bezala
1 Berdintasunezko erkaketa adierazten duen hitza. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean, nola galderari erantzunez). Ik. eran 1; legez2. Hitz egiten duen bezala idazten du. Nahi lukeen bezala gertatzen ez bazaio ere. Guztiok dakigun bezala. Ohi duen bezala. Orain ene aldia da, lehen zurea zen bezala. Diren adina eta diren bezala aitortuz. 2 (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ezpainak luzatzen dituzte zenbaitek, ostra irensteko bezala. Ingurunera behatzen dute, eta burua goiti, guardia egiteko bezala altxatzen dute.
3 (Aditza ezabaturik). Aitak (egiten duen) bezala egin behar duzu. Lehen bezala datoz. Beti bezala. Gurean, beste nonahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. Borrokan bezala ari direla. Zeruan bezala lurrean ere. Euskararekin gutxi bezala zaletua. Gauzak behar bezala egiteko. Nahi bezala atera zaizkio kontuak. Ahal bezala. Hoa tximista bezala!
4 (Baldintzazko perpausekin). Beste zerbait galdetu balio bezala.
5 Gisa. (Izen soilaren eskuinean). Azken helburu bezala hartuta. Hiruretan Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena. Guraso bezala duten erantzukizuna. Euskaldunok maiz hartzen baitugu aditza mintzagai bezala.