bezain
1 Erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezkerrean ezartzen da). Ik. adina. Antonia Edurne bezain polita da. Zu bezain apaina. Aizkoran bezain trebe goldea erabiltzen. Ez zela Jainkoaren begietan bat ere hura bezain atsegingarririk. Zuk bezain ederki egin du. Zuek bezain berandu heldu dira. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Ohi bezain ongi apaindua. Ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Ahal bezain egoki. Ezin esan bezain handia. Ez hark nahi bezain ongi. Sekula ez naiz izan oraintxe bezain egarri. 2 (Izena tartekaturik). Gaur atzo bezain eguraldi txarra egiten du. Barrabas bezain gizon bihurri bati. Arrautza bezain ale handia.
3 (Erkaketa burua adjektibo edo adizlagun bat delarik, adjektibo edo adizlagun espliziturik gabe edota adjektiboa bezain-en ezkerretik doalarik). Eleizalde bergararrak, eta bergarar bezain sabindarrak, idatzi zuena. Handia bezain ederra da. Goraipatua bezain erabilia dela. Bi edo hiru lagunen ahots ozen bezain bakarra gorabehera. Besoa luze bezain, zorrotz du begia. Hizkuntza guztiona da, batena bezain bestearena. Katixak egin zituen emeki bezain egoki aurkezte lanak. Inor ez bezain hire burua plazan nahi al duk agertu? Aitonak bezain mutilak daki apustuan gertatua. Aldakorra zen, ilargia ur azalean bezain.
4 (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean, laster, agudo eta kideko adberbioekin, 'aipatzen dena gertatu eta berehala' adierarekin). Ik. orduko. Ahitu egin omen da, agertu bezain agudo, liburutxo bikain hau. Adimenera heltzen den bezain fite. Gertatutakoaren berri jakin bezain laster etorri zen. Ohartu (ziren) bezain laster atera ziren. Artoa bildu bezain sarri.