Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1337 emaitza gain bilaketarentzat

Sarrera buruan (158)


Sarrera osoan (490)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
lehengo.
sense-1
1. (SP, H (+ leengo)), lengo (V, G; Lar, , Dv (G), H). Ref.: A y Etxba Eib (lengo).
De antes. "Antepasados, lengoak " Lar. "Antiguo, lengoerakoa " Lar, . "Qui est d'avant, précédent" Dv. "Anterior, de antes" A. " Esaixozue ba ni lenguakin konforme naizela " Etxba Eib. v. leheneko. Tr. De uso general en los dialectos meridionales. Al Norte el primer ej. corresponde a Etcheberri de Ziburu pero no vuelve a documentarse hasta mediados del s. XIX. En DFrec hay 242 ejs. de le(h)engo y 21 de lengo .
Silverok eta Doridok leengo berbaok enzun egian orduan. Lazarraga 1153v. Hatsez ezin asez dago ordean doloretan / lehengo itxurapenik eztuela guñetan. EZ Man I 98. Arpegi onen lengo edertasuna non da! Cb Eg II 195. Oraingo pekatubak txikarraguak ete dira lengo kristinaubenak baño? Mg CO 231. Lengo bekatuetáik. LE Ong 52r. Lehengo bigen prezioan erosten dute orai bat. FrantzesB I 26. Leengo erakutsijetan esan da geratu da. fB Ic II 238. Lehengo thoki ederrian / habiak egin zituzten. Arch Fab 197. Ikusten zituzala gauzaak lenguaz bestera. Ur MarIl 55. Itsasoan du bazka yende gehienak / ez ematen aspaldi lehengo arrainak. Hb Esk 133. Haren zainetan lehengo odoletik bada oraino xorta bat. Laph 94. Gu gera iru probintzi, / lengo legerik ez utzi. Xe 411.
( s. XX.) Barriro be lengora? Ag Kr 194. Ezkonduta gero ere, lengo lepotik zeukan arrek burua. Ag G 98. Konforme bazan lengo itzetan / señalia ateratzeko. EusJok II 64. Eskatzen diogu Jaungoikoari atera gaitzala lengo, oraingo ta geroko gaitzetatik. Inza Azalp 152. Lengoak, Ramuntxo ez bestiak. Alz Ram 92. Au ezta lengo Durango. Enb 144. Biba lengo fuero zarrak! Tx B I 50. Lagunak alkar ixtimatuaz / lengo oitura zarrian. Tx B II 69. Orduan ez da errax berexten lehengo eta erituez gerozko nahasturia. FIr 184. Ez naiz lengoa. Lab EEguna 86. Ori lengo erdirik jaten ez detala. Ib. 62. Etziok orain lengo konturik. ABar Goi 69. Kendu bitzate lengo lekutik. EAEg 20-1-1937, 850. Alaz ere pittin bat / bederik lengoz gain / zuen guzion opaz / edango det orain. EA OlBe 92. Guziak lêngo dirala, denak ez daude lêngo. Or Poem 539. Bazekin, berriz ere, lengo auzi zaharra berritu bearra zeukala. Etxde JJ 66. Lengo bidetik jarraitzen eban. SM Zirik 9. Lehengo bizi hura berriz atzemaiten diat hi baitan. JEtchep 67. Honekin etzoazi aurrera: lehengo lekuan bertan geratzen zara. Arti Tobera 280. Atzera joan zan lehengo bidetik. Osk Kurl 145. Lengo aldean asko arindu zitzaion goizeko jaikiera. NEtx LBB 70. Leengo agindua [...] indargabetu egin da. Ker He 7, 18 (Ol lengo; Bibl, Ik lehenagoko ). Ala dira leengo esanak. Berron Kijote 25. Lengo sasoia pikutara joana. BBarand 7. Lengo bizimodura. Gerrika 225. Horra zeren ondotik zoatzin lehengo beilariak. Larre ArtzainE 323. Berriro ere lehengo galdera egin behar. MIH 82. Lehengo kontua dugu berriz. MEIG VII 166.

v. tbn. (Sólo para autores septentrionales): Gy 145. Dv LEd 170. Elzb Po 218. Elsb Fram 179. Zby RIEV 1909, 227. HU Aurp 153. Arb Igand 30. StPierre 39. Ox 25. LuzKant 91. JE Ber 57. Barb Leg 69. Iratz 82. Zerb Azk 25. Mde HaurB 50. Ardoy SFran 251. Herr 26-1-1967, 1. Mattin 86. Xa Odol 322. Etchebarne 114. Lengo: LuzKant 85 (1920).
azpiadiera-1.1
(Con sust. temporales).Pasado. "Año pasado, lengo urtean " . " Lengoaldíen karrazi giñuen, la vez pasada lo trajimos" Iz Ulz. " Lengurte baten, hace unos años pasados (V)" DRA. Cf. infra LEHENGO EGUNEAN.
Amigo batek enkargatu nau / lengo jai-arratsaldian. EusJok II 87. Igel pasa du lengo astia. Ud 51. Lengo urtean lez. Echta Jos 324. Lengo astean zorroztu ditu Manuel Motzak. Ag G 50. Emen irakurriko dozubena lengo urte baten Durangon jazo zan. Kk Ab I 70. Eibartik Muxikara lengo barikuan, / zazpi erriojanu ekarri nituan. Enb 181. Lengo jai-arrats batian. Tx B I 257. Ain osasuntsu ta sendo agertu zan lengo astelenean-da. TAg Uzt 162. Ez neban jakin lengo zapaturarte. Bilbao IpuiB 119. Zerbait asmatzen ari izan giñan lengo igandean. NEtx LBB 62. Lengo igandean. Uzt Sas 270. Lengo urtean galdutako gizona. BAyerbe 120.
v. tbn. Zendoia 221. Lengo: Sor Bar 79. AB AmaE 212. Azc PB 349. Noe 74. Lek EunD 26. And AUzta 96. FEtxeb 133.
sense-2
2. Primero. v. lehenengo.
Artean eta literaturan, beraz, molde zaharrez ahaztutzea da lehengo urratsa. Txill ( in Ibiñ Virgil 25 ).
azpisarrera-1
LEHENGOAK LEHENGO. a) Además de los anteriores.
Lengoak lengo, zer egin digu / aurtengo negu saztarrak? Basarri 128. Iru tronbosis-kolpek alkarren ondoren emonda, leenguak leengo zirala, azkenekuak itsu itxi eban. Gerrika 283. Benetan zeregin gogorra eta arriskutsua zala ezin iñok ukatu. Leenguak leengo dirala, otsuen erpiak ikusten nituen. Ib. 125.
b) Sea como sea lo anterior.
Lengoak lengo, barka dezakiogun alkarri geiegizko esanak, eta gaurtik erabaki auxe ar dezagun. NEtx EG 1956 (9-10), 84. Artistak, besteak beste eta lehengoak lehengo, bere baitatik ari nahi du, xehetasun asko baztertzen dituelarik bide batez. MEIG I 66.
azpisarrera-2
LEHENGOAN, LENGOAN (V, G-azp). Ref.: A Morf 680; Etxba Eib y Elexp Berg (lenguan). a) Hace poco; el otro día. "Lenguan topau neban gizajua dana jausitta" Etxba Eib. "Barkatuidan lenguan esandakua" Elexp Berg.
Tr. Casi exclusivamente meridional.
Ara non dabillen, / oraingoan Cadizen, / lengoan Madriden. FrantzesB II 45. Ez dozu gomutan lengoan / estutu zinduzan ekatx gaiztoa? AB AmaE 380. Parkatuko deustan lengoan gogortxu egin neualako, ezta? Ag AL 75. Gogoan izango dezu, noski, lengoan esan nizunaz. Inza Azalp 9. Euzko-batzar bat ein zan / Muxikan lenguan. Enb 172. Neskazar bat tentatzen / asi naiz lenguan. Tx B II 26. Lengoan Margarite zuringin bat jaten ikusi nuan. Anab Usauri 115. Lengoan izkribatzen nuen bezela. Txill Let 137. Lenguan [...] zuen taillar ondotik pasau nintzuan. SM Zirik 32. Lengoan, bizi-bizi ari ziran elkarrekin Matilde ta Zezili. NEtx LBB 132. Baino lenguan ere zakurrek / igorri dute igesi. Mattin in Xa EzinB 95. Lengoan astoa ekarri Tolosatik
erosita. BAyerbe 124. Lengoan entzun neban / gauza arrigarria. FEtxeb 188. Lenguan egin nuen / eskapada ederra. Uzt LEG II 308. Horri buruz ari ziren lehengoan zenbait neskatxa gazte. MEIG I 171.
v. tbn. Etchebarne 72. Lengoan: Noe 120. Or SCruz 23. Alz Ram 42. Etxde JJ 146. Bilbao IpuiB 13. Basarri 178. Lek SClar 127. BBarand 154. Lenguan: Moc Damu 22. Iraola 126. EusJok 45. Yanzi 138.
b) (Estar, seguir, etc.) como antes. "Ori oraindik lengoan dago (G-azp)" Gte Erd 180. "Lenguan, con la misma idea, en sus trece. Milla bider esplikau arren, arek lenguan jarraitzen dau" Elexp Berg.
Konfesatuagatik ondutzen ez diranak, leengoan dirauteenak. Mg CC 173. Ni Txirrita zalea nazue, ta argatik lengoan nago. Ldi IL 82. Lengoan iarraitzen du. Or Aitork 362. Erretzeari ez laga, beintzat; / jarrai-jarrai zuk leenguan. Zendoia 221. Eta kokua leenguan geratu zan. Gerrika 279 (ib. 86 lenguan). Lur, itsaso eta haizeak lehengoan daude eta lehengoan egongo aurrera ere. MIH 27. Hitz batek, ingurukoak gehitzen, gutxitzen nahiz aldatzen bazaizkio, ezin lehengoan iraun. Ib. 348. Azpiko hutsek lehengoan iraungo badute ere. MEIG III 54.
v. tbn. Lengoan: BBarand 161. Insausti 51.
c) La vez anterior, la última vez.
Lengoan lez bazkaldu eben Atanasi ta Eladigaz. Echta Jos 201. Bigarren aldi ontan, lengoan bezelatsu edo okerrago gertatu zitzaion. Or SCruz 37. Lengoan ere, ori bera esan ukan. Lek EunD 41. Oraingoan, lengoan baño aguroago izan nuan erantzuna. Alkain 96. Lengoan libre atera ziñan, baiñan beti etzera orrela ibiliko. BBarand 10.
azpisarrera-3
LEHENGOAZ GAINERA. Además de lo anterior. Cf. LEHENGOEZ GAINERA.
Au etortzen zanean, lengoaz gaiñera aragi-xerrak piper morroakin. JAzpiroz 135.
azpisarrera-4
LEHENGO BATEAN (lengo V, G, AN; Añ, Izt). Ref.: A Morf 680; VocZeg 287; Etxba Eib (lengo baten). El otro día. "Días pasados, lengo baten" Añ e Izt. "Lengo baten kalian topau neban osatuta" Etxba Eib. v. LEHENGO EGUNEAN.
Lengo batian [...] / maite ninduzun galdetu eta / baietz erantzun zeniran. Bil 52. Asmo onetan, baninoian lengo batean Aitz-barrengo Elizara. Ag AL 44. Lengo batian aditzen niyon gizon bati: [...]. Moc Damu 27. Ikusi neban lengo baten. Echta Jos 157. Lengo batian Saran izan naiz / Santa Gurutza pasatzen. Tx B II 37. Leengo batean amets txar bat egiñik nazute. Ldi IL 63. Lengo batian artu genduan / zure idazki edo karta. BEnb NereA 67. Lengo batean eleiza juanda / antxe artu nuen silla. Basarri ( in Uzt LEG II 12 ). Lengo batean egunkariak / berri au eman digute. MMant 68. Lehengo batean esan nizuenez. MEIG IV 73.
v. tbn. Lengo b.: Xe 263. Iraola 58. EusJok 121. Auspoa 97, 138. EA OlBe 109. Etxde JJ 148. Bilbao IpuiB 250. Zendoia 109.
azpisarrera-5
LEHENGO BATEZ. El otro día, hace pocos días.
Lengo batez amestan / izandu nintzen illa. Yanzi 98.
azpisarrera-6
LEHENGO DENBORAN, LEHENGO DENBORETAN. En otro tiempo.
Lengo denporetan Elizak ematen zituan kastigu ta penitenziak. Mg CC 153. Abere-mot bakoitzak, / lengo denboretan, / erregea bazuten / toki guzietan. It Fab 57. Lengo denboretan izaten zan bi errialian [legatz] arrua. Sor Bar 66. Lehengo denboretan / ez zela deus onik. Zby RIEV 1909, 107. Lengo denboretan diputadua izandu zen beste gizon bat. Goñi 89. Lehengo denboretan izan baita enperadore bat guziz aipatua. StPierre 25. Oiartzun ontan lengo denboran / arrikariyak izana. Tx B I 181. Lehengo denboretan hori ardura gertatu baititake. Ardoy SFran 10. Pazko astelenean be bein baiño sarriagotan jo izan dogu, lengo denporetan. Etxabu Kontu 28.
v. tbn. Lengo d. Echag 42.
azpisarrerakoSense-6.1
Probintzi maite, aldatu zera, / zu lengo denboretatik.Basarri 173.
azpisarrera-7
LEHENGO EGUN BATEAN. El otro día. v. LEHENGO EGUNEAN.
Lengo egun baten berak buruz ikasita, esaeuskun ipuin txito eder abade batek imini ebana. Mg PAb 96. Lengo egun batian / ai, San Antoniyo! / doi doi egin zeniran kalian ariyo. Bil 99. Lengo egun batian / zan komeriya. Xe 216. Lengo egun baten etxeratu zirean gudutik. Echta Jos 105. Simonenian izan naiz lengo egun batean agindu nion uztarriya egin ote duan. Apaol 82. Lengo egun batean esaten ziran jaun batek egia andi bat. Ag Serm 566. Lengo egun batian / il diyot laguna. Tx B 29. Lengo egun baten izpar au irakurri gendun. Kk Ab II 94. Lengo egun baten neure artian / ori pentsatzen nenguan. Uzt Sas 137.
Lengo egun batean entzun nuanaren modukoa da au ere. Insausti 130.
(Lehengo egunen batean).
Lengo egunen batian bota emen du arriya Irun aldian. Sor Bar 48.
(Lehengo egun bateko).
Lengo egun bateko / funziyoa omen da. JanEd I 56.
azpisarrera-8
LEHENGO EGUNEAN (lengunian V-gip; lenguenin V-m). Ref.: Etxabu Ond (lenguenin); Elexp Berg (morokill-galdaria). El otro día. "Un día pasado reciente" Etxabu Ond. Tr. Documentado en autores meridionales desde principios del s. XIX.
Bosteun boluntario / lengo egunean / Lekeition sartu diraz / buenamentean. FrantzesB I 65. Lengo egunean, / akerrak bazterrerontz / or begiratzean. It Fab 186. Beti betiko ill jakun Igaz, lengo egunean. AB AmaE 160. Lengo egunian saldu giñokan txekorraren dirubarekin. Moc Damu 7. Lengo egunean ikusi zendudazan beragaz. Echta Jos 320. Bati ala aitzen niyon esaten lengo egunian. Iraola 73. Lengo egunian bildu ziran. Urruz Zer 129. Lengo egunean eroan neban. Kk Ab I 71. Ekarzazu onera lengo egunean asi genduen bonbil ori. A Ardi 93. Esan eustan lengo egunian. Altuna 31. Lengunian beneu ikertzera / Jaun da Uspitxa-Jauregiraño. Enb 202. Ara; lengunian aldatu zuen etxe onetatik Abando aldeko-kale dotore batera. Kk Ab II 15. Leengo egunean idatzi nuena. Txill Let 122. Lengo egunian txokolatia ta galletakin egindako lapurreta. Anab Poli 64. Joxe Mariri lengo egunean gertaturikoa. Bilbao IpuiB 13. Lehengo egunean herriko dendan honek erosi zuena. Arti Tobera 271. Lengo egunean galdera ura egin zenutenean. Vill Jaink 17. Leengo egunean ikusi genduan biok. Erkiag BatB 164.
v. tbn. In Alkain 102. AZink 105.
azpisarrerakoSense-8.1
( Lehengo eguneko ).
Esaizu lengo eguneko ipuin abadiak atera ta irakatsi eutsuna. Mg PAb 96. Lengo eguneko zure jolasak. It Dial 3 (Ur leengo; Dv aintzineko, Ip igaran). Lengo eguneko esaeran. A BGuzur 126. Ez niri, gero, lengunekua lez egin. Otx 142. Lengo egunekoa ez ote? Txill Let 32.
azpisarrera-9
LEHENGOEN GAIN. Además de los de antes. v. LEHENEN GAIN.
Bagenituen lehen euskaraz sasi-jakintsuak, sasi-letraduak eta [...] sasi-kumeak; orain, berriz, lehengoen gain, sasi-absolutuak, sasi-helburuak [...]. MIH 337.
azpisarrera-10
LEHENGOEN GAINERA. Además de los de antes.
Baña leenguen gañera txori baltzok gañian, eta zer egin? Gerrika 75.
azpisarrera-11
LEHENGOEZ GAINERA. Además de los de antes. v. LEHENGOEN GAIN.
Neronek lehengoez gainera [tatxa] aski eta gehiegi erantsi diodalako. MIH 212. Istilu larriak ikusi beharrean gara, lehengoez gainera. MEIG IX 24.
azpisarrera-12
LEHENGOKO. De antes, del pasado.
Bertzelakoak ziren lehengoko ostatuak. HU Zez 27. Lengoko gure txekorrak orain / batere akatsik bai al du? Uzt Sas 201.
azpisarrera-13
LEHENGO-LEHENGO. De antes. v. LEHEN-LEHENGO.
Mendiak eztira aldakor, lengo lengoak dagoz. Ag Kr 213. Urteak joan jakozanik ezin zeitekean esan, lengo lengoa egoan. Ib. 220. Eriotzara urreratu zanean, Jaungoikoa lengo lengoa gelditzen zan. Ag G 205.
azpisarrera-14
LEHENGO-LEHENGOAN (Intens. de lehengoan). (Estar, seguir, etc.) igual que antes, en el mismo estado.
Alan da guzti be, leengo leengoan jarraitzen dabe aurka dagozanak. Gerrika 274.
azpisarrera-15
LEHENGOTZ. Por primera vez.
Guk elgar ikusirik lehengotz, nik uste, / aurten beteko ditu bederatzi urte. Xa Odol 118.
azpisarrera-16
LEHENGOXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.).
Ots egiten dit, ots eme, kutun, / lengoxe deia ber-bera. EA OlBe 108.
azpisarrera-17
LEHEN-LEHENGO. De antes.
Len-lengo erausi eta gaizki-esateak berriztu zituzten. Lard 97. Len-lengo murmuratzalle guziak il ziralako. Ib. 100.
lehengo
<< LEHENEN GAIN 0 / 0 LEIHO-GAIN >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper