531 emaitza ze bilaketarentzat - [201 - 300] bistaratzen.

zenbat-gura
zenbtz. Zenbat-nahi. Solomo eta pernil, daude zenbat-gura; lukainkak, ama zaharrak eginak gustura.

Aztergaia: zenbat-gura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+g-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Kokapena aldatu: "zenbat" hitzaren azpisarrera gisa. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-marka erantsi. 3- Adibidea ere eman: "dirua?, zenbat-gura dago patrikan!". || 1- Zuzenagoa delakoan gaude. 3- Mesedegarri du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zenbat-nahi, zenbanahi
1 zenbtz. Nahi adina, asko. Esan die zenbat-nahi diru, bi bati jokatuko diela. Errusiako baserritarrek garia zenbanahi. Eskatzen duzuna ordainduko dizut, zenbat-nahi.
2 (Mendeko perpaus baten hasieran, dagokion aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela, 'direnak direla ere', 'diren guztiak direla ere' adierarekin). Ik. zenbat ere 2. Nornahi eta zenbat-nahi izan daitezen, ez dira asko izanen.
Azpisarrerak

Aztergaia: zenbat-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ZENBAT-NAHI a) Cuanto (se, etc.) quiera. Bañan azkenean zenbat nahi duen ohore / jendartean izanen du, bai halaber podore. EZ Man I 65. -- Aunque. Ezi Xarlemaiñak eztin / hiregatik amuriorik, / zunbat nahi emaztetako / galthatzen aian hi. Xarlem 109. Zunbat nahi Santa Grazia bortü zoko den, zunbat nahi denbora haietan hanko bidiak gaitz ziren, kanpotiarrak juaiten ziren saldoka herri hartarat. Const 28. Zunbat nahi lüzaz Santa Gratar zaharra sento egon den eta lerden [...], heriuak gerokoz plegatu deikü. Ib. 14.

LB: 0; EPG:0; ETC: “BERAK. - Zer nahi egin dezaten, zenbat nahi izan daitezen, sekula ez dute maila hori iritsiko” (Joxan Elosegi), “Zenbat nahi errelijionea iduriz bederen maite duten haren egilek, badut beldurra katixima ahantzia duten” (Xipri Arbelbide), “Ez, miletan ez, Errepublikak ez du errelijionea atakatzen; guzien libertatea du errespetatzen, bai eta bere etsaiena ere, zoinak ez baitire gelditzen gobernamendua kalomniatzetik, zenbat nahi jenerosa den hekien alderat.” (Xipri Arbelbide), “Partikula guztiek (zenbanahi handiak izanik ere) uhin-propietateak dituztela kontuan izanik, baiezta al daiteke beisbol-pilota batek hartzailearen eskularrua zeharka dezakeela?” (EHU), “Zenbanahi zela ere han igarotako denbora…”(Aritz Gorrotxategi)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zenbanahi, zenbat-nahi zenbtz. zehaztgb. (Ipar.) por mucho(s) que, por muy que; cuanto(s) quiera que nornahi eta zenbanahi izan daitezen, ez dira asko izanen: sean quienes sean y cuantos sean, no serán muchos; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. zenbanahi.

zenbat-nahi, zenbanahi 2 (Perpaus txertatu baten hasieran, dagokion aditzak -(e)n menderagailua hartzen duela). Nornahi eta zenbat-nahi izan daitezen, ez dira asko izanen: direnak direla eta zenbat-nahi direla, ez dira asko izanen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta. Adiera definitu.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+n-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

zenbat... hainbat...
(Korrelazio esaldiak eratuz). Ik. zenbat... hainbeste... Zenbat gizon, hainbat uste. Zenbat buru, hainbat aburu.
zenbat... hainbeste...
(Korrelazio esaldiak eratuz). Ik. zenbat... hainbat... Zenbat herri, hainbeste euskara modu. Eltzea zenbat puska egin, hainbeste urteko ezkontza. Zenbat jorratu, hainbeste izan.

Aztergaia: zenbat... hainbeste...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZENBAT (...) HAINBESTE (Con sust.). Tanto(s) (...) tanto(s). Zenbat egunez xitu baituke [kontua], hainberze egun dituzke illhargiak. EZ Eliç XXXII. Ekusten dezu au egin dezakezula non nai, eta zenbat bider nai dezun, ainbeste bider. AA I 475. Erri onetan badira gitxienaz, zenbat baserrietxe, ainbeste iturri. Izt C 78. Hedatzen dute zenbat hazi hainbertze igeltsu. Dv Lab 197. Beztelan zeinbait erri aenbezte euskara modu [...] irakatsi bearko litzakez. A Gram VIII. Buruaz gora botako dute / autsi dedilla eltzia, / zenbat puska egiñ ainbeste urteko / ejituen ezkontzia. Tx B II 67. Zotza zenbat bider tokiz aldatu dezun, ainbeste bider artu bear dezula agaiaren luzera. Munita 150. Zenbat sendagille, ainbeste erremedio. Gazt MusIx 94. Zenbat lagun, ainbeste losa. JAzpiroz 76. Pisatzen duzu hainbertze libera sukre zenbat ere beituzu libera yus. ECocin 48. Zenbat baikira bizi, hainbertze bitima! Iraultza 93. (Con hainbeste usado como pronombre). Baldin ordean xitzen badu hogoi eta hamarren kontua, zenbat egunez xitzen baitu, hainberzez hogoi eta hamarren kontua gutituko duzu. EZ Eliç XXXII. Alare, tripak, subak eta urak zenbat eman ainbeste eraman. Sor Bar 66. Zenbat jorratu ainbeste izan. Ib. 100. Ez, ez, asko dezu errial bat: zuek zenbat eman ainbeste gastatzen dakizute. Moc Damu 30. Zenbat platera beteta ekarri, / ainbeste ustuta bialdu. Tx B 102. Lana, zenbat artu, ainbeste izaten da. (AN-gip). EZBB II 42. (Con hainbeste usado como adv.). Ene semia, zunbat ere zihaurganik jalkiren ahal beitzira, hañbeste eneganat igarenen ahal zira. Mst III 56, 1.

zenbat (…) hainbeste : Argia (“Zenbat buru hainbeste epaile begi belarriak adi, kakotx arteko puntuak jarriz epaitu ezin denari”), Berria (“Zenbat lagun, hainbeste pomelo hartuta, atera zukua eta irabiatu tanta bat olio, izpi bat gatz eta amiñi bat perrexil xehaturekin”, “Zenbat lagun..., beste hainbeste zelatari”), Elkar (“Ahariak ekarri ohi zituen gotorlekura, eta merke saltzen zizkigun, baina inoiz ez zen tratuan aritzen: zenbat eskatu, hainbeste eman behar”), Erlea (“Zenbat ume jaio, hainbeste atsolor”), Consumer (“Eguneroko dietan jaki bakoitzetik zenbat jaten dugun, hainbeste kaloria gureganatuko ditugu, eta gehiegi jan badugu, pisua hartuko dugu noski“), Karmel (“Zenbat pertsona, familia, hainbeste istorio adina etxe hutsik”), Nafarroako Parlamentua (“Erregelamendu honetako 45.1 artikuluari jarraikiz, parlamentu talde bakoitzak batzordean zenbat kide dituen, hainbeste galdera arrunt aurkeztu ahalko ditu Osoko Bilkura bakoitzerako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zenbat (…) hainbeste : Berria (“Zenbat harrapatu, hainbeste kobratu”, “Zenbat arrain hartu, hainbeste kobratzen dute, eta hobe kutxak lehenbailehen betetzen hastea”, “Zenbat busti nahi den, hainbeste ur dago bertsoaren putzuan”), Asisko Frantzizko (“Horregatik, esaten zuen: "Zenbat duen pertsonak egiten, hainbeste daki; eta zenbat duen praktikatzen, hainbeste da ona haren otoitza"; esango balu bezala”), Xanti Iruretagoiena (“Geretak, berriz, nahiago nuke inoiz ez balira asmatu; izan ere, eraikitzeko abiaduraren aldetik eta leku-aurrezpenaren aldetik zenbat diren onuragarri, hainbeste eta gehiago dira guztientzat hondamen-iturri, su hartzeko prestatutako zuzien antzeko baitira”), Edorta Jimenez (“Gureek ebakuaturiko herri bakoitzak bere bulegoa zuen, eta zenbat bulego, ebakuaturiko beste hainbeste herri”), Pello Zabala (“Martxoan zenbat izotz, Apirilian hainbeste elur, eta Maiatzean ere beldur”), Joxerra Garzia (“Zerrendan zenbat aldiz agertzen, beste hainbeste kolpe izaten zuen bakoitzak, gainerako ikaskideak begira zeudela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aipatzeko moduko egitura da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa zenbat… hainbat… eta antzekoekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zenbat sarreran.

zenbatean
adb. Zer preziotan? (Galdetzailea). Zenbatean erosi duzu? Gurina zenbatean dago gaur? Zenbatean saltzen dituzu?
Loturak
zenbateko
1 adj. Zer neurritakoa, zer kopurutakoa? (Galdetzailea). Ik. zenbaterainoko. Zenbateko nahigabea hartuko zuen. Zenbateko alogera irabaziko zuten berbatuta joaten ziren. Ohartu ziren zenbatekoa den mekanikaren indarra.
2 iz. Diru kopurua, bereziki ordaindu behar den zerbait kostatzen den diru kopurua. Eskatu dio lan baterako diru zati on bat, baina zenbatekorik agertu gabe. Eskualde bakoitzak erabakiko du isunaren zenbatekoa.

Aztergaia: zenbateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'kopurua'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

zenbatenaz... hainbatenaz...
(Dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen du). Zenbatenaz apalago baitatza ezarria, hainbatenaz bortitzago da zimendu berria. Lintzura lintzuraren hurren, eta zenbatenaz ere lehiatzen zaren oinak lehorrean landatu beharrez, hainbatenaz murgiltzenago zara lokazpean. || Zenbatenaz gosea handiago, hainbatenaz janaria gozoago.
zenbatera
1 Zer distantziatara? (Galdetzailea). Etxetik zenbatera gaude?
2 Zer puntutara? (Galdetzailea). Honela, behintzat, ikasiko genuke zer itxaron genezakeen, zenbatera heldu gintezkeen.
Loturak

Aztergaia: zenbatera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZENBATERA, ZENBATETARA (Dv). A cúanto, a qué punto. "Zenbatetara heltzen dire? à quel nombre, à quelle quantité, à quel prix s'élèvent ils?" Dv. Egizu egingo dozuna, ta esaidazu zeinbatera joten daben gabak, ta gois dontsubak. Mg PAb 74. Baki Jangoikoak zenbatera elduko dan gure bekatuen muga, marra, neurria ta kontua. Añ GGero 89. Ezta erraz izentadu, edo señaletia zenbatera eldu biar dan pekatu mortal izateko; geijenak dinue, lau errialera elzeia gitxi bat gora bera dala grabe, edo andija. Astar II 154. Gastu orrek zenbatera joten daben. ForuAB 83. Onela beintzat ikasiko genduke zer itxaron genezaken, zenbatera eldu gintezken, yendea bero-bera ala otz al-dagon eginkizun aundi ari bizkarra erasteko. Ldi IL 74. Landugabeko gaiak eta metal-bildegietan arkitzen ziranak zenbatera iristen ziran adierazteko. "Notificación de existencias". EAEg 14-10-1936, 43.

zenbatera 17: Berria 7 (“Zenbatera helduko den ez dago garbi, baina ehun dolarreko muga berriro gaindituko duen ustea zabaltzen ari da”), Deia (“Egia da helburua bera dela adierazlerik garrantzitsuena, baina egia da ere urrats txikiak eman behar direla helburu nagusi horretara iristeko eta aldi berean betebehar txiki hauek neurgarriak (objektiboak) izan behar direla uneoro jakiteko helburutik zenbatera gauden”), EiTB 2 (“Tamalez sozialistok ere ez gaude defizita zenbatera iristen den esateko baldintzatan , esan du Jimenezek Gobernuaren hausturatik bere lehenengo agerraldian, PSNren egoitzan”), Elkar 5 (“Bere ustez, lehorretik zenbatera ote geunden galdetu nion orduan kapitainari; eta, egin zezakeen kalkulurik onenaren arabera, ehunen bat legoara behintzat egongo ginela esan zuen”), Jakin (“Zenbatera iritxiko ote gera?”), Laneki (“Ur azaletik zenbatera dauden, hiru makrofito mota daude”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zenbatera : Berria (“Arrantzaleei, adibidez, ez dakit zenbatera arte baina hidrokarburoetan tasa gutxiago ezartzen zaie”), Xabier Amuriza 2 (“Esan nahi baita dena guztiz arin gertatzen dela, aldi berean gauza bakoitza zer den eta zenbatera dagoen ikus dezagun”), Anton Garikano (“Zenbatera?”), Joxe Azurmendi (“Hala, bada, nazionalismoa ez dakizu, baina ez dependentzia eta separatismo sistematikoa esperimentatu gura duzu mundu zahar horrekiko, hori utzi, ahaztu, oso ongi jakinda mundua zer den gaur eta munduan non zauden zu - akordatua baitzaude zenbat kilometrora dagoen Madril eta zenbatera Paris”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aipatzeko modukoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zenbat sarreran.

zenbateraino
Zer neurritaraino? (Galdetzailea). Zenbateraino jabetu zen hizkuntzaz itzulpenek ematen digute aditzera. Ez dakizu ondo zenbateraino den negargarria.
Loturak

Aztergaia: zenbateraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHn -era- formakoak 104 dira (B 18, G 75, IE 4, EB 7); -etara- formakoak 28 (B 0, G 7, IE 12, EB 9); EEBSn -era- 54 (B-G 24, EB 30); -etara- 2 (Txill, Habe).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) -era- 104: zeinbateraño B 1 (Mg CO); zenbaiteraño G 1 (EusJok II); zenbateraño 42: B 4 (Mg CO, Eguzk GizAuz, BEnb NereA); G 38 (Ub, Gco, AA III, Lard, PE, Ud, Bv AsL, Arr May, Apaol, Moc Damu, Ag G, EusJok II, Tx B IV, Ldi IL, TAg Uzt, ABar Goi, NEtx Nola, Or Aitork); zonbaiteraño IE 1 (Laph); zenbateraino 5: B 1 (Ag AL); EB 4 (MEIG); zenbateraiño B 6 (Ag AL, BEnb NereA); L 1 (EZ Noel); zenbateragiñoko B 1 (Otx); zenbaterainoko 6: B 1 (Ag AL); G 2 (NEtx LBB); EB 3 (MEIG); zenbaterañoko 40: B 4 (Eguzk GizAuz, SM Zirik); G 34 (Gco I, AA III, Izt C, Lard, Aran SIgn, Bv AsL, Arr MAy, Urruz Urz, Ag G, Alz Burr, Ldi IL, ABar Goi, Etxde JJ, JAIraz Bizia, NEtx Nola, Munita, MAtx Gazt); IE 2 (EZ Man I, FIr); b) -etara- 28: zenbaitetaraino EB 1 (MEIG); zonbaitetaraino IE 1 (Ardoy SFran); zenbatetaraino IE 6 (Lç, Lg, HU Aurp); EB 6 (MEIG, Mde HaurB); zonbatetaraino 2: G-IE (Zait Plat; Larz Senper); zenbatetaraiño IE 2 (Ax); zenbatetaraño G 2 (Ldi IL); zenbaitetarañoko G 1 (Ldi IL); zenbatetarainoko EB 2 (MEIG); zenbatetaraiñoko G 1 (Vill Jaink); zenbatetarañoko 4: G 2 (Izt C, Ldi IL); IE 2 (He Gudu).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) -era- 54: zenbaiteraino EB 3 (Rikardo Arregi); zenbaiteraño G 1 (J. Gaztañaga); zenbateraino EB 6 (Hizkuntza, J. Arregi, Habe, P. Berasategi); zenbatera(i)ño G 4 (J. Etxaide, J. Agirre; D. Agirre, J. Gaztañaga); zeinbaterañoko B 1 (J.K. Ibargutxi); zenbaiterainoko EB 2 (SEIE Taldea, M. Etxeberria); zonbaterainoko EB 1 (J. Hiriarti-Urruty); zenbaterainoko EB 17 (X. Intxausti, Zerbitzuan, Euskara Lantzen, UZEI, J. Olazabal, A. Sagarna, F. Mendizabal, Bertsolaritza, M. Iturbe, Rikardo Arregi, Lurgintza, J.A. Arrieta, Gipuzkoako Foru Aldundia, UZEI, J. Erzibengoa); zenbatera(i)ñoko 17: B 1 (F. Zenarruzabeitia); G 13 (J. Gaztañaga, S. Arambarri, J. Lekuona; J. Agirre, J. Garmendia, A. Arzelus, Basarri, M. Amundarain, L. Egia, Ataño, J.J. Kortazar; Aita San Ignacio Loyolacoaren ejercicio santuac); EgAs 3 (Euzkadi 1930-07-25, El Día, Uxola); zenbateñoko 2, G-EB (Jautarkol; Euskaltzaindia); b) zenbatetaraino EB 1 (Habe); zenbatetaraiño G 1 (Txill).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbaiterainoko : AB50 3; zenbateraino : HiztEn; zenbaterainoko : LurE ("zenbateko" formaren azpisarrera).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ta-: -ra/-tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbaterainoko
adj. Zer neurritarainokoa? (Galdetzailea). Ik. zenbateko. Zenbaterainoko indarra duen haizeak. Badakizu zenbaterainokoak izan diren gosete eta eritasunek hemen egin dituzten kalteak.
Loturak

Aztergaia: zenbaterainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 2002-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri sistematikoki berrikustekoak

-ko: -rainoko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbatespen
iz. Zenbatestea. Telebistaren antolamenduan funtsezkoa da kostuen zenbatespen eta kontabilitate zehatza.

Aztergaia: zenbatespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbatespen : F. Azorin 8 (adib.: "Eraskinetan, elur-pilotazko laginketako zenbatespenari eta proportzioen zenbatespenari aplikatzeko moduko formula batzuk ematen dira eta zenbatesle sintetikoez ere tratatzen da laburki", "Laugarren kapituluan, karaktere hedakorren zenbatespenean, globaltasunaren eta agregazioaren nozio batzuk adierazten dira"), Matematika/LH ("bi epealdiren artean iragandako denbora zenbatetsi eta zenbatespen horiek zehaztasunez egiaztatzea"), BAO 1993-98 bitartean 21 (adib.: "Zatikako ordainketa PFEZren zeinu, indize edo modulukako zenbatespen objektiboan"), K. Busturia ("erabil-kostuaren zenbatespena, berak sarrera maximoa lortuko duela uste duen ekipamendu-erabileraren araberakoa izanik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbatespen : Euskalterm 15 (estimazio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbatespen : ElhHizt (estimación), HiruMila (estimación; zenbatespena egin: hacer una estimación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Zenbatespen: Estimación".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. zenbatetsi; onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "zenbatetsi / zenbatespen. Bi hitz horiek aurreko zerrendan onartuta zeuden B letrarekin. Orain, ordea, ez dira ageri, eta erabilgarriak izan daitezke".

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): "Bigarren itzulirako utzi dira [...] zenbatetsi/zenbatespen".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zenbatespen.

zenbatetan
Zenbat aldiz? (Galdetzailea). Igandean behar dugu pentsatu zenbatetan egin dugun aste hartan bekatu.
Loturak

Aztergaia: zenbatetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbatetsi, zenbatets, zenbatesten
1 du ad. Balioetsi, zerbaiten balioa zehaztu. Ondasunak ezin direnean itzuli, zenbatetsi egingo dira dohaintza-unean zuten balioaren arabera.
2 du ad. Kalkulatu. Zenbatetsi zenbat denbora beharko den gelako tenperatura 70 °F-ra iristeko.

Aztergaia: zenbatetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbatesle 1, F. Azorin ("Eraskinetan, elur-pilotazko laginketako zenbatespenari eta proportzioen zenbatespenari aplikatzeko moduko formula batzuk ematen dira eta zenbatesle sintetikoez ere tratatzen da laburki"); zenbatespen 31: cf. supra; zenbatestzaile 1, F. Azorin ("Azkenik, jackknife zenbatestzaileaz zenbait gogoeta azaltzen dira"); zenbatetsi 2, Matematika/LH (cf. supra, eta "Denbora-unitateak idatzi, denbora ezagunak zenbatetsi, unitaterik egokiena aukeratu eta zenbait denbora-unitate desberdinen bidez adierazi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbatespen : Euskalterm 15 (cf. supra); zenbatesle : Euskalterm 9 (estimatzaile sinonimoarekin); zenbatetsi : Euskalterm 2 (estimatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbatespen : ElhHizt, HiruMila (cf. supra); zenbatetsi : ElhHizt (estimar), HiruMila (estimar), PMuj DVC (tasar, tarifar, justipreciar, valuar, apreciar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, egokia eta beharrezkoa.

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Zenbatetsi: Estimar".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

berria da eta ez guztiz erregularra osaeraz; baina hedatua, eta onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zenbatetsi, zenbatets, zenbatesten.

Atzizkien araberako erabakiak

-etsi galdetzailearekin.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "zenbatetsi / zenbatespen. Bi hitz horiek aurreko zerrendan onartuta zeuden B letrarekin. Orain, ordea, ez dira ageri, eta erabilgarriak izan daitezke".

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): "Bigarren itzulirako utzi dira [...] zenbatetsi/zenbatespen".

zenbatez
adb. (-ago-rekin). Ikusirik zure kulpa zenbatez handiago den. Zenbatez hobea izango zen guztiok pozik eta ondo bizitzea.
Loturak

Aztergaia: zenbatez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbatezin
adj. Zenbakaitza. Haurrak, lehenbizi, elementu zenbakarriak eta zenbatezinak bereizi behar ditu.

Aztergaia: zenbatezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zenbakaitza'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+e-.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zenbakaitza.

zenbatgarren
ord. Sail edo segida batean, zein tokitan? (Galdetzailea). Jaio zirenetik zenbatgarren urtean? 1639. urtean, abenduan zenbatgarren egunean izango den ilargi betea. Konta ezazu egun hura hilabetearen zenbatgarrena den.

Aztergaia: zenbatgarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+g-.

Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

zenbatsu
zenbtz. Zenbat, gutxi gorabehera? (Galdetzailea). Zenbatsu urte ditu? Badakit zenbatsu balio dugun guk. Haur horietan zenbatsuk ezagutzen dituzte euskaraz urteko hamabi hilabeteak?

Aztergaia: zenbatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zenbatsu urte ditu?

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu 'gutxi gorabehera'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Alako etxetan zenbatsu gurdi edo karga sagar egon zitekean gutxi gora-bera" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

zenbatu, zenbat/zenbatu, zenbatzen
du ad. Multzo bateko osagaien kopurua mugatu edo zehaztu, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. Ik. kontatu 2. Banan-banan zenbatu. Kortara sartzerakoan zenbatu zituen ardiak. Ezin mugatu eta zenbatu litezke liburu onek zeruko bide artezera ekarri dituzten bekatariak. Zuen buruko ile guztiak ere zenbatuak daude.

Aztergaia: zenbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 28: ez da hau aipatzen; baina "oinarria t-duna" den kasuetakoa da noski.

Jatorrizko forma

zenbatu, kontatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

zenbatu, zenbat(u), zenbatzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

zenbatu, zenbat(u), zenbatzen.

zenbatzaile
1 iz. Zenbatzen duen pertsona edo gauza. Hauteskundeak igandean izan ziren giro lasaian, eta nazioarteko begiraleek eta boto zenbatzaileek lanari ekin zioten atzo.
2 iz. hizkl. Izen sintagmaren determinatzaile mota, haren zenbatekoa adierazten duena. Zenbatzaile zehaztuak dira bost, hamar eta zortzi, eta zehaztugabeak hainbat eta zenbait. bat zenbatzailea beti izen sintagmaren eskuinean kokatzen da.

Aztergaia: zenbatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zenbatze
iz. Multzo bateko osagaien kopurua mugatzea edo zehaztea, zenbaki arrunten segidaren arabera adieraziz joanez. Sirian egin zen lehenbiziko jende zenbatze hori.

Aztergaia: zenbatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zenbera
iz. Gazur egosiaren hondarra.

Aztergaia: zenbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: zenbera : HiruMila, ElhHizt, Casve EF, DRA, Lh DBF (eta zenberaben, zenberauena, zenberaurena), PMuj DVC, PMuj DCV; zenberatu : PMuj DVC; zenberauen : DRA ("Oih. ms."); zenberaun : PMuj DVC (azpisarrerak: zenberauen, zenborena, zenbra, zenbron, zenbereben, zenberun); zenberona : Lh DBF; zenberun : DRA ("Azkue"); zenborena : DRA, PMuj DVC; zenbra : DRA, PMuj DVC; zenbron : DRA, PMuj DVC; zenderen : PMuj DCV; zünbera : Casve FE.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbera : AB38 2, HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Etniker, Atlas Etnolingüístico de Vasconia, La alimentación doméstica en vasconia, 219. or. ("Otros derivados lácteos. Requesón. Zenbera"): "La voz en euskera para definirlo es zenbera, si bien coexisten otras como zenberen (Ainhoa, Sara-Ip), zunbe (Zuberoa-Ip), errekeson (Izurdiaga-N), gaztai-mami (Zeanuri-B), gazur-mami (Ataun-G), o gaztanbera (Zerain-G)".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'gazur egosiaren hondarra'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gazur egosiaren hondarra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Jaun-andreok! Errespetu guztiekin, zenbera, eta gaztanbera bezain hedatua da, mendebaldeko gatzatua ere, eta erdialdeko mamia zehazkabe hori baino eta zaharragoa ere bai, gainera. Eta halere, hitz zerrenda honetan, kasualitatea!, falta da. Ez dut Gorbealdeko putxa ere aipatuko, berau, gutxienez 1596.etik dokumentaturik egon arren" (1993-01-18)

zendea
iz. Iruñerrian, zenbait herrik osatzen duten udalerria. Larraun, Sakana, Iruñerriko mendebaldeko Itza zendea, Imotz eta Basaburua Irurtzunen eraginpean bizi izan dira.

Aztergaia: zendea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zendea 6: Lek Zigor ("Naparroa'ko Zendea guztietatik, Errietako Ordezkoak datoz, Errege aukeratzera"), I. Camino 5 ("Oltzako zendeara edo Olloibarrera bezala, Iruñeko eragina iristen da Goñerrira ere", "Itzako zendearen aldamenean", "Iruñerriko mendebaldeko Itzako zendea edo Gulibar", "Oltza zendeako Ibero herriko guruzpide otoitz bat ere ezagutzen dugu", "Oltza zendean dagoen Ororbia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zendea : HiztEn (Nafarroa Garaian, herri batzuez osatutako zenbait udalerrik hartzen duten izena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zendea : ElhHizt (cendea), HiruMila (medida agraria navarra), DRA (en Navarra, conjunto de varios pueblos que componen un ayuntamiento. Dic. de la Academia Española), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zendea (zendea bat). Nafarroako zenbait udalerri zendeak dira".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zendu, zen/zendu, zentzen
da ad. Pertsonez mintzatuz, hil. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Lau urte badu zendu zela. Aspaldi zendua da. Apur baten buruko, zendua izanen naizela. Gure herriko apaiz zendu berriari. Idazle bat zentzen denean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Euskaltzain zenduen oroitzapenetan.

Aztergaia: zendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zendu, da ad. (era burutuetan bakarrik erabiltzen da): lau urte badu zendu zela; euskaltzain zenduen oroitzapenetan.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ez du beste aditz-izenik, aldi burutuetan bakarrik erabiltzen baita.

zenit
iz. Zeru esferako puntua, behatzailearen egongunetiko goranzko zutari dagokiona. Ostertzetik gertu ikusten diren astroen uhinek atmosfera zati handiagoa zeharkatu behar dute zenitean ikusten direnenek baino.

Aztergaia: zenit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zenozoiko
1 adj./iz. geol. Fanerozoikoa banatzen den erez mintzatuz, hirugarrena, duela 65 milioi urte ingurutik gaur egun arte hedatzen dena. (Izena denean, Z larriz). Ik. Era Tertziario. Alpeak Mesozoikoan eta Zenozoikoan gertatutako mugimendu tektoniko batzuen ondorioz sortu ziren.
2 adj. geol. Zenozoikokoa, Zenozoikoari dagokiona. Lurralde zenozoikoak.

Aztergaia: zenozoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2002-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Zenozoiko: Harluxet (taula estratigrafikoa: eratemak); HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Zenozoikoa: EIMA.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): cénozoïque; de (Langenscheidts): Känozoikum.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

aroak-eta batera ikustekoak dira.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

maiuskula/minuskula (ik. oharra s.u. arkear).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Sistematikoki ikustekoetakoa da (Aroak).

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Onartua.

zentabo
iz. Heg. g. er. Ehunena, zentimoa.

Aztergaia: zentabo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. g.er.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-abo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.er.

zentauro
iz. Greziako mitologiako izakia, erdi gizon erdi zaldi dena. Satiro, fauno eta zentauroei buruzko antzinako istorioak.

Aztergaia: zentauro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zentauro 3: I. Elizegi ("Zentauro apuesto bat inguratu zitzaion kontsolatu nahiean baina honek ere gorputzeko zenbait zati galduak zituen denboraren enbateen poderioz"), R. Egiguren ("Laberintoa, enigma, mandala eta laburua, nahikoak izan zitezkeen, minotauroa eta zentauroa alde batera utzi gabe, baina bigarren aitzakia bati ere heldu nion"), K. Izagirre ("Espaloikoaren eta estratakoaren arteko hibrido zoragarria duzu txirrindularia, zentauro moderno bat, mitologiaren beharrik gabe, bera baituzu jainko eta biktima aldiberean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zentauro : DFrec 1 (J.A. Agirre), HiztEn (ik. Centaurus), LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zentauro : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): centaure; en (Collins): centaur; it (S. Carbonell): centauro; de (Langenscheidts): Zentaur, Kentaur.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentiarea
iz. Arearen ehunena, metro koadroaren baliokide dena.

Aztergaia: zentiarea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: centiare; ez dugu aurkitu ap. Collins.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

area, hektarea, zentiarea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentigradu
1 adj. Eskalez mintzatuz, ehun zati edo gradutan banatua dena. Ik. Celsius eskala. Eskala zentigradua duen termometroa.
2 adj. Graduez mintzatuz, eskala zentigraduari dagokiona. Ia 40 gradu zentigraduko bero saparekin.
Azpisarrerak

Aztergaia: zentigradu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-adu.

zentigramo
iz. Gramoaren ehunena (cg).

Aztergaia: zentigramo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: centigramme; Collins: centigram(me).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-amo.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentilitro
iz. Litroaren ehunena (cl). Sei euroan eskuratu ahal izango dute 50 zentilitroko botila.

Aztergaia: zentilitro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

centilitre: Le Petit Robert; Collins.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentimetro
iz. Metroaren ehunena (cm). Bigarren hormaren inguruan aurkituriko pitzadura 20 zentimetro luze zen. Zazpi metro eta laurogei zentimetro ditu lodian, eta ehun eta hamaika luzean. Zulo bakoitzak 30 zentimetrotik 40 zentimetrora behar ditu zabal. Buztinez eginarazi ditut 18 bat zentimetroko irudiak. Zentimetro koadroa (cm2), zentimetro kuboa (cm3).

Aztergaia: zentimetro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

Le Petit Robert: centimètre; Collins: centimetre.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zentimetro: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

zentimo
iz. Heg. Diru unitate baten ehunena. Paper bakoitza hamar zentimo, nahi dituenak erosi. Bost zentimoren karameluak. Hamarna zentimoko bi ogi. Eman zioten bi zentimoko bat.

Aztergaia: zentimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"Heg." marka soiltzeko eskatuz, Iparraldean ere behar baita (eta forma hori baitagokio, J-L. Davantek dioenez).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-imo.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. batez ere.

zentinela
iz. zah. Begiralea, toki bat zaintzen duen soldadua. Zigarro bat erretzeko aitzakiarekin kanpora irteten da kuarteleko sukaldaria eta han hitz-aspertu bat egiten du zentinelarekin.

Aztergaia: zentinela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. 'begiraria'.

zentipoise
iz. fis. Poisearen ehunena (cP).

Aztergaia: zentipoise

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria

Ik. oharra s.u. poise.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

zentoi
iz. g. g. er. Erraldoia. Zentoi izugarri bat, Goliat zeritzana.

Aztergaia: zentoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.g.er. 'erraldoia'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

erraldoia.

zentral1
1 adj. Zentroari dagokiona, erdigunean dagoena. Simetria zentrala.
2 adj. Barruti edo eremu guztian eragina edo eskua duena. Administrazio zentrala. Europako Banku Zentrala.
zentral2
iz. Indarretxea. Frantziako zentral nuklearren inguruko txosten bat argitaratu zuen. Zentral eolikoen aurkako martxa bat ere egin genuen.
zentralismo
iz. Sistema politiko edo administratiboa, gobernu edo administrazio funtzio guztiak gune bakar batean biltzearen aldekoa dena. Frantziar zentralismoak ez ditu inoiz aintzat hartu Frantzian dauden beste hizkuntzak.

Aztergaia: zentralismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentralista
adj./iz. Zentralismoari dagokiona; zentralismoaren aldekoa. Estatuaren lurraldean bizi diren beste nazio batzuekiko jarrera erasokorra du, eta gobernatzearen ikuspegi politiko oso zentralista.

Aztergaia: zentralista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentralitate
iz. Zentraltasuna. Denekin hitz egiteko eta akordioak egiteko prestasuna nabarmendu zuen zentralitate hori aldarrikatzeko.

Aztergaia: zentralitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zentralitate 55: Berria 35 (adib.: “Baina gaur-gaurkoz euskarak hartzen du gure artean zentralitatea”), EiTB (“Erakusketa hau hiru zatitan banatzen da, bakoitza Bartzelona garaikideko hiri geografiaren hiru zentralitate berriekin bat datorrelarik”), Jakin 5 (adib.: “Egunkariaren aferak ere, zentralitatea lortu du, dezentralizazioan oinarritzen den web sistema honetan”), Argia 14 (adib.: “PSE honek ez dauka ezker abertzalearekin paktatzeko gaitasunik, eta poloak ezin dira parekatu, alegia, ez du balio esateak EAJrekin edo PPrekin paktatzen dut eta herri honetako zentralitate politikoa betetzen dut”); zentraltasun 28: Berria 12 (adib.: “Frantziako zentraltasuna”), Jakin 11 (adib.: (“Elizaren zentraltasuna”), Argia 5 (adib.: “Judikaturaren zentraltasuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zentralitate 8: Berria 7 (adib.: “Baionaren «zentralitatea» defendituko du berriz ere”), Filosofiako gida (“Hizkuntzaren eta kulturaren euskal hausnarketaz Larramendik erabateko zentralitatea markatzen duen neurri berean, Agustin Xaho zuberotarra da euskal politikagintza modernoa definitzeko ardatza”); zentraltasun 6: Berria 3, Bat-bateko bertsolaritza 2, Txema Ramirez de la Piscina.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es centralidad / fr centralité: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

zentralismo araua da.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa zentraltasun egokituarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zentraltasuna

zentralizatu, zentraliza, zentralizatzen
1 du ad. Toki berean bildu, gidaritza bakarrera bideratu. Zerbitzuak zentralizatu. Liburutegia zentralizatzeko.
2 du ad. Politikan eta Administrazioan, aginte eta eskumen guztiak gune bakar batean bildu. Putin-i boterea zentralizatzea eta prentsa askatasuna murriztea leporatu zioten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Estatu zentralizatuak eta estatu federalak.

Aztergaia: zentralizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentralizatu, zentraliza, zentralizatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentralizatu, zentraliza, zentralizatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu.

zentralizatzaile
adj. Zentralizatzen duena. Gobernu era zentralizatzailea.

Aztergaia: zentralizatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentralizatze
iz. Toki berean biltzea, gidaritza bakarrera bideratzea. Zentralizatze prozesu batean.

Aztergaia: zentralizatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zentralizazio
iz. Zentralizatzea. Boterearen zentralizazioak arazo larriak sortu ditu toki askotan, batez ere, herri txikietan.

Aztergaia: zentralizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentraltasun
iz. Zentrala denaren, erdigunean dagoenaren nolakotasuna. Ik. zentralitate. Elizaren zentraltasuna begi bistakoa da, kristautasuna kulturaren zentroan baitzegoen orain dela gutxi arte.

Aztergaia: zentraltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

zentratu, zentra, zentratzen
1 da/du ad. Zerbait erdian jarri. Izenburuak, gehienetan, zentratuta egoten dira.
2 da/du ad. Zerbaiten bi atal zentrokide diren eran jarri. Erreminta piezarekin behar den bezala zentratu behar da.
3 da/du ad. Arreta bereziki adierazten den gauzan jarri, nagusiki langintza jakin batean jardun. Kazetaritza lanak utzi nituenetik, bi gauzatan zentratu naiz: bertsoetan eta idazten. Antonio Serrano epaileak osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batean zentratu zuen ikerketa. Onena ikasketetan zentratzea zela iruditu zitzaidan.

Aztergaia: zentratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentra, zentratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

zentrifugatu, zentrifuga, zentrifugatzen
1 du ad. Masa bat edo likido bat, abiadura handiz biraraziz, indar zentrifugoaren eraginpean jarri, haren atal edo osagaiak bereiz daitezen. Odola zentrifugatu egiten dute, osagaiak banandu eta plasma lortzeko.
2 du ad. Garbigailuan arropari ura kendu, abiadura handiz biraraziz. Bizilagunaren garbigailua zentrifugatzen hasi da.

Aztergaia: zentrifugatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentrifuga, zentrifugatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentrifugo
1 adj. Indarrez mintzatuz, zerbait biratzen ari den ardatzetik aldenarazten duena. Ik. zentripetu. Espazioan ere indar zentrifugoekin eta grabitatearekin zerikusia duten mugimenduak gertatzen dira. Abiaduraren eta azelerazio zentrifugoaren arteko zatidura.
2 adj. Tresnez mintzatuz, indar zentrifugoa baliatzen duena. Aire freskoa haizagailu zentrifugoen bidez injektatzen da gelan.

Aztergaia: zentrifugo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zentripetu
adj. Indarrez mintzatuz, zerbait biratzen ari den ardatzaren alderantz erakartzen duena. Ik. zentrifugo. Higidura zirkularra duen objektu baten indar zentripetua honela kalkula liteke: (...).

Aztergaia: zentripetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: zentripeto / ElhHizt: + / EskolaHE: zentripeto

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u: ez dago arrazoirik -o egiteko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zentrista
adj./iz. pol. Politikan, zentrokoa dena, ideologiaz eskuinaren eta ezkerraren artean dagoena. UDF alderdi zentristak ordezkari bakarra du. Liberalak eta zentristak berriz adiskidetzeko asmoz joan zen Merkel kongresura.

Aztergaia: zentrista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zentrista 76: Berria 43 (adib.: “Miarritze luzaz zentristek gobernatu dute”), EiTB 16 (adib.: “Mercierren fitxaketa kolpe gogorra izan da François Bayrou zentristaren alderdiarentzat, pisu handiko politikaria baita”), Argia 17 (adib.: “MoDemeko Jean-Marie Mailharro zentristak bozen %23,72 ukanik, bera da Frantxua Maitiarekin lehiatuko dena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zentrista 28: Berria 26 (adib.: “Halaber esan daiteke bere kargua hazi egin zaion Philippe Douste-Blazyren kasuan ere, nahiz eta jatorriz ez den gaullista bat, zentrista bat baizik”), Herria 2 (adib.: “Hor baluzke bere kide, Shimon Peres sozialista batetik, eta Tommy Lapid Shinui justiziaren ministro ohi zentrista bestetik”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es centrista / fr centriste: Elhuyar: zentrista (Pol.) / Nolaerran: zentrista / Zehazki: zentroko, zentrista / Labayru: zentrista / Adorez5000: zentroko, zentrista (Pol.).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa Pol. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Pol.

zentro
1 iz. Erdigunea, erdia. Lurrak duen lekurik beherenean, zentroaren aldean.
2 iz. Politikan, ideologiaz eskuinaren eta ezkerraren artean dagoen jarrera. Kadima zentroko alderdiak garaipena lortu zuen Israelen iragan martxoaren 28ko hauteskundeetan. Zentro-ezkerreko eta zentro-eskuineko alderdiak.
3 iz. mat. Zirkulu baten edo esfera baten barneko puntua, zirkunferentziako edo esferaren gainazaleko puntu guztietatik distantzia berera dagoena. Zirkuluaren zentroa ez dago markatua.
4 iz. Mota jakin bateko ekintzak edo jarduerak biltzen dituen gunea; ekintza edo jarduera horiek bideratzen edo kudeatzen dituen erakundea edo zerbitzua. Donostiako meteorologia zentroa.

Aztergaia: zentro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kalkulu-zentro.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

nagusituxea zen zentru forma Euskaltzaindiaren erabaki berria iritsi aurretik, baina honen ondoren zentro ari da hedatzen: -o amaieraduna hobetsi du batzordeak.

zentrokide
adj. Zentro bera duena. Bi zirkunferentzia zentrokide. Hodi zentrokideak.

Aztergaia: zentrokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

zentsore
iz. Argitalpenen eta emankizunen zentsura egiten duen enplegatu publikoa. Zentsoreek ez dute obraren estreinaldia debekatzeko moduko hutsik aurkitu libretoan.

Aztergaia: zentsore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zentsura, zentsore".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zentsura
iz. Argitalpenen eta emankizunen azterketa ofiziala, argitara eman aurretik, politikaren edo moralaren aldetik aitzakiarik duten ikusteko egiten dena; azterketa hori egiten duen erakundea. Zentsurak debekatua. Liburu txiki antzean aterako dut, zentsurari ihes egiteko.

Aztergaia: zentsura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentsura mozio, zentsura-mozio
iz. Parlamentu edo udal bateko legezko proposamena, oposizioko kideek gobernuaren politikarekiko adostasunik eza adierazteko erabiltzen dutena eta gobernu aldaketa ekar dezakeena. Italiako lehen ministroak agintean jarraitzea boto gutxiko aldeaz erabakiko da gaur, Parlamentuan bozkatzekoa den zentsura-mozioan. Gehiengo osoak ez badu zentsura mozioa onartu, zentsura mozio hori sinatu dutenek ezingo dute beste bat aurkeztu sei hilabete igaro arte. Aurrera atera da zentsura-mozioa Ribaforadan.

Aztergaia: zentsura-mozio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh362 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

zentsura(-)mozio 854.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zentsura(-)mozio 107.

Bestelakoak

adib: mozio iz. Batzorde erabakitzaileetan, kide batek edo gehiagok egiten duten proposamena. Hauteskunde Batzordearen aurkako mozio bat onartu dute legebiltzarkideek. Alderdiak mozio bat aurkeztu du. Zentsura-mozioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zentsura eta mozio sarreretan.

zentsuratu, zentsura/zentsuratu, zentsuratzen
du ad. Zentsurak debekatu edo inausi. 1967an, Irlandako Irrati Nazionalak kanta zentsuratu zuen; horrek arrakasta handiagoa ekarri zion.

Aztergaia: zentsuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentsuratu, zentsura(tu), zentsuratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zentsuratu, zentsura(tu), zentsuratzen.

zentsuratzaile
1 adj./iz. Zerbait zentsuratzen duena. Gu geu izan gaitezen geure buruaren zentsuratzaile. Publizitatearen esku luzea zentsuratzailea da. Zentsuratzaile hori zure bizitzan izandako zentsuratzaile guztien baturaren mamua baita.
2 iz. Zentsurak argitalpen eta emankizunei ezarritako irizpideak betearazten dituen pertsona. Ik. zentsore. Argitaratzekoa zen edozein liburu eta Espainiako mugetatik barrura zabaltzekoa zen edozein lan aldez aurretik zentsuratzaileek aztertu behar zuten. Zentsuratzaile asko elizgizonak izaten ziren. Filmaren estreinaldia hiru hilabete atzeratu behar izan zuten Txinan, thriller kaltegabe horren edukia zentsuratzaileen gustuetara egokitu ahal izateko.

Aztergaia: zentsuratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 55, ETC: 108.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zentsuratzaile iz. censor, -a; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: [censeur] zentsuratzaile. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

zentzabide
iz. Zentzatzeko bidea; norbaiti bere jokabidea hobetzeko egiten zaion agiraka edo ematen zaion zigorra. Iraun ezazue zentzabidean eta obedientzia santuan. Nire zentzabiderako jotzen ninduten eskolan. Prestago beti aholkua eta zentzabidea hartzeko emateko baino.

Aztergaia: zentzabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzagarri
1 adj./iz. Zentzarazten duena. Udalak isun eder eta zentzagarria ezarri die. Bazuen horrelako zentzagarri baten beharra.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulu eta kasu markarik gabe). Aterako da besteren bat, oraingo kritikari txar hauen zentzagarri.

Aztergaia: zentzagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzakaitz
adj. Zentzatzen zail dena. Ez nuen uste hain zentzakaitza izan zitekeela gizona.

Aztergaia: zentzakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zentzakaitz : HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-kaitz (IdOh: -kaitz formako salbuespentzat eman zuen batzordeak, fidakaitz bezala; baina hau fidagaitz forman eman du gero Euskara Batuko Batzordeak, erabilera urrikoetan osaera arruntekoak direlako hobestekoak; bide beretik, hau ere -gaitz formara aldatzekoa izan liteke, erabilerek bestelakorik agintzen ez dutenez).

zentzaldi
iz. Norbaiti, zentzatzeko egiten zaion agiraka edo ematen zaion zigorra. Harrituta nengoen, hain zentzaldi arinaren aurrean.

Aztergaia: zentzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): sartu da.

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten
du ad. Zentzatzera behartu. Eritasunak jendea zentzarazten du. Zentzarazteko, agintariek zigorkatzen dituztenak.

Aztergaia: zentzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentzarazi, zentzaraz, zentzarazten.

zentzarazle
adj./iz. Zentzarazten duena. Ik. zentzatzaile.

Aztergaia: zentzarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzarazpen
iz. Zentzaldia. Aditu aholkua, onartu zentzarazpena, zuhur izatera irits zaitezen.

Aztergaia: zentzarazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma-berri egokia (BiblE-n 24 aldiz ageri da; eta 3 zentzabide, eta bina zentzaldi, zentzapen).

zentzatu, zentza, zentzatzen
1 da/du ad. Zentzudun bihurtu. Diruak ahitzen zaizkionean zentzatu beharko du. Ezkondu gurarekin itsutua dagoena nekez zentzatuko da beste askori gertatuarekin. Zentzatu nintzen besteren gainean. Utz ditzagun zorakeriak, zentzatzeko ordua badugu eta.
2 da/du ad. Bide onera ekarri edo etorri. Ik. zentzarazi. Fedea galdu nahi duenari, zentzatu nahi ez badu, heriotza opa izatea ez da bekatu. Eta ez ziren zentzatu, uholdea etorri eta guztiak atzitu zituen arte.

Aztergaia: zentzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentzatu, zentza, zentzatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentzatu, zentza, zentzatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u/-a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Honen haritik egokiak iruditzen zaizkit Plazido Mujikaren zentzaetxe edo zentzaleku 'reformatorio' adierazteko (Plazidok marraz bereizita idazten ditu, baina egokiago deritzot aipatu formak erabiltzeari)" (1997-07-14)

zentzatzaile
adj./iz. Zentzatzen duena. Jainkoa zentzatzailea da eta berebat urrikaltsua.

Aztergaia: zentzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzatze
iz. Zentzudun bihurtzea; bide onera ekartzea edo etortzea. Zentzatze hartan zeure zentzutik ilkitzen bazara.

Aztergaia: zentzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen
da/du ad. Batez ere zub. Nahasi, asaldatu. Zertako Birjina Saindua zentzordatu zen Aingerua ikustean?

Aztergaia: zentzordatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen. Batez ere Zub. da/du ad. 'nahasi, asaldatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zentzordatu, zentzorda, zentzordatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub. batez ere

Forma baten adiera(k)

nahasi, asaldatu.

zentzu
1 iz. Ongia eta gaizkia bereizteko ahalmena; bereziki, zuzen, zuhur edo egoki aritzen denaren, arinkeriarik gabe jarduten duenaren nolakotasuna. Nik ez dut uste euskaltzaletasuna eta zentzua elkarren etsai direnik. Zentzu gutxikoak edo Jaunaren beldur gutxikoak direnak. Zentzua du, buztana bezain laburra. Hobe izango dugu buruaz eta zentzuaz baliatu. Zeure zentzutik ilkitzen bazara. Han dut utziko mundua, galtzen ez badut zentzua. Botilaren zolan zentzua ahantzirik. Zentzua pixka bat nahasten hasia zitzaion. Jendearen zentzua ahulduz doala. Ez dut nik uste, eta ezin dezake zentzuz jantzitako gizonek uste izan, euskalduna sortzez, izaeraz, beste inor baino gogo-meharragoa denik.
2 iz. Izateko arrazoia. Ba al du zentzurik, garraio publikoa izanda, jende guztiak hirian automobila erabiltzeak?
3 iz. Ideiez eta kidekoez mintzatuz, koherentzia, funtsa. Zure hitzek ez dute zentzurik.
4 iz. Esanahia. Ik. adiera. Katolikoek behintzat beste zentzu bat ezartzen diote Kristoren hitz horri. Gaizki hartu zuen Larramendik hitzaren zentzua.
5 iz. Konortea. Zentzu gabe erori zen.

Esaera zaharrak

Bihotza eta zentzua guduan dira beharrago iskiluak baino.

Aztergaia: zentzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zentzu, gorputz zentzu.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'zuhurtasuna'. 2 'esanahia, adiera'. 3 'konortea'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zentzuzko .

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

1 zuhurtasuna; 2 esanahia, adiera; konortea. Cf. sentsu (Ipar. 'zentzumena').

zentzuan
adb. Zentzu onaren jabe. Badio Plutarkok ere gaitz dela amoros izatea eta zentzuan egotea. || Bere zentzuan dagoen inork ere egingo ez lukeen bezala.
Loturak

Aztergaia: zentzuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZENTZUAN a) En su sano juicio. Eta badio Plutarkok ere gaitz dela amurus izaitea, eta zentzuan egoitea. Ax 341 (V 227). Deabruak-arturik egon zan gizona Yesusen ondoan eseria, yantzia ta bere zentzuan zegola arkitu zuten (Mc 5, 15). Ir YKBiz 190 (Lç zenzaturik). Sekule ez aiz zentzuen sartiko (AN-erro). Inza NaEsZarr 2332. (Precedido de bere, neure, etc.). Zu [baitzara] zeure tentuan eta zentzuan, eta hura handik athean eta kanpoan. Ax 311 (V 206). b) Con atención. "Zentzuan ibilli behar da (B)" Gte Erd 203 (junto a zazpi zentzuekin, sentidu guziekin, etc., de otras zonas).

adib: zentzu 1 iz. Ongia eta gaizkia bereizteko ahalmena; bereziki, zuzen, zuhur edo egoki aritzen denaren, arinkeriarik gabe jarduten duenaren nolakotasuna. Nik ez dut uste euskaltzaletasuna eta zentzua elkarren etsai direnik. Zentzu gutxikoak edo Jaunaren beldur gutxikoak direnak. Zentzua du, buztana bezain laburra. Hobe izango dugu buruaz eta zentzuaz baliatu. Bere zentzuan zegoen. Zeure zentzutik ilkitzen bazara. Han dut utziko mundua, galtzen ez badut zentzua. Botilaren zolan zentzua ahantzirik. Zentzua pixka bat nahasten hasia zitzaion. Jendearen zentzua ahulduz doala. Ez dut nik uste, eta ezin dezake zentzuz jantzitako gizonek uste izan, euskalduna sortzez, izaeraz, beste inor baino gogo-meharragoa denik. Hemen indartsuak, zentzuz dihardutenak gertatuko dira garaitzaile. Zentzuz jokatu.

zentzuan 2: EiTB (“LUIS:(Lasaiago, kontrola dauka berriz) Zentzuan sartu arte“), Karmel (“Etsenplu har dezagun zentzuan garenak Ikusirik munduan diren xangrinak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zentzuan 3: Patziku Perurena (“dirua ematen diete gainera zoro hauei, etxerako laguntza moduan; hilero erregeren mandatari batek aztertzen ditu, baten bat zentzatu den ikusteko, eta zentzuan sartu dena libre uzten dute, bere erromes bidean segi dezan eta etxera itzul dadin”), Joan Mari Irigoien (“neure gogo guztia Elbiraren baitan neukan: jatean, edatean eta ohean netzanean hartan pentsatzen nuen, eta ametsak ere hartaz egiten nituen; ero nintzen, itsu nintzen, zentzutik kanpoan nintzen, zeren, Plutarkok ere zioen bezala, gaitz zen amoros izaitea eta zentzuan egoitea... baina, ai zer dohatsua nintzen, bertzalde, jaun André!”), Jose Morales (“Alferkeria, liskarrak, berritsukeria eta istiluak nagusitu ziren sexu ederrekoen artean, hainbesteraino, ezen mujikek behin eta berriro jotzen baitzuten nagusiarengana, honelakoak esanez: "Jauna, zentzuan sartu emakume madarikatu hori!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Idiomatikoa da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zentzu sarreran.

zentzudun
adj. Zentzua duena, zentzuzkoa, zentzuz jokatzen duena. Madariaga zentzuduna Baroja buruarinaren bideetara labaindu zaigu. Valle-Inclán, ordea, zentzudunago agertzen zaigu bere eroan gaurko gazte zoroak baino.

Aztergaia: zentzudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zentzugabe
adj. Zentzurik ez duena; zentzurik gabe jokatzen duena. Mutil zentzugabea. Edozein haur zentzugabek ere egin dezakeen gauza. Zenbaiten jokabide zentzugabea dela medio sortu dela bitasuna batasunaren truk. Uste eta itxaropen zentzugabea. A, eroa, zentzugabea, zer mintzo haiz? Dohakabe zentzugabea!
Azpisarrerak

Aztergaia: zentzugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zentzugabeko.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe(ko): oro har, -gabe (eta -orde) formako eratorriak dira hobestekoak, -gabeko (eta -ordeko) formakoen kaltetan (cf. -gabekeria, -gabetasun, -gabetu pilaketak).

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zentzugabeko.

zentzugabekeria
iz. Zentzugabea denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua; zentzugabeari dagokion egite gaitzesgarria. Ik. burugabekeria; zorakeria; erokeria. Eta hala ere nahiago duzu munduaren zentzugabekeria. Gerraren zentzugabekeria argi baino argiroago erakusteko. Aizkora latinetik datorrelako ustea niri ez zait iruditzen batere zentzugabekeria. Ez da gure artean maila honetaraino igo zentzugabekeria. Gaiztoa bazen ere, aditurik Jaunaren hitza, ezagutu zuen bere zentzugabekeria. Zentzugabekeriak esaten.

Aztergaia: zentzugabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-.

zentzugabeki
adb. Burugabeki, zentzurik gabe. Zentzugabeki aritu da.

Aztergaia: zentzugabeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-, -ki.

zentzugabeko
adj. Zentzugabea. Zentzugabeko animalien eran.
Loturak

Aztergaia: zentzugabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zentzugabeko, absurdo.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zentzugabe sarrerari dagokion azpisarrera.

zentzugabetasun
iz. Zentzurik eza. Ik. zentzugabekeria. Zentzugabetasuna agerikoago izan dadin, bata bestearen ondoan ematen ditu Linazasorok jokaera absurdoaren adierazgarriak pasarte honetan.

Aztergaia: zentzugabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-.

zentzugabetu, zentzugabe/zentzugabetu, zentzugabetzen
da/du ad. Zentzurik gabe, izateko arrazoirik gabe, gelditu edo utzi. Azkenaldi hartan Londresko eguneroko bizimodua zentzugabetuz joan zitzaion Lucyri, iruditzen baitzitzaion alferrik zegoela bertan, denbora galdu besterik ez zuela egiten. Horrek ez du borroka zentzugabetzen.

Aztergaia: zentzugabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zentzugabetu, zentzugabe(tu), zentzugabetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zentzugabetu, zentzugabe(tu), zentzugabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-.

zentzukide
adj./iz. Hitzez-eta mintzatuz, zentzu edo adiera berekoa. Ik. sinonimo.

Aztergaia: zentzukide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiera berekoa.

zentzumen
iz. Sentipen mota jakin bat hartako den organo baten bidez hartzeko ahalmena. Gorputzaren zentzumenak. Ikusmena, entzumena, eta gainerako zentzumenak. Giza zentzumenek hauteman ezin dezaketena. Entzuna nuen, udazkenak hiru zentzumen ernarazten dituela: ikusmena, entzumena eta usaimena.

Aztergaia: zentzumen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zentzun
iz. bizk. Zentzua. Ez, ordea, gazteari zaharraren zentzunik eskatu.

Aztergaia: zentzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: ik. zentzu / HiztEn: ik. zentzu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. zentzu

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zentzun / zentzu / zentzumen. Zentzun: pertsonen adimena, gauzak egoki egiteko sena (Umearen zentzuna, etxean entzuna). Zentzu: esanahi, sentidu (Horrek ez du zentzurik). Zentzumenak: usaimena, ukimena, dastamena, ikusmena eta entzumena".

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. zentzu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-markarekin. 3- Bidaltze-oharra eman: zentzun (Bizk.) h. zentzu. || 1- Ezinbestekoa, bizkaieraz horixe baita formarik nagusiena.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan aipatuko da oraingoz lantaldeak proposatu duena.

 - Erabakia: (AS-MU / 2011-06-15): zentzunbako onartu denez, koherentziari eutsiz, zentzun ere onartu da.

zentzunbako
adj. bizk. Zentzugabea. Horietariko mutil zentzunbako batzuk ibiltzen zitzaizkion beti zirika.

Aztergaia: zentzunbako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

Aski da zentzun aipatzea.

Informazio osagarria

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-markarekin. 3- Definizioa ere eman: 'zentzugabea'. || 1- Ezinbestekoa, bizkaieraz horixe baita formarik nagusiena. Kontuz: [H: Aski da "zentzun" aipatzea] dio oharrak, baina zerrendan ez da halakorik jaso... Ikus gure aurreko oharra ("zentzun").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu egin da forma, eta azalpentxoarekin eskainiko: "zentzunbako izond. Bizk. 'zentzugabea'".

zentzuneko
adj. bizk. Zentzuduna, zentzuzkoa. Zentzuneko gizona. Zentzuneko gauza bat ez du esan sermoi osoan.

Aztergaia: zentzuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZENTZUNEKO (-nz- Lar, Añ (V)). a) "Sensitivo, sensual, que pertenece a los sentidos" Lar. "Sensivo, que pertenece a los sentidos" Añ. Pena zentzunekoa, eta au da almen eta zentzun guztietan su amatauezingarriak edo itxungiezingarriak emoten dituzan berotasun, neke, ala eta tormentuak iragoten egotea. Itz Azald 41. b) (V-gip). Sensato, juicioso, razonable. "Neri zure gizona beti pentsau izan jata zentzuneko personia" Elexp Berg. Eta gauzarik okerrena zan, zentzuneko gizonak eurak Tramanaren esate gaiztoak ontzat emotea. Ag Kr 175. (Ref. a cosas). "Zentzuneko gauza bat eztau esan sermoi osuan" Elexp Berg. Adiskide, ezteutsut entzuten zentzuneko gauzarik. Osk Kurl 117.

Ez dugu aurkitu zentzuneko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zentzuneko 3: Juan Martin Elexpuru 2 (“Baina zentzuneko gizonak ulertuko du lekuak, mendeak eta gaiak ez didatela uzten honelako delitu baten izaera aztertzen”), Filosofia apaingelan (“Amarekin edo arrebarekin edo alabarekin gozatzea ekintza kriminal bat izan daitekeela bururatzea ere... Nola eror liteke zentzuneko gizona halako zentzugabekeria batean?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da. Halako batzuk sarrera gisa jasota daude (esaneko, hitzeko), baina komeni da guztiak berdin jaso diren ikustea, ala azpisarrera gisa jaso diren.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

adj.

zentzutasun
iz. Zentzua. Batasunarekin lortuko dugu zentzutasuna nagusitzea.

Aztergaia: zentzutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zentzua'.

zentzuz
adb. Zuzen, zuhur edo egoki, arinkeriarik gabe. Ik. tentuz. Badaki zentzuz mintzatzen, eta izariz. Bizi beharrak agintzen dik hemen, eta zentzuz jokatu beharra zegok. Hemen indartsuak, zentzuz dihardutenak gertatuko dira garaitzaile.
Loturak

Aztergaia: zentzuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZENTZUZ (c. sg. A). a) Juiciosamente, con sentido común. Amoria ezin zenzuz ezin daite goberna, / anhitzetan honesten du guti behar duiena. E 139. Ongi gobernatu / bear duela eta / zentzuz portatu. It Fab 210. Eta zentzuz yokatzekotz, nihoiz segurekoa, / airekoaren menturan ez dela utztekoa. Gy 29. Entzun ondoan, badaki zentzuz mintzatzen eta izariz. JE Ber 47. Soin azikeraren oñarria zentzuz egindako soinketa da. "Una gimnasia racional". EAEg 31-1-1937, 944. Galdetuko du norbaitek zentzuz. Etxde AlosT 86. Bero aldia joan eta zentzuz pentsatzen zuanean bildurra sartzen zitzaion. JAIraz Bizia 56. Bizi ta atsegin eta zentzuz mintzo baitzan. Or Aitork 78. Nork jokatu du iñoiz denetan zentzuz, eta adimentu utsaren arauz? Txill Let 40. Bizi bearrak agintzen dik emen, eta zentzuz jokatu bearra zegok. NEtx LBB 113. Mintzatzen danaren izen ona neurriz ta zentzuz babesten ta gordetzen dutenak. Berron Kijote 80. Zentzuz itzegitea bearrezko bada, ondo entzutea ere berdintsu noski. EZBB II 141. Nahi badu zentzuz hartu eta sinetsi: oro ez dituela halere gaurko berritasunak berekin. Larre ArtzainE 171. Hemen indartsuak, zentzuz diardutenak, gertatuko dira garaitzaile, ez amesgileak. MIH 392. Zentzuz eta buruz joka zezaketen haiel ere. Ib. 394. b) (Lar, Añ A). Mentalmente.

adib: zentzu 1 iz. Ongia eta gaizkia bereizteko ahalmena; bereziki, zuzen, zuhur edo egoki aritzen denaren, arinkeriarik gabe jarduten duenaren nolakotasuna. Nik ez dut uste euskaltzaletasuna eta zentzua elkarren etsai direnik. Zentzu gutxikoak edo Jaunaren beldur gutxikoak direnak. Zentzua du, buztana bezain laburra. Hobe izango dugu buruaz eta zentzuaz baliatu. Bere zentzuan zegoen. Zeure zentzutik ilkitzen bazara. Han dut utziko mundua, galtzen ez badut zentzua. Botilaren zolan zentzua ahantzirik. Zentzua pixka bat nahasten hasia zitzaion. Jendearen zentzua ahulduz doala. Ez dut nik uste, eta ezin dezake zentzuz jantzitako gizonek uste izan, euskalduna sortzez, izaeraz, beste inor baino gogo-meharragoa denik. Hemen indartsuak, zentzuz dihardutenak gertatuko dira garaitzaile. Zentzuz jokatu. // ernari 1 adb. Ugaztunez mintzatuz, sabelean umekia duela. (Bakarrik animaliez, eta ez emakumeez, mintzatzeko erabiltzen da). Ik. haurdun; umedun. Untxi emea hilabete egoten da ernari. Ernari jarri. || Irud. San Pauloren pasarte hau arraitasunez ernari dago, esperantzaz hanpatua. Zentzuz ernari agertzen zaizkigu bere esanak. // [s.u. eskas] eskas izan du ad. Ipar. Falta izan. Ura eskas dute. Emaguzu eskas duguna. Gabeei zuk ematen diezu eskas duten ondasuna. Beti eskas dut oherakoan amaren musu beroa. Deusen eskasik ez zuen. Eman diezaguke eskas dugun laguntza. || da ad. Euskaraz anitz hitz eskas dira. Zentzuz eskas direnak. Zerbaiten eskas direnak: zerbait falta dutenak. // [s..u. funts] funtsez adb. Behar den bezala. Lana zintzo egin du eta funtsez. Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Funtsez eta zentzuz mintzatzen zaigu Truebaren idazlanez. // jantzi 8 da/du ad. Irud. Lurra behar bezala zuhaitzez jantzia balego. Izotzak arbolak zilarrez jantzi zituen. Irudiz ongi jantzitako liburutxoa. Ondasunez ongi jantziak zeudelako. Zuhur hitzok, mamia euskal mami garbi ez bada ere, euskal azal ederrez jantziak agertzen zaizkigu. Haren idazlanak osotoro biltzeaz gainera, argibide ugariz jantzi ditu. Zentzuz jantzitako edozein gizonek uste duena. Jakintza-gaietan ongi jantziriko gizona. Ez gara gehiegi, ez gaude jakitez jantziegiak, hizkuntza larri dabilkigu. Harritxabaleta berrogeita sei urteko gizon sendo eta buruz jantzia da. // jokatu 4 da/du ad. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Norbaitekin edo egoera jakin batean, aipatzen den moduan aritu edo jardun. Ik. portatu; gobernatu. Era lotsagarrian jokatu dugu maiz kultura gaietan. Zer diote gure aitzinekoek, nola jokatu dira, zer egin dute? Ederki jokatu dira. Langileekin bakea nahi duen ugazabak garbi jokatu behar du. Oker jokatu ote zuen bere emaztearekin? Buruz eta zentzuz jokatu zuen Erromak auzi horretan.

zentzuz 554: Aizu 2 (“Uneoro zentzuz eta tentuz jokatzen saiatu dira”), Argia 30 (“Trufa ez dugu beti norabide berean egiten, pertsona berdinen inguruan; zentzuz aldatzen dugu, auzokoaren gainean lehendabizi, gure buruaz gero...”), Berria 202 (“Eta harekin bizitzea tokatzen zaigunez, zentzuz kudeatzea da egin dezakegun aukera onena”), Deia 9 (“Mungiak zentzuz jateko tailerrak hartuko ditu gaur arratsaldean”), Deustuko Unibertsitatea 41 (“Lege honek zentzuz garatu du 1881eko Legeak «eskumen erlatibo» izenaz aipatutakoaren prozesu aldea, hemen kontuan hartu baita Konstituzioaren 24. artikuluko bigarren paragrafoa”), DiarioVasco 15 (“Orioko Bildun garbi dugulako inbertsioak onura direla baina tentuz eta zentzuz egindakoan”), Europar Batasuna 3 (“estatu kideen ekonomian nahasmendu larriak ekidin behar dira, eta Batasunean ekoizpena zentzuz garatzea eta kontsumoa zabaltzea bermatu behar da”), Euskal Herriko Agintaritza 6 (“Zerbitzuak ekitatez banatuko dira lurralde osoan, eta baliabideak zentzuz aprobetxatzen ahaleginduko da”), EiTB 91 (“Zentzuz jokatuz lortuko dugu”), ElCorreo, Elhuyar 4, Elkar 29, Consumer 48, Espainiako Gobernua 8, Euskaltzaindia 2, Goiena, Gomylex 6, Jakin 19, Karmel 3, Laneki 22, Nafarroako Gobernua, UEU 6, Uztarria 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zentzuz 198: Berria (“Zentzuz berba egin zuen beteranoak”), Herria (“Erakuts dezagun zentzuz ari girela eta ere bihotzez, Euskal-Herria maitez”), Joan Mari Irigoien (“Frai Antonio de Guevarak bere kroniketan egin ohi zuen moduan, baina zin degizut ezen hori ez dela horrela izan, ezta gutiago ere, zeren, alde batetik, noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz eta zentzuz erabili baititut”), Elizen arteko Biblia (“Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik”), Jose Angel Irigaray (“Zentzuz eta tentuz jokatu beharra dagoela...”), Koldo Zuazo (“Baina egin zen guztia ez zen zuzen eta zentzuz egin, eta horixe da orain konponbidean ipini behar duguna”), Jose Morales (“Aberats bat hil da, bere ondasunak zentzuz eta zuzenbidez banatu gabe; diruzaleak berehala inguratu dira bazter guztietatik, gizakion berezko joera da hori...”)...

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Instrumentalean lexikalizatutako adberbioa da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zentzu sarreran.

zentzuzko
1 adj. Zentzuz jokatzen duena. Emakume zintzo eta zentzuzkoa.
2 adj. Arrazoizkoa. Agintariei erakutsi behar diegu gure eskaerak bidezkoak eta zentzuzkoak direla.
Loturak

Aztergaia: zentzuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2002-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zentzu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zeozer
izord. Heg. Zer edo zer. Zeozer aditu dugu, bai. Pentsatu al duzu zeozer? Beti zeozeren falta badago.

Aztergaia: zeozer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-12-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zer edo zer azpisarrerako oharra: "Zer edo zer (única forma en textos orientales) y zeozer son las formas más generales. Hay además zedozer en Etxaide y en Mirande (que tbn. emplea zer edo zer), zegozer en Kirikiño (junto a los más frecs. zeozer y zer edo zer) y T. Etxebarria, y zerozer en un ej. de Txirrita"; eta hor jasotako testuinguruetan zer edo zer : Mb IArg ("uste duenak bera [berez ta lagunik bage] bai dela zer edo zer, ez daki zer esaten duen", "Eskarnioka esaten dute ez aditzeko obea den zer edo zer"), Mb OtGai ("Bekatura eraman oi zaitu, dakizun aldietako joko hark, edanak, danzak [...] edo zerk edo zerk?"), Mg PAb ("Jan egizu zer edo zer; bada gosetuko zara ibilijaz"), AA II ("Eta beldur naiz, zer edo zer gertatuko zala"), Dh ("Mundu huntako atsegina ezta behinere osoa; bethi zer edo zer eskas da osoki ta alde guzietarik dohatsu izateko"), Aran SIgn ("Etorri zitzaizkan ala ere nolabait zer edo zertan gaixotegian berari laguntzeko bere lengusu bi"), HU Aurp ("Eta Drumont delako hura ere ez ahal zuten balin ba preso ezarriko, ez balitz izan, zer edo zer, edo kolpe, edo gezur, edo ohointza, hots, zerbeitez hobendun?"), Ag AL ("Baiña zer edo zer berba egiteko gogoa bere badaukat"), Ag Kr ("Zer edo zer egin bearko dot, obeto ezpanoa"), Abar Goi ("Zer edo zerkin estali bear dutelako beren alperkeria", "Ezingo aiz horrela egon, zer edo zertan asi adi... Zer edo zer egintzak"), Zait Sof ("Yainkoarekiko zer edo zerk bultzatzen bai nau"), Lek SClar ("Lenagokoa dalako? Ez det uste; beste zer-edo-zergatik baizik"), Zerb Azk ("Han zer edo zer kausi ginezake Nahasmendu-Handiaren denborakoa"), Osk Kurl ("Etzegoan ikastetxean, zer edo zer bere kontra etzuan ikaslerik") , MEIG ("Zer edo zer ikasia dugu ezinbestean"); ze o zer : A BGuzur ("Artuik ze o zer, il baiño lenago"); zeozer : Kk Ab ("Ba, zeozer asmau bihar yuagu, mutil; bestelan galduak gaituk", "baita norberen burua zer edo zertzat daukanarentzako bere"), Lek EunD ("Goibeldu egin gaitu oroipen onek, osaba. Jo dezagun beste zeozertara"), Erkiag Arran ("Ez ete dago, gero, zeozer zeuen artean"), Bilbao IpuiB ("Dana dala, beste zeozeren susmoa laster artu neban", "Musean irabazi deustak, baña neuk be zeozetara irabaziko deuat"), SM Zirik ("Ezkondu edo zeozer eitxeko ordua dok"), Alzola Atalak ("Or dago ba eginbearra, zeozetan asi gure badogu"); zedozer : Etxde AlosT ("Zedozer egin bear diagu bada"); zegozer : Etxba Ibilt ("Etxeko-andriak, aurretik zegozeren aztarrana baebala"); eta aip. Añ LoraS, AB AmaE, Azc PB, Jnn SBi, Inza Azalp, KIkG, Muj PAm, Alz Burr, Mde Pr, Gazt MusIx, Lab SuEm, Salav, Berron Kijote; zeozer : Noe, Altuna, Or Tomes, Enb, EgutAr, Laux BBa, Akes Ipiñ, And AUzta; erabilera bereziagoetan, Bilbao IpuiB ("Ia gero emoten deutsazuen zeozer onik, pernil zatitxo bat edo", "Ezagun-ezagun yakon zeozer txarrik gertatu yakona"); Eguzk GizAuz ("Etxe, nai solo nai beste zer-edo zeren ugazaba ta jabe izan daitezan"), SM Zirik ("Bestela or ikusiko zaitxuet kaña banakin edo beste zeozerkin"), Zait Plat ("Ez det uste. Beste zer-edo zergatik baizik"); Kk Ab ("Alkatiak au entzun ebanian, zer-edo-zer berotxua zan bera, esan eutson"); Lek SClar ("Kantaren mamiaren azterketa egin naiko nuan [...]. Ez da gauza aundirik izango. Bañan bai zer-edo-zer jakingarri"), Azc PB ("Berak daukala zer edo zertxu emoteko semeari"), Ezale 1899 ("Zer edo zertxu"), BEnb NereA ("Bertso batzuek abestuteko ona nabe gaur ekarri, zeuzertxu emen esan dagidan ospatzen gauzan jaiaiti"); HU Aurp ("Horra zer edo zertsuren erraitera jina zitzeien errientei jaun prefeta Baionako hirira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeozer forma 131 aldiz jaso da: Arriand ("Zeozer ondo eitteko, beste biderik eztago"), Kk 2 (adib.: "Ba, zeozer asmau biar yuagu, mutil"), I. Larrakoetxea 6 (adib.: "zeuon ama nozue ta guztioi dakatsuet zeozer"), Euzkadi 1930 ("Baita bere, izango, leiteke, gauza polita arratsaldean Udalak Iminiko baleu aurreskularian sariketea, erriko jayak euki dayen zeozer euskeldun usaña"), I. Enbeita ("Abestuko dabe, ba, gaur errijetako umerik geyenak, eta elduten diran etxerik geyenetan saritzat zeozer ixango dabe"), Euzkadi 1935 ("Bidez ikusten ziran geyenai, be, zeozer esan-barik ezeutsen isten"), X. Gereño 3 (adib.: "Sendi, famili bat aurrera eroateko, zeozer zihurra behar dot"), SM Eztenk ("Bonbillia erre dan ikusi edo zeozer"), J.M. Torrealdai ("Zeozer aditzera emateko jaio oi dira noski"), J. Etcheverria 2 (adib.: "Azkenik, eztabaida hontatik zeozer iritxi dela dirudi"), Aurraitz ("egun atan zeozer txarra jazo leitekean ustez"), Karmel 1971 ("zeozer nintzalakoan"), J.M. Etxebarria ("Eusko Jaurlaritzak zeozer egiten dau eta Diputasinoek bere bai"), ErlijOEO/3 eta 4 2 (adib.: "Guzti orregatik eta zure lan-idatzi onetan zeozer dugun guztion izenean"), J.R. Etxebarria 2 (adib.: "Hori bai, lantzean behin zorrotokian maletinen bat edo beste zeozer sartu beharko ez baleu, ez leuke motorra non dagoan ere jakingo, kontixu"), F. Zubiaga ("Zeozer artuko dozue"), J.L. Beobide ("Ostatura eroan eban Joanes, eta an lapiko bitan, zeozer ekarri eutson, narruz estalita"), Alzola BAtalak ("Ez da gauza aundia, baiña amazortzigarren gizaldiko textuak izateko, zeozer da euskal literaturan"), Onaind ("Eta zerutik jatxi dan illezkorren bat ba'litz, zeozer gertatzen dauskue jainkoak"), Zug ("Zeozer txarki egiten dugunean"); eta JJIrazusta, F. Olariaga 4, A. Begiristain, Mekanogr, Habe, I. Tapia, Agur 1973, J. Arenaza, A. Urizar, J.A. Arana M., A. Lasarte 2, Onaind, I. Zubiri, B. Otazua 2, J.C. Etxebeste, J. Cillero, A. Ugidos, Zeu zeutara 2, Deia 1990, Hemen 1988 2, Aizu! 1988, Txor-Txor/5 3, Gure Aita/2 4, Txantxangorria 3; X. Amuriza, A. Arana, J. Etxarri, T. Irastorza, J.M. Irigoien, E. Jimenez X. Mendiguren E., J. Sarrionandia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeozer : DFrec 4, AB38 1, AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeozer : EuskHizt (ik. zer edo zer), HiruMila, DRA, PMuj DVC // Ez dugu zeozer forma aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: ik. zer edo zer / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

jasotzekotan, dagozkion markekin jasotzekoa da: "Heg. Beh. 'zer edo zer'".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-markarekin. 3- Bidaltze-oharra eman: zeozer h. zer edo zer.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu da forma, baina marketan ez da "Beh." aipatuko: "zeozer Heg. 'zer edo zer'".

zepa
iz. Metalen meak urtzean, harrikatza erretzean edo metalak araztean gertatzen den hondakin gotorra. Bidea zepa apur batez gogortu.

Aztergaia: zepa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'metalen hondakina'.

zepelin
iz. Aireontzi handia eta zurruna, von Zeppelin alemaniar kondeak asmatua. Zepelinak bonbaz beteak goiko hodeien artean.

Aztergaia: zepelin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

"... por el Conde Ferdinand von Zeppelin". // OfQuLF: dirigeable rigide || Ferdinand von Zeppelin || inventeur et constructeur de ce type de dirigeable.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "(mozkorraren adieran) "Ordurako izugarrizko zepeliña arrapatua eduki" (Manuel Lasarte). "Asko sartu ta zepelin izugarria arrapatu" (ManuelLasarte)" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: nazioarteko forma zeppelin da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): 'Zepelin ala zeppelin behar duen bozkatu da. Lehenbiziko forma onartu da: hamar boto hiruren kontra. Beraz, zerrenda dagoen-dagoenean utzi da'.

zepo
1 iz. Atxilotuei oinetan edo eskumuturretan ezartzen zaizkien burdinak; hankak, eskuak edo lepoa sartzeko zuloak dituen ohola, atxilotuak estekatzeko eta zigortzeko erabiltzen dena. Zepoz estekaturik. Burdinazko zepo batean eskuak sarturik. Lehenbiziko pena, zepoan sartzea.
2 iz. Piztiak-eta harrapatzeko metalezko arte edo harrapagailua, zanpatzean edo bertan dagoen jakia ukitzean ixten dena. Otsoak harrapatzeko zepoak. Ez dugu ihesbiderik, zepoan harrapatuta gaude.

Aztergaia: zepo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

segada, lakio, zepo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "tranpa hitza ere, biak maileguak izanik ere" (1993-02-20)

zer
1 det. Izen baten aurrean, honen nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat ordezkatzen duen hitza. (-r- bakunarekin. Galdetzailea). (Dagokion izenak adierazten duena gauza bat edo gauza bat baino gehiago izan daiteke). Ik. zertzuk. Zer gauza dira aingeruak? Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Zer gizon modu dugu andaluziarra? Zer bidetatik hara joan uste duzu?
2 (Izena ezabaturik; ordezkatzen duen izenak gauza bat edo gauza bat baino gehiago adieraz dezake). Zer da hori? Egia zer da? Zer da Jainkoa? Zer dugu hobe? Zer gehiago egin behar dugu? Batasun hori zer den jakin nahi zenuke. Izan duen harreraz, zer diozue? Zer behar duzu gehiago? Beste zer nahi duzu? Zer besterik egin daiteke? Zer egin? Zer aldatu da geroztik hona? Zer ari gara? Eta horiek gabe zer egingo du bekatariak? Zerk ikaratu zaitu? Zerk egiten du nobelagilea nobelagile gailen? Zeren beldur haiz, Herodes, erresuma galtzeko? Zeri begira zaude? Zertan ari gara? Zertara etorri da? Zertara gehiago behartzen gaitu aginte honek? Nolakoa ekarriko du maleta?, zerez beteta?, zer utziko du atzean? Zertaz egina da krisma santua? Zertzaz erdiesten da Paradisuko loria? || (Berez galdetzen denaren aurretik). Zer, bada? Zer, ez duk Jainkoaren beldurrik? Zer, hori ere badugu? Zer, ez duk ezagutzen Piarres Adame?
3 (zer axola dio edo kidekoen ordain gisa). Aditzaren aldi horiek gaztelaniaz bereizten direla, eta guri zer? Bai, eta zer?
4 (Zehar-galderetan). Badakizu zer esan duen. Aditzera emango dizuet zer den agintzen zaigun aitortza hau. Zertan eta zergatik dauden kontra. Berrikuntza zertan datzan erabakitzeko. Zertaz ari garen jakin behar dugu aurrenik. Ez dakit zertaz mintzo zaren. Atzetik zer etorriko, beldur dira.
5 (Erlatibozko esaldiak eratuz). Ik. zeregin; zeresan; zerikusi. Europan bertan badaukagu zer ikasia ugari luzarorako. Guztiok aurkituko dugu han zer ikasi. Badago oraindik zer bilatu eta zer ikertu. Zer erantzun handia duela halakoak. Zer kontatu handirik ez zuten izan. Zer jana ahitu zitzaielako. Izango zutela zerekin bizi. Ez da zertaz harri.
6 (Harridura adierazteko). Ik. zein 7. Zer bihozmin ama haientzat! Zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea! Zer eztarria! Zer gazteria ederra! Zer itsuskeria! Zer polita den! A!, zer ona zaren! O, Jauna, zer gaizki egin dudan! || Zer kalte, zer bidegabe ez diot egin neure buruari!
7 iz. Gauza, izakia. Munduko zer bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaiolako. Bihotzondoa badu; egiazko lirikoa osatzen duen zera, ordea, euskaraz geroztik agertu den zer berezi hori, falta zaio. Euskal historia zertu gabeko zeren linboan-edo dagoela. Lizardik, zerak nortzean, izan du bere eredua. Bizi honetako zerek ez gaituzte asetzen. Euskal Herria maite uste dugunok ez ditugu maite horrenbestez neurri berean Euskal Herrian diren edo izan diren zer guztiak. Zerbaiten alde jokatu dut beti eta arrisku berriak ikusten ditut orain maite ditudan zer horientzat. Gure zeretan ez duzu ikustekorik.

Esaera zaharrak

Ahalkegabeak bitu [= ukan bitza] eper erreak; zer ahalkorrak?, ogi-mokorrak. Eli doilorrean ez da zer hautu, eta bizar-gorritan gutxi zer sinistu. Ez da zer eska gari zumarrari. Gezurtiak zer du merezi?: egia esatean, ez sinetsi. Zer da mira, ardiak otsoari ihes ari badira?. Zer ikusi, hura ikasi.

Aztergaia: zer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

adimen eta moral zerak.

Euskaltzaindiaren Arauak

(-r bakuna) 1 galdera-hitza: zerk ikaratu zaitu? 2 iz.: bizi honetako zerek ez gaituzte asetzen; gure zeretan ez duzu ikustekorik. / AS: zer edo zer, zer ere, zer-nolako.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS nahiz adibide gisa jasoz: zertan izan .

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

Gramatika Batzordekoekin batera ikustekoa da ze / zein / zer formen banaketa.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zer edo zer, zer ere, zer-nolako.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ongi legoke galdera-hitzean ergatibozko adibideren bat jartzea zerk ikaratu zaitu? esaterako, ondoan datorren bizi honetako zerek ez gaituzte asetzen adibidearekin nahasterik sor ez dadin.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): adibidea erantsiko zaio.

zer arraio
interj. Zer mutil eta zer arraio! Zer arraio ari zara hor? Baina, zer arraio dela eta idatzi behar ez duk hizketan aritzen haizen bezala?
zer bada, zer ba
1 (Galdera baten aurrean, indargarri gisa-edo ). Zer bada?, Jainkoak Moisesi bakarrik hitz egin ote dio? Zer ba?, gaixo al zabiltza?
2 (Beste galdera bati ez dagokiola; azalpenak eskatzeko erabiltzen da, beti bera bakarrik, beste elementurik onartzen ez duela). —Gogoa galdu nuen berriz jaikitzeko. —Zer bada? —Ken zaitez aurretik, Edurne. —Zer ba?

Aztergaia: zer bada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZER BADA (Lar, Añ, H; zer ba V-gip ap. Etxba Eib). (En frases interrogativas, precediendo a lo que constituye propiamente la pregunta). ¡Qué!, ¡pues qué!. "¿Pues qué? zer bada?" Lar. "¿Pues qué? (c.), zer bada? zer gero?" Añ. "Zer bada! quoi, donc!" H. "Conjunción equivalente a '¿pues qué? Zer ba? Ixildu eingo nintzan neuk errezoia eukitta?" Etxba Eib. Zer bada zuri halako pribilejiorik [...] emanen othe deratzu? Erranen duzu: benturaz bai. 'Pues qué ¿te dará a ti [...]?' Ax 74 (V 49). Zer bada! Nik bildu maixu guzien lorea, eta nik naastu edozeiñ Santuri dagokan argipilla batean?[...]. Ez diot iñori alako naigaberik egiñ nai. Lar SAgust 4. Jainkoak salba zaizala, guarda zaizala. Zer bada? Kondenatzeko bidean dago? Lar, carta a Gandara 161. Ez da konbeni, diote batzuek, mundupean bizi behar dena hain maiz mahain saindurat hurbiltzea. Zergatik ez? Zer bada? komentuetan bizi direnak baizen ez dire Jesusez gonbidatuak? Brtc 236. Zer bada, obeagoa, ta bearragoa ezta zuen salbaziñoa? Añ LoraS 22. Yupiñek orduan legez baderroie: / Zer bada zuen nahien / Gathibo garela izanen, / Pentsatu ahal duzue? Gy 111. Illik geldituko zera baldin [...]. Erregeak erantzun zion, zer bada! Fede onean, eta ez-jakiñean dijoan kulpa gabeari bizia kenduko diozu? Lard 22. Eta Maria eta Aaronek ezin eramanaz, esan zioten: Zer bada? Jainkoak Moisesi bakarrik itzegin ote dio? ezdigu guri ere itzegin? Ib. 88. Zer bada, uste dezu / gerala makurrak? Afrika 61. Barberuak esan din okerrena igaro zala. Zer ba! Ari bakarrik gertatu al zaion eizean dabillela, tiroak erten eta eritzea? Apaol 52. Zer bada? Sardinzarren txalopan zeuk bakarrik daukazula zer galdua uste aldozu? Ag Kr 27 .--Gauon. --Bai zuri ere! Naiago nuan lentxeago etorri baziña! --Zer ba? Zer pasa zaizu? BBarand 19. v. tbn. Mb IArg I 173. Mih 103. Ub 135. Mg CO 146. AA III 384. Dh 216. Izt C 125. Dv LEd 119. Lap 43 ( V 23). HU Zez 19. Moc Damu 21. Echta Jos 64. Ox 52. Barb Leg 131. Ir YKBiz 472. (Sin que preceda a otra pregunta). ¿Qué?, ¿pues qué?; (sobre todo en textos meridionales del s. XX) ¿pues? ¿por qué? Zer bada? Nola-ere baita, bada fikzionez, bada egiaz, Krist predikatzen da. "Qui donc?". Lç Phil 1, 18 (He baiñan zer antsia da?, Dv bainan zer axola da?). Zer bada? Othoitz eginen du spirituz, baina othoitz eginen dut adimenduz ere. "Qui donc?". Lç 1 Cor 14, 15 (Dv zer egin beraz?). --Ene semea nahi darozkitzut irakatsi hañitz gauza oraiño ungi eztakizkitzunak. --Zer bada ene Jainkoa? --Zure borondatea eman behar baituzu enearen azpian. Ch III 11, 1. --Ama, sosegatu banaiz, gusto bat eman bear didazu. --Zer bada? --Nere galarik ederrena betor. Cb Eg II 192. --Ezta ba onezkero errez izango. --Zer ba? --Kanpora nua. Ag G 119. --Gure errian ere komeri ederra gertatu da. --Zer ba? Zer ba? [...] --Bei batek bost ume egiten ditu. Muj PAm 39. --Zergatik gero? --Etxe ontan egin dan mirariaz nori eskerrak eman jakiteagatik. --Zer bada? --Beñere ez bezela, nerekin oso atsegintsu zaudelako. Alz Ram 36 (Bern 74 ze ba?). --Gogoa galdu nizun berriz jekitzeko. --Zer bada? "¿Cómo?". Or Eus 285. Ezpaitakizu egun auetan an agitu danaren berri? --Zer bada? [...] --Nazareteko Yesusekikoa. Ir YKBiz 526s. --Bazinakike nun egoiten den Maria Pipa?-- Zer? haren ondotik baitzabiltza? --Zer bada! --Alo, alo! Ez da ene afera, bainan [...]. Lf Murtuts 18. Ai Krispin, Krispin! I az mutilla, i! --Zer ba? --Zer ba diñostak? Bilbao IpuiB 138. --Ez dirudizu atzokoa, Jontxu [...]. --Nik, zer ba? Erkiag Arran 69. Ik [...] erregetzarako eztok balio. --Zer ba? --Ba, ogei-errialekuetan ire bururik ezin leikialako kabidu. SM Zirik 61. Obeto esan, galdera oieri, besterik gabe, ez dago zer erantzuterik. Ez baietzik eta ez ezetzik. Zer ba? Goazen aurrera poliki-poliki. MAtx Gazt 49.

zer bada 20: Argia (“"Bai, dudarik gabe etorriko nintzateke. Ez daukat batere dudarik!". "Zer, bada?", beraiek, eta nik: "Pertsonaren duintasuna lortu dugu!"”), Berria 4 (“Euskalduna izan eta erdaraz mintzatuz, euskaldun izatea galtzen dugula pentsatzen dugu? Ez, segur aski. Zer bada? Zer axola du euskaldun edo erdaldun izan?”), DiarioVasco 2 (“Zer, bada, orduan?”), Elkar 11 (“-Zer bada? Apusturen bat irabazi diozulako haserretu da, ala?“), Erlea (“Zer bada ez ziren izan Homero, Hesiodo?”), Consumer (“Zer bada, amerikarrek ere ez ote dizkigute saltzen arrakastarik ez duten lanak egunero?“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zer bada 20: Herria 2 (“Zer bada? Nola español polizak arrastatu dituen hamahiru lagun, denak amnistiaren aldeko elkartekide ezagutuak edo Senideak-Gureak elkartean barne direnak”), Berria (“Lanaren aldetik, zer bada?”), Pello Zabala 3 (“Baina, euskaldunon programak, zer bada?”), Iñaki Zabaleta (“Zer bada?”), Joxemari Iturralde (“-Zer bada? - berak, minduta bezala”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zer sarreran.

zer berri
(Norbait ikustean, diosal esapide gisa). Ik. zer moduz 2. Kaixo lagun zaharra!, zer berri? || (Aditz laguntzailearekin). Zer berri dugu, Batista? Egun on; zer da berri?

Aztergaia: zer berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZER BERRI (ze barri V-gip). "Zer modu? frase alternante con ze barri? para abordar a las gentes" Elexp Berg s.v. zer modu. (Sólo incluimos los ejs. de uso claramente formulario). Por esta muerte se dixo en Vizcaya e en las comarcas de los Vascongados: Ceruarri, que quiere dezir, que nuevas. E respondieronle: vabarria, que quiere dezir, buenas nueuas [tal vez ba(da) barria, 'hay noticia(s)']" (Lope García de Salazar, s. XV). TAV 2.2.17. Zer barri? Noiz etorri zara? Ag Kr 112. Kaixo lagun zarra! Ze berri? Ag G 375. Ola gaztetxoak! Zer berri aspaldian? Urruz Zer 93. Zer berri, Andres? Ib. 40. (SP, Lar, Añ, Dv, H; z. barri Añ, H). (Con vb.). "Zer berri dakarkegu?, quelle nouvelle apportez-vous?" SP. "¿(Qué hay de) nuevo? Zer berri da?" Lar y Añ. "Zer da berri?, quoi de nouveau?" Dv. "Zer da berri [...], quelle nouvelle y a-t-il?" H. "Zer berri da? quelle nouvelle y a-t-il?" Ib. Atzorik ona, / Ze barri dogu? (1691). TAV 3.1.29. Zer berri degu, Batista? Sor Bar 87. Zer berri da, Juane? Apaol 46. Zure zerbitzari, jauna. Zer da berri? HU Zez 72. Egun on. Zer da berri? Izeta DirG 43. Ongi etorri nere etxera. Zer berri da? Ib. 92.

adib: ilargi 1 iz. Lurraren satelitea, Eguzkiak argitzen duena, gaueko argizagi nagusia; haren itxura, Lurretik ikusten den bezala; satelite horrek islatzen duen argia. (Astronomian I larriz idazten da). Ilargia agertu, sartu. Ilargi ederra zegoen bart. Ilargiaren argitan. Horra mendiak ilargitan. Ilargirik gabeko gaua. Ilargiaren adarrak. Ilargi izpiak. Ilargiaren azpiko izaki apalak. Ilargi amandre, zeruan zer berri? Ilargiaren aldiak: ilargiak agertzen dituen itxurak. Ilargi hilabetea (Ik. ilargialdi 2). Ilargiaren gorapen eta beherapenak. Ilargiaren ibilbidea zeruan. Ilargi eklipsea. // amandre 2 iz. Zenbait herri kantu eta esaeratan eguzkia eta ilargia aipatzeko erabiltzen den hitza. Ilargi amandrea, zeruan zer berri?, zeruan berri ona orain eta beti. Amandre eguzkia. // [s.u. amona] amona mantangorri Hegoak tolesturik dituenean bola erdi baten tankera duen intsektua, gaina gorria, horia edo beltza, titaz apaindua, duena (Coccinelidae). Ik. katalingorri; marigorringo. Amona mantangorri, zeruan zer berri?, zeruan berri onak, orain eta beti. // berri 4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? Urte gaiztoa, berri hutsa (esr. zah.).

zer berri : Aizu (“Ipar Euskal Herrian, zer berri?”), Berria (“Ilargi amandrea, zeruan zer berri?”), EiTB 65 (“Bueno, eta? Zer berri Germanen inguruan? Erantzun dizu?“), Elkar (“Zer berri dakarzue?”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zer berri : Herria (“Eta hemen gaindi zer berri?”), Juan Garzia (“Zer berri, ene jauna?”), Rafa Egiguren (“Zer berri? - egin duzu galde”), Anton Garikano (“Zer berri dugu bestela?”), Janbattitt Dirassar (“Zer berri, Josepe?”), Lopez de Arana (“Zer berri ditugu gaur?”), Txillardegi (“Baina niri dagokidanez, zer berri?”), Michel oronoz (“Untsa eta zuek? Zer berri?”), Joseba Sarrionandia (“Zer berri? ' esan zuen Josemarik”), Pello Salaburu (“Ilargi amandrea, zeruan zer berri? " edo "Ilargi amandre santua, Jainkoak benedika zaitzala"”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zer sarreran.

zer da
1 Zer gertatzen da? —Zer da?, zer da? —Ezer ez! Zer da?, zer duzue hola kalapitan?
2 (Diosal esapide gisa). Ik. zer moduz. Zer da, Patxi?, lan asko egiten al da?

Aztergaia: zer da

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZER DA (V-gip ap. Etxba Eib). ¿Qué pasa? "Abreviación de zer barri da? --Zer da aspaldi onetan gure errixan? --¿Qué hay de nuevo últimamente en nuestro pueblo?" Etxba Eib. --Zer da? Zer da? --Ezer ez. --Ai, pasa al zaio? --Bai, bai. Utzi... utzi. Sor Gabon 60. --Tximista arraie batek ebakiko al du ostatu au! [...] --Ai! Zer da, zer da? --Zerri emia. Sor AuOst 89s. (Sartzen dira presaka alkatia, nagusiya [...]). --Zer da, zer da? --Ijitua onek auzia irabazi eta eztit nai pagatu. Sor AKaik 133. Zer da Maria? eztakit zelan, / gaur aurkituten nazan ni / senar bakar bat len euki dozu / eta daukazuz orain bi. Azc PB 94s. --Andre Joxepa. --Zer da, Joxepantoni? --Norabuenako dago. --Zergatik ba? Urruz Zer 43. --Errazu otoi, zer da? --Zer da? [...]; beharri xilora erranen dautzut. HU Zez 56. --Zer da, zer da? --Zer ziren oihu izigarri hoik oro? Barb Sup 124. Zer da? Zer da, Piarreño? [...] Zer den? Akabo garela! / Gureak egin duela! Ox 56. Orretan, Txomin pasau zan albotik. ---Zer da Patxiko; biar asko egiten al da? SM Zirik 55. Artu zuan sustoarekin atera zuan garrazi ikaragarri bat. Eta gizonak esaten dio oetik: Zer da? zer da? And AUzta 72. Zer da? Zer duzie hola kalapitan? Larz Iru 32. Zer da? Ni iltzera al zatozte? Alkain 113. Bainan zer da? Zer gertatzen da? Etchebarne 148. v. tbn. Alz STFer 134. Mde HaurB 89. Erkiag BatB 12. Lab SuEm 201.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zer sarreran.

zer dela eta
1 Zergatik? Zer dela eta etorri behar du horrek hona, inork deitu barik? Jota zatoz... zer dela eta? Zer dela eta ezinikusi hori? || Zer zela eta igaro behar zituen gauak etxetik kanpora?
2 (Zehar-galderetan). Igarri ezinik nago zer dela eta jo duen nigana. || Ez zekien, ordea, zer zela eta azaltzen zion hura.

Aztergaia: zer dela eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zer dela-ta (eta zer dala-ta 72) 81: Ag AL ("Zergaitik baiña? Zer dala-ta?"), Muj PAm ("Zer dala-ta bildu zerate gaur Larrunarriren azpian bere tokia aukeratu zuen Amezketako erri ontan?"), Altuna 9 (adib., "Orrezkero, zer dala-ta negarrik egitten dozu?"), Jaukol Biozk ("Zer dala-ta atzo aruntz begira / pozten zan nere gogoa?"), Enb 8 (adib., "Ixill zaiteze, txuntxun-txistuak; / Baña ori, zer dala-ta?"), Kk Ab II ("Baña itaun ori, zer dala-ta?"), Tx B ("Zer dala-ta zabiltza / bertsoen lanetan?"), Otx 3 (adib., "Zer dala-ta ezin emon negixu nik zuri opa dakixunik?"), Ldi 2 (adib., "Zertan ago, gogo miñak puztua, / zer dala-ta itun, txoria?"), Eguzk GizAuz 3 (adib., "Anani, zeure biotz orren jabe egiten, zer dala-ta itxi dautsazu Satanas'i Jaungoikoaren guzurra sakatu nairik bazterraren ordañetik zati bat zeuretzat gorde dozu-ta?"), Zait 17 (adib., "Zer dala-ta eraiki duzue eztabaida zaratatsu au, txaldanok?"), SMitx Aranz 2 (adib., "Anaiak alkar-gudan setaz, zer dala-ta?"), Erkiag 4 (adib., "Zer dala-ta orren goi agertu, maite-eztia gozartuten asteneko?"), MIH 4 (adib., "Halako triste-antxa nabaitzen du bazterretan. Bai Beran ere, herriko jaietan bertan, zer dela-ta ez badaki ere", "zer dela-ta uka zinemari literaturari onesten dioguna?"), Etxde JJ 5 (adib., "Baiñan, zer dala-ta galdera ori?"), Bilbao IpuiB 6 (adib., "Zer dala-ta gara ba tontokillo?"), SM Zirik 4 (adib., "Zer dala-ta asmau eban gizur ori?", "- Zer dala-ta? - Ba, aspaldi dala gizon bat ezautzeko goguakin naizelako"), Vill Jaink 5 (adib., "Zer dela-ta Apologetika-bonbardeo au?"), Lab SuEm 2 (adib., "Zer dala-ta orrenbeste galdera neri?"), Berron Kijote 2 (adib., "Zer dala-ta, Rozinante, orren mee zaude?"); zer dela-eta 1, MEIG ("Ez zekiat zer dela-eta luzatzen duen horrenbeste Udaberriak, zioen Erraldoiak leihora atera eta lorategi zuri hotza ikustean"); zer dela ta (eta zer dala eta) 19: Ag Kr 2 (adib., "Zeñek nai ta naiez itz eragingo deusku gura eztogun eran? Zer dala ta?"), Urruz Zer 2 (adib., "Bedorrek artu nai balitu... Nik? Zer dala ta"), Kk Ab 2 (adib., "Zer dala ta bildurra galdu ete-dabe barraban-barrabanok?"), Ir YKBiz 4 (adib., "Zer dala ta ari zerate eztabaidaka?"), Akes Ipiña ("Igarri eziñik nago zer dala ta yo dauan nigana lan onen egilleak, bere liburu onentzako sarreratzat berba batzuen eske"), Vill Jaink 7 (adib., "Alabear itsu ori, zer dela ta onartu bear dut nik?"), Lab SuEm ("Jota zatoz... zer dala ta?"); zer dela eta 5, MEIG (adib., "zer dela eta ukatu behar diogu eskubide hori gure euskarari?", "Zer dela eta ezin ikusi hori?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zer dela-ta (eta zer dala-ta 45) 50: E. Larrañaga ("¿Zer dala-ta ez dute euskel-ingi, izparringi ta idaztirik irakurten...?"), Kk 4 (adib., "¿zer dala-ta geldi eukiko doguz?"), J.M. Azkue 4 (adib., "¿zer dala-ta joan nai dezu?"), Ldi IL (OEHko testuinguru berean), J. Karraskedo ("Kaleak?... Zer dala-ta kaleak"), Otx (OEHko testuinguru berean), A EY III ("¿Zer dala-ta zagoz or?"), Zait 3 (adib., "Zer dala-ta, Saul'en onbideratzea ez zan gertatu Yesukisto il-ala?"), PAlt ("Zu, zer dala-ta esaten genion "Abranixi" atso zar ari?"), Bastarrika 2 (adib., "Askotan galdetu izan diot nere buruari zer dala-ta euskaldunak "Gloria Patri" otoitza latiñeraz egin bear duten"), Bilbao IpuiB (OEHko testuinguru berean), SM Zirik (OEHko testuinguru berean), Ker 3 (adib., "Zer dala-ta etorri zaree?"), T. Aristizabal ("¿Zer dala-ta zabaldu da izen ori mundu guztira?"), B. Iraola ("Zer dala-ta, edo zergatik?"), EMeza 2 (adib., "Zer dala-ta urrindu zara orrenbeste, Jauna?"), J. Intxausti ("Haren heriotzaren 54 urte ondotik, zer dela-ta aitatzen du herriak Ludwig Salvator?"), Garitaonandia 3 (adib., "Zer dala-ta ni maite guraz"), G. Urrutia 2 (adib., "Zer dala-ta gaurko lateldunok Cicero ta Virgili'gana jo, gaurko egunez Ikastetxe Nagosi ta Jaupalgeitegietan beste latera bat ba'derabilgu?"), Gure Erria 1972 ("kontribuziñoa pagau bear dabe. ¿Zer dala-ta?"), Zug ("Zer dela-ta hori? Elkar ezagutu eta elkarren lagunak zaretelako"), Larrak ("Baña zer dala-ta daragoiogu euren gaiztakerien aldean euren zori txarrak uskeri baño ez diran azpiyale zitalotaz?"), Onaind 2 (adib., "Orduan zer dala-ta ez duzu betetzen bataioak eskatzen dizuna?"), BU Errenteria ("Ezdakit zer dala-ta nagoen hemen, inuzentea naiz eta!"), Uxola ("Baiñan zer dala-ta besteren izena aotan ipiñi?"), Etxde Amaiur ("Orduan, zer dela-ta naukazue hemen?"), A. Gerenabarrena ("Ori zer dala-ta, itandu nairik eure begiok yasoko ba'leuskidazek... itz onetxek adierazoko due nire erantzuna"), ErlijOEO/3 ("Zer dala-ta erantsi zioten eriotz-epaia?"), B. Latiegi 3 (adib., "Zer dala-ta joan zitekean Astrong Koronela bi eskuadroiekin siutarrei Felicity Valley'n guda-egitera?"), Lasa ("Zer dela-ta? Garcia ez zen politikan sartzen"), Altuna (OEHko testuinguru berean), J.J. Bergaretxe ("Hawaii, berriz, urtean euririk geien egiten duan lurraldea degu [...]. Zer dala-ta ori?"), Tx. Garmendia ("Zer dala-ta aldaketa ori?"), P. Puxana ("zer dala-ta laguntzailleen aldatze au?"), EgutAr 1968 ("Zer dela-ta alferrik galtzen duzu zure bizitzako une bat bera ere, geroko bizitzan pentsatzen?"); zer dela ta (eta zer dala ta) 22: Gipuzkoarra 1911 2 (adib., "Zer dala ta Euzkadi'n apaiztia abertzale ez da?"), Muj ("orra zer dala ta ain gogoz irakurtzen ditugun Elizanburu'ren neurtitzak"), JBDei 1922 ("- Zuk dezu nere naiezan erru guzia, etxeko-andria!. [...] - Zer dala ta"), J.M. Lertxundi ("¿zer dala ta geiago ez egin erazi?"), A. Arozena ("Datorren Igandean arratsaldeko 3 1/2'tan ez da giro izango gure "Orereta" pelota tokian. ¿Zer dala ta? Ez dago galdetu bearrik"), El Día 1936 ("Aurrera sartuko dira gaitz naskagarriyaren artera, gaitzaren kutsu bildur gabe gaitzak sendatzera. Zer dala ta?. Biotzez lana egin dutelako berarekiñ"), T. Aristizabal ("Euskal baserria, goitik beraka dijoakigu. ¿Zer dala ta?... Ara"), M.A. Urreta ("Filipo, zer dala ta au?"), G. Garriga ("- Orrek, ni biziko naizeño, ezdu Yaurlari orrek yango. - Zer dala ta? - esan Santxo'k"), JBDei 1963 ("Zer dala ta oztopo ori Jainko-irupersonetan sinisteko?"), Vill ("Zer dela ta sartzen dira emen beste txalupa oiek, gero ezpaita geiago oien aipurik egiten?"), Zubk 2 (adib., "Toba.- Geldi oraingoz. Kapi.- Zer dala ta?"), I. Linazasoro ("- Zer dala ta ori? - Lendik ura naastua dakarrelako"), G. Ansola 2 (adib., "Zer dela ta, bat batean, urrea erosteko antsia?"), M. Zarate 3 (adib., "Zer dala ta, ba, alkar ikusi eziñik ibilli gu beti?"), Altzate 3 (adib., "Zer dala ta abil aserre ta kopellitun?"), Lortuko ote ("Zer dala ta hainbeste jende?"); zer dela eta (eta zer dala eta 4) 56: JBDei 1963 ("Zer dala ta eztu euskerak gauzetarako genus-diferenzi oiek?"), P. Iztueta ("kazeta bizi honek merezi duela uste dut aipamen berezirik. Zer dela eta? Ez ote da, bada, kazeta bat gehiago?"), J. Elustondo ("Baina, zer dela eta Europa eta sozialismoaz mintzatzean, ez dituzte Europako Erriek gogoan izan"), Kristau Bidea ("Zer dela eta lau horik? Agian, laurak atzerritar zirelako"), Artea eta gizona ("Zer dela eta bizitz ilun bat eman behar dugu gure bizikera latzaren saria beste munduan hartzekotan, ospea mundu hontan ere iritx dezakegularik?"), IkastolaGazt 1978 ("Zer dala eta egin dozu abadeari dagokiona"), L. Baraiazarra ("Bazterretara begira ta begira!. Zer dela ta"), J.L. Goikoetxea ("Zer dela eta mintzatuko da euskaraz 5 urteko haurra, 28 urteko gaztea mintzatzen ez bada?"), J.J. Uranga 2 (adib., "Zer dela eta konfidentziok?"), M. Landa ("- Zeeer? Zer dela eta? - Horixe... Ezin dudala ordaindu dirurik ez dudalako"), UZEI ("Metafisikak galdera hauek egiten ditu errealitatearen aurrean: - Zer dela eta errealitatea?"), J. Urrutikoetxea ("Zer dela eta XIX. mendeko konkrezio hau?"), Oinarri/2 ("Erori? Zer dela eta? Zaude isilik!"), I. Elias ("Goiko zelaiaren ertzean zen emakumearen algarak, zer dela eta bestela?"), A. Valdés ("Beno, beno... etzazu ozenki hitz egin... zer dela eta berotzen zara?"), J.M. Zabaleta ("Zer dela eta, erregalatu nahi zenion bada zakukada irina, berak ere hartu nahi ez zizuna?"), J. Tobar-Arbulu ("Zer dela eta? Dolarraren urre-edukina jaitsirik bait zen, prezioak altxatuko zirelako esperoan"), X. Gereño ("Zer dela eta ezagutu behar zintzakedan?"), A. Lertxundi ("Zer dela eta, ezagutzen nauzu?"), A. Kazabon ("- Zer dela eta? - Zuk Perpetua Eltzekondo ezagutzen al duzu?"), P. Agirrebaltzategi ("Horiek direla eta, batenbatek kanpaina osoa zalantzan ipini nahi izan du, edota horri uko egin dio. Zer dela eta?"), Susa 1989 ("Portzierto, zer dela eta hire azken aldiko narratibarekiko zaletasun berezi hori?"), M. Arrieta ("Zer dela eta da joera hau hain nabaria?"), I. Bernaola ("Zer dela eta, nire atzetik ibiltzeko hain interes handia?"), X. Mendiguren B. 2 (adib., "Zer dela eta? -egin zion garraisi ilobak"), Gabai/8 ("Zer dela eta laguntzen didazu?"), Txiliku ("Zer dela eta ari dira nire zerbitzariak horrelako keinuetan?"), BAtx Behi ("Balantzategin dagoen belar fin, goxo eta elikagarriarekin, zer dela eta kamioietan ekarri behar den elikadura hori?"), B. Urgell ("honek ez du azaltzen, ostera, zer dela eta erabili behar den"), X. Etxaniz ("Zer dela eta, ari zara amaigabeko kontu hori ateratzen?"), J. Ziganda ("Zer dela eta etorri zara?"), B. del Teso ("Zer dela eta bera Donostian?"), OporKoad ("Baina... zer dela eta hainbesteko oihuak goiz-goizetik?"), Esaizu/BBB1 ("Garbi ager dadila elementu abiarazlea, oreka apurtzen duena: zer dela eta nahigabetu, kaltetu, tristetu... den pertsonaia"), F. Beobide ("Zer dala eta, gelditu zan bera gugaz altarako illunpe ixil orretan?"), J.M. Zalakain ("Zer dela eta mesfidantza hori Argian?"), X. Arregi ("Ni al naiz irrigarri? Zer dela eta?"), J.M. Nuñez ("Zer dela eta halako aurpegitxo horiek?"), Irutxulo 1994 ("Honexegatik ez du ulertzen zer dela eta hainbeste espektazio, adibidez agintarien bisita ere jasotzeko"), J. Peña ("zer dela eta bilatzen duzue?"), M.E. Ituarte 4 ("Eta, zer dela eta horrelako burutazioak bat-batean?"), DNoticias 1995 ("Bi kopuru hauek aspaldidanik irmo eta geldirik diraute. Zer dela eta?"), Musika/6 ("Zer dela eta sortzen du hain soinu ahula?"), U. Ruiz 2 (adib., "Zer dela eta daude neska bi horiek?"), I. Iñurrieta ("Zer dela eta, beraz, 60ko hamarkadan sortutako Piaget-i buruzko interesa?"), E. Jimenez ("zer dela eta ez zenituen barkuan hartu preso eta nabigatzen zuri laguntzen utzi?"), J.A. Agirre ("Zer dela eta sartu zinen bertsolari?"), Dantza ("Zer dela eta egin zien 1929an Udaltzainburuak armen errebista Nekazarien Sindikatu batekoei?"), U. Lopez ("zer dela eta? Okerrik egin al duzu edo?"), M.A. Mintegi ("Odola dinozu? Zer dala eta hain sarri isuri? Gerran zagoze ala?"); zer dela-eta 5: K. Alkorta ("Hala ere, orduan, ez dakit zer dela-eta, burutapen zoro horietako bat sartu zitzaidan"), Jesusek 1986 ("Zer dela-eta guri agertu, eta munduari ez?"), F. Juaristi ("Zer dela-eta behar dut gernikarra!"), U. Ruiz 2 (adib., "Zer dela-eta dakizu hori?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zer dala ta : DFrec 4; zer dala-ta : DFrec 3; zer dela eta : DFrec 5; zer dela eta : LurE (adib. gisa, s.u. zer); zer delata : DFrec 2, AB38 1; zer dela-ta : DFrec 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zer dela eta : EuskHizt (adib. gisa, besteak beste, s.u. nola, onetsi) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

adib.: amorru 2 iz. Gogo edo lehia amorratua. Zer dela eta gizonak Ilargira joateko hainbeste amorru? Borrokan egiteko amorru bizia. Hainbat amorru handiagoz jarraituko dio etsaiak. Irabazi goseak, diru amorru horrek, zenbat galera dakarkigun. // handitasun 1 iz. Handia denaren nolakotasuna. Ik. handikeria. Anton. txikitasun. Ez du halakoak justiziaren handitasuna ikusten. Zer dela eta gizon arruntari azaltzen zaio jakintza handitasun eta jauntasun beldurgarri horrekin? Bihotzeko handitasuna. Jainkoa zuhurtziaz eta gogo handitasunaz zerbitzatu izanik. Handiak txikiari zor dio bere handitasuna. Batzuek Zesarren handitasuna miretsiko dute, besteek etsaien ausardia. Munduko handitasun, ondasun eta edertasunak hemen non dira? Apaltasunean datzala egiazko handitasuna. Kalteen handitasuna. Hutsegitearen handitasunari begiratuz. Bizi diren gauza guztiek badute bere neurria handitasunean eta baita txikitasunean ere. // [s.u. jo] jota 1 adb. Lgart. Leher eginda, erabat nekaturik. Oso gogorra izan da; jota nago. Jota zatoz?, Zer dela eta? // onetsi 2 du ad. Ontzat eman, ontzat hartu. Ik. onartu. Erlijio naturala baizik ez zuelako onesten, debekatu zien beste edozein erakustea. Gaizkirik den xumeena ezin onets dezakeena. Alde honetarik, arbuiatzen ez dena onartua eta are onetsia dago. Egingo nuke, bada, pintura berri hau ere onetsiko duela jendeak noizbait. Inoiz erabili ez diren era horiek ez dut uste besterik gabe onestekoak direnik. Zer dela eta uka zinemari literaturari onesten dioguna?

zer dela eta 393: Aizu, ElCorreo, Elkar, Deia, Elhuyar, Consumer, Berria, EiTB, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Argia, Nafarroako Gobernua, DiarioVasco, UEU, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zer dela eta 474: Berria, Elizen arteko Biblia, Patxi Zubizarreta, Xabier Arregi, Juan Garzia, Joxe Austin Arrieta, Mirentxu Larrañaga, Alberto Ladron Arana, Lopez de Arana, Edorta Jimenez, Xabier Montoia…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Galdetzaile lexikalizatua da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zer sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zer dela eta; zer edo hura.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Kendu lerroa, eta ez jaso orain forma berririk.

zer dugu
1 Zer gertatzen da? —Zein da? —Neu, jauna. —Zer dugu, Josepa?
2 (Diosal esapide gisa). Ik. zer moduz. Kaixo!, zer dugu?

Aztergaia: zer dugu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZER DUGU ¿Qué pasa? ¿Qué hay? v. ZER DA. --Zer degu, Batista, zer degu? --Zer degun? Ezer ez, jauna, ezer ez. Sor Bar 107. --Ara bestea! Zer degu, Moxolo? --Ia zertan geran edo. Ag G 308. ---Zeiñ da? --Neu, jauna. --Zer degu, Ana Josepa? --Batismoa bear det. Ib. 317. -Zer zabiltza Balbino, zer degu? --Zuregana etorri naiz. Ill Testim 10. --Endrike! --Zer degu, izeba? --Zer moduz lantegian? --Bei bezela. NEtx LBB 138. --Kaxo! Zer degu?[...]. --Emen natxok, motell. Otzak akabatzen etorri nauk. JAzpiroz 66. --Zer dugu, gazte? --galdetzen du Gilinek exertzekoan--. Ze berri, gazte? MEIG IX 111. v. tbn. Urruz Zer 141. Muj PAm 37.

zer dugu : Argia (“Zer dugu, orduan?“), Berria (“Eta zer dugu orain?”), EiTB 60 (“Egun on, aita. Zer dugu?”), Elkar 40 (“Zer dugu? -galdetu zuen Mikel Strogoffek”), Erlea (“«Aita Bartolo, zer dugu?», galdetu nion”), Jakin (“Eta orain zer dugu?”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zer dugu : Juan Garzia 10 (“Zer dugu, mutilok?”), Elizen arteko Biblia (”Abiatu zen, beraz, bizkor Gehazi Naamanen ondoren eta hau, atzetik zetorkiola ikustean, gurditik salto batez jaitsi eta bila joan zitzaion, esanez: - Zer dugu?”), Edorta Jimenez 6 (“-Zer dugu? - aldarri egin zuen”), Pablo Sastre 4 (“"Zer dugu Tapax: berriz hona aldean? "”), Patxi Iturritegi (“-Au-auuu! Hara, zer dugu hemen?”), Koldo Biguri (“-Zer dugu? - galdetu zuen Cristina andreak”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zer sarreran.

zer edo zer
Zerbait. Aipatzen dira, zer edo zer esaten zaigu haiei buruz, eta ezerezak jaten ditu. Gerta liteke, zer edo zer, gatz pixkaren batekin esatea. || Zer edo zertan hasi beharko du. Zer edo zeren susmoa laster hartu nuen. Zer edo zerekin estali behar dutela beren alferkeria.
Loturak

Aztergaia: zer edo zer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

. AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zer sarrerari dagokion azpisarrera.

zer ere
1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela, hura-ren saileko erakusle batekin edo kideko batekin korrelazioan). Zer ere manatu baituzu, hura egin da. Zer ere on baituzue, oro dira eneak. || Zer ere ereinen baitu gizonak, eta hura bilduko du.
2 (Perpaus kontzesiboak eratuz). Betiere gure salbamenduagatik egiten du, zer ere uzten baitu guri gertatzera.
Loturak

Aztergaia: zer ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zer sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper