Herritar-izen horietako asko gutxitan erabiltzen dira, baina, erabili behar izanez gero, zalantza izan daiteke zein den forma egokia, eta zalantza horiek argitzeko erantsi dira. Horrenbestez, izen hau du orain 36. arauak: Frantziako Errepublikako eskualdeen, departamenduen, hiriburuen eta herritarren izenak.
Adibidez, Landak edo Landes departamendukoak landesak dira, Bordele hirikoak bordelesak, Marseilla hirikoak marseillarrak, Digne-les-Bainskoak dignetarrak, Kaledonia Berrikoak kaledoniaberritarrak, Le Manskoak manstarrak eta abar.