531 emaitza ze bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

zeinu1
iz. Batez ere Ipar. Ezkila, kanpaia. Jo eta jo hasten da Salbatoreko zeinua. Hil zeinua. Zeinu mihia.

Esaera zaharrak

Zeinua entzun nahi ez duenak ez soka tira.
zeinu2
1 iz. Keinua. Zeinuak egiten zizkieten beste ontzian zeuden lagunei, etor zitezen laguntzera.
2 iz. Ikurra, marka. Arrisku biologikoa adierazten duen nazioarteko zeinua.
zeinutegi
iz. Batez ere Ipar. Kanpandorrea. Egun oroz igaten naiz Parisko zeinutegi gorenera.

Aztergaia: zeinutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'kanpandorrea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. batez ere.

Forma baten adiera(k)

kanpandorrea.

zekale
iz. Lastodunen familiako landarea, gariaren antzekoa, alea irina egiteko erabiltzen dena (Secale cereale). Ik. zikirio. Zekalea eta garagarra biltzea. Jainkoak begira dezala ene astotxoa haren zekaletik eta ene mandoa haren belarretik.

Aztergaia: zekale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zekale : Secale cereale; gari nahasi; gari-zekale : Triticum x secale; zekale-aino : Claviceps purpurea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Secale cereale.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Secale cereale.

zeken
1 adj. Dituen ondasunak ez emateko edo ez gastatzeko gehiegizko joera agertzen duena. Ik. zikoitz; diruzale; xuhur; eutsi2. Ugazaba zekenaren diruzalekeria. Scrooge agure zekena. Gizon zekenaren nahiz mika lapurraren gisa, handik eta hemendik bildu dituen hala-holako ondasunei amorruz lotua dagoelako. Ez da aberats zeken horietakoa, eskuzabala baizik.
2 adj. Gogorra, sentiberatasunik gabea. Oihu sarkorrak entzunik ere, bihotza zekena daukat. Euskaldun guztiok, baita zekenenak ere, bihotzean gorderik daukagun xoko minbera horretaraino. || Lurraz mintzatuz, gogorra eta elkorra. Poesiaren zelaiak zeken eta elkor dakuskigu.
3 (Adizlagun gisa). Hain gutiziatsu biltzeko, hain zeken emateko. Eta izenak aitortzen, ez da Payne zeken agertu.

Esaera zaharrak

Zekena beti on-gose.

Aztergaia: zeken

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
zekendu, zeken/zekendu, zekentzen
da/du ad. Zeken bihurtu. Gaizki esaleak zekentzen ditu eskuzabalak eta zitaltzen ditu baketsuak.

Aztergaia: zekendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zekendu, zeken(du), zekentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zekendu, zeken(du), zekentzen.

zekenkeria
iz. Zekentasun gaitzesgarria; zekenari dagokion egitea. Zekenkeriaren aurka, eskuzabaltasuna. Zekenkeriaz bihotza lehortua daukana. Ikusten da gizon bat bere etxeari kontu egiten diona, eta esaten da harengatik zekenkeriak eragiten diola. Paper eta liburu zahar bila zebilen beti; ez, ordea, zekenkeriaz beretzat gordetzeko.

Aztergaia: zekenkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zekenki
adb. Zekentasunez, zekenkeriaz. Zekenki ereiten duenak zekenki bilduko ere du.

Aztergaia: zekenki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

zekentasun
iz. Zekenaren nolakotasuna. Ik. zekenkeria. Zuzen eta zekentasun gabe pagatzen zien soldata ona. Zekentasun edo diru nahi gehiegia. Bihurtzen ez diolako bakoitzari berea zekentasunez.

Aztergaia: zekentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zekor
iz. Txahala; bereziki, txahal arra. Ik. idisko; ergi; aratxe. Zekor bat urte bikoa, kopetan adar kakotuak dituena. Zure aitak zekor gizendua hilarazi du.

Aztergaia: zekor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HMkoak dira denak: a) 'txahal arra' adierakoak: zekor 61 aldiz ageri da: B 10 (AB AmaE 4, Enb 2, BEnb NereA, Bilbao IpuiB, Erkiag BatB 2), G 48 (Ub 2, AA 7, Gco, Izt C 8, Tx B 3, Noe, Or 9, Ir YKBiz 4, A Ardi, TAg Uzt 3, Ibiñ Virgil 9), EB 3 (Arti Ipuin: eta "zekor-plaza" eta "zekor-toreador" bana); zekorki G 2 (Sor AuOst, Or Eus); zekortxu B 1 (Zav Fab); txekor 42 aldiz, beti G (Ub, It Fab, AA, Izt C, Ud 2: "txekor-orru" 1; Lard, Moc Damu 3, Sor 2, Tx B 2, Or 2, A Ardi, Ag G, Uzt 13, And AUzta 4, Ibiñ Virgil 2, Salav 3); b) 'zigarro purua' adierakoa da txokor forma 9 aldiz azaldua (Enb 4, Erkiag BatB, SM Zirik; Osk Kurl 3).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'txahal arra' adierakoak: zekor 24 aldiz ageri da: G 7 (Azkue 2, Ibiñ, J. Garmendia, M. Iturbe 2, Illetak ospatzeko elizkizun-liburua), EB 17 (J. Azurmendi, I. Haranburu, B. Atxaga, P. Zabaleta 8, Zipristin 3, Elizbarrutietako katekesia, Esne eta haragi sortzearen azterketa); zekorketa G 1 (J. Garmendia); zekorki G 2 (J.I. Uranga: "zekorki salda" 1); zekortxo B 1 (L. Akesolo); txekor 16 aldiz: G 5 (Ibiñ, J. Eizagirre, M. Iturbe), EB 3 (M. Zabaleta, A. Cazabon), EgAs 8 (Euzkadi 1932, Pelota, La Voz de España 1971 6); txokor G 1 (Jautarkol); b) 'zigarro purua' adierako txokor 8: B 3 (M. Ziarsolo, J.J. Arrizabalaga: "zierro txokor"), G 1 (A. Arozena), EgAs 3 (El Día 1932, A. Urizar 2); EB 1 (M. Zarate: "txokor mutxikin"); txekor 1 (Egin 1989); c) 'aletutako artaburua' adierako txokor B 1 (X. Kaltzakorta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) txekor : DFrec 2, AB38 3, AB50 4, HiztEn, LurE ("ik. zekor"), Euskalterm 9; esne-txekor : HiztEn, Euskalterm 1; txekorketa : HiztEn; txekorki : HiztEn; txekortu : HiztEn; txokor 'zezen gaztea': HiztEn ("ik. txekor"); zekor : DFrec 14, AB38 1, AB50 2, HiztEn ("ik. txekor"), LurE, Euskalterm 1; zekorki : Euskalterm 2; b) txokor 'zigarro purua': AB50 1, HiztEn; c) txokor 'artaburu aletua': HiztEn-LurE;

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/z-.

zekorketa
iz. Zekorrak jokatzen diren ikuskaria. Ik. zezenketa. Gaurtik hasita, suzko erroberak, zekorketak eta kontzertuak izango dira sei egunez.

Aztergaia: zekorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta (animaliekin).

zekorki
iz. Zekorraren okela. Zekorki puska bat.

Aztergaia: zekorki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "iz. 'zekorraren okela'".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

zela
iz. Zaldiaren gaineko jarlekua. Ik. zaltoki. Alkateak bere zaldiaren zelara lotu zuen.

Esaera zaharrak

Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.

Aztergaia: zela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zaldiaren gaineko jarlekua'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: definizioak gehitu: 1 'zaldiaren gaineko jarlekua'; 2 Bizk. e. zelan, nola.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): lehenengo adiera baino ez da onartu.

zelai
1 iz./adj. Landa laua edo lau samarra, batez ere belarra duena. Urbiako zelai ederra igarota. Mesopotamiako zelai eta ordoki ederretan. Ez soro eta ez zelai, ez arto eta ez belar. Kaliforniako zelaietan artzain. Zelai gizena, dena pentze, dena arto landa. Zelai eta mendiak. Zelai loratua. Ez baitago arra bete zelai. La Crau deitzen duten zelai legartsu zabalean.
2 adj. Zenbait kiroletan, bereziki belar gainean jokatzen direnetan, joko eremua. Ik. futbol zelai. Aloña Mendik 1-0 galdu zuen Real Unionen zelaian. Zelaira irten eta hiru minutura garaipenaren gola lortu zuen. Atletismoko pistak errugbi zelaia inguratzen du. Antso Handia pastoralaren bi agerraldiak Marius Rodrigo kirol zelaian egingo dira. Toki txikia da, tenis zelai baten tamainakoa. Zelai-erdiko jokalaria.
3 adj. Laua. Bide zelaia. Toki zelai batean. Herria leku zelaian dago. Lur zelaiak onak dira laborantzarako.

Aztergaia: zelai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

futbol zelai; kirol zelai.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "ordoki hitza onartu behar" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ik. BAgiria 2001-05-25.

zelai erdi, zelai-erdi
1 iz. kirol. Zenbait kiroletan, bereziki belar gainean jokatzen direnetan, joko-zelaiaren erdiko eremua. Aurkaria ez zen gai zelai erdiko marra igarotzeko.
2 iz. kirol. Eremu horretako jokalarien antolaketa; eremu horretan egiten den jokoa. Aurrelari izana, zelai erdira bikain egokitu da. Taldearen zelai-erdia Zubietan hezi eta hazitakoa da erabat. Zelai-erdia kontrolatu ezinik zebiltzan etxekoak. Italiarrek indartu besterik ez zuten egin hasieratik zeukaten asmoa: bost jokalariko zelai erdiarekin Athletic itotzea.
zelaidi
iz. Zabaldia. Menditik zelaidietara.

Aztergaia: zelaidi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di.

zelaigune
iz. Gune zelaia edo laua. Herniopeko zelaigune zoragarrian.

Aztergaia: zelaigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

zelairatu, zelaira/zelairatu, zelairatzen
da/du ad. kirol. Zenbait kiroletan, joko eremura atera. Golaren bila zelairatu zen Alaves bigarren zatian. Figoren ordez, Cristiano Ronaldo zelairatu zuen entrenatzaileak.

Aztergaia: zelairatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

libretzat eman izan dira -ratu osaerako asko; hau, berriz, arlo eta adiera jakinetakoa da.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zelaira(tu), zelairatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Kirol.

zelaitu, zelai/zelaitu, zelaitzen
du ad. Lautu, berdindu. Lehen lakatzak ziren bideak leundu eta zelaituko dira.

Aztergaia: zelaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zelaitu, zelai(tu), zelaitzen. du ad. 'lautu, berdindu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zelaitu, zelai(tu), zelaitzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "du, eta da. Bidea zelaitzen den parajean" (2009-10-23)

zelako
1 adj. bizk. Nolakoa? (Galdetzailea). Zelako janariak har litezke afari arinean? Zelakoa da betiko bizitza?
2 adj. bizk. (Zehar-galderetan). Begira zelakoak diren Jesu Kristoren jarraitzaileak.
3 adj. bizk. (Harridura adieraziz). Zelako gauzak entzuten diren, gero! Zelako atzealdeak dauzkan!

Esaera zaharrak

Zelako jabea, halako tresna.
zelako... halako...
bizk. Ik. nolako... halako... Gurasoek zelakoak nahi dituzten, halakoak izango direla umeak.

Esaera zaharrak

Zelako jabea, halako tresna.
zelan
adb. bizk. Nola? (Galdetzailea). Eta zelan egin behar da barau? Buruko minok, zelan dabiltza? Erakutsi zelan.

Aztergaia: zelan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'nola'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zelan edo halan, zelan halan .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nola.

zelan edo halan
bizk. Nola edo hala. Ik. zelan halan. Asmatuko dut zerbait zure agindua zelan edo halan bete ahal izateko.

Aztergaia: zelan edo halan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2002-04-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zelan(-)alan 6: Mg PAb 4 (adib.: "Artu ditut zelan alan atzkaba bi aza, aketiren onen atal bat; ta iruntsiko badot, edan biar dot", "Gaur igaroko gara zelan alan", "Zelan alan, dinue euren artian, igaroko ditut iru urte"), Añ GGero ("Eta, zelan alan dituzan bitartean azi, anditu ta gogortuten dirian aek umeak"), Kk Ab ("Ez eztutu, ene gixon, atonduko gara zelan-alan, Jaungoikua lagun"); zelan(-)alango (eta zelan-alako 1) 5: Mg 2 ("euren bizargin zelan alangua gaiti esango dabee España guztian jakitunagorik ez daguala", "Iges egitia konfesore zuzen, arima zale, ta begiratubetati, ta billatutia beste zelan alango bat bere era, edo gustora berba egingo deutsana"), Añ EL ("Etzirean nonbaite bere alperrak izan ene zelan-alango lanak"), A BeinB ("Gure auzoko dirudun ori, zelan alangoa ta bada-ezpadakotxua ta ortik emendikoa ta guztia bearrekoa dala batzuk esanarren, euskaldun garbia ta euskaldun garbien semea dozu"), Zait Sof ("gañera, nolanaiko ta zelan-alako arlotzat ez oi din esten; baña, bat edo batek eragozpen ura austen badu, erri erdi-erdian arrika ilko omen din"); zelan edo alan (eta halan) 26: Mg ("Osatuten bada zelan edo alan, zorijonian dei egin jatan"), Astar ("Konfesetan dira zelan edo alan, edo eztira konfesetan biar leukien moduban"), Ag ("Alan bere, egin bear zan zerbait, eta zelan edo alan lotu eutsen burua"), A 3 ("Txiliren sumiña zelan edo alan amata edo itzali al izan eben", "Batxiri zelan edo alan ikasi eutsan ingeles-kanta edo erezi bat", "Beste txalupe zaar bat, Madalena-ondoan ustelduten bedartzan egoan bat, zelan edo alan azpi erdiekaz ipiñi ta arraiña ekarteko geure atzetik eroaten genduen"), Echta Jos 4 (adib.: "Juana Mari arriturik lotu zan, jakin ebazanean arek gertaldiak, eta bildur gogorra artu eban, otu jakanean Ermoken da emaztea, zelan edo alan mendekatuko zireala eurakaz", "Egunaro geunkazan egiñalako lanak, olatuak apurtu ebezan gauzak, zelan edo alan araututen"), Kk 4 (adib.: "Zelan edo alan, nundik edo andik, lorratza artu dabe, ta yakiten dabe axe mutiko zoliya dala", "berak lenengo gura ebana trenera sartzia zan, gero zelan edo alan atonduko zala ta"), Otx 2 ("Bakandereak amurru bizitan eragoion ara bere Bertoldaren aurka, ta zelan edo alan zigortau eragin gurarik, jauregiko ate jagoliai bialdu eutsen gaztigua", "asmauko dot zerbait zure aginduba zelan edo alan bete al ixateko"), Eguzk GizAuz 3 ("Gudua amaitu zanean, zelan edo alan berbiztu egin bear zala-ta, banandutako atal batzuk batu ziran", "Ori dala-ta, gizarteko zuzenari oñean eusteko, zelan edo alan, era batera edo bestera, domuari berea ta lanari be berea emon bear yako", "Ugazaba ta langille arteko asarre, gorroto, lazka ta burruka oneik, zelan edo alan, batera edo bestera, osoro kendu ezin ba-lediz-be..."), Erkiag 4 (adib.: "Ikusi ebanak eta entzun ebanak zauskada aundia egin eutsen Txanton gizon aul erkiñaren biotzari, eta zelan edo alan, ozta, doi-doi eldu zan geroago etxeko atetara", "Gosea ta egarria, txikitako premiña nagusi ta buruak, zelan edo alan zuritu ta arinduaz, emon zituan umetako urteak"), Bilbao IpuiB 2 ("Zelan edo alan, naiz ta ogei egunean bera jan-edan barik egon bear, aurkituko eutsan erremedioa beorraren antzutasunari", "Ostu baleutsen, zelan edo alan lortuko eban barriro"), Osk Kurl ("Eginahalak egiten zituan hunegaitik, zelan edo halan aberastasunak bereganatzeko lan egin gabe") // Ik. ap. DRA, gainera: Ezale 1897 ("Estualdi armin baten nago, eta zelan edo alan atara naik estualdi onetatik, al badok"), Onaind ("Eleiztar garen guztiok, zelan edo alan, erabarritu, kemendu ta onean sustraitu bearra daukagu"), Agur 1971 ("Agintariak ez dabe nai erriari galdetzerik, diputadoeri baietza etara baiño, zelan edo alan, arin baiña").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelan-alan (eta zela ala) 2: Zubk ("Orrek asarreak sortzen zitun uri eta lengo ingurukoekaz, nai ta gero, denporen eragiñean, arazo ori zela ala konpondu"), Onaind ("erririk erri, ostera, eskean joango da, bere sabeltzar ase-eziña zelan-alan beteteko"); zelan-alango 1, Euzkadi 1908 ("Aurrerantsian, Jaungoikuak gura ba-dau, ixan leike noxian-beñ zelan-alango idazkunen batzuk euzkeraz edo erderaz idaztia"); zelan edo alan (eta halan 7, zela edo hala 1) 21: Euzkadi 1931 ("Arpidea idigi dabe Euzkadi izparringi onetan, lenguan ixan zan urijola ikeragarrijak egin dabezan galkuntzak zelan edo alan ordainduteko Etxano eta Amorebieta aldeko baserritarrai"), Eguzk GizAuz (OEHko agerraldi bera), A Ipuiñak ("Zelan edo alan sartu zirean iluntzean, ostatuz, Eliza-atzeko baserri-etxe baten"), EgutKarm 1953 ("Zelan edo alan, jatekorik geienei ezarri oi jake kipula edo berakats pitintxon bat"), Zubk ("oraintxe be ezkabiz pozik eta zelan edo alan aste barruko egunak urte guztietan illabete bakoitzeko egun bardiñetan jausi eragin gura dabez jakitunen batzuk"), Anait 1954 ("Lantegietara euretara joatea erabagi eben, zelan edo alan beargiñen arimak salbetako"), Ibarg Geroko ("zelan-edo-alan gozatzen ez dan zauririk ez da"), Abeletxe GaziG ("Ezan eztigarria sayo axe, baña zelan edo alan, dan-danak sartu eben atzamarra saltzan eta ondoren ahora eruanaz, miezkau"), I. Zubiri 2 ("Pirmin napartarra, berrogeitsu urteko gizon garai ta argala, begikera benazkoa zan, zelan edo alan Auñamendi'ko artzain bizkorra emoten ebana", "Ain zuzen be, senarrak zirautsana egia zan, eta zelan edo alan Mikel'ek betekizunari eutsiko leuskio, mutil zintzo-zintzoa zalako"), J. Altuna ("Eta jakiña! akats kaltegarri orren jabe dan gizakiak, nai ta abertzale bere burua egin, ez dau bere aurrekoantzat bear dan begirunerik, ez itzalik eta, gitxiago aginpide baten zelan edo alan ipinten dabenean"), J.A. Letamendia ("Euskerearen ugaritasuna, zelan edo halan esateko, ezin kontatzeko modukoa da, auzo bakoitzak bere izketa berezia dauka ta"), Egin 1977 ("Estatutik 8.500.000 espero da, umeen kuotetatik 4.000.000 inguru eta gainontzekoa herritarren sakeletik atera behar zelan edo halan"), Zer 1996 ("sasoi batera eldukeran, bada, zelan edo alan ezkongaia aurkitu bear izaten eben"), L. Ayesta ("Zelan edo alan topau bear da nor izan dan ori, lotsa galdu ori, gure alabea modu orretan lotsatu daualako!"), A. Lasarte ("Zelan edo halan, aurrera jarraitu behar genduan"), A. Arejita ("Zelan edo halan, autore hau olerkigintzaren lehen urratzaileen artekoa dogu inguru honetan"), J. Artaraz 2 ("Zelan edo halan, horrek, XVIII. gizaldi amaieran nabari-nabari egin zan eraikuntzarako egur eskasia ekarri eban", "Zelan edo halan, atarteko arkua, mota honetako apainduren artean ikertzekoa litzateke"), Danok senide ("Gaur egun, zelan edo halan, dirua egitea da kontua"), H. Etxeberria ("Zela edo hala bulegotik irteten asmatu nuenean...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelan-alan : AB38 1 (de alguna manera); zelan edo halan : LurE (AS gisa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelan edo (h)alan : HiruMila (ik. nola edo hala), DRA; zelan-alan : DRA (de alguna forma, de alguna manera, mal que bien); zelan alango : DRA, PMuj DVC (1 pasable, mediano, regular, tal cual, mediocre; 2 sospechoso, medianejo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zelan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nola edo hala.

zelan ez
bizk. Nola ez. Neskatila, irribarreka; zelan ez?

Aztergaia: zelan ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZELAN EZ. Cómo no. Bai, aztu, ziñuan beretzat [...]. Zelan ez ba? Ag AL 111. Neskatillea irri barreka, pozarren, nasai-nasai ta arro eguan, zelan ez? etzan emakumia bestelan ixango! Kk Ab I 36. Urrengo egunean bide ondoan ilda aurkitu eban artzaiak. Eta zelan ez gero? Bilbao IpuiB 53. Liberal egin da, gizona, Gabontza bera! Ta zelan ez ba, garatza ta dirubidea egunean baiño egunean mardoago ta emonkorrago jadetsi ezkero? Erkiag BatB 149.

zelan ez 138: Aizu 7 (“Geuk ere hartu genuen bainua, zelan ez! Merezia genuen!“), Argia 2 (“Zelan ez, hain aro luzea hartzen duen poemategian, kontraesanak ere badaude”), Berria 39 (“Ustez ezkerretik, pribatua izatea egotzi izan zaio, publikotasuna erakundeen finantzaketari atxikita soilik ulertzen baitu zenbaitek, non eta ez dagokion norberaren ondareari, hori, zelan ez, herriarena baita”), Deia 16 (“Zezenketak eta futbola zituen gustuko Echebarriak, eta, zelan ez, argazkilaritza estereoskopikoa (kristalezko plakekin egiten dena)”), EiTB 39 (“HAIZEA.- ( arnasotsa ) Zelan ez, ba? Argi dau ezinian nabilela”), Elhuyar (“Eskerrak eman nahi dizkiegu Caño Hondo hoteleko nagusiei, Toniri eta Rosanari, emandako laguntzagatik, eta, orobat, hoteleko langileei, jaso dugun tratuarengatik; Espeleogrupo Santo Domingoko espeleologia taldeari; eta, zelan ez!, espedizioko partaide guztiei”), Elkar 14 (“Kalaxnikov bat, zelan ez”), Erlea, Euskaltzaindia, Goiena, Jakin 13, Karmel…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zelan ez 44: Berria 16 (“Eta gustura nagoen galdetzen didate: zelan ez naiz egongo, jendeak buru txiki honetatik irtendako istorio bat eskuetan hartzen badu!”, “Eta, zelan ez, koadro bat ekarri dit”), Paddy Rekalde 11 (“Bombak izkina batetik San Francisco kalean gora alde egin du, beste taberna batera, zelan ez”), Txillardegi 2 (“Musikea entzuten? - Bai. Zelan ez”), Julen Gabiria 2 (“Azkenean, zelan ez, Wendyk elkarrekin joaten utzi zien”), Edorta Jimenez (“Zelan ez ote naiz konturatu”), Jon Arretxe (“eta ez duela ulertzen zelan ez daukaten nire berri kontsulatuan”), Joseba Sarrionandia (“Baina zelan ez naiz arduratuko ba, hil egingo gaituzte eta!“)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

nola ez formaren parekoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zelan sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

zelan halan
bizk. Nola edo hala. Ik. zelan edo halan.

Aztergaia: zelan halan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2002-04-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zelan sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nola hala.

zelan... halan...
bizk. Nola... hala..., bai... bai... Konpli bedi zure borondatea zelan zeruan halan lurrean.
Loturak

Aztergaia: zelan... halan...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zelan... ala(n) 70: Añ 33 (adib.: "Zelan norberak egiten daben etxe au bizitza onetan, alan idoroko dau bestean", "Zelan esan, alan egin bere eban"), Mg CO ("Zan esatia, zelan neure Aitak emon eustan eskuba gizonen juez izateko, alan nik bere emoten deutsubet eskubidia lurrian gizonak juzgetako"), fB ("Zelan ezkondu, alan bizi"), JJMg BasEsc ("Zelan iturriko ur askia bete dediñian, urak urteten daben gañez egiñda txurrutik, alan gizon, ta emakume askoren biotzak, lujurijaz beteta egonik, gañez eginda legez, botaten dabee aotik lujurijako ur atsituba"), Astar II 5 (adib.: "Zelan zeruban alan lurrian"), CatLlo 2 (adib.: "Zelan Zeruan, alan lurrian"), CatBus 3 (adib.: "Zelan zeruan, alan lurrean"), AB AmaE 2 (adib.: "Begietatik zelan juan Eguzkia, / Alan kerizpetuten da lurra guztia"), Itz Azald 17 (adib.: "Zelan diruzale baten egarria ez dan ase eta betetan, aberastasun andiak berak euki arren bere; alan guk bere euki bear dogula egarri sutsu bat, arimako ondasun egiazkoak diran parkamenak irabazteko"), A BeinB ("Zelan irakatsi alan ikasi"), Echta Jos 3 (adib.: "Zelan obeto siñistu Jaungoikoa gandik etozala arek mirarizko jazoerak, alan sendatuten zan euren Josetxogazko maitetasuna ta bizitzako atsegiña"), Enb ("Basamortuan zelan oi diran / Ibilten artzain zintzoak, / Batzuk zaindu ta bestetzuk batzen / Jan ez daiozan otsoak, / Alan eukazan Tonkin'tarrakaz / Balendin Berriotxoak, / Txarrak ondu ta onak zaintzeko / Gurari biotzekoak"); zelan... alan... eta alan... 2: fB Ic III ("Zelan artu, alan bizi, ta alan il"), Itz Azald ("Zelan gorputzeko zatiyak alkarri lagunduten deutsen, eta batzuen onak izaten diran beste enparauen mesederako, alan kristinau guztiak bata besteari lagunduten deutse, eta alan batzuen egite onak dira besten mesederako"); zelan... zelan... alan 1, Itz Azald ("Zelan erloiyo batek adierazoten daben, egon izan dala erloiyogilla bat, bera egin izan dabena; zelan etxe batek adierazoten daben, egon izan dala egillen bat, bera egin izan dabena; alan mundu onek, zeñetan aurkituten dan gauzen zuzenbide ain miragarri ta iraunkorra, adierazoten dau dagoala Izate Nagusi eta Gorena, bera egin izan dabena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelan... hala(n) 3: R. Garate ("Zelan bakoitza, halan bere helburua"), J.M. Etxebarria ("Orduan, karea egin ahala atera egiten zen beheko partetik eta nibela zelan bajatu halan kargetan zen goitik karobia beti beterik eukiteko"), J.I. Basterretxea ("Zelan prentsa jeneralistan, hala orain arte ikusitako prentsa bereizituan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelan edo halan : LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelan... ala : DRA (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zelan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

'nola... hala...'

zelanbait
adb. bizk. Nolabait. Atsekabea zelanbait arintzeko.
Azpisarrerak

Aztergaia: zelanbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'nolabait'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nolabait.

zelanbaiteko
adj. bizk. Nolabaitekoa. Euskal herrialdeen artean beti izan dela zelanbaiteko lotura.
Loturak

Aztergaia: zelanbaiteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nolabaitekoa.

zelango
adj. bizk. Zelakoa, nolakoa. Badakizu, etorkizuna zelangoa den?

Aztergaia: zelango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: ik. zelako / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. zelako

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

zelako eta zelango, biak erabiltzen dira Bizkaian, lekuen arabera.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-an + -ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nolakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Bidaltze-oharra eman: zelango h. zelako. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) zelakoa ere aipatuko da definitzaile gisa: "zelango izlag. Bizk. 'zelakoa, nolakoa'".

zelata
1 iz. Zenbait pertsona ezkutatzea, beste bati edo zenbaiti ustekabean erasotzeko. Berrogeitik gora gizonek zelata jarriko baitiote. Zelata prestatu.
2 iz. Segada. Deabruaren zelata guztietarik begira gaitzazu.

Aztergaia: zelata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zelatan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zelatan egon .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zelatan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  zelatan jarri: 1- Hiztegiak ez du horren beharrik. || 1- Maiztasun gutxikoa; ez du merezi, geure ustez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu egin da zelatan jarri azpisarrera ere.

zelata egin
ad.-lok. Zelatatu. Eta goiz batean, lanera zihoan aitzakiatan, ukuilu-zulotik zelata egin zion. Ez duk gauza bera gauez amuarrainak harrapatzen ibiltzea eta andreei zelata egitea.

Aztergaia: zelata egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZELATA EGIN (Lcc, Añ; zelategin Lar). Espiar, acechar. "Assechar", "atalayar" Lcc. "Zelar" Lar y Añ. "Espiar" Añ. Zeren iuduék zelata egiten baitzeraukaten Siriarat enbarkatu izan baliz. Lç Act 20, 3 (TB, Dv zelatak hedatu, Ker galbideak gertatu, IBe zelata jarri). Jakiña, zeleta egiteko iaioena mendikoa dana izaten da berez. Alkain 79.

zelata egin 8: Berria (“Kalera atera eta leihotik zelata egiten didatela ohartu naiz, alderrai bat naiz haien erresuma partikularrean”), Elkar 6 (“Bueno, baina ez dut egiten berari zelata egitearren, laguntzearren baizik, nork daki... bere lagun horietako bat datorrenean, edo gu ez gaudela zer edo zer pasatzen bada... auskalo!”), Erlea (“Zelata egiten nion, ahaleginak egiten nituen hitz egin ziezadan -euskaraz beti-, nire berri izan zezan saiatzen nintzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zelata egin 21: Fernando Rey (“Zelata egin behar zioat”), Anton Garikano (“Aurkitu zuenean lotsa eman zion aurreko atera joateak, eta zelata egin zuen leihotik.”), Juan Garzia (“Ilagin batek as laurden bat emana zion ordain-sari; zelata egin zion goiz nabarrean zumardian, atzera hura kentzeko, eta lepotik heldurik ito zuen Klodia.”), Pello Lizarralde (“Eta batzuetan lasterka joaten ginen eskailera mehar hartara zelata egitera, baina atezainek laster botatzen gintuzten, debekatuta baitzegoen”), Patxi Iturritegi (“Ezin aitortu gabe utzi, bestalde, hiru aldiz saiatu naizela arkitektoaren duplex abandonatuan sartzen (norbaitek sumatuko zuen bezala, batzuetan gustuko dut giltza-zulotik zelata egitea)”), Bernardo Atxaga (“Ez duk gauza bera gauez amuarrainak harrapatzen ibiltzea eta andreei zelata egitea”), Patxi Ezkiaga (“Horra, bada, armak garbi, morrioiaz zelata egina, zalditzarrari izena jarria, eta berean sendo, zera bururatu zitzaion”), Koro Navarro (“Begiratzen dute halaber, gezi-leihoetatik zelata eginez, ba ote datorren orgaren bat edo gurdiren bat herrira, ba ote den albisterik auzo berriko etxeetan, halako etsaitasun bat ere falta ez dutela, herri barneko biztanle guztiek ezinikusi ilun eta azaltzen zail bat sentitzen baitute harresiez kanpoko herrikideengana”), Juan Kruz Igerabide (“Zuen fruitu nazkagarri horiekin zelata egitera etortzen zarete!”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zelata sarreran.

zelataka
adb. bizk. g. er. Zelatan.

Aztergaia: zelataka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. g.er. 'zelatan'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zelatan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Honetan ere marka harrigarri samarra zait. Gurean (herrian) xelataka baita normala (ez xelatan). Beraz Bizk. g. er. marka hori… (2009-12-10)

zelatan
adb. Zelatatzen. Etsaiak beti zelatan baitaude. Frantzisko zegoen Bernardo noiz loak hartuko zuen zain; eta Bernardo, berriz, Frantziskoren zelatan. Zelatan jarri. Giltza-zulotik zelatan. Gure inguruan dabil beti zelatan bezala, gu engainatzeko.
Loturak

Aztergaia: zelatan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zelata sarrerari dagokion azpisarrera.

zelatari
iz. Zelata jartzen duen pertsona; zelatan dagoen pertsona. Han sartu baino lehen, bidali zituen hamabi zelatari, Kanaango lekuen eta gauza guztien berriak eramateko. Zelatariak jarri zituen inguruko mendietan. Zaude hor geldi: atera nahi baduzu, galdu zara, zelatari asko baitabiltza, eta zilarra eskaintzen diote atzitzen zaituenari. Harrapatu zuten, zelataria zelakoan.

Aztergaia: zelatari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zelataritza
iz. Zelatariaren lanbidea. Zelataritza lanak.

Aztergaia: zelataritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zelatatu, zelata/zelatatu, zelatatzen
du ad. Norbaiti begira egon, bera konturatu gabe, egiten duenaz jabetzeko. Noizbait zelatatu ditut eta ikusi eskaleei artoa ematen eta eskuan muin egiten. Etsaiak zelatatzen. || Gure urrats guztiak zelatatuko ditu.

Aztergaia: zelatatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zelatatu, zelata(tu), zelatatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zelatatu, zelata(tu), zelatatzen.

zelati
adj. Jeloskorra. Ez zaitezela izan zelatia!

Aztergaia: zelati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelati (eta selati 1) 4: Mok ("Azken urteotan istillu geiegi darabilgu euskal idazleok, bakoitzak bere iritziari oso selati eutsi naiean"), J. Sarrionandia ("Kantauri itsasoa soegin dudanerako trumoia gainean dut, itzaltsu eta zelati dator mendi gain eta uhain gainak ilunduaz"), X. Mendiguren B. ("Begira, Pantalon jauna, Klarisa anderearen mezua da. Silbioren amorrazio zelatiaren berri ematen dit eta lotsagabe honek ireki egin du"), H. Cano ("Billar mahaiaren gainean larrutan ari diren / bi emakume / disimuloan non dago takoa? galdetzen duen agure zelatia / konturatu orduko oinen azpialdeetatik / gorputzaren barrua zeharkatuz bortizki / bururaino igotzen den begirada bertikal / tren abiadurako bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelati : HiruMila (celoso, sa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

oinarririk gabeko eratorria (beste adieretakoak dira bai zela eta bai zelo); eta badu ordain egokirik: cf. jeloskor.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Bizkaian behintzat ondo bizirik dago hitz hau Gernika aldean, eta sartzea proposatzen dut. || Ez dakusat zergatik bertokoa baztertzeko, iparraldeko jeloskor (zelati bezain erdarazkoa dena, bestalde) tronoratu behar dugun. Biak utzi eta kito.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

zelatu, zela/zelatu, zelatzen
du ad. Zela jarri. Berehalaxe zelatu zuen Rozinante.

Aztergaia: zelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zelatu, zela(tu), zelatzen. du ad. 'zela jarri'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zelatu, zela(tu), zelatzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zela jarri.

zelda
1 iz. Komentuko gela. Bere zeldan belauniko dagoen moja.
2 iz. Espetxeko gela. Ik. ziega. Zeldan sartu nintzenean, edo, hobeki esan, barrura zakarki bota nindutenean.

Aztergaia: zelda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zelda 3: fB 2 ("Sarri iragoten zituban santa Teresak gau osuak orazinoian negarrez zeldaan", "bere zeldan, edo koru baztarrian belaunbiko daguan monjiak bere, ez dauka seguru bere ondria erriko gaiski-esala baten ao galduban"), Gy ("Herbi bat bere xiloan / Zagon behi pentsaketan: / Ezen zer egiñ zeldetan / Ezpadago gogoetan!"); zeldatxo 1, Gy ("Zeldatxo bat egiñ eta haren erdi-erdian, / Goxoki han bizi zela urus bakhe handian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelda (eta zelda zigor) 10: Lasa ("Artzapezpikuaren etxean egindako zelda batetan igaroak nituen aurreko bost egunak"), Punto y Hora 1985 ("zelda hauen bakardadetik espetxe urrun honetan, ezin dugu geure helburu politikoa ahaztu"), Literatura/3 ("Lehen zatia, hitz lauz egindako zelda zigor bateko kronika moduko bat dogu"); Susa 1989 4 ("zigortuta zeundenean ez zizuten zeure libururik zeldan sartzen uzten", "—Nolakoa zen zure biblioteka? Zeldakoa? Ba...", "Azken lau urtetan txapatuta egon gara ia beti, zeldan zigortuta", "itota egoten gara han zeldetan"), Txelis Uhaldean ("Goardia zeldaren beste puntan zegoen"), Oiartzungo hizkera 2 ("Osea limpieza im ber nun, denin zeldak daude, ez?", "berriz e arratsaldian beste buelta eman, ta berriz e apaldu ta barrena, zeldaa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelda : DFrec 4, AB50 4 (hauetan 1 z. berezi), Euskalterm 2 (hauetan 1 z. magnetiko, gelaxka magnetiko sinonimoarekin; 1 memoria-zelda edo memori zelda, memoria-gelaxka edo memori gelaxka sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelda : Lh DBF (gîte), DRA (guarida) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal celda / cellule formen ordainak: HiztHand: gela; celda de castigo zigor gela // HiruMila: gela // ElhHizt: 1 gela; 2 (de colmena) gelaxka; 3 Inform./Quím. gelaxka // Lur EG/CE: gela; eta EF/FE: 1 gela; 2 zelula // XarHizt: gela (local) // Casve FE: gelatto (chambre); erlezilo (abeilles) // HaizeG FB: karzel-gela // T-L LBF: gela // PMuj DCV: (aposento) gela, lo-toki, etzango, oategi.

Erdaretako formak

fr (DLLF): cellule; it (S. Carbonell): cella (di convento, prigione); cameratta, stanzetta (di covitto, collegio); cella, celletta (degli alveari); en (Collins): cell; de (Langenscheidts): 1 (Kloster-, Gefängnis-) Zelle, Isolier-(Straf)zelle; 2 Bienenzelle.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

normalean ez dago maileguaren premiarik (aski da gela); egokia izan liteke, ordea, kartzelakoa adierazteko, horri gela deitzea gogor egiten denerako, baina Heg. marka legokioke horri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zelda.

zelebre
1 adj. Bitxia, ohikoa ez dena. Ik. xelebre. Greziar zelebre hura, bere ibilera baldar eta izaera aldagaitz geldoarekin. Erreginaren ateraldi zelebreak.
2 (Adizlagun gisa). Zelebre hasi zen oso.

Aztergaia: zelebre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: ik. xelebre / HiztEn: ik. xelebre / LurE: ik. xelebre / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. xelebre

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. xelebre.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Bidaltze-oharra eman: zelebre* e. xelebre. || 1- Ezinbestekoa, bizkaieraz horixe baino ez da ezaguna eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da (eta onartu egin da zelebrekeria eratorria ere).

zelebrekeria
iz. Bitxikeria. Ik. xelebrekeria. Oso emakume alaia zen eta hamaika zelebrekeria esana.

Aztergaia: zelebrekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-12-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Bidaltze-oharra eman: zelebrekeria* e. xelebrekeria. || 1- Ikus aurreko oharra ("zelebre").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu egin da forma, berria den arren.

zelenteratu
iz. pl. zool. Zenbait sailkapenetan knidarioek eta ktenoforoek osatzen duten filuma. Organismo sinpleen ikerketak egin zituen batez ere: protozooak, belakiak, zelenteratuak eta gisakoak.

Aztergaia: zelenteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelenteratu 7 (eta zelenteratu-multzo): NZ/BBB1 2 ("Zelenteratuak filumeko izakien ezaugarri morfologiko, fisiologiko eta ekologikoen laburpena egin", "Zergatik sartzen da zelenteratuak filuma Animali Erreinuan?"), X. Kintana ("Belakiek edo zelenteratuek egiten dituzten mugimenduak, neurri handi batetan, era honetakoak dira"), NaturZ 3 (adib.: "Zelenteratuen filuma 9.000 espezie inguruz osatua dago"), Zoologia ("Ktenoforoak zelenteratu-multzoan sartu behar diren arren, gainontzeko lankideetatik desberdintzatu behar dira"); zelentereo 3: L. Dorronsoro 2 ("Itxas-landare eta koralak zelentereoen salleko abelkiak dira", "Tropiko'ko zelentereo auek ba dute bereizki arrotz bat: adarkiz edo karekiz egindako eskeleto bat dute euskarri"), Kuxkux/5 ("Animalia bitxi hauen taldeari zelentereoak deritzo").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelentero : AB38 2; zelentereak : AB38 1; zelenteratu HiztEn (Zool.), Euskalterm 1 (zelenteratuak 'celentéreos'); zelenteroidun : LurE (ik. knidario) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelenteratu : ElhHizt (Zool.), HiruMila; zelenterodun : EskolaHE (ik. knidarioak) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

zeliakia
iz. med. Glutenarekiko intolerantzia. Izan ere, gluten gabeko dieta zorrotza da zeliakiari aurre egiteko bide bakarra.

Aztergaia: zeliakia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Lantaldeak itzuli honetan zeliako onartua.

LBeh (2016-10-26): zeliakia 34: Consumer 9, Berria 11, EiTB 11, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zeliakia 25, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: zeliakia (4), eritasun zeliako (4) (Med.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: [azalpen batean] Azken urteetan zeliakia duten gaixoekin egin du lan. Zeliakoei kalte egiten die glutenak.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es celiaquía / fr cœliaquie: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, automatikoa. Hala ere, gaixotasun zeliako erabiliagoa dela dirudi, eta zeliako sarreran adibide gisa jasotzea dela uste du lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

zeliako
1 adj. med. Eritasunez mintzatuz, glutenarekiko intolerantziaren ondorio dena. Baliteke 20.000 herritar inguruk izatea gaixotasun zeliakoa, baina horietatik 5.000 inguruk bakarrik dakite gaitza dutela.
2 adj./iz. med. Pertsonez mintzatuz, glutenarekiko intolerantzia duena. Glutenik gabeko dieta egitea da zeliakoen aukera bakarra. Zeliakoentzat egokiak diren gozokiak banatuko dituzte.

Aztergaia: zeliako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zeliako 121: Consumer 34 (adib.: “Bestalde, zeliakoek [glutenarekiko, hau da, gariak, zekaleak, garagarrak, oloak, tritikaleak, gari-hibridoak eta zekale-hibridoak duten proteinarekiko jasanezintasuna dutenek] ere ezin dute kontsumitu moldeko ogia”), Berria 9 (adib.: “diabetiko edo zeliakoentzat egokituak”), EiTB 57 (adib.: “Horixe da zeliakia edo zeliakoen gaixotasunaren inguruko definizio zehatza”), Argia 21 (adib.: “7 urteko alaba zeliakoa du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zeliako 11, Berria (adib.: “Hala ere, kasu desberdinak daude zeliakoen artean ere”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “(adibide batean) Azken urteetan zeliakia duten gaixoekin egin du lan. Zeliakoei kalte egiten die glutenak.”

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es celíaco / fr cœliaque: Elhuyar: zeliako / Nolaerran: - / Zehazki: zeliako, sabel-, sabeleko / Labayru: zeliako / Adorez5000: zeliako.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa.

zelo1
1 iz. Ipar. zah. Kartsutasuna.
2 iz. Heg. zah. Arreta.
zelo2
iz. Batez ere pl. Heg. Jeloskortasuna. Zeloak burutik kendu ezinik.
zelofan
iz. Zelulosa hidratoz eginiko paper modukoa, gardena, gauzak biltzeko erabiltzen dena. Olentzeroren opariari zelofana kentzeko gogoz dagoen haurra. Zelofanezko zorro batean bilduta.

Aztergaia: zelofan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bina zelofan eta zelofan paper jaso dira: A. Lertxundi, MarrazkiOEO/1 2, Dona Dona.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelofan : AB38 7, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; zelofan paper : AB38 2, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelofan : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal celofán / cellophane formen ordainak: zelofan : HiruMila, Casve FE. // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): Cellophane; it (S. Carbonell): ez da ageri; en (Collins): cellophane; de (Langenscheidts): Cellophan.

zeloma
iz. biol. Zenbait animaliaren gorputz barrunbea, mesodermotik eratua dena eta zenbait organoren eraketan parte hartzen duena. Beste animalia batzuek (artropodoek, esaterako) nabarmenki eraldatuta daukate zeloma.

Aztergaia: zeloma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

zelomadun
adj. biol. Zeloma duena. Zelomak funtzio asko bete ditzake, eta horrek azaltzen du animalia gehienak zelomadunak izatea.

Aztergaia: zelomadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zelomadun.

zelomatu
adj. biol. Zelomaduna. Animalia zelomatuak.

Aztergaia: zelomatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelomatu (eta azelomatu, euzelomatu, pseudozelomatu) 15: M. Etxaide ("Animalia zelomatuak, ez-segmentatuak eta aldebiko simetriadunak"), UZEI 8 (adib.: "Kasu honetan, bada, mesodermoa eta zeloma aldi berean garatu dira, eta beraz, animalia triploblastiko zelomatuak sortarazi dira", "Nolanahi ere, jatorri desberdineko pseudozelomak egon daitezke, zelomatuen endakapenez sortutakoak adibidez"; "zenbait animali talderen garapenak aurrera egiten du, antolakuntz maila desberdin bi lortu arte, pseudozelomatu eta zelomatuena"; "Euzelomatua: Zeloma bat den gorputz-barrunbea duena, azelomatu eta pseudozelomatuei kontrajartzerakoan"), X. Kintana 2 ("Zelomatuetan, ornogabe zein ornodun, iharduera motorea eskeleto, giharreria eta nerbio-sistemaz osaturiko unitate hirukoitzari esker lortzen da", "Atal honetan ornogabe zelomatuak ikusiko ditugu"), K. Altonaga ("Lehen mailako forma hauek milimetro gutxikoak ziren eta azelomatuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelomatu : HiztEn (benetako gorputz-barrunbea edo zeloma duena), Euskalterm 2; zelomadun : HiztEn (ik. zelomatu), LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

cf. Biologia/4 Zoologia hiztegikoak: zelomagabea (ik. azelomatua); zeloma(koa) (ik. zelomikoa); zelomatua (1 iz. zelomatuak taldeko banakoa. 2 adj. zeloma duena. Adib. ekinodermatuak animalia zelomatuak dira. / e celomado / f coelomate / i coelomate); zelomatuak (zenbait sailkapenetan, bederen bizi-zikloaren aldiren batean zeloma izaten duten metazooez eratutako taldea. / e celomados / f coelomates / i Coelomata); zelomikoa (Hal. zeloma[koa]. zelomari dagokiona edo bertan dagoena. Adib. barrunbe zelomikoa, zeloma-likidoa. / e celómiko / f coelomique / i coelom[at]ic).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelomadun : ElhHizt, EskolaHE; zelomatu : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

aski nazioartekoa da (edo inguruko erdaretako formen antzekoena; eta cf. a-, eu-, pseudo- osaerakoak); baina zelomadun ere posible da (eta zelomagabe).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zelomatu 'zelomadun'.

zelomiko
adj. biol. Zelomarena, zelomari dagokiona. Barrunbe zelomikoa ondo garatua daukaten animaliak.

Aztergaia: zelomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelomiko 3: M. Etxaide ("Enbrioiak, liseri-barrunbetik eratorritako bost espazio zelomiko pare izaten ditu"), Zoologia 2 ("Gorputzaren horman, uzkia inguratzen duen kanal anularra barrunbe zelomiko handiaren metazeletik dator seguraski", "Ekinoideoetan bezala, gorputzeko gain-alde eta nerbio-kordoi ektoneuralaren artean kokatuta dauden kanal epineural ektodermikoak laguntzen die kanal zelomikoei"); zelomatu (eta azelomatu, euzelomatu, pseudozelomatu) 15: cf. supra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelomatu : cf. supra; zelomiko : AB38 2, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

en (Webster): coelomic; fr (Larousse): coelomique // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

zelote
iz. hist. Erromatarren okupazioaren kontra gogor egin zuen I. mendeko talde judu bateko kidea. Apostoluen artean, Simon da ilunena, izan ere, bere ezizenak dioenez, zelotea omen zen.

Aztergaia: zelote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Cf. Lç Lk 6,16: "Simon Zelotes deitzen dena" eta Eg 1,13: "Simon Zelotes"; Ir YKBiz 117: "Simon Kanaandarra (izengoitiz Zelote, Kartsua)".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelota 1, IBe (Eg 1,13: "Hauek ziren: Pedro, Joan, Jakue eta Andres; Felipe eta Toma; Bartolome eta Mateo; Jakue Alfeorena, Simon Zelota eta Juda Jakuerena"); zelote 3: M. Iturbe 2 ("izan ere Jesusek beti aurpegia eman behar zion zeloteen irizpide nagusiari", "gauza gutxi da, garrantzirik gabekoa, alegia, teologi alorrean, Jesus zeloteen taldeetan sartua egotea edo sartua ez egotea"), J.C. Alonso ("Erresistentzia bortitza: Zeloteak"); zelotetar 1, M. Iturbe ("Jesus zelotetarren artekoa ote zeneko eztabaida"); zelotismo 1, M. Iturbe ("Jesus zelotismoari lotua egon ote zeneko gorabehera hau bere bizitza argi dezakeen gertaera bat izango litzateke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelote : LurE (Gr. Zelotes), Euskalterm 1 ('zelote, zelota') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zelote : BiblE (ik. Mk 3,18; Lk 6,15; Eg 1,13; Mt 10,4 — eta oin-oharreko azalpena: "Zelote: Jatorrizko Kananaios hitzak buru-beroa esan nahi du, hau da, zelote. Zeloteak alderdi politiko-erlijioso bateko kideak ziren; alderdi honek judu-nazioaren independentziaren alde egiten zuen borroka, indarkeriari uko egin gabe"; cf. Bibli Hiztegia s.u.: "Hitzak gartsua edo fanatikoa esan nahi du, eta sarri dator Biblian Jainkoaren gauzen defendatzaile sutsua adierazteko. Talde organizatu bezala, Erromaren aurkako 66-70eko judu-gerran nabarmendu zen. Estremista erlijiosoak eta Erromaren aurkako borroka armatuaren aldekoak ziren. Simon apostoluari Zelote izena ematen zaio [Lk 6,15; Eg 1,13], seguruenik hitzaren zentzu erlijiosoan, ez baita segurua Jesusen garaian zeloteen taldeak geroago izandako esanahia zuenik").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelote : HiruMila (celote, judío patriota que se alzó contra la dominación romana), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt (cf. s.u. izengoiti: "Judas Kanaandarra, izengoitiz Zelote"), ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hist.

Forma baten adiera(k)

(Israelgo alderdi politiko-erlijioso bateko kidea).

zelta
1 adj. Antzina Europako sartalde osoan kokaturik zegoen herri indoeuropar batekoa; herri horretakoa, herri horri dagokiona. Buruzagi zelta baten hileta. Herri zelten egutegia. Musika zelta. Epopeia zelta bat. VI. mendeko hilobi zelta bat aurkitu dute Fiteron. Hizkuntza zeltak.
2 iz. Herri horretako herritarra. Galiarrak zeltak ziren. Antzinako zelten ondorengoak. Zeltak penintsulako iberiar herriarekin elkartu ziren.
3 adj. Zelten hizkuntzakoa. Belisana izen zelta da. Adibidez, Zegama, Deba edo Ultzama hitz zeltak direla diote.
4 iz. Zelten hizkuntza. Atzizki hori zeltatik hartua da.

Aztergaia: zelta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

k- hasiak 77 dira (hiru autorerenak: Mde 67; JMB 9; Ibiñ 1); z- hasiak 12 (beste hiru autorerenak: Izt 2; Hb 5; MEIG 5): kelta 41 (JMB ELG 5, horietan "kelta-antz, kelta-kutsu, kelta-sail" bana; eta Mde Pr 36, horietan "aitzin-kelta" 2); keltar 7 (Ibiñ Virgil 1 eta Mde Pr 6); keltatar 3 (JMB ELG); keltetar 1 (Mde Pr); keltiber 1 (Mde Pr); keltibertar 1 (JMB ELG); Mde Pr-koak dira, gainera: keltalari 1, keltara 9 eta keltera 1, keltikelari 1, keltiko 7, keltikulari 3, keltikutzar 1; zelta 8 (Izt C; Hb Esk 5; MEIG 2); zeltiko 1 (MEIG); zeltiberiatar 1 (Izt C); zeltiberiko 2 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

k- hasiak 29 dira; z- hasiak 11: kelt 1 (Tx. Peillen); kelta 10 (A.M. Labayen; S. Onaindia; Mde in Euzko Gogoa 1954 2; Oihenart Taldea; J.L. Aramendi; B. Otaegi 3; Zer); keltar 7 (Mde in Euzko Gogoa 1954 2; J.M. Torrealdai; Oihenart Taldea; J. Galtzada; J.A. Arana Martija; Etxde); keltartasun 1 (J.L. Agote); keltatar 2 (J. Gorostiaga; B. Latiegi); keltiar 2 (B. Latiegi; Euskal hizkuntza eta literatura); keltara 2 (Mde in Euzko Gogoa 1954); keltera 1 (S. Onaindia); keltizakuntza 1 (Oihenart Taldea); kelto 1 (P. Narbaitz); keltotar 1 (J. Saint-Pierre); zelta 6 (Vill in Egan 1960; G. Knörr 3; Agenda 1990 HABE; L.M. Mujika); zeltar 1 (Euskaltzaindia); eta ager. banako: zeltibero (Oihenart Taldea), zeltiko (Galiziar, kataluniar eta euskaldun idazleen II. ihardunaldiak), zeltismo (L.M. Mujika), zeltista (Deia 1983).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kelta : AB38 5; AB50 1; HiztEn-LurE ("ik. zelta" bietan); keltar : AB38 4; keltiko : AB50 1; zelta : AB38 6; HiztEn-LurE; Euskalterm 1 (eta "italo-zelta" 1); zeltera : HiztEn; Euskalterm 1; zeltiberiar : HiztEn-LurE; Euskalterm 2; zeltiberiko : Euskalterm 2; zeltiko : AB50 2; HiztEn; Euskalterm 2; zeltismo : Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeltiberiera (EArauak 47).

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

z- hasien aldeko dira 3 batzordekide; X. Kintana, berriz, bitasunaren aldeko da: Euskaltzaindiak arautu berria duen zeltiberiera onartuz, kelta hobesten du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-10-27): eta ez kelta.

zeltiberiar
1 adj. Iberiar penintsulako erdialdean bizi izan zen herri zeltakoa, herri horri dagokiona.
2 iz. Herri horretako herritarra. Adituek uste dute zeltiberiarren aurka batu zirela euskaldunak eta erromatarrak.

Aztergaia: zeltiberiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

keltiber(a) 1, Mde Pr ("Badirudi Hispaniako Keltiberak, aldiz, keltak zirela"); keltibertar 1, JMB ELG ("Eta bertako ondakiñak itxura dutenez, Soria eta Logroñoko keltibertarren gaztelu antzeko errien bat izan zan toki artan"); zeltiberiatar 1, Izt C ("anziñako denporan Zeltiberiatarrak eta beste jende Españakoa ornidutzen zituana"); zeltiberiko 2, MEIG ("Berari zor zaio, Gerhard Bahr eta Caro Barojarekin bateratsu, zeltiberikoaren nortasuna eta hedadura ezagutzea eta ezaguteraztea. Bazen beste horren ahaide hurbil eta ezkutuagoa, lusitaniarra, Tovar-ek zeltiberikotik bereizten eginahalak egin zituena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeltiberiar 4, K. Olaetxea ("A3 mailan ere astoa azaltzen da Mariezkurrenaren ustez zeltiberiarrek ekarria izango litzatekena", "Zeltiberiar garaian eta La Hoya-ko A3 mailan batez ere txerrien kopuruaren handitzea izango litzateke nabarmenena", "Beranduago, zeltiberiar garaian, hirigintza sare-gisakoa izango da", "Garrantzi handia du etxeko oilarraren lehenengo aurkipenak La Hoya-ko zeltiberiar garaiko A3 mailan"); zeltibero jende 1, Oihenart taldea ("Jokabide hau konprenitzeko, on da ohartzea, erromatarrak Ebro garaiara heldu zirenean, zeltibero jendea zutela guduka inguruan baskoinek, eta kantabroak, berriz, autrigoinek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeltiberiar : HiztEn, LurE, Euskalterm 2; zeltiberiera : Euskalterm 1; zeltiberiko : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeltiberiar : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zeltiberiar 6: Berria 2004-2006 3 (“Gudari zeltiberiarrak”, etab.), M. Azpilkueta 3 (“Hor baitituzte Pirinio mendietako gailurretan zeltiar baskondarrek eta zeltiberiarrek beren arteko mugak jartzen”, etab.).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Aipatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan, ohartxoarekin: «Onomastika batzordeak argitzekoa (lantaldearen ustez, forma hori dagokio, zeltiberiera arautua kontuan izanik)».

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Onomastika batzordeak argitzekoa (lantaldearen ustez, forma hori dagokio, zeltiberiera arautua kontuan izanik).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

Ik. oharra afro-amerikar sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zeltiberiar.

zeltiberiera
iz. Iberiar penintsulako antzinako hizkuntza. Pirinioetako hegoaldean, berriz, Ebro ibaiaren bi aldeetan, euskaraz gain, iberiera eta zeltiberiera hitz egiten ziren.

Aztergaia: zeltiberiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 47: (hizkuntza).

zeltiko
adj. Zeltena, zeltei dagokiena. Ik. zelta 1. Hizkuntza germanikoak eta zeltikoak. Herri zeltikoak.

Aztergaia: zeltiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau174 2018-09-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zeltiko . Céltico (idioma). Zeltikakoak zuten izkuntza beren berekia, zeñari esaten zitzaion zeltikoa. Izt C 256. Mendebal-aldeko hizkuntza zeltikoetarako joera. MEIG VIII 85

zelta 1 adj. Antzina Europako sartalde osoan kokaturik zegoen herri indoeuropar batekoa; herri horretakoa, herri horri dagokiona. Buruzagi zelta baten hileta. Herri zelten egutegia. Musika zelta. Epopeia zelta bat. VI. mendeko hilobi zelta bat aurkitu dute Fiteron. Hizkuntza zeltak. 2 iz. Herri horretako herritarra. Galiarrak zeltak ziren. Antzinako zelten ondorengoak. Zeltak penintsulako iberiar herriarekin elkartu ziren. 3 adj. Zelten hizkuntzakoa. Belisana izen zelta da. Adibidez, Zegama, Deba edo Ultzama hitz zeltak direla diote. 4 iz. Zelten hizkuntza. Atzizki hori zeltatik hartua da.

zeltiko 11 [izond. dira denak]: HABE (“gehien-gehiena erromantzea eta zeltikoaren antzeko zerbait”), Berria 4 (“Infernura sartzeko bederatzi ate daudela diote erro zeltikoa duten herrietan, Galizian adibidez”), EiTB 3 (“Hizkuntza zeltikoak, bretoiera, eskoziera, galesa, Irlandako gaelikoa... denek dute sorburu bera: indoeuropera”), Jakin (“Adibidez, bi zenbakia esateko moduak erakusten du hizkuntza latinoak, germanikoak eta zeltikoak erlazionatuta daudela”), Erlea (“Ingeles literaturan duen itzalak itzalpean utzi du O’Brienen alderdi zeltikoa”), DiarioVasco (“Koreografiak dantzari guztien sormen lana dantzan jarrita sortutakoak dira: dantza tradizionalak gaur egunera moldatuta, koreografia berritzaileak, zeltikoak, dramatika kutsuak, kantua, poesia?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zeltiko 14 [izond. dira denak]: Herria 4 (“Kontzertu asko ere eskaini zituen, bere rock-folk euskal zeltiko modu berezian”), Berria (“Naonedeko bileran, Herrialde Katalanetako, Sardiniako, Kanariar Uharteetako, Flandes eta Liga Zeltikoa erakundeko ordezkariek hartu zuten parte, Euskal Herriko zein Bretainiakoekin batera”), Isabel Arrigain 2 (“Baina indoeuropar hizkuntzatik sanskritoa, greziera, eslabiera, talde zeltikoa eta talde italikoa sortu zirela esatea, eta hizkuntza horietako bat indoeuropar hizkuntzaren lekuan jartzea oso gauza desberdinak dira”), Iñaki Mendiguren 3 (“Bestela, espero zitekeen lehen ere, hainbat mende lehenago, Mendebalde Urruneko Kristandade huts eginean, "zerrenda zeltikoan", pairatua zuen patua sufritu beharko zuela Islamaren eskuetan”), Patziku Perurena 2 (“Jatorri zeltikoa du”), Unai Elorriaga (“Baina, klaro, ez da batere kategoriakoa esatea "ikaragarri gustatzen zait niri musika zeltikoa" eta, are gutxiago, ondoren hiruzpalau kantari antiestetikoren izenak aipatzea”), Joxe Azurmendi (“Unamuno-ri ere, antza, mintzaira zeltikook galtzea, euskara galtzearen pareko fenomenoa iruditzen zaio: haatik, haien galeraren arrazoiak ezin dira euskararen arrazoi intralinguistiko berak izan!”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeltiko : Labayru, Elhuyar, Adorez; zelta : Labayru, Adorez, Elhuyar.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Ez da jasoko nahasgarria izan daitekeelako iz. eta izond. kategoriekin.

zelula
1 iz. Izaki bizidun ororen oinarrizko unitatea, funtsean nukleoaz, zitoplasmaz eta hau inguratzen duen mintzaz osatua. Zelulaz egina duzu berdin abereen gorputza; zelulaz, halaber, landareak, eguzkiaren azpian diren landareak oro. Gaitzak jotako zeluletan soilik agertzen da proteina hori. Orain dela oso denbora gutxira arte, pentsatzen zen burmuineko zelulek ez zutela biziberritzeko ahalmenik. Minbizia duten zelulek gainerako zelulak kutsatu eta minbizia duten zelula berriak sortzen dituzte.
2 iz. Erakunde politiko baten barruan independentziaz jokatzen duen talde txikia. Alderdi komunistaren zelulen bileretan.
3 iz. Erradiazio-energia energia elektriko bihurtzen duen gailua. Eguzki zelulak.

Aztergaia: zelula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
zelula ama
iz. Zelula anitzeko organismoetako zelula mota, mitosiaren bidez zatitzeko eta zelula espezializatuetan bereizteko ahalmena duena. Bihotzeko zelula mota nagusi guztiak sortzen dituen zelula ama aurkitu du Massachusets General Hospitaleko Kenneth Chien ikertzailearen taldeak. Hain zuzen ere, hori da zelula ama horien bereizgarria, Isl1 proteina duten zelula bakarrak direla.

Aztergaia: zelula ama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelula(-)ama 3: GeolBiol 2 (adib.: "Estamineen barnean daude polen-zakuak edo polenezko zelula amen eramaileak"), X. Kintana ("Protozoo gehienen birsorkuntza asexuala da eta zelula-ama, luzerako edo zabalerako planoaren arauera bi zelula-alabatan erdibituz gertatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelula ama : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Haensch, G.; Haberkamp de Anton, G. Wörterbuch der biologie. Englisch - deutsch - französisch - spanish = Diccionario de biología. Inglés - alemán - francés - español. Madrid: Blume, 1976 hiztegian: en spore mother cell; sporocyte; fr cellule mère des spores; sporocyte.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. fr (Le petit Robert), en (Collins), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

aposizio librea.

zelula fotoelektriko
iz. Argia korronte elektriko bihurtzen duen gailua. Zelula fotoelektriko batek kronometroa gelditu eta argia itzaltzen du.

Aztergaia: zelula fotoelektriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 16 “Hain zuzen ere, zelula fotoelektrikoek xurgatzen duten fotoi bakoitzeko elektroi bat askatzen dute” (Elhuyar) / EPG: 6 “Neurgailu bati elkarturiko zelula fotoelektriko txiki bat da esposimetroa, objektiboaren irekiera jakin baterako eta filmaren lastertasun jakin baterako zenbateko esposizioa behar den adierazten duena.” (Irene Aldasoro) / ETC: 33 “Gure eguneroko bizitzan aplikazio ugari dauzka, hala nola zelula fotoelektrikoa.” (Berria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zelula fotoelektrikoa: célula fotoeléctrica; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

fotoelektriko adj. Fotoelektrizitateari dagokiona. Zelula fotoelektrikoa: argia korronte elektriko bihurtzen duen gailua. zelula 3 iz. Erradiazio-energia energia elektriko bihurtzen duen gailua. Eguzki zelulak. Zelula fotoelektrikoak.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zelula eta fotoelektriko sarreretan.

zelulabakar
adj. Zelula bakarra duena. Izaki zelulabakarrak. Alga asko eta asko zelulabakarrak dira.

Aztergaia: zelulabakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bakar.

zelular
1 adj. Zelularena, zelulari dagokiona. Mutazioa edozein zatiketa zelularretan gerta daiteke. Biologia zelularreko irakaslea.
2 adj. Zelulaz osatua. Mintz zelularrak.

Aztergaia: zelular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2006-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zelular 22: a) Biol. 21: J. Jauregi 3 ("Barne-barneko estruktura zelularra ikusi ondoren...", izenburu bezala "estruktura zelularra", irudi batekin "Bizkarmuineko neurona motore baten gorputz zelularra, beste neuronen bukaera nerbiotsuz [botoi sinaptikoz] josia"), Biologia orokorra 2 ("irudian marraz inguratua dagoena, mukopolisakaridoen osagaia da; beste guziek orma zelularra osotzen dute polisakaridoarekin batera", "1909. urtean Strasburger-ek ez zuen onartzen kromatina gai heredigarria izan zitekeenik, zeren bere zelular aurrerabidean aldakortasuna handia azaltzen baitzuen bere itxuran"), J.M. Txurruka ("Honetarako, materiale biologiko hori bakterien erasotik babesten da, osagai zelularrak disolbagaiztu egiten dira eta autolisia, kizkurpena eta bihurdura eragozten dira"), Elhuyar 2 ("Oro har, plurizelularitatearen abantailak, makineria zelularraren errepikapenetik datoz", "Hartzailearekin elkartzen direnean, mintz zelularrean dagoen entzima bat aktibatzen da"), NZ/BBB1 ("Zelula guztiek oxigenoa behar dute arnasketa zelularra egiteko"), I. Iñurrieta 2 ("Mintz zelularraren eta nukleo edo hunaren arteko tartea betetzen duen partea da", "Ribosomak: Proteina zelularrak egiten dituzten organoska txikiak dira"), Natura/OHO ("Arnasketa zelularrean gertatzen den gasen trukaketa esperimentalki ikustea"), J.A. Berriotxoa ("Hiru geruza hauek, beraz, epidermis, gastrodermis eta mesoglea dira, azken honek jatorri zelularra izan dezakeelarik edo ez"), I. Egurbide ("batzuetan morfologia zelularrean zaila gerta daiteke eritasuna onbera edo gaiztoa den jakitea"), Letamendi ("... pirogeno endogenoen aurka linfozitoek zerturiko inhibizio zelularraren seinalerik ere badago"), HezkSaila Batx 1994 2 (adib., "Bi edukinek, hau da, antolamendua eta funtzioa, gaur egungo Biologia Zelularra osatzen dute"), BiolGeol/DBHO 3 (adib., "Gas-trukea eta arnasketa zelularra"), Hautaprobak 1994-96 ("irizpide biokimikoz, hormonen eraginari sentikorrak diren hartzaile-sistemen bitartez mintz zelularraren mailan jokatzen duten hormonak daude"); b) furgoi z. 1, Egin 1982 ("Detenituok [...] udaletxe atzera eraman zituzten, furgoi zelular batetara"); estrazelular (eta extrazelular) 2, K. Altonaga ("Liseri-aparatuaren jaugin ebolutiboak elikabidearekin erlazionaturik daude, baina, liseriketa extrazelularreranzko joera orokorra halabehartzen dute", "Liseriketa estrazelularra da ia zeharo"); hiperzelular 1, Tx. Txakartegi ("Hezur-muineko aspiratu edo biopsian muin hiperzelularra aurkitzen da, zelula leuzemikoak % 90 baino gehiago direlarik"); intrazelularki 1, K. Altonaga ("Lodienak hesterantz bidaltzen dira, eta txikerrak, ostera, hautespen-zonako liseri-guruinen konduktuetara barneratzen dira, bertako forru-zelulek intrazelularki liseritzen dituztelarik"); kanpozelular 3, J. Azkue ("Inguru jakin bateko neurona talde oso batengan gertaturiko elektronegatibotasun aldaketa hau da hain zuzen ere eremu potentzial bat, gure elektrodoak tarte kanpozelularrean neurtzen duena alegia", "PKP pila hauen eraginez zenbait orno-muineko eremutan gainzama kanpozelularra aldatu egiten da une batez", "Goitik behera gune kanpozelularrean tartekaturik ikusi daiteken elektrodoa gai ohi da ehundaka mikrometrotako inguru batean milaka neuronetan sortzen diren elektronegatibitate aldaketak jasotzeko"); plurizelular 1, X. Kintana ("Badira espezie plurizelular batzu, baina holakoak zelula-elkarte hutsak izaten dira, inoiz ehunak sortzera heldu gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zelular : AB38 21 (hauetan metabolismo z., elikapen z., horma z., teoria z., ...), AB50 2 (hauetan 1 furgoi z.), HiztEn (eta plastiko zelular AS), Euskalterm 15 (hauetan sistema z., kolonia z., hormigoi z., zirkulazio z., telefono z., ...); multizelular : AB38 2 (hauetan 1 organismo m.), Euskalterm 2 (hauetan onddo m. 1, gemazio m. 1); unizelular : AB28 1, Euskalterm 1 (zelulabakar sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zelular : ElhHizt (celular), HiruMila (celular) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Izenondo erreferentziala eta konposizioa parean ematekoak dira

onartzekoa da, lantaldearen ustez, nahiz askotan edo gehienetan zelula-x osaerakoa aski izan litekeen.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ar izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zelulitis
1 iz. Gorputzaren zati batzuetako larruazalaren azpian gertatzen den gantz pilaketa, laranja-azalaren antzeko zimurdura moduko bat eragiten duena. Ilehoria zen, bular harroa eta aldaka zabalak zeuzkan: gerritik gorakoa silikonaz harrotua eta beherakoa, zelulitisak puztua.
2 iz. med. Ehun konektiboaren hantura, bereziki larruazal azpiko ehun zelularrena.

Aztergaia: zelulitis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Medikuntza (Med.) espezialitate-marka erantsi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan onartu da proposamena, forma soil gisa, alegia.

zeluloide
1 iz. Gai malgua eta sukoia, batez ere zinema-filmaren euskarri gisa erabiltzen dena. Denborarekin zeluloidezko pelikulak hondatu egiten direlako.
2 iz. Zinema. Pelikula berriak urri ditugulako, zeluloide zaharra agertzen zaigu noizean behin. Zainetan darama zeluloidea J. Angulok. Musika produktore gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta gero jo zuen zeluloidera.

Aztergaia: zeluloide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zelulosa
iz. Glukosaren polimeroa, gai gotorra eta zuria, uretan eta alkoholetan urtzen ez dena, landareen zelulen mintzaren osagai nagusia. Lagun zahar baten bidez ikasi zuen zelulosa nola egin litekeen lastotik.

Aztergaia: zelulosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zemai
iz. Mehatxua. Zemaiek eta hitz gogorrek ez zuten samurtuko.
Azpisarrerak

Aztergaia: zemai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'mehatxua'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: zemai egin .

zemai egin
ad.-lok. g. g. er. Mehatxu egin. Ik. zemaitu. Ibili nahi ez zuen mandoari ukabilaz zemai eginez esaten zion: (...).

Aztergaia: zemai egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zemai egin (eta ) 3, Etxde JJ ("Aita zitalki oldartu zitzaion eta etxeko oiñordekotza kentzea zemai egin zion, berriz ere zerbaitekin okasiñorik jarri baleza", "Etxearen oiñordekotza Mattini eskuratzea zemai egin zidan", "Jaungoikoak agindu dien suzko zigorraz zemai egiñik") // Badira egitura askeagokoak diruditen beste batzuk ere, adib.: Añ GGero ("Au da etorri zanean emon eban lenengo barria, egin eban lenengo zemaia; oartu eban lenengo adibidea", "Atzeratuko dot kastigua emoteko artu neban ustea, gogoa ta egin neban zemaia"), Lard ("Uste zuen [...] egin ziozkan zemaia edo amenazak, itz utsetan geldituko zirala"), Etxde ("Gorrotozko begi aiek arestian egin-zemaia gogora ekartzen zioten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zemai egin 3: Heraklito ("Misterioetan argituentzat Heriotz-ondokoez egiten die zemai eta mehatxu"), Ataño MLanak ("Norbaitek zemai egin zidak, bai, bidean zai edukiko detala, arrapatu ta iltzeko"), P. Sastre ("Zemai egin dizu?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zemai sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

mehatxu egin.

zemaika
adb. Mehatxuka. Zemaika galdetu zidan. Etengabeko eztabaidetan, elkarri zemaika.

Aztergaia: zemaika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zemaitu, zemai/zemaitu, zemaitzen
du ad. Mehatxatu. Ik. zemai egin. Norbait gaitzen batekin zemaitzen duzunean. Zemaitzen nau jabetuko dela nire gauzez.

Aztergaia: zemaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zematu 34 dira: B 30 (EgiaK, Mg PAb, JJMg BasEsc, Astar II, CatLlo, Ur MarIl, Ag AL, Itz Azald, Echta Jos, Kk Ab I, Or Tormes); G 4 (Ag G, Ir YKBiz, Zait Sof); zematugin B 1 (Astar II); zematzalle 5, B-G (Ag Kr, Otx; Ag G); zemaitu 18: B 17 (Añ GGero); G 1 (Izt C).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zematu 2, B-EgAs (L. Gonzalez de Echavarri; (Euzkadi 1934-02-04); zemaitu 5: B 1 (J. Kerexeta); G 2 (Azkue, V. Amezaga); EB 2 (I. Zaldua, I. Garmendia). Ez dugu zema(i)tzaile formarik aurkitu gure corpusean.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zemaitu : DFrec 1, HiztEn; zematu : HiztEn ("ik. zemaitu"), LurE; zematze : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zemaitu, zemai(tu), zemaitzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik zemaitu / zematu; zemaitzaile / zematzaile banaketak.

zemaitzaile
adj. Zemaitzen duena. Ik. mehatxatzaile. Ekaitza etorri zen beltza, zemaitzailea. Erasoaren aurpegi zemaitzailea. || (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). O, zer samina norberak maite duen umea otso bihurturik ikusi beharra, sorterri, adiskide eta gurasoen zemaitzaile!

Aztergaia: zemaitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
zemendi
iz. bizk. Azaroa. Urte hartako zemendiaren 20an, berriz, berri guztiak itzaliko zituen albistea zabaldu zen mundu osoan.

Aztergaia: zemendi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'azaroa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. azaroa.

zementita
iz. metal. Burdin karburoa (Fe3C). Iraotzeko tratamendu termikoak zementita-partikulen tamaina zehazten du.

Aztergaia: zementita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zementita 6: MetalurFisi 4 (adib.: "zementita osagai metaegonkorra da eta baldintza zehatz batzuen pean, ferrita eta grafitoa emanez deskonposatzen da", "Zementita globularra duen egitura da aproposena"), Elhuyar 2 ("Ferrita eta zementitaz osatutako mikroegituretan", "Lewandowski eta Thompson-ek adibidez, zenbait altzairu perlitikotan, esfoliazioa, perlitaren zementitazko orrien hausturaren bitartez gertatzen dela baieztatu dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zementita : AB38 1, HiztEn (Burdin karburoa), LurE, Euskalterm 4 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zementita : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (Office de la langue française. Le grand dictionnaire terminologique. Québec): cémentite; en (Webster): cementite // Ez dugu aurkitu ap. fr (Le Petit Robert), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Metal.

zementu
iz. Hauts tankerako gaia, urarekin nahasirik, airean berez gogortzen den ore biguna eratzen duena. Ik. porlan. Portland zementua. Zementu zakua.

Aztergaia: zementu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zementu, porlan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Garai batean porlan eta iraulikaerabiltzen ziren bi zementu mota (berezi) adierazteko, baina noraino dira, lagunarteko hizkuntza markatutik at, egokiak hitz horiek zementua, orokorrean, edo zementu-mota bat adierazteko. Porlana edo Portlandeko zementua? Edo agian harrobiko zementua edo zementu naturala? "Cemento hidraúlico de fraguado rápido" edo antzeko zerbaitetik sortutako iraulika ere ez dirudi hitz oso txukuna, ez zementu eta ez zementu mota bat adierazteko..." (1997-12-01)

zen
iz. erl. Budismoaren adarra, meditazioari garrantzi handia ematen diona. Zen meditazio saioetara joaten da.

Esaera zaharrak

Jaiki zen nagia, erre zuen hiria.
zena
Hildako bat aipatzen denean erabiltzen den aposizioa. (Mugatua). Gure aita zenak esaten zuenez. Errexil zenari.

Aztergaia: zena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: 2. zen / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

zen sarreran arautua, adib. gisa.

zenbait
1 zenbtz. Batzuk. (Dagokion izenaren ezkerrean doa batez ere, eta izena artikulurik gabe; aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz, maizago, pluralean egiten da). Ik. hainbat 2. Amets zuri-gorri horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin. Hitz zenbait, erdarazkoak izanik ere, utzi dira ukitu gabe. Gehiegikeriak osasungarri izan daitezke zenbait aldetatik. Duela zenbait urte. Oraingo zenbait gizoni Jainkoaren eskua ageri ez zaionez gero. Ez baita aski zenbait axaleko forma aldatzea. Axaleko zenbait bereizkuntza baztertuz gero. Hartu ditugun zenbait erabakiren alde txarrak. Euskal artikulutxo batzuk beste zenbait erdarazkorekin.
2 (Izenordain gisa). Herria bihotz muinetan daramaten horietako zenbait. Horietarik zenbait aizkorekin ziren. Badira zenbait, lapurrerian bizi direnak. Hemen erranen du zenbaitek: (...). Baina, halere, adiskide zaharretatik zenbaitek gaizki hartu zuten haren esana. Elizgizonak bakarrik ote dira Eliza ala elizgizonak eta beste zenbait? Ez nintzen zenbaitek hain gogoko duen norgehiagokan sartu. Orainago, jendea zenbaitek nahi genuen baino presakago hasi da ibiltzen. Lehen alai eta harro bezain kopetilun eta ukakor agertzen hasi zaizkigu zenbait, eta zenbait horiek ugaritzea besterik ez dute egiten gure artean. Berdintsu zaiolako zenbaiti. Gogor hartu nituen, gogorregi zenbaiten ustez.

Aztergaia: zenbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zenbaitetan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zenbaitetan.

zenbaitetan
adb. Zenbait aldiz. Zenbait aldiz onerako, zenbaitetan kalterako.
Loturak

Aztergaia: zenbaitetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbait sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbaitxo
zenbtz. adkor. Zenbait. Guk elkarrekin pasatu ditugu bertsotan zenbaitxo urte. Berrizale ez diren zenbaitxoren lanak.

Aztergaia: zenbaitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

zenbaitzuk
zenbtz. Zenbait. (Pluraleko forma). (Izen batekin doanean, haren eskuinean jartzen da). Egun zenbaitzuk elkarrekin atsegin handian igaro zituztela. Zenbaitzuek diotenez.

Aztergaia: zenbaitzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. zenbait.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. zenbait (cf. EArauak 11: forma hau ez da ageri).

zenbakaitz
1 adj. Ezin zenbatuzkoa. Kopuru zenbakaitza.
2 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, zenbatzaile zehaztu batekin ezin ager daitekeena. Izen zenbakaitz asko neurtu egiten dira, neurgarriak dira.

Aztergaia: zenbakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+g-.

zenbakarri
1 adj. Kontagaia, zenbatzen ahal dena.
2 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, zenbatzaile batekin ager daitekeena. Hizkuntza batean zenbakaitza den izena zenbakarria izan daiteke beste batean.

Aztergaia: zenbakarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+g-.

zenbakera
iz. Zenbatzeko era, zenbaki guztiak hitz eta ikur gutxiren bidez, hitzez eta idatziz, agertzeko era. Ik. zenbakikuntza. Erromatarren zenbakera. Zenbakera hamartarra. Zenbakera sistemak.

Aztergaia: zenbakera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zenbaketa
iz. Zenbatzea. Silaba-zenbaketa neurtitzetan.

Aztergaia: zenbaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-t(u)+k-.

zenbaki
1 iz. Multzo batek dauzkan unitateen adierazpena; adierazpen horri dagokion ikurra. Zenbaki arruntak, osoak, arrazionalak eta irrazionalak. 3 zenbakia. Zenbaki baten logaritmoa. Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak. Zenbaki teoria. Zenbaki handien legea.
2 iz. Zenbaki baten ikurra, zerbaiti, kideko gauzen artetik bereizteko edo sail batean kokatzeko, egokitzen zaiona. Telefono zenbakia. Aulki baten zenbakia autobus batean. Liburu baten orrialdeen zenbakiak. Aztertu ditudan liburuei, bakoitzari zenbaki bat eman diet.
3 iz. Aldizkarietan, hurrenez hurreneko segida batean dagokion zenbakiarekin markatutako alea. Euskera-ren azken zenbakiaren 115. orrialdean. Hurrengo zenbaki batean atera zuen erantzuna. Kuliska Sorta, 9-10. zenbakia.
4 iz. zuz. Lege testuetan, paragrafo bat banatzen den zatietako bakoitza, zenbaki batez (9. zenbakiraino ordinalez, eta 10.etik aurrera kardinalez) seinalatzen dena. 2. artikuluaren 1. zenbakiko b) letra honela geratzen da idatzita.

Aztergaia: zenbaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbaki; hamarren-zenbaki.

Jatorrizko forma

aurreko zenbaki; batuketarekiko zenbaki baten simetriko; hurrengo zenbaki; lehengoko zenbaki; ondorengo zenbaki; zenbaki arrunt; kenketa ezinezkoa zenbaki arrunten multzoan; zenbaki arrunten arteko zatigarritasun; zenbaki arrunten bikote ordenatu; zenbaki arrunten segida; zenbaki bakoiti; zenbaki baten ber-n-dura; zenbaki baten berredura; zenbaki baten berreketa; zenbaki baten bidergaiketa lehena; zenbaki baten erroa atera; zenbaki baten faktore, zenbaki baten zatitzaile; zenbaki berdinak; zenbaki bikoiti; zenbaki desberdinak; zenbaki elkar neurgaitz; zenbaki erreal; zenbaki errealaren era hamartar; zenbaki ez-oso; zenbaki ezrazional; zenbaki frakzionari(o); zenbaki kardinal; zenbaki konposatu; zenbaki lehen; zenbaki lehenen segida; zenbaki nahasi; zenbaki negatibo; zenbaki ordinal; zenbaki oso, oso; zenbaki osoen bikote ordenatu; zenbaki positibo; zenbaki razional; zenbaki razional baten era hamartar; zenbaki zatitu; zenbakien arteko berdintasun eta desberdintasun.

zenbaki arrazional
iz. Bi zenbaki osoren zatidura gisa adieraz daitekeen zenbakia. Zenbaki arrazionalak, zatikiak edo frakzioak, Q ikurrarekin adierazten dira.

Aztergaia: zenbaki arrazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:021 2004-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbaki errazional 1, Elhuyar ("Aurreneko kapituluan eta zenbaki errazionala mugatzeko "gutxiagozko sistema" erabili genuen; baina "gehiagozkoa" erabiltzea ere zilegi da"); zenbaki irrazional 4: Elhuyar ("Zenbaki irrazionalen multzoa eta razionalena biltzean zenbaki errealen multzoa sortzen da"), Kalkulua 3 (adib.: "Edozein a zenbaki irrazional, nahi den zehaztasunaz zenbaki irrazionalen bidez adieraz daiteke"); zenbaki razional 20: Elhuyar 13 (adib.: "Errokizuna ez da inongo zenbaki razionalen karratu betea"), J.M. Goñi 2 (adib.: "Zenbaki errealak limite berdina duten zenbaki razionaleko segiden klaseak bezala ulertzen dira"), J. Duandikoetxea ("Hona hemen liburu horren aurkibidea nondik nora dabilen: zenbaki razional osoekin kalkulua, zatikiak, erro karratu eta kubikoak"), LehenZikloEsper 1987 ("Gauza bera gertatu zitzaigun zenbaki razionalak estudiatzerakoan"), Kalkulua 3 (adib.: "Zenbaki razional eta irrazionalen bildurari zenbaki errealen multzo deitzen zaio") // Ik. beste hauek ere: Elhuyar ("Modu honetako zenbakiei irrazionalak deritzegu, beren idazkera hamartarra ez-periodiko bukaezina bait da"), Kalkulua ("Zenbakizko ardatzeko puntu bakoitzak zenbaki erreal bakar bat [razionala edo irrazionala] adierazten du", "Bi zenbaki errealen artean, beti zenbakiak [bai razionalak, bai irrazionalak] aurki ditzakegu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbaki arrazional : DFrec 2 (Matematika 6/OHO), AB38 2, LurE (AS), Euskalterm 1; zenbaki irrazional : AB38 1, HiztEn - LurE (AS), Euskalterm 1; zenbaki razional : DFrec 3 (Matematika 6/OHO), HiztEn (AS) // Ez ditugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbaki arrazional , zenbaki irrazional : ElhHizt (AS), EskolaHE (adib. gisa) // Ik. ap. EuskHizt arrazional eta irrazional Mat. markadun formen definizioak // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): nombre rationnel, irrationnel // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

zenbaki atomiko
iz. kim. Nukleoaren protoi kopuruarekin bat datorren zenbakia. Ik. atomo zenbaki. Hidrogenoaren zenbaki atomikoa 1 da, protoi bakarra duelako.

Aztergaia: zenbaki atomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-atomiko.

zenbaki irrazional
iz. Bi zenbaki osoren zatidura gisa ezin eman daitekeen zenbakia, ez osoa ez arrazionala ez dena. Zenbaki arrazionalak eta irrazionalak.

Aztergaia: zenbaki irrazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

zenbaki lehen
iz. mat. Zenbaki mota, hondarrik gabeko emaitza zehatza bere buruarekin eta bat zenbakiarekin zatitzean bakarrik ematen duena. Zenbaki oso baten eta haren bikoitzaren artean beti dago zenbaki lehen bat.
Loturak

Aztergaia: zenbaki lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zenbaki erreal forma aztertzean azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

zenbaki natural
iz. Zero baino handiagoa eta osoa den zenbakia. Inork ez ditu sekula zenbaki natural guztiak zenbatu. Zenbaki naturalen multzoak zenbaki gutxiago ditu zenbaki errealenak baino; zenbaki naturalak 1, 2, 3 eta abar dira; zenbaki errealen multzoan, aldiz, dezimalak dituzten zenbakiak ere sartzen dira; hortaz, zenbaki errealen infinitua handiagoa da zenbaki naturalena baino.
zenbaki sistema, zenbaki-sistema
iz. mat. Sistema jakin bateko zenbaki baliodun guztiak sortzen dituen ikur- eta arau-multzoa. Sistema hamartarra da balio horiek sortzeko erabiltzen den zenbaki-sistema arruntena gaur egun. Hamarraren gainean eratutako zenbaki sistema.

Aztergaia: zenbaki-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 24 (EiTB 2, Elhuyar 2, Euskaltzaindia 3, UEU 17); ETC: 372

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: zenbaki-sistema / zenbakitze-sistema: sistema de numeración / Labayru: 0 / NolaErran: système numéral zenbaki sistema – zonbaki sistema (ZU). / Euskalterm: zenbaki-sistema, zenbaki-sistema bitar, zenbaki-sistema hamartar, zenbaki-sistema hamaseitar, zenbaki-sistemaren oinarri (Mat.).

Bestelakoak

hamar 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamargarrena. Zenbaki polita da hamarra. Sei eta lau hamar dira. Hamar zenbakia. Hamarraren gainean eratutako zenbaki sistema (Ik. hamartar).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

zenbakidun
adj. Zenbakia edo zenbakiak dituena. Taula zenbakiduna. Mugarri zenbakidunak arin igarotzen dira zure begien aurretik.

Aztergaia: zenbakidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): zenbakidun 31: Berria 11 (adib.: “210 zenbakidun bertsioarekin”, “telefono zaharren zenbakidun disko birakaria”), EiTB 15 (adib.: “Serie bakoitzeko 1.000 euroko saria duten hiru zenbakidun amaierak hauek dira”, “Klubak 14 zenbakidun elastikoa erretiratzea erabaki du”), Argia 2 (adib.: “8 zenbakidun hagak adierazten duen bidetik abiatuta”), Diario Vasco 3 (adib.: “Larraul-Ernio-Larraul lasterketako 1 zenbakidun dortsala eman zioten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zenbakidun 39: Berria 22, Mirentxu Larrañaga 3, Joxemari Urteaga 2, Alberto Ladron Arana 2, Iñaki Mendiguren, Joseba Urteaga, Joxan Elosegi, Edorta Jimenez, Karlos Zabala, Jose Morales, Aingeru Epaltza, Julen Gabiria, Oskar Arana, Juan Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-dun librea.

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

eratorri-konposatu egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

taula zenbakiduna.

zenbakikuntza
iz. Zenbakera. Zenbakikuntza hamartarra.

Aztergaia: zenbakikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbakikuntza ahozko; zenbakikuntza idatzizko.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: numeración.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ik. oharra, s.u. zenbakidura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zenbakitu, zenbaki/zenbakitu, zenbakitzen
du ad. Zenbakia ipini. Azala eta kontrazala inprentaz egin zituen eta ale guztiak txukun zenbakitu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Orri zenbakitu batzuk eman zizkidaten. Txartel zenbakitu bat.

Aztergaia: zenbakitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: numerar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zenbakitu, zenbaki(tu), zenbakitzen.

Euskara batuan hobestekoa

Ik. zenbatu (hau baita erabiliena; zenbakitu, berriz, eratorri batzuen oinarrian ageri denez, bigarren mailan onartzekoa da oraingoz, eratorri horien auzia konpondu arte: ik. oharra s.u. zenbakidura).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

(zerbaiti, norbaiti) zenbakia ipini.

zenbakitzaile
iz. mat. Zatikietan, marraren gainean idazten den zenbakia. Ik. zatitzaile 2. 3/4 zatikian, zenbakitzailea 3 da.

Aztergaia: zenbakitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ik. oharra, s.u. zenbakidura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zatikietan marraren goialdean idazten den zenbakia.

zenbakizko
adj. Zenbakiz osatua, zenbaki bidez adierazia. Modu horretan, zenbakizko kalkuluak erraztu egin daitezke. Zenbakizko teklatua.

Aztergaia: zenbakizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:024 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zenbakizko 38: Redención 1975 ("Zenbakizko zenbakiak ulertzeko bearrezko dira"), Elhuyar 11 (adib.: "Zenbakizko funtzioak", "Molekula bakoitza zenbakizko erlazio aldaezinean dauden atomo batzuz osaturik dago", "Ioien zenbakizko erlazioa"), EkonHastapenak ("Zerbitzu-korronte guztien balioen "zenbakizko eraketa" egitea"), K. Zalbide ("Kontrol hauen gainetik aurkitzen dira eskuzko datu-sarreraren filosofia berri honi ekin zioten zenbakizko kontrolak"), K. Fernandez ("Zenbakizko indize batetaz kontzentrazioa neurtzea"), K. Navarro ("Kanpoan geratzen dira baita ere izen propioak eta zenbakizkoak"), EHAA 1988 ("Industria-prozesutan erabiltzeko makineriarentzako kontrol-sistema programagarriak — Zenbakizko kontrolak izan ezik"), J.M. Rodriguez Ibabe ("Zentru hau, ondoko teknologiez osatua izango da: zenbakizko kontrola, robotika, informatika eta ikusmen artifiziala"), TeknolMekan 2 (adib.: "Eskala honek, gorputz bakoitzak zenbakizko ordenean aurrean dagoena deformatu, marratu edo puskatu egin dezakeela esan nahi du"), Fisika 1990 ("Zenbakizko adibidea"), Kalkulua 5 (adib.: "Zenbaki errealak, zenbakizko ardatzean puntuen bidez adieraz daitezke"), LanSaila 1993 5 (adib.: "Bazkide arrunt edo zenbakizkoen eta ekarpenen aitorpen eredua"), UZEI ("Karaktere alfabetiko eta zenbakizkoak bisualki errepresentatzeko hainbat kalkulagailu, erloju digital, etab.etan erabiltzen den gailua"), Matematika/LH ("Buruzko kalkulurako metodoak eta kalkulagailua ezagutu eta erabiltzea, zenbakizko eragiketak ebazteko"), HezkSaila Batx ("Gas perfektuen legeak [...] substantzia desberdinen masa atomiko eta molekularrak aurkitzeko, zenbakizko ariketak egitea ahalbidetzen du"), FisKim/BBB ("Zentzazio hauek oso subjektiboak dira eta ezin dezakegu hauekin ezarri zenbakizko eskalarik"), Aurrekontuak 1995 ("Aurrekontu Orokorretako zenbakizko eranskinetan berariaz adierazten direnak"), Genetika eta Osasuna ("Kromosomen zenbakizko eta egiturazko akatsak"), NPAO 1999 ("Zenbakizko datuetan 1998ko apirilaren 30eko egoeraren berri ematen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zenbakizko : AB38 19, AB50 9, HiztEn (eta AS: zenbakizko adjektibo, zenbakizko kontrol), LurE (zenbaki eta kalkulagailu sarreren definizioan), Euskalterm 31 (hauetan z. adjektibo kardinal, z. kontrol, etab.) //Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zenbakizko : EuskHizt (adib. gisa), ElhHizt (numeral; numérico, -a), HiruMila (1 importe; 2 numérico, -a), EskolaHE (zenbaki eta kalkulagailu sarreren definizioan); zenbakizko kontu : PMuj DVC (cálculo aritmético) // ElhHizt: zenbakizko adjektibo (AS: adjetivo zenbakizko), zenbakizko izenorde (AS: pronombre numeral), zenbakizko kontrol (AS: control numérico) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

balio zenbakizko.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

zenbana
1 banatz. Zenbat bakoitzak? Zenbat bakoitzari? (Galdetzailea). Soinu zahar bakoitzak zenbat zati eta zenbana konpasekoak dituen.
2 banatz. Zenbatean. Gure etxean ardoa salgai, ez baitakit zenbana; zenbana dagoen jakiteko, edan dezagun pinta bana. Zenbana saltzen duzu dozena sardina?

Aztergaia: zenbana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+n-.

Atzizkien araberako erabakiak

-na.

zenbat
1 zenbtz. Zer kopuru? (Galdetzailea). (Dagokion izenaren ezkerrean doa; izen sintagma, mugagabean). Zenbat ogi dituzue? Zenbat euskaldun zarete Nafarroa Garaian? Zenbat hitzekoa izango da gutxi gorabehera? Noiz, non, eta zenbat aldiz? Eta, hik, zenbat zor duk? Venezuelara jo du oraingoan; ez dakit zenbat denbora eman duen han.
2 zenbtz. (Harridura-esaldietan edo kidekoetan, kopuruaren handia adierazteko). Ordutik hona, zenbat eta zer-nolako liburuak agertu diren euskaraz! Zenbat kalte egiten duen alferkeriak! Zenbat haur gaixo ote daude linboan! Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts, hartu nuen bidean. Zekiena adierazteko, berriz, zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako etsenplu! Beraz, zenbat eta zenbat hilotz, zutik zebiltzanetan! || (ez partikularekin). Orduko ohiturei buruz, ordea, zenbat argi ez digute ematen bere neurtitzek! Zenbat neke eta tristuraren artean ez dut neure burua ipini! Zenbat holako ez du egin eskuin eta ezker!
3 (Izena ezabaturik). Hitz bat euskarazkoa da, euskaldunek erabili eta erabiltzen badute; zenbatek, zenbatetan eta zenbateraino, ordea, erabili? Garbiro aitortu behar da zer mandamenturen kontra bekatu egiteko bidea eman den eta zenbati eman zaien bide hau. Zenbat dira Jainkoaren aginduak? Zenbaten zorra daukazu?
4 Zer kopurutan. (Aditz baten osagarri). Balekite ongi zenbat maite ditugun! Gutxik baizik ez daki zenbat baliatu diren lan horrezaz Duvoisin eta Harriet.

Esaera zaharrak

Zenbat sendagile, hainbeste erremedio.

Aztergaia: zenbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zenbatenaz... hainbatenaz, zenbateraino, zenbat ere, zenbat ere... -ago, zenbat eta... -ago, zenbatetan, zenbatez, zenbat... hainbat.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zenbateko, zenbaterainoko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zenbat ere, zenbatetan, zenbatez, zenbat ere... -ago, ...-ago, zenbat eta... -ago, ...-ago, zenbatenaz... hainbatenaz, zenbat... hainbat, zenbate(ta)raino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: zenbatean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko dira oraingoz lehen itzulian erabakiak, eta bere horretan onartu dira lantaldeak proposatu dituen hiru azpisarrerak.

zenbat ...-ago
(Dagokion aditza partizipio burutuan edo -(e)n menderagailuarekin, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan; hainbat, hainbatez eta kidekoak ere har ditzake korrelazioak). Ik. zenbat eta ...-ago. Zenbat gehiago kendu, handiagoa egiten dena. Zenbat gehiago esan, hainbat haren indarra gorago igotzen da. Zenbat finagoa den, hainbat gehiago balio du. || (Dagokion aditza ezabaturik). Gauerdiraino predikatu zien; eta zenbat entzunago, hainbat zaleago eta entzun-nahiago. Zenbat gutxiago, nahiago.
Loturak
zenbat ere
1 (Mendeko perpaus baten hasieran, dagokion aditzak bait- hartzen duela, 'nahiz eta' adierarekin). Pilatok, zenbat ere paganoa baitzen, ezagutu zuen bazela jainkozko zerbait gizon haren baitan. Zenbat ere ez baituzu ikusten, suge gaizto bat zure aldean dabil.
2 (Mendeko perpaus baten hasieran, dagokion aditzak bait- hartzen duela, 'asko izanik ere', 'diren guztiak direla ere' adierarekin). Ik. zenbat-nahi 2. Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet. Ezen zenbat ere liburu izkiriatzen baitituzte, haietarik gehienak dakusagu izkiriatzen dituztela, zeinek bere herriko hizkuntzan.

Aztergaia: zenbat ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ZENBAT ERE (H). a) Por mucho que; aunque. "Zenbat ere baita asarretua, pour tant qu'il est en colère" H. * Eta zenbat-ere handi baitziraden haren falták [...] eure zihor eta maledikzione [...] prestaturik edutzanak [...] itzuli izan dituk. Lç Ins A 6r. Zenbat ere zu hiltzera baitzare etsitua, / agien du berreturen zure egunen kontua. EZ Man I 50. Bana iagoiti / beheiti, goiti, / zenbat ere bainabila, / zur' oldez, ehun / bat enaint' ehun / urtez behin zurekila. O Po 13. Zenbat ere honesta baita pasatienpoa, bizio da hartan bihotza eta afekzione emaitea. SP Phil 367 (He 370 zeiñ-nahi honesta izan dadiñ). Zonbat ere ezpaituzu ikhusten, suge gaixto bat [...] zure aldian dabila. Tt Onsa 139. Zeren egiaz hen bürzagia baitzen, zonbat ere ezpaitzian orano bere ahal güzia erakusten. Bp II 34. Zunbatere grazia eta berthüte handiez argitü beitziren, etzien gütiago arranküra eta ümilitate bere beithan. Mst I 20, 3. Zonbat ere handi beita gure inikitaten nonbria hanbatenaz handiago düzü Jauna zure justiziaren pietatia. Mercy 3. Pilatusek, zenbat ere paganoa baitzen, ezagutu zuen bazela Jainkozko zerbeit gizon haren baitan. Lg II 270. Zonbat ere odolak baitzaitu goratzen, / zure bihotzak zaitu hobeki bistatzen. Lg in Iraultza 121. Zenbat ere gizona herbala baita berenez, hanbat puxant billakatzen da Jinkoaren lagunzarekin. Mih 72. Dabit errege seinduak, zenbat ere baitzen ongian finkatua, bere burua galdua zaukan. Dh 96. Zenbat ere baitzen hau ja ordukotzat ederra, edertu baizik eztela. HU Aurp 196. Aro gaixtoak, zenbat ere zalaparta baiterabila, ezin baitezauzketzu hunki zeure ontasunak. JE Bur 76. b) Tanto como, todo lo que. * Halere haren muthiritasunagatik iaikirik emanén drauka zenbat-ere behar baitu. "Autant qu'il en aura besoin". Lç Lc 11, 8 (He zenbat ere behar baiditu eta hek; TB beharko duen bezenbat, Or bear dun guzia). -- Todo el (los) que. * Guziak zenbat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade. "Tout autant qu'il en est venu". Lç Io 10, 8. Ezen zuei egin zaizue promesa eta zuen haurrei, eta urrun diraden guziei, zenbat-ere deithuren baititu gure Iainko Iaunak. "Autant que le Seigneur nôtre Dieu en appelera". Lç Act 2, 39 (TB deithuko duen bezanbat; Dv deithuko dituen guzientzat). Unzi pilotu guziak-ere [...] eta marinerak eta zenbatek-ere itsasoan baituhardukate, urrun egonen dirade. Lç Apoc 18, 17. -- Todo lo (...) que. * Munduaren bazterretara / eliza da hedatzen, / zenbat ere baita handi / zu guztiak aithortzen. EZ Eliç 187. Munduaren bazterrera / Eliza da hedatzen; / zenbat ere handi baita, / hark zaitu zu laudatzen. Hm 75. c) Por muchos que. "Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet, pour tant que vous êtes, je vous rassasierai" H. * Zenbat ere baitira, ezin egin diazakegute kalterik. SP Phil 455. Ezen zenbat-ere liburu iskiribatzen baitituzte, hetarik gehienak dakuskigu iskiribatzen tuztela zeinek bere herriko hitzkuntzan. ES 398. -- Por mucho que. * Baña zenbat ere egin zuten, etzuten arkitu irugarren eguneraño. Mb IArg I 170. d) (Con hainbat o similar). Tanto . como. * Eta zenbat ere kruel baituke tirania, / haren kontra hanbat daite Kristaua erakutsia. EZ Man I 72. Zunbatere zihaurganik jalkhiren ahal beitzira, hañbneste eneganat igarenen ahal zira. Mst III 56, 1. Zunbat ere goratü beita eta gozatü, hanbat emozie gaitz eta nigarbide. Ip Apoc 18, 7 (He zenbat (...) hanbat). Bena zonbat ere [grazia] ükhen beitzian, hanbatenaz bere büria Jinkoari zordün edükitzen zian. Ip Hil 113. e) "Zeinbatere (BN) [sic] , cuanto se quiera" A.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet: por muchos que seáis, os saciaré; Adorez: 0; Labayru: Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet: Por más que seáis yo os saciaré;

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

[zenbat] zenbat ere (Perpaus txertatu baten hasieran, dagokion aditzak bait- hartzen duela). Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet: zareten beste zaretela, aseko zaituztet. Ezen zenbat ere liburu izkiriatzen baitituzte, haietarik gehienak dakuskigu izkiriatzen dituztela, zeinek bere herriko hizkuntzan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta. Baina adiera definitu.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zenbat sarrerari dagokion azpisarrera.

zenbat ere ...-ago
(Dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan; hainbat, orduan eta eta kidekoak ere har ditzake korrelazioak). Ik. zenbat eta ...-ago. Eta zenbat ere ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka. Nik, uste dut, eta zenbat ere gehiago irakurtzen dudan, are sendoago uste dut (...). || (Dagokion aditza ezabaturik). Erdara izan ohi dugunez jakite bide, zenbat ere ez-ikasiago, hainbat ere euskaldun jatorrago. Zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna.
zenbat eta ...-ago
(Dagokion aditza partizipio burutuan edo -(e)n menderagailuarekin, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan; hainbat, orduan eta eta kidekoak ere har ditzake korrelazioak). Ik. zenbat ...-ago; zenbat ere ...-ago. Zenbat eta aurrerago zoazen bekatuan, hainbat eta handiagoa izango da obra onak egiteko nagitasuna. Eta zenbat eta jaiera handiagoarekin ematen duen limosna, hainbat ugariagoa izango da barkazioa. Zenbat eta gehiago saldu, gehiago irabazi. Hizkeraz kanpora ere, zenbat eta argiroago mintzatu, hobe. || (Dagokion aditza ezabaturik). Zenbat eta sendoago ekandua, hainbat eta gaitzago bera kentzea. Aspaldixko ikasi genuen jende horiek zenbat eta bakezaleago, orduan eta beldurgarriago izaten direla. Urrea zenbat eta astunago, baliotsuago. Zenbat eta ilunago, hobe.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper