Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1337 emaitza gain bilaketarentzat

Sarrera buruan (158)


Sarrera osoan (490)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berriemaile.
sense-1
(Lar, ), barriemoile.
Mensajero; anunciador. "Anunciador" Lar, . v. berriketari, BERRI-ERAMAILE.
Bada, berriemalle bat joan zitzaien, esatera, aurreko egunean itxian ipiñitako gizonak jendeari erakusten Elizan ziardutela. Lard 487. Mesiasen Berri-emalle Juan Bauptista. Ib. 361. Baña Jainkoak aginduta zeukanez, aurretik izan bear zuen Berri-emalle bat, bideak garbituko ziozkana. Ib. 362. Jesukristoren Berriemalle Juanen jaiotza. Arr Bearg 13. Jesukristoren barriemollia eta bere batiatzalle andija. Ag Serm 93. Andre Mariak bere geznari ta berri-emalle aukeratu duan mutillak ez du iñon agertzeko lotsarik. NEtx Antz 67. Bestea erauntsien / berri-emalea. Zendoia 110 (se refiere al hombre del tiempo).
azpiadiera-1.1
Cronista, historiador.
Berri-emalle edo Historiadore askoren iritzian, Jesusen etsaiak sortutako iskanbilla batean, arrika il zuten. Lard 511.
azpiadiera-1.2
Periodista. "Corresponsal, berri-emallea" (S. Sebastián, 1879). JFlor.
Oi hemengo dolamen eta garrasiak! / Mintzo zauzkigu berri emaile guziak: / buruzagia galdu duela Frantziak, / bertze Jabe bat baitu gu denen biziak. Xa Odol 193.
azpiadiera-1.3
Informante.
Biltzaile den galdatzailea eta berriemaile den erantzulearen arteko elkar-hizketan, hau da (nola ez bada?) arrazoi duena beti: ia beti guttieneko kontuan. MEIG VI 130.
azpiadiera-1.4
(No referido a personas).
Aundi ta ttipi, ihizeek badakuste, baiñan ezin galdegin, ez baitute zentzu berri-emaileen gain, irizpidea nagusi. "Non enim praeposita est in eis nuntiantibus sensibus iudex ratio". Or Aitork 251. En DFrec hay 4 ejs. de berriemaile, uno de berriemaila y 5 de berriemale.
azpiadiera-1.5
Boletín de noticias.
Has-arazi zuten, 1883eko urthean, San Josepeko Aita misionestek, Berri-ekharle edo Albistari bat, hirur hilhabetetarik atheratzen [...]. Berri-emaile horrek beharko zituen erresuman ezagut-arazi zer eta nolako zaitezkeen [...] misioneak. Prop 1906, 58.
azpisarrera-1
BERRIEMAILE-BIDE. Medio de comunicación.
Egun onetan, ospetsuen ibil-lekuak edo egon-lekuak ikustera urten genduan, munduan diran barri-emolle bide guztietan eragin geien dabenak. Gerrika 214.
berriemaile
<< berotasun 0 / 0 bertzindu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper