Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa aztertzeko antolatu da XXI. Jagon Jardunaldi elebiduna (itzultzaileak egonen dira)
Azaroaren 19an egingo da, Baionako euskal museoan
Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak bat egin dute aurtengo antolakuntzan. “Tokian tokiko elkarte eta herri erakundeekin batera egiten du lan Akademiak. Kasu honetan, Ipar Euskal Herrian zabaltzen den aro berriaren aurrean indarrak bildu eta etorkizuneko erronkak finkatu eta bistaratzeko”, esan du Battittu Coyos Jagon sailburuak
Zabalik dago izen-ematea Jardunaldian parte hartu nahi duen ororentzat (944158155/ 0033559256426)
(Hur Gorostiaga, Aines Dufau, Sagrario Aleman eta Battittu Coyos, gaur, Euskaltzaindiak Baionan duen egoitzan)
Baionan eginen da, azaroaren 19an, goizez eta arratsaldez
Jardunaldian euskarak Ipar Euskal Herrian bizi duen egoera aztertuko da
XXI. Jardunaldiaren aurkezpena azaroaren 8an eginen da, 11:30ean eta Euskaltzaindiak Baionan duen ordezkaritzan (Gaztelu Berria-Paul Bert plaza)
"Aurrera jarraitu beharra dago, eta, gertaerak gertaera, euskarazko Santa Teresaren idazlan guztiak beti izango dira erreferentzia bikaina gure itzulpengintzan", adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainari Kultura Ministerioak Itzulpen Onenaren Sari Nazionala ezeztatu ostean
Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratu ditu meñakarrak, aurtengo martxoan jendaurrean aurkeztu direnak
Akademiak proposatu zuen karmeldarra Sari nazionalerako
1.852 orrialde dituen liburu mardul eta mamitsuak honako lanak jasotzen ditu: 'Bizitza liburua'; 'Perfekzio bidea'; 'Barne gaztelua'; 'Fundazioak'; 'Gutunak' eta 'Arimako kontakizunak'
"Nahikoa ezustea izan da niretzat horrelako leku batean saria jasotzea", aitortu dio Plazaberriri Baraiazarrak. "Lau urte eta erdiko lana izan da, eta uste dut Santa Teresaren olerkiak euskaratzerakoan egin dudan ahalegina nabarmendu dutela epaileek. Egia esan, errima eta neurri berdinean itzuli nituen, eta horrek esfortzu ikaragarria eskatu zidan", gaineratu du 2010ean ohorezko euskaltzain izendatua izan zen euskaltzaleak
Gaurko Osoko bilkurak Andres Urrutia berretsi du euskaltzainburu karguan, beste lau urtetarako. Bere ondoan izango dira orain arte Euskaltzaindiko Zuzendaritzako kideak izan direnak, hala nola, Xarles Videgain (buruordea), Xabier Kintana (idazkaria), Sagrario Aleman (diruzaina), Adolfo Arejita (Iker sailburua) eta Jean-Baptiste Coyos (Jagon sailburua)
Orain arte indarrean egon den PLan Estrategikoa ebaluatzea eta Plan Estrategiko berria diseinatzea izango da lehen egitekoa. Horrez gain, azken urteotako ildoari eutsiz, Akademiak egiten dituen lan eta ikerkuntza-proiektuak gizarteratzea, elkarte-erakundeen arteko harremanak indartzea eta erabiltzaileen beharrei eraginkortasunez erantzutea izango dira 2017-2020 aldirako lehentasunak
Zuzendaritzaren agintaldi berriak Akademiaren mendeurrenarekin bat egingo du. Mendeurrenaren inguruabarrean, Euskaltzaindiak euskararen batasuna indartzeko, hiztun-elkartea berrosatzeko eta euskara indarberritzeko erronkak aztertuko ditu
"Akademia modernoa eta hurbila behar du euskarak, eta horiek dira gure etorkizuneko asmoak: erabiltzailearengandik gertu egon, Akademiaren etxeko ateak gizarte guztiari zabaldu eta gure zerbitzu bokazioa areagotu, zorrotz jokatuz", esan du euskaltzainburuak
(Goiko argazkian, gaurko Osoko bilkura; azpian, Andres Urrutia, Arango Okzitanierako Akademiako kideei harrera egiten, Osoko bilkuran parte hartu baino lehen)
- 2016ko R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdia egin du Euskaltzaindiak
- “Koldok hizkuntzalari askok egiteko ausardia izan ez duguna burutzeko bihotza izan du: herritarrekin hitz egin”
- Pablo Zamarriparen ezagutu gabeko argazkia eman dio Mendebalde Elkarteak Euskaltzaindiari
- Koldo Artola Kortajarena ohorezko euskaltzaina omenduko dute, bihar, Iruñean