, danon kalterako" Etxba Eib. Halako biltzarretan batbederak banaloria darabilla, zeinek geiago. SP Phil 371 (He 374 zeiñek banaloria gehiago eraman). Sustun, Itsasun eta / Zuraiden Bettiri, / zoin gehiago ziren / erreferan ari. Zby RIEV 1908, 90. Orain arte daukoguzan egitadak zeñek geiago ta obiak naiñoz jokatuko dautzut. Kk Ab I 90. Nahas mahas igeirkan, / zoin gehiago musikan... Ox 99. Zoin gehiago ari ziren, berex, noiz elgar-ganatzera, noiz elgarretarik urruntzera. JE Ber 94. (Seguido de un vb. al que se refiere gehiago). An ikusiko ziral zein geiago ziran eta nor ondoena peliatzen zan. Bv AsL 214. Alkarri destañaka, jeupadaka, irrintzika, zeñek geiago iraun. Ag G 23. Martxuaren amabostian / egin giñaden jokatu, / amabost arruako arria / zeñek geiago altxatu. EusJok 38. Apostua zan segaz belarra zeñek geiago ebaki. EusJok II 64. Indarka hasi ziren oro betan zoinek gehiago tira. Lf Murtuts 19. Sendi osuak alkarren leian / zeñek ira geiau ebai. Enb 174. Zeñek simaur geiago solora eruan. Ib. 169. Eun da oi ta bost kilo zakuan / zeñek geiotan altxatu. EusJok 66. Amaitu karreria ospe andiyaz eta gerotxuago zeñek geiago yakin ekitaldiz leku goi-gorengo bat irabazi eban. Kk Ab II 72. b) "Zoin gehiago, subst. concours" Lh. Frantses, español, ruso, oro eskualdeka badagode, zoin-gehiago izigarri batean. JE Bur 210.

zein gehiago 20: Berria 9 (“Susmoa dut jarraituko dutela zein abertzale, zein ez, zein gehiago, zein hobeto, postuak banatuz... ezer egin ez, baina soldatarekin, eta abstentzionistak pipak janez begiratuko die, nora emigra dezakeen pentsatuz”, “Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburrak irabazi du Animacam Coruñako V. Nazioarteko Animazio Jaialdiko sari nagusi”), Gomylex (“Bi bazkide administratzaile zein gehiago izendatzea”), DiarioVasco 4 (“Erakustaldia Xabier Aranbururekin batera nuen, 100 kiloko zilindrikoa bi minututan zeinek gehiago altxa”), EiTB 5 (“Bale. Utzi pentsatzen... Zeinek gehiago zakin”), Jakin (“Eta ez da ahaztekoa biblioteka tradizionalek, zeinek gehiago zeinek gutxiago, badutela liburu birtualaren eremua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zein gehiago 1, Berria (“Bahrainen ere ikusi genituen zenbait aurreraketa... zein gehiago...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur egungo agerpen batzuk libreak dira, baina lehiarekin lotutako esapidea sartzekoa izan liteke nor gehiago formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zein sarreran.

zein-nahi, zeinahi
det. Edozein. Euskal Herriko zeinahi eskualde eta euskalkitan. Gogoz irakurriko ditu zeinahi euskaldunek. Zeinahi tokitan dago berdin Jainkoa. Bokalen artean, zein-nahi direla. Beste zein-nahi baino presakakoagoa dugulako kontu hori. Tronpeta hotsez edo zein-nahi beste seinalez.

Aztergaia: zein-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 10 (37. or.).

Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. zeinahi.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

zeinahi.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

zein-nahi den, zeinahi den
det. Zeinahi. Espainiara edo Indietako zein-nahi den partetara. Etimologoak, zeinahi den hizkuntzatan, zedarri jakinak ditu.
zein... zein...
junt. Nahiz... nahiz... Berdin balio dute zein batak zein besteak.
Loturak
zeinarazi, zeinaraz, zeinarazten
du ad. Zeinatzera behartu.

Aztergaia: zeinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zeinaraz, zeinarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

zeinatzera behartu.

zeinare
iz. zub. zah. Seinalea.

Aztergaia: zeinare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. Zah. h. seinale.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Zub. Ik. seinale.

zeinatu, zeina/zeinatu, zeinatzen
1 da ad. Aitaren egin. Kartsuki zeinaturik hasten naiz lanean.
2 da ad. Eskuineko erpuruarekin hiru gurutze egin, bat bekokian, beste bat aho inguruan eta hirugarrena bular aldean, hitz jakin batzuk esanez.

Aztergaia: zeinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeinatu, zeina, zeinatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zeinatu, zeina, zeinatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

zeinda
1 bizk. (Erkaketetan, nolakotasun berdintasuna adieraziz, hain eta kidekoekin korrelazioan). Ik. bezain. Ez da hain erraz zeinda askok uste duten.
2 bizk. (Berdintasunezko erkaketa adierazteko). Ik. bezala; nola 9. Hori esatea da, zeinda ezer ez esatea. Berdin da gaur joatea zeinda bihar. || (lez, bezala, moduan eta kidekoen indargarri gisa). Zeinda errekatxoak ibai handira daroatzan urak legetxe. Zeinda ez dakit zer balitz bezala.
3 bizk. (Desberdintasunezko erkaketa adierazteko). Ik. baino. Gehiago kostatu zait zu defendatzea, zeinda hodeia gelditzea. || (zeinda ez). Ik. ezen ez. Nahiago du hil, zeinda ez etsi. Nahiago dut hil eta sepulturan sartu, zeinda ez hautsi Jaungoikoaren agindua.
4 bizk. (Ondoriozko perpaus baten hasieran, hain eta kidekoekin korrelazioan, aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non 6; ezen 2. Hain doilorrak izan dira, zeinda ez didaten atera trago bat.
5 gip. (Perpaus kontzesibo baten hasieran, aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. nahiz1 2. Zeinda etxe eta bizitoki ederra duzun, ez zara beti etxean egongo.

Aztergaia: zein eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-04-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEIN ETA Tr. Documentado en textos guipuzcoanos y vizcaínos. Los ejemplos guipuzcoanos son de los s. XIX y XX y únicamente con valor concesivo (v. infra (e)). Su uso es más frecuente en vizcaíno y se documenta ya en Capanaga. La forma que emplean todos los autores vizcaínos es zeinda (hay además algún ejemplo de zein ta en Arrese Beitia; cf. tbn. zeinegaz eta en Capanaga (138), que por lo demás emplea zeinda). a) (Pron. relativo; la oración subordinada no siempre lleva -(e)n). "Qui (pron. relat.), zoñeta" VocS 141. Zinguluak (zeinegaz eta lotuten dan gerriti sazerdotea) erakusten deusku azoteak zeinzukaz azotadu ebeen Kristo gure Iauna. Cap 138. Manipuluak (zeinda da eskubitur ezkerrekoan Sazerdoteak ifinten dabena) erakusten deusku [...]. Ib. 138.b) ZEINDA (V ap. A; H (V, s.v. zein)). (Introduce el segundo término en oraciones comparativas). "Que, como (de comparación). Es locución, si no extraña a la lengua, por lo menos chocante" A. (En comparativas de igualdad con hain, hainbeste y similares). Tan... como..., tanto... como... Gizonak egin dagiela aen majestadeen borondatea ain bioz osoagaz zeinda angeruak zeruan. Cap (ed. 1893), 37. Ezta ain erraz zein da askok uste dabeen. Añ EL2 109 (Añ EL1 123 zein). (iguala zeinda...). (El, la) mismo... que. Zerren daukan gloria iguala zeinda aiteak iaugoiko dan partez. Cap 33. (bardin zeinda...). Igual que... Alan egiten dabee pekatu euren dendak jaijegunian zabalik daukezanak, euretan salzen dabeela, bardin zein da astegunian, edo geijago. Astar II 67. (En comparativas de desigualdad). Que. Gizon dan partez [dauka gloria] andiagoa zeinda bestek edugi alleian. Cap 33. Guztiz oba leuke Heibarrek / burdiña sein da erurra, / baita kapa euna negura. BBizk 31. (Con negación expletiva). Oba da bada zerbait luzatu estudijuetan, zeinda ez arin aringa ordendu. JJMg BasEsc 218. Naijago dot ill, ta sepulturaan sartu, zeinda ez ausi Jangoikuaren agiñduba. Ib. 143. (Precedido de hain laster). Tan pronto como. Ain laster zeinda ezaundu / josita [jotziza] biotzen / iltzeakin zure amudioa / ta ezta ataratzen. Gamiz 204. c) ZEINDA. (Con valor consecutivo; con hain, ailagina... y similares; la oración subordinada lleva -(e)n). Tan... que... Zerren erria izanik ain banatua [...] zeinda akudidu ezin leien ainbat bider zein bear leukeen elexeetara. Cap (ed. 1893), pról. Orren arima galdukuak egiten gaituzu, zein da sangrijak emongo ditugun diru geijago irabazterren? Mg PAb 50.d) (alan... zeinda....). Sea... sea...; tanto... como... Probetxu andikoa alan eklesiastikoendako zein da sekularendako. Cap 87. Nortzuk besterik adietan dira gurasoen izenagaz? Nagusiak, alan arimakoak zeinda gorputzekoak. Itz Azald 96. e) (Con valor concesivo; el auxiliar lleva -(e)n). Aunque; por más (...) que. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos de los s. XIX y XX. Baziakiat nik / nola gindezkean gu / atera emendik, / baita ere biurtu, / zein-ta dan azkarra, / egiten diogula / burla eta farra. It Fab 111. Zein ta politak diran / arrosa, jazmiña, / azuzena, liriyo / eta klabeliña; / danak bat eginta're / ez dirade diña, / igualatzeko nere / maite atsegiña. Bil 73. Ai, nere anima! zeñ eta gutxi diran, jarrai zaiezu justuai eta salbatuko zera. Arr May 56 f) A no ser que (?). Onetatik dirudi, an onela ipiñi zuten Aita zarrak bere jaiotza-tokiya hura zalakoan zeudela; zeñ eta caelo edidit esanarekin adierazo etzuten bere Jaungoikoaganako on-biurtzea. Aran SIgn 3. g) Y (conjunción copulativa). v. nahiz. An errutsua eta koldarra nastu zirean, / an normandiar, godu, prantzes ta españarra, / an noble zana, zein ta etzana, goi ta bekoa, / an nastu ziran armaduna ta ezeukana. AB AmaE 450. Koroi eder bat antolatzeko / euskaldun umant zanari, / urez anditik, zeñda emendik / ain ospatsua danari. Ib. 139.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zein eta (eta zein da, zeinda) 8: D.M. Bernaola 2 ("Baña gure Jaunak ain bat egin zan gugaz, zein da burua gorputzagaz, eta errazoe orre gaitik gura izan eban gure erruak bereak balira legez deitu eta artuak izan legiozan", "Asmu oneek izan zirean ain barri, atsekabetsu eta lotsariz beteak, zeinda diabruak ezpazan ez leikeezan bestek asmau"), K. Gallastegi ("Bai eliz gizonok, bai kristau ezkonduak zein eta siñesdun gazteak"), M. Lorda ("gehienek ere goiko herenean eraztun mintzaire bat dute, errezel himenialetik datorrena, zeinek eta erakuntza bitartean orriak babesten dituen, txapelaren ertza eta hanka lotzen duena"), K. Alkorta ("Denek dakite Baibars-ek ez duela aldegingo zein eta gaztelua menderatu arte"), E. Urkiola ("Errauts pilotxoari begira geratu nintzan ze, zein eta irla bat langoxea agiri zan, egur zati baltzituz eta ikatz tokorrez inguratuta"), J.L. Goikoetxea ("[esatariek] jokatzen dute zein eta dijoa esatea moda bat balitz moduan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zein eta : LurE (AS, nor ere: "Dantzari itxura gaizkoto horien artean, zeinek eta egiten duen zatarkeriarik iraingarriena, bere ustean haretxek ohi dauka galanteorik gehiena") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

zein eta : hiru adiera bereizi ditugu erabilera-datuetan [ez ditugu zeinek eta, zeinekin eta modukoak begiratu]: a) Berria (“Bizitzari zein eta heriotzari beldurrik gabe so egiteko ezinbesteko irakurketa.”); UEU (“Nolanahi ere, XIX. mendean Espainia eta Frantziako estatuetan liberalismoak ekarritako antolakuntza juridikoari atxikia agertu da Zuzenbidea, estatuko hizkuntza zein eta horiei hertsiki lotua, banaezinak balira bezalaxe”); b) EiTB (“Gaia zein eta horren arabera kalakariak eta gonbidatu bereziak ekartzen ditugu gurera.”); c) Berria (“Euskaraz ezer gutxi zegoen haurrentzat orduan, eta zein eta Asterix iritsi zen.”); Argia (“Kanpoko esku sartzeen errudun ere senti arazi nahi gaituzte. Zein eta gu, egiptoarrak?”), Deia (“Baina bi egun barru erregea izango da, zein eta Baltasar, umeen gustukoena.”), DiarioVasco 2 (“Eta orain esango dute nire lagunek, zera, ezkontzera doana zein eta apaiza, eta bestea mutilzahar”), EiTB 3 (“Pringatuen laguna egin behar al duzu orain? Zein eta zu?”),, Elkar 3 (“banekien edonor izan zitekeela homosexuala, ordurako onartua nuen ezer txarrik ez zuela, baina... zein eta ni?”), Consumer (“Helburua, zein eta literatura orokortzea da”), Goiena (“Oñatin bizi izan zen apaiz bat zen, eta Spielberg berari buruzko pelikula bat egiten ari da. Zein eta Spielberg!”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zein eta : a) Berria 2 (“Gauza da, Bilboko Koralek (helduenak zein eta umeenak) non abestu, hara daramatela segizio nabarmena.”), Jon Muñoz (“Baldin lan arin horri gehitzen badiogu iraunarazi ditudan gutunak berriz ordenatzeko lana, eta ordenamendu hori daten arabera egin dut ia beti, eta ohar labur eta bakan batzuk azkenik, zein eta, gehienek, ez baitute bertze xederik, ez bada aipamen batzuen iturburua jakinaraztea”); b) Patxi Ezkiaga 6 (“Begira berorrek, zaldun ibiltari jauna, ez zaio gero ahaztu behar niri agindutako uharte horrenik; zein-eta handia den, gobernatzen jakingo baitut.”, “Irakurtzea on izango da hala ere - Don Juanek esan -; gauza onen bat ez duen libururik ez da eta, zein-eta txarra den.”), Edorta Jimenez 2 (“geratzen zaien azken inpresioa zein-eta bakea haren aurka lortu dela izatea... gogorra.”); c) Berria (“Gaueko bertsio bakarrak markatu zuen aldaketa: zein eta Phil Collinsen In the air tonite”), Edorta Jimenez (“Zein eta Berliner Ensemble zen alegia, Bertold Brecht antzoki ospetsua.”), Iñaki Segurola (“Zuhurki aukeratu duzu, zein eta huraxe, gehiena komeni zaizuna”), Jon Alonso (“harrituta gelditu nintzen ikusirik hain kristaua zen errege bat Jainkoaren hitza ikasi gabea zela, zein eta, zeukan ofizioa edukita oinarri politikoaren mailaraino igo behar izan zuen huraxe”), Rataplan (“poza ageri zutela aurpegietan, zein eta gero kalean berriz topo egiten zutenean, seriotasun britainiarrez elkar agurtuko zuten donostiar zorrotz haiek.”), Joxe Azurmendi (“herri-arima eta karaktere espainolaren agerketa autentikoena, zein eta El Greco da - Zuloaga ez denean!), Ramon Saizarbitoria (“lotsa ematen ziela esaten zidaten, zein eta kultura alorreko gizon bat”), Pako Aristi (“zein eta heure aita!”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zeinda (grafia horretan, ez OEHtik etorri den zein eta forman) sartzea erabaki da ahozkoan oraindik bizi delako (Labayru hiztegiak ere forma horretan jaso du). Formarekin batera, komeni da ageri diren ohiko egiturak adieraztea (hain… zeinda…; zeinda… lez; zeinda… moduan) eta adibide argigarriren bat jasotzea.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta galdetzaileekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

zeinek esan
ad.-lok. Nork pentsatu behar zuen, nork imajinatu behar zuen. (Esaldi hanpatuetan). Ik. nork esan 2. Zeinek esan kolpetzar haien ondoren honelako makila erasorik arin-arinka eta orpoz orpo etorri behar zuenik!

Aztergaia: zeinek esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEINEK ESAN Quién iba a decir (que), quién diría (que). Zeiñek esan, berorrek zaldun ibiltari gizagaixo ari emandako labain-kolpe-tzar aien ondoren, onelako makil-erasorik, arin-arinka ta orpoz-orpo etorri bear zuanik. Berron Kijote 166. Zeiñek esan, gizon txar baten beleno zikiñ orrek emakumea ola izorratu bar dunik! (AN-gip). PPer FLV 1987, 191. Zeiñek esan eni aldiak ez dirala iru, aurtzaroan ikasi ta aurreri irakasten diegunez: lena, oraiña, geroa; oraiñaldia bakarra dala izan, beste biak ez izanik. Or Aitork 321.

zeinek esan 5: DiarioVasco 2 (“Zeinek esan berastegiarrak nazioarteko txapelketa batean final erdietaraino helduko zirenik”), EiTB (“Zeinek esan... International Business Schoolen! A ze glamourra“), Elkar (“Hara! Ikusten Hilketa bat delakoan daude. Eta zeinek esan oker daudela”), Consumer (“Zeinek esan hori kostaldean hirigintza nola hedatu den ikusita.“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeinek esan 4: Iñigo Aranbarri (“"Zeinek esan...”), Xabier Etxabe (“Eta, zeinek esan pentsamendu hori okerra zenik?”), Patxi Ezkiaga (“Zeinek esan, nire ondoan dagoen anderea, denok dakigun erregina handia dela, eta ni berriz halako Figura Trixte zalduna, famak hor zehar ahoz aho daramana?”), Koro Navarro (“Zeinek esan guri, nora eta Martinen hiletara etorri behar genuenik, guk, umetan ezagutu genuenok!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zein sarreran.

zeinen
adb. Batez ere gip. Zein (harridurazkoa). Zeinen laburra izan zen nire zoriona! Ikusten al dituk mendi-hegal hauek zeinen eder eta hezeak dauden?

Aztergaia: zeinen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Gip.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip. batez ere.

zeingehiagoka
1 iz. Norgehiagoka. Zeingehiagoka zoragarria benetan.
2 adb. Norgehiagoka. Gau eta egun han ziren zeingehiagoka.

Aztergaia: zeingehiagoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

zeintsu
det. Gutxi gorabehera zein? (Galdetzailea). Eri handien galbideak zeintsu diren jakitea.

Aztergaia: zeintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu gald.ekin.

zeintzuk
det. Batez ere bizk. Zein? (Pluraleko forma; galdetzailea). Zeintzuk dira hori egin dutenak? Zeintzuk dira ugazaben eta nagusien eginbeharrak? Zeintzuk esan zituen eta zeintzuk ez, nola jakin? Zeintzuk eginkizun ditugu Jaungoikoarekiko?

Aztergaia: zeintzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'zein'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere (ik. EArauak 11).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibideak ere eman: "zeintzuk dira horiek?"; "zeintzuk ume etorri dira?". || 1- Mesedegarria delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu adibide argigarriak).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper