Securely Update Ledger Live to access advanced features, ensuring a user-friendly platform for managing your cryptocurrency portfolio with confidence.
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 843 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (73 sarrera eta 389 azpisarrera eta 381 ohiko lexia). Era berean, 2.376 forma moldatu edo findu ditu (2.194 sarrera eta 182 azpisarrera). Guztira 49.471 forma ditu orain hiztegiak, 66.523 adiera eta 108.630 adibide.
- Azken eguneratze honetan gehitu diren sarrera batzuk: alborapen, aliritzira, areka, asozial, atzez, aurton, elixir, ofenditu, pontifikatu, probestu, serrailo, tauromakia..
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna): “Forma berriak sartzea bezain garrantzitsua da lehendik dagoena txukuntzea, eguneratzea, adiera batzuk egungo erabileren arabera berrantolatzea. Hiztegia argiagoa, erabilerrazagoa eta egungo beharretara egokitua izateko ezinbesteko lana”.
- Jaso edo aldatu diren forma guztiak HEMEN
Irakurri gehiago: ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n 843 forma gehitu dira eta 2.376 moldatu Iruzkin berria idatzi
- "Gure denbora libreetan euskaraz argitaratzen zen gehiena irakurtzeko zaletasuna ohitura bihurtu zen. Bateko Zeruko Argia, Milla euskal olerki eder, Olerti, Joanak joan, Atalak… eta beste. Halako batean, Arestiren Harri eta Herri heldu zen gure eskuetara. Zer da hau? 68-69 ikasturtean izan zen (...)."
(Testua: Antton Mari Aldekoa-Otalora / Argazkia: Gerediaga Elkartea)
- Euskal kulturaren sustatzaile porrokatua izan zen zumaiarra. Besteak beste, Jarrai antzerki taldearen, Herri Gogoa diskoetxearen eta EiTBren bultzatzailea izan zen Iñaki Beobide. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1965eko irailaren 24an eta lan ugari egin zuen Akademian, batez ere Alfabetatze batzordean.
- Igande gauean hil zen, 89 urte zituela. Hilbeila Errenteriako Zentolengo beilatokian izango da, gaur, 11:30ak arte.
- Hona hemen, 2004an Jakin aldizkarian Patxi Sarriegik egin zion elkarrizketa mamitsua.
(Argazkia: Gerediaga Elkartea - Durangoko Azoka)
- 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta jada lehen emaitzak plazaratu dira, bi arautan: 196. araua: EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak eta 197. araua: EBO (II). Sinboloak.
- Aurtengo aldian, beste gune bat gehituko zaio Bilboko jaialdiari, hain zuzen ere, hiriko Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea. Horrela, sei izango dira eszenatokiak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza.
- Egitaraua otsailaren lehen astean jakinaraziko dute antolatzaileek, baina iaz bezala, zortzi ekitaldi izango dira (ostegun bakoitzean bi).
- Gogoratu behar da Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zela, hain zuzen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzekilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko.
- Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan3, BIRA Kultura, Cafe Bar Bilbao eta 7Katu gaztetxearekin batera. Hastapenetik, Bilboko Udalak babestu du egitasmoa.
- ‘Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa’ liburua aurkeztuko dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
- «Maskara» eta «musuko»
- Frantziako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenen arauan herritar-izenak sartu ditu Euskaltzaindiak
- ‘Hitzak Lege’ erakusketa Baionan, Departamenduko Artxiboen gunean