531 emaitza ze bilaketarentzat - [501 - 531] bistaratzen.

zetosi
iz. med. Odolean edo gernuan zetona edo azetona gehiegi izatea ezaugarri duen eritasuna. Edozein dietak 100-125 gramo karbohidrato izan behar ditu gutxienez, zetosia ekiditeko.

Aztergaia: zetosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa dirudi, aski teknikoa den arren.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

zetro
iz. Metal baliotsuzko makila, enperadoreek, enperatrizek, erregeek edo erreginek, aginpidearen ezaugarri, erabiltzen dutena. Ipintzen diote erregeren zetrotzat kanabera bat. Esan zioten galduko zituela buruko koroa, eskuko zetroa eta Alemaniako inperio guztia.

Aztergaia: zetro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zeu
1 izord. zu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zerori; zuhaur. Has zaitez zeu. Mozkorra ni?, zeu izango zara! Zeu zara laztanena. Zeuk aukeratu. Zeugan, Jauna, itxaroten dut. Zeurea da errua (Ik. zeu 3). || Zeure-zeurea izan gura dut nik.
2 izord. (zu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Osterantzeko gizonak bestekoa zara zu zeu ere. Hori zuk zeuk egin beharrekoa da.
3 (Genitiboan eta horren gainean eraikitako formetan, erreferentea perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean). Ez dut nik erre zure etxea: zeuk erre duzu zeure etxea. Zeure adiskidetasunean ezarri nauzu. Ez zarela, bada, zerori zeuretzat horren etsai handia.

Aztergaia: zeu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zu izord.aren era indartua.

zeuek
1 izord. zuek izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zerok; zuhauek. Hor konpon zeuek. Zeuek erabakiko duzue auzi hau. Ez bedi gal zeuei hainbeste kosta zaizuen arima hau. Haraxe joango naiz zeuen baimenaz (Ik. zeuek 3).
2 izord. (zuek-en eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Hori zuek zeuek ikusi behar duzue.
3 (Genitiboan eta horren gainean eraikitako formetan, erreferentea perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean). Ez dut nik erre zuen etxea: zeuek erre duzue zeuen etxea. Zeuen bekatuan hilen zarete. Anitz pena pairaturik, azkenean zeuen biziak eman dituzuenak.

Aztergaia: zeuek

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuek izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Gramatika Batzordeari dagokio indartuetan hobestekoa(k) erabakitzea (Ik. EGLU I, 450-451).

zeuenganatu, zeuengana/zeuenganatu, zeuenganatzen
du ad. Zeuengana eraman; zeuen egin. Horrela, kristau ez direnen errespetua zeuenganatuko duzue.

Aztergaia: zeuenganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeuenganatu, zeuengana(tu), zeuenganatzen. du ad.

zeureganatu, zeuregana/zeureganatu, zeureganatzen
du ad. Zeuregana eraman; zeure egin. Horrela zeureganatu zenuen gaurdaino duzun izen ospetsua.

Aztergaia: zeureganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeureganatu, zeuregana(tu), zeureganatzen. du ad.

zeurekoi
adj. Solaskideari zuka mintzatzen zaionak, solaskide horrek bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza. Ik. berekoi. Alferra eta zeurekoia zarelako.

Aztergaia: zeurekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-koi.

zeurekoikeria
iz. zeurekoi izenondoari dagokion nolakotasuna; nolakotasun hori adierazten duen egintza. Ez al zitzaizun gailendu, orduan ere, zeurekoikeria?

Aztergaia: zeurekoikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zeuretu, zeure/zeuretu, zeuretzen
du ad. Zeure egin, zeure bihurtu. Ik. zureganatu. Inoren ondasunak zeureturik dauzkazun kristau txarra. Has zaitez zure penez gure bihotzak zeuretzen.

Aztergaia: zeuretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zeuretu, zeure(tu), zeuretzen.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditz mota adieraziz: "du ad."

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zeuretu, zeure(tu), zeuretzen.

zeurez
adb. Zeure izatez. Ik. berez. Jatorri onekoa zara, eta zuk, zeurez, borrokarako biderik ez duzu emango.
Azpisarrerak
zeurezko
adj. Izatez zeurea dena. Zu polizia zara, eta zeurezkoa duzu jakin-mina.
Loturak
zezeil
iz. bizk. Otsaila. Zezeilean argitaratu genuen gure elizbarrutian Jesu Kristoren Ebanjelioa liburua.

Esaera zaharrak

Urriak buztanaz, zezeilak bularraz.

Aztergaia: zezeil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'otsaila'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. otsail.

zezel
adj. Hitzak ongi ebaki eta ahoskatu gabe mintzatzen dena. Ez zen zezela eta ez zuen mingainean makurrik, ez mingainpean haririk.

Aztergaia: zezel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zezeldu, zezel/zezeldu, zezeltzen
da/du ad. Zezel bihurtu. Zezeldu zara.

Aztergaia: zezeldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zezeldu, zezel(du), zezeltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zezeldu, zezel(du), zezeltzen.

zezelka
adb. Hitzak ongi ebaki eta ahoskatu gabe. Zezelka esan. Erdal egunkariak zezelka irakurtzen.

Aztergaia: zezelka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zezen
1 iz. Behiaren ar heldua. Gainerakoan, behi onak izan behar du zezenaren antzekoa. Zezena oldartu zait. Bederatzi zezen adar-handi. Zezenaren marrua. Zezen larruzko hauspoekin. Indarra, Lasturko zezenak adina. Nafar zezenak. || Plaza jendez gainezka zegoen, hiltzeko zezenak doan ikusteko. Zezenak jokatu (Ik. toreatu). Zezenetara joan. Zezenetako zaldi zaharrei begi aurrean ezartzen dieten zapia. Zezen-hiltzailea (Ik. zezenketari).
2 iz. Zodiakoko konstelazioa. (Z larriz). Ik. taurus 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
3 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako bigarrena, eguzkia Taurus konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (apirilaren 21etik maiatzaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. taurus 2.

Aztergaia: zezen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zezen-plaza.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zezen-plaza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkuira (2015-10-30): Onartua: zezen 1 iz. ‘behiaren ar heldua’. 2 iz. Sin. taurus

zezen laster, zezen-laster
iz. Ipar. Zezenketa. Igande arratsaldean, zezen-lasterrak Baionan.
zezen plaza, zezen-plaza
iz. Zezenak jokatzeko plaza berezia, gehienetan biribila. Tolosako zezen-plaza.

Aztergaia: zezen plaza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. zezen-plaza.

zezendegi
iz. Zezenketan jokatu behar diren zezenak gordetzen diren tokia. Zezen plazara iritsi direnean, animaliak zezendegietara sartu dira zuzen-zuzenean.

Aztergaia: zezendegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera mugatzeko zailtasunak

(zezenketakoa).

zezendu, zezen/zezendu, zezentzen
1 da ad. Zezen bihurtu. Idiskoa gorpuztu, mardotu eta zezendu bada, jaikiko da jabearen beraren kontra.
2 da ad. Biziki haserretu, zakartu. Gaztetxoa da, baina berba erditxo bat gogortxoago esatea nahikoa du zezenduta paratzeko.
3 du ad. Zezenak behia estali. Behia zezenduta dago.

Aztergaia: zezendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zezen(du), zezentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

zezen bihurtu.

zezenka
adb. Alegiazko zezenketa bat egitean datzan jolasean. Eskola mutilak, batzuk hasten dira pilotan, beste batzuk zezenka.

Aztergaia: zezenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zezenketa
1 iz. Zezenak jokatzen diren ikuskaria. Plentziako zezenketa. Igandean zezenketak izan dira Baionan. Inoiz ere ez naiz ni izan zezenketazale.
2 iz. Zezenak jokatzeko antzea. Ik. tauromakia. Ez dakit ia ezer zezenei eta zezenketari buruz. Bere zaletasunak zezenketa eta musika ziren.

Aztergaia: zezenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zezenketari
iz. Zezenketetan zezenak, bereziki hiltzeko zezenak, jokatzen dituen pertsona. Ik. toreatzaile. Zezenketari zahar batzuk, urte asko sorbaldetan eta beldurra hezurretan, dardaraka zeuden zezenen aurrean.

Aztergaia: zezenketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ketari.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zezenkari [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zezenki
iz. Zezenaren haragia, zezen okela. Kalejiraren ondotik, Zaldiko Maldikoren egoitzara itzuli ziren, eta han, karrikan bertan, izan zuten bazkaria: tomate entsalada, zezenkia eta meloia.

Aztergaia: zezenki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

zezenko
iz. Zezen gaztea. Ik. idisko; zekor. Aker gazte, gogor, sendoak; zezenko eder, bizi, mamitsuak.

Aztergaia: zezenko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko txikig.

zezensuzko
iz. Zezenaren zurezko irudia, bizkarraldean suziriak dituena eta jaietan jolaserako erabiltzen dena. Bi gizonek eraman ohi zuten zezensuzkoa gerriraino sartuta eta lau hanken itxura emanik.

Aztergaia: zezensuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-suzko.

zezentoki
iz. Zezen-plaza. Zezentoki inguruan bada laguna ugari.

Aztergaia: zezentoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

zezenzale
adj. Zezenketen zalea dena. Bizar-kentzaile zezenzaleari gertatu zitzaiona.

Aztergaia: zezenzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

zezin
iz. Iraunarazteko lehortu eta gazitu den haragia. Urdai eta zezinaz eginiko azak. Ogia eta zezin egosia. Idi gizen eta zezin egitekoak. Zezin idia.

Aztergaia: zezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) -a gabeak 11 dira, denak B: sesin 1 (Mg PAb); zezin 10 (Zav Fab, Mg PAb, Astar II, AB AmaE, Echta Jos, Enb; Ag AL); b) -a dudazkoa da 14 agerralditan: zezin(a) (eta -ñ-) 7: B 4 (Mg PAb; Ag AL, Echta Jos, Erkiag BatB); G 3 (VMg; Ag G, EusJok); sasi-zeziñ(a) B 1 (Erkiag BatB); sesingei B 1 (MMg PAb); zezin troko B 1 (Azc PB); zezin-aizun B 1 (Erkiag BatB); zezin-idi B 1 (Mg PAb); zezin-zati B 1 (Erkiag BatB); zezinki G 1 (Berron Kijote); c) -a-dun garbirik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) -a gabea da bitan zeziñ forma (Kirikiño); b) -a dudazkoa da 8 agerralditan: zezin(a) 3: B 1 (Erkiag); EB 2 (J.M. Irigoien, I. Garmendia); antxume-zeziñ(a) G 1 (E. Zipitria); sasi-zezin(a) B 1 (Erkiag); zezin-aizun B 1 (Erkiag); zezinzati B 1 (Erkiag); zezindu B 1 (Azkue); c) -a organikoa da EB 3 ager.tan: zezina puxka EB 2 (Ipuinak); zezinatu EB 1 (I. Azkune).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zezin : AB38 3; zezina : HiztEn-LurE; zezina-arrai : Euskalterm 1; zezinatu : AB38 1, HiztEn-LurE; zezinatze : LurE.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. -a org. dagokion.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zezina [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Bizkaian behintzat hitza zezina da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): zerrendan dagoen bezala uztea erabaki da.

zezinatu, zezina/zezinatu, zezinatzen
du ad. Haragiaz mintzatuz, iraunarazteko lehortu eta gazitu. Txahal horien haragia, freskoa nahiz zezinatua jaten dute.

Aztergaia: zezinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zezinatu, zezina(tu), zezinatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zezinatu, zezina(tu), zezinatzen.

zezingai
iz. Zezina egiteko gizenduriko aberea. Non hiltzen da oletan baino zezingai edo idi gizenduagorik?

Aztergaia: zezingai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. zezin-a-gai forma dagokion.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Bizkaian behintzat hitza zezina da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): zerrendan dagoen bezala uztea erabaki da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper