Orioko idazleak liburuek euren orrietan gordetzen dituzten munduak aldarrikatu ditu. Liburuek galtzeko aukera ematen digute, dio, baina ez galduta ibiltzeko, baizik eta gure burua berriro topatu ahal izateko.
Atea-Laboral Kutxa saria eman diote Anjel Lertxundiri
Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak Atea-Laboral Kutxa saria jaso du gaur, ekainaren 2an, Bilboko Liburu Azokaren inaugurazio ekitaldian. Manuel Rivas idazle galiziarrari ere eman diote saria. Ekitaldian Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Jose Ramón Taranco Laboral Kutxaren Komunikazio zuzendaria, Asier Muniategi azoken koordinatzailea eta Toti Martinez de Lezea idazlea izan dira.
Idatzi iruzkina