zerikusi
iz. Beste norbait edo zerbaitekiko nolabaiteko erlazioa. Honek ez du horrekin zerikusirik. Politikarekin zerikusi gutxi duen gaia. Gure artean sortua ez izanagatik, badu zerikusi berezia euskaldunokin. Ez du hemen zerikusirik ez gramatikak ez estetikak. Geuk ere badugu zerikusirik auzi horretan. Zerikusirik duten puntuak hauek dira: (...). Badira, elkarrekin jatorrizko zerikusirik ez duten izen bikoteak ere. Horrek zerikusi handia izan du hemengo kontuekin.