Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1337 emaitza gain bilaketarentzat

Sarrera buruan (158)


Sarrera osoan (490)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
azkartasun.
sense-1
1. (G-to, L, Sc ap. A; SP, Lar Sup , Añ, H, VocB ; h- Ht VocGr , Dv), azkartarzun.
Fuerza, vigor. "Force, vigueur" SP, H. "Vigueur" Ht VocGr 437. "Vigor" Lar, . "État de force, de vigueur, de solidité" Dv. "Fortaleza" VocB.
Barneko kausa heldu da, indarren, osasunaren, hazkartasunaren sobraniatik. He Gudu 114. Zeren zü beitzira gure salbamentia, gure berthütia, eta gure azkartarzüna. "Salus nostra tu es, virtus, et fortitudo nostra" . Mst III 8, 3 (SP, Ch indarra). Eztüzü azkartarzün hun denik, zük süstengatü gabe eizten badüzü. Ib. 14,2. Hura düzü ene azkartarzüna, hura eni konseillü eta sokhorri emailia. Ib. 55,5 (Ip indarra). Erradazu othoi, nondik duzu hazkartasun handi hori, eta zerekin behar zintuzkete lothu zu eskuratzekotzat? Lg I 232. Goliathen suphertasunak erran nahi du, ez dela zeren kondatu hazkartasunaren gainean. Ib. 279. Zure Seme maitea-ganik, nere lehia hunen hazkartasuna eta bekhatu eginen urriki handi bat ardiets dizadazu othoi. Dv LEd 142. Bere askartasunarekin jakin dezala nola iduki mugetan auzoak. "Con su esfuerzo" . Otag EE 1882c, 479. Biral zadazu zerutik iñoiz baño geiago gaur bear detan biotzeko garra ta animako azkartasuna. Ag Serm 413. Eztago beste bat Martiñen azkartasuna daukanik, arraunketan zein edozetan. Echta Jos 132. Jaungoiko gure igesleku ta azkartasuna! "Virtus" . ArgiDL 74. Lurrean bizi ba-gera ere goikoen onbitasunera ta azkartasunera urbiltzea edo urrentzea. Inza Azalp 138. Olakoetan, bai Yuduak eta bai atzerritarrak beren begiz ikusi zuten Apostoluen siñeste bizia ta azkartasuna. Ir YKBiz 197. Gizonak badu Jaunak emanik / berezko azkartasuna. Olea 280.
sense-2
2. (V, G; Urt). Ref.: A; Etxba Eib .
Diligencia. "Agilitas, [...] agudotásuna, abiltásuna, azkartásuna" Urt I 438. "Alacritas, [...] azkartásuna, fermutásuna" Ib. 470. "Solicitud, diligencia" A. "Rapidez, diligencia. Ez bestek lanian arek eukan azkartasuna lakorik" Etxba Eib.
Nagitasuna eta azkartasunaren gañean. Gco II 73. Dilijenzia, au da obra onak egiteko azkartasuna, bizitasuna edo gogo bero eragillea. Ib. 74. An doiaz Arranondoko arraindunak goierrialdeko urietara, itxas ertzetako azkartasuna, oiua, zarraparradea ta gatz ale lodia kale guztietan zabalduaz. Ag Kr 7.Etxba Eib.
azpiadiera-2.1
(Aq 1058, VocCB 354, H).
Rapidez; agilidad. "Brío" Aq. "Agilité" H.
Añ laster arraunean, añ laster aize-oialtxoa jasoaz, potiñ orren azkartasunak erakusten ibilli zanean. Ag Kr 152. Lasterka zaleak urrengo, beren azkartasuna billaldean ikusi zediñ. Ag EEs 1917, 203. Geienetan gizonen erakoak zirala eta kristauak baño indar eta azkartasun geiago zutela esan oi da. JMB LEItz 102. Dantzariaren azkartasuna ainbatean zantzolarien jasa ere, gomutagarria yaku. Erkiag Arran 37. Oraindik gure zaarren artean badira berela asko euria datorrela antzematen dutenak. Eta azkartasun onek ez du mesede gutxi ekarriko gure baserri-lanetara. EgutAr 20-5-1960 (ap. DRA ). Aren arpegi-ziñu ta begi-jokoak, aren eskuen azkartasuna eta ao-inguruko zirkiñak eta ezpan-ximurtzeak, zarrada aundia eragiten eutsen arako biotz bigun eta meneko ziran mutiko beratz eta ikaratiai. Erkiag BatB 20. Guk batean bat, bestean beste, trenaren azkartasunaren bidez ikusten genituan xot aiek. Anab Aprika 35.
sense-3
3. Valor.
Octavianok bada / ondo ezagutu / gere azkartasuna / eta eban autu / bakea eskintzea / baster txiki oni. Zav Fab, RIEV 1907, 92. Erromako Senadu andientsua arriturik gelditu zan, Gipuzkoako mendi-mutilen ausardia ta azkartasun parebagekoa ikustean. Izt C 266. Orduan Josetxok, bere indar ta azkartasunaz esetsi eutsan gizon andiari. Echta Jos 244. Josetxok, azkartasun errimeaz emoten eutsen arpegi, ekatx gogor da beste itxasoko arrisku guztiari. Ib. 278s. Gizurenen aipamenak eta zure aitaren egiñak irakur al ditzakezunean, eta azkartasuna zer ote dan ikas dezakezunean. "Cognoscere virtus" . Ibiñ Virgil 43.
sense-4
4. Ingenio, inteligencia.
Nabukodonosor Danielen azkartasun eta argiarekin arritu zan. Lard 307. Oroitzen naiz etziñatela eskolan zebiltzatenean gaiñ gañekoak ez apizioz, ez argi eta ez azkartasunaz ere. AJauregi EE 1885b, 175. Aiztian olio ta eztia baño leunago ta gozoago neskatxa onaren azkartasunak esaten. Ag G 316. Jakin nairik egiaz ta benetan bere semearen azkartasun ta adimena zioten bezin aundia zan ala ez. Garit Usand 19. Baña zure ontasuna ta azkartasuna bitarte dirala, ba-dakit utsen bat idoro dagixunian, ene irakurle on orrek, ez-ikusi egingo dautsazuna. Otx 7. Azeriaren azkartasuna baekien-da. Bilbao IpuiB 185. Aren ustez naikoa aundia zan jakituria axe, bere baitan, bere kolkoan gordeta isilik euki ezkero, izan bere, nok ezagutu eikean, nok aintzat artu ta goratu Nikanor-en sena, azkartasuna? Erkiag BatB 36. Une txiki bat pasa nai gendun / emen alkartasunean, / itz bikañikan ez da sortuko / gure azkartasunean. Uzt Noiz 114.
azpisarrera-1
ADIMEN-AZKARTASUN. Inteligencia.
Irakaskintza arazoetan be, Zumarragak bere adimen azkartasuna agertu eban. GMant LEItz 67.
azpisarrera-2
BURU-AZKARTASUN. Inteligencia, ingenio.
Ipui oietan norbaiten buru-azkartasuna agertzen da. Muj PAm 21.
azkartasun
<< azkargailu 0 / 0 azkazal >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper